(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

23/2010 FORU LEGEA, ABENDUAREN 28KOA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA.

BON 31/12/2010



Atariko

Foru lege honen asmoa da Nafarroako Gobernuaren zerga eta tributu arloetako politikaren oinarrizko jarraibideak finkatzea, Nafarroako ekonomia suspertzeko prozesu sendo eta iraunkorra abian jartzeko oinarriak jartzen laguntzeko. Bestalde, Nafarroako Gobernuaren aurrekontu-politikaren oinarri izan nahi du, gastuen eta diru-sarreren arteko oreka bultzatuz, aurrekontuen egonkortasuna hazkunde ekonomikorako eta enplegua sortzeko lagungarria izan dadin.

Esparru horretan, foru lege honek lege mailako hamar arau aldatzen ditu: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea; Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea; eta Kooperatiben Araubide Fiskala ezartzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea. Jokoaren gaineko tributuetan ere berrikuntza batzuk sartzen ditu.

Foru lege honek hamar artikulu ditu, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen.

1. artikuluak. Zenbait aldaketa egiten ditu ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean.

Errenta salbuetsi gehiago sartzen dira 7. artikuluan, konparazio batera, Europar Batasuneko beste estatukide batean finkatuak egonda, gizarte-laguntzako jarduerak egiten dituzten erakunde publiko edo erakundeek antolatutako loterietako sariak, turismo ibilgailuak eta ibilgailu astunak prest jartzeko dirulaguntza publikoak, baita etxeko langileak eta adingabeei, adineko pertsonei edo mendekotasun moderaturen bat dutenei laguntzen dieten langileak kontratatzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak eta "Ekintzailearen Beka" programaren bidez ematen direnak ere.

Etxebizitzen errentamenduetatik datozen etekinetan bi aldaketa egin dira. Batetik, xedatu da errentamenduaren etekin osoa zerga administrazioak zenbatetsi dezakeela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, foru agindu bidez, ezartzen dituen batez besteko merkatu-prezioen arabera; eta bestetik, etekin positibo garbiaren murrizketa 100eko 55etik 100eko 60ra igo da.

Ikerkuntza eta garapenerako jardueretan eta unibertsitateko irakaskuntzan, lan bereziki kualifikatuak egiteko talentuak erakarri nahian, ezarri da Espainiako lurraldera bizitzera etorri eta helbide fiskala Nafarroan eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dutela ez-egoiliarren gaineko zerga ordaintzeko, helbide aldaketa egiten duten zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, betiere Nafarroara etorri baldin bada, bereziki, ikerkuntza eta garapenarekin zerikusi zuzena duten lanetan aritzeko, edo unibertsitateko edo izen handiko irakasleak baldin badira.

Gaur egun, oro har, hala jaulkipen-primaren banaketaren ondorioz nola kapitalaren murrizketaren ondorioz lortutako diru-kopuruak, egindako ekarpenak itzultzeko asmoa badute, ez daude zergapean lortzen diren unean, ukitutako baloreen eskuratze-balioa gutxitzeko erabiltzen baitira, berdindu arte. Orain egiten den aldaketaren ondorioz, ekarpenak itzultzeko egiten diren kapital-murrizketak eta kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen jaulkipen-primaren banaketak, lehenbiziko eurotik beretik, higigarrien kapitalaren etekin gisa hartuko dira zerga ondorioetarako, hots, entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako higigarrien kapitalaren etekin gisa.

Inflazioak presio fiskalean dituen eraginak arintze aldera, ehuneko 1,6 deflatatzen dira 45.480 eurotik beherako likidazio-oinarriak. Era berean, karga-tasak handitu egiten dira 88.000 eurotik gorako errententzat.

Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kuotan egiten den kenkariari dagokionez, 120.000 eurora bitarte handitzen da kenkarirako oinarrien zenbateko osoa, subjektu pasiboaren zergaldien multzo osorako.

Bestalde, langile autonomo batzuek (ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoak izenekoek) aukera izanen dute lanaren kenkaria inoren konturako langileek adina egiteko.

Enpresa edo lanbide jarduera batean hasten diren subjektu pasiboentzat aplikagarri diren onura fiskalak luzatzen dira, 2011. urtean hasten direnak ere sartzeko, haien etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubideari jarraikiz kalkulatzen badute. Onura fiskal horiek jarduera horren ondoriozko zergaren kuotaren ordainketa hamabi hilabete geroratzean dautza, hala nola ordainketa zatikatuak egin beharra kentzean. Onura horiek aplikatuko dira jardueran hasi eta hurrengo bi zergaldi bukatuetan.

2. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zenbait manu aldatzen ditu.

Lehenbizi, zenbait subjektu pasibo salbuesten dira zergaren erregelamenduan pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketei buruz adierazitako dokumentazioa eduki eta aurkeztu beharretik. Dokumentazio hori ez zaie pertsona edo entitate horiei eskatuko, baldin eta kasuan kasuko zergaldian negozio-zifraren zenbateko garbia hamar milioitik beherakoa izan bada, eta betiere zergaldi horretan pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketa guztien diru-kopurua ez bada 100.000 eurotik gorakoa merkatu-balioan.

Bigarrenik, arau batzuk aldatzen dira, ikerkuntza eta garapenerako jarduerak bultzatzeko. Hori helburu, berrikuntza teknologikoagatiko kenkaria 100eko 10etik 100eko 15era igo da, eta kontzeptu horren barrenean sartzen da Ezagutzako Zerbitzu Intentsiboak hirugarrenei kontratatzea. Itzulketa berri bat ezartzen da, ikerkuntza zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiten dituzten enpresa txikientzat propio. Itzulketaren zenbatekoa dagokion zergaldian kuota likidorik ez izateagatik aplikatu ezin izan den I+G+b kenkariaren zenbatekoa adinakoa izan daiteke. 25.000 euroko muga ezarri da zergaldi bakoitzeko. Azkenean, araubide fiskal berri bat onartu da enpresa gazte eta berritzaileentzat: enpresa bat gazte eta berritzailetzat hartzeko betebeharrak ezartzen dira, eta horrelako enpresentzako onura fiskalak zehazten. PFEZaren araudian kuotaren kenkari berri bat arautzen da enpresa gazte eta berritzaile horietako inbertsiogileentzat.

Hirugarrenik, partez salbuetsita dauden entitateen tributazioa argitzen da, izan ere, zehatz-mehatz finkatzen da entitate horien zein errenta dauden salbuetsita eta zerga-oinarria kalkulatzeko modua zehazten da.

3. artikuluan, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzkoan, legegintzako teknika hobetzeaz gainera, salbuespen eta hobari fiskal batzuk ezartzen dira zenbait sozietate-operaziotarako, kreditu-entitateen babes-sistema instituzionaletarako eta entitateon berregituraketa-prozesuetarako, eta "Viviendas de Navarra S.A." sozietate publikoaren etxebizitza-errentamenduetarako; halaber, ezartzen da ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzaileari aplikatuko zaion araubidea izanen dela Estatuari eta administrazio publikoei aplikatzen zaien bera.

4. artikulua balio erantsiaren gaineko zergari buruzkoa da. Haren bidez, hirugarren xedapen gehigarria eransten zaio Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari, babeserako sistema instituzional bateko partaideek entitate-taldearen araubide berezia aplikatu ahal izateko.

5. artikuluak zenbait berrikuntza sartzen ditu Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean.

76.1 artikuluan adierazten da honako kasu hau arau-hauste larritzat hartuko dela: konturako ordainketak edo tributuak epearen barruan sartu gabe utzirik, tributudunak berak gero haiek erregularizatzea aurkeztutako autolikidazio baten bidez, baina likidazioaren zergaldia berariaz identifikatu gabe eta zergaldi horretako datuak jaso gabe. Zehapena diruzko isun bat izanen da, sartu gabeko diru-kopuruen 100eko 40koa hain zuzen.

105. artikuluaren testua aldatzen da. Horrela, erredakzioa teknikoki hobetzeaz gainera, tributuei buruzko datuak hirugarrenei lagatzea posible den bi kasu gehiago onartzen dira: bata, tributu arlokoak ez diren baliabide publikoen diru-bilketa egiteko, zuzenbide publikoko entitateekiko eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekiko lankidetzaren esparruan; eta bestea, datuak helburu estatistikoetarako erabil ditzaten estatistika arloan eskumena duten administrazio publikoek.

Azkenik, hirugarren xedapen gehigarriaren edukia 2011. urtera arte luzatzen da, salbuespenak salbuespen. Xedapen gehigarri hori tributu zorra geroratu edo zatikatzeko berariazko neurriei buruzkoa da. Hortaz, geroratzeak onartzeko 2010. urteko neurriak 2011. urtera arte luzatzen dira.

6. artikuluaren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1 artikulua aldatzen da, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari dagokiona. Aldaketaren ondorioz, zerga honetan aplikatzen diren tarifen taula eguneratzen da 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

7. artikuluaren bidez jokoaren gaineko tributuen zenbait alderdi aldatu dira: apustu-jokoen zerga-oinarria, makina edo gailu automatikoen bidezko jokoei aplikatu beharreko kuota eta bingo jokoaren tributu-tasa eta oinarria.

8. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari, tasen tarifa batzuk eguneratzeko eta zerbitzu jakin batzuk ematearen ondoriozko tasa berriak sartzeko.

9. artikuluaren bidez Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea aldatzen da. Lur Ondasunen Erregistroaren oinarrizko datuak aldatzeko prozedura berri bat ezartzen da: zenbait lurzatiren edo eremu jakin baten berrikuntza kolektiboa. Horrekin batera, ondasun higiezinen aldaketa fisikoen kontzeptua doitzen da.

10. artikuluak aldatu egiten du Kooperatiben Araubide Fiskalari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legeko 12.3 artikulua, eta, horrenbestez, balorazio sistema bera aplikatzen zaie hala nekazaritza kooperatibek beren bazkideei ematen dizkieten zerbitzuei eta hornigaiei nola bazkideek kooperatibei ematen dizkietenei.

Xedapen gehigarri bakarrean eguneratzen dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, 2010. urtean hasten diren zergaldiei dagokienez.

Xedapen indargabetzailearen bidez, indarrik gabe uzten dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55.4.1.d) artikulua, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 167.2 artikulua eta arau horrexen hamahirugarren xedapen gehigarria.

Azken xedapenetako lehenbizikoaren bidez Diru-bilketaren Erregelamenduaren hiru manu aldatzen dira. Azken xedapenetako bigarrenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari foru legea garatzeko; azken xedapenetan hirugarrenak, berriz, Nafarroako Gobernuari eginkizun gisa ezartzen dio proposatzea onets dadila Europa osorako araubide harmonizatu bat kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen fiskalitateari dagokionez; eta azken xedapenetako laugarrenak, azkenik, foru legearen indar hartzea arautzen du.

1. artikulua . Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen), honela idatzita geldituko dira:

Bat. 7.c) artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

"1. Kendu eginen da c) letrako laugarren lerrokada.

2. 7.c) artikuluari lerrokada hau gehitzen zaio.

Baldin eta kaleratzearen kalte-ordaina guztiz edo zati batean ordaintzen bada kaleratutako langileak lan egiten zuen entitatetik heldu diren ondare-elementuak emanez ordaintzen bada, ondare-elementu horiek merkatuan duten balioa salbuetsita egonen da, betiere honako baldintzak betez gero:

Lehena. Subjektu pasiboak ondare-elementu horiek ipintzea jarduera ekonomiko bat langile autonomo gisa egiteko edo lan elkartuko kooperatiba bateko nahiz lan sozietate bateko bazkide langile gisa jarduteko.

Bigarrena. Subjektu pasiboak langile autonomo gisa jardutea edo bazkide langile gisa aritzea gutxienez ere bost urtez.

Hirugarrena. Subjektu pasiboak langabeziarengatiko prestazioa jasotzea ordainketa bakarreko modalitatean, hain zuzen ere 1044/1985 Errege Dekretuan araututakoan.

Laugarrena. Gauzazko kalte-ordainaren zenbateko salbuetsia ezin izanen da izan 180.000 eurori letra honetako lehenengo bi lerrokaden arabera salbuetsita dagoen diruzko kalte-ordainaren zenbatekoa kenduta ateratzen den kendura baino handiagoa".

Bi. 7.f) artikulua. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"f) Loterías y Apuestas del Estado izeneko enpresa-entitate publikoak edo Foru Komunitateak edo autonomia erkidegoek antolatutako loteria, joko eta apustuen sariak, hala nola Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketenak eta Espainiako Itsuen Elkarteari (ONCE) baimendutako jokoenak.

Era berean, gizarte-laguntzako jarduerak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketen sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatukide batean finkatuak badaude eta aurreko lerrokadan adierazitako erakundeen edo entitateen helburu berberak badituzte."

Hiru. 7.y) artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"y) Ibilgailu automobilak, ordenagailu eramangarriak, telebistak, etxetresna elektrikoak, lurreko telebista digitala hartzeko deskodegailuak erosi eta autoak eta ibilgailu astunak prest jartzeko dirulaguntza publikoak.

Era berean, baoak aldatuz etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko laguntza publikoak (leihoak, balkoietako ateak eta sabai-leihoak aldatzea) eta galdaren, berogailuen eta berokuntzako sistema elektrikoen ordez errendimendu handiko galdarak jartzeko laguntza publikoak.

Salbuetsita egonen dira, orobat, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Ongizateko kontseilariaren maiatzaren 31ko 151/2010 Foru Aginduaren bidez araututako zuzeneko laguntza ekonomikoak. Foru agindu horren bidez, etxeko langileak eta adingabeei, adineko pertsonei edo mendekotasun moderaturen bat dutenei laguntzen dieten langileak kontratatzeko laguntzen deialdia egin zen."

Lau. 7. artikulua, z) letra gehitzea. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"z) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak "Ekintzailearen Beka" programaren bidez emandako laguntzak".

Bost. 8. artikulua, 3. idatz-zatia gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"3. Bizitegietarako erabiltzen diren higiezinen kasuan, errentan edo azpierrentan eman direnean edo haren erabilera edo gozamena laga denean, etekin osoaren kalkulua zerga administrazioak egin lezake, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak foru agindu bidez ezartzen dituen batez besteko merkatu-prezioen arabera.

Subjektu pasiboak kalkulu hori ezetsi dezake, proba aski aurkeztuz."

Sei. 10. artikulua, 2. idatz-zatia gehitzea. Artikuluaren oraingo edukia 1. idatz-zatia izanen da, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"2. Espainiako lurraldera bizitzera etorri eta helbide fiskala Nafarroan eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dute ez-egoiliarren gaineko zerga ordaintzeko eta, aldi berean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan subjektu pasibo gisa agertzeko, helbide aldaketa egiten duten zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen duen moduan eta prozeduraren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Espainiara joateko arrazoia lan bereziki kualifikatuetan aritzeko izatea, batez ere ikerkuntza eta garapenerako jarduerekin zerikusi zuzena dutenetan, edo izen handiko unibertsitate-irakasleak izatea.

Artikulu honen ondorioetarako, ikerkuntza eta garapenerako jarduerak dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean halakotzat jotzen direnak.

b) Espainiara bizitzera joan aurretiko bost urteetan Espainiako egoiliarrak izanak ez izatea.

c) Lekualdatzea lan kontratu bat dela kausa gertatzea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da Espainiako enplegatzaile batekin lan harreman arrunt edo berezia edo estatutupekoa baldin badago, edo lekualdatzea enplegutzaileak agindu badu eta, lekualdatzea eskatzeko, horrek egindako gutun bat baldin badago, eta subjektu pasiboak ez badu lortzen Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor batean lortutako errenta gisa hartuko litzatekeen errentarik.

d) Lanak benetan Espainian egitea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egiten bada ere, lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan-kontraprestazio guztien 100eko 15etik gorakoa ez bada, alde batera utzita, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 13.1.c) artikuluaren arabera, ordainsari horiek Espainiako lurraldean lortutako errentatzat hartzen diren edo ez. Lan kontratuan ezartzen denaren arabera, subjektu pasiboak Espainiako lurraldetik kanpora dagoen talde bereko beste enpresa bateko eginkizunak bere gain hartzen baditu, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, lehen aipatutako muga 100eko 30era igoko da.

