(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

371/1998 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 30EKOA, PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAKO KONTU-ORDAINKETAK ARAUTZEN DITUENA ETA SOZIETATEEN GAINEKO ARAUDIA, ATXIKIPEN ETA KONTU-SARREREI DAGOKIENEZ, ALDATZEN DUENANota de Vigencia

BON N.º 157 - 31/12/1998



  I. TITULUA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ATXIKIPENAK ETA KONTUSARRERAK

  I. KAPITULUA. ARAU OROKORRAK

  II. KAPITULUA. ATXIKIPENAK KALKULATZEA

  1. ATALA. LANAREN ETEKINAK

  2. ATALA. KAPITAL HIGIGARRIAREN ETEKINAK

  3. ATALA. ENPRESAJARDUERA ETA JARDUERA PROFESIONALEN ETEKINAK

  4. ATALA. ONDAREAREN GEHIKUNTZAK

  5. ATALA. BESTE ERRENTA BATZUK

  III. KAPITULUA. KONTUSARRERAK

  IV. KAPITULUA. ATXIKIPENAREN EGILEAREN ETA KONTUSARRERA EGIN BEHAR DUENAREN BETEBEHARRAK


  II. TITULUA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN KONTURA EGINDAKO ORDAINKETA ZATIKATUAK


Atariko

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Lege berriak egindako aldaketek kontu-ordainketei buruzko Foru Dekretu hau onartzea beharrezko egiten dute, atxikipenak eta kontu-sarrerak egin behar dituztenek aldez aurretik ezagutu ditzaten atxikipen-mota berriak eta sartuko diren aldaketak.

Zergari buruzko Foru Lege berriak indarra hartzen duen egunetik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontu-ordainketei aplika dakieken erregimena osorik eta modu sistematikoan arautzeko, Foru Dekretu honek atxikipen eta kontu-sarrerei dagokien araudia dauka, bai eta enpresa-jardueretatik eta jarduera profesionaletatik etekinak eskuratzen dituzten zergapekoek egin beharreko ordainketa zatikatuari dagokiona ere.

Azkenik, Sozietateen gaineko Zergaren Araudia aldatu da, kapitalaren errenten gaineko atxikipenetan izandako aldaketei egokitzeko.

Lanaren etekinen gaineko atxikipenei dagokienez, indarrean dagoen sistema gordeko da. Hala ere, atxikipenen taula aldatuko da: atxikipenen ehunekoak murriztu egingo dira, oro har, Zergaren Foru Lege berriari egokitzeko.

Aurrezpenean eragiten duten atxikipen eta kontu-sarrerei dagokienez, honako berrikuntza hauek egongo dira:

Hirugarrenei egindako lagapenetik sortutako kapital higigarriaren etekinek daukaten atxikipen-tasa murriztu egingo da, ehuneko 25etik ehuneko 18ra.

Atxikipenetik salbuetsita daude, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek baino ez dutenean lortzen, errenta finkodun balio negoziagarrietatik datozen etekinak, balio espainolen bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzen badira, Foru Dekretuak indarra hartzetik aurrera jaulkitzen badira, eta kontuko oharpenen bidez adierazten badira.

Neurri horren helburua errenta finkoko merkatu antolatuen eraginkortasuna hobetzea eta, aldi berean, enpresen eta Espainiako administrazio publikoen finantziazioa hobetzea da.

Arrazoi beragatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontu-atxikipenetik salbuetsita daude etekin esplizitua daukaten aktibo finantzarioen transmisiotik eratorritako etekinak. Kasu horretan Sozietateen gaineko Zergaren atalak dauzkan baldintzak bete beharko dira.

Beste alde batetik, kontu-atxikipenen mekanismora bilduko dira inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisioan edo itzulketan sortutako ondare-gehikuntzak. Hain zuzen ere, ehuneko 20ko atxikipena edukiko dute. Atxikipen hori Espainian helbidea daukaten inbertsio kolektiboko erakundeek sortutakoetan eta helbidea Espainiatik kanpo daukaten erakundeetatik eratorritakoetan aplikatuko da, Espainian bizi diren bazkide edo partaideek eskuratutakoak badira.

Gainera, ehuneko 25eko atxikipena izanen dute bizitza-aseguruko kontratuetatik datozen etekinek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeak kapital higigarriaren etekintzat kalifikatzen baititu.

Azken kasu biak berriak direla kontuan hartuta, atxikipenak 1999ko otsailaren 1ean hasiko dira aplikatzen.

Azkenik, gainerako berrikuntzen artean bi dira aipagarriak: etekin esplizituen gaineko kontu-sarrerak egin beharraren desagerpena, kitapen-maiztasuna hamabi hilabetekoa baino handiagoa denean, eta sarien, jabego intelektual eta industrial, laguntza tekniko, ondasun higigarrien, negozioen edo meategien alokairu eta irudi-eskubidearen ustiapen-eskubidearen lagapenetik eratorritako etekinen gaineko atxikipena ehuneko 20an finkatzea.

Hori guztia betez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko hogeita hamarrean egindako bileran onartutako Akordioarekin bat etorriz, honakoa

DEKRETATU DUT:

I. TITULUA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ATXIKIPENAK ETA KONTU-SARRERAK

I. KAPITULUA. ARAU OROKORRAK

1. artikulua . Atxikipena edo kontusarrera egin behar duten errentakNota de Vigencia.

1. Honako errentek egin beharko dute atxikipena edo kontu-sarrera:

a) Lanaren etekinek.

b) Kapital higigarriaren etekinek.

c) Jarduera hauen etekinek:

a') Jarduera profesionalak.

b') Nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak.

d) Inbertsio kolektiboko kapital edo ondarea adierazten duten akzio eta partaidetzen transmisiotik edo itzulketetatik lortutako ondare-gehikuntzek.

2. Ondorengo errentek ere atxikipena edo kontu-sarrera egin beharko dute, edozein kalifikazio daukatela ere:

a) Hiri-higiezinak alokatzetik edo berralokatzetik eratorritako etekinek.

Ondorio horietarako, alokairuari egindako oharrak berralokairuari ere egingo zaizkio.

b) Jabego intelektuak eta industrialetik, laguntza teknikoa ematetik, ondasun higigarri, negozio edo meategien alokairutik, aurreko ondare guztien berralokairutik, eta irudi-eskubidearen ustiapen-eskubidearen lagapenetik datozen etekinek.

c) Joko, lehiaketa, zozketa edo konbinazio aleatorioetan parte hartzearen ondoren jasotako sariek, ondasun, produktu edo zerbitzu zehatzen eskaintza, sustapen edo salmentarekin zerikusirik izan ala ez.

3. Errenta hauek ez daukate atxikipena edo kontu-sarrera egiteko beharrizanik:

a) Salbuetsita dauden errentek eta kargarik ez daukaten dietek eta bidaia-gastuek.

b) Espainiako Bankuak jaulkitako balioen etekinek, diru-merkatua arautzeko kontrol-tresna direnean, eta Altxor-letren etekinek.

Hala ere, euren bezeroekin Altxor-letren gaineko eragiketetan oinarritutako kontu finantzarioen kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeek eta gainerako erakunde finantzarioek derrigorrez atxiki beharko dituzte aipatutako kontuen titularrek lortutako etekinak.

c) Obligazioak akzio bihurtzeko sariek.

d) Atzerrian edukitako kontuen etekinek, Espainiako kreditu-erakundeek eta erakunde finantzarioek atzerrian modu egonkorrean dauzkaten establezimenduek ordaindutakoak badira.

e) Mozkinen dibidendu edo partaidetzek, euren ezarpen-aldian horiek banatzen dituen erankundeak gardentasun fiskaleko erregimenean ordaindu baditu zergak.

f) Etekin esplizituak dauzkaten aktibo finantzarioen transmisio edo itzulketatik datozen etekinek, bigarren mailako balio-merkatu espainol batean negoziatzen badira eta kontu-oharpenen bidez adierazten badira.

Aktibo finantzario horien transmisioan, amortizazioan edo itzulketan parte hartzen duten erakunde finantzarioek balioaren titularrari aplika dakiekeen etekina kalkulatzeko beharra daukate, eta horren berri emanen diote titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari. Azken horri, era berean, aipatutako eragiketetan parte hartzen duten pertsonen datuak emanen diziote.

Hala ere, euren bezeroekin balio horien gaineko eragiketetan oinarritutako kontu-kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeak eta gainerako erakunde finantzarioak kontu horien titularrek eskuratutako etekinak atxikitzera derrigortuta daude.

Era berean, kupoi jarraiaren balio bera daukan prezioaren zatia atxikiko da, kupoiaren epemuga baino 30 egun lehenago transmititutako aktibo finantzarioetan, baldintza hauek betetzen direnean:

1. Eskuratzailea den pertsona edo erakundea Espainian ez egotea edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa izatea.

2. Transmititutako balioen etekin esplizituak atxikitzeko beharrizanetik salbuetsita egotea.

g) Otsailaren 25eko 16/1977 Errege Lege-dekretuan aurreikusitakoaren arabera antolatutako jokoetan banatzen diren sariek. Lege-dekretu horrek zorizko jokoen eta apustuen alderdi penal, administratibo eta fiskalak arautzen ditu. Atal honetan sartuko dira 50.000 pezeta baino atxikipen-oinarri txikiagoa daukaten sariak.

h) Hiri-higiezinen alokairu edo berralokairutik datozen etekinek, enpresek euren langileentzat alokatzen dituzten etxebizitzak direnean.

2. artikulua . Atxikipena egitera edo kontuan sartzera behartuta daudenakNota de Vigencia.

1. Oro har, ondorengo hauek egin beharko dute atxikipena edo sartu beharko dute kontuan, betebehar hori daukaten errentak ordaintzen dituztenean:

a) Pertsona juridikoek eta gainerako erakundeek, jabeen elkarteak eta errenten atribuzioko erregimena daukaten erakundeak barne direlarik.

b) Jarduera ekonomikoak burutzen dituzten subjektu pasiboek, euren jardueretan errentak ordaintzen badituzte.

c) Espainiak ez dauden pertsona fisiko, juridiko eta gainerako erakundeek, establezimendu iraunkorren bidez bertan jarduten badute.

d) Espainian ez dauden pertsona fisiko, juridiko eta gainerako erakundeek, establezimendu iraunkor bat eduki gabe jarduten badute bertan. Kasu horretan, ordaintzen duten lanaren etekinak hartuko dira kontuan, bai eta atxikipena edo kontu-sarrera egin behar duten beste etekin batzuk ere, Bertakoak ez direnen Errentaren gaineko Zerga eta Zerga Arauei buruzko abenduaren 9ko 41/1998 Legearen 23.2. artikuluan aipatutako errentak lortzeko gastu kengarriak badira.

Pertsona edo erakunde batek ordainketaren bitartekotza soila egiten duenean ez da errentak ordaintzen dituela joko.

Bitartekotza soila izanen da zenbateko bat hirugarren baten kontura eta haren aginduz ordaintzen denean.

