(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

51/2010 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 30EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TELEKOMUNIKAZIOETAKO INSTALAZIOEN TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON 18/10/2010



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, telekomunikazioetako instalazioen teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2009 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretua garatzen du, Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, telekomunikazioetako instalazioen teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren hiru lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Hiru lanbide kualifikazio horiek, alegia, Eraikinetako telekomunikazio azpiegituren muntaketa eta mantentze-lanak, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuan arautua; Megafonia, lokalen sonorizazio eta telebista-zirkuitu itxiko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuan arautua, eta Telefonia sistemen eta datuen tokiko sareen muntaketa eta mantentze-lanak, urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretuan arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa teknikari mota honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da: tituludun hauen lanbide jarduera beste zona nazional eta nazioarteko batzuekin loturik dago, hain zuzen ere elkarrekiko eragina dutenekin. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horiek horrela, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamarreko abuztuaren hogeita hamarrean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Elektrizitatea eta Elektronika lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Telekomunikazioetako Instalazioak.

b) Maila: 2-Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Elektrizitatea eta Elektronika.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (hezkuntzaren nazioarteko sailkapen normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun-unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Telekomunikazioetako Instalazioen heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen badira.

6. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua dutenak sartu ahal izanen dira Telekomunikazioetako Instalazioen erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa zikloetarako, urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuaren 13.2. artikuluan ezarritako eran.

3. Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean Ekipamendu eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluan eta Kontsumoko Tresneria Elektronikoen teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluetako baliozkotze eta salbuespenetarako, urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa hartuko da kontuan.

9. artikulua. Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia.

1. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe publikoetako edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza-jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, ekipamenduek baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen bilakaerak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarri bakarra. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 irakastordu baditu, urriaren 30eko 1632/2009 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtetik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko abuztuaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila.

Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honetako gaitasun orokorra telekomunikazioetako instalazioak eta ikus-entzunezko instalazioak, irrati-komunikazioetako instalazioak eta instalazio domotikoak muntatu eta mantentzean datza. Lan horietan araudi eta erregelamendu indardunak aplikatu behar dira, bai eta kalitateari, segurtasunari eta laneko arriskuei buruzko protokoloak ere, eta bermatu egin behar dira instalazioen funtzionaltasuna eta ingurumenaren errespetua.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

1. Lanbide kualifikazio osoak:

ELE043-2: Eraikinetako telekomunikazio azpiegituren muntaketa eta mantentze-lanak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak).

-UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea.

ELE188-2 Megafonia, lokalen sonorizazio eta telebista-zirkuitu itxiko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0597-2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

-UC0598-2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea.

ELE189-2 Telefonia sistemen eta datuen tokiko sareen azpiegituren muntaketa eta mantentze-lanak, honako gaitasun unitate hauek biltzen dituena:

-UC0599-2: Ahalmen txikiko telefonoguneak dituzten telefonia sistemak muntatzea eta mantentzea.

-UC0600-2: Datuen tokiko sareen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Muntaketa eta mantentze-lanei lotutako logistika ezartzea, azpiegitura, instalazio eta ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatuz.

2) Barnealdeko telekomunikazioetako instalazioak, ikus-entzunezko instalazioak, instalazio domotikoak eta elektrikoak konfiguratu eta kalkulatzea, haien osagaien kokapena eta ezaugarriak zehaztuz eta erregelamenduetan adierazitako zehaztapen eta aginduak betez.

3) Instalazioa edo ekipamendua muntatu edo mantentzeko aurrekontua egitea.

4) Instalazio eta ekipamenduak muntatu edo mantentzeko behar diren baliabide eta bitartekoak biltzea.

5) Instalazioaren zuinketa egitea dokumentazio teknikoari jarraituz, bere eskumeneko arazoak konponduz eta beste gorabehera batzuen berri emanez muntaketaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

6) Ekipamendu informatikoak eta periferikoak muntatu edo handitzea eta konfiguratzea, eta kalitate eta segurtasun aldetik behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatu eta egiaztatzea.

7) Oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatu eta konfiguratzea, eta kalitate eta segurtasun aldetik behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatu eta egiaztatzea.

8) Instalazio eta azpiegituren osagaiak muntatzea (kanalizazioak, kableak, armairuak, euskarriak, besteak beste), muntaketako teknikak erabiliz, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

9) Ekipamenduak (kamerak, seinale-prozesatzaileak, telefonoguneak, besteak beste) instalatzea programazio-tresnak erabiliz, eta kalitate eta segurtasun aldetik behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzea.

10) Instalazio eta ekipamenduak mantendu eta konpontzea, haien elementuak ikuskatu, doitu eta aldatzeko lanak eginez, eta ekipamenduak birprogramatzea, berriz funtziona dezaten, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

11) Instalazio edo ekipamenduaren funtzionamendua egiaztatzea, funtzionamendu eta egiaztapen probak eginez, hura abian edo zerbitzuan jartzeko.

12) Instalazio edo ekipamenduaren dokumentazio tekniko eta administratiboa egitea, indarra duten erregelamendu eta arauei eta bezeroaren eskakizunei jarraituz.

13) Instalazioak muntatu eta mantentzeko prozesuetan esku hartzean segurtasunari, kalitateari eta ingurumenari buruzko protokolo eta arauak aplikatzea.

14) Enpresaren antolamenduan sartzea, helburuak lortzen laguntzea eta lantaldean modu aktiboan parte hartzea, errespetuz eta tolerantziaz.

15) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

16) Produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz sortutako lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea.

17) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

18) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

19) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

20) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

21) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek telekomunikazioko azpiegiturak, telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak, telefonoguneak eta ahots nahiz datu sareen azpiegiturak, sonorizazio eta megafoniako instalazioak, irrati-komunikazioetako instalazioak eta instalazio domotikoak eta ekipamendu informatikoak muntatu eta mantentzen dituzten mikroenpresetan eta enpresa txiki eta ertainetan egiten du lan, bere kontura edo besteren kontura. Enpresa horietatik gehienak pribatuak dira.

Hauek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.

-Antenen instalatzailea.

-Segurtasun sistemen instalatzailea.

-Tokiko sareetako eta telematikako teknikaria.

-Tokiko sareen instalazio eta mantentze-lanetako teknikaria.

-Telefonia instalatzailea.

-Telefono eta telematika ekipamenduen instalatzaile-muntatzailea.

-Soinu instalazioetako teknikaria.

-Megafonia instalatzailea.

-Sistema domotikoen instalatzaile-mantentzailea.

-Ekipamendu informatikoen instalazio eta mantentze-laneko teknikaria.

-Irrati-difusioko sistemen muntaketa eta mantentze-lanetako teknikaria.

-Produktu elektronikoen eta telekomunikazioen saltzailea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroako Foru Komunitatean, telekomunikazioetako instalazioen sektoreak lurralde nazionaleko gainerako lekuen antzeko ezaugarriak ditu, baina Nafarroako enpresa sarearen ezaugarrien eraginpean dago. Hain zuzen ere, sare horretan nagusi diren sektoreak metalaren industria eta garraioa, zerbitzuak, merkataritza eta eraikuntza dira. Sektore horien artean, eraikuntza (instalazioei dagokionez) eta merkataritza eta zerbitzuak dira lanbide profil honen enplegurako eragin esanguratsuena dutenak.

Informazioaren eta telekomunikazioen gizartean sartzea pertsonei nahiz erakundeei dagokien beharrizana da. Telekomunikazioetako sare eta instalazio berriak ezartzean, informazioa lehengai bilakatzen da, eta lehengai hori erabiliz herrien aberastasuna handitzen ahal da.

Ildo horretatik, Nafarroako Foru Komunitatean informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eskuratzeko aukera ematen duten sare eta sistemen ezarpen unibertsala bultzatzen ari da, eta teknologia horiek enpresetan, etxeetan eta administrazio publikoetan ere bultzatzen ari dira. Horretarako, azken urteetan Informazioaren Gizartea eta Telekomunikazioak Sustatzeko Planak abian jarri dira.

Testuinguru horretan nabarmentzen da Telekomunikazioetako Azpiegituren Plan Zuzentzailea. Plan horren helburua Foru Komunitateko lurralde guztian ardatz-azpiegitura eta banda zabalaren bidezko sarbidea ekarriko dituzten jarduerak egitea da, eta orokorrean, honako hauekin zerikusia duten alderdiak sustatu nahi dira:

-Kokaleku publikoetan konektibitatea izatea.

-Interneterako sarbidea etxean.

-Banda zabaleko zerbitzuetarako sarbidea.

-Ardatz azpiegituren garapena.

-Internet erabiltzeko sarbide-puntu publikoak.

-IKT sektorearen bilakaera.

Jarduera horiek errazten dute enpresek IKTen arloko ekipamendu ona eskuratzea, eta gero eta gehiagotan agertzen dira tokiko sarbide sareak eta kudeaketako teknika informatizatuak.

Beste alde batetik, "etxe digitala" delakoa garatzen hasi dela uste da, eta datozen urteetan gero eta gehiago ezarriko dela aurreikusten da. Etxe digital horretan integratzen dira hari bidezko nahiz hari gabeko mota guztietako komunikazioak, ikus-entzunezko aisialdi zerbitzuak, segurtasuna eta energia eraginkortasuneko aplikazioak. Horiek guztiak modu integratuan instalatzeaz arduratzeko egokiena den profesionala honako profil hau duena da.

Datu-instalazioak, hari gabeko telefoniako instalazioak eta domotika eta immotika instalazioak etengabe garatzen ari dira gizarte ingurune guztietan: enpresetan, administrazio publikoetan eta partikularren artean. Horren ondorioz, enpresek eta, orokorrean, gizarteak, teknikari mota hau eskatzen dute. Teknikari mota honek, besteak beste, sareko elektronikaren arloetan lan egiten ahalko du zuntz optikoko zentroetarako, IP telefoniarako, LTDrako, etorkizuneko garapenetan, baita energia berriztagarriei aplikatzen ahal zaien elektronikan ere.

Profesional honen beste jarduera-eremu bat merkataritzako teknikariarena da, telekomunikazioetako instalazioen sektorean bertan, bereziki ekipamendu elektronikoen handizkako zein txikizkako salmenta-enpresetan, ekipamendu informatikoak eta haiei lotutako zerbitzu bereziak barne direla. Hortaz, curriculum honetan sektore horri aplikatzen zaizkien aholkularitza eta salmenta teknikei buruzko oinarrizko prestakuntza txertatu da.

c) Prospektiba.

Curriculum honen garapenean kontuan hartu dira jarraian adieraziko diren alderdiak, eta horiek eragina izanen dute tituluaren eboluzioan hurrengo urteetan:

Titulu honen lanbide profilaren bilakaerak, hirugarren sektorearen barnean, espezializazio handiko teknikari bat lortzera jotzen du, telekomunikazioen, segurtasun sistemen, sareen, domotikaren, telefoniaren, soinuaren eta informatika ekipamenduen azpiegituren instalazio eta mantentze-lanei dagokienez, eta gainera, teknikari mota honek gero eta gehiagotan eginen ditu laneko arriskuen arloko plangintza, kalitate eta prebentzio-zereginak.

Garapen teknologikoa sendotzen ari da, mota guztietako informazioa zuntz optikoaren bitartez igarotzeko erabiltzen diren banda zabaleko telekomunikazio sareen gainean. Material horiek manipulatzeko teknika eta prozedura zehatzak erabili beharko dira, baita egiaztapenerako eta neurketarako berariazko ekipamendua ere (zuntzen identifikagailuak, mikroskopioak, erreflektometro optikoak, jarraitutasun eta potentzia neurgailuak).

Antolaketa-egiturak zentralizatu gabeko erabakietan eta kudeaketako partaidetza-taldeetan oinarrituta hartzeko joera dago. Autonomia eta erabakiak hartzeko ahalmena indartzen dira.

Lan merkatuaren ezaugarriak, langileen mugigarritasuna eta irekiera ekonomikoa direla eta, profesional balioaniztunak prestatu behar dira, sektoreko antolamendu aldaketetara, lan egoera berrietara eta egoera sozioekonomiko berrietara moldatzeko gai izanen direnak.