Atzerrian egindako lanei dagozkien berariazko ordainsarien zenbatekoa egiaztatzerik ez badago, lan horien ordainsaria kalkulatzeko, langilea atzerrian benetan emandako egun kopurua kontuan hartuko da.

e) Lan horiek Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate batentzat egitea, edo Espainiako egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da zerbitzu horiek Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate batentzat onuragarriak baldin badira, edo Espainiako egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Lekualdaketa enpresa talde baten barrenean gertatu bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ondorio horietarako bakar-bakarrik, beharrezkoa izanen da langilea Espainiako egoiliarra den enpresak kontratatzea edo enplegatzaileak agintzea langilea Espainiako lurraldera lekualdatzea.

f) Lan harreman horren ondoriozko lan etekinak ez egotea salbuetsita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ondorioetarako."

Zazpi. 15.2 artikulua, d) letra gehitzea. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"d) Enplegatuak bizilekutik lantokira eramateko bidaiari-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa ematen duten entitateei ordaindutako diru-kopuruak. Urtean 1.500 euroko muga ezarri da langile bakoitzeko. Zerbitzu publiko hori egiteaz arduratzen diren entitateei ordaindutako diru-kopurutzat hartuko dira, orobat, ordainketarako zeharkako formulak, erregelamenduz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak."

Zortzi. 25.2. artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"2. Bizitegitarako erabiltzeko ondasun higiezinak errentan ematen direnean, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulaturiko etekin positibo garbia 100eko 60 murriztuko da. Horren ondorioetarako, bizitegietarako ondasun higiezinen errentamenduetatik datozen ondasun higiezinen kapitalaren etekinen barruan sartzen dira errentamendua sozietate publiko instrumental baten bitartez egiten duten etxebizitzen titularrek lorturiko etekinak. Errentamendu mota hori Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikuluan eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuaren 100. artikuluan araututa dago.

Murrizketa aplikatuko da, bakar-bakarrik, subjektu pasiboak aitortutako etekinetan."

Bederatzi. 52. artikulua. 1. eta 2. idatz-zatiak. Kapital murrizketaren ondorioetarako eta jaulkipen primaren banaketaren ondorioetarako, 2010eko irailaren 23tik aurrera egin badira.

"1. Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaide diren subjektu pasiboek, foru lege honetan xedatutakoaren arabera, ondorengo errentak aitortuko dituzte:

a) Akzioen edo partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko edo partaidetzen itzulketen ondoriozko ondare gehitze eta gutxitzeak. Balio homogeneoak daudenean, lehenbizi eskuratu zituenak hartuko dira subjektu pasiboak eskualdatu edo ordaindutakotzat.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioen diru-itzulketatik edo eskualdatzetik ateratako zenbatekoa, erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraikiz, inbertsio kolektiboko erakundeetako beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratu edo harpidetzeko erabiltzen bada, ez da bidezkoa izanen ondare gehitzea edo gutxitzea zenbatzea. Harpidetutako edo eskuratutako akzio edo partaidetza berriek honako kasu hauetan mantenduko dituzte diruz itzulitako edo eskualdatutako akzio edo partaidetzen balioa eta eskurapenaren edo harpidetzaren data:

1.a Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen diru-itzulketetan, baldin eta haiek inbertsio funstzat jotzen badira.

2.a Sozietate gisa eraturiko inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eskualdaketetan, baldin eta honako bi baldintza hauek betetzen badira:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeak, zeinaren akzioak eskualdatzen baitira, 500 bazkide baino gehiago izatea.

b') Eskualdaketaren egunaren aurreko hamabi hilabeteetan subjektu pasiboak inoiz parte hartu ez izana inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren 100eko 5ean baino gehiagoan.

Letra honetan, a) letran, alegia, bigarren lerrokadan ezarritako geroratze araubidea ez da aplikatuko baldin eta, edozein bitarteko erabiliz, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen diru-itzulketaren edo eskualdaketaren ondoriozko zenbatekoa subjektu pasiboaren eskueran ipintzen bada.

Aipatu geroratze araubidea ez da aplikagarria izanen baldin eta eskualdaketaren edo diru-itzulketaren xedea, edo kasua bada, harpidetzaren edo eskurapenaren xedea artikulu honetan aipatutako inbertsio kolektiboko erakundeen ondarea ordezkatzen duten partaidetzak badira (partaidetza horiek kotizatutako inbertsio funstzat hartzen direnean), ez eta xedea mota bereko sozietateen akzioak badira, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 49. artikuluaren arabera.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako emaitzak.

c) Kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen kapitala murrizten den kasuetan, horren helburua ekarpenak itzultzea baldin bada, ekarpenaren zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio arrunta. Diru hori higigarrien kapitalaren etekin gisa hartuko da, 28. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko hauetatik handiena muga gisa erabiliko da:

a') Akzioak eskuratu edo harpidetu zirenetik kapital sozialaren murrizketaren unera arte akzioek izandako likidazio-balioaren igoera.

b') Kapitalaren murrizketa banatu ez diren mozkinetatik badator, mozkin horien zenbatekoa. Ondorio horretarako, ulertuko da kapital gutxitzeak, horien helburua edozein dela, lehenbizi, banatu gabeko mozkinetatik datorren kapital sozialaren zatiari aplikatzen zaizkiola, agortu arte.

Aipatutako muga horretatik gorako soberakina erabiliko da ukitutako akzioen eskurapen-balioa txikiagotzeko, 39.4.a) artikuluaren lehenbiziko lerrokadako arauei jarraikiz, agortu arte. Bestalde, soberakinik badago, kopuru hori edozein entitate motatako funts berekietako partaidetzaren ondorioz lortutako higigarrien kapitalaren etekin gisa sartuko da, jaulkipen-prima banatzeko erabiltzen den modu berberean.

7.v) artikuluan adierazitako salbuespena ez zaie inola ere aplikatuko c) letra honetan araututako higigarrien kapitalaren etekinei.

d) Kapital aldakorreko sozietateetako akzioen jaulkipen-prima banatzen denean, lortutako zenbateko osoa. Kasu horretan ezin izanen da aplikatu 28.d) artikuluan akzioen eskurapen-balioa gutxiagotzeko aukera.

2. a) Artikulu honen aurreko idatz-zatian ezarritako araubidea aplikatuko zaie Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei, baldin eta erakunde horiek ez badira artikulu honen 4. idatz-zatian aipatzen direnetakoak, erakundeak Europar Batasuneko estatukideren batean eratuak eta helbideratuak badaude eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro berezian inskribaturik badaude, Espainiako egoiliarrak diren entitateek merkaturatzearen ondorioetarako. Delako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren.

Aurreko idatz-zatiko a) letrako bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatzeko, baldintza hauek betetzea eskatuko da:

1.a Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza eta akzioak eskuratzea, harpidetzea, eskualdatzea eta haien dirua itzultzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean inskribatuta dauden merkaturatze entitateen bidez eginen da.

2.a Inbertsio kolektiboko erakundea konpartimenduetan edo azpifuntsetan egituratua baldin badago, bazkideen kopurua eta partaidetzaren gehieneko ehunekoa, aurreko idatz-zatiko a) letraren 2. puntuan adierazi direnak, merkaturatzen den azpifunts edo konpartimendu bakoitzari dagozkiola ulertuko da.

b) Aurreko idatz-zatiaren c) eta d) letretan xedatutakoa aplikatuko zaie kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen baliokideak diren inbertsio kolektiboko erakundeei, beste estatu batean erregistratuta daudenei, alde batera utzita, beren akzioak eskuratu, laga edo erreskatatzeari begira, inbertsiogileen talde murriztuei buruz dituzten muga guztiak; nolanahi ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EK Zuzentarauak babestutako sozietateei aplikatuko zaie. Zuzentarau horren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren."

Hamar. 55.4.2. artikulua, lehenbiziko lerrokada. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean hainbanatuko da. Ondorengo ahaideen zaintza partekatuaren kasuetan, berdin jokatuko da."

Hamaika. 59.1 artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (EUROTAN)

KUOTA OSOA (EUROTAN)

OINARRIAREN SOBERAKINA, ZENBATERAINO (EUROTAN)

APLIKATZEKOA DEN TASA (EHUNEKOA)

3.825

13

3.825

497,25

4.674

22

8.499

1.525,53

9.027

25

17.526

3.782,28

13.279

28

30.805

7.500,40

14.675

36

45.480

12.783,40

42.520

42

88.000

30.641.80

37.000

43

125.000

46.551,80

Gainerakoa

44"

Hamabi. 62.1.a) artikulua, lehenbiziko lerrokada. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"a) Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza dena edo izanen dena eskuratu edo zaharberritzeagatik kasuko zergaldian ordaindutako kopuruaren 100eko 15. Kenkari honen gehieneko oinarria 9.015 eurokoa izanen da urtean."

Hamahiru. 62.1.a) bigarrena artikulua, bigarren lerrokada. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

"Kreditu entitateetan, erregelamendu bidez ezartzen diren formalizazio edo erabilera baldintzak betetzen dituzten kontuetan, uzten diren kopuruak izanen dira ohiko egoitza den edo izanen den etxebizitza erosten edo zaharberritzen erabilitzat jotzen direnak, baldin eta ohiko etxebizitza lehenbizikoz erosi edo zaharberritzeko erabiltzen badira. Halaber, ohiko etxebizitza erosteko kopurutzat hartuko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin eta betebeharrekin, erosteko aukera biltzen duen errentamendu araubidearen kasuan, balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta zergaldian ordaindutako kuotak, baldin eta kontratuetan klausula bat baldin badago erosteko aukera duena irmoki konprometitzen duena aukera hortaz sei urtetik beherako epean baliatzeko, betiere ohiko etxebizitza erosteko kasuetan. Baldin eta aukera hori ezarritako epean baliatzen ez bada, egindako kenkarirako eskubidea galduko da, eta erregelamenduz ezartzen den moduan erregularizatu beharko da egoera."

Hamalau. 62.1.a).b') artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"b') Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1.12. artikuluan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituen obra."

Hamabost. 62.1.c) artikulua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"1. Ohiko etxebizitzarengatiko kenkaria.

c) Ohiko etxebizitza edo etxebizitzak erosi edo zaharberritzeagatik egindako kenkariei dagozkien oinarrien zenbateko osoak ezin izanen du 120.000 euroko zenbatekoa gainditu, subjektu pasiboaren zergaldien batura aintzat hartuz."

Hamasei. 62. artikulua, 10. idatz-zatia gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"10. Enpresa edo lanbide jarduera jakin batzuetan aritzeagatiko kenkaria.

a) Enpresa edo lanbide jardueretan aritzeagatik etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek, idatz-zati honetako b) letran ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako kenkaria aplikatzen ahalko dute, lan etekinak jasotzen dituztenen baldintza berberetan, kendu beharreko kopuruei eta lortutako etekin garbien tarteei dagokienez.

b) Kenkari hau aplikatu ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

1. Enpresa edo lanbide jardueraren etekin garbia zuzeneko zenbatespen objektiboaren bidez kalkulatu beharko da. Dena dela, zuzeneko zenbatespen objektiboko modalitate erraztuaren bidez kalkulatzen bada, kuotaren kenkaria bateraezina izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 30.2 artikuluan aurreikusitakoarekin.

2. Ondasunen entrega eta zerbitzu-emate guztiak pertsona fisiko edo juridiko bakar bati egin beharko zaizkio, hain zuzen, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera lotu gabe dagoen bati.

3. Bere enpresa eta lanbide jarduera guztiei dagozkien gastu kengarri guztiak ezin dira izan jarduera horietan aitortutako etekin osoen 100eko 30etik gorakoak.

4. Zergaldi osoan, erregelamenduz ezartzen diren betebehar guztiak bete beharko dira, bai formazkoak, baita informazioaren, kontrolaren eta egiaztapenen gainekoak ere.

5. Zergaldian, subjektu pasiboak lan etekinik ez jasotzea. Dena dela, zergaldia bitartean langabezia prestazioa edo Zergari buruzko Foru Legearen 14.2.a) artikuluan adierazitako prestazioren bat jasotzea ez da baldintza horren ez-betetze gisa hartuko, betiere prestazioetan urtean 4.000 euro baino gehiago jasotzen ez badira.

6. Subjektu pasiboak zergaldian jasotzen dituen diru-sarreren 100eko 70 gutxienez konturako diru-sarreraren edo atxikipenaren beharra izatea.

7. Subjektu pasiboak jarduera ekonomiko bat ere ez egitea errenta-egozpenaren araubideko entitate baten bidez.

c) Kenkari honi artikulu honen 5. idatz-zatiko 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa aplikatuko zaio.

d) Subjektu pasiboak lan etekinak ere jasotzen baditu, idatz-zati honen b) letraren 5. puntuan ezarritakoari jarraikiz, kenkariaren kalkulua egiteko eta kenkariaren muga finkatzeko, lan etekin garbiei enpresa edo lanbide jardueren etekin garbiak batuko zaizkie. Kasu horretan ez da aplikatuko artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako lanaren kenkaria."

Hamazazpi. 62. artikulua, 11. idatz-zatia gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"11. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea dute enpresa gazte eta berritzailetzat jotzen diren sozietateak eratzeko edo haien kapitala handitzeko akzio edo partaidetzen harpidetzean inbertitutako kopuruaren 100eko 20ko kenkaria egiteko, ondoko arau hauei jarraikiz:

a) Kenkaria 4.000 eurokoa izanen da gehienez, zergaldi bakoitzean. Kenkari horri kuota likidoaren gaineko muga bateratua aplikatuko zaio, 64.2 artikuluan ezarri dena.

b) Inbertsioa hartzen duen entitateak Nafarroako foru araudia aplikatu beharko du sozietateen gaineko zergan eta, gutxienez, pertsona bat eduki beharko du lanean, lanaldi osoan, lan kontratuarekin eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatua.

c) Subjektu pasiboaren partaidetza ezin da izan, zergaldiaren egun bakar batean ere, inbertsioaren xedeko sozietatearen kapital sozialaren edo boto-eskubideen 100eko 40tik gorakoa. Horretarako, kontuan hartuko da, orobat, subjektu pasiboaren ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren partaidetza eta haren odol bereko edo ezkontzako zuzeneko edo alboko ahaideena, hirugarren mailara arte, horiek barne. Partaidetzaren muga hori hiru urtez bete beharko da gutxienez, sozietatea eratzeko edo kapitala handitzeko erabakiak eragina hartzen duen egunetik aurrera.

d) Subjektu pasiboak bere inbertsioa hartu duen sozietatearen administrazio kontseiluan parte har dezake, baina ezin du inola ere hango betearazpen edo zuzendaritza eginkizunik bereganatu. Ezin izanen du, orobat, inbertsioaren xedeko entitatearekin lan harremanik izan.

e) Akzioak edo partaidetzak hiru urtez gutxienez mantenduko dira subjektu pasiboaren ondarearen barruan.

f) Kenkari hau aplikatzeko ezinbesteko baldintza izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurretik egiaztatzea inbertsioa hartu duen enpresak lehen adierazitako baldintzak betetzen dituela. Sozietateak hori egoki frogatu beharko du.

g) Idatz-zati honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, egindako kenkaria egiteko eskubidea galduko da. Halakoetan, subjektu pasiboa behartua egonen da ez-betetzea gertatu den zergaldian zerga horretarako sorrarazitako kuota likidoari gehitzera bidegabeki kendutako diru-kopuruak, gehi dagozkien berandutza-interesak."

Hemezortzi. 75. artikulua, 2. araua. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"2.a 62. artikuluko 1. idatz-zatiko c) letran ezartzen den oinarrien guztizko zenbatekoa 240.000 eurokoa izanen da familia unitate osoarentzat."

Hemeretzi. 82.1 artikulua, lerrokada bat gehitzea. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Aitorpena sinatua dagoela ondorioztatuko da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak subjektu pasiboen eskura jartzen dituen baliabide telematikoak erabiliz aurkezten denean, baita Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan edo aitorpenak egiteko zerbitzua eskaintzen duten entitate laguntzaileen bulegoetan dauden prozedura automatikoen bidez aurkezten denean ere."

Hogei. Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

"Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko geroratzea onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Geroratzea bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenbiziko eta bigarren zergaldietako kuota geroratuak kasuan kasuko zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan ordaindu beharko dira.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute foru lege honen 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenbiziko bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko."