Ondorengo kasuak ez dira ordainketaren bitartekotza soila izango, eta lehen aipatutako pertsonek eta erakundeek atxikipen egokia egin beharko dute eta horren zenbatekoa sartu egin beharko dute:

1. Euren langileei Gizarte Segurantzaren sariak ordaintzen dizkienean.

2. Nekazaritza Kooperatiben kasuan, euren bazkideen ustiategietako produktuak banatu edo merkaturatzen dituztenean.

3. Euren langileei hirugarrenek emandako kopuruak ordaintzen dizkietenean, eskupeko modura, zerbitzua ordaintzeko edo antzekoak.

4. Espainian bizi diren pertsonek atzerriko balioak dauzkatenean, balio horien gordetzaileak badira edo euren eginbeharra bada balio horietatik eratorritako errentak kobratzearen kudeaketa. Azken kasu horretan betebeharreko baldintza izanen da errenta horiek Espainian atxikipenik jaso ez izana.

2. Bereziki:

a) Atxiki egin beharko dute bertan dauden erakundeek edo establezimendu iraunkorrek, horietan ematen badituzte zerbitzuak subjektu pasiboek beste erakunde batek, bertan edo kanpoan dagoenak eta lehen aipatutako erekundeekin Sozietateen gaineko Zergaren abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 28. artikuluan aurreikusitako baldintzetan lotuta dagoenak, edo Espainiako establezimendu iraunkorrak atzerrian daukan titularrak lanaren etekinak ordaintzen dietenean.

b) Aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan, honakoek atxiki beharko dute:

1. Aktibo finantzarioen amortizazioan edo itzulketan lortutako etekinetan, erakunde jaulkitzailea. Hala ere, erakunde finantzario bati eskatzen bazaio eragiketa horiek gauzatzea, eragiketaren arduraduna den erakunde finantzarioak atxiki beharko du.

Jaulki ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen-tresnen kasuan, kobratzeko aurkezten dituen fede-emaileak edo erakunde finantzarioak atxiki beharko du haien epemugan.

2. Aktibo finantzarioen transmisioan lortutako etekinetan, aurreko atalean aipatu ditugun igorpen-tresnak barne direlarik, erakunde finantzario bat edo bat baino gehiagoren bitartez bideratzen bada, transmititzailearen ordez ari den bankuak, kutxak edo erakundeak atxiki beharko du.

Atal honetan ezarritakoaren ondorioetarako, aktibo finantzarioak saltzeko agindua jasotzen duen bankua, kutxa edo erakunde finantzarioa izanen da transmititzailearen ordez ari dena.

3. Aurreko ataletan jaso ez diren kasuetan, eragiketan derrigorrez parte hartu behar duen fede-emaile publikoak.

c) Zor Publikoko balioen transmisioetan, atxikipena egin beharko du transmisioan parte hartzen duen Oharpenetako Zor Publikoaren Merkatuko erakunde kudeatzaileak.

d) Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisioetan edo itzulketetan, honako pertsona edo erakundeek egin beharko dute atxikipena edo kontu-sarrera:

1. Inbertsio-fondoetako partaidetzen itzulketaren kasuan, sozietate kudeatzaileek.

2. Kapital aldakorra daukaten inbertsio higigarriko sozietateen kapitala adierazten duten akzioak transmititzen direnean, kapital horren kontrakontu modura aritzen denean, erakunde gordetzaileek.

3. Atzerriko helbidea daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan, horien akzio edo partaidetzak merkaturatzen dituzten erakundeek edo horretarako ahalmena daukaten bitartekoek eta, modu subsidiarioan, balioak harpidedun potentzialeen artean banatzeaz arduratzen den erakundeak edo erakundeek, itzulketa egiten dutenean.

3. artikulua . Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenak edo kontusarrerak egiteko beharraNota de Vigencia.

1. Foru Dekretu honetako aurreko artikuluan aipatutako pertsonek edo erakundeek, lehen artikuluan aurreikusitako errentak ordaintzen dituztenean, Nafarroako Ogasun Publikoan atxiki eta sartu beharko dute, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera, hartzaileari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako ordainketa modura, Foru Dekretu honetako arauak betez.

Era berean, atxiki egin beharko da aktibo finantzarioen transmisio-eragiketetan eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen transmisio- edo itzulketa-eragiketetan, Foru Dekretu honetan ezarritako baldintzetan.

2. Aipatutako errentak jenerotan ordaintzen direnean, aurreko zenbakian aipatutako pertsonek edo erakundeek diru-sarrera bat egin beharko dute, hartzaileari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako ordainketa modura, Foru Dekretu honetako arauak betez.

3. Foru Dekretu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, atxikipena egin behar duenari buruzko oharrak kontu-sarrerak egin behar dituenari buruz ere egin direla ulertuko da, kontu-ordainketa biak batera arautu behar direnean.

4. artikulua . Atxikipenaren edo kontusarreraren zenbatekoaNota de Vigencia.

1. Atxikipenaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: atxikipenaren oinarriari ehuneko egokia aplikatuko zaio, hurrengo Kapituluan aurreikusitakoaren arabera. Atxikipenaren oinarria ordaintzen den kopuru osoa izanen da; hala ere, hurrengo artikuluetan ezarritako hainbat espezialitate ager daiteke.

2. Jenerotan egindako ordainketengatik egin behar den kontu-sarreraren zenbatekoa lortzeko, ordainketa horien balioari III. Kapituluan aurreikusitakoaren arabera egoki den ehunekoa aplikatuko zaio. Aipatutako balio hori Foru Dekretu honetan jasotako arauek zehaztuko dute.

5. artikulua . Atxikipena edo kontusarrera egiteko beharraren sorreraNota de Vigencia.

1. Oro har, errenta egokiak ordaintzen diren momentuan sortuko da atxikipena egiteko beharra.

2. Kapital higigarriaren etekinen kasuetan eta inbertsio kolektiboko erakudeen akzio eta partaidetzen transmisio edo itzulketetatik eratorritako ondare-gehikuntzen kasuetan, Foru Dekretu honetako 14. eta 18. artikuluetan aurreikusitakoa beteko da, hurrenez hurren.

6. artikulua . Atxikipenak edo kontusarrerak behinbehinean egozteaNota de Vigencia.

Atxikipen edo kontu-sarreren eraginpean dauden errentak egozten diren sasoira egotziko dituzte subjektu pasiboek atxikipenak edo kontu-sarrerak, gauzatu diren unea alda batera utzita.

II. KAPITULUA. ATXIKIPENAK KALKULATZEA

1. ATALA. LANAREN ETEKINAK

7. artikulua . Lanaren etekinaren gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Lanaren etekinen gainean egin behar den atxikipena lortzeko, ordaindutako etekin osoari honako ehuneko hauetatik egokia dena aplikatu beharko da:

a) Oro har, etekinen zenbatekoaren arabera eta subjektu pasiboaren egoera pertsonalen arabera, hurrengo artikuluan jasotako taula eta jarraibideak aplikatuz lortzen dena.

b) Administrazio Kontseiluek edo horien ordez ari diren Batzordeek jasotzen duten ordainketak direnean, atxikipenaren ehunekoa 30ekoa izanen da.

8. artikulua . Atxikipenehunekoen taula eta horiek aplikatzeko jarraibideakNota de Vigencia.

Bat.-Atxikipen-ehunekoen taula.

SEME-ALABA ETA BESTE

ONDORENGO BATZUEN KOPURUA

URTEKO ETEKINAREN ZENBA- seme-ala- 10 edo

TEKOA, PEZETATAN barik ez 1 2 3 4 5 6 7 8 9 gehi.

1.450.000 3 - - - - - - - - - -

1.550.000 5 3 - - - - - - - - -

1.775.000 7 5 2 - - - - - - - -

2.000.000 9 7 4 2 - - - - - - -

2.200.000 11 9 6 4 1 - - - - - -

2.450.000 12 10 8 6 3 1 - - - - -

2.775.000 14 12 10 9 6 3 1 - - - -

3.100.000 15 14 12 10 8 6 3 1 - - -

3.550.000 16 15 14 12 10 8 6 3 1 - -

3.975.000 17 16 15 13 12 10 8 6 4 2 -

4.425.000 18 17 16 15 13 11 10 8 6 4 3

5.075.000 19 18 17 16 15 13 12 10 9 7 6

5.650.000 20 19 19 18 16 15 14 12 11 9 8

6.525.000 21 20 20 19 18 17 15 14 13 12 11

7.600.000 23 23 22 21 20 19 18 17 16 15 14

8.700.000 25 25 24 23 23 22 21 20 19 18 17

9.775.000 27 27 26 26 25 24 23 23 22 21 20

10.850.000 29 29 28 28 27 26 26 25 25 24 23

11.900.000 30 30 29 29 28 27 27 26 26 25 25

13.025.000 32 32 31 31 30 29 29 28 28 27 27

15.000.000 33 33 32 32 32 31 31 30 30 29 29

17.000.000 35 35 35 34 34 33 33 32 32 32 31

19.000.000 36 36 36 35 35 35 34 34 33 33 33

21.000.000 37 37 37 36 36 36 35 35 35 34 34

23.000.000 38 38 38 37 37 37 37 36 36 36 35

Bi.-Taula aplikatzeko jarraibide orokorrak.

1. Taula hori aplikatzeko kontuan hartu behar den seme-alaba eta beste ondorengo batzuen kopurua Zergari buruzko Foru Legearen 62. artikuluaren 1. zenbakiko a) letran jasotako kenketa egiteko eskubidea ematen dutenena izanen da. Ondorio horietarako, familiaren egoera urte natural bakoitzaren hasieran dagoena edo ordaintzailearekiko harremana hasten denean dagoena izanen da, egun hura baino geroago hasi bada harreman hori.

2. Taula aplikatzeko kontuan hartu behar den ordainsari-kopurua subjektu pasiboak urte naturalean jasoko duen zenbateko osoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko hori kontratu-baldintza aplikagarrien eta aurreikus daitezkeen gainerako egoeren araberakoa izanen da. Zenbateko horretatik kanpo geratuko dira Pentsio-plan, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitate eta zerga-oinarria murizten duten sistema alternatiboak sustatzen dituztenek egindako ekarpenak, bai eta aurreko ekitaldietakoak diren atzerapenak ere. Ondorio horietarako, jenerotan egindako ordainketak euren balioarengatik zenbatuko dira, Zergaren Foru Legeko 16. artikuluak ezarritakoaren arabera zehaztuta, kontu-sarreraren kopurua kanpo utzita.

Urtean jasoko den kopuru osoan ordainsari finkoak eta aurreikus daitezkeen aldakorrak sartuko dira; horien zenbatekoa ezin izanen da aurreko urtean jasotakoak baino txikiagoa, zenbateko hori nabarmen murriztuko dela iragartzen duen egoera edo baldintzarik ez dagoenean.

3. Horrela zehaztutako atxikipenaren ehunekoa ordaintzen diren ordainsarien osotasunari aplikatuko zaio, hura zehazteko balio izan dutenetatik desberdinak badira ere.

Hala ere, kontratu batean aurreikusitako epea bukatzen denean langilea ugazaba berarentzat jarraitzen badu zerbitzuak ematen, edo urte naturalaren barruan berriro harentzat lan egiten badu, atxikipen-ehuneko berria kalkulatu beharko da, lehen ordaindutako ordainsariak eta jasoko dituenak kontuan hartuta, beti ere urte natural berean.