Hondakinen kudeaketari buruzko Europako eta Estatuko zuzentarauetara egokitzearen ondorioz, baliabideak kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz aprobetxatu ahal izateko prozedurak abian jarri beharko dira.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak.

a) Azpiegitura, instalazio eta ekipamenduen elementuak identifikatzea, plano eta eskemak aztertuz eta aurreikusitako material eta prozedurak ezagutuz, muntaketari eta mantentze-lanei lotutako logistika ezartzeko.

b) Krokisak eta eskemak egitea, marrazketarako eta irudikapen sinboliko normalizaturako baliabide eta teknikak erabiliz, instalazioa konfiguratu eta kalkulatzeko.

c) Instalazio eta ekipamenduen parametro tipikoak ateratzea kalkulu prozedurak aplikatuz eta erregelamenduen aginduei jarraituz, instalazioa konfiguratu eta kalkulatzeko.

d) Materialen eta laneskuaren kostua baloratzea, katalogoak eta obra unitateak kontsultatuz, muntaketa edo mantentze-lanen aurrekontua egiteko.

e) Muntaketarako eta segurtasunerako tresna, erreminta, ekipamendu eta baliabideak hautatzea, obrako baldintzak azterturik eta egin behar diren eragiketak kontuan harturik, baliabide eta bitartekoak biltzeko.

f) Instalazio edo ekipamenduko elementuen kokapena eta zirkuituen trazadura identifikatu eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokapenarekin lotuz, instalazioaren zuinketa egiteko.

g) Periferikoak identifikatu, lotu eta elkarrekin konektatzea, zehaztapen teknikoei jarraituz, ekipamendu informatikoak eta periferikoak muntatu edo handitzeko.

h) Programak instalatu eta kargatzeko prozedurak ezagutu eta burutzea, fabrikatzailearen zehaztapenei jarraituz eta kalitate-irizpideak aplikatuz, oinarrizko softwarea, sistema eragileak eta aplikazioak instalatu eta konfiguratzeko.

i) Mekanizatzeko, konektatzeko, neurtzeko eta muntatzeko teknikak aplikatzea, ekipamendu, erreminta eta tresnak baliatuz, ezarritako prozeduren arabera, kalitatez eta segurtasunez, azpiegituren osagaiak muntatu edo mantentzeko.

j) Euskarri-elementuak eta elementu lagungarriak kokatu eta finkatzea, muntaketaren planoak eta zehaztapenak interpretatuz, segurtasunez eta kalitatez, ekipamendu, instalazio eta azpiegiturak muntatzeko.

k) Instalazio, sare, azpiegitura eta makinetako ekipamendu eta elementu osagarriak lotzea, konexio eta ahokadurako tekniken bitartez, dokumentazio teknikoko eskemei jarraikiz, azpiegiturak muntatzeko eta ekipamenduak instalatzeko.

l) Programak kargatu edo transferitzea, fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz eta kalitate-irizpideak aplikatuz, ekipamenduak instalatzeko.

m) Instalazio eta ekipamenduen akats edo matxuren ondorioak eta arrazoiak aztertu eta kokatzea, neurgailuak erabiliz eta emaitzak interpretatuz, instalazio eta ekipamenduen mantentze- eta konpontze-lanak egiteko.

n) Ekipamenduen konfigurazioa eta kontrol softwarea egiaztatzea fabrikatzailearen jarraibideei jarraituz, instalazio eta ekipamenduen mantentze- eta konpontze-lanak egiteko.

ñ) Elementu akastunak aldatzea, ekipamenduak desmuntatuz eta muntatuz eta beharrezkoak diren doikuntzak eginez, mantentze planak eta kalitate eta segurtasun protokoloak azterturik, instalazio eta ekipamenduen mantentze- eta konpontze- lanak egiteko.

o) Konexioak, softwarea, seinaleak eta parametro karakteristikoak, besteak beste, aztertzea, ezarritako tresnak eta protokoloak erabiliz, kalitatez eta segurtasunez, instalazioa edo ekipamendua ongi dabilela egiaztatzeko.

p) Mantentze fitxak, gorabeheren eta konponketen gaineko txostenak eta jarraibideen eskuliburuak betetzea, ezarritako prozedura eta formatuei jarraituz, instalazio edo ekipamenduaren dokumentazioa egiteko.

q) Kalitaterako eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko prozedurak aztertu eta deskribatzea, eta definitutako kasuetan arau estandarizatuak betetzeko zer egin behar den adieraztea.

r) Lantaldearekin harreman eraginkorrak izatea, jarraibideak interpretatu eta sortzea, arazoetarako konponbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan sartzeko.

s) Produkzio-prozesuko lan jarduerak baloratzea eta prozesu osoari egiten dioten ekarpena identifikatzea, lantaldeetan modu aktiboan parte hartzeko eta produkzioaren helburuak lortzeko.

t) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

u) Ikasteko aukerak eta lan munduarekin duten lotura identifikatu eta baloratzea, eta merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea, eguneratzeko eta berritzeko gogoari eusteko.

v) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

B) Lanbide moduluak.

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

0359

Elektronika aplikatua

290

9

1.

0360

Ekipamendu mikroinformatikoak

130

4

1.

0361

Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

220

7

1.

0362

Oinarrizko instalazio elektrikoak

190

6

1.

0363

Megafonia eta sonorizazio instalazioak

130

4

1.

0237

Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

130

6

2.

0238

Instalazio domotikoak

110

5

2.

0364

Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

130

6

2.

0365

Irrati-komunikazioetako instalazioak

110

5

2.

NA07(1)

Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta

50

2

2.

0366

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0367

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.

0368

Lantokietako prestakuntza

370

Enpresaren ordutegian

2.

(1) Nahitaezko modulua Nafarroako Foru Komunitatean.

b) Lanbide moduluen garapena:

Lanbide modulua: Elektronika aplikatua

Kodea: 0359.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak eta neurketak egiten ditu, oinarrizko printzipio eta kontzeptuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagai elektronikoak sailkatu dira beren ezaugarrien eta portaeren arabera.

b) Zirkuitu elektrikoen eskemetan erabiltzen den sinbologia normalizatua identifikatu da.

c) Magnitude elektrikoak eta horien unitateak identifikatu dira.

d) Potentzia, energia eta errendimendu elektrikoen kalkuluak egin dira.

e) Elektrizitatearen efektu kimiko eta termikoak ezagutu dira.

f) Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egin dira.

g) Zirkuitu elektrikoetan neurketak egin dira (tentsioa eta intentsitatea, besteak beste).

2. Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzen ditu, eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Imanen ezaugarriak eta imanek sortzen dituzten eremu magnetikoenak ezagutu dira.

b) Korronte elektrikoek zeharkatzean eroaleek sortutako eremu magnetikoak ezagutu dira.

c) Magnitude elektromagnetiko nagusiak eta horien unitateak identifikatu dira.

d) Eremu magnetiko batek korronte elektrikoetan duen eragina ezagutu da.

e) Faraday-ren esperientziak deskribatu dira.

f) Autoindukzioaren fenomenoa deskribatu da.

g) Interferentzia elektromagnetikoaren fenomenoa deskribatu da.

3. Korronte alterno monofasiko eta trifasikoko zirkuituetan kalkuluak eta neurketak egiten ditu, oinarrizko printzipio eta kontzeptuak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale alterno baten ezaugarriak identifikatu dira.

b) Sinbologia normalizatua identifikatu da.

c) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta potentzia faktorearen kalkuluak egin dira korronte alterno monofasikoko zirkuituetan.

d) Tentsioaren, intentsitatearen, potentziaren eta potentzia faktorearen neurketak egin dira.

e) Potentzia faktorea zuzentzeko modua identifikatu da.

f) Erresonantzia kontzeptua eta haren aplikazioak deskribatu dira.

g) Harmonikoak eta haien eraginak identifikatu dira.

h) Hiru eta lau hariko banaketa sistemak deskribatu dira.

i) Hargailu trifasikoak konektatzeko moduak identifikatu dira.

4. Zirkuitu analogikoak muntatzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Seinale eta potentziako zirkuitu analogiko motak deskribatu dira.

b) Zirkuitu analogikoen oinarrizko parametro eta ezaugarriak deskribatu dira.

c) Osagaiak identifikatu dira, eta haien sinboloekin lotu dira.

d) Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatu edo simulatu dira.

e) Formatu analogikotik digitalera bihurtzeko zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

f) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

g) Funtsezko neurketak egin dira.

h) Zirkuitu analogikoen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

i) Akatsak konpondu dira.

5. Elikadura iturrien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu, haien funtzio-blokeak identifikatzen ditu eta seinale tipikoak neurtzen edo bistaratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Osagai eta bloke diferenteak deskribatu dira eta beren sinboloarekin lotu dira.

b) Blokeen funtzionamendua deskribatu da.

c) Elikadura iturri linealen eta kommutatuen arteko diferentziak azaldu dira.

d) Iturri mota bakoitzaren egiazko aplikazioak deskribatu dira.

e) Funtsezko neurketak egin dira.

f) Seinaleak bistaratu dira.

g) Akatsak konpondu dira.

6. Zirkuituak muntatzen ditu anplifikadore operazionalekin, eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen oinarrizko konfigurazioak identifikatu dira.

b) Parametro bereizgarriak identifikatu dira.

c) Haien funtzionamendua deskribatu da.

d) Anplifikadore operazionalak dituzten oinarrizko zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

e) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

f) Funtsezko neurketak egin dira.

g) Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen egiazko aplikazioak deskribatu dira.

h) Akatsak deskribatu dira, eta osagaiaren hutsarekin lotu dira.

i) Akatsak konpondu dira.

7. Zirkuitu logiko digitalak muntatzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zenbaki-sistema eta kode desberdinak erabili dira.

b) Funtsezko funtzio logikoak deskribatu dira.

c) Zirkuitu logikoak sinbolo egokien bitartez irudikatu dira.

d) Sarrerak eta irteerak erlazionatu dira zirkuitu konbinazional eta sekuentzialetan.

e) Oinarrizko zirkuitu digitalak muntatu edo simulatu dira.

f) Formatu digitaletik analogikora bihurtzeko zirkuituak muntatu edo simulatu dira.

g) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

h) Oinarrizko matxurak konpondu dira.

8. Zirkuitu mikroprogramagarriak ezagutzen ditu eta haien ezaugarri eta aplikazioak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mikroprozesadore baten eta mikrokontroladore baten egitura identifikatu da.

b) Elementu programagarriei (memoria eta atakei, besteak beste) lotutako logika deskribatu da.

c) Elementu programagarriekin egindako oinarrizko aplikazioak deskribatu dira.

d) Entrenatzaile didaktikoetan edo antzekoetan aplikatzeko programak kargatu dira.

e) Parametroen aldaketak egin dira.

f) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

Edukiak.

Kalkuluak eta neurketak korronte zuzenean:

-Elektrizitatearen sorkuntza eta kontsumoa.

-Elektrizitatearen efektuak: kimikoa eta termikoa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak. Unitateak.

-Osagai pasiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Elektrizitatearen oinarrizko legeak.

-Neurgailuak. Neurtzeko prozedurak.

-Sorgailuak: lotura.

-Hargailuak: lotura.

Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea:

-Magnetismoa.

-Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa: elektroimana.

-Magnitude magnetikoak.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Eremu magnetikoen barnean dauden korronteen gaineko indarrak.

-Indar elektroeragile induzituak.

-Faraday-ren legea.

-Bateragarritasun elektromagnetikoa: immunitatea eta emisibitatea.

Kalkuluak eta neurketak korronte alternoan:

-Korronte alterno motak.

-Korronte alterno baten ezaugarri bereizgarriak. Kalkuluak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, harila eta kondentsadorea) portaera korronte alternoan.

-Erresonantzia.

-Potentziak korronte alternoan. Kalkulua.

-Potentzia faktorea. Zuzenketa.

-Harmonikoak.

-Neurketak korronte alternoan. Ekipamenduak eta prozedurak.

-Hargailu trifasikoen konexioa.

-Potentziak trifasikoan.

-Seinaleak bistaratzea.

Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatzea:

-Seinale analogikoa. Parametroak.

-Osagai aktiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Erdieroaleak. Diodoak. Diodo motak. Ezaugarriak.

-Diodoak dituzten zirkuituak. Aplikazioak eta diseinuak.

-Transistore bipolarrak eta unipolarrak. Transistore motak. Ezaugarriak.

-Transistoreak dituzten zirkuituak. Aplikazioak, muntaketa eta diseinua.

-Anplifikadoreak. Transistoreak dituzten anplifikadoreak, hainbat aplikaziotarako.

-Potentzia zirkuituak. Potentzia-erdieroaleak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Zirkuitu tenporizadore eta osziladoreak. Osziladore senoidalak eta erlaxaziozkoak.

-Osagai aktiboak dituzten zirkuituen muntaketa/simulazioa.

-Osagai aktiboak dituzten zirkuituen neurketak, telekomunikazioetarako.

Elikadura iturrien karakterizazioa:

-Elikadura iturri motak.

-Osagaiak iturri linealetan. Transformadorea. Artezgailua. Iragazketa. Erregulazioa. Motak, ezaugarriak eta neurriak.

-Iturri kommutatuak. Ezaugarriak. Funtzio-blokeak eta oinarriak.

-Neurketak eta seinaleak bistaratzea.

-Elikadura zirkuituen simulazioa.

Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen muntaketa:

-Tipologiak. Anplifikadore operazionalak. Hainbat aplikazio eta erabilera. Instrumentazio anplifikadoreak, isolamendu anplifikadoreak eta bestelakoak.

-Mota batzuen eta besteen funtsezko ezaugarriak.

-Oinarrizko zirkuituen muntaketa eta simulazioa.

-Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen aplikazioak telekomunikazioan, instrumentazioan, kontrolean, iragazkietan, etab.

Zirkuitu digitalak muntatzea:

-Teknika digitalei buruzko sarrera: zenbaki sistemak.

-Ate logikoak: motak. Teknologiak. Integrazioa.

-Konbinaziozko zirkuituak: tipologiak. Oinarrizko aplikazioak. Analisiak.

-Zirkuitu sekuentzialak: tipologiak. Analisiak eta aplikazioak.

-Formatu analogikotik digitalera bihurtzeko zirkuituak.

-Formatu digitaletik analogikora bihurtzeko zirkuituak.

-Oinarrizko zirkuituen muntaketa eta simulazioa.

-Neurketarako tresnak zirkuitu digitaletan.

-Mantentze-lanak zirkuitu digitaletan, eta neurketak aplikazio zirkuituetan.

Zirkuitu mikroprogramagarrien aplikazioa:

-Mikroprozesadoreen eta mikrokontroladoreen egitura.

-Lotutako logika. Memoriak. Periferikoak. Motak eta aplikazioak. Teknologiak.

-Aplikazio blokeen eskemak.

-Aplikazioen organigramak.

-Programak kargatzea. Exekuzioa. Funtzionamendu-probak.