Hogeita bat. Hamahirugarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hamahirugarren xedapen iragankorra. Pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko murrizketa.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko Foru Legearen xedapen indargabetzailean 55.4.1.d) artikuluari dagokionez xedatutakoa gorabehera, subjektu pasiboak eskubidea izanen du zerga-oinarriaren zati orokorrean 2.200 euroko murrizketa egiteko urtean, berarekin bizi den ahaide bakoitzeko, ahaideak pertsona lagunduaren izaera baldin badu 2009ko otsailaren 10a baino lehen, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak luzatutako ziurtagiriaren arabera, apirilaren 6ko 126/1998 Foru Dekretu indargabetuan ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz, izan ere, horren bidez onetsi zen hirugarren adineko pertsonen mendekotasun maila baloratzeko metodo ofiziala.

Murrizketa pertsona lagunduaren ezkontideak edo bikotekide iraunkorrak eginen du, edo, horrelakorik ez badu, gradu hurbileneko ahaideak.

Murrizketa hori ezin izanen da baliatu baldin eta lagundutako pertsonaren ahaideren batek pertsona horrengatik 55.4.1. artikuluko c) letran ezarritako gutxieneko familiarraren murrizketa egiten badu.

55.4 artikuluan xedatutakoaren arabera gutxiengo familiarragatik egiten den murrizketa horri 55. artikuluaren 7. idatz-zatian ezarritako arauak aplikatuko zaizkio."

2. artikulua . Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin, eta deusetan galarazi gabe Hiru, Lau, Bost, Hamabost, Hogeita zazpi eta Hogeita hamar ataletan ezarritakoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen manu hauek testu hau izanen dute:

Bat. 10.1 artikulua.

"1. Sozietate zibilei dagozkien errentak, nortasun juridikoa izan edo ez, hala nola jaraunspen jasogabeei, ondasun-erkidegoei eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen gainerako entitateei dagozkienak, eta, orobat, haiek jasandako atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, hurrenez hurren, bazkide, jaraunsle, partzuer edo partaideei egotziko zaizkie, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren III. tituluko II. kapituluaren 5. atalaren 1. azpiatalean eta 11. artikuluan ezarritakoarekin bat."

Bi. 19.3 artikulua.

"3. Espainiako Bankuaren tutoretza administratiboaren mendeko finantza-entitateen kasuan, horretarako emandako berariazko xedapenak aplikatuko dira.

Hipotekak titulu bihurtzeko funtsek eta aktiboak titulu bihurtzeko funtsek dituzten zor instrumentuen (beren kostu amortizatuaren arabera baloratzen direnen) balio-galeragatiko balio-zuzenketen kengarritasunari buruzko arauak erregelamenduz ezarriko dira. Funts horiek, hurrenez hurren, 11.1.b) artikuluaren e') eta f') azpiletretan azaltzen dira."

Hiru. 20.3 artikulua. 2007ko abenduaren 21etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"3. Egoitza Espainian ez duten entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzeko baloreak eskuratzen direnean, eta horien errentak foru lege honen 62. artikuluan ezarritako salbuespenaz baliatzeko modukoak badira, partaidetzaren eskurapen-prezioaren eta partaidetzapeko entitateak eskurapenaren egunean zuen ondare garbiaren arteko diferentzia, partaidetza horren proportzioan, egoitza Espainian ez duen entitatearen ondasun eta eskubideei egotziko zaie, Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritako integrazio globalaren metodoa aplikatuz, eta egotzi ez den zatia zerga-oinarritik ken daiteke, urtero zenbateko horren ehuneko hamar gehienez, salbu eta foru lege honen 67. artikuluan adierazitako kenkariaren oinarrian sartu bada, deusetan galarazi gabe aplikatzekoak diren kontabilitate-arauetan ezarritakoa.

Diferentzia horri dagokion kenkaria, bidezkoa bada, aurreko 1. zenbakian aipatutako balio-galtzearen ondoriozko galerekin bateragarria izanen da.

Zenbaki honetan ezarritako kenkaria ez da aplikatuko Europar Batasuneko beste estatukide batean egoitza duten entitateen funts berekietako partaidetza ordezkatzen duten baloreen eskurapenetan, eskurapen horiek 2007ko abenduaren 21etik egin badira."

Lau. 26.3 artikulua. 2010eko irailaren 23tik aurrera egiten diren jaulkipen-primen banaketetarako eta kapital-murrizketetarako ondorioekin.

"3. Ekarpenen itzulketa duten kapital-murrizketetan, jasotako elementuen merkatu-balio arruntak itzultzen den partaidetzaren kontabilitate-balioaren gainetik duen soberakina bazkideen zerga-oinarrian sartuko da.

Arau berbera aplikatuko da akzioen edo partaidetzen jaulkipen-prima banatzen denean.

Kapitalaren murrizketaren helburua ekarpenak itzultzea ez bada, ez da bazkidearen zerga-oinarrian sar daitekeen errentarik sortuko, ez positiborik ez negatiborik.

Hala ere, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Legean araututa dauden kapital aldakorreko inbertsioko sozietateek egindako eragiketen kasuan, sozietate horiek karga-tasa orokorra aplikatu behar ez baitute, kapitalaren murrizketan jasotako guztirako zenbatekoa bazkidearen zerga-oinarrian sartuko da, eta bazkideak ez du eskubiderik izanen kuota osoan inolako kenkaririk egiteko. Zerga-oinarrian sartzeko diru-muga bat izanen da, hain zuzen, akzioak eskuratu edo harpidetu zirenetik kapital sozialaren murrizketa egin arte akzioen likidazio-balioak izandako igoera.

Kapital aldakorreko inbertsioko sozietate horiek egindako jaulkipen-primaren banaketan jasotzen den diru-kopurua gorabehera, bazkidearen zerga-oinarrian sartuko da kuota osoan inolako kenkaririk egiteko eskubiderik sortu gabe.

Gorago adierazitakoa aplikatuko zaie kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen baliokideak diren inbertsio kolektiboko erakundeei, beste estatu batean erregistratuta daudenei, alde batera utzita, beren akzioak eskuratu, laga edo erreskatatzeari dagokionez, inbertsiogileen talde murriztuei buruz dituzten muga guztiak; nolanahi ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EE Zuzentarauak babestutako sozietateei aplikatuko zaie. Zuzentarau horren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren."

Bost. 28.2.a) artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"2.a). Loturiko pertsona edo entitateek Administrazioren eskura utzi beharko dute erregelamenduz ezartzen den dokumentazioa. Era berean, administrazio horrek eskatuz gero, dokumentazio hori aurkeztu beharko diote.

Dokumentazio hori ez zaie pertsona edo entitate horiei eskatuko, baldin eta kasuan kasuko zergaldian negozio-zifraren zenbateko garbia hamar milioitik beherakoa izan bada, eta betiere zergaldi horretan pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketa guztien diru-kopurua ez bada 100.000 eurotik gorakoa merkatu-balioan. Negozio-zifraren zenbateko garbia zehazteko, 50.1.b) artikuluan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan. Dena dela, erregelamenduz paradisu fiskaltzat hartzen diren herrialde edo lurraldeetan bizi diren pertsona edo entitate lotuekin egindako eragiketa guztiak dokumentatu beharko dira, salbu eta Europar Batasuneko kide de estatu batean bizi badira eta subjektu pasiboak frogatzen badu eragiketak egiteko, arrazoi ekonomiko baliodunak izan direla eta entitate edo pertsona horiek enpresa edo lanbide jarduerak egiten badituzte."

Sei. 42.2 artikulua.

"2. Erreserba horretara bideratutako diru-kopurua 43. artikuluan aipatzen den ondare-elementuen eskurapenean gauzatuko da, etekinak erreserba hornitzeko erabili ziren ekitaldia ixten denetik bi urteko epean.

Horren ondorioetarako, ondare-elementua martxan jartzen den zergaldia hartuko da inbertsioa gauzatzen den zergalditzat. Nolanahi ere, elementuaren enkargu irmoa egiten denetik benetan jasotzen den arte bi urte baino gehiago igarotzen badira, edo inbertsioa bi urtetik gorako epean ordaintzen bada, zergaldi bakoitzean ordaindutako prezioaren kopurua hartuko da aintzat.

Finantza-errentamenduko kontratuen bidez egindako inbertsioen kasuan, ulertuko da inbertsioa ondare-elementua martxan jartzen den egunean gauzatu dela."

Zazpi. 44.4 artikulua.

"4. Erreserba gauzatzeko epea bukatzen denetik hasita bost urte pasatzen direnean, Erreserba Berezian dagokion zenbatekoa ondokoetarako aplikatzen ahalko da:

a) Kontabilitateko emaitza negatiboak deuseztatzeko.

b) Sozietatearen kapitala handitzeko.

Erreserba berezia sozietatearen kapitala handitzeko erabiltzen bada, uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 274. artikuluan xedatutakoa aplikatzen ahal zaien sozietateek erreserba berezi horren kontura hornitzen ahalko dute legezko erreserba, kapitalizazioarekin batera, betiere sozietatearen kapitalari eransten zaion zenbatekoaren 100eko 20 gainditu gabe.

Aplikazio hori egindakoan, aplikatutako kopuru hori adina gutxitzen ahalko dira entitatearen funts berekiak, 42.1 zenbakian ezarritako betebeharraren ondorioetarako, hots, funts berekiak erreserba bereziari egindako zuzkidura adina handitu beharraren ondorioetarako."

Zortzi. 46.3 artikulua.

"3. Aurreko zenbakietan aipatutakoak betetzen ez direnean, dagozkion berandutza-interesak eskatzen ahalko dira, bidezko diren zehapenak aplikatzea deusetan galarazi gabe".

Bederatzi. 50.1.a) artikulua.

"a) 100eko 30."

Hamar. 50.1.b) artikulua.

"b) 100eko 27, enpresa txikientzat.

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira enpresa txikitzat:

a') Aurre-aurreko zergaldian izan duen negozio zifraren zenbateko garbia hamar milioi euro baino gutxiagokoa izatea.

Enpresa sortu berria bada, negozio zifra hori kalkulatzeko, jarduera benetan gauzatu den lehenbiziko zergaldia hartuko da aintzat. Aurre-aurreko zergaldia urtebete baino gutxiagokoa izan bada edo jarduera hori urtebete baino gutxiagoan gauzatu bada, negozio zifraren zenbateko garbia urtea osatu arte luzatuko da.

Delako enpresa sozietate talde bateko kidea bada (Merkataritza Kodearen 42. artikuluak definitzen duen bezala), negozio zifraren zenbateko garbia talde horren kide diren sozietateen multzoa aintzat hartuta kalkulatuko da. Irizpide hori bera aplikatuko da pertsona fisiko bat, bera bakarra edo ahaide dituen beste pertsona fisiko batzuekin elkar hartuta (ahaideak lerro zuzenekoak nahiz aldamenekoak izan, odol bidezkoak nahiz ezkontza bidezkoak, bigarren graduraino, bigarrena barne), beste entitate kide diren batzuekiko Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuetako batean gertatzen bada.

Enpresak jarduera-adar nahiz enpresa-ondare bat osoa erosi badu, entitate eroslearen negozio zifraren zenbatekoa zehazteko, entitate saltzailearen zenbateko hori bera gehituko zaio, edo zergaldi horretan jarduera-adarrari zegokiona.

b') Aurreko a?) letran adierazitako baldintza betetzen ez duten entitateek ez izatea enpresaren 100eko 25etik gorako partaidetza, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta kapital-arriskuko Funtsak edo Sozietateak badira edo enpresak sustatzeko sozietateak, eta partaidetza entitate horien xede soziala betetzearen ondorioa bada.

Ez dira inolaz ere enpresa txikitzat joko Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteen eta aldi baterako enpresa batasunen araubide berezipeko entitateak.

Hala ere, b) letran xedatutakoa gorabehera, enpresa txikiaren izaera badu, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean karga-tasa 100eko 20koa izanen da. a`) azpiletran adierazitako kasuetan, milioi bat euroko zifra hori taldeko entitate guztiek osatzen duten multzoari aplikatuko zaio. b?) azpiletraren kasuan, onartuko da entitatearen partaidetzaren 100eko 25 baino gehiago aurre-aurreko ekitaldian milioi bateko edo hortik beherako negozio-zifra garbia izan duten entitateek izatea, dela zuzenean dela zeharka."

Hamaika. 66.3 artikuluko lehenbiziko lerrokada.

"3. Aurreko zenbakian sartzen ez diren berrikuntza teknologikoko jardueretan arituz gero, eskubidea izanen da kasuan kasuko zergaldian izandako gastuen 100eko 15eko kenkaria egiteko kuota osoan, idatz-zati honetan ezarritako baldintzetan."

Hamabi. 66.3 artikulua, e) letra gehitzea.

"e) Ezagutzako Zerbitzu Intentsiboak hirugarrenei kontratatzea. Zerbitzu horiek definitzeko, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak lehiakortasuna hobetzeko ematen dituen dirulaguntzen esparruan Nafarroako Gobernuak berariaz onetsitako araudia hartuko da erreferentzia gisa."

Hamahiru. 66. bis artikulua, 4. zenbakia gehitzea.

"4. Aurreko 1. zenbakian ezarritako kenkaria aplikatuko dute, bakar-bakarrik, enpresa txikitzat hartu diren subjektu pasiboek, 50.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboak enpresa txikitzat hartua izateko aurreko lerrokadan ezarritako baldintzak betetzen dituen zergaldian eskuratutako zerbitzuek eta zergaldi horretan eskura jarritako inbertsioek emanen dute kenkari hori egiteko eskubidea."

Hamalau. 68. bis.3.c) artikulua, azkeneko lerrokada.

"Langileen edo haien ahaideen edo ezkontideen ondare babestuan sartutako eskubideak edo ondareak erabiltzen direnean, eta berdin ondare babestua 3. zenbaki honen lehenbiziko lerrokadan aipatzen den umeordetzako, tutoretzako edo harrerako araubidean langilearen kargura dauden pertsonena denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatiko b) eta c) letretan adierazi bezala, ekarpena egin zuen subjektu pasiboak, baldintzak bete ez diren zergaldian, zergaldi horri dagokion kuotarekin batera, artikulu honetan ezarritakoaren arabera kendutako diru-kopurua sartuko du, dagozkion berandutza-interesez gainera."

Hamabost. 70. bis.1 artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"1. Baloreen kostu bidezko eskualdaketan lortu diren errenta positiboen zenbatekoaren 100eko 9 kenduko da kuota osotik, errenta horiek 100eko 30eko karga-tasa aplikatzen deneko zerga-oinarrian sartu badira, eta betiere eskualdaketa horien dirua artikulu honetan xedatu bezala berrinbertitzen bada, artikulu honetan ezarritako baldintzak betez. Berariaz adierazita ez dauden kasu guztietan, 36. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

Kenkari hori 100eko 7koa, 100eko 4koa eta 100eko 2koa izanen da, zerga-oinarrian sartutako errentak, hurrenez hurren, 100eko 28ko, 100eko 25eko eta 100eko 18ko tributu-tasak dituenean.

100eko 27ko karga-tasa aplikatzen bada, 100eko 28ko tasari dagokion kenkari bera aplikatuko da.

100eko 20ko karga-tasa aplikatzen bada, 100eko 23ko tasari dagokion kenkari bera aplikatuko da."

Hamasei. VII. tituluko V. kapituluaren izenburua, non 87. artikulua gehitzen baita.

"V. kapitulua. Itzulketak."

Hamazazpi. 87. artikulua.

"87. artikulua. Ikerkuntza zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatiko kenkariari dagokion berariazko itzulketa.

1. 50.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, enpresa txikitzat hartzen diren subjektu pasiboek 66. artikuluan ezarritako kenkariaren itzulketa eskatzen ahalko dute, hain zuzen, 2011. urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sorrarazi eta kuota likido aski ez izateagatik aplikatu ezin izan zena.

2. Itzulketa egiteko, arau hauei jarraikiko zaie:

1.a 72. artikuluan adierazitako arauak aplikatu ondoren, kasuan kasuko zergaldian kentzeko dagoen kopurua itzuliko da. Diru-muga 25.000 eurokoa izanen da.