Salbuespen modura, arau orokorrengatik edo hitzarmen kolektiboengatik urte berean ordainsarien zenbatekoan aldaketak daudenean atxikipen-ehuneko berria kalkulatuko da, izandako aldaketak kontuan harturik. Ehuneko berri hori aipatutako aldaketak gertatzen direnetik aurrera baino ez da aplikatuko.

4. Aurreko ataletan ezarritakoaren ondorioz lortutako atxikipen-ehunekoa ezin izanen da ehuneko 15 baino txikiagoa izan menpeko izaera daukaten lan-harremanetatik eratorritako etekinak direnean, eta ezin izanen da ehuneko 2 baino txikiagoa izan urte bete baino epe laburragoko kontratuak edo harremanak direnean edo ez denean jardunaldi osoko kontratu edo harremana.

Hala ere, ehuneko 15eko gutxieneko atxikipena, aurreko paragrafoan aipatutakoa, ez da aplikatuko zigor-erakundeetan zigortuta daudenek lortutako etekinetan, ez eta minusbaliatuengan eragina daukaten lan-harreman berezietatik eratorritako etekinetan ere.

Hiru.-Taula aplikatzeko jarraibide zehatzak.

1. Pentsioen eta hartzeko pasiboen kasuan, seme/alaba bakarra daukaten zergapekoei dagokien zutabean adierazitako atxikipen-ehunekoak aplikatuko dira.

Atxikipen-ehuneko aplikagarria zehazteko soilik, ekitaldian pentsiodun edo hartzeko pasiboen titularraren izaera hartzen dutenek, urte betea osatu arte zenbatu ahal izanen dituzte jasotzen dituzten kopuruak.

Hala ere, subjektu pasiboak atxikipen-taula orokorra aplikatzea aukeratu ahal izanen du, bere egoera pertsonala zein den kontuan harturik.

2. Gizalan edo eguneko soldaten bidez kobratzen duten esku-langileak direnean, hau da, ugazabarekin noizean behingo edo eguneko harremana badaukate, taula aplikatzeko kontuan hartu behar den ordainsarien zenbatekoa egunean jasotako soldata 100ez biderkatuz lortuko da.

3. Lanaren etekinen jasotzaileak, epailearen erabakiaren ondorioz, bere ezkontideari pentsio konpentsatzailea ordaindu behar dionean, atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartu behar den ordainsarien zenbatekoa murriztu ahal izanen du pentsio horren zenbatekoak.

Horretarako, subjektu pasiboak bere ordaintzaileari jakinarazi beharko dio egoera hori, hurrengo artikuluan zehazten den moduan, pentsioa ordaintzea agintzen duen epailearen erabakiaren adierazgarri literalarekin batera.

Zenbaki honetan jasotako kasuetan, atxikipen-tasa ehuneko 2 baino txikiagoa balitz, azken hori aplikatuko da.

4. Zergari buruzko Foru Legearen 17.2. artikuluan ezarritako murrizketak aplikagarriak direnean, atxikipena ordainsarien zenbateko osoan aplikatuko da, murrizketa horiengatik zenbateko egokia kenduz.

5. Langabeziagatiko ordainsarien kasuan, dagokion erakunde kudeatzaileak onartuak, honako atxikipen-ehunekoak aplikatuko dira:

URTEKO ETEKINAREN ZENBATEKOA (pezetatan) EHUNEKOA

1.450.000tik gora 3

1.550.000tik gora 5

1.650.000tik gora 6

1.850.000tik gora 8

2.150.000tik gora 10

Ordainsariak jasotzeko eskubidea eteten den urte natural berean berreskuratzen bada eskubide hori, ordainsariak jasotzearen etenaldia gertatu denean izan den atxikipen-ehuneko bera aplikatuko da.

Urte natural berean langabezi sariaren jasotzaileak horren diru-laguntza jasotzen hasten bada, langabezi sariari aplikatzen zitzaion atxikipen-ehuneko bera aplikatuko zaio.

9. artikulua . JakinarazpenakNota de Vigencia.

1. Subjektu pasiboek euren egoera pertsonala egiaztatu beharko diote ordaintzaileari, atxikipen-ehuneko aplikagarria kalkulatzeko.

Egoera pertsonalak atxikipen-ehunekoan eraginik daukanean, subjektu pasiboak egoera hori egiaztatzeko eman dizkion agiriak gorde beharko ditu ordaintzaileak.

2. Pentsiodunek atxikipenaren taula orokorra aukera dezakete, nahi badute. Aukera hori idatziz egin beharko da ordaintzaile edo erakunde kudeatzaile egokiaren aurrean, urte bakoitzaren abenduan edo pentsioduna edo hartzeko pasiboaren titularraren izaera hartzen denaren aurreko hilabetean.

3. Subjektu pasiboek aurreko artikuluetan ezarritakoak baino atxikipen-tasa handiagoak aplikatu nahi badituzte, euren ordaintzaileei eskatu beharko diete, arau hauek betez:

a) Eskaria idatziz egin beharko zaie ordaintzaileei. Horiek, nominak egin baino lehen jasotzen dituzten eskari guztiak aztertu beharko dituzte.

b) Eskatzen den atxikipen-tasa berria ezin izanen da aldatu eskaria egin eta urtearen amaiera bitartean, eta subjektu pasibo horri hurrengo ekitaldietan aplikatuko zaio, ehuneko horri ez badio idatziz uko egiten edo ez badu atxikipen-tasa handiagoa eskatzen, eta atxikipen-taulen arabera ez badago tasa handiagoa ezartzen duen egoera-aldaketarik.

2. ATALA. KAPITAL HIGIGARRIAREN ETEKINAK

10. artikulua . Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Kapital higigarriaren etekinen gainean aplikatu behar den atxikipena lortzeko, atxikipenaren oinarriari honako ehunekoak aplikatuko zaizkio:

a) Oro har, ehuneko 25.

b) Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzetik lortutako etekinen kasuan, hain zuzen ere Zergari buruzko Foru Legeko 29. artikuluak jasotzen dituenak, ehuneko 18.

11. artikulua . Aktibo finantzarioen kontzeptua eta sailkapenaNota de Vigencia.

1. Aktibo finantzarioak dira beste batzuen kapitalak jaso eta erabiltzea adierazten duten balio negoziagarriak, dokumentatzen diren modua alde batera utzita.

2. Etekin inplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira etekina honela sortzen bada: jaulkipenean, lehen ezarpenean edo endosuan ordaindutako zenbatekoa, eta beren etekina modu inplizituan, osorik edo zati batean, beste batzuen baliabideak bereganatzeko erabilitako edozein balio higigarriren bidez ezartzen den eragiketen epemugan ordaintzeko hitza eman den kopuruaren arteko kenketa eginda.

Jaulkipen, amortizazio edo ordaintzearen sariak etekin inplizitutzat joko dira.

Etekin inplizituaren kontzeptutik kanpo geratuko dira ezarpenaren hobariak edo sariak, jaulkipenaren prezioaren gainean igorrita, baldintza hauek betetzen badituzte: merkatuaren jardueren barruan egotea, bitartekari edo ezartzaile finantzarioarentzako diru-sarrera osoa izatea, eta Foru Dekretu honek arautzen dituen aktibo finantzarioen jaulkipenean eta hedapenean jardutea.

Etekin inplizitudun aktibo finantzariotzat hartuko da edozein igorpen-tresna, bai eta merkataritza-eragiketetan sortutakoak ere, endosatzen edo transmititzen den momentutik aurrera. Horren salbuespena izanen da endosua edo lagapena hornitzaileen kreditua ordaintzeko bada.

3. Etekin esplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira korrituak eta ordaintzeko beste edozein modu sortzen dituztenak, ordainketa hori norbere kapitala hirugarrenei egindako lagapenaren ordain modura hitzartu bada eta ez badago aurreko zenbakian ezarri den etekin inplizituen kontzeptuaren barruan.

4. Etekin mistodun aktibo finantzarioek etekin esplizitudun aktibo finantzarioen araudia erabiliko dute, urtean modu horretan sortzen den eskudirua jaulkipenaren unean indarrean dagoen erreferentzia-tasaren berdina edo handiagoa denean, nahiz eta jaulkipen, amortizazio edo itzulketaren baldintzetan beste etekin gehigarri bat ezarri, modu inplizituan. Hiruhileko natural bakoitzean, erreferentzia-tasa hori aurreko hiruhilean egindako hiru urteko estatu-bonuen azken enkantean izan den batezbesteko prezio haztatu eta biribilduari dagokion tasa eraginkorraren ehuneko 80 izanen da, lau urteko edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; bost urteko estatu-bonuen berdina izanen da, lau urte baino gehiago baina zazpi edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; 10, 15 edo 30 urteko estatu-obligazioen berdina izanen da, aipatutakoa baino gehiagoko epea daukaten aktiboak izanez gero. Eperen baterako ezin bada erreferentzia-tasa zehaztu, jaulkipen horretatik gertuen dagoen epearena aplikatuko da.

Zenbaki honetan ezarritakoaren ondorioetarako, etekin aldakorra edo mugikorra daukaten aktibo finantzarioen jaulkipenei dagokienez, eragiketaren korritu eraginkor modura bere barne etekinaren tasa hartuko da. Izaera esplizitua eta kalkulatua daukaten etekinak baino ez dira hartuko, egoki bada, parametroaren hasierako balorazioari dagokionez, horren arabera zehazten badira sortutako etekinen behin betiko zenbatekoa.

12. artikulua . Aktibo finantzarioak trasmititzeko, itzultzeko eta amortizatzeko betebehar fiskalakNota de Vigencia.

1. Etekin inplizitua daukaten titulu edo aktibo eta transmisio, amortizazio edo itzulketaren unean atxikipena egin behar zaizkien etekin esplizitudun aktibo finantzarioak besterentzeko edo horien itzulketa lortzeko, titulu edo aktibo horiek aldez aurretik erosi direla eta atxikipena egin behar duten fede-emaileek edo erakunde finantzarioek parte hartu dutela egiaztatu beharko da. Eragiketako prezioa adierazi egin beharko da.

Igorpen-tresna bat atera ondoren aktibo finantzario bihurtzen denean, lehen endosua edo lagapena fede-emaile publiko edo erakunde finantzarioaren bitartez egin beharko da, endosatzailea edo eroslea bera ez bada erakunde finantzarioa. Fede-emaileak edo erakunde finantzarioak dokumentuan idatziko dute aktibo finantzarioa dela, lehen eroslea edo edukitzailea identifikatuz.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, jaulkipena egiten duen pertsonak edo erakundeak, haren ordez ari den erakunde finantzarioak, erosle edo gordailugilearen ordez ari den fede-emaile publikoak edo erakunde finantzarioak, kasuan kasuko, honakoen egiaztagiriak egin beharko dituzte:

a) Eragiketaren data eta aktiboaren identifikazioa.

b) Eroslearen izendapena.

c) Aipatutako erosle edo gordailugilearen identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Erosketaren prezioa.

Egiaztagiri hori hiru aletan egingo da. Horietatik, ale bi erosleari emanen zaizkio, eta hirugarrena egiaztagiria egin duen pertsona edo erakundeak gordeko du.

3. Erakunde finantzarioak eta fede-emaile publikoak ez dira bitarteko izanen eta ez dute parterik hartuko aktibo horien transmisioan transmisio-egileak ez duenean artikulu honetan ezarritakoaren arabera bere erosketa egiaztatzen.