-Mikroprozesadoreak eta mikrokontroladoreak dituzten zirkuituetarako tresnak eta softwarea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua, telekomunikazioko instalazio eta sistemetan, instalazio domotikoetan, datu sareetan eta bestelakoetan erabiltzen diren ekipamendu eta elementu elektronikoen funtzio eta ezaugarriak ulertzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia ematea da. Beraz, esan dezakegu euskarri modulua dela, eta lagungarri izanen dela zikloko gainerako moduluetarako.

Moduluak hasieran elektrotekniarekin zerikusia duten hiru eduki epigrafe ditu. Edukien multzo osoa oso zabala denez, komenigarritzat jo da epigrafe horiek hemen ikuspegi oinarrizko eta orokor batetik lantzea, eta oinarrizko instalazio elektrikoen modulua egin arte ez aplikatzea. Horretarako, beharrezkoa izanen da bi moduluen arteko koordinazio berezia, aurreikusitako eduki guztiak lantzen direla ziurtatzea, eta eduki berberak arlo batean baino gehiagotan lan daitezela saihestea.

Hausnarketa metodologiko horiek kontuan hartuta, egokien jotzen den edukien sekuentziazioa ez da edukien atalean ezarritako ordena berbera. Kontuan hartzen da oinarrizko elektrotekniarako sarreratik hasiko dela, eta elektronika digitalarekin lotutako edukiekin jarraituko dela: zirkuitu digitalak muntatzea, eta jarraian zirkuitu mikroprogramagarrien aplikazioa landuko da, eta gerora berriro helduko zaie elektronika analogikoaren edukiei: oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatzea, elikadura iturrien karakterizazioa eta anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen muntaketa. Hori eskema gisa azalduta honelakoa izanen litzateke:

-Oinarrizko elektroteknia.

-Zirkuitu digitalak muntatzea.

-Zirkuitu mikroprogramagarrien aplikazioa.

-Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatzea.

-Elikadura iturrien karakterizazioa.

-Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen muntaketa.

Modulu honetako edukiak aldi berean teorikoak eta praktikoak direnez, komenigarria litzateke eskola teorikoak emateko baliabideak dituen ikasgela izatea: ikus-entzunezko baliabideak, arbel elektronikoa, proiektorea, ordenagailua irakaslearentzat eta Interneterako edo belaunaldi berriko sareetarako konexioa; eta era berean, ikasleek muntaketa jarduerak egin ahal izateko ikasgela izatea: laborategi elektronikoko mahaiak, neurketarako tresna eta ekipamenduak, tresnak, osagai eta ekipamenduen armairuak, eta simulazioko jarduerak edo informazio jarduerak egin ahal izateko ere bai, ikasle guztientzako ordenagailu nahikoak, datuen sarearekin, banda zabaleko sareetarako sarbidea, eta kudeaketako, edizioko eta simulazioko, eta diseinu elektronikoko softwarea.

Komenigarria litzateke leku nahikoa duen balio anitzeko gela izatea mota guztietako jardueretarako, edo hobe gune bereiziak dituen bat, mota batzuetako eta bestetako jarduerak eskolaren bilakaerara egokitu ahal izateko.

Gomendatzen diren oinarrizko ekipamendu eta tresnak hauek izanen lirateke, besteak beste: osziloskopioa, funtzio sorgailua, elikadura iturria, muntaketako entrenatzailea, soldadura-estazioa, komunikazioetako elektronikako entrenatzailea eta elektronika digitaleko entrenatzailea.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, jarraian egiten ahal diren irakaskuntza eta ikaskuntza jarduera batzuk aipatuko dira. Ahal dela, jarduera mota diferenteak tartekatuko dira, eta ikasgelaren egitura aprobetxatuko da:

-Eduki teoriko edo kontzeptualei buruzko jarduerak, funtsezko azalpen edo kalkuluetan oinarrituta, batik bat ikasgelan egin beharrekoak. Ekipamendu informatikoetako zirkuituen simulazioko jarduerekin konbinatuta.

-Oinarrizko prototipoen muntaketa jarduerak, eskuzko trebetasuna lantzeko eta praktika egiaztatzeko, osagai eguneratuak eta neurketako tresnak erabiliz. Elektronikako entrenatzaileetan egindako jarduera praktikoekin konbinatzen ahalko lirateke, eskolan ikusten diren prototipoak baino zirkuitu landuagoak aztertu ahal izateko.

-Egiazko ekipamenduak aztertzeko jarduerak, esate baterako: elikadura iturriak, anplifikadoreak, potentzia ekipamenduak, ekipamendu mikroprogramagarriak. Komenigarria litzateke fabrikatzaileen eskemak eta zerbitzu-eskuliburuak erabiltzea.

Azkenik, ikasleentzat testuliburuak erabiltzea iradokitzen ahalko litzateke, kontsultarako tresna gisa, azterketa metodologiko antolaturako, eta ariketak edo jarduerak egiteko laguntza gisa.

Lanbide modulua: Ekipamendu mikroinformatikoak

Kodea: 0360.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendu mikroinformatiko bat muntatzen du, osagaiak hautatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu mikroinformatikoa osatzen duten funtzio blokeak deskribatu dira.

b) Plaka nagusiaren funtzio blokerik garrantzitsuenak deskribatu dira.

c) Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzeko behar diren tresna eta lanabesak aukeratu dira.

d) Muntatu beharreko osagai guztien dokumentazio teknikoa interpretatu da.

e) Plaka nagusia, mikroprozesadorea, hozte elementuak, memoria-moduluak eta irakurketa- eta grabazio-euskarriak, besteak beste, muntatu eta, bidezkoa bada, konfiguratu dira.

f) Azterketa eta diagnosi utilitateak exekutatu dira muntatutako multzoaren prestazioak egiaztatzeko.

g) Ordenagailu pertsonaletarako ohiko tentsioak neurtu dira elikadura iturrietan eta etenik gabeko elikadura sistemetan.

2. Sistema eragileak instalatzen ditu, eta sistema horien ezaugarriak ekipamenduko hardwarearekin eta aplikatzeko softwarearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eragilearen funtzioak aztertu dira.

b) Sistema eragilearen egitura deskribatu da.

c) Hardwarearen egokitasuna egiaztatu da.

d) Sistema eragilea aukeratu da.

e) Instalazioaren oinarrizko parametroak konfiguratu dira.

f) Instalazioaren gorabeherak deskribatu dira.

g) Softwarea erabiltzeko arauak errespetatu dira (lizentziak).

h) Lehendik instalatutako sistema eragile bat eguneratu da.

i) Abiarazte-kudeatzailea konfiguratu da.

3. Sistema eragileak konfiguratu eta administratzeko oinarrizko eragiketak egiten ditu eskakizunak interpretatuta, eta sistema erabiltzeko moduan optimizatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eragilea berreskuratzeko metodoak aplikatu dira.

b) Sistema eragilea eguneratzeko konfigurazioa egin da.

c) Programak eta aplikazioak (besteak beste, antibirusak, sistema optimizatzeko tresnak) instalatzeko/desinstalatzeko eragiketak egin dira.

d) Sistema konfiguratzeko laguntzaileak erabili dira (besteak beste, sareetarako sarbidea, gailuak instalatzea/desinstalatzea).

e) Sistemaren zereginak automatizatzeko eragiketak egin dira.

f) Erabiltzaile eta talde profilak konfiguratu dira.

g) Sistema osoaren funtzionamendua optimizatu da.

h) Sistemaren irudia egin da eta kanpoko euskarri batean gorde da.

i) Sistema berreskuratu da lehendik dagoen irudi bat erabiliz.

4. Periferikoak instalatzen ditu, ekipamenduen fabrikatzaileen dokumentazioa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eskuliburuak interpretatu dira.

b) Inprimaketa estandarreko periferikoak instalatu dira.

c) Irudi digitalak kapturatzeko periferikoak instalatu dira.

d) Beste multimedia periferiko batzuk instalatu dira haien aplikazioekin.

e) Konpartitzeko baliabideak instalatu eta konfiguratu dira.

f) Hari gabeko sistemak (besteak beste bluetooth, wireless) eta aplikazioak instalatu dira.

g) Telekomunikazioko instalazioetan erabiltzen diren periferikoak instalatu dira.

h) Periferikoak konfiguratu dira.

i) Periferikoetan prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-laneko teknikak aplikatu dira.

5. Dokumentuak egiten ditu aplikazio informatikoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu-tratamenduko programak erabili dira.

b) Kalkulu-orriko programak erabili dira.

c) Datu-baseetako programak erabili dira.

d) Aurkezpenak sortu dira berariazko programak erabiliz.

e) Txantiloiak diseinatu dira.

f) Ofimatika-pakete baten barneko beste aplikazio batzuk erabili dira (irudien eta argitalpenen tratamendua, beste batzuen artean).

g) Posta elektronikoa kudeatzeko programekin lan egin da.

h) Internetera sartzeko programak erabili dira.

i) Interneteko tresnak erabili dira.

6. Ekipamendu informatikoen mantentze-lana egiten du, eta akatsak haien arrazoiekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ordenagailu baten abiarazte-prozesua deskribatu da.

b) Ekipamendu bat abiarazteko programa baten bertsiorik ohikoenak eta adierazgarrienak konfiguratu dira.

c) Ekipamendu mikroinformatiko baten matxurarik ohikoenak identifikatu eta konpondu dira (osagaien konexio txarra, arazoak disko finkoetan, mikroprozesadorearen gainberotzea, beste batzuen artean).

d) Diagnostikorako programak erabili dira.

e) Fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatu dira.

f) Hondatutako osagaiak (besteak beste txartelak, memoriak) aldatu dira.

g) Aldatutako osagaien bateragarritasuna egiaztatu da.

h) Sistemaren errendimendu probak egin dira.

i) Osagaien eta softwarearen eguneratzeak eta handitzeak egin dira.

j) Matxuren txostenak (konpontzea edo handitzea) egin dira.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze-lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Ekipamendu mikroinformatikoak muntatu eta konfiguratzea:

-Sistema mikroinformatiko baten funtzio blokeak.

-Plaka nagusia eta mikroprozesadorea. Plaka nagusiaren formatuak.

-Mikroprozesadoreen ezaugarriak eta bilakaera.

-Plakan integratutako gailuak. Plaka nagusia konfiguratzeko programa.

-Ekipamendu mikroinformatikoen osagaiak. Txasisa. Elikadura iturria. RAM memoria. Disko finkoak. Irakurketa- eta grabazio-unitate optikoak. Memoria lagungarriko euskarriak. Moldagailu grafikoa eta monitorea. TB txartelak eta bideo kapturatzaileak. Sare moldagailuak.

-Gailu-kontrolatzaileak.

-Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea. Ordenagailu baten muntaketa-sekuentzia. Tresnak eta lanabesak. Aurreneurriak eta segurtasun oharrak.

-Elikadura iturria instalatzea.

-Prozesadorea muntatzea. Prozesadorea hoztea.

-RAM memoriako moduluak finkatzea.

-Moldagailuak eta osagaiak finkatu eta konektatzea.

-Azterketa eta diagnosi utilitateak. Parametro elektrikoak neurtzea eta errendimendua egiaztatzea.

-Etenik gabeko elikadura sistemak.

Sistema eragileak instalatzea:

-Sistema eragileen kontzeptua.

-Sistema eragileen osagaiak eta egitura.

-Sistema eragilearen funtzioak. Baliabideak.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea.

-Instalazioa planifikatzea: partizioak, artxibo sistema.

-Instalatu beharreko oinarrizko aplikazioak aukeratzea.

-Instalazioaren oinarrizko parametroak.

-Sistema eragilea eguneratzea.

-Sistema eragileko softwarea gehitu/kendu/eguneratzea.

-Sistema abiarazi eta geldiaraztea. Saioak.

-Erabiltzaile-interfazeak. Motak, ezaugarriak eta erabilerak.

Sistema eragileak konfiguratzea:

-Idazmahaiko lehenespenak konfiguratzea.

-Direktorio-zuhaitzaren egitura.

-Konpresioa/deskonpresioa.

-Sistema eragilea erabiltzea: agindu-modua, modu grafikoa.

-Erabiltzaile eta tokiko taldeen profilak kudeatzea. Pasahitzak.

-Fitxategi-sistema kudeatzea.

-Sistemaren prozesuak eta erabiltzaile-prozesuak kudeatzea.

-Sistemaren errendimendua. Sistemaren jardueraren jarraipena egitea.

-Zerbitzuak aktibatzea eta desaktibatzea. Baliabideak partekatzea.

-Sistema eragilea, instalatutako hardwarea eta aplikazioak konfiguratzeko eta horien portaera analizatzeko datu-basea.

-Aplikazioak instalatzea (besteak beste, antibirusak eta optimizazio tresnak).

-Partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateak.

-Irudiak lehengoratzea.

Periferikoak instalatzea:

-Inprimagailuak: motak, zehaztapenak eta funtzionamendua.

-Irudiak kapturatzeko eta digitalizatzeko periferikoak.

-Beste multimedia periferiko batzuk: besteak beste soinua eta irudia.

-Sarrerako periferikoak.

-Industria erabilerako periferikoak.

-Periferiko batzuen eta besteen oinarrizko mantentze-lana.

Tresna informatikoak erabiltzea:

-Testuen tratamendua eta prozesaketa.

-Datu baseak sortzea.

-Aurkezpenak sortzea.

-Posta elektronikoaren kudeatzaileak eta web nabigatzaileak.

-Interneteko utilitateak erabiltzea.

-Telefonia eta bideokonferentzia.

-Beste aplikazio batzuk.

Ekipamendu mikroinformatikoen mantentze-lana:

-Prebentziorako mantentze-lana egiteko teknikak.

-Ekipamendu mikroinformatiko batean matxurak detektatzea.

-Abisu-seinale argidunak eta akustikoak.

-Ohiko hutsegiteak.

-Hardwarea handitzea.

