(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

29/2011 FORU DEKRETUA, APIRILAREN 4KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA, ATALBURUTZA ETA BULEGOBURUTZA BATZUK MEREZIMENDU LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO

BON N.º 79 - 27/04/2011



  I. ERANSKINA. FORU KOMUNITATEAKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN (OSASUNBIDEANAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA KANPO) ATALBURUTZEN ETA BULEGOBURUTZEN ZERRENDA


  II. ERANSKINA. OSASUNBIDEANAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO BURUTZEN ZERRENDA


Atariko

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte, eta merezimendu lehiaketa bidez esleituko dira.

2002ko apirilaren 15ean, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken horrek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) akordioa sinatu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan konpromisoa azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoen parekoak diren unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko, akordioari erantsitako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Jarduketa Plana onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Akordio horren 5.c) atalarekin bat, kasuan kasuko deialdia onetsi baino lehen, plantilla organikoa aldatzen duen foru dekretu baten bidez burutzen maila edo mailak ezarri behar dira, bai eta burutza horiek lortzeko frogatu behar diren berariazko betebeharrak ere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzutik Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Tuterako Osasun Barrutiko eremuetako burutzak bakarrik sartu dira, izan ere haren egitura organikoa berrantolatzen ari baita, Nafarroako Ospitalegunea sortzearen ondorioz (apirilaren 12ko 19/2010 Foru Dekretuaren bidez) eta abenduaren 13ko 20/2010 Foru Legea (Nafarroako Foru Komunitateko Odol eta Ehun Bankua izeneko entitate publikoa sortzen duena eta Nafarroan Giza Ehunen eta Zelulen Transfusio Sarearen antolamendua ezartzen duena) eta abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legea (Osasun Mentalari buruzkoa) onestearen ondorioz.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2011ko martxoaren 4ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hala, foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren atalburutzak, bulegoburutzak eta unitate parekatuen burutzak zein mailari atxikitzen zaizkion zehaztu da, bai eta, hala denean, burutza horiek eskuratzeko berariazko betebeharrak zein diren ere.

2. artikulua . Ordainsariak.

1. Foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua).

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, salbu eta burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa esleitua badute.

3. Horretaz gainera, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan esleituak dituen gainerako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, horri buruzko foru dekretuetan ezartzen diren arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua . Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzei dagokienez, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen maila bera izanen du eta, halaber, ordainsari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko dira.

4. artikulua . Lehiaketa baloratzeko hurrenkera.

Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek zein hurrenkerari jarraituko dioten, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko. Lehendabizi, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da.

5. artikulua . OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzua.

Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta espezialitateak, bai eta dagokien ordainsari mota ere.

Azken Xedapenetako Lehena .Garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko apirilaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

I. ERANSKINA. FORU KOMUNITATEAKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN (OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA KANPO) ATALBURUTZEN ETA BULEGOBURUTZEN ZERRENDA

I. ERANSKINA

1. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Barne Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4439).

Maila: B.

Lehendakaritzako Zuzendaritza Nagusia

-Afera Zibilen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 6892).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Administrazioarekiko Auzien Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 17).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Lan Aferen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 11).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Afera Penalen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 6890).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

-Zerga Aferen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 8054).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: aholkulari juridikoaren lanpostu baterako izendatu izana.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

-Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7094).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Ibilgailu Parkearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6275).

Maila: A.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia

-Boluntarioen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7201).

Maila: A edo B.

-Azpiegitura Teknikoen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4440).

Maila: B edo C.

Justizia Zuzendaritza Nagusia

-Organo Judizialetarako Laguntza Teknikoaren eta Lankidetzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7296).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Psikologiako lizentziadun titulua izatea.

-Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6281).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua

-Plangintza, Garapen eta Koordinazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7674).

Maila: A.

-Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4552).

Maila: C.

2. EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Araubide Administratiboaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 7097).

Maila: A edo B.

Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

-Analisi eta Egoera Ekonomikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4657).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea.

Aurrekontuen eta Kontu-hartzearen Zuzendaritza Nagusia

-Egitura Funtsen Finantza Kontrolerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6101).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea.

Ondare Zuzendaritza Nagusia

-Ekonomia Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7019).