4. Aktibo finantzarioak jaulkitzen dituzten pertsonek edo erakundeek, artikulu honetan aipatzen direnek, ezin izanen dituzte aktibo horiek itzuli edukitzaileak ez badu erosketa agiri egokiaren bidez egiaztatzen, 2. zenbakian ezarritakoa betez.

Jaulkitzaileak edo eragiketaz arduratzen diren erakunde finantzarioek, aurreko paragrafoaren arabera ez badiote itzulketa egin behar titulu edo aktiboaren edukitzaileari, zenbateko horren pareko gordailua egin beharko dute, aginte judizialaren eskura.

Aldez aurretik berrerosteak, erreskatatzeak edo amortizatzeak erakunde finantzario edo fede-emaile publiko batek parte hartzea edo bitartekari modura aritzea eskatuko du. Aktiboa jaulkitzen duen erakundea edo pertsona erosle soila izanen da titulua berriro ateratzen bada.

5. Tituluaren edukitzaileak, erosketaren egiaztagiria galdu egiten bada, agiri hori egin zuen pertsona edo erakundeari kopia bat egitea eskatu ahal izanen dio.

Pertsona edo erakunde horrek argi adieraziko du agiri hori kopia bat dela, bai eta egin deneko data ere.

6. Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, irabazizko transmisioa denean, eroslea transmisio-egilearen erosketaren balioan subrogatzen dela ulertuko da, aipatutako kostuaren justifikazio nahikoa egonez gero.

13. artikulua . Kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenoinarriaNota de Vigencia.

1. Oro har, kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipen-oinarria izanen da eska daitekeen kontraprestazio osoa edo ordaindutako kontraprestazioa.

2. Aktibo finantzarioen amortizazio, itzulketa edo transmisioaren kasuan, aktibo horien amortizazio, itzulketa edo transmisioaren balioaren eta erosketa edo harpidetzaren balioaren kendura positiboa izanen da atxikipen-oinarria. Erosketaren baliotzat erosketaren egiaztagirian dagoena hartuko da. Ondorio horietarako, eragiketaren gastu gehigarriak ez dira murriztuko.

Transmisio-egileari dagokion atxikipena kaltetu gabe, jaulkipena egiten duen erakundeak berak jaulkitako aktibo bat erosten badu, tituluaren geroko edozein transmisio-motan, amortizazioan izan ezik, lortzen duen etekinaren gainean egingo dira atxikipena eta sarrera.

3. Atxikipena egiteko beharrizana Foru Dekretu honetako 1.3.f) artikuluaren azken paragrafoan aurreikusitakoan sortzen bada, balio transmitituaren kupoi jarraiaren berdina den prezioaren zatia izanen da atxikipen-oinarria.

4. Aurreko etekinei Zergaren Foru Legeko 32.2. artikuluan aipatutako murrizketak aplika behar bazaizkie, etekin horien zenbateko osoan aplikatu beharreko murrizketak aplikatuz kalkulatuko da atxikipen-oinarria.

5. Aseguru-kontratuetatik eratorritako eskuratzeetan eta biziarteko errenta eta behin-behineko errentetan, kapitalen ezarpena bada horien sorburua, Zergaren Foru Legearen arabera kalkulatutako zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoa izanen da atxikipen-oinarria.

14. artikulua . Kapital higigarriaren etekinen gainean atxikipena eta kontusarrera egiteko beharrizanaren sorreraNota de Vigencia.

1. Oro har, atxikipena eta kontu-sarrera egiteko beharrizana kapital higigarriaren etekinak, eskudirutan edo jenerotan, eskatu ahal diren momentuan sortuko da, atxikipena edo kontu-sarrera egin behar bada, edo ordaindu edo eman egiten diren momentuan, aldez aurretikoa bada.

Bereziki, korrituak eskritura edo kitapen-kontratu edo kobratze-kontratuan adierazitako epemugan eskatu ahal izanen dira, edo kontuan beste modu batera onartzen direnean, nahiz eta jasotzaileak ez eskatu horiek kobratzerik edo etekinak eragiketaren nagusiari bildu. Dibidenduak banaketa-hitzarmenean ezarritako egunean edo hartzen diren egunaren biharamunean eskatu ahal izanen dira, ez bada egunik zehazten.

2. Aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketatik eratorritako kapital higigarriaren etekinen kasuan, atxikipena egiteko beharrizana transmisio, amortizazio edo itzulketaren momentuan sortuko da.

Transmisioa egiten den egunean gauzatuko da atxikipena, hitzartutako kobratze-baldintzak edozein izanik ere..

3. ATALA. ENPRESA-JARDUERA ETA JARDUERA PROFESIONALEN ETEKINAK

15. artikulua . Enpresajarduera eta jarduera profesionalen etekinen gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

1. Etekinak jarduera profesional baten kontraprestazioak direnena, ehuneko 15aren atxikipen-tasa aplikatuko da ordaindutako sarrera osoan.

Hala ere, atxikipen-tasa ehuneko 8 izanen da honakoei ordaindutako etekinan direnean:

a) "Tabacalera, S.A." enpresaren ordezkari bermatuak.

b) Udalaren zerga-biltzaileak.

c) Aseguru-agenteak eta aseguru-artekariak, azpiagenteen edo merkataritza-laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituztenean.

2. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, honakoak egongo dira jarduera profesionalen etekinen barruan:

a) Oro har, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskalaren Tarifen bigarren eta hirugarren ataletan jasotako jardueretatik datozenak.

b) Bereziki, honakoak eskuratutakoak hartuko dira etekin profesionaltzat:

a') Lanen egileek edo itzultzaileek, jabego intelektual edo industrialetik datozenean. Egileek edo itzultzaileek eurek argitaratzen dituztenean lanak, euren etekinak enpresa-jarduerei dagozkienen barruan sartuko dira.

b') Komisionistek. Halakotzat hartuko dira kontratu bat egiteko interesatuta dauden alderdiak bildu edo gerturatzen dituztenak.

Alderantziz, komisionisten berariazko lanak soilik ez dituztela egiten ulertuko da aurreko paragrafoan deskribatutako funtzioaz gain merkataritza-eragiketa horien arriskua eta zortea onartzen badute. Kasu horretan, enpresa-jarduerei dagozkienen barruan sartuko da etekina.

c') Irakasleek, eureen etxebizitza, etxe partikular edo akademia edo establezimendu irekietan burutzen badute jarduera hori, eta irakaskuntzen izaera edozein dela ere. Norberaren akademietan edo establezimenduetan egindako irakaskuntza enpresa-jardueratzat joko da.

d') Ikastaroak, hitzaldiak, mahainguruak, mintegiak eta antzekoak ematetik eratorritako etekinek.

3. Ez dira jarduera profesionalen etekintzat hartuko enpresa bateko soldatapean egon eta, enpresa horretarako eginten dituzten funtzioengatik, Elkarte Profesionaletan izena eman behar duten pertsonek jasotzen dituzten zenbatekoak, ez eta, oro har, lan-harreman edo harreman dependente batetik eratorritakoak ere. Zenbateko horiek lanaren etekinen barruan sartuko dira.

4. Etekinak nekazaritza edo abeltzaintzako jarduera baten kontraprestazioa direnean, honako atxikipen-ehunekoak aplikatuko dira:

a) Txerri-aziendaren loditze eta hegazti-hazkuntzako abeltzaintza-jarduerak: ehuneko 1.

b) Gainerako kasuetan: ehuneko 2.

Ehuneko horiek ordaindutako sarrera osoetan aplikatuko dira. Egokia bada, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araudi bereziaren konpentsazioa sartuko da, eta diru-laguntza arruntak, kapitaleko laguntzak eta kalte-ordainen laguntzak kapoan geratuko dira.

Ondorio horietarako, nekazaritza edo abeltzaintzako jardueratzat hartuko dira ustiategietatik produktu naturalak, landareak edo animaliak jasotzeko balio dutenak, ez badaukate transformazio, lantze edo manufakturako prozesurik.

Transformazio, lantze edo manufakturako prozesutzat hartuko da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga edo Lizentzia Fiskalaren tarifetan industria-jarduerei dagokien epigrafe batean alta emanda eduki behar den jarduera denean.

Nekazaritza eta abeltzaintzako jardueren barruan hauek ere sartuko dira:

a') Abeltzaintza independentea.

b') Nekazariek edo abeltzainek nekazaritza edo abeltzaintzaren izaera daukaten lanak edo zerbitzuak ematea, haien ustiategietan erabili ohi dituzten baliabideen bitartez.

c') Ganadua hazi, gorde eta zaintzearen zerbitzuak.

4. ATALA. ONDAREAREN GEHIKUNTZAK

16. artikulua . Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen transmisio edo itzulketetatik eratorritako ondaregehikuntzen gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen transmisio edo itzulketetatik eratorritako ondare-gehikuntzen gainean egin behar den atxikipena kalkulatzeko, atxikipen-oinarriari ehuneko 20a aplikatuko zaio.

17. artikulua . Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen transmisio edo itzulketetatik eratorritako ondaregehikuntzen gaineko atxikipenoinarriaNota de Vigencia.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen transmisio edo itzulketetatik eratorritako ondare-gehikuntzen gaineko atxikipen-oinarria zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoa izanen da. Zerga-oinarri hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen araudiaren arabera kalkulatuko da. Ondorio horietarako ez dira eragiketaren gastu gehigarriak murriztuko.

18. artikulua . Atxikipena egiteko beharrizanaren sorreraNota de Vigencia.

Atxikipena egiteko beharrizana inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketa gauzatzen den momentuan sortuko da, kobrantza egiteko hitzartu diren baldintzak edozein direla ere.

19. artikulua . Sarien gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Eskudirutan ematen diren sarien gainean egin beharreko atxikipena zenbatekoaren ehuneko 20 izanen da.

5. ATALA. BESTE ERRENTA BATZUK

20. artikulua . Higiezinen akuratze eta berrakuratzeen gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Hiri-higiezinen akuratze eta berrakuratzeen gainean egin beharreko atxikipena, horien kalifikazioa edozein dela ere, alokatzaileari ordaintzen zaizkion kontzeptu guztien gainean ehuneko 15 aplikatuz kalkulatuko da, Balio Erantsiaren Zerga izan ezik.

21. artikulua . Beste errenta batzuen gaineko atxikipenen zenbatekoaNota de Vigencia.

Foru Dekretu honen 1.2.b) artikuluan jasotako kontzeptuetatik datozen etekinen gainean egin beharreko atxikipena kalkulatzeko, ordaindutako diru-sarrera guztiei ehuneko 20ko atxikipen-tasa aplikatuko zaie.

III. KAPITULUA. KONTU-SARRERAK

22. artikulua . Lana jenerotan ordaintzen deneko kontusarrerakNota de Vigencia.

1. Jenerotan egindako ordainketengatik gauzatu beharreko kontu-sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, horren balioari, Zergaren Foru Legearen 16. artikuluan jasotako arauen arabera zehaztuta, Foru Dekretu honetako 7. artiluan ezarritakoak agintzen duen ehunekoa aplikatuko zaio.

2. Zerga-oinarria murrizten duten Pentsio-planen, Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateen eta sistema alternatiboen sustatzaileek egindako ordainketengatik ez da kontu-sarrerarik egin beharko.