-Bateraezintasunak.

-Etenik gabeko elikadura sistemak.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetan biltzen da ekipamendu mikroinformatiko eta periferiko arruntak muntatu, instalatu eta mantentzeko, sistema eragileak instalatzeko, ofimatikako eta Interneteko softwarearekin lan egiteko eta ekipamendu mikroinformatiko batean hardwarearen nahiz softwarearen prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-laneko eta mantentze-lan proaktiboko zereginak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza.

Zeregin horiek guztiak lanbide eremuko oinarrizko mantentze-lan mikroinformatikoari dagozkio, eta horregatik, modulu honen ikuspegiak batik bat praktikoa izan behar du eta "eginez ikasi" filosofiari jarraitu behar dio.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-Ekipamendu mikroinformatikoak muntatu eta konfiguratzea.

-Sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea.

-Tresna informatikoak erabiltzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoen mantentze-lana.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Sistema eragileak instalatu eta konfiguratzeari buruzko edukiak multzoan hartuta lantzen ahal direla uste da, eta beraz, haiekin zerikusia duten irakaskuntza-ikaskuntza jardueren barnean biak bilduko lirateke.

Eduki horien artean, aplikazioak instalatzearekin (besteak beste, antibirusak eta optimizazio tresnak) eta partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateekin zerikusia duten zatia mantentze-lanari buruzko multzoan lantzen ahal dela uste da.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da, alderdi praktikoa bereziki azpimarratuz. Ahal dela inguruko enpresen ohiko praktikaren antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Jarduera teorikoak, hots, ikasgelan aplikazio ofimatikoen edo mantentzeko aplikazioen hardwareari eta softwareari, dokumentazio teknikoari eta eskuliburuei buruzko oinarrizko eduki teorikoak azaltzea.

-Jarduera praktikoak, hots, ekipamendu mikroinformatiko osoen muntaketak egitea: plaka nagusiak, disko gogorrak, memoriak, txartel grafikoak, eta orokorrean, sistema informatiko baten konfigurazio orokorraren barneko periferiko guztiak instalatu eta konfiguratzea.

-Sistema eragileak instalatzeko eta konfiguratzeko jarduera praktikoak, jarduera hauek egiteko helburuz: disko gogorraren partizioak egitea, abiarazteko sistemak konfiguratzea, ekipamendu berean hainbat sistema eragileren abiarazte bikoitza egitea, hardwarea konfiguratzea sistema eragile bakoitzerako, eta erabiltzaile eta taldeen ezaugarriak.

-Jarduera praktikoak, hots, ofimatikako tresna informatikoak erabiltzea, adibidez testu prozesatzaileak, kalkulu-orriak, datu-baseak, irudien manipulazioa; eta mantentze-lan informatikorako berariazko tresnak ezagutu eta erabiltzea, disko gogorren eta/edo partizioen irudiak, segurtasun kopiak eta ekipamenduen klonazioak egin ahal izateko.

Ikasleak motibatzeko eta beren ikaskuntza prozesuaz gogoeta eragiteko, ikasleek burututako praktikei buruz txosten edo memoriak euskarri informatikoan egin ditzatela gomendatzen da. Txosten edo memoria horietan, erabilitako osagaien ezaugarriak, aurrekontua eta laneko arriskuen ebaluazioa azalduko dira.

Modulu hau batik bat praktikoa denez, eta jarduera praktikoak (ekipamendu mikroinformatikoak muntatu, konpondu edota konfiguratzea) egiteko prozesuan sistema informatikoak bestelako utilitate batzuetarako aldi baterako ezgaituta geratzen ahal direnez, komenigarria litzateke modulu honetarako esklusiboki ordenagailuen gela bat edukitzea.

Komenigarria litzateke hainbat periferikoren eta hedapen-txartelen katalogo eguneratu eta modernoa edukitzea, hainbat konfigurazioren praktikak egin ahal izateko: plaka nagusiak, disko gogorrak, irakurgailuak, sareko txartelak, soinu-txartelak, eskanerrak, inprimagailuak, etab.

Gomendagarria da Interneterako sarbidea izatea fabrikatzaileek osagaiei eta horien ezaugarri teknikoei buruz egindako eskuliburuak kontsultatzeko. Bestalde lantegi bat izatea ere gomendatzen da, ekipamenduekin praktikak egiteko.

Lanbide modulua: Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

Kodea: 0361.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Tokiko sare baten datu sarearen konfigurazioa ezagutzen du, eta sarea osatzen duten ekipamendu eta osagaien ezaugarriak eta funtzioa identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu sare motak identifikatu dira.

b) Tokiko sareen funtzionamendu-printzipioak deskribatu dira.

c) Tokiko sareen topologiak identifikatu dira (besteak beste eraztuna, izarra eta busa).

d) Tokiko sarearen elementuak eta haien funtzioak deskribatu dira.

e) Transmisiorako dauden bideak sailkatu dira.

f) Banaketa-ekipamenduak sailkatu dira (besteak beste switcha eta routerra).

g) Banaketa-ekipamendu bakoitza bere aplikazio bereizgarriekin erlazionatu da.

2. Kanalizazioak eta kableatua muntatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren krokisa egin da.

b) Instalazioa osatzen duten elementuak igaro eta instala daitezkeen espazioak zuinkatu dira.

c) Kableatu egituratua muntatzeko teknikak deskribatu dira.

d) Muntaketa egiteko behar diren osagaiak eta materialak aukeratu dira, dokumentazio teknikoari jarraituz.

e) Kanalizazioak eta banaketa-kutxak muntatu dira.

f) Kableak jarri eta etiketatu dira.

g) Erabiltzaile-hartuneak muntatu eta etiketatu dira.

h) Konexioak egin dira.

i) Proba funtzionalak egin dira.

3. Tokiko sare kableatuen sareen azpiegiturak instalatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta konexioko eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Armairuetan panel eta erretiluen banaketan erabilgarri dagoen espazioa optimizatu da.

b) Kable mota desberdinak prestatu dira (besteak beste pare bihurritua eta zuntz optikoa).

c) Kable mota bakoitzari dagozkion konektoreak jarri dira.

d) Panelen eta kommutazio-ekipamenduen konexioak egin dira.

e) Konexio-panelen kableak eta hartuneak etiketatu dira.

f) Armairua sare elektrikora konektatu da.

g) Ekipamendu informatikoak elkarrekin konektatu dira sarean.

h) Softwarea instalatu da.

i) Partekatze-zerbitzuak konfiguratu dira.

4. Hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta konexioko eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarbide-puntuen eta antenen kokalekua identifikatu da.

b) Antenak muntatu dira.

c) Antenaren eta ekipamenduen arteko konexioak egin dira.

d) Seinalearen harrera egiaztatu da.

e) Hari gabeko gailuak instalatu dira.

f) Funtzionamendu moduak konfiguratu dira.

g) Gailuen eta hari gabeko moldagailuen arteko konektibitatea egiaztatu da.

h) Software egokia instalatu da.

5. PBX motako telefonoguneen funtzio blokeak ezagutzen ditu, eta haiek osatzen dituzten zatiak multzoan duten funtzioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telefonoguneak sailkatu dira erabilitako teknologia kontuan hartuta, eta haien artean dauden diferentziak ezagutu dira.

b) Zerbitzu Integratuak (besteak beste ordenagailuekiko konexioa, ahotsa eta datuak) ezagutu dira.

c) Lotutako zerbitzuak (besteak beste mezuak, pertsona-bilagailuak eta telefono aurkibidea) ezagutu dira.

d) Merkataritzako katalogoak erabili dira.

e) Telefonoguneko blokeak eskematizatu dira, eta haien funtzioa eta ezaugarriak deskribatu dira.

f) Konexio eskemak marraztu dira.

6. Telefoniako sistema txikiak konfiguratzen ditu PBX telefonoguneekin, osagaiak aukeratzen ditu eta aukera hori justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telefonia sistema batzuen eta besteen ezaugarri teknikoak, ahalbide funtzionalak eta prestazioak deskribatu dira.

b) Telefonia sistema bat osatzen duten osagaien (besteak beste kableak, erabiltzailearen sarbide puntuak, terminalak) ezaugarri orokorrak eta funtzioa deskribatu dira.

c) Instalazioaren ezaugarriak (besteak beste ahalmena, linea motak, sarrerako interfazeak) identifikatu dira.

d) Aplikatu beharreko programa informatikoak erabili dira.

e) Merkataritzako katalogoak (euskarri informatikoan eta paperean) erabili dira.

f) Behar diren ekipamenduak eta osagaiak hautatu dira zehaztapenei jarraituz.

g) Lotura-lineak, hedapen-lineak eta lotutako gainerako osagaiekiko konexioak identifikatu dira.

h) Instalazioaren eskema egin da.

i) Aurrekontua egin da.

7. Telefonoguneak eta linea anitzeko sistemak instalatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta muntaketako eta programazioko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telefonogunea kokatu da zehaztapen teknikoei jarraituz.

b) Erabilgarri dauden lineak (besteak beste analogikoak, RDSI, VoIP) konektatu dira haien interfazearen bitartez, baita hedapen-moduluak ere.

c) Telefonogunea programatu da, zehaztapenen arabera.

d) Telefonogunea zerbitzuan jarri da.

e) Besteak beste ahots, datu eta musikako aplikazioak egin dira.

f) VoIP zerbitzua konektatu eta konfiguratu da zentralaren bitartez.

g) Sistemaren funtzionamendua egiaztatu da.

h) Fabrikatzailearen jarraibideak eta dokumentazio teknikoa aplikatu dira.

i) Egindako jarduerei, gorabeherei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

8. Telefonia sistemen eta datu sareen mantentze- eta konpontze-lanak egiten ditu eta matxurak haien arrazoiekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren akatsak identifikatu dira, funtzioen egiaztapenaren bitartez.

b) Zuzenketarako esku-hartze planari jarraitu zaio.

c) Matxurak bilatzeko egiaztapenak egin dira.

d) Matxura mota eta konponketaren kostua identifikatu dira.

e) Matxura konpondu da modulu edo ekipamendu akastuna aldatuz.

f) Konponketak egin dira kable eta kanalizazioetan.

g) Zentralak handitu dira zehaztapen teknikoei jarraituz.

h) Softwarearen ondoriozko akatsak konpondu dira.

i) Funtzionamenduko baldintzak berrezarri direla egiaztatu da.

j) Mantentze-lanei buruzko txostena egin da.

9. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze-lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Datuen tokiko sareen azpiegiturak osatzen dituzten ekipamendu eta osagaiak:

-Sare motak. Sailkapena.

-Topologia fisikoa eta logikoa. Bus, eraztun eta izar erakoak eta beste batzuk.

-Datu sareen konfigurazioak.

-Transmisio teknikak. Oinarrizko banda. Banda zabala.

-Tokiko sare motak, erabilitako irizpidearen arabera (besteak beste Ethernet eta Fast Ethernet).

-Hari gabeko tokiko sareak eta VSAT sareak. Ezaugarri funtzionalak.

-Kableatu egituratua: postuak, azpisistema horizontalak, banaketakoak, bertikalak eta campusekoak. Kategoriak eta motak.

-Kable motak (besteak beste pare bihurritua, zuntz optikoa eta koaxiala).

-Konektoreak eta erabiltzaile-hartuneak.

-Armairuak. Motak eta ezaugarriak.

-Banaketako eta interkonexioko ekipamendu eta elementuak (besteak beste switcha eta routerra).

-Banaketa panelak.

Telefonoguneak eta datu sareak dituzten telefono instalazioen kanalizazio eta kableatua:

-Planoak (kokalekua, kanalizazioak, xehetasunak, etab.) eta konexioko eskemak nahiz eskema elektrikoak interpretatzea. Planoen gainean lan egitea.

-Ikuspegien normalizazioa. Sinbologia. Krokisa.

-Kanalizazioak.

-Kableak jartzea. Babesa kable-linean. Taldekatzeak. Bridak eta finkatze sistemak.

-Erabiltzaile-hartuneak kokatu, muntatu eta konektatzea.

-Kableak eta erabiltzaile-hartuneak etiketatu eta markatzea.

-Instalazioan erabiltzen diren tresnak eta teknikak. Konformazioa, babesa, taldekatzea, segurtasun tartea, ezkutatzea, etab.

-Kableatuaren egiaztapenak. Neurketa elektrikoak.

-Kableatu egituratuan aplikatu beharreko araudia.

Datu sare kableatuen azpiegiturak instalatzea:

-Muntaketako tresna eta lanabes orokorrak eta pare bihurriturako eta zuntz optikorako bereziak.

-Armairua konfiguratzea. Espazioa banatzeko irizpideak. Eusteko eta muntatzeko teknika mekanikoak.

-Hornidura elektrikoa: babesak, lur-konexioa eta aireztapena.

-Kablea prestatzea. Zuritzea.

-Konektoreak konektatzea, kable mota batzuk eta besteak erabiliz (besteak beste pare bihurritua eta zuntza). Teknika eta osagai normalizatuak.

-Seinalizazioa eta etiketatua.

-Egiaztapenak eta doikuntzak.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak (besteak beste sare-egiaztagailuak, kableatu-egiaztagailua).

-Sare baten ohiko parametroak (besteak beste ACR, NEXT eta FEXT). Seinale-mailak.

-Tokiko sare baten azpiegitura egiaztatzea. Kategoria zehaztea.

-Sare kableatuko moldagailua. Parametroak konfiguratzea.

-Sare kableatu baten oinarrizko segurtasuna.

-Txosten teknikoak egitea.

Hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzea:

-Transmisio teknikak (besteak beste infragorriak, VSAT, mikrouhinak, irratia eta laserra).