Maila: B edo C.

Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

-Prozeduren eta Deialdien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6726).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: ingelesez jakitea, ahoz nahiz idatziz.

Nafarroako Zerga Ogasuna

-Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1050).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile lanpostu baterako izendatu izana.

-Enpresa Handien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6475).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile lanpostu baterako izendatu izana.

-Prozedura Berezien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5407).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Tributu Sistemaren Analisi eta Garapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5174).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1108).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Zehapen eta Errekerimendu Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1195).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5858).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

-Plangintza eta Ikerketarako Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8674).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: ogasuneko teknikari edo Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3. ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO ETA GOBERNUAREN ELEDUNAREN DEPARTAMENTUA

Erakundeekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia

-Foru Erakundeekiko Harremanetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8154).

Maila: C.

-Europako eta Nazioarteko Erakundeekiko Harremanetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8156).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

4. TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Laguntza Juridikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6477).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

-Berrikuntza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6289).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitateko diplomadunaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniariari teknikoaren titulua izatea.

-Azterlan eta Analisi Ekonomikoen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6284).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Enpresa Zientzietako lizentziadun edo diplomadun titulua izatea.

5. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Ikuskapenaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza Nagusia

-Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33349).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Matematiketako, Estatistikako Zientzia eta Tekniketako nahiz Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Langileriaren Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37600).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Mantentze-lanen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35069).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

-Antolamenduaren eta Tituluen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 32508).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Kultura-aniztasunaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 36772).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Psikologiako edo Pedagogiako lizentziadun titulua izatea.

-Hezkuntza Berrikuntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 38505).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

-Euskara Sustatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36032).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

-Hezkuntza Kalitatearen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 38510).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

-Euskararen Sustapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36351).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

-Euskararen gaineko Ikerketa eta Itzulpenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36877).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

-Programen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36365).

Maila: C edo D.

Berariazko betebeharrak: euskarako B2 mailako titulazio bat izatea, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera.

6. OSASUN DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4873).

Maila: C edo D.

Osasun Zuzendaritza Nagusia

-Irakaskuntza Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5120).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.

-Ebaluazio Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5371).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: lizentziadun, arkitekto edo ingeniari titulua izatea.

Nafarroako Lan Osasunaren Institutua

-Laneko Epidemiologia, Ikerketa eta Osasun Ebaluaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4621).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Medikuntzako lizentziaduna izatea, Laneko Medikuntza edo Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoko espezialitateetakoa.

7. LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Langileria Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7740).

Maila: C.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia

-Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5175).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Biologiako edo Mendi ingeniaritzako lizentziadun titulua izatea.

-Ibaietako Obren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1842).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Herri Lanetako Ingeniari Teknikoaren, Oihangintzako Ingeniari Teknikoaren edo Nekazaritzako Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

-Ikuskapenen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7139).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

-Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2230).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Albaitaritzako lizentziadun titulua izatea.

-Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7986).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: sistema Informatikoetako goi edo erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatu izana.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

-Plan eta Programen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8087).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako Ingeniari Titulua edo Nekazaritzako Ingeniari Teknikoarena izatea.

-Herrilurren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2454).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4842).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Albaitaritzako, Zientzia Kimikoetako, Biologia Zientzietako, Farmaziako, Nekazaritzako Ingeniariaren edo Nekazaritzako Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

-Landa Aniztasunerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8088).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Nekazaritzako Ingeniari Titulua edo Nekazaritzako Ingeniari Teknikoarena izatea.

-Nekazaritzako Elikagai Industrien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 2298).

Maila: A edo B.

8. GIZARTE GAIETAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3328).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako, Enpresa Zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun titulua izatea.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

-Plangintza eta Programazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4845).

Maila: A edo B.

-Ikerketa, Azterketa eta Zabalkunde Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8082).

Maila: A edo B.

-Nafarroako Mendekotasun Agentzia

-Obrak eta Hornidurak Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8293).

Maila: C edo D.

-Balorazio Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4855).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Medikuntzako lizentziadun titulua izatea.

-Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8302).

Maila: B.

Nafarroako Kirolaren Institutua

-Kirol Federazioen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 5038).

Maila: B.

-Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8645).

Maila: B.