2.a Zergaren aitorpenean eskatuko da eta, epeei, berandutza-interesei eta, kasua bada, behin-behineko likidazioari dagokionez, ofiziozko itzulketak egiteko, 86. artikuluan xedatutakoaren mende egonen da.

3.a. Itzulketa eskatuz gero, itzulketaren xedeko kopuruak ezin izanen dira gero kenkarietan sartu, salbu eta itzulketa ukatu baldin bada.

3. Ahalmena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari artikulu honetan ezarritako itzulketaren berariazko ezaugarriak finkatzeko."

Hemezortzi. 117.2.b) artikulua.

"b) Tributazio araubide hau aplikatzekoa den zergaldiko lehenbiziko egunean, beste sozietate baten edo batzuen kapital sozialaren 100eko 75eko edo gehiagoko partaidetza izatea, zuzenean edo zeharka, edo kapital sozialaren 100eko 70eko edo gehiagoko partaidetza, betiere merkatu arautu batean negoziatzera onartzen diren akzioak dituzten sozietateak baldin badira. Azkeneko ehuneko hori aplikatuko da, orobat, beste sozietate batzuetan zeharkako partaidetzak dituenean, betiere ehuneko horretara iristen baldin bada merkatu arautu batean negoziatzera onartzen diren akzioak dituzten mendeko sozietateen bitartez."

Hemeretzi. 117.4.b) artikulua.

"b) Zergaldia ixten denean, konkurtso egoeran izatea edo uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kapital-sozietateei buruzko Legearen Testu Bateginaren 363.1.d) artikuluan adierazitako ondare egoeran egotea, salbu eta urteko kontuak onetsi behar direneko ekitaldia bukatu baino lehen egoera hori gainditu baldin badute."

Hogei. 117.4 artikulua, e) letra gehitzea.

"e) Mendeko sozietateak, baldin eta haien sozietatearen ekitaldia, legeak agindurik zehaztua, ezin bazaio egokitu sozietate menderatzaileak duenari."

Hogeita bat. 119. artikulua, 2. eta 3. idatz-zatiak.

"2. Talde fiskal batean zeharkako eta zuzeneko partaidetza harremanak badaude, sozietate batek beste batean duen guztirako partaidetza kalkulatzeko, hots, lehenbiziko sozietateak zuzenean edo zeharka kontrolatzen duen sozietate batean duena, zuzeneko eta zeharkako partaidetza-ehunekoak batuko dira. Sozietate partizipatuak sozietateen talde fiskalean integratzeko aukera eta betebeharra izateko, batura hori, gutxienez, kapital sozialaren 100eko 75 adinakoa izanen da edo gutxienez, 100eko 70ekoa, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan edo zuzenean edo zeharka horrelako sozietateen partaidetza duten sozietateen kasuan, betiere sozietate horien bidez ehuneko horretara iristen badira."

3. Sozietateen arteko harremanean elkarrekiko partaidetza, partaidetza zirkularra edo konplexua badago, datu objektiboen bidez frogatu beharko da partaidetza, gutxienez, kapital sozialaren 100eko 75ekoa dela, edo gutxienez 100eko 70ekoa, merkatu arautu batean negoziatzeko onartzen diren akzioak dituzten sozietateen kasuan edo zuzenean edo zeharka horrelako sozietateen partaidetza duten sozietateen kasuan, betiere sozietate horien bidez ehuneko horretara iristen badira."

Hogeita bi. 153. artikulua.

"153 artikulua. Salbuetsita dauden errentak.

1. Aurreko artikuluan aipatzen diren entitateek lortzen dituzten errenta hauek salbuetsita egonen dira:

a) Entitate horien xede sozial edo berariazko helburu diren jarduerak egitearen ondoriozkoak.

b) Dohainik egindako eskurapenen edo eskualdaketen ondoriozkoak, betiere entitatearen xedea edo helburu berariazkoa betetzeko lortu edo gauzatu badira.

c) Entitatearen xede edo berariazko helburua egiteari atxikitako ondare-elementuen kostu bidezko eskualdaketetan agerian jartzen direnak, eskualdaketa horien diru-zenbatekoa xede edo helburu berariazkoari lotutako inbertsio berrietarako erabiltzen baldin bada.

Inbertsio berriok ondare-elementua eman edo eskura jarritako dataren aurreko urtea eta ondorengo hiru urteak bitarteko epean burutu beharko dira, eta bost urtez jarraituko dute entitatearen ondare izaten, behar bezala frogatzen diren galeren kasuan izan ezik, edo balio-bizitza osoan, hori laburragoa bada.

Letra honetan aurreikusita ez dagoen orotan, 36. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, artikulu horren 1. puntuaren 2. lerrokadan ezarritakoa izan ezik.

2. Aurreko zenbakian azaldutako salbuespena ez zaie aplikatuko ustiapen ekonomikoetako etekinei, ez eta ondarearen ondoriozko errentei eta eskualdaketetan lortutako errentei ere, lerrokada horretan aipatutakoak ez badira."

Hogeita hiru. 154. artikulua.

"154. artikulua. Zerga-oinarriaren kalkulua.

1. Zerga-oinarria IV. tituluan finkatutako arauak aplikatuz kalkulatuko da.

2. 24. artikuluan ezarritakoez gainera, ondoko gastu hauek ez dira zerga ondorioetarako gastu kengarritzat hartuko:

a) Bakar-bakarrik salbuetsita dauden errentei egozten zaizkien errentak. Salbuetsita ez dauden errentei partez egozten zaizkien gastuak kengarriak izanen dira. Kenkariaren ehunekoa honela zehaztuko da: salbuetsita ez dauden ustiapen ekonomikoetan arituz lortutako diru-sarrerek entitatearen guztirako diru-sarreren aldean egiten duten ehunekoa.

b) Emaitzen aplikazioen diru-kopuruak eta, zehazki, aurreko artikuluaren 1. zenbakiko a) letran aipatutako jarduera salbuetsien sostengurako erabiltzen direnak."

Hogeita lau. 161.3.b).b?) artikulua.

" b') Kuota osoa kalkulatuko da zerga-oinarriari 50.1.a) artikuluan ezarritako karga-tasa aplikatuz, baina araubide orokor horretan araututako kenkariak eta hobariak ezin izanen dira aplikatu."

Hogeita bost. 162.2 artikuluko lehenbiziko lerrokada.

"2. Horretaz gain, erakunde ez-egoiliarren establezimendu iraunkorrek lortutako errentak atzerrira eramaten direnean, zergapetze osagarria ezartzen ahalko zaie, 100eko 19ko karga-tasarekin, establezimendu iraunkorren errenten kargura transferitutako kopuruei, 161.1.a) artikuluak aipatzen dituen ordainketak barne, betiere establezimendu iraunkorraren zerga-oinarria finkatzeko gastu kengarritzat hartu ez badira."

Hogeita sei. 163.2. artikulua.

"2. Zergaldia bukatutzat hartuko da establezimendu iraunkorrak bere jarduera uzten duenean edo establezimendu iraunkorrean egindako inbertsioa desafektatzen denean, eta orobat, establezimendu iraunkorra beste pertsona edo entitate bati eskualdatzen zaionean, etxe zentrala lekualdatzen denean eta titularra hiltzen denean."

Hogeita zazpi. 167.1.B).b) artikulua. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"b) Aurreko letran aipatzen diren akzioak edo partaidetzak erosiz eskuratzea."

Hogeita zortzi. Hemezortzigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hemezortzigarren xedapen gehigarria. Enpresa gazte eta berritzaileen araubide fiskala.

1. Ondoko betebehar hauek betetzen dituzten entitateak enpresa gazte eta berritzailetzat hartuko dira:

a) Sozietate anonimoa, erantzukizun mugatuko sozietatea, lan sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko lan sozietatea izatea.

b) Enpresa txikia izatea, 50.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

c) Sortu zenetik bost urte baino gutxiago igaro izana.

d) Jarduera ekonomiko bat egitea. Horren ondorioetarako, haren jarduera nagusia ezin da izan ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzea, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

e) Bi baldintza hauetako bat betetzea:

-Urtero, ikerkuntza eta garapenerako gastuak bere gastu orokorren 100eko 15 izatea gutxienez.

-Teknologia aldetik berritzaileak diren produktu, zerbitzu edo prozesuak lantzea.

2. Enpresa gazte eta berritzaileek onura fiskal hauek izanen dituzte:

a) Ez dute 73. artikuluan aipatzen den ordainketa zatikatua egin beharrik izanen.

b) Zerga administrazioak sozietateen gaineko zergaren kontura ordaindu beharreko kuotaren geroratzea onartuko du bermerik aurkeztu beharrik gabe, aurretik eskatuz gero. Geroratuko kuotaren sarrera zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epean egin beharko da.

c) Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan, eraketaren eta kapitala handitzearen sozietate-eragiketetarako salbuespena.

d) Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuota ordaintzetik salbuestea. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 58.3.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak kalte-ordaina emanen die toki entitateei, salbuespen horren ondorioz kobratu ez duten diruagatik.

3. Araubide fiskal hori aplikatzeko, subjektu pasiboek eskatu beharko dute enpresa gazte eta berritzaileen erregistroan inskribatzeko. Zerga administrazioak behar diren kontrolak eginen ditu eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Inskripzioa egiteko eta araubidearen aplikazioa bidezkoa ote den erabakitzeko prozedura erregelamenduz arautuko da, are eskaera jardueran hasi aurretik egiten denean.

4. Aurreko zenbakietan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada edo zentsuko informazioa zehatza edo faltsua dela egiaztatzen bada, hori aski izanen da Erregistroko inskripzioa ukatzeko edo, subjektu pasiboak jadanik inskribatuta baldin badaude, erregistro horretatik baztertzeko.

Ez-betetze horrek gozatutako onura fiskalak galtzea ekarriko du. Horrelakoetan, entitateak, ez-betetzea gertatu eta hilabeteko epean, onura fiskalak bidegabeki aplikatzearen ondoriozko diru-kopuruak eta bidezko berandutza-interesak sartu beharko ditu."

Hogeita bederatzi. Hemeretzigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hemeretzigarren xedapen gehigarria. Babeserako sistema instituzionalak: ondare-elementuen eskualdaketak eta aurrezki kutxen gizarte ekintzari zuzkidurak egitea. Aurrezki kutxen finantza-jardueran zeharka aritzea: zerga baterakuntzaren araubidea. Kreditu entitateak berregituratzeko prozesuetan, ondare-elementuen eskualdaketak, Banku Sektorea Era Ordenatuan Berregituratzeko Funtsak parte hartzen duenean.

1. X. tituluko IX. kapituluan ezarritako zerga araubide berezia, zerga araubide hori erabiltzen duten beste tributuen gaineko ondorioak barne, aktiboen eta pasiboen ondoko eskualdaketa hauei aplikatuko zaizkie, nahiz eta 133. eta 144. artikuluetan aipatutako eragiketekin bat ez etorri, betiere balio bereko emaitza ekonomikoak sortzen badituzte:

a) Babeserako sistema instituzional bat eratu eta handitzeko egindako eskualdaketak, Inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekarien informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluan aipatuak.

b) Kreditu entitateak berregituratzeko prozesuetan egindakoak, Bankuen Sektorea Era Ordenatuan Berregituratzeko Funtsaren parte-hartzearekin egin direnak, Bankuen berregituraketari eta kreditu-entitateen baliabide propioak indartzeari buruzko uztailaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan aipatuak.

2. Aurreko zenbakiaren a) letran aipatzen den babeserako sistema instituzional baten akordioak betetzeko asmoz, kreditu entitateen arteko aktibo eta pasiboen truke baten ondorioz, egindako ondare-elementuen eskualdaketetan sortutako errentak ez dira sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian sartuko, baldin eta entitate eskuratzaile bakoitzak eskuratu dituen elementuei zerga ondorioetarako ematen dien balioa eskualdaketa egin aurretik elementu horiexek entitate eskualdatzailean zuten bera baldin bada. Balorazio hori kontuan hartuko da aurrerantzean elementu horiei loturik sortzen diren errentak kalkulatzeko.

3. Aurrezki kutxak finantza jardueretan zeharka aritzen direnean, uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, aurrezki kutxak eta horren finantza-negozio guztia jasotzen duen kreditu entitateak X. tituluko VIII. kapituluan araututako zerga baterakuntzaren araubidea aplikatzen ahalko dute, 117. artikuluan horretarako ezarritako baldintzak betez gero. Zerga baterakuntzaren araubidea aplikatzen ez badute, entitateek zergaren araubide orokorra aplikatuko dute, deusetan galarazi gabe ondorengo zenbakian xedatutakoa.

4. 11/2010 Errege Lege Dekretuan xedatutakora biltzen diren kutxek gizarte ekintzari egindako zuzkidurak bankuaren zerga-oinarria murrizteko erabil daitezke, finantza jardueretan zeharka aritzen badira zerga baterakuntzaren araubidea aplikatu gabe, edo babeserako sistema instituzionalaren entitate zentralaren zerga-oinarria murrizteko. Banku edo entitate zentral horrek jasotako dibidenduek aurrezki kutxaren guztirako diru-sarreren aldean egiten duten ehunekoaren araberakoa izanen da murrizketa, 151. artikuluan adierazitakoari jarraikiz. Gehieneko murrizketa dibidendu horien zenbateko bera izanen da. Horretarako, aurrezki kutxak dibidenduak ordaindu dituen bankuari edo entitate zentralari jakinarazi beharko dio horrela kalkulatutako murrizketa eta, orobat, murrizketa horri dagokionez 151. artikuluan xedatutakoa aplikatzeari uko egiten diola. Hori hala izanik ere, aurrezki kutxa behartua egonen da gizarteko eta ongintzako ekintzetara esleitutako kopuruak artikulu horretan ezarritako baldintzetan aplikatzen segitzera. Baldintza horiek bete ezean, bankuari edo entitate zentralari jakinarazi beharko dio, kenkarietan sartutako kopuruak erregularizatzeko, 81.3 artikuluan ezarri bezala."

Hogeita hamar. Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako ondorioekin.

"Hogeita hamazazpigarren xedapen iragankorra. Karga-tasa 100eko 27ra, 100eko 20ra edo 100eko 17ra murriztea, betiere 2010. eta 2011. urteetan hasten diren zergaldietan enplegua sortzen edo mantentzen baldin bada.

1. Karga horiek aplikatzeko, hots, 100eko 27koa, 50.1.b) artikuluaren lehenbiziko lerrokadan ezarri bezala, 100eko 20koa, 50.1.b) artikuluaren azkeneko lerrokadan ezarri bezala, eta 100eko 17koa, 50.3 artikuluan ezarri bezala, baldintza izanen da, 2010. eta 2011. urteetan hasten diren zergaldietan, zergaldi horiek hasten direnetik hurrengo hamabi hilabeteetan, entitatearen plantilla osoaren batez bestekoa ez izatea unitate batetik beherakoa, ez eta zergaldi horietako bakoitza hasi aurretiko hamabi hilabeteetako plantilla osoaren batez bestekotik beherakoa ere, hurrenez hurren.

Karga-tasa horiek aplikatzeko betebeharrak banan-banan kontatuko dira hamabi hilabeteko aldi horietako bakoitzean eta zergaldi horietako bakoitzean.

2. Entitatea 2010. edo 2011. urtean eratu baldin bada, ulertuko da lehenbiziko zergaldia hasi aurreko hamabi hilabeteetako plantilla osoaren batez bestekoa zero dela. Entitatearen eraketa egunetik zergaldiaren hasierara arte hamabi hilabete igaro ez badira, zergaldia hasi aurretiko hamabi hilabeteetako plantilla osoaren batez bestekoa kalkulatzeko, entitatearen eraketa egunetik zergaldiaren hasierara arteko aldia hartuko da aintzat.

Sozietatea iraungita egoteagatik aldi hori betetzerik ez badago, zergaldia hasi ondorengo hamabi hilabeteetako plantillaren batez bestekoa kalkulatzeko, zergaldi horren hasieratik sozietatearen iraungitze egunera arteko aldia hartuko da aintzat.

3. Xedapen iragankor honetako betebeharrak betetzen ez badira, 2009ko abenduaren 31n indarra zuen araudiaren arabera dagozkion karga-tasak aplikatuko dira, eta behar den erregularizazioa eginen da hurrengo zenbakian ezartzen den bezala.