-VSAT sareak. Ezaugarriak. Ekipamenduak. HUB estazioa, satelite-lotura eta VSAT estazioa.

-Hari gabeko tokiko sareak. Ezaugarriak. Aplikatu beharreko estandarrak.

-Hari gabeko sarbide-puntuak. Ad hoc sarean edo puntutik punturako sarean konfiguratzea. Erabilitako kanalak eta identifikazioa.

-Hari gabeko sare moldagailua. Motak. Konfigurazioa.

-Antenak eta hari gabeko ekipamenduak muntatu eta instalatzeko teknikak.

-Oinarrizko segurtasuna hari gabeko sareetan. Datuak zifratzea eta erabiltzaileak autentifikatzea.

-Txosten teknikoak egitea.

PBX telefonoguneen karakterizazioa:

-Telefono bidezko komunikazioaren prozesua.

-Telefonia. Telefonia sareen egitura.

-Oinarrizko telefono-sarea, Zerbitzu integratuen sare Digitala, ADSL, IP telefonia (VoIP), DECT sistemak eta GSM loturak (mugikorrak).

-Funtzio blokeak: besteak beste kontrol-sistema, kommutazio-unitatea, konexio-sistema, eta lotura-atakak.

-Telefonogune motak eta ezaugarriak.

-Sare publikoekin konektatzeko interfazeak.

-Eskemak eta telefonoguneen konexioak.

-Zerbitzu integratuak: besteak beste, deien banaketa automatikoa, ordenagailuekiko konexioa, ahots eta datuen integrazioa, eta VoIP bidezko zentralen interkonexioa.

-Lotutako zerbitzuak: besteak beste mezuak, megafonia eta grabazioa.

Telefonia-sistema txikiak konfiguratzea:

-Telefonoguneak hautatzea.

-Telefonoguneko osagaiak hautatzea. Kanpoko lineako txartelak: besteak beste linea analogikoak eta RDSI lineak.

-Erabiltzaile-instalazio bateko ekipamendu eta elementuak. Erabiltzailearen sarbide-puntua: sarbide-oinarriak. Hartune-erregistroa.

-DSL eta RDSI telefono-sareen osagaiak. Mikroiragazkiak. Splitterra. ADSL modem eta routerra. Sare amaiera.

-Terminalak hautatzea, besteak beste luzapen analogiko eta digitaletarako, kontsoletarako, PC gaineko telefoniarako eta faxerako.

-Osagai lagungarriak hautatzea.

-Eskemak egitea.

-Instalazioaren dokumentazioa.

-Aurrekontuak egitea.

-Aplikatzeko softwarea. Instalatzea eta konfiguratzea.

Telefonoguneak instalatzea:

-Instalatzeko eta abiarazteko eskuliburu teknikoak interpretatzea.

-Materialak biltzea proiektuaren arabera, instalazioaren zuinketa eta laneko plana egitea.

-Telefonoguneak kokatu eta muntatzea.

-Elikatze elektrikoa, lur-konexioa eta etenik gabeko elikadura sistemak.

-Lineekin, luzapenekin eta bestelako zerbitzuekin konektatzea.

-Terminalak instalatzea.

-Programazio softwarea instalatzea. Proiektua nahiz bezeroaren beharrizanak kontuan hartzea.

-Programazioak kargatu eta probatzea.

-Egindako handitze edota aldaketen dokumentazioa.

-Ahots eta datu zerbitzuak konfiguratzea. Ahots-mezuak.

-Programazio moduluak konfiguratzea.

-Zerbitzu-modulua konfiguratzea: musika, postontzia, telefono-zerrenda.

-Azken probak: besteak beste interkomunikazioa, deien sarrera/irteera, desbideratzea eta itxarotea.

Telefonia-sistemen eta datu-sareen mantentze- eta konpontze-lanak egitea:

-Operadoreen zerbitzuak egiaztatzea.

-Instalazioen eta telefonoguneen ohiko matxurak.

-Datuen tokiko sareen ohiko matxurak.

-Mantentze-lanak egiteko eta matxurak aurkitzeko erabiltzen diren neurgailuak.

-Telefonoguneetan eta telefonia-sistemetan mantentze-lana egitea eta osagaiak aldatzea.

-Sareetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak.

-Instalazioko moduluak edo ekipamenduak aldatu eta doitzea.

-Sare baten ohiko parametroak.

-Telefonoguneak eta sareak handitzea.

-Kableatu eta kanalizazioak konpontzea.

-Tokiko sareen prebentziorako mantentze-lana. Sareetako hutsegiteen ohiko arrazoiak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Instalazioko osagaiak aldatu eta doitzea.

-Mantentze-lanerako neurketako tresna eta prozedurak.

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Txosten teknikoak egitea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleek oinarrizko trebetasunak hartzea telefonia sistemen eta datuen tokiko sareen azpiegituren muntaketa- eta mantentze-lanetarako beharrezkoak diren zeregin eta jarduerak egiteko.

Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak instalatzen dituen teknikariari esleitzen zaizkion gaitasun horiez jabetzeko, gomendagarria da muntaketa praktiko nahikoak, proiektu teoriko eta praktiko txikiak eta matxuren simulazioa egitea modulu honetarako ikasketak irauten duen bitartean.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, eduki multzoen zerrenda honi dagokio:

-I. multzoa: Tokiko sareak: telefonia eta datu-sareak.

Datuen tokiko sareen azpiegiturak osatzen dituzten ekipamendu eta osagaiak.

Telefonoguneak eta datu sareak dituzten telefono instalazioen kanalizazio eta kableatua.

Datu-sare kableatuen azpiegiturak instalatzea.

Hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzea.

-II. multzoa: Telefonia sistema pribatuak.

PBX telefonoguneen karakterizazioa.

Telefonia-sistema txikiak konfiguratzea.

Telefonoguneak instalatzea.

-III. multzoa: Mantentze-lana egiteko teknikak.

Telefonia-sistemen eta datu-sareen mantentze- eta konpontze-lanak egitea.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, teoriko-praktikoak izan daitezela gomendatzen da, datu-sareen eta telefonia-sareen ohiko egiturak planifikatzeko eta instalatzeko jarduera praktikoak azpimarratuz. Ahal dela, teknikak eta baliabideak inguruko enpresek erabiltzen dituztenen antzekoak izanen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten:

-Jarduera teoriko-praktikoak, hots, ikasgelan sareei, dokumentazio teknikoari eta sareen instalazioetan agertzen diren osagaien (hubak, switchak, routerrak) eskuliburuei buruzko oinarrizko eduki teorikoak azaltzea.

-Jarduera praktikoak: sareen azpiegitura-instalazio txikien plangintza, antolaketa, planoak diseinatzea eta aurrekontuak kalkulatzea (ekipamendu mikroinformatikoen datu-sareak eta telefonia-sareak).

-Jarduera praktikoak: datu-sareen eta telefonia-sistemen zenbait sistemaren instalazioaren eta konfigurazioaren simulazioa, konfigurazio eta osagai mota desberdinak erabiliz: kableak edo wifi sareak eta interkonexiorako osagaiak.

-Jarduera praktikoak: sareen berariazko tresnak erabiltzea, sareen kalitate-parametroak neurtzea, matxurak simulatzea, eta konponketa- eta mantentze-lanak egiteko metodoak.

Modulu honek telefonia sistemen eta datuen tokiko sareen azpiegituren muntaketa- eta mantentze-lanen gaitasunarekin harreman zuzena duenez, gomendagarria litzateke telekomunikazioko instalazio profesionaletan erabiltzen diren osagai moderno eta gaurkoak edukitzea:

-Datu sareen osagaiak: txartelak, routerrak, switchak, hubak...

-Telefono-sistemen osagaiak: telefonogune digitalak, terminalak...

Gomendagarria da Interneterako sarbidea izatea fabrikatzaileek osagaiei eta horien ezaugarri teknikoei buruz egindako eskuliburuak kontsultatzeko. Halaber, bestalde lantegi bat izatea ere gomendatzen da, praktikak egiteko: klabeak jartzea eta datu-sareak eta telefono-sistemak konfiguratzea.

Moduluak oinarrizko instalazio elektrikoen moduluarekin harremana du, kanalizazioak, erregistroak eta kableak muntatzeari eta segurtasun neurriei eta laneko arriskuen prebentzioari dagokienez; ekipamendu mikroinformatikoen moduluarekin ere badu harremana, sare bereko zati diren ekipamenduen konfigurazioari eta modu antolatuan konpartitzen eta kudeatzen dituzten osagaiei dagokienez. Hortaz, horien artean koordinazio berezia egitea gomendatzen da.

Lanbide modulua: Oinarrizko instalazio elektrikoak

Kodea: 0362.

Iraupena: 200 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Elektrotekniaren oinarrizko printzipioak aplikatzen ditu etxebizitza eta lokaletako instalazio elektrikoen muntaketa- eta mantentze-lanetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio elektrikoen muntaketa- eta mantentze-lanetan aplikatzen ahal diren elektrotekniaren oinarrizko printzipioak identifikatu dira.

b) Instalazio elektrikoetako parametro nagusien neurketak egin dira.

c) Korronte zuzeneko eta korronte alternoko instalazio elektrikoen kalkuluak egin dira.

d) Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak nahiz printzipio horiek instalazio elektrikoetan aplikatzeko modua ezagutu dira.

e) Eremu magnetikoek makina eta instalazio elektrikoetan dituzten eraginak identifikatu dira.

2. Oinarrizko instalazio elektrikoak muntatzen ditu eskemak interpretatuz eta muntatzeko oinarrizko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskema elektrikoak interpretatu dira eta haien funtzionamendua deskribatu da.

b) Mekanismoen eta hargailuen funtzionamenduaren printzipioak azaldu dira.

c) Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatu dira.

d) Instalazio bakoitzerako tresna egokiak erabili dira.

e) Hargailuak eta mekanismoak behar bezala muntatu dira.

f) Konexioak egin dira arauari jarraituz.

g) Instalazioen funtzionamendua egiaztatu da.

h) Funtsezko magnitudeak neurtu dira.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

3. Babes elektrikoko koadroak muntatzen ditu eskemak interpretatuz eta muntatzeko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Koadroen bilgarri motak ezagutu dira.

b) Babes osagaien (besteak beste magnetotermikoa, diferentziala eta gaintentsioak) funtzioa ezagutu da.

c) Katalogoak erabili dira desarra- eta sentikortasun-kurbak ezagutzeko.

d) Babesen kalibrea kalkulatu da, instalazio motaren arabera.

e) Osagaiak koadroan banatu dira.

f) Mekanizazioaren oinarrizko eragiketak egin dira.

g) Koadroaren osagaiak finkatu eta konektatu dira.

h) Lur-konexioa konektatu da.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

4. Etxebizitza bateko instalazio elektrikoa muntatzen du oinarrizko elektrifikazio mailarekin, muntaketa-plana definituz eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE) aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioa muntatzeko plana egin da.

b) Elementu bakoitza identifikatu da instalazioaren barnean eta merkataritzako katalogoetan.

c) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu da.

d) Instalazioaren zuinketa egin da.

e) Kanalizazioak eta elementu lagungarriak kokatu eta finkatu dira.

f) Eroaleak jarri eta konektatu dira.

g) Mekanismoak konektatu dira.

h) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu da (babesak eta lur-konexioa, besteak beste).

i) Eragiketa bakoitzerako tresna egokiak erabili dira.

j) Instalazioaren krokisa egin da.

5. Lokal txiki bateko instalazio elektrikoa muntatzen du, araudia aplikatuz eta elementu bakoitza bere osotasunean justifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lokalaren ezaugarrietarako osagai egokiak hautatu dira.

b) Kaxa elektriko nagusia egin da, instalazio motari erreparatuta.

c) Behar diren kaxa elektriko sekundarioak jarri dira.

d) Kanalizazioak muntatu dira, haien erabilerari eta kokapenari erreparatuta.

e) Eroaleak jarri eta konektatu dira.

f) Mekanismoak konektatu dira.

g) Larrialdietarako argiak instalatu dira.

h) Zirkuitu guztien funtzionamendua egiaztatu da.

i) Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu da.

j) Instalazioaren krokisa egin da.

6. Motor elektrikoen oinarrizko instalazioak muntatzen ditu araudia eta fabrikatzailearen zehaztapenak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Motor elektriko motak ezagutu dira.

b) Makinetan instalatutako eragingailuak (besteak beste sakagailuak, etengailuak, babesak eta zundak) ezagutu dira.

c) Motor monofasikoen eta asinkrono trifasikoen abiarazte-motak deskribatu dira.

d) Motorren babesak instalatu dira.

e) Motor monofasikoetarako oinarrizko automatizazioak egin dira (biraketaren alderantzikatzea, bi abiadura, beste batzuen artean).

f) Motor trifasikoetarako oinarrizko automatizazioak egin dira (biraketaren alderantzikatzea, izar-triangelu abioa, beste batzuen artean).

g) Sarearen arazoak deskribatu dira.

h) Oinarrizko parametroak neurtu dira (tentsioa, intentsitatea eta potentzia, besteak beste).

7. Instalazioak mantentzen ditu, neurketa elektrikoetarako teknikak aplikatuz, eta matxura bakoitza bere arrazoiarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxuren zantzuak egiaztatu dira, neurketak eginez eta instalazioa aztertuz.

b) Hipotesi arrazoituak proposatu dira ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura bilatu da, esku hartzeko prozedura teknikoa erabiliz.

d) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

e) Instalazioko elementu edo zirkuitu bakoitzean egin behar diren mantentze-neurriak proposatu dira.

f) Babesen funtzionamendua egiaztatu da.

g) Junturen eta konexio elementuen egiaztapenak egin dira.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze-lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Elektrotekniaren printzipioak instalazio elektrikoen muntaketan aplikatzea:

-Elektrizitatearen oinarrizko legeak eta legeek instalazio elektrikoetan izaten dituzten eraginak interpretatzea.