23. artikulua . Kapital higigarria jenerotan ordaintzen deneko kontusarrerakNota de Vigencia.

Jenerotan egindako ordainketengatik gauzatu beharreko kontu-sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, Foru Dekretu honetako II. Kapituluaren 2. Atalean jasotako ehunekoa aplikatu beharko zaio erosketaren balioa edo ordaintzailearentzako kostua ehuneko 20 gehitzetik geratzen den emaitzari.

24. artikulua . Enpresajarduerak eta jarduera profesionalak jenerotan ordaintzen direneko kontusarrerakNota de Vigencia.

Jenerotan egindako ordainketengatik gauzatu beharreko kontu-sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, bere merkatu-balioari Foru Dekretu honetako II. Kapituluko 3. Atalean jasotako ehunekoa aplikatu beharko zaio.

25. artikulua . Sarien gaineko kontusarrerakNota de Vigencia.

Jenerotan ordaindutako sariengatik egin beharreko kontu-sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, sari horiek ondare-gehikuntza direnean, Foru Dekretu honetako 19. artikuluan jasotako ehunekoa aplikatu beharko zaio erosketaren balioa edo ordaintzailearentzako kostua ehuneko 20 gehituz lortzen den emaitzari.

26. artikulua . Beste errenta batzuen gaineko kontusarreraNota de Vigencia.

Foru Dekretu honetako 20. eta 21. artikuluetan aipatzen diren jenerotako errenten gaineko kontu-sarreraren zenbatekoa kalkulatzeko, bere merkatu-balioari artikulu horietan aurreikusitako ehunekoa aplikatuko zaio.

IV. KAPITULUA. ATXIKIPENAREN EGILEAREN ETA KONTU-SARRERA EGIN BEHAR DUENAREN BETEBEHARRAK

27. artikulua . Atxikipenaren egilearen eta kontusarrera egin behar duenaren betebehar formalakNota de Vigencia.

1. Atxikipenaren egileak eta kontu-sarrera egin behar duenak Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzan aurkeztu beharko dute urteko hiruhileko natural bakoitzean atxikitako zenbatekoen eta kontu-sarreren aitorpena. Era berean, Nafarroako Ogasun Publikoan sartu beharko dituzte kopuru horiek.

Aitorpena eta diru-sarrera egiteko epea hiruhileko bakoitzaren hurrengo hilearen lehen hogei egun naturalena izanen da. Bigarren eta laugarren hiruhilekoetan, ostera, aitorpena eta diru-sarrera abuztuaren 5 eta urtarrilaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Hala ere, zenbaki honetako lehen paragrafoan aipatutako aitorpena eta diru-sarrera hilabete bakoitzaren lehen hogei egun naturaletan egingo dira, aurreko zenbakian jaso diren atxikitako kopuru eta kontu-sarrerei dagozkienez, 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onartu zen martxoaren 8ko Balio Erantsiaren Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluaren 3. zenbakiko 1. atalean jasotako baldintzak betetzen dituzten atxikipenaren egile edo behartuak direnean.

Ekaina, uztaila eta abenduko aitorpenak abuztuaren 5, irailaren 20 eta abenduaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Atxikipenaren egileek edo behartuek aitorpen negatiboa aurkeztuko dute, atxikipen edo kontu-sarreren menpean dauden errentak ordaindu arren ez denean egokia, zenbatekoarengatik, atxikipen edo kontu-sarrerarik egitea. Ez da aitorpen negatiboa egin behar izanen atxikipen edo kontu-sarreren menpean dauden errentak ez direnean ordaindu.

2. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egitera behartua dagoenak urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarteko epean aurkeztu beharko du aurreko urtean egindako atxikipen eta kontu-sarreren laburpena. Laburpen horretan, bere identifikazio-datuez gain, hartzaileen izenen zerrenda bat izatea eskatu ahal izanen da, datu hauek agertuz:

a) Izen-abizenak.

b) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.

c) Lortutako errenta, kontzeptuen identifikazioa, deskribapena eta izaera adieraziz, bai eta errenta hori sortu den ekitaldia ere. Era berean, euren kopurua dela-eta atxikipen edo kontu-sarreren menpean ez dauden errentak agertu beharko dira, bai eta zergarik ez daukaten dietak eta salbuetsitako errentak ere.

d) Zergaren Foru Legeko 17.2. eta 32.2. artikuluetan jasotakoaren arabera aplikatutako murrizketak.

e) Zergaren Foru Legeko 18. eta 32.1.a) artikuluetan aipatutako gastu kengarriak, sindikatu eta elkarte profesionalei ordaindutako kuotak izan ezik, ordaindutako etekinen ordaintzaileak kendu baditu.

f) Atxikipen-ehuneko egokia aplikatzeko, ordaintzaileak kontuan hartu dituen egoera pertsonal eta familiarrak.

g) Ezkontideen arteko pentsio konpentsatzaileen kopurua, atxikipena egiteko kontuan hartu badira.

h) Egindako atxikipena edo kontu-sarrera.

i) Ordaintzaileari itzulitako kopuruak, aurreko ekitaldietan sortutako errentetatik etorritakoak.

Aurreko paragrafoetan ezarritako betebehar berberen menpean daude Espainian dauden edo Espainian ordezkariak dauzkaten erakundeak, atxikipenaren menpean dauden errentak beste batzuen kontura ordaintzen badituzte edo balio-errenten gordetzaile badira edo horien kobrantza kudeatzen badute.

3. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egin behar duenak zergapekoaren aldeko agiria egin beharko du egindako atxikipen edo kontu-sarrerak egiaztatuz, bai eta aurreko zenbakian aipatutako urteko laburpenean zergapekoari buruz jaso beharreko gainerako datuak ere.

Egiaztagiri hori subjektu pasiboaren eskura jarri beharko da Zerga honen aitorpena egiteko epea hasi baino lehen.

Aurreko paragrafoetan ezarritako betebehar berberen menpean egongo dira Espainian helbidea eduki, bertan egon edo ordezkariak dauzkaten erakundeak, atxikipenaren menpe daude errentak beste batzuen kontura ordaintzen dituztenean edo balio-errenten gordailu izan edo haien kobrantza kudeatzen dutenean.

4. Ordaintzaileek errentak ordaintzen dituzten momentuan jakinarazi beharko diete zergapekoei egindako atxikipena edo kontu-sarrera, aplikatutako ehunekoa adieraziz.

5. Artikulu honetan aipatutako aitorpenak egiteko, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak errenta-mota bakoitzerako ezarritako ereduak erabiliko dira. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egitera behartuta dagoenak euren aitorpenetako datu guztiak adierazi beharko dituzte.

Aitorpena eta sarrera Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak zehazten duen modu eta lekuan egingo dira.

II. TITULUA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN KONTURA EGINDAKO ORDAINKETA ZATIKATUAK

28. artikulua . Ordainketa zatikatua egin behar dutenakNota de Vigencia.

Enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak egiten dituzten subjektu pasiboek ondorengo artikuluetan ezarritakoaren ondorioz lortutako emaitza autokitatu eta Nafarroaren Ogasun Publikoan sartu beharko dute, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideekin bat etorriz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako ordainketa modura.

Aurreko paragrafoan jasotakoa alde batera utzita, subjektu pasiboek ez dute kontu-ordainketa egin beharko Foru Dekretu honetako 15.4. artikuluan jasotako nekazaritza edo abeltzaintzako jarduerengatik.

29. artikulua . Zatien zenbatekoaNota de Vigencia.

Bat.-Aurreko artikuluan aipatu diren subjektu pasiboek, aukeran, ondorengo modalitate bietako bat aplikatzetik lortutako kopuruak sartuko dituzte:

Lehena.-Subjektu pasiboak ordainketa zatikatuak egin baino azkenaurreko urtean lortutako enpresa-etekin edo etekin profesional garbi guztien gainean ehuneko hauek aplikatzetik lortzen dena:

a) Ehuneko 6, 750.000 eta 2.000.000 pezeten bitarteko etekin garbietan.

b) Ehuneko 12, 2.000.001 eta 4.000.000 pezeten bitarteko etekin garbietan.

c) Ehuneko 18, 4.000.001 eta 6.000.000 pezeten bitarteko etekin garbietan.

d) Ehuneko 24, 6.000.000 pezetatik gorako etekin garbietan.

Subjektu pasiboek, egoki bada, etekin profesional eta enpresa-etekinen gainean egin zitzaizkien atxikipenak eta kontu-sarrerak kenduko dituzte, etekin horiek ondasun higigarrien akuratik sortu badira eta ordainketa zatikatuak egin baino azkenaurreko urteari badagozkio.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoa aplikatuz lortutako zenbatekoa lau zati egin eta zatika sartuko da hurrengo artikuluan ezarritako epeetan.

Sartu beharreko kopururik ez dagoenean, subjektu pasiboek ez dute aitorpena aurkeztu beharrik izango.

Bigarrena.-1. Aurreko modalitatean jasotako ehunekoak urte horretako enpresa-etekin edo etekin profesional garbiei aplikatzetik lortzen dena.

Ehuneko horiek zehazteko, urtearen lehen hiru hiruhileko bakoitzean, urtearen lehen egunetik ordainketa zatikatuaren hiruhilekoaren azken eguneraino lortutako etekin garbiak urte osokoak direla joko da.

Enpresa-jarduera edo jarduera profesionala urtarrilaren 1etik aurrera hasten bada, aipatutako zabaltze hori hasiera egunetik eta urte bereko abenduaren 31aren arteko egun naturalen kopuruaren arabera egingo da.

2. Zergak kalkulu objektiboaren metodoaren bidez ordaintzen dituzten jardueren kasuan, etekin garbiak metodo horretatik lortutakoak izanen dira; behar izanez gero, indize zuzentzaile egokiak ere kontuan hartuko dira.

Urte horretako etekinak zeinu, indize eta moduluen modalitatean zehazteko, subjektu pasiboak urte horretako jardueraren ekitaldiari dagozkion zeinu, indize edo moduluen zenbatekoaren batezbestekoa kalkulatu beharko du.

3. Subjektu pasiboek hurrengo artikuluan aipatzen diren epeetan sartuko du aipatutako ehunekoak urtearen lehen egunetik ordainketa zatikatuaren hiruhilekoaren azken egunera arte eskuratutako etekinei aplikatuz lortutako zenbatekoa.

Hiruhileko bakoitzean lortutako kopurutik honakoa kenduko da, egoki bada: etekin profesionalen eta enpresa-etekinen gainean egin zaizkien atxikipen eta kontu-sarreren zenbatekoa, hiri-ondasun higigarrien alokairutik datozenak, eta ordainketa zatikatuen zenbatekoa, aurreko hiruhilekoari edo hiruhilekoei dagokiena.

Subjektu pasiboek horien aitorpena egin beharko dute, sartzeko kopururik egon ez arren.

Bi.-Lehen modalitatea aplikatzeak izaera automatikoa edukiko du, subjektu pasiboek bigarrena aukeratu ezik. Bigarrena aukeratzen badute beren-beregi jakinarazi beharko diote Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari, horretarako onartutako eredua erabiliz. Eredu hori hiruhileko aitorpena egiteko ezarri den epean aurkeztu beharko da.

Aukera horrek subjektu pasiboaren enpresa-jarduera edo jarduera profesional guztiak agertu beharko ditu eta ordainketa zatikatuaren hiruhileko naturalerako baino ez du ondoriorik izango.