4. Entitatea 2010. edo 2011. urtean eratu bada eta plantilla osoaren batez bestekoa lehenbiziko zergaldia hasi ondoko hamabi hilabeteetan zerotik gorakoa eta unitate batetik beherakoa bada, xedapen honetan adierazi diren tasak aplikatuko dira entitatearen eraketaren aldian, baldin eta zergaldi hori bukatu ondoko hamabi hilabeteetan plantilla osoaren batez bestekoa ez bada unitate batetik beherakoa. Betebehar hori betetzen ez bada, subjektu pasiboak, ez-betetzea gertatzen den zergaldiko kuotarekin batera, bidegabeki aplikatutako karga-tasaren aldeari dagokion kuota osoa sartu beharko du, berandutza-interesez gainera.

5. Plantilla osoaren batez bestekoa kalkulatzeko, lanaldi osoko kontratua duten pertsonak-urtea hartuko dira aintzat. Lanaldi partzialeko langileak benetan lan egindako orduen araberako proportzioan kontatuko dira."

Hogeita hamaika. Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita hemezortzigarren xedapen iragankorra. Titulizazio-funtsetako zor instrumentuen balio-galera.

Hipotekak titulu bihurtzeko funtsek eta aktiboak titulu bihurtzeko funtsek dituzten zor instrumentuen (beren kostu amortizatuaren arabera baloratzen direnen) balio-galeragatiko balio-zuzenketen kengarritasunari buruzko arauak erregelamenduz ezarri arte (funts horiek, hurrenez hurren, 11.1.b) artikuluaren e') eta f') letretan azaltzen dira), bezeroaren kaudimen gabeziaren arriskurako berariazko estalduraren kengarritasunari buruz kreditu entitateentzat ezarritako irizpideak aplikatuko dira."

Hogeita hamabi. Hogeita hemeretzigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita hemeretzigarren xedapen iragankorra. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak sustatzeko kenkariaren araubide iragankorra.

Foru lege honen 66.bis artikuluaren 1. zenbakian ezarritako kenkaria, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenbiziko zergaldiaren hasieran aplikatu gabe baldin badago, foru lege honen VI. tituluko IV. kapituluan oro har adierazitako epean eta baldintzetan aplikatzen ahalko da."

3. artikulua . Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren Testu Bategina.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutela, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Testu Bategineko ondoko manuek honelako idazketa izanen dute, Bi eta Lau ataletan xedatutakoa deusetan galarazi gabe:

Bat. 4.1 artikulua.

"1. Aurreko artikuluan zerrendatutako eragiketak ez dira titulu honetan araututako "kostu bidezko ondare eskualdaketa" kontzeptuari atxikita egonen baldin eta enpresaburuek edo profesionalek gauzatzen badituzte enpresa edo lanbide jardueraren barnean, eta, nolanahi ere, balio erantsiaren gaineko zerga duten ondasun edo zerbitzu emateak direnean. Nolanahi ere, zerga kontzeptu horri atxikita geldituko dira ondasun higiezinen entrega edo errentamenduak, baita horiek gozatzeko edo erabiltzeko eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa ere, baldin eta balio erantsiaren gaineko zergaz salbuetsirik badaude, salbu subjektu pasiboak salbueste horri uko egiten dion kasuetan, betiere hori arautzen duen foru legean jasotako egoeretan eta baldintzetan, eta, halaber, elementu ukigarrien edo, kasua bada, ukiezinen multzo baten barnean dauden higiezinen eskualdaketak, betiere unitate ekonomiko autonomo bat osatzen badute, beren bitartekoez enpresa edo jarduera ekonomiko bat garatzeko gai dena, baldin eta gertatutako inguruabarrengatik ondare horren eskualdaketa ez badago balio erantsiaren gaineko zergari atxikirik."

Bi. 35.I.B).12 artikulua. 2010eko abenduaren 3tik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutela.

"12. Sozietateak eratzea, kapitala handitzea, bazkideek kapital handitzerik eragiten ez duten ekarpenak egitea eta benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, ez bata ez bestea ez bazeuden lehenago Europar Batasuneko estatu batean".

Hiru. 35.I.B).13 artikulua, hasierako tartea.

"13. Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legean xedatutakoaren arabera babes ofizialekotzat sailkatu diren etxebizitzei lotutako egintza eta negozio juridiko hauek:"

Lau. 35.II artikulua, 23. idatz-zatia gehitzea.

"23. Aurrezki kutxen gobernu organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretuaren 7.1 eta 3 artikuluak, kreditu entitateak babesteko sistema instituzionaletarako eta Banku Sektorea Era Ordenatuan Berregituratzeko Funtsak esku hartzen duen berregituraketa prozesuetarako, eta kasu bakoitzean bidezkoa den kontzepturako.

Aipatutako 11/2010 Errege Lege Dekretuak indarra hartzen duen egunean eraturik dauden kreditu entitateak babesteko sistema instituzionalei ere aplikatzekoak izanen dira aurreikusitako onura fiskalak."

Bost. Hirugarren xedapen gehigarria.

"Hirugarrena. "Viviendas de Navarra, S.A." sozietate publikoa zergatik salbuestea.

1. "Viviendas de Navarra, S.A." sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuaren sozietate instrumentala den aldetik, salbuetsia izanen da etxebizitzak edo haien zati alikuotak eskuratzean, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 17.5, 33. eta 50. artikuluetan aipatzen diren kasuetan."

2. Era berean, etxebizitzaren errentamenduetan ere salbuetsia izanen da, gero berak errentan emateko etxebizitzak badira eta horregatik balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsiak badira, BEZa arautzen duen 19/1992 Foru Legearen 17.1.13.b) artikuluan xedatutakoaren arabera."

Sei. Bosgarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Bosgarrena. Trenbide Azpiegituren Administratzailea (ADIF)

Trenbide Azpiegituren Administratzaileari (ADIF) aplikatzeko araubidea, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari dagokionez, modalitate guztietan, 35.I.A).b) artikuluan aurreikusitakoa izanen da."

4. artikulua . Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legeari hirugarren xedapen gehigarria erantsi zaio.

"Hirugarren xedapen gehigarria. Entitate taldearen araubide bereziaren aplikazioa, babeserako sistema instituzional batean sartuz gero.

VIII. tituluko IX. kapituluan araututako entitate taldeen araubide berezia babeserako sistema instituzional bat osatzen duten enpresaburu eta profesionalek aplikatzen ahalko dute Inbertsio-koefizienteei, baliabide propioei eta finantza-bitartekarien informazio-betekizunei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

Ondorio horietarako, negozioaren politikak eta estrategiak eta babeserako sistema instituzionalaren barne kontroleko eta arriskuen kudeaketako mailak eta neurriak modu loteslean erabakitzen dituen entitate zentrala hartuko da entitate menderatzailetzat.

Babeserako sistema instituzional horretakoak diren entitateak hartuko dira mendeko entitatetzat, baita zuzenean edo zeharka kapitalaren 100eko 50 baino gehiagoko parte-hartzea haien esku dutenak ere. Entitate menderatzaileak eta mendekoek zerga aplikatzeko lurraldean kokaturik beharko dute.

Espainiako Bankuak maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen 8.3.d) artikuluak aipatzen duen egiaztapena egin eta handik hiru hilabetera aplikatzen ahalko da araubide berezia. Dena dela, xedapen honek indarra hartzen duenerako Espainiako Bankuaren egiaztapena jadanik egin bada, araubide berezia xedapenak indarra hartu eta ondoko hiru hilabete iragan ondoren aplikatzen ahalko da.

Aukera hori erabilirik, aukera horren berri zerga administrazioari eman zen egunari dagokion likidazio alditik aurrera izanen ditu ondorioak araubide bereziak.

Idatz-zati honek aipatutako entitate taldeentzat ez dira aplikatzekoak izanen 108. quinquies artikuluan ezarritako baldintzak."

5. artikulua . Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren manu hauek ondoko idazketa hau izanen dute:

Bat. 27. artikulua.

"27. artikulua. Zerga betebeharrak.

1. Tributu zorra ordaintzea da zerga betebehar nagusia.

2. Zerga betebehar nagusiaren barnean, konturako ordainketak egiteko zerga betebeharra hauxe da: ordainketa zatikatuak egin behar dituenak, atxikitzaileak edo konturako diru-sarrerak egin behar dituenak zerga administrazioari zenbateko bat ordaintzea.

Zerga betebehar hori autonomoa da zerga betebehar nagusiarekiko.

Zergadunak jasandako konturako ordainketen zenbatekoa kentzen ahalko dio zerga betebehar nagusiari, salbu zerga bakoitzaren foru legeak bestelako zenbateko bat kentzeko aukera ezartzen badu.

3. Tributuaren ondoriozko partikularren arteko betebeharrak dira tributudunen artean galdagarria den zerga arloko prestazio bat helburu dutenak. Besteak beste, horrelako betebeharrak dira legez aurreikusitako jasanarazpenen, atxikipenen edo konturako diru-sarreren ondorioz sortzen direnak.

4. Zerga betebehar osagarriak dira artikulu honetan jaso ez eta zerga administrazioari ordaindu behar zaizkion diru prestazioak direnak, beste zerga betebehar batekin loturik eskatzen direnak.

Zerga betebehar osagarrien izaera dute berandutza-interesa ordaintzeko betebeharrek, epez kanpoko aitorpenek ekarritako errekarguek eta premiamendu aldiko errekarguek, baita foru legeek ezarritako gainerakoek ere.

5. Zerga betebehar formalak dira diruzkoak ez izanik tributu araudiak tributudunei, tributuen zordun izan edo ez, ezarritakoak, horiek betetzea tributu arloko jarduketekin edo prozedurekin loturik dutenak. Legez ezar daitezkeen gainerakoez gain, tributudunek honako betebehar formal hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako lurrean enpresa eta lanbide arloko jarduketak edo eragiketak egiten edo eginen dituzten edo atxikipena duten etekinak ordaintzen dituzten pertsona edo entitateengatik zentsu aitorpenak aurkezteko betebeharra.

b) Zerga arloko edo zerga ondorioak dituzten harremanen identifikazio fiskaleko zenbakia eskatzeko eta erabiltzeko betebeharra.

c) Aitorpenak, autolikidazioak eta komunikazioak aurkezteko betebeharra.

d) Kontabilitate eta erregistro liburuak eramateko eta mantentzeko betebeharra, eta, betebeharra sistema informatikoen bitartez betetzen denean, euskarri diren programa, fitxategi eta sistema informatikoak eta datuen interpretazioa ahalbidetzen duten kodetze sistemak eramateko eta mantentzeko betebeharra, barnean harturik datu horiek irakurgarri bihurtzeko bitartekoak, baldin eta horiek irakurtzea edo interpretatzea ezinezkoa bada enkriptaturik edo kodeturik egoteagatik.

Nolanahi ere, kontabilitateko egoera orriak eta aurkeztutako autolikidazioak edo aitorpenak zein jatorrizko datutatik eratorri, datu horiek dituzten programen, fitxategien eta artxiboen kopiak gorde beharko dituzte aurkezpena telematika bidez egiteko betebeharra duten tributudunek.

e) Fakturak edo ordezko dokumentuak egiteko eta luzatzeko betebeharra, eta beren zerga betebeharrekin lotutako fakturak, dokumentuak eta egiaztagiriak gordetzekoa.

f) Tributudunak bere edo hirugarrenen zerga betebeharrekin lotutako eta gorde beharreko liburuak, erregistroak, dokumentuak eta informazioa zerga administrazioari aurkezteko betebeharra, baita zerga ondorioak dituen edozein datu, txosten, aurrekari eta egiaztagiri aurkezteko ere, Administrazioak eskaturik edo aldian behingo aitorpenetan. Eskatutako informazioa euskarri informatikoan gordetzen denean, euskarri horretantxe eman beharko da hala eskatzen denean.

g) Administrazioaren ikuskapenak eta egiaztapenak errazteko betebeharra.

h) Atxikipena edo konturako diru-sarrerak dituzten errentak hartzen dituzten tributudunei egindako atxikipenen edo konturako diru-sarreren ziurtagiri bat emateko betebeharra.

Idatz-zati honetan xedatutakoa garatuz, erregelamenduetako xedapenek zerga betebehar formalak betetzeari buruzko egoerak arautzen ahalko dituzte.

Zehazki, zehaztuko da erregistro liburuak aldizka eta baliabide telematikoak erabiliz zein kasutan aurkeztu behar diren."

Bi. 52.3 artikulua, azken lerrokada bat gehitzea.

"Idatz-zati honetan ezarritako errekarguak aplikatzekoak izan daitezen, epez kanpo aurkeztutako aitorpen-likidazioek edo autolikidazioek berariaz identifikatu behar dute zein zergaldiri dagozkion, eta zergaldi horri buruzko datuak bakarrik eduki beharko dituzte."

Hiru. 57. artikulua.

"57 artikulua. Etetea.

1. 55. artikuluko a), b) eta c) letretako preskripzio epeak eten eginen dira:

a) Zerga administrazioaren edozein ekintzarengatik, baldin eta subjektu pasiboak formalki jakinik egiten bada, zergapeko ekintza bakoitzeko sorrarazitako tributua identifikatzeko, erregularizatzeko, ikuskatzeko, bermatzeko, egiaztatzeko, likidatzeko eta diru-bilketa egiteko.

Halaber, aipatu berri diren jarduketez gain, zehapenak jartzeko preskripzio epeak etenen dira dagokion zehapen prozedura hasteagatik.

b) Edonolako erreklamazioak edo errekurtsoak jartzeagatik, erreklamazio edo errekurtso horien ibilbidean tributudunek formalki jakinik egindako jarduketengatik, erruduntasun testigantza jurisdikzio penalera igortzeagatik edo Ministerio Fiskalean salaketa jartzeagatik, baita uneko administrazio prozedura gelditzea eskatzen duen jurisdikzio organo baten komunikazioa jasotzeagatik ere.

c) Zorra ordaintzeko edo likidatzeko subjektu pasiboak egiten duen edozein jarduketarengatik.

2. 55. artikuluaren d) letrako preskripzio epea eten eginen da baldin eta subjektu pasiboak edonolako egintza frogagarria egiten badu diru-sarrera okerra itzultzeko, edo Administrazioak edozein egintza egiten badu halakorik badela aitortuz."

Lau. 58. artikulua.

"58. artikulua. Aplikazioa eta ondorioak.

1. Ofizioz aplikatuko da preskripzioa, subjektu pasiboak eskatu edo salbuespena aurkeztu gabe.

2. Ondoko idatz-zatietan xedatutakoa salbuetsirik, tributudunaren beste zerga betebehar batzuei lotutako betebehar formalak exijitzen ahalko dira soilik horiek zehazteko eskubidea preskribatu ez den bitartean.

3. Beste pertsona edo entitate batzuen zerga betebeharrak betetzearen ondorioetarako, 27. artikuluaren 5. idatz-zatiko d), e) eta f) letretan aurreikusitako informazioa gordetzeko eta emateko betebeharrak merkataritzako araudian aurreikusitako epean bete beharko dira, edo betebehar formalak exijitzeko aurreko idatz-zatiak aipatutako epean, azken hori handiagoa izanez gero.

4. Zergaldi preskribatuetan egindako eragiketetako datuen jatorria justifikatzeko betebeharra mantendu eginen da dagokion eragiketak ukitutako zerga zorrak zehazteko eskubidearen preskripzio epean."

Bost. 76.1. artikulua.

"1. Zerga arloko arau-hauste larriengatik 69.1 artikuluan aipatzen diren kopuruen 100eko 50 eta 100eko 150 bitarteko diruzko isun proportzionala jarriko da, salbu idatz-zati honen bigarren lerrokadan eta hurrengo artikuluan xedatutako kasuetan, deusetan galarazi gabe 71.1 artikuluaren 3. idatz-zatian finkatutako murriztapena.

Tributudunak ez baditu epe barnean ordaintzen gero aurkeztutako autolikidazio batean sartutako edo erregularizatutako tributuak edo konturako ordainketak, betiere 52. artikuluaren 3 idatz-zatiko baldintzak bete gabe, ordaindu gabeko zenbatekoen 100eko 40ko diruzko isun proportzionala jarriko da, deusetan galarazi gabe 71. artikuluaren 3. idatz-zatian finkatutako murriztapena. Lerrokada honetan aurreikusitakoa ez da aplikatzekoa izanen baldin eta aurkeztutako autolikidazioan sartu badira aldez aurretik tributu administrazioaren errekerimendu baten jakinarazpena izan duten kontzeptu eta zergaldietako diru-sarrerak.