-Kalkulu eta neurriak instalazio elektrikoetan.

-Neurgailuak interpretatu eta erabiltzea.

-Instalazio elektrikoetan aplikatutako elektromagnetismoa. Eremu magnetikoa. Magnitude magnetikoak.

-Indar elektroeragile induzituak. Eroaleen arteko elkarreragina.

-Motor elektrikoetan aplikatzea.

-Korronte alternoak instalazio elektrikoetan dituen eraginak. Trifasikoa. Hargailuen portaera.

-Instalazio elektrikoen muntaketa- eta mantentze-lanetan aplikatzea.

Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea:

-Elementuak eta mekanismoak etxebizitzetako instalazio elektrikoetan.

-Material eroaleak eta isolatzaileak. Erresistentzia elektrikoa.

-Eroale elektrikoak. Mota eta sekzio normalizatuak.

-Instalazio elektrikoetako eroaleen sekzioak kalkulatzea.

-Funtsezko neurketak etxebizitzetan.

-Etxebizitzetako, erabilera publikoko lokaletako eta industria lokaletako instalazioetako eskema elektrikoen interpretazioa.

-Irudikapenerako konbentzionalismoak. Ikur normalizatuak instalazio elektrikoetan.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

Etxebizitzetan babes-koadroak muntatzea:

-Aginte eta babeseko gailu orokor eta indibidualak instalazio elektrikoetan:

Etengailu automatiko magnetotermikoak eta diferentzialak.

Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

-Ebakigailu eta babesgailuak.

Gaintentsio eta gainintentsitateen kontrako babesa.

-Koadroen osaera eta ezaugarriak.

-Babesgailuen ezaugarri orokorrak.

-Lur-konexioa.

-Muntatzeko teknikak.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE) aplikatzea.

Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Tresna elektrikoa. Instalazio elektrikoetan erabili ohi diren beste tresna batzuk.

-Kanalizazio elektrikoak. Etxebizitzetako kanalizazio berariazkoak.

-Eroaleen konexio elementuak.

-Eroaleak lotzeko eta konexioak egiteko teknikak.

-Bilgarriak.

-Muntatzeko teknikak.

-Etxebizitzen eta eraikinen barnealdeko instalazioen baldintza orokorrak.

-Elektrifikazio mailak eta zirkuituen kopurua.

-Etxean erabiltzen diren argiztagailuak.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa (BTEE) aplikatzea honako hauetan:

Lur-konexioa etxebizitzetan eta eraikinetan.

Bainuontzia duten lokalak.

Bilgarrien babes mailak.

Instalazioak lokaletan muntatzea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Lokalen berariazko ezaugarriak. Besteak beste kanalizazioak, babesak.

-Potentzien aurreikuspena.

-Babes-koadroak. Tipologia.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa. Zehaztapenak.

-Muntatzeko eta mekanizatzeko teknikak. Krokisa.

-Eroaleak. Mota eta sekzioak.

-Argiztagailuak. Lanpara eta luminaria motak.

-Larrialdietarako zirkuitua eta argiak.

-Instalazioen dokumentazioa. Txostenak egitea:

Proiektu elektrikoak. Memoria teknikoa.

Instalazioaren ziurtagiria.

Erabili eta mantentzeko eskuliburu eta jarraibideak.

Segurtasunari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko azterlanak.

Kalitate irizpide estandarizatuei lotutako arauak.

Makina txikien instalazio elektrikoak:

-Motor elektriko motak. Oinarriak, osagaiak eta konexioa.

-Makina elektrikoen eragingailuak (sakagailua, etengailua eta zundak, besteak beste).

-Motor monofasikoen abioak. Ezaugarri elektrikoak eta mekanikoak.

-Motor trifasikoen abioak. Ezaugarriak eta motak.

-Motor monofasikoetarako oinarrizko automatizazioak. Maniobra- eta potentzia-eskemak.

-Motor trifasikoetarako oinarrizko automatizazioak. Maniobra- eta potentzia-eskemak.

-Motor elektrikoen kontrol elektronikoa. Abiagailuak eta abiadura-aldagailuak.

-Makina elektrikoen babesa. Babes termikoak eta elektronikoak.

-Makinen instalazioen neurketak (abioko intentsitatea, gehieneko potentzia, potentzia-faktorea eta faseen desoreka, besteak beste).

Mantentze-lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan:

-Segurtasun irizpideak instalazio elektrikoetan.

-Segurtasun elektrikoari buruzko araudia.

-Instalazio elektrikoen ohiko matxurak. Zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Instalazio elektrikoak mantentzea.

-Instalazio elektrikoen egiaztapena eta ikuskapena.

-Matxurak konpontzea.

-Egindako aldaketa eta konponketen dokumentazioa.

-Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xede nagusia da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela etxebizitzetan eta lokal txikietan instalazio elektrikoak eta motor elektrikoen oinarrizko instalazioak muntatu eta mantentzeko. Ikuspegi teorikotik, ahaleginak eginen dira ikasleek mota horretako instalazioen magnitude elektrikoak kalkulatzeko eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa interpretatzeko eta aplikatzeko jakintzaz jabe daitezen. Ikuspuntu praktikotik, komeni litzateke ikasleek trebetasunak hartzea honelako instalazioen muntaketan behar diren erremintak erabiltzeko, haietan erabiltzen diren materialak ezagutzeko eta plano eta eskema elektriko normalizatuak irudikatzen eta interpretatzen jakiteko.

Komenigarritzat jo da modulu honetan Elektronika aplikatuaren moduluko eduki hauetan sakontzea, elektrotekniaren printzipioak instalazio elektrikoetan aplikatzeari dagokionez, zehazki elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak, bai eta korronte zuzen eta alterno monofasiko eta trifasikoko zirkuituetan kalkuluak eta neurketak egitea, instalazio elektrikoen sarrera gisa erabili ahal izateko. Horretarako, bi moduluen arteko koordinazio berezia egin beharko da. Hori kontuan hartuta, edukien sekuentziazio hau hartzen ahalko da:

-Elektrotekniaren printzipioak instalazio elektrikoen muntaketan aplikatzea:

Kalkulu eta neurriak korronte zuzeneko eta korronte alternoko instalazio elektrikoetan.

Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak makina eta instalazio elektrikoetan aplikatzea.

-Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

-Etxebizitzetan babes-koadroak muntatzea.

-Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea.

-Lokaletan instalazio elektrikoak muntatzea.

-Korronte alternoko motorren instalazio elektrikoak muntatzea.

"Mantentze-lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan" izeneko multzoa eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman daitezela iradokitzen da, eta haietan txerta daitezela; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu.

Modulua garatzeko, eduki teorikoak eta praktikoak aldi berean emanen direnez, komenigarria izanen da balio anitzeko gela batean ikus-entzunezko baliabideak izatea, baita ordenagailuak ere, mahaigaineko programa informatikoekin eta instalazio elektroteknikoak diseinatu eta simulatzeko programekin eta Interneterako sarbidearekin, eta merkataritzako katalogoen, proiektuen eta bibliografia espezializatuaren liburutegia ere bai, ikasleek bertan egin ditzaten txostenekin eta dokumentazioarekin zerikusia duten lanak. Gune horretan ikasleek elektrotekniaren printzipioak instalazio elektrikoen muntaketan aplikatzearekin zerikusia duten jarduerak egiten ahalko dituzte. Horretarako laborategiko mahaiak, neurketarako tresna eta ekipamenduak, tresnak eta osagai eta ekipamenduen armairuak eskura izanen dira.

Komenigarria litzateke leku nahikoa duen gela izatea bi motetako jardueretarako, edo hobe gune bereziak izatea, bi jarduera motak eskolaren bilakaerara egokitzeko.

Modulu honetako oinarrizko instalazio elektrikoen muntaketari dagokion zati praktikoko edukien garapenean, komenigarria izanen da lantegi-gela bat izatea bere panel, maketa edo praktika-moduluekin, barnealdeko instalazio elektrikoak bertan muntatu ahal izateko, egiazko instalazioen kopia ahalik eta zehatzenak eginez. Modulu honetan komenigarria litzateke ikasleek erabilera pertsonaleko erremintak eta polimetroa eskura izatea.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, besteak beste, hurrengo jarduerak egin daitezke:

-Eduki teoriko edo kontzeptualei buruzko jarduerak, funtsezko azalpen edo kalkuluetan oinarrituta.

-Ekipamendu informatikoetan zirkuitu elektrikoak simulatzea.

-Oinarrizko prototipoak muntatzea muntaketako entrenatzaileen edo txertatze azkarreko plaken gainean, eskuzko trebetasuna lantzeko. Horietan, neurketak egiten ahalko dira, baita teoriaren eta egindako kalkuluen aplikazioa egiaztatu ere.

-Praktiketako panelak muntatzea: kanalizazio elektrikoak neurrira ebakitzea, kanalizazio elektrikoak eta mekanismo elektrikoak finkatzea panelean.

-Etxebizitza eta lokaletan barneko instalazio elektrikoak muntatu eta egiaztatzea: argi-puntuak instalatzea, bakunak eta bi tokitatik edo gehiagotatik kommutatuak; burrunbagailuak instalatzea; urrutiko etengailuak, graduagailuak, eskailerako etengailu automatikoak, kronotermostatoak, erloju-etengailuak, presentzia-detektagailuak eta lanpara fluoreszenteak erabiltzea.

-Motor elektrikoen oinarrizko instalazioak muntatu eta egiaztatzea: motor monofasiko eta trifasikoetan hainbat motatako eragingailuak, babesak eta abioak instalatzea. Motor trifasikoetarako oinarrizko automatizazio eta neurketak.

-Barneko instalazio elektrikoetako eroaleen sekzioa eta babesen kalibrea kalkulatzea.

-Agingailu eta babesgailu pribatuen koadroak muntatzea, elektrifikazio maila desberdinetako etxebizitzetarako eta lokal txikietarako.

-Barneko instalazio elektrikoen eskema elektrikoak egitea, elektrizitateko ikur egokiak erabiliz. Eskema horiek programa informatikoen bidez egitea.

-Jarduera bakoitza amaitutakoan ikasleek hari buruzko txosten edo memoriak eginen dituzte euskarri informatikoan.

Erreferentziako oinarrizko ekipamendu eta tresnak hauek izanen lirateke: osziloskopioa, funtzio sorgailua, elikadura iturria, muntaketako entrenatzailea, polimetroa, kanalizazioak, eroaleak, mekanismoak, babesak, koadroak...

Lanbide modulua: Megafonia eta sonorizazio instalazioak

Kodea: 0363.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Megafonia eta sonorizazio instalazioen osagai eta ekipamenduak ezagutzen ditu (lokaletan, esparru irekietan eta ibilgailuetan), haiek osatzen dituzten atalak eta haien ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Megafonia eta sonorizazio instalazioei buruzko araudia aztertu da.

b) Instalazio mota batzuk eta besteak deskribatu dira, honako hauek kontuan hartuta: erabiltzen den teknologia (kableatua, VoIP, hari gabekoa), tipologia (banaketa, girotzea, segurtasuna eta larrialdiak eta VoIP alarmak, besteak beste) eta kokalekua (kanpoaldean, barnealdean eta ibilgailuan).

c) Instalazioa osatzen duten osagaiak identifikatu dira (aurretiazko sistemak, seinalea prozesatzeko ekipamenduak, mikrofonoak eta difusore elektroakustikoak, besteak beste).

d) Kanalizazio motak identifikatu dira, instalazioa zein gunetatik igarotzen den kontuan hartuta.

e) Instalazioko elementuak eta eskemetan ageri diren sinboloak elkarrekin lotu dira.

f) Ekipamenduen eta konexio-osagaien funtzioa eta ezaugarririk garrantzitsuenak deskribatu dira.

g) Funtzio-bloke bakoitzak instalazioaren multzoan duen berariazko funtzioa deskribatu da.

2. Megafonia eta sonorizazio instalazio txikiak konfiguratzen ditu, ekipamendu eta osagaiak hautatuz eta horiek instalazio motarekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta ekonomikoak identifikatu dira.

b) Instalazioaren krokis eta eskema normalizatuak egin dira emandako zehaztapenetan oinarrituta, eskatzen den adinako kalitatearekin.

c) Instalazioaren osagai eta ekipamenduen parametroak kalkulatu dira (potentzia, inpedantzia, seinale/zarata erlazioa eta distortsio harmonikoa, besteak beste).

d) Lokal, barruti edo ibilgailuaren aldagai eta ezaugarriak aztertu dira (islapena, absortzioa, erreberberazioa eta erresonantzia, besteak beste).

e) Aplikatu beharreko tresna informatikoak erabili dira.

f) Zehaztapen funtzional, tekniko eta arauzkoak betetzen dituzten ekipamendu eta materialak aukeratu dira.

g) Instalazioa konfiguratzean araudia aplikatu da.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

i) Erabiltzailearen eskuliburua idatzi da.

3. Megafonia eta sonorizazio instalazio txikien zuinketa egiten du zehaztapenak interpretatuz eta eskemak eginez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak interpretatu dira eta kanalizazio eta ekipamenduen muntaketarako egon daitezkeen eragozpenak detektatu dira.

b) Barrutiaren akustika egiaztatu da.

c) Izan litezkeen zailtasun akustikoetarako eta muntaketako zailtasunetarako konponbideak proposatu dira.

d) Anplifikadoreen irteerako potentzia difusoreei seinale-mailarik onena emateko egokia dela egiaztatu da.

e) Seinale-difusoreak identifikatu dira eta haien ezaugarriak instalazioaren barrutirako egokiak direla egiaztatu da.

f) Krokisak eta eskemak egin dira.