Hiru.-Enpresa-jarduera edo jarduera profesionaletan hasten diren subjektu pasiboen kasuan, lehen eta bigarren urteetan lehenengo atalean jasotako bigarren modalitatea erabiliko dute.

Lau. Subjektu pasiboek adierazitakoak baino ehuneko handiagoak erabili ahal izanen dituzte ordainketa zatikatu bakoitzean.

30. artikulua . Aitorpena eta dirusarreraNota de Vigencia.

1. Aurreko artikuluak aipatutako subjektu pasiboek hiru hilez behin aitortu eta Nafarroako Ogasun Publikoan sartu beharko dituzte aurreko artikuluan ezarritakoaren araberako zenbatekoak. Horretarako, hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilaren lehen hogei egun naturalak izanen dituzte. Bigarren eta laugarren hiruhilekoetan, ostera, abuztuaren 5 eta urtarrilaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

2. Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak artikulu honetan aipatutako epeak luzatzeko aukera izanen du, bai eta sei hileko sarrerak egiteko kasuak ezartzeko ere, aurreko artikuluan ezarritako ehuneko aplikagarriak egokituz.

3. Subjektu pasiboek Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzan aurkeztuko dituzte aitorpenak, eta horren zenbatekoa Nafarroako Ogasun Publikoan sartuko dute.

Aitorpena baldintza eta betebeharrei egokituko da eta diru-sarrera Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak ezartzen duen modu eta lekuan egingo da.

31. artikulua . Errenten atribuzioko araudia daukaten erakundeakNota de Vigencia.

Errenten atribuzioko araudiko erakundeek enpresa-jarduera edo jarduera profesionalen bidez lortutako etekinei dagokien ordainketa zatikatua bazkide, komunero edo partaide bakoitzak egingo du, erakundearen errentaren atribuzioaren proportzioan, Zergari buruzko Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Xedapen Gehigarria. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiaren AldaketaNota de Vigencia.

Urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu zen, eta bere III. Titulua honela geratuko da:

"III. TITULUA

ATXIKIPENA ETA KONTU-SARRERA EGITEKO BEHARRA

33. artikulua. Atxiki edo kontu-sarreraren menpean dauden errentak.

1. Atxikipena egin beharko da, hartzaileari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren kontu-sarrera modura, kopuru hauek daudenean:

a) Edozein motako erakundeen berariazko fondoetako partaidetzetatik, norberaren kapitalak beste batzuei lagatzetik eratorritako errentak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 23. artikuluan jasotako gainerakoetatik eratorritakoak.

b) Joko, lehiaketa, zozketa edo zorizko konbinazioetan parte hartzetik eratorritako sariak, ondare, produktu edo zerbitzu zehatzen eskaintza, sustapen edo salmentarekin lotuta egon ala ez.

c) Beste sozietate batzuetan administratzaile- edo aholkulari-karguak hartzetik lortutako kontraprestazioak.

d) Irudiaren ustiapen-eskubidea lagatzetik edo hori erabiltzeko onarpen edo baimenetik eratorritako errentak, ustiapen ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrerak izan arren.

e) Hiri-ondare higiezinak alokatu edo berrakuratzetik eratorritako errentak, ustiapen ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrerak izan arren.

f) Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzak trasnmititzetik edo itzultzetik lortutako errentak.

2. Kontratu berak zerbitzuen ordainsariak edo ondasun higiezinen lagapena biltzen baditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 30.2. artikuluan jasotako ondasun eta eskubideen lagapenarekin batera, zenbateko osoari egin beharko zaio atxikipena.

Kontratu berak landa-finka edo hiri-finken alokairua, berrakuratzea edo lagapena biltzen baditu, beste ondasun higigarri batzuekin batera, ez da atxikipenik egingo, negozio edo meategien alokairu edo lagapena denean izan ezik.

3. Aurreko zenbakietan aiptatutako errentak jenerotan ordaintzen direnean, hartzaileari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren kontu-sarrera egin beharko da.

4. Araudi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, atxiki-egileari buruz egindako oharrak kontu-sarrerak egin behar dituenari buruz ere egin direla ulertuko da.

34. artikulua. Atxikipena eta kontu-sarrera egiteko beharrizanaren salbuespenak.

Kopuru hauek daudenean ez da atxiki edo kontu-sarrera egiteko beharrik izango:

1. Espainiako Bankuak jaulkitako balioen etekinak, diru-merkatuan parte hartzea arautzen duten tresna badira, eta Altxor-letren etekinak.

Hala ere, euren bezeroekin Altxor-letren gaineko eragiketetan oinarritutako kontu finantzarioen kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeek eta gainerako erakunde finantzarioek atxiki egin beharko dute kontu horien titularrek lortutako etekinetan.

2. Altxorraren aldeko eskubidea diren korrituak, Estatuak kreditu ofizialari egindako maileguen kontraprestazio modura.

3. Maileguen korrituak eta komisioak, Espainiako Bankuaren erregistro berezietan inskribatuta dauden kreditu-erakunde eta kreditu-establezimendu finantzarioen diru-sarrera direnean. Erakunde eta establezimendu horiek Espainiako lurraldean egon beharko dute. Maileguen korrituak eta komisioak, kapitalaren zatirik handiena Foru Erkidegoko administrazioan daukaten sozietate finantzarioen diru-sarrera direnean.

Aurreko salbuespena ez zaie aplikatuko erakunde publiko edo pribatuek, naziokoak edo atzerrikoak, jaulkitako obligazio, bonu edo tituluen korritu eta etekinei, aipatutako erakundeen balio-karteran daudenean.

4. Partaidetza Industrialen Estatuko Sozietateak eta beste sozietate batzuek, horietako kapitalean partaidetza nagusia edukiz gero, gauzatzen dituzten mailegu-, kreditu- edo aurrerakin-eragiketen korrituak, nahiz eta eragiketa horiek aktiboak edo pasiboak izan. Salbuespen hori ezin da zedula, obligazio, bonu edo antzeko beste titulu batzuetara zabaldu.

5. Balio Sozietateek balioen erosketa edo salmentako eragiketengatik emandako kredituen ondorioz jasotako korrituak. Balio horiek Balioen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63.2.c) artikuluan aipatzen dira. Balio Sozietate eta Agentziek mailegu edo gordailuen eragiketa aktiboengatik jasotako korrituak. Eragiketa horiek Balio Sozietate eta Agentziei buruzko martxoaren 22ko 276/1989 Errege Dekretuaren 21.2. artikuluan aipatzen dira.

Era berean, ez da atxikipenik egin beharko Balio Sozietate edo Agentziek jasotako korrituengatik, gerokoen eta aukera finantzarioen merkatuetako kide modura eragiketak egiteko bermeen kontraprestazioengatik direnean. Hori guztia, gerokoen eta aukeren merkatuak arautzen duen abenduaren 20 1814/1991 Errege Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan jasotako baldintzetan.

6. Obligazioak akzio bihurtzearren emandako sariak.

7. Akzio edo partaidetzen jaulkipen-sariaren banaketatik eratorritako errentak.

8. Espainian dagoen jatorriko sozietate batek Europako Batasuneko beste estatu batzuetan dauden sozietate filialengandik jasotako mozkinak, 35. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako atxikipenari dagokionez, araubide komuneko legeetan horretarako ezarritako baldintzak betetzen direnean.

9. Interes ekonomikoa daukan elkarte espainol edo europar bat eta bere bazkideen artean eska daitezkeen etekinak, bai eta behin-behineko elkarketa bat eta bere kide diren enpresen artean eska daitezkeenak ere.

10. Partaidetza hipotekario, mailegu edo kredituko beste eskubide batzuen etekinak, titulizazio-fondoen diru-sarrera direnean.

11. Atzerrian dauden kontuen etekinak, Espainian dauden kreditu-erakunde eta establezimendu finantzarioek atzerrian dauzkaten establezimendu iraunkorrek ordaindutakoak direnean.

12. Mozkin, korritu eta gainerako etekinetako dibidenduak edo partaidetzak, sozietate-taldeen araudian tributatzen duen talde bateko kide diren sozietateen artean ordaindu direnean.

13. Mozkinetako dibidenduak edo partaidetzak, euren ezarpen-aldietan horiek banatzen dituen erakundeak gardentasun fiskaleko erregimenean ordaindu baditu zergak.

14. Salbuetsita dauden erakundeek, hau da, Zergari buruzko Foru Legearen 12. artikuluan jasotakoek, lortutako errentak.

Erakunde batek salbuetsita dagoela agertzeko, legez onartutako edozein frogaren bitartez egiazta daiteke.

15. Mozkinen dibidenduak edo partaidetzak, Zergari buruzko Foru Legearen 59.2. artikuluan aipatutakoak.

Zenbaki honetan ezarritakoaren ondorioetarako, hartzaile den erakundeak atxikipena egin behar duen erakundeari jakinarazi beharko dio artikulu horretan ezarritako baldintzak bete direla. Hartzailearen identifikazio-datuez gain, aipatutako baldintzak bete izana egiaztatzen duten agiriak edukiko ditu jakinarazpenak.

16. Hiri-higiezinen alokairu eta berrakuratzetik eratorritako etekinak, honako kasuetan:

a) Enpresek euren langileentzako etxebizitzak alokatzen dituenean.

b) Etekinak alokairu finantzarioko kontratuetatik datozenean, hain zuzen ere Kreditu Erakundeen Disziplina eta Parte Hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko lehen atalean aipatutakoetatik, hiri-higiezinak alokatzen badira.

17. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eskuratutako errentak, aktibo finantzarioetatik sortzen direnean, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

1. Kontu-oharpenen bidez adierazita egotea.

2. Espainiako bigarren mailako balio-merkatu ofizial batean negoziatzea.

Hala ere, euren bezeroekin aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarritutako kontu-kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeek eta gainerako erakunde finantzarioek kontu horien titularrek lortutako etekinengatik atxiki beharko dute.

Zenbaki honetan aipatutako balioen korrituak ordaintzeko erabiltzen diren erakunde finantzarioek, bai eta balio horien transmisio, amortizazio edo itzulketan parte hartzen badute ere, balioaren titularrari egotzi dakiokeen etekina kalkulatu beharko dute. Era berean, titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari eman beharko diete kalkulu horren berri. Kontseilaritza horri, halaber, lehen aipatutako eragiketetan parte hartzen duten pertsonen datuak emanen dizkiote.

Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak ezarriko ditu Zor Publikoaren balioen banaketa, transmisio, berreratze, itzulketa edo amortizazioei dagozkien bitartekotza- eta informazio-betebeharrak, horietarako nagusitik eta kupoietatik banandutako negoziazioa baimendu bada. Kasu horietan, Oharpenetako Zor Publikoaren Merkatuko erakunde kudeatzaileek titular bakoitzari egotzi dakiokeen etekina kalkulatu beharko dute. Horren berri emanen diete titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari. Kontseilaritza horri, halaber, balio horien gaineko eragiketetan parte hartzen duten pertsonen datuei buruzko informazioa emanen diote.

18. Aurreko artikuluaren 1. zenbakiko b) letran aipatutako sariak, horien atxikipen-oinarria ez denean 50.000 pezeta baino handiagoa.