68.c) artikuluko bigarren lerrokadan aurreikusitako zerga arloko arau-hauste larria eginez gero, bidegabeki eskatutako diru-kopuruaren 100eko 15eko diruzko isun proportzionala jarriko da, deusetan galarazi gabe 71.3 artikuluan finkatutako murriztapena."

Sei. 103. artikulua, 1., 2. eta 3. idatz-zatiak.

"1. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek, publikoek nahiz pribatuek eta foru lege honen 25. artikuluan aipatutako entitateek nahitaezkoa dute zerga ondorioak dituzten era guztietako datuak, txostenak edo aurrekariak ematea zerga administrazioari, bai beren zerga betebeharren gainekoak, baita beste pertsona batzuekin dituzten harreman ekonomiko, profesional nahiz finantzarioetatik eratorrien gainekoak ere.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoarekin bat, zehazki:

a) Beste pertsona edo entitate batzuei egindako diruzko edo gauzazko ordainketen zerrendak aurkeztu beharko dituzte atxikitzaileek eta konturako diru-sarrerak egitera behartuek.

b) Sozietateek, elkarteek, profesionalen elkargoek edo beste entitate batzuek, baldin eta beren eginkizunen artean badute zerbitzu sariak kobratzea, edo jabetza intelektualetik edo industrialetik edo egilearen jabetzatik eratorritako beste batzuk kobratzea, kideen, bazkideen edo elkargokideen kontura, etekin horien idazpena egin eta zerga administrazioari horren berri eman beharko diote.

Betebehar hori bera dute pertsonek edo entitateek, barne direla, oro har, banku edo kreditu arlokoak edo finantza arloko bitartekotzakoak, baldin eta legez, estatutuz edo ohikotasunez zerbitzu sari profesionalen edo komisioen kobrantzan kudeaketarik edo esku-hartzerik egiten badute, kapitalen merkatuan hartze, kokatze, lagatze edo bitartekotza jarduerengatik.

c) Premiamendu aldian zerga administrazioaren zordun direnen eskudiruaren edo kontuetako diruaren, baloreen edo bestelako ondasunen gordailuzainek diru-bilketa organoak nahitaez informatuko dituzte, eta horiek beren eginkizunen barnean egindako errekerimenduak betetzeko betebeharra izanen dute.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako betebeharrak, oro har, erregelamenduz ezarritako moduan eta epean bete beharko dira, edo zerga administrazioak banaka egindako errekerimendu bidez; errekerimendua edonoiz ere egin daiteke, eskatutako datu edo aurrekariekin lotutako eragiketak egin eta gero.

3. Ezin izanen dira artikulu honetan ezarritako betebeharrak bete gabe utzi bankuko sekretua babes hartuta.

Ikuskapen edo diru-bilketa eginkizunen barnean, honako hauei buruzko banakako errekerimenduak egin daitezke, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak aldez aurretik baimendurik: kontu korronteetako mugimenduei, aurrezteko eta eperako gordailuei, mailegu kontuei eta kredituei eta gainerako eragiketa aktibo eta pasiboei buruzkoak, eragiketa horien barnean direla aldi baterako kontuetan jaso direnak edo txekeak luzatzeko gauzatzen direnak, edo bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta kreditu trafikoan aritzen diren entitate ororen bestelako ordaintzeko aginduetan gauzatzen direnak. Banakako errekerimenduek zehaztu beharko dituzte dagokion txekearen edo ordainketa aginduaren identifikazio datuak, edo ikerketaren xede den eragiketarenak, ukitutako tributudunak, titularrak edo baimenduak eta dagokion denbora epea.

Idatz-zati honetan xedatutakoaren arabera egindako ikerketak mugimenduen edo txekeen edo bestelako ordainketa aginduen jatorria eta xedea ukitzen ahal ditu, baina, kasu horietan, jatorri eta xede hori dituzten pertsonak edo kontuak identifikatuko dira bakarrik."

Zazpi. 105. artikulua.

"105. artikulua. Zerga ondorioak dituzten datuen isilpeko izaera.

1. Bere eginkizunen barnean zerga administrazioak lortutako datuak, txostenak edo aurrekariak isilpekoak dira, eta aginduz kudeatu behar dituen tributuak edo baliabideak benetan aplikatzeko erabiliko dira bakarrik. Ezin izanen zaizkie hirugarrenei laga edo komunikatu, salbu lagapenak helburu hauek baditu:

a) Delituak ikertzea edo jazartzea, baldin eta jurisdikzio organoek edo Ministerio Fiskalak ezin badituzte jazarri laidotutako pertsonak eskatuta bakarrik.

b) Beste zerga administrazio batzuekin elkarlanean aritzea, beren eskumenen eremuan betebehar fiskalak betetzearen ondorioetarako.

c) Elkarlana, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzarekin eta Gizarte Segurantzako Entitate Kudeatzaileekin eta zerbitzu komunekin, Gizarte Segurantzako kotizazioan eta kuoten bilketan gertatzen den iruzurraren kontrako borrokan, eta, orobat, sistema horrexen kargurako prestazioak lortzeko eta erabiltzeko iruzurraren kontrakoan.

d) Elkarlana bestelako administrazio publikoekin, delitu fiskalaren kontra eta funts publikoen edo Europar Batasunaren funtsen kargurako laguntzak edo dirulaguntzak lortzeko edo jasotzeko iruzurraren kontra borrokatzeko.

e) Elkarlana parlamentuko ikerketa batzordearekin, legez ezarritako esparruaren barnean.

f) Jurisdikzio organoek edo Ministerio Fiskalak adin txikikoen eta ezintasunak dituztenen eskubideak eta interesak babestea.

g) Elkarlana Comptos Ganberarekin, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren fiskalizazio eginkizunen barnean.

h) Elkarlana epaile eta auzitegiekin, ebazpen judizial irmoak betearazteko. Informazio eskaera judizialean beharrezkoa izanen da berariazko ebazpen bat non, dagokion gaian interes publikoak eta pribatuak neurturik, eta zordunaren ondasun eta eskubideen existentziari buruz jakiteko gainerako bitartekoak edo iturriak agortzeagatik, arrazoitzen den zerga administraziotik datuak biltzeko beharra.

i) Elkarlana, Diru arloko Arau Hausteei eta Kapital Zuriketari Aurrea Hartzeko Batzordearen Zerbitzu Betearazlearekin, Terrorismoa Finantzatzeko Jarduerak Begiratzeko Batzordearekin eta bi batzorde horien idazkaritzarekin, horien eginkizunen barnean.

j) Elkarlana, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusi zen Arbitraje Batzordearekin, haren eginkizunak gauzatzean.

k) Elkarlana, tributu arlokoak ez diren baliabide publikoen diru-bilketa egiteko ardura duten zuzenbide publikoko organo edo entitateekin, ordainketa egitera behartuak ongi identifikatzeko, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin, horiei jakinarazpenak egiteko, aipatutako baliabideak kobratzeko.

l) Estatistikan eskumena duten administrazio publiko eskudunek helburu estatistikoetarako datuak erabiltzea, Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak esleitzen dizkien eginkizunak betetzeko. Informazio eskaeran justifikatu beharko da estatistika lanak zer helburu zehatz dituen tributudunen datuak lagatzea beharrezkoa izateko. Datu horiek, izatez ere, datu pilatuen txostenak egiteko erabiliko dira, eta ezin izanen dira banaka gorde.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako lagatze kasuetan, zerga arloko informazioa, ahal dela, bitarteko informatiko edo telematiko bidez eman beharko da. Administrazio publikoek informazio hori aipatutako bitartekoen bidez lortzerik badute, ezin izanen diete interesdunei exijitu informazio horri buruzko zerga administrazioaren ziurtagiriak aurkeztea.

3. Zerga administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu zerga arloko informazioaren konfidentzialtasuna eta haren erabilera egokia bermatzeko.

Datu, txosten edo aurrekari horiek ezagutzen dituzten agintariek edo funtzionarioek horiei buruzko erabateko isiltasuna gordeko dute horien gainean, salbu aipatutako kasuetan. Alde batera utzirik sor litezkeen erantzukizun penalak edo zibilak, isiltasunerako betebehar zehatz horretan arauak haustea diziplinako hutsegite oso larritzat joko da beti.

Ikusten bada delitu bat gerta daitekeela, eta hura ezin dela jazarri laidotutako pertsonak eskaturik bakarrik, orduan zerga administrazioak erruduntasun testigantza eginen du, edo delitu izan daitezkeen egintzen azalpena, inguruabarrak barne, igorriko dio Ministerio Fiskalari. Horretaz gain, dagokion prozedurari hasiera eman dakioke zuzenean, zerbitzu juridiko eskudunaren bitartez kereila jarriz.

4. Atxikitzaileek eta diru-sarrerak kontura egitera behartuek beste tributudun batzuei buruzko datuak, txostenak edo aurrekariak erabiltzen ahalko dituzte soilik konturako diru-sarrerak egiteko betebeharrak zuzen betetzeko eta benetan aplikatzeko. Tributu bakoitzaren araudian aurreikusitako kasuetan, datu horiek zerga administrazioari komunikatu beharko zaizkio.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa kenduta, aipatutako datuak, txostenak edo aurrekariak isilpean gordetzekoak dira. Atxikitzaileek eta diru-sarrerak kontura egitera behartuek haiei buruzko isiltasunik handiena eta zorrotzena gorde behar dute.

5. Aurreko idatz-zatietan aurreikusitako esparruan, tributudunek artxibo administratiboetako erregistro eta dokumentuak ikus ditzakete, baldin eta espediente baten zati badira eta baldin eta, eskaera datarako bukaturik egonda, eskatzaileak esku hartutako prozedurei badagozkie espediente horiek."

Zortzi. 131. artikulua, 4. idatz-zatia gehitzea.

"4. Ikuskapen prozeduran kautelazko neurriak hartzen ahalko dira, behar bezala arrazoiturik, saihestu dadin zerga betebeharren existentzia edo betetzea erakusten duten froga erabakigarriak desagertzea, suntsitzea edo aldatzea, edo gero haiek erakusteari uko egitea edo haien existentzia ukatzea.

Kasua bada, hauek izan daitezke neurriak: karga duten merkantziak edo produktuak zigilatzea, gordailutzea edo bahitzea, bai eta dagokion informazioa izan dezaketen liburuak, erregistroak, dokumentuak, artxiboak, lokalak edo datuak tratatzeko tresna elektronikoak zigilatzea, gordailutzea edo bahitzea ere.

Kautelazko neurriak proportzionalak eta denboran mugatuak izanen dira, aurreko helburuei egokiturik, eta ezin izanen da hartu konpontzeko zailak diren edo konpondu ezin diren kalteak sortzen dituen neurririk.

Hartutako neurriak likidatzeko organo eskudunak berretsi behar ditu, hartu eta hilabeteko epean, eta aipatutako neurriak hartzea eragin zuten egoerak desagertzen badira, kendu eginen dira."

Bederatzi. 132. artikuluaren 3. idatz-zatia kentzea.

Hamar. 133. artikulua.

"133. artikulua. Ikuskapeneko jarduketen lekua.

1. Ikuskapeneko jarduketak honako hauetan gauza daitezke, ikuskapenak zehazten duenaren arabera:

a) Tributudunak helbide fiskala duen lekuan, edo haren ordezkariak helbidea, langela edo bulegoa duen lekuan, betiere azken hori Nafarroan baldin badago.

b) Karga duten jarduerak osorik edo zati batean egiten diren lekuan.

c) Zerga betebeharraren egintzaren aurreustearen edo zergapeko egintzaren froga bat dagoen lekuan, hura partziala izanik ere.

d) 135.2 artikuluak adierazten dituen bulegoetan, jarduketetako elementuak horietan azter daitezkeenean.

2. Tributudunaren enpresetan, bulegoetan, lokaletan, instalazioetan edo biltegietan agertzen ahalko da ikuskaritza, aldez aurretik komunikatu gabe. Jarduketak tributudunarekin edo lokaletako arduradunarekin eginen dira.

3. Tributudunak desgaitasunik edo mugikortasun murrizturik baldin badu, artikulu honen 1. idatz-zatian azaldutakoen artetik hari erosoen zaion lekuan eginen da ikuskapena."

Hamaika. Laugarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Laugarren xedapen iragankorra. Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko, 2011n egiten diren eskaerei aplikatzen zaizkien neurri berariazkoak.

Tributu zorra geroratzeko edo zatikatzeko 2011n egiten diren eskaerei, betiere dirua biltzeko kudeaketa lana Ekonomia eta Ogasun Departamentuari badagokio, honako xedapen berariazko hauek aplikatuko zaizkie:

1.a. Geroratzeetan ez da bermerik eskatuko baldin eta geroratu beharreko zorraren zenbatekoa, guztira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 51.1.b) artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa bada, betiere zerga edo geroratu beharreko zorrari dagokion kontzeptua ez badago aipatutako Erregelamenduaren 48.3 artikuluan adierazitako salbuespenen artean, epea ez bada hiru urte baino handiagoa, eskatzaileak geroratzea eskatutako zorraren 100eko 20 ordaintzen badu tramitatu aurretik, eta geroratzeak hileroko maiztasuna badu.

2.a. Borondatezko epean egindako geroratze edo zatikatze eskaeretan, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa bada, bi urte arteko geroratzea eta hileroko maiztasuna izanik, ez da bermerik eskatuko, ezta geroratzeko eskatutako zorraren 100eko 20ko diru-sarrera egitea ere.

3.a. Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta zerga zorren hiru geroratze edo gehiago badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen diru-sarreren hiru geroratze edo gehiago badaude erabat kitatu gabe, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik aipatutako Diru-bilketaren Erregelamenduaren 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin.

Aurrekoa gorabehera, 2011n aurkezteko eta ordaintzeko aitorpenei dagozkien zerga zorren geroratzeko edo zatikatzeko kasuan, betiere aurkezpen eta ordainketa horiek egiteko erregelamenduzko epearen barnean egiten badira eskaera horiek, lerrokada honetan jasotako zorretarako hiru geroratze gehiago ematen ahalko dira, baldin eta kitatzeko dauden geroratzeak sei baino gehiago ez badira inolako unetan, eta urtean bermerik gabeko hiru geroratze baino gehiago ematen ez badira."

6. artikulua . Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.1. artikuluak testu hau izanen du:

"1. Tarifa taula honi jarraikiz eskatuko da zerga:

Kuotak:

a) Turismoak:

-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 17,88 euro.

-8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 50,30 euro.

-12 zaldi fiskaletik 16ra bitartean: 107,31 euro.

-16 zaldi fiskal baino gehiago: 134,17 euro.

b) Autobusak:

-21 leku baino gutxiago: 125,18 euro.

-21 lekutik 50era bitartean: 178,86 euro.

-50 leku baino gehiago: 223,58 euro.

c) Kamioiak:

-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 62,66 euro.

-1.000 kg-tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria: 125,18 euro.

-2.999 kg-tik 9.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria: 178,86 euro.

-9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 223,58 euro.

d) Traktoreak:

-16 zaldi fiskal baino gutxiago: 31,35 euro.

-16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 62,66 euro.

-25 zaldi fiskal baino gehiago: 125,18 euro.

e) Atoiak eta erdi-atoiak:

-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 31,35 euro.

-1.000 kg-tik 2.999 kg-ra bitarteko karga erabilgarria: 62,66 euro.

-2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 125,18 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

-Ziklomotorrak: 4,51 euro.

-125 cc-ra arteko motozikletak: 6,77 euro.

-125 cc-tik gora 250 cc-ra bitarteko motozikletak: 11,21 euro.

-250 cc-tik gora 500 cc-ra bitarteko motozikletak: 22,11 euro.

-500 cc-tik gora 1.000 cc-ra bitarteko motozikletak: 44,23 euro.

-1.000 cc-tik gorako motozikletak: 88,47 euro."

7. artikulua . Jokoaren gaineko tributuak.