Nafarroako Gazteriaren Institutua

-Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8703).

Maila: B.

-Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 8704).

Maila: C edo D.

9. KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUAVIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA

Kultura Zuzendaritza Nagusia

-Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6784).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Artxiboko goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatu izana.

-Administrazio eta Zerbitzuen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 39).

Maila: B.

-Nafarroako Museoaren Barne Antolaketa eta Zainketako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36347).

Maila: C edo D.

-Ondare Bibliografikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36348).

Maila: B edo C.

Berariazko betebeharrak: liburuzaintzako erdi mailako teknikari edo liburutegiko arduradun lanpostu baterako izendatu izana.

10. HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

-Kudeaketa Teknikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7179).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari titulua edo Herri Lanetako Ingeniari Teknikoarena izatea.

-Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko II. Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6378).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniari titulua edo Herri Lanetako Ingeniari Teknikoarena izatea.

-Mapagintza, Kontrol eta Erregistrorako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4929).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Topografiako Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

-Ingurumen Proiektuen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 3658).

Maila: C.

-Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7989).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari titulua, Nekazaritzako Ingeniariarena, Biologoarena, Ingurumen Zientzietako lizentziadunarena, Herri Lanetako Ingeniari Teknikoarena edo Nekazaritzako Ingeniari Teknikoarena izatea.

Garraio Zuzendaritza Nagusia

-Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 6388).

Maila: A.

Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

-Garraioko Zehapenen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 5139).

Maila: C.

11. LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

-Lurraldearen Plangintzarako Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7566).

Maila: C.

-Hirigintza Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1416).

Maila: C edo D.

12. BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

-Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6088).

Maila: C.

Enpresa Zuzendaritza Nagusia

-Informazioaren Gizartea Sustatzeko Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 7105).

Maila: B.

-Enpresa Txiki eta Ertainetarako Laguntzak Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 4895).

Maila: A edo B.

Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Enpresa Zientzietako lizentziadun edo diplomadun titulua izatea.

-Ikuskapen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7015).

Maila: B.

Berariazko betebeharrak: Industria Ingeniari Teknikoaren titulua izatea.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

-Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8634).

Maila: B edo C.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

-Altsasuko Enplegu Agentziako burutza (lanpostu zenbakia: 6662).

Maila: B edo C.

-Doneztebeko Enplegu Agentziako burutza (lanpostu zenbakia: 6665).

Maila: B edo C.

-Tafallako Enplegu Agentziako burutza (lanpostuaren zenbakia: 6680).

Maila: B edo C.

-Tuterako Enplegu Agentziako Langile Barrutiko burutza (lanpostu zenbakia: 6677).

Maila: B edo C.

-Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8719).

Maila: B edo C.

II. ERANSKINA. OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO BURUTZEN ZERRENDA

II. ERANSKINA

A.-Unitate Administratiboetako burutzak

1. Zentroa: Oinarrizko osasun laguntza

-Informazio Sistemen Ataleko Administrazio Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68242).

Ordainsari mota: III.

Maila: C.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I).

-Tafallako OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67605).

Ordainsari mota: I.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Iturramako OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67601).

Ordainsari mota: I.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Arrotxapeko OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67599).

Ordainsari mota: I.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Txantreako OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 67604).

Ordainsari mota: I.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Atarrabiako OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68241).

Ordainsari mota: II.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Alde Zaharreko OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 68234).

Ordainsari mota: I.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

2. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia

-Corellako OOLTko Unitate Administratiboko burutza (lanpostuaren zenbakia: 69074).

Ordainsari mota: III.

Maila: C eta D.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.I) eta administrari laguntzaileak, B.8.

-Eriaren Arazoetarako Administrazio Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65883).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1) eta osasun arlokoa ez dena, B.2 (B.2.4 eta B.2.5).

B.-Erizaintza Unitateko burutzak

1. Zentroa: Oinarrizko osasun laguntza

-Uharteko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66557).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

2. Zentroa: Tuterako Osasun Barrutia

-2. Solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64013).

Ordainsari mota: II.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

-Tutera ekialdeko Osasun Eskualde Oinarrizkoaren Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66567).

Ordainsari mota: I.

Maila: B.

Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

Iragarkiaren kodea: F1106217

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web