35.artikulua. Atxikipena egin edo kontu-sarrera egin behar duten subjektuak.

1. Atxikipena egin eta Nafarroako Foru Ogasunean diru-sarrera egitera behartuta daude honakoak, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizipideekin bat etorriz, 33. artikuluan aurreikusitako errentei dagokienez:

a) Pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak, bai eta ondasun-elkarteak, jabeen elkarteak eta errenten egozte-araudia daukaten erakundeak.

b) Enpresari banakoak eta profesionalak, euren enpresa-jarduera edo jarduera profesionalengatik errentak ordaintzen dituztenean.

c) Espainian ez dauden pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, bertan dagoen establezimendu iraunkor baten bidez jarduten dutenean.

2. Ez da joko pertsona edo erakunde batek errenta bat ordaintzen duela ordainketaren bitartekotza soila egiten duenean. Horrela ulertuko da hirugarren baten kontura eta haren aginduz kopuru bat ordaintzen badu, Espainian bizi direnek jabetzan dauzkaten atzerriko balioen erakunde gordailuzainak direnean edo balio horien errenten kobrantza egiteko kudeaketaz arduratzen direnean izan ezik. Erakunde gordailuzain horiek atxikipen egokia egin beharko dute, errenta horiek ez badute aldez aurretik atxikipenik izan Espainian.

3. Sarien kasuan, ordaintzen dituen pertsona edo erakundeak egin beharko du atxikipena edo kontu-sarrera.

4. Aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan, honakoak daude atxikipena egitera behartuta:

a) Aktibo finantzarioen amortizazioan edo itzulketan lortutako etekinen kasuan, horiek jaulki dituen pertsona edo erakundea. Hala ere, eragiketa horiek gauzatzea erakunde finantzario bati eskatzen bazaio, eragiketaren ardura daukan erakunde finantzarioak egin beharko du atxikipena.

Jaulkipenaren ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen-tresnak direnean, epemugan atxikipena egin beharko duena ordainketa-aurkezpenean parte hartzen duen fede-emailea edo erakunde finantzarioa izanen da.

b) Aktibo finantzarioen transmisioan lortutako etekinetan, aurreko letran aipatu diren igorpen-tresnak barne direlarik, erakunde finantzario bat edo bat baino gehiagoren bidez bideratzen denean, transmisio-egilearen kontura ari den bankua, kutxa edo erakunde finantzarioa.

Letra honetan ezarritakoaren ondorioetarako, transmisio-egilearen kontura ari dela ulertuko da bankuak, kutxak edo erakunde finantzarioak harengandik hartzen badu etekin inplizitudun aktibo finantzarioak saltzeko agindua.

c) Aurreko letretan jaso ez diren kasuetan, eragiketan derrigorrez parte hartu behar duen fede-emaile publikoa.

5. Zor Publikoaren balioen transmisioetan, transmisioan parte hartzen duen Oharpenetako Zor Publikoaren Merkatuaren erakunde kudeatzaileak egin beharko du atxikipena.

6. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisioetan edo itzulketetan, honako pertsona edo erakundeak daude atxikipena edo kontu-sarrera egitera behartuta:

1. Inbertsio-fondoen itzulketa denean, sozietate kudeatzaileak.

2. Kapital aldakorra daukaten higigarrien inbertsioko sozietateen kapitala adierazten duten akzioen transmisioaren kasuan, horiek kontrapartida modura erabiltzen direnean, erakuden kudeatzaileak edo, horiek ezean, erakunde gordailuzainak.

3. Helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakudeen kasuan, horien akzioak edo partaidetzak merkaturatzen dituezten erakundeak edo hori egiteko eskumena daukaten bitartekoak eta, modu subsidiarioan, balioak harpidedun potentzialen artean ezarri edo banatzeaz arduratzen den erakundea edo erakundeak, itzulketa egiten dutenean.

7. Atxikipena egin behar duten subjektuek Nafarroako Ogasunean diru-sarrera egiteko beharra onartuko dute, eta lehen betebeharra ez betetzeak ez ditu bigarrenetik salbuetsiko.

36. artikulua. Aktibo finantzario eta baldintza fiskalen kalifikazioa, aktibo finantzarioen transmisio, itzulketa eta amortizazioa egiteko.

1. Etekin inplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira etekina honela sortzen bada: jaulkipenean, lehen ezarpenean edo endosuan ordaindutako zenbatekoa, eta beren etekina modu inplizituan, osorik edo zati batean, beste batzuen baliabideak bereganatzeko erabilitako edozein balio higigarriren bidez ezartzen den eragiketen epemugan ordaintzeko hitza eman den kopuruaren arteko kenketa eginda.

Jaulkipen, amortizazio edo ordaintzearen sariak etekin inplizitutzat joko dira.

Etekin inplizituaren kontzeptutik kanpo geratuko dira ezarpenaren hobariak edo sariak, jaulkipenaren prezioaren gainean igorita, baldintza hauek betetzen badituzte: merkatuaren jardueren barruan egotea, bitartekari edo ezartzaile finantzarioarentzako diru-sarrera osoa izantea, eta Araudi honek arautzen dituen aktibo finantzarioen jaulkipenean eta hedapenean jardutea.

Etekin inplizitudun aktibo finantzariotzat hartuko da edozein igorpen-tresna, bai eta merkataritza-eragiketetazn sortutakoak ere, endosatzen edo transmitizen den momentutik aurrera. Horren salbuespena izanen da endosua edo lagapena hornitzaileen kreditua ordaintzeko bada.

2. Etekin esplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira korrituak eta ordaintzeko beste edozein modu sortzen dituztenak, ordainketa hori norbere kapitala hirugarrenei egindako lagapenaren ordain modura hitzartu bada eta ez badago aurreko zenbakian ezarri den etekin inplizituen kontzeptuaren barruan.

3. Etekin mistodun aktibo finantzarioek etekin esplizitudun aktibo finantzarioen araudia erabiliko dute, urtean modu horretan sortzen den eskudirua jaulkipenaren unean indarrean dagoen erreferentzia-tasaren berdina edo handiagoa denean, nahiz eta jaulkipen, amortizazio edo itzulketaren baldintzetan beste etekin gehigarri bat ezarri, modu inplizituan. Hiruhileko natural bakoitzean, erreferentzia-tasa hori aurreko hiruhilean egindako hiru urteko estatu-bonuen azken enkantean izan den batezbesteko prezio haztatu eta biribilduari dagokion tasa eraginkorraren ehuneko 80 izanen da, lau urteko edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; bost urteko estatu-bonuen berdina izanen da, lau urte baino gehiago baina zazpi edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; 10, 15 edo 30 urteko estatu-obligazioen berdina izanen da, aipatutakoa baino gehiagoko epea daukaten aktiboak izanez gero. Eperen baterako ezin bada erreferentzia-tasa zehaztu, jaulkipen horretatik gertuen dagoen epearena aplikatuko da.

Zenbaki honetan ezarritakoaren ondorioetarako, etekin aldakorra edo mugikorra daukaten aktibo finantzarioen jaulkipenari dagokienez, eragiketaren korritu eraginkor modura bere barne etekinaren tasa hartuko da. Izaera esplizitua eta kalkulatua daukaten etekinak baino ez dira hartuko, egoki bada, parametroaren hasierako balorazioari dagokionez, horren arabera zehazten badira sortutako etekinen behin betiko zenbatekoa.

4. Etekin inplizitua daukaten titulu edo aktibo eta transmisio, amortizazio edo itzulketaren unean atxikipena egin behar zaizkien etekin esplizitudun aktibo finantzarioak besterentzeko edo horien itzulketa lortzeko, titulu edo aktibo horiek aldez aurretik erosi direla eta atxikipena egin behar duten fede-emaileek edo erakunde finantzarioek parte hartu dutela egiaztatu beharko da. Eragiketako prezioa adierazi egin beharko da.

Igorpen-tresna bat atera ondoren aktibo finantzario bihurtzen denean, lehen endosua edo lagapena fede-emaile publiko edo erakunde finantzario baten bitartez egin beharko da, endosatzailea edo eroslea bera ez bada erakunde finantzarioa. Fede-emaileak edo erakunde finantzarioak dokumentuan idatziko dute aktibo finantzarioa dela, lehen eroslea edo edukitzailea identifikatuz.

5. Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, jaulkipena egiten duen pertsonak edo erakundeak, haren ordez ari den erakunde finantzarioak, erosle edo gordailugilearen ordez ari den fede-emaile publikoak edo erakunde finantzarioak, kasuan kasuko, honakoen egiaztagiriak egin beharko dituzte:

a) Eragiketaren data eta aktiboaren identifikazioa.

b) Eroslearen izendapena.

c) Aipatutako erosle edo gordailugilearen identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Erosketaren prezioa.

Egiaztagiri hori hiru aletan egingo da. Horietatik, ale bi erosleari emanen zaizkio, eta hirugarrena egiaztagiria egin duen pertsona edo erakundeak gordeko du.

6. Erakunde finantzarioek eta fede-emaile publikoak ez dira bitarteko izanen eta ez dute parterik hartuko aktibo horien transmisioan transmisio-egileak ez duenean artikulu honetan ezarritakoaren arabera bere erosketa egiaztatzen.

7. Aktibo finantzarioak jaulkitzen dituzten pertsonek edo erakundeek, 4. zenbakian aipatzen direnek, ezin izanen dituzte aktibo horiek itzuli edukitzaileak ez badu erosketa agiri egokiaren bidez egiaztatzen, 5. zenbakian ezarritakoa betez.

Jaulkitzaileak edo eragiketaz arduratzen diren erakunde finantzarioek, aurreko paragrafoaren arabera itzulketa egin behar titulu edo aktiboaren edukitzaileari, zenbateko horren pareko gordailua egin beharko dute, aginte judizialaren eskura.

Aldez aurretik berrerosteak, erreskatatzeak edo amortizatzeak erakunde finantzario edo fede-emaile publiko batek parte hartzea edo bitartekari modura aritzea eskatuko du. Aktiboa jaulkitzen duen erakundea edo pertsona erosle soila izanen da titulua berriro ateratzen bada.

8. Tituluaren edukitzaileak, erosketaren egiaztagiria galdu egiten bada, agiri hori egin zuen pertsona edo erakundeari kopia bat egitea eskatu ahal izanen dio.

Pertsona edo erakunde horrek argi adieraziko du agiri hori kopia bat dela, bai eta egin deneko data ere.

9. Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, irabazizko transmisioa denean, eroslea transmisio-egilearen erosketaren balioan subrogatzen dela ulertuko da, aipatutako kostuaren justifikazio nahikoa egonez gero.

37. artikulua. Atxikipena egiteko eta kontu-sarrera egiteko betebeharraren kalkuluaren oinarria.

1. Oro har, atxikipena egiteko betebeharra kalkulatzeko oinarria eska daitekeen kontraprestazioaren edo ordaindutako kontraprestazioaren zenbateko osoa izanen da. Kontraprestazio osoa ez bada frogatu, zerga-administrazioak halakotzat zenbatu ahal izanen du zenbateko bat, egin beharreko atxikipena kenduta benetan jaso dena bada.