4. Megafonia eta sonorizazio instalazioen kanalizazioak eta kableatua muntatzen ditu, plano eta eskemak interpretatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kanalizazioak muntatzeko osagai eta materialak hautatu dira (hodiak, kableak, finkagailuak eta euskarriak, besteak beste).

b) Muntatzeko behar diren tresnak eta ekipamenduak aukeratu dira.

c) Kanalizazioak muntatzean teknika egokiak erabili dira, eta nahi den estetika lortu da.

d) Banaketa koadroak eta konexio-kutxak kokatu eta finkatu dira.

e) Kableak jarri eta etiketatu dira.

f) Instalazioko elementuak eta ekipamenduak konektore normalizatuekin konektatu dira.

g) Instalazioaren dokumentazio teknikoa (planoak, eskemak eta erregelamenduak, besteak beste) interpretatu da.

h) Muntatze lanetan kalitate irizpideak aplikatu dira.

5. Megafonia eta sonorizazio instalazioak instalatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak (aurretiazko sistemak, mikrofonia eta potentzia, besteak beste) muntatu dira, fabrikatzailearen jarraibideen arabera.

b) Hari gabeko ekipamenduak muntatu eta egiaztatu dira.

c) Difusoreak kokatu eta finkatu dira, eta eragingarritasunik handiena lortu da haien ezaugarriak kontuan hartuta.

d) Instalazioko ekipamendu eta osagaiak konektatu dira, konektore egokiak erabiliz, haien ezaugarriak eta dokumentazio teknikoa kontuan hartuta.

e) Seinaleen parametro adierazgarrien neurketak (RMS potentzia, distortsioak, diafonia, atenuazioa eta interferentziak, besteak beste) egin dira instalazioko sistemetan.

f) Funtzionamendu probak eta doikuntzak egin dira.

g) Lortutako balioak dokumentazio teknikoan zehaztutako balioekin erkatu dira.

h) Egindako jarduerei eta lortutako emaitzei buruzko txostena egin da.

6. Matxurak eta akatsak konpontzen ditu megafonia eta sonorizazio instalazioetan, detekzioko teknikak aplikatuz, eta akatsa bere arrazoiarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Megafonia eta sonorizazio instalazioetan ohikoenak diren matxura mota eta ezaugarriak definitu dira.

b) Matxurak detektatu eta konpontzeko erabiltzen diren berariazko teknika eta baliabideak deskribatu dira.

c) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira.

d) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

e) Matxura eragin duen azpisistema, ekipamendu edo elementua aurkitu da.

f) Matxura eragin duten osagaiak aldatu edo konpondu egin dira.

g) Ekipamendu edo instalazioaren ohiko funtzionamenduaren baldintzak lehengoratu dira.

h) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen gaineko txostena egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Muntaketa- eta mantentze-eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Megafonia eta sonorizazio osagaiak identifikatzea:

-Akustika. Soinua. Magnitudeak. Neurketa.

-Megafonia instalazioak. Motak eta osagaiak. Osagaien sinboloak.

-Soinu errefortzuko eta megafoniako sistemak. Mono sistemak, estereo sistemak eta soinu inguratzaileko sistemak. Soinu-iturriak. Transduktoreak.

-Aurretiazko sistemak. Ekualizadoreak. Iragazkiak. Barrutiak ekualizatzea.

-Potentzia sistemak. Aurreanplifikadoreak. Anplifikadoreak.

-Nahasketa-mahaiak.

-Mikrofonia. Mikrofonoak hautatzea. Hari gabeko mikrofonoak.

-Bozgorailuak, motak eta aplikazioak.

-Barrutien akustika. Oihartzuna eta erreberberazioa. Erreberberazio-denbora neurtzea. Material xurgatzaileak eta islatzaileak. Barrutien portaera akustikoa aurreikustea.

-Instalazioak eraikin publiko eta industrialetan.

-Megafonia industriala. Segurtasuneko eta larrialdiko megafonia. Araudia.

-Soinu instalazioak ibilgailuetan.

-Seinalea editatu eta tratatzeko programak.

Megafonia eta sonorizazio instalazio txikiak konfiguratzea:

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen proiektuen dokumentazioa. Planoak eta sinbologia instalazioetan.

-Sonorizazio sistemak diseinatzeko irizpideak.

-Osagaiak eta ekipamenduak. Konfiguratzea, kalkulatzea eta hautatzea.

?-Tentsio konstanteko sistema banatuak. 100 v-ko lineak.

-Soinu sistemak etxebizitzetan. Anplifikadore banatuak.

-VoIP bidezko megafonia sistemak.

-Araudia eta erregelamenduak.

Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatzea:

-Megafonia sistemak instalatzea. Prozedurak, ekipamenduak, materiala eta bitartekoak.

-Megafonia instalazioetako muntaketa-teknikak.

-Konektore-motak eta konexio-kodeak.

-Kanpoaldeko barrutietan eta ibilgailuetan muntatzeko berariazko teknikak.

-Potentzia akustikoaren banaketa logikoa.

-Pertsonentzako segurtasun baliabide eta ekipamenduak megafonia instalazioen muntaketan.

Megafonia eta sonorizazio instalazioak egiaztatzea, doitzea eta osagai eta parametroak neurtzea.

-Megafonia instalazioen unitate eta parametro bereizgarriak.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak megafonia eta sonorizazio instalazioetan: polimetroa, sonometroa, erregistragailu grafikoak, inpedantzia-neurgailuak eta osziloskopioa, besteak beste.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioak doitu eta prest jartzea.

-Seinale/zarata erlazioaren eta distortsio harmonikoaren neurriak.

-Potentzia akustikoaren banaketaren neurriak.

-Kanalizazioen eta erregistro-kutxa nagusien ibilbideen behin betiko planoak.

-Instalazioa zerbitzuan jartzea.

Megafonia eta sonorizazio instalazioetan matxurak eta akatsak konpontzea:

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen mantentze motak.

-Mantentze-lanen eskuliburuak eta zerbitzu-eskuliburuak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Erabili beharreko ekipamendu eta bitartekoak.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen matxura motak.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen konponketa- eta mantentze-lanetarako tresna eta lanabesak.

-Akatsak diagnostikatu eta bilatzea.

-Egiaztapenak, probak eta neurketak. Erabili beharreko ekipamendu eta bitartekoak.

-Akatsak konpontzea.

-Mantentze-lanen liburua eta matxuren historikoa.

Segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa:

-Pertsonentzako segurtasun arauak eta ekipamenduen segurtasun arauak megafonia eta sonorizazio instalazioetan.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen muntaketa- eta mantentze-lanetan erabiltzen diren pertsonentzako segurtasun baliabide eta ekipamenduak.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioei buruzko araudia.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honetako prestakuntza beharrezkoa da ibilgailuen eta barruti ireki nahiz itxien megafonia eta sonorizazio instalazioak diseinatu, muntatu, mantendu eta konpontzeko eginkizuna betetzeko.

Eginkizun horiek megafonia eta sonorizazio instalazioen muntaketa- eta mantentze-lanetako teknikariei dagozkie. Beraz, komenigarria litzateke muntaketa praktiko nahikoak, proiektu txikiak eta matxuren simulazioa egitea modulu honetarako ikasketak irauten duen bitartean, batez ere ikuspegi praktikoa gomendatzen dela.

Modulu hau batez ere praktikoa denez, beharrezkoa izanen da edukiak eman ahal izateko gela eskura izatea, ikus-entzunezko baliabideak, proiektagailua eta ordenagailua erabiliz, eta megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatu eta mantentzeko praktikak egin ahal izateko.

Edukiak eta egiten diren irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak honako atal hauen arabera taldekatzen eta sekuentziatzen ahal dira:

-Lokal eta barrutietako megafonia eta sonorizazio instalazioen eskemak interpretatu eta irudikatzea.

-Osagaiak nahiz neurketarako tresna eta ekipamenduak eta haien erabilera identifikatzea.

-Megafonia eta sonorizazio instalazio txikiak konfiguratu eta diseinatzea.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatzea.

-Instalaziorako aldez aurretik ezarritako parametroak neurtu, doitu eta egiaztatzea.

-Sistemako ekipamendu eta kableatuetan matxurak eta akatsak bilatzea.

-Instalazioen mantentze- eta konponketa-lanak egitea.

-Lotutako memoria eta txosten teknikoak egitea.

-Segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudia betetzea.

Zentzuzkoa denez, lehenbiziko hiru atalak modu teorikoagoan garatzen ahalko dira, baina ahal dela, ikasleek geroko muntaketetan agertuko diren osagai, tresna eta ekipamenduak ikusten eta ukitzen ahalko dituzte betiere. Gainera, komenigarria litzateke laguntza gisa megafonia eta sonorizazioko katalogoak erabiltzea, dela inprimatuak, dela Internet bidez. Izan ere, merkatuan gaur egun dauden osagai ugariak kontuan hartuta, osagai horiek kasu bakoitzeko beharrizanak kontuan hartuta gehien komeni den moduan aplikatzeko, argi dago ezinezkoa litzatekeela horiek guztiak geletan bertan eskura izatea.

Ekipamenduak lantegi-gelan muntatzen ahalko dira, ikasleek beraiek modulu honetan bertan edo hori egiten deneko beste modulu batean (oinarrizko instalazio elektrikoen moduluan, adibidez) aldez aurretik instalatutako kanalizazioak eta erregistro-kutxak erabiliz. Horretarako, koordinazio egokia antolatu beharko da.

Horrela, kanalizazio eta erregistroak instalatu ondoren, ikasleek hainbat motatako muntaketen proiektua egiten ahalko dute, baldintza aldakorrak simulatuz. Gero, egindako proiektuen muntaketa eginen dute, kableak sartuz, bozgorailuak kokatuz eta erregistroetan konexio egokiak eginez. Modu horretan esperientzia lortzen ahal dute gida eta sistemak erabiltzean, kanalizazio hodietan kableak sartzeko, zeregin hori ez baita oso erreza.

Instalazio bakoitza egindakoan, instalaziorako aldez aurretik ezarritako parametroak neurtzen, doitzen eta egiaztatzen ahalko dira, eta sistemako ekipamendu eta kableatuetan irakasleak aldez aurretik eragin dituen matxurak eta akatsak bilatzen ahalko dira. Gainera, ikasleak historikoa egiten ahalko du mantentze-lanei eta akats bakoitza konpondu eta berriro prest jartzean jarduteko moduari buruz; are gehiago, ikasleak berak konponketaren aurrekontua edo faktura egiten ahalko du katalogoak eta prezio-zerrendak erabiliz.

Oso gomendagarria litzateke, halaber, ikasleek hodi malguak muntatzea, eskatzen diren kableak eta soinuan erabiltzen diren konektore mota desberdinak erabiliz, ebakitzeko tresnen erabileran eta eztainuzko soldaduran esperientzia lortzeko.

Argia da modulu honek oinarrizko instalazio elektrikoen moduluarekin duen harremana, kanalizazioak, erregistroak eta kableak muntatzeari dagokionez. Hortaz, bi moduluetako jarduerak bateratzen ahalko dira denbora eta baliabideak optimizatzeko, aurretiaz koordinazio egokia ezarrita. Halaber, segurtasuneko eta laneko arriskuen prebentzioko neurriak aplikatzean zikloko beste modulu batzuekin alderdi komunak izanen dituzte, telekomunikazioetako instalazioei lotuta.

Modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0367.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Telekomunikazioetako instalazioen sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazioetako instalazioen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Telekomunikazioetako instalazioen enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Telekomunikazioetako instalazioen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Telekomunikazioetako instalazioen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Telekomunikazioetako instalazioen enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako herrian telekomunikazioetako instalazioen muntaketa eta mantentze-lanetako enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Telekomunikazioetako instalazioen enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak telekomunikazioetako instalazioen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia telekomunikazioetako instalazioen esparruan.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Telekomunikazioetako instalazioen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko-praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa bereziki azpimarratuz, honako hauen bidez:

-Telekomunikazioetako instalazioen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde-dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta telekomunikazioetako instalazioen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Telekomunikazioetako instalazioen sektorearekin zerikusia duen eta negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituen enpresa plan baten proiektua egitea: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

Enpresa eta ekimena moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, bakoitzaren eginkizunak azaltzea eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera-balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera-balantzeak egin eta finantza-adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio tramite berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edo/eta Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira Lanerako prestakuntza eta orientazioa moduluan.

Bestalde, Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoiztasunak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea Enpresa eta ekimena moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal izan dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Kodea: 0237.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen elementuak identifikatzen ditu, haiek osatzen dituzten sistemak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia aztertu da.

b) Gune komunetako eta pribatuetako elementuak identifikatu dira.

c) Telekomunikazio azpiegitura komun bat osatzen duten instalazio motak deskribatu dira.

d) Telekomunikazio azpiegitura komun bateko esparru motak (goikoa, behekoa), erregistro motak (loturakoa eta sekundarioa, besteak beste) eta horien funtzioak deskribatu dira.

e) Kanalizazio motak identifikatu dira (kanpokoa, loturakoa eta nagusia, besteak beste).

f) Telekomunikazio azpiegitura komuna osatzen duten sare motak deskribatu dira (elikatzekoa, banatzekoa, sakabanatzekoa eta barnekoa).

g) Konexio elementuak identifikatu dira.

h) Sistema bakoitzeko elementu eta ekipamenduen (telebista, telefonia, segurtasuna, besteak beste) funtzioa eta ezaugarriak zehaztu dira.

2. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen instalazio txikiak konfiguratzen ditu, haiek osatzen dituzten elementuak zehaztuz eta osagai eta ekipamenduak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Telekomunikazio azpiegitura komunei buruzko araudia eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu dira instalazioa konfiguratzean.

c) Aplikatu beharreko tresna informatikoak erabili dira.

d) Instalazioko elementu eta ekipamenduen parametroak kalkulatu dira.

e) Instalazioaren krokis eta eskemak egin dira eskatzen den adinako kalitatearekin.

f) Sinbologia normalizatua erabili da.

g) Zehaztapen funtzional, tekniko eta arauzkoak betetzen dituzten ekipamendu eta materialak aukeratu dira.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

3. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta muntaketarako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren dokumentazio teknikoa (planoak, eskemak eta erregelamenduak, besteak beste) interpretatu da.

b) Instalazioaren zuinketa egin da.

c) Kanalizazioak kokatu eta finkatu dira.

d) Mastak eta dorreak, besteak beste, muntatzeko eragiketak egin dira.

e) Seinaleak hartzeko elementuak eta linea-buruko ekipamenduarenak kokatu eta finkatu dira.

f) Instalazioko sistemen (telebista, barneko telefonia eta komunikazioa, segurtasuna, besteak beste) kableak jarri dira.

g) Instalazioko elementuak eta ekipamenduak konektatu dira.

h) Muntatze lanetan kalitate irizpideak aplikatu dira.

4. Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen elementuak egiaztatzen eta doitzen ditu, parametro adierazgarriak neurtuz eta emaitzak interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioko sistemen unitateak eta parametroak deskribatu dira (antenaren irabazia, anplifikadoreena, direktibitatea, banda zabalerak, atenuazioak eta interferentziak, besteak beste).

b) Tresna informatikoak erabili dira informazioak lortzeko: errepikagailuen eta sateliteen kokalekuak, besteak beste.

c) Seinaleak hartzeko elementuak orientatu dira.

d) Seinaleen parametro adierazgarrien neurketak egin dira instalazioko sistemetan.

e) Neurtutako parametroak instalazioaren parametro karakteristikoekin erlazionatu dira.

f) Funtzionamendu probak eta doikuntzak egin dira.

5. Matxurak eta akatsak bilatzen ditu telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan, detekzioko teknikak aplikatuz, eta akatsa bere arrazoiarekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, baliabide, ekipamendu eta tresna berariazkoak erabiliz.

b) Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiak erabili dira.

c) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira.

d) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

e) Matxura eragin duen azpisistema, ekipamendu edo elementua aurkitu da.

f) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

6. Telekomunikazio azpiegituretako instalazioak konpontzen ditu, akatsak zuzentzeko teknikak eta, hala behar denean, osagaiak aldatzekoak aplikatuz eta fabrikatzaileen gomendioak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura konpontzeko esku-hartzearen sekuentzia egin da.

b) Matxura eragin duten osagaiak aldatu edo konpondu egin dira.

c) Instalatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

d) Ekipamendu edo instalazioaren ohiko funtzionamenduaren baldintzak lehengoratu dira.

e) Mantentzeko esku-hartzeak eskatzen den adinako kalitatearekin egin dira.

f) Matxura konpontzeko lana autonomiaz egin da.

g) Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen gaineko memoria-txostena egin da.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio eta muntaketa lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Kutsadura akustikoaren iturriak, ingurua itsusten duten elementuak eta beste kutsadura iturri batzuk identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Telekomunikazio azpiegituretako elementuen identifikazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak. Barrutiak eta erregistroak. Kanalizazioak eta sareak.

-Antenak eta transmisio lineak. Irrati antenak. Telebista antenak. Motak eta elementuak.

-Barneko telefonia eta interkomunikazioa. Telefonia sistemak. Kontzeptuak eta aplikazio eremua. Telefonoguneak. Tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak. Telekomunikazio azpiegitura komunetako sinbologia. Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua. Sarreren kontrola eta segurtasuna. Sare digitalak eta goraka datozen teknologiak.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazio txikien konfigurazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Antenen instalazioen konfigurazioa. Parabolak, mastak, dorreak eta muntaketako osagarriak. Linea-buruko ekipamenduak. Banaketarako elementuak. Sareak. Kableak, zuntz optikoa eta interkonexiorako elementuak. Telebista eta irrati antenen instalazioak, banakakoak eta telekomunikazio azpiegitura komunetakoak. Elementuak eta atalak. Tipologia. Ezaugarriak. Antena instalazioetako sinbologia.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen konfigurazioa. Ekipamendu eta elementuak. Transmisio bideak. Kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak telefonia eta interkomunikazioko instalazioetan. Telefonia eta interkomunikazio instalazioetako sinbologia.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen dokumentazioa eta planoak.

-Antena instalazioen muntaketa. Muntatzeko teknika berariazkoak. Muntatzeko tresna eta lanabesak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen muntaketa. Muntatzeko teknika berariazkoak. Muntatzeko tresna eta lanabesak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Kalitatea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan.

Telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak egiaztatzea, doitzea eta elementu eta parametroak neurtzea:

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doikuntzak eta prest jartzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioa zerbitzuan jartzea.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak bilatzea:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako ohiko matxurak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen konponketa:

-Telekomunikazio azpiegitura komunak konpondu eta mantentzeko tresna eta lanabesak.

-Matxurak konpontzea.

-Kalitatea.

Segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa:

-Segurtasun arauak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bitartez ikasleei behar adinako prestakuntza eman nahi zaie etxebizitza eta lokaletako telekomunikazio instalazioen esparruan dokumentazio teknikoa interpretatu eta egin dezaten, eskemak eta osagaiak egin eta interpretatu ditzaten, eta behar bezala aritu daitezen muntaketan, konfigurazioan, mantentze-lanetan, magnitudeen neurketan, parametroak doitzen eta egiaztatzen eta matxura edo akatsak bilatzen eta konpontzen. Halaber ikasleek kostuen balorazioak, aurrekontuak eta administrazio agiriak eginen dituzte, telekomunikazio azpiegitura komunei, segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen babesari buruzko araudia behar bezala erabiliz.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu hau teoriko-praktikoa denez, beharrezkoa da edukiak eman ahal izateko gela izatea, erabiliz ikus-entzunezko baliabideak, proiektagailua eta ordenagailua. Gela hartan telekomunikazio instalazioak muntatu eta mantentzeko praktikak egiteko aukera izan behar da.

Halaber, gomendagarria da espazio ireki bat eskura izatea, bertan lurreko nahiz satelite bidezko antenak muntatu eta orientatu ahal izateko. Era berean, masta eta dorreak eta transmisio lineak jarriko dira, gelaren barnealdera sartzeko. Gela horretan, osagai anplifikatzaileak, banatzaileak, deribatzaileak eta erabiltzaile-hartuneak nahiz telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazio osoak -telefonia barne- instalatzen ahalko dira, taula batean, kanalizazioak araudiaren arabera jarrita. Gainera, aurreikusitako beste proba eta jarduerak ere egiten ahalko dira.

Kanpoaldeko instalazioetan, batik bat, komenigarria litzateke segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiaren aplikazioa azpimarratzea.

Irakaskuntza-ikaskuntza jardueren tipologiari dagokionez, hauek teoriko-praktikoak dira:

-Jarduera teorikoak, hots, ikasgelan dokumentazio teknikoa eta araudia azaltzea, telekomunikazio instalazioen kalkulu teorikoak egitea eta horiek informatikako software egokiaren bidez aztertzea.

-Jarduera praktikoak, hots, telekomunikazioetako instalazioen muntaketak egitea, horien bitartez garatuko baitira instalazioetako elementuak konektatu eta manipulatzeko teknikak, fabrikatzaileen osagai elektronikoen ezaugarriei buruzko eskuliburuak behar bezala interpretatuz, eta, bestetik, proba funtzionalak eta neurketak egitea neurgailu egokiekin, eta, halaber, instalazioetan matxurak bilatzeko prozedurak eta instalazio horietako seinale adierazgarrienen interpretazioa. Ikasleek txosten edo memoriak eginen dituzte burututako praktikei buruz, euskarri informatikoan: egindako jardueraren azalpena, planoak, seinale adierazgarrienak, erabilitako osagaien ezaugarriak, aurrekontua eta laneko arriskuen ebaluazioa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen proiektuetan edo etxebizitzetarako instalazioen proiektuetan (bideo-atezainak, interfonoak, alarmak edo segurtasun sistemak...) oinarritutako jarduera globalizatzaileak.

Modulu hau oinarrizko instalazio elektrikoen moduluari lotuta dago. Horrek, hautaturiko sekuentzia eta ordu-banaketa honetan lehenbiziko kurtsorako proposaturik dagoenez, balio izanen du ikasleek jada eskuratuak izan ditzaten honako modulu honetarako behar dituzten trebetasun instrumentaletako batzuk.

Lanbide modulua: Instalazio domotikoak

Kodea: 0238.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Etxebizitzetako instalazio automatikoak osatzen dituzten eremu eta sistema automatikoak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua, ezaugarriak eta aplikatu beharreko arauak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxeko automatizazio motak ezagutu dira.

b) Etxebizitzetako sare automatikoen funtzionamenduaren printzipioak ezagutu dira.

c) Aplikazio automatikoak ezagutu dira kontrol, ongizate, segurtasun, energia eta telekomunikazio arloetan.

d) Etxebizitzen automatizazioari aplikatutako teknologiak deskribatu dira.

e) Instalazio mota honetako eroaleen ezaugarri bereziak deskribatu dira.

f) Instalazio automatizatua osatzen duten ekipamendu eta elementuak identifikatu dira eta dokumentazio teknikoa interpretatu da.

g) Etxebizitzetako instalazio automatizatuei buruz indarra duen araudia kontsultatu da.

h) Instalazioko elementuak eta eskemetan ageri diren sinboloak elkarrekin lotu dira.

2. Sistema teknikoak konfiguratzen ditu, haien hautapena justifikatzen du eta haien funtzionamendua ezagutzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Etxebizitza eta eraikinetako instalazio automatizatu motak deskribatu dira kontrol sistemaren arabera.

b) Transmisio teknikak ezagutu dira.

c) Sentsore eta eragingailu motak identifikatu dira.

d) Instalazio automatizatuen protokoloak deskribatu dira.

e) Eremu-busaren sistema deskribatu da.

f) Automata programagarriak kontrolatutako sistemak deskribatu dira.

g) Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak deskribatu dira.

h) Hari gabeko sistemak deskribatu dira.

i) Sistema bakoitzerako konfigurazio software egokia erabili da.

j) Dokumentazio teknikoa erabili da.

3. Etxebizitzetako instalazio automatizatu txikiak muntatzen ditu eta haiek osatzen dituzten elementuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioak konfiguratzeko behar diren krokisak eta eskemak egin dira.

b) Instalazioko elementu eta ekipamenduen parametroak zehaztu dira.

c) Automata programagarria duen sistema domotiko baterako sentsore eta eragingailuak konektatu dira.

d) Eremu-bus bidezko sistema baten kableatua egin da.

e) Eremu-bus bidezko sistema domotiko baten sentsore eta eragingailuak, kontrol eta gainbegiratze elementuak, korronte garraiatzaileak eta hari gabeko sarea muntatu dira.

f) Haien funtzionamendua zuzena dela egiaztatu da.

g) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

h) Indarra duen araudia aplikatu da.

4. Instalazio domotiko bateko kontrol eremuak muntatzen ditu, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Merkataritzako katalogoak kontsultatu dira instalatu nahi diren materialak hautatzeko.

b) Sistema bakoitzerako erreminta eta ekipamendu egokiak erabili dira.

c) Instalazioaren zehaztapen funtzionalak, teknikoak, arauemaileak eta obrari buruzkoak ongien betetzen dituen aukera hautatu da.

d) Proposaturiko soluzioa konfiguratzeko krokisak eta eskemak egin dira.

e) Kableak jarri dira, sistemaren ezaugarrien arabera.

f) Kontrol elementuak programatu dira, emandako zehaztapenei eta fabrikatzailearen eskuliburuari jarraituz.

g) Instalazioa zerbitzuan jarri da.

h) Hautaturiko soluzioari dagokion aurrekontua egin da.

i) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

5. Instalazio domotikoak mantentzen ditu, sistemaren zehaztapenei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kudeaketa eremu guztiak doitu dira, modu koordinatuan funtziona dezaten.

b) Sareko distortsioaren parametro elektrikoak neurtu dira.

c) Mantendu behar diren elementuak identifikatu dira.

d) Aldatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

e) Zuzenketarako mantentze-lanaren kasuan, egiaztatu da matxura bat datorrela matxura-orrian adierazitakoarekin.

f) Probak, egiaztapenak eta doikuntzak egin dira, instalazioa zerbitzuan jartzeko behar adinako zehaztasunarekin, dokumentazio teknikoak dioenari jarraituz.

g) Behar izatera, kalitate planarekiko desadostasunen gaineko txostena egin da.

6. Matxura eta akatsak diagnostikatzen ditu ekipamendu eta instalazio domotikoetan, neurketarako teknikak aplikatuz eta matxura bakoitza bere arrazoiekin erlazionatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kudeaketa eremu guztiak doitu dira, modu koordinatuan funtziona dezaten.

b) Sareko distortsioaren parametro elektrikoak neurtu dira.

c) Mantendu behar diren elementuak identifikatu dira.

d) Hipotesi arrazoituak proposatu dira akatsaren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

e) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, tresna edo software berariazkoak erabiliz.

f) Matxura bilatu da, esku hartzeko prozedura teknikoa erