(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

10/2011 FORU LEGEA, apirilaren 1ekoa, Nafarroako 2009ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

BON N.º 70 - 11/04/2011



Texto

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen, hori guztia foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2009ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako izapideak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2009ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuari buruzko Erregelamenduaren 156. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra.-Onetsi egin dira Nafarroako 2009ko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Haien edukia Nafarroako Gobernuak Interneten duen atarian (www.navarra.es) eta honako agiri eta euskarriotan bildu da:

-Paperezko argitalpen batean, non kontuak osatzen dituzten argibideen atalik nabarmenenen edukia eta laburpena azaltzen baitira: kontuak osatzen dituzten erakundeen aurrekontuetako likidazioak eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontuen alderdirik nabarmenenak. Sozietate publikoen kontuen laburpena dakarren agiria ere erantsia dago.

-Euskarri digital batean, non entitate eta sozietate publikoen kontuak modu luzean eta haien auditoretza-txostenak ageri baitira. Aurrekontuetako programen oroit-idazkiak ere sartuta daude euskarri horretan.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2011ko apirilaren 1ean.-Nafarroako Gobernuko Lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1106271

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web