2. Aktibo finantzarioen amortizazio, itzulketa edo transmisioaren kasuan, aktibo horien amortizazio, itzulketa edo transmisioaren balioaren eta erosketa edo harpidetzaren balioaren kendura positiboa izanen da atxikipena egiteko betebeharra kalkulatzeko oinarria. Erosketaren baliotzat erosketaren egiaztagirian dagoena hartuko da. Ondorio horietarako, eragiketaren gastu gehigarriak ez dira murriztuko.

Transmisio-egileari dagokion atxikipena kaltetu gabe, jaulkipena egiten duen erakundeak berak jaulkitako aktibo bat erosten badu, tituluaren geroko edozein transmisio-motan, amortizazioan izan ezik, lortzen duen etekinaren gainean egingo dira atxikipena eta sarrera.

3. Atxikipen egiteko beharrizana 33. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran aurreikusitakoan sortzen bada, sariaren zenbatekoa izanen da kalkuluaren oinarria.

4. Atxikipena egiteko beharrizana Araudi honetako 33. artikuluaren 1. zenbakiko f) letran aurreikusitakoan sortzen bada, akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketa eta horien erosketaren balioaren arteko aldea izanen da atxikipenaren oinarria.

5. Kontu-sarrera egiteko betebeharra 33. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitakoan sortzen denean, ondasunaren merkatuaren balioa izanen da horren kalkulua egiteko oinarria.

Ondorio horietarako, erosketaren balioa edo ordaintzailearentzako kostua ehuneko 20 handitzearen emaitza hartuko da merkatuaren baliotzat.

38. artikulua. Atxikipena egin eta kontu-sarrera egiteko betebeharraren sorrera.

1. Oro har, atxikipena eta kontu-sarrera egiteko beharrizana errentak, eskudirutan edo jenerotan, eskatu ahal diren momentuan sortuko da, atxikipena edo kontu-sarrera egin behar bada, edo ordaindu edo eman egiten diren momentuan, aldez aurretikoa bada.

Bereziki, korrituak eskritura edo kitapen-kontratu edo kobratze-kontratuan adierazitako epemugan eskatu ahal izanen dira, edo kontuan beste modu batera onartzen direnean, nahiz eta jasotzaileak ez eskatu horiek kobratzerik edo etekinak eragiketaren nagusiari bildu. Dibidenduak banaketa-hitzarmenean ezarritako egunean edo hartzen diren egunaren biharamunean eskatu ahal izanen dira, ez bada egunik zehazten.

2. Aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketatik eratorritako etekinen kasuan, atxikitzeko beharrizana eragiketa gauzatzen den momentuan sortuko da.

3. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketetatik lortutako errenten kasuan, atxikipena egiteko beharra eragiketa gauzatzen den momentuan sortuko da, hitzartutako kobrantza-baldintzak edozein direlarik.

39. artikulua. Atxikipenaren edo kontu-sarreraren zenbatekoa.

Atxikipenaren edo kontu-sarreraren zenbatekoa zehazteko, honako ehunekoak aplikatuko zaizkio kalkuluaren oinarriari:

1. Oro har, ehuneko 25.

2. Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzearren lortutako etekinak direnean, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 29. artikuluan aipatzen direnak, ehuneko 18.

3. Hiri-higiezinen alokairu eta berrakura denean, ehuneko 15.

4. Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketen kasuan, ehuneko 20.

40. artikulua. Atxikipenaren egilearen eta kontu-sarrera egin behar duenaren betebeharrak.

1. Atxikipenaren egileak eta kontu-sarrera egin behar duenak Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzan aurkeztu beharko dute urteko hiruhileko natural bakoitzean atxikitako zenbatekoen eta kontu-sarreren aitorpena. Era berean, Nafarroako Ogasun Publikoan sartu beharko dituzte kopuru horiek.

Aitorpena eta diru-sarrera egiteko epea hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilearen lehen hogei egun naturalena izanen da. Bigarren eta laugarren hiruhilekoetan, ostera, aitorpena eta diru-sarrera abuztuaren 5 eta urtarrilaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Hala ere, zenbaki honetako lehen paragrafoan aipatutako aitorpena eta diru-sarrera hilabete bakoitzaren lehen hogei egun naturaletan egingo dira, aurreko zenbakian jaso diren atxikitako kopuru eta kontu-sarrerei dagozkienez, 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onartu zen martxoaren 8ko Balio Erantsiaren Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluaren 3. zenbakiko 1. atalean jasotako baldintzak betetzen dituzten atxikipenaren egile edo behartuak direnean.

Ekaina, uztaila eta abenduko aitorpenak abuztuaren 5, irailaren 20 eta abenduaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Ezin izanen da aitorpen negatiborik aurkeztu ez badira atxikipena edo kontu-sarreren menpeko errentak ordaindu.

2. Atxikipenaren egileak eta kontu-sarrera egitera behartua dagoenak urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarteko epean aurkeztu beharko dute aurreko urtean egindako atxikipen eta kontu-sarreren laburpena. Laburpen horretan, euren identifikazio-datuez gain, hartzaileen izenen zerrenda bat aurkeztu beharko da, datu hauek agertuz:

a) Erakundearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Egindako atxikipena edo egindako kontu-sarrera, egoki bada, eta lortutako etekina, kontzeptuen identifikazioa, deskribapena eta izaera adieraziz, bai eta sortu diren urtea ere.

3. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egin behar duenak subjektu pasiboaren aldeko agiria egin beharko du egindako atxikipen edo kontu-sarrerak egiaztatuz, bai eta aurreko zenbakian aipatutako urteko laburpenean subjektu pasiboari buruz jaso beharreko gainerako datuak ere.

Egiaztagiri hori subjektu pasiboaren eskura jarri beharko da Zerga honen aitorpena egiteko epea hasi baino lehen.

4. Bigarren eta hirugarren zenbakietan ezarritako betebehar berberen menpean egongo dira Espainian helbidea eduki, bertan egon edo ordezkariak dauzkaten erakundeak, atxikipenaren menpe daude errentak beste batzuen kontura ordaintzen dituztenean edo balio-errenten gordailu izan edo haien kobrantza kudeatzen dutenean.

5. Ordaintzaileek errentak ordaintzen dituzten momentuan jakinarazi beharko diete subjektu pasiboei egindako atxikipena edo kontu-sarrera, aplikatutako ehunekoa adieraziz.

6. Artikulu honetan aipatutako aitorpenak egiteko, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak errenta-mota bakoitzerako ezarritako ereduak erabiliko dira. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egitera behartuta dagoenak euren aitorpenetako datu guztiak adierazi beharko dituzte.

Aitorpena eta sarrera Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak zehazten duen modu eta lekuan egingo dira."

Aldi Baterako Xedapena. Atxikipenmota zehatz batzuek aplikazioaNota de Vigencia.

1. Foru Dekretu honetako 10. artikuluan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiko 39.2. artikuluan jasotako atxikipen-tasa, ehuneko 18, honako kasu hauetan izanen da aplikagarria:

a) Etekin inplizitua daukaten aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketetan, 1999ko urtarrilaren 1etik gauzatu badira.

b) Aipatutako egun hortatik aurrera eska daitezkeen etekin esplizituetan.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketetan atxikipena egiteko beharra 1999ko otsailaren 1etik aurrera gauzatutako transmisio edo itzulketetan aplikatu ahal izanen da.

3. Atxikipena egiteko beharretik salbuetsita egotea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 34.17. artikuluan aipatzen dena, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako jaulkipenetan aplikatuko da.

Dena den, ez da atxikipena edo kontu-sarrera egiteko beharrik izanen etekin esplizitudun aktibo finantzarioen transmisio edo itzulketatik eratorritako errentetan, 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulki badira eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 34.17. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Era berean, 2000ko urtarrilaren 1a arte atxikipena egitetik salbuetsirik gelditzen dira etekin esplizitudun aktibo finantzarioen transmisio edo itzulketatik eratorritako errentak baldin eta aipatu artikuluen ezarritako baldintza guztiak beterik kontu-anotazioetan eraldatu ez badira.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako jaulkipenetatik eratorritako errentei aurreko araudia aplikatu ahal izanen zaie eta, bereziki, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 33.1. artikuluaren c), d) eta e) letrak, 34. artikuluaren 20. eta 21. letrak, 35.5. eta 35.6. artikuluak, eta 37.3. eta 37.4. artikuluak, 1998ko abenduaren 31ra arte indarrean egon den idazketan. Hala ere atxikipenetik salbuetsirik geldituko dira:

a) Gerokoen eta aukeren merkatu ofizialetako sozietate gidariek egindako transmisioak, merkatu horien funtzionamendu arrunterako egin direnean.

b) Zor Publikoaren balioen transmisio eragiketetan kupoi jarraiaren balio bera daukan prezioaren zatia, eragiketa horiek kupoia ordaindu baino 30 egun aurretik egin badira eta ondoko baldintzak betetzen badira, beti ere:

1. Eragiketa Zor Publikoaren Negoziatzaileen arteko Bitartekarien Negoziazio Sarean egitea, zeina Estatuko Zorraren kontu-anotazioei buruzko apirilaren 3ko 505/1987 Errege Dekretuko 5.3 artikuluaren babesean sortu baitzen.

2. Kupoia ordaindu aurreko 30 egunetan burututako salmenten erreferentzia eta transmititzaile bakoitzarendako zenbateko izenduna ez izatea erreferentzia berarekin aurreko 10 hilabetetan burututako salmenta operazioen batezbesteko batuketa baino handiagoa. Muga hori gaindituko balitz atxikipena gaindikinaren gainean eginen litzateke.

4. Lehen atxikipena egiteko beharrik ez zeukaten bizitza-aseguru edo elbarritasun-aseguruen kontratuetatik eratorritako etekinetan atxikipena egiteko beharra 1999ko otsailaren 1etik aurrera eskatzen diren etekinei aplika dakieke.

5. Etekin esplizituak dauzkaten aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketetan atxikipena egiteko beharra 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako eragiketetan izanen da aplikagarria.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako etekin esplizitudun aktibo finantzarioen transmisioetan, ez bada erosketaren prezioa egiaztatzen, aktiboaren jaulkipen-balioa eta transmisioaren prezioaren arteko aldean egingo da atxikipena.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako Zor Publikoaren balioen transmisio, truke edo amortizaziotik eratorritako etekinei ez zaie atxikipenik egingo, Foru Dekretu honek indarra hartu baino lehen ez badute izan atxikipena egiteko beharrik.

6. Foru Dekretu honek indarra hartu ondoren, etekin esplizituak jasotzen direnean, eta kitapenen maiztasuna hamabi hilabetekoa baino handiagoa delako horientzat kontu-sarrerak egin badira, behin betiko atxikipena galdagarritasunaren unean indarrean dagoen tasan egingo da, eta egindako kontu-sarreren arabera erregularizatuko da.

Xedapen Indargabetzailea. Arauen indargabetzea.

Foru Dekretu honek indarra hartzen duenean indargabetuta geratuko da ekainaren 8ko 209/1992 Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko VI. Tituluaren II. Kapitulua. Indarrean jarraituko dute Foru Dekretu hau baino maila txikiagoa eduki eta bere aurka ez dauden arauak.

Azken Xedapena. Indarra hartzea.

Foru Dekretu honetan ezarritakoak 1999ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñea, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abenduaren hogeita hamarrean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.- Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, José M.ª Aracama Yoldi.

Iragarkiaren kodea: a9812021

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web