Bat. Zozketen, tonbolen, apustuen eta ausazko konbinazioen gaineko tasa.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroan baimendu beharreko apustuetako tasak jokatutako zenbatekoen batura osoaren eta parte-hartzaileek lortutako sarien zenbatekoaren arteko kenduraren gainean aplikatuko dira.

Nolanahi ere, pilota partidetan edo bertako kirolaren edo herri kirolaren bestelako jardueretan edo lehiaketetan egiten diren apustuetan urtean antolatzen diren partida edo jardunaldien arabera ezarriko da zerga-oinarria, betiere apustuak jardueren lekuan berean egiten badira bakarrik, eta ez badira kanpoko beste apustu batzuekin osatzen.

Bi. Zori, enbido eta ausazko jokoen gaineko tasa.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, makina edo gailu automatikoen bidez egiten diren jokoei aplikatu beharreko kuoten araubidea hau izanen da, zerga-oinarriaren egintza Nafarroan egiten denean:

1. Jokatzeko egokiak diren makinak edo gailuak ustiatzen direnean, aplikatzekoa den araudian egin den makinen sailkapenaren arabera ezarriko da kuota, ondoko idatz-zatietan aurreikusitakoarekin bat.

2. "B" motako makinak, edo saria duten jolas makinak:

a) 3.500 euroko urteko kuota.

b) "B" motako makina edo gailu automatikoak direnean, non bi jokalarik edo gehiagok parte har dezaketen aldi berean, betiere bakoitzaren jokoa besteen jokoaren independentea bada, hauxe izanen da urteko kuota, eurotan: makinak onartzen dituen jokalari kopurua bider 900 egin, eta horri 3.500 gehitu.

c) "B" motako makina edo gailu automatikoak direnean, non bi jokalarik edo gehiagok parte har dezaketen aldi berean, eta bakoitzaren jokoa besteen jokoaren mende badago, hauxe izanen da urteko kuota, eurotan: makinak onartzen dituen jokalari kopurua bider 1.000 egin, eta horri 4.020 gehitu.

3. "C" motako edo ausazko makinak:

Urteko kuota: 4.020 euro.

4. Saria gauzatan ematen duten jolas makinak:

Urteko kuota: 500 euro.

5. Ustiatzeko baimena lortzen den urtean edo, kasua bada, baimena eten, ezeztatu edo azkentzen den urtean, baimena eman denetik hiruhileko naturaleko aldika kalkulatuko da kuota, proportzionalki, edo, kasua bada, eten, ezeztatu edo azkentzen den arte.

Hiru. Bingoa.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, bingoaren zerga-oinarria hau izanen da: jokalariek jokoan parte hartzeko erabiltzen dituzten kantitateen batura, sarietarako erabilitako kantitatea kendurik; eta aplikatzekoa den tributu tasa 100eko 52 izanen da.

8. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko artikuluek honako testu hau izanen dute:

Bat. 96. artikulua.

"96. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasaren zergapeko egintza da titulu hauek luzatzea: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozkoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozkoak, Hizkuntzen mailaren ziurtagiriak eta Euskararen Gaitasun Agiria."

Bi. 99. artikulua.

"99. artikulua. Tarifak.

Tasen tarifa hauek eskatuko dira:

1. TARIFA

Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua:

Dohainik

2. TARIFA

Batxiler titulua:

1. Tarifa arrunta:

48,24

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

24,12

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

3. TARIFA

Titulu teknikoa:

1. Tarifa arrunta:

48,24

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

24,12

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

4. TARIFA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikariaren titulua:

1. Tarifa arrunta:

48,24

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

24,12

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

5. TARIFA

Goi mailako teknikari titulua:

1. Tarifa arrunta:

70,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

35,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

6. TARIFA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako teknikariaren titulua:

1. Tarifa arrunta:

70,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

35,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

7. TARIFA

Musikako lanbide titulua:

1. Tarifa arrunta:

48,24

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

24,12

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

8. TARIFA

Hizkuntzen erdi mailako ziurtagiriak:

1. Tarifa arrunta:

10,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

5,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

9. TARIFA

Hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiriak:

1. Tarifa arrunta:

28,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

14,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

10. TARIFA

Hizkuntzen C1 mailaren ziurtagiria:

1. Tarifa arrunta:

34,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

17,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

11. TARIFA

Euskararen Gaitasun Agiria:

1. Tarifa arrunta:

34,00

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

17,00

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

12. TARIFA

Musikako goi mailako titulua:

1. Tarifa arrunta:

102,16

2. Familia ugaria, 1. kategoriakoa:

51,08

3. Familia ugaria, 2. kategoriakoa:

0

13. TARIFA

Bikoiztuak:

1. 2. tarifatik 12.era bitarteko tituluenak, bi horiek barne:

10,00

2. Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarena:

Dohainik"

Hiru. 119. artikulua.

"119. artikulua. Tarifak.

Tasen tarifa hauek eskatuko dira:

1. TARIFA

Salgaien garraioa:

1.1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:

26,00

ibilgailu bakoitzeko

1.2. Ibilgailu baten matrikulatzearen edo titulartasuna aldatzearen aurreko ziurtagiria ematea, garraiorako baimena eman gabe

8,00

ziurtagiri bakoitzeko

2. TARIFA

Bidaiarien garraioa:

2.1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:

26,00

enpresarentzako

aimen bakoitzeko

2.2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea:

11,00

kopia ziurtatu bakoitzeko

2.3. Erabilera mugatuko bidaiari-garraio publiko erregularrerako baimenak ematea edo berritzea:

26,00

baimen bakoitzeko

3. TARIFA

Ibilgailu gidaridunak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea:

26,00

ibilgailu bakoitzeko

4. TARIFA

Garraioaren jarduera osagarriak ezartzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea (garraioko operadorea):

53,00

subjektu pasibo

bakoitzeko

5. TARIFA

Bestelako tasak:

5.1. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik:

10,00

5.2. Baimenen kopiak luzatzeagatik:

17,00

5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik:

27,00

5.4. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik:

42,00

6. TARIFA

Azterketa egiteko eta tituluak emateko tasak:

6.1. Ondoko azterketa hauek egiteko eskubideengatik: garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua lortzekoa, segurtasun aholkulariaren titulua lortzekoa edo berritzekoa, edo gidariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzekoa:

11,00

6.2. Garraiolariaren lanbide gaitasunaren titulua emateagatik eta segurtasun aholkulariaren titulua emateagatik edo berritzeagatik:

26,00

7. TARIFA

Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak

7.1. Zentroak baimentzea:

330,00

7.2. Zentroak ikus-onestea:

173,00

7.3. Ikastaroak homologatzea:

122,00

7.4. Gidariaren gaitasun txartela ematea eta berritzea:

25,00

8. TARIFA

Idatzizko txostenak prestatzeagatik

8.1. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrietako Enpresen Erregistro Orokorrean edo Garraio Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen beste erregistro batzuetan ageri diren pertsonei, baimenei, ibilgailuei edo enpresa berariazkoei buruzko datuen gainean:

25,00

8.2. Aurreko kontzeptuaren jarduketetarako, datu orokorren gainean

205,00"

Lau. 127. artikulua.

"127. artikulua. Tarifak.

Tasen tarifa hauek eskatuko dira:

1. TARIFA

Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

34,60

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

68,00

3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

88,50

4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

137,50

5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

185,00

2. TARIFA

Eraikuntzen kontserbaziorako obrak egitea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

28,60

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

36,75

3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

48,30

3. TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:

3,30 (T.m.23)

2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:

1,50 (T.m.23)

3. Eustorma, metro linealeko:

4,00 (T.m.23)

4. TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:

1. Hodia babes eremuetan paratzea:

1,50 (T.m.25)

2. Galtzada gurutzatzeko hodia, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko:

4,10 (T.m.25)

3. Galtzada gurutzatzeko hodia, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne:

137,50

5. TARIFA

Aireko lineak instalatzea:

1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan:

9,60 (T.m.45)

2. Behe tentsioko edo bestelako lineetako zutoin bakoitza, babes eremuetan:

4,40 (T.m.30)

3. Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

3,80 (T.m.45)

4. Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

2,70 (T.m.30)

5. Babes eremuan dagoen transformazio zentro bakoitzeko:

50,70

6. TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta egokitzea:

34,60

2. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea:

180,00

7. TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea

1. Sei hilabetetik behera:

31,50

2. Gehienez urtebetean

52,50

8. TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1. Arbolak bota edo landatzea:

34,50

2. Baskulak instalatzea

34,50

3. Babes eremuan hobi septikoa ezartzea:

37,80

4. Lurpeko ur edo gas biltontzia eta kutxetak egitea.

35,70

5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:

31,50

6. Eraikinak eraistea:

31,50

7. Finkak zelaitu eta betelana egitea:

31,50

8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:

31,50"

Bost. 128. artikulua.

"128. artikulua. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari erantzuteko, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

1.

Errepidea "sator" batez gurutzatzea:

1.000

2.

Errepidearen lurpeko gurutzaketa:

1.000

3.

Goi tentsioko lineak airez gurutzatzea:

1.000

4.

Behe tentsioko lineak airez gurutzatzea:

252

5.

Finketarako sarbideak:

252

6.

Zuraren ustiategiak:

1.000

7.

Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideratzeak egitea:

Obra gauzatzeko aurrekontuaren %6 (910 euro gutxienez)

8.

Bestelako baimenak:

315"

Sei. 146. artikulua, 9. tarifa.

"9. TARIFA

Abeltzaintzako ustiategiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea:

1. Abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatzea edo aldaketaren bat sartzea:

3,50

2. Azienda txartela luzatzea:

3,50

3. Behi aziendarako bereizgarri bakoitzeko (belarritakoak):

0,70

4. Behi aziendarako bikoiztutako belarritako bakoitzeko:

2,00

5. Behi azienda identifikatzeko agiri bikoiztua luzatzea:

7,00

6. Ardi aziendaren identifikazioa errumeneko pilulen bidez egitea:

0,50

7. Ardi edo ahuntz aziendarako bereizgarri bakoitzeko (errumeneko pilula gehi belarritakoa edo belarritako elektronikoa gehi belarritakoa):

1,00

8. Ardi edo ahuntz aziendarako bikoiztutako belarritako bakoitzeko:

0,70

9. Ardi edo ahuntz aziendarako bikoiztutako errumeneko pilula edo belarritako elektroniko bakoitzeko:

2,00

10. Zaldi aziendarako bereizgarri bakoitzeko (mikrotxipa edo belarritako elektronikoa):

1,00

11. Zaldi pasaporte bikoiztua edo ordezkoa luzatzeagatik:

7,00

12. Zaldi aziendarako bikoiztutako mikrotxip edo belarritako elektroniko bakoitzeko:

2,00"

Zazpi. 155. artikulua.

"155. artikulua. Tarifak.

Tasen tarifa hauek eskatuko dira:

Muztioak, ardoak, mistelak, ozpinak, mahatsaren ondoriozko bestelako produktuak, likoreak, patxarana eta antzeko edari alkoholikoak.

KODEA

DESKRIPZIOA

EUROTAN

001

1-BUTANOLA

1,36

002

1-PROPANOLA

1,49

003

2-BUTANOLA

1,36

005

AZETALDEHIDOA

2,67

006

ETILO AZETATOA

1,91

007

METILO AZETATOA

1,91

008

AZIDOTASUN FINKOA

1,69

009

AZIDOTASUNA GUZTIRA - BARNE METODOA

1,71

010

AZIDOTASUNA GUZTIRA - METODO OFIZIALA

1,71

011

AZIDOTASUN HEGAZKORRA - METODO OFIZIALA

1,71

012

AZIDOTASUN HEGAZKORRA - BARNE METODOA

1,71

014

AZIDO ZITRIKOA

3,60

016

AZIDO LAKTIKOA

4,38

017

AZIDO L-MALIKOA

4,38

018

AZIDO SORBIKOA

6,71

019

AZIDO TARTARIKOA

3,60

114

GOI MAILAKO ALKOHOLAK

2,67

021

ANH. SULFUROSO LIBREA - BARNE METODOA

1,27

022

ANH. SULFUROSO LIBREA - METODO OFIZIALA

1,27

023

ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - BARNE METODOA

1,27

024

ANH. SULFUROSOA GUZTIRA - METODO OFIZIALA

1,27

025

ANTOZIANOAK

1,96

027

AZUKRE GUTXITZAILEAK

1,90

028

AZUKREAK GUZTIRA

3,90

029

BROMUROAK

2,10

030

KALTZIOA

6,92

031

KATEKINAK

1,96

032

ERRAUTSAK

2,10

033

KLORUROAK

2,10

034

KOBREA

6,92

035

KOLORATZAILE SINTETIKOAK

4,38

122

KLOROPIKRINAREN DEGRADATZEAREN KONP.

7,25

119

EROANKORTASUNA

1,42

110

CIELAB A KOORDENATUA

9,60

111

CIELAB B KOORDENATUA

9,60

112

CIELAB C KOORDENATUA

9,60

108

CIELAB H KOORDENATUA

9,60

109

CILAB L KOORDENATUA

9,60

123

CIELAB S KOORDENATUA

9,60

036

AKATS ORGANOLEPTIKOAK

2,50

041

DENTSITATE OPTIKOA 620 NM

0,93

037

DENTSITATE OPTIKOA 280 NM

0,93

038

DENTSITATE OPTIKOA 420 NM

0,93

040

DENTSITATE OPTIKOA 520 NM

0,93

044

DENTSITATE ERLATIBOA 20.º C-AN

1,08

046

PROTEINA EGONKORTASUNA

3,75

047

EGONKORTASUN TARTARIKOA

4,07

048

ESTERRAK GUZTIRA

3,14

049

ATERAKIN EZ GUTXITZAILEA

1,01

051

ATERAKIN GUTXITUA

1,01

053

ATERAKIN LEHORRA GUZTIRA

1,01

054

OZPIN ATERAKINA GUZTIRA

1,01

055

FERROZIANUROA DISOLUZIOAN

3,83

056

FERROZIANUROA ESEKIDURAN

3,83

057

FLUORUROAK

1,76

067

ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA GUZTIRA, NIR TEKNIKAREN BIDEZ

1,54

068

ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA GUZTIRA, DENTSITATEA ELEKTRONIKOKI NEURTUZ

1,54

064

DESTILATZE BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA.

1,70

065

DENTSITATEA ELEKTRONIKOKI NEURTUZ HARTUTAKO ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA

1,70

063

NIR TEKNIKAREN BIDEZ HARTUTAKO ALKOHOL G. BOLUMETRIKOA

1,13

066

ALKOHOL GRADU BOLUMETRIKOA POTENTZIAN

1,13

059

GLIZERINA

5,53

061

GLUKOSA + FRUKTOSA

4,54

062

ALKOHOL GRADUA PISUAN

1,13

069

BEAUME GRADUA

1,13

071

LITEKEEN GRADUA

1,13

124

HISTAMINA

23,60

072

BURDINA

6,92

074

KOLMATAZIO INDIZEA

3,36

075

FOLIN-CIOCALTEU INDIZEA

2,52

076

ANTOZIANOEN IONIZAZIO INDIZEA

2,52

077

OXIDASETAKO POLIFENOL INDIZEA

2,52

078

DASTATZE TXOSTENA

5,00

079

INTENTSITATE KOLOREZTATZAILEA-ZIURTATUA

0,93

080

ISOAMILIKOA

1,49

081

ISOBUTANOLA

1,49

082

METILO ISOTIOZIANATOA

7,25

083

MAGNESIOA

6,76

086

MASA BOLUMIKOA 20..ºC-AN

0,81

087

METANOLA

2,64

088

100 ALEREN PISUA

0,60

089

pH-A - BARNE METODOA

1,63

090

pH-A - METODO OFIZIALA

1,63

091

pH-A MAHATSETAN

1,63

092

BERUNA

14,40

093

HEZETASUN PORTZENTAJEA

1,90

094

POTASIOA

6,76

095

HIBRIDOEN PRESENTZIA

4,38

096

BAKTERIO KONTAKETA

6,00

097

LEGAMIA KONTAKETA

6,00

098

LIZUN KONTAKETA

6,00

125

ATERAKINAREN GAINERAKOA

0,83

102

SAKAROSA

5,01

103

SODIOA

14,24

104

SULFATOAK

3,78

105

TONALITATEA

1,48

106

UHERTASUNA

3,04

107

ZINKA

6,92

AC001

OSORIK

6,40

AC002

OSORIK, AZUKREEKIN

7,10

AC014

OSORIK, ARDO GOZOAK

6,90

AC005

HORDIGARRIEN ESPORTAZIOA

3,30

AC020

MUZTIOAK ESPORTATZEA

4,80

AC004

UPELEKO ARDO LEHORRA ESPORTATZEA

16,10

AC029

UPELEKO ARDO GOZOA ESPORTATZEA

16,60

AC003

ARDO LEHORRA BOTILETAN ESPORTATZEA

13,90

AC013

ARDO GOZOA BOTILETAN ESPORTATZEA

14,40

AC019

KABA ESPORTATZEA

15,00

AC011

MAHATSAREN UMOTZEAREN KONTROLA

8,50

CA001

SAIAKUNTZEN TXOSTENEN KOPIAK

1,00

CA002

TXOSTENAREN EDO ZIURTAGIRIAREN ITZULPENA

1,00

CA003

SALMENTA LIBREAREN ZIURTAGIRIA

3,60

CA004

BESTE ZIURTAGIRI BATZUK

6,10"

Zortzi. XIII. titulua gehitzea, "Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren tasak" izenekoa. 173., 174., 175. eta 176. artikuluak ditu.

"XIII. TITULUA

FAMILIA, GAZTERIA, KIROL ETA GIZARTE GAIETAKO DEPARTAMENTUAREN TASAK

KAPITULU BAKARRA

Tasak, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroaren jarduketengatik

173. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasa honen zergapeko egintza honako hau da: indarreko xedapenekin bat Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatu edo gaitu behar duten kirol kluben, kirol klub filialen eta kirola sustatzeko erakundeen jarduketak, egintzak eta dokumentuak inskribatzea eta ziurtatzea eta liburuak aurretiaz legeztatzea.

174. artikulua. Subjektu pasiboa.

Aurreko artikuluan aipatutako zerbitzuren bat eskatzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

175. artikulua. Sorrarazpena.

Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sorraraziko da tasa.

176. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

1. TARIFA

Eraketa inskribatzea.

10,77

2. TARIFA

Estatutuen aldaketa inskribatzea.

5,33

3. TARIFA

Bestelako inskripzioak.

3,57

4. TARIFA

Ziurtagiriak luzatzea.

7,14

5. TARIFA

Liburu bakoitza legeztatzea.

3,15"

9. artikulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik ondorioak izanen dituztela, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen ondoko manuak honela erredaktatuko dira:

Bat. 25.1. artikulua, g) letra gehitzea.

"g) Lur Ondasunen Erregistroan dagoen informazioaren berrikuntza kolektiboa, 28. bis artikuluan xedatutakoaren arabera, lurzati batzuen edo zona jakin baten mugatze desegokia zuzentzeko."

Bi. 27.3.a) artikulua.

"a) Fisikoak: ondasun higiezinak zatitzea edo elkartzea, eraikin berriak egitea eta daudenak handitu, zaharberritu edo eraistea, bai osorik bai zati bat soilik.

Lur Ondasunen Erregistroan dauden higiezinen zatiketetan, baldin eta hartan inskribatutako titularrak edo zatiketa hori dela-eta inskribatu beharrekoak ukitzen badituzte, beharrezkoa izanen da ondoriozko egoera lurzatien planoan grafikoki irudikatzea.

Ez dira aldaketa fisikotzat hartuko eraikinen kontserbazio- edo mantentze-lanetarako baino ez diren obrak edo konponketak, nahiz eta aldian-aldian egin beharrekoak ez izan, ez eta apaindura edo dekorazioko ezaugarriak soilik ukitzen dituztenak ere.

Partikularrek aldaketa esanguratsuak egin nahi badituzte lurzatien edo higiezin-unitateen mugetan edo azaleretan, edo titulartasuna aitortzea nahi badute, edo biak nahi badituzte, halakoak 31. eta 32. artikuluetan xedatutako prozedurekin bat tramitatuko dira.

Aurreko lerrokada gorabehera, Lur Ondasunen Erregistroan agertzen diren lurzatien eta higiezin-unitateen muga grafikoak eta, kasua bada, titulartasuna aldatzen ahalko dira aipatutako artikuluetan ezarritako prozedurak tramitatu beharrik gabe, baita ondoriozko mugaketa aldaketaren uneko errealitate hautemangarriarekin bat ez datorrenean ere, betiere inskribatutako titularren arteko adostasunik bada, eta, kasua bada, titular direla eta auzitan ez daudela frogatzen dutenen arteko adostasunik bada. Hori foru lege honen 25. artikuluaren 4. eta 5. idatz-zatietan aurreikusitakoarekin bat agertuko da, eta aipatutako erregistro administratiboan zuzenean inskribatzekoa izanen da."

Hiru. 28. bis artikulua.

"28. bis artikulua. Lurzatien planoko udal eremu baten oinarrizko datuak kolektiboki berritzeko prozedura.

1. Udal bati iruditzen zaionean beharrezkoa dela berak lurzatien planoan zehaztutako eta 14. artikuluan adierazitako erreferentziekin identifikatutako jarduketa eremu bateko higiezinen datu oinarrizkoak eguneratzea, Lur Ondasunen Erregistroan gaizki inskribatutako datuak edo inskribatu beharreko errealitatearekin bat ez datozen oinarrizko datu inskribatuak kolektiboki berritzeko prozedura tramitatuko da.

2. Alkatetzaren ebazpenez hasiko da berrikuntza, eta ukitutako udalak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko du.

Argitaratzearekin, hilabeteko epea irekiko da ukitutakoek adierazpenak egiteko, eta horietan jabetza tituluak eta egokitzat jotzen diren dokumentazio gehigarriak aurkezteko aukera izanen da.

3. Adierazpenak egiteko epe hori iraganik, udalak berrikuntza jarduketari ekinen dio, hau da, lurzatien planoan dagokion eremuaren mugaketa grafiko berri bat eginen da, dagozkion titulartasunak esleituko dira eta ukitutako higiezinen ezaugarriak jaso eta ondoriozko balorazioa eginen da.

Berritu beharreko eremuko lurzatien eta higiezin-unitateen mugatze grafikoa honako hauek kontuan hartuz eginen da: aurkeztutako dokumentazioa, Nafarroako Zerga Ogasunaren esku dagoen eta foru lege honen III. tituluak adierazten duen informazio grafikoa eta osagarria, eta, kasua bada, ukitutako udalen zerbitzuko katastroko teknikariek tokian berean egindako egiaztapenak.

Lurzatien planoan berritu beharreko eremuan honako arau hauek beteko dira:

1.a) Zalantzarik gabe eta denboran zehar etenik gabe egiazta daitekeen errealitate fisikoa edo materiala jasoko da, salbu horrekin bat ez datorren errealitate juridiko bat baldin badago, epai judizial irmo baten edo jabetzaren berrantolamendu juridikoko prozedura baten ondorioz.

2.a) Aurreko arauarekin bat, errealitate fisikoa edo materiala jasotzeko lan teknikoa egiten denean lurzatien muga batzuk ezartzeko zalantzak izaten badira, ukitutakoen adostasuna bilatuko da.

3.a) Egiaztaturik ez dela ukitutakoen arteko adostasunik edo judizialki ez dela mugarik ezarri, edo aurreko titularrek beren borondatez ez dutela mugarik jarri, eta eskura dagoen dokumentazioa azterturik, udalak dagozkion lurzatiak mugatuko ditu honako jarraibide hauek kontuan harturik:

-Udalaren ustez, eta egin daitezkeen alegazioak eta erreklamazioak galarazi gabe, errealitate fisikoa edo materiala irudikatzen dutenak higiezinen errealitate jarraituari gehien egokituz, tokiko zeinu fisiko nabarmenak eta eskura dauden ortoargazkiak aintzat harturik.

-Aurreko jarraibidea ezin bada erabili, dagozkion lurzatien mugak artifizialki eta alde bakarretik ezarriko dira, berrikuntza jarduketa hasten den unean Lur Ondasunen Erregistroan jaso diren mugen arabera, proportzionalki.

-Aurreko jarraibidea ezin bada aplikatu, lurzati bakarra eratuko da eta titulartasuna ukitutako titularrei esleituko zaie, udalak eskura duen informazioaren arabera ezartzen duen proportzioan, galarazi gabe haiek 27.3 artikuluan adierazitako errealitate fisikoari buruz egin dezaketen adierazpena, berariaz adosturik eta 25.4 artikuluan jasotako dokumentu normalizatua erabiliz.

4. Berrikuntza egin beharreko eremuko higiezinen muga grafikoak ezartzeko eta ezaugarriak azaltzeko lana bukaturik, udalak iragarkia sartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hamabost egunez gutxienez udal bulegoetan jendaurrean jartzeko.

Horretaz gain, ukitutakoei komunikazio bat bidaltzen ahalko zaie, informatzeko soilik, jendaurreko aldia egiteko lekuaren eta epearen berri emanez eta, kasua bada, plano bat erantsiko da, beren lurzatiek dituzten ondoriozko mugak adierazten dituena.

Epe horretan eta bukatu ondoko hamabost egunetan, interesdunek alegazioak aurkezten ahalko dituzte, mugen, titulartasunen eta egindako ezaugarrien azalpenaren kontra.

5. Udalak Nafarroako Zerga Ogasunean Lur Ondasunen Erregistroa eramateko ardura duen zerbitzuari bidaliko dizkio lurzatiak mugatzean egindako jarduketak, aurkeztutako alegazioak eta horietarako ebazpen proposamena.

6. Alegazio batzuek berekin ekartzen badute formulatutako proposamena aldatzea, aurreko idatz-zatiak aipatutako Zerga Ogasuneko zerbitzuak mugatzeko proposamen bat egiten ahalko die ukitutakoei, beren adostasuna lortzeko.

Aurreko jarduketak eginik, kasua bada, hark ebazpen proposamen bat eginen du, eta hartan behar bezala erantzunen zaie aurkeztutako alegazioei.

7. Ukitutako higiezinen oinarrizko datuen berrikuntza onesteko ebazpena emanen du aipatutako zerbitzuko zuzendariak. Datu horiek Lur Ondasunen Erregistroan inskribatuko dira zuzenean, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Ebazpen horren kontra ukitutakoek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Ekonomia eta Ogasuneko Kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Inskribatutakoaren berri emateko Nafarroako Zerga Ogasunak eta udalak beste bide batzuk ere erabil ditzakete, ukitutakoek gertatutako aldaketaren berri izan dezaten benetan eta, kasua bada, aurreko lerrokadan adierazitako errekurtsoa jar dezaten.

8. 2. idatz-zatian aurreikusitako ebazpena argitaratu eta biharamunetik hamabi hilabeteko epea izanen da, gehienez, prozedura ebazteko. Dena dela, sei hilabetez luza daiteke epe hori, salbuespenezko egoerak gertatzen direnean edo konplexutasun handiko jarduketak direnean. Epe horiek ez betetzeak espedientea iraungitzea ekarriko du.

Lau. 29. artikulua. 3. idatz-zatiaren idazketa berria eta 4. eta 5. idatz-zatiak gehitzea.

"3. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan arlo horretako eskumena duen unitate organikoak edo departamentuak berariaz egindako jarduketen ondorioz ondasun higiezinen oinarrizko datuetan izandako aldaketak zuzenean sartuko dira Lur Ondasunen Erregistroan. Ondorio horietarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak komunikatu badu lurzatietako laborantzan edo aprobetxamenduetan aldaketak izan direla, aldaketa horiek zuzenean inskribatuko dira, NPBGISrekin koordinatzeko.

Halaber, Estatuko Administrazio Orokorrak igortzen dituen Estatuaren titulartasuneko ondasunei buruzko aldaketak zuzenean sartuko dira.

4. Aurreko idatz-zatian xedatu ez bezala, Nafarroako Zerga Ogasunean Lur Ondasunen Erregistroa eramateko ardura duen zerbitzuko zuzendariaren ebazpen arrazoituaren bidez sartuko dira aipatutako erregistroan han dauden oinarrizko datuen zuzenketak, aipatu den eta halako eginkizunak esleiturik dituen zerbitzuko unitate organikoak tramitatzen dituenak. Jarduketa horietan, dena dela, entzunaldia emanen zaie ukitutakoei.

Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendurik.

5. Titularrek edo ukitutakoek, ez bazaie banaka adierazi Nafarroako Foru Administrazioak, manu honen babesean, oinarrizko datuak sartu dituela, betiere egindako aldaketak ez badu errealitate fisikoa eta, kasua bada, errealitate juridiko egiaztagarria behar bezala jasotzen, zuzenketa eska dezakete, zuzenean, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan."

10. artikulua . Kooperatiben Araubide Fiskalari buruzko Foru Legea. Foru lege honek indarra hartzen duenetik, honela geratuko da idatzirik Kooperatiben Araubide Fiskalari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legeko 12.3 artikulua:

"3. Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kooperatiben kasuan, bai eta etxebizitza-kooperatibak, nekazaritzakoak edota, haien estatutuen arabera, bazkideei zerbitzuak edo hornidurak ematen dizkietenak direnean, kasuko eragiketen prezio gisa konputatuko da eragiketarengatik egiazki ordaindu zena, betiere ez bada zerbitzu edo hornidura horien kostua baino txikiagoa, entitatearen gastu orokorrei dagokien zatia kontuan hartuta. Kontrako kasuan, azken prezio hori aplikatuko da. Nekazaritzako kooperatibetan sistema hori aplikatuko da, bai kooperatibak bazkideei ematen dizkien zerbitzu eta horniduretarako, bai bazkideek kooperatibari egiten edo ematen dizkiotenetarako."

Xedapen Gehigarri Bakarra. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren baliogalera zuzentzeko koefizienteak.

2011n hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluak aipatzen dituen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, eskualdatutako ondare-elementuak eskuratu diren urtearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

1983 eta aurrekoak

2,356

1984

2,134

1985

1,991

1986

1,893

1987

1,835

1988

1,759

1989

1,673

1990

1,605

1991

1,550

1992

1,498

1993

1,438

1994

1,382

1995

1,314

1996

1,252

1997

1,221

1998

1,207

1999

1,200

2000

1,194

2001

1,169

2002

1,156

2003

1,138

2004

1,126

2005

1,112

2006

1,091

2007

1,067

2008

1,034

2009

1,012

2010

1,000

2011

1,000

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Bat. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 55.4.1.d) artikulua indargabetzen da.

Bi. Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 167.2 artikulua eta hamahirugarren xedapen gehigarria indargabetzen da.

Azken Xedapenetan Lehena. Uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendua aldatzea.

Bat. 49. artikulua aldatzen da.

"49. artikulua. Eskumena.

Zorraren geroratzea erabakiko du:

a) Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, geroratu edo zatitu beharreko zorra 200.000 eurotik gorakoa ez denean.

b) Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, geroratu edo zatitu beharreko zorra 200.000 eurotik gorakoa eta gehienez ere 1.500.000 eurokoa denean.

c) Nafarroako Gobernuaren erabaki batek, geroratu edo zatitu beharreko zorra 1.500.000 eurotik gorakoa denean."

Bi. 55. artikuluari 6. idatz-zatia gehitzen zaio.

"6. Tramitazio bitartean eskatzailea Nafarroako Zerga Ogasunaren hartzekodun bihurtzen bada, zerga arloko itzulketengatik, kreditua eskaerako zorrarekin konpentsatzen ahalko da, ofizioz."

Hiru. 59. artikuluaren izenburua aldatzen da.

"59. artikulua. Borondatezko ordainketa aurreratuak, konpentsazioak eta ordainketen helbideratzeak."

Azken Xedapenetan Bigarrena. Arauak emateko ahalmena.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken Xedapenetan Hirugarrena. Kapital aldakorreko inbertsiosozietateak.

Nafarroako Gobernuak, Ecofinen bidez hala behar izanez gero, edo egokia den bitartekoaren bitartez, proposatuko du kapital aldakorreko inbertsio-sozietateen fiskalitateari buruzko araubide harmonizatua, zuzentarau bitartezkoa, ezartzea Europa osorako; izan ere, Europar Batasunaren barruan kapitalen mugimendurako askatasuna arautu denez, horretarako beharra dago.

Azken Xedapenetan Laugarrena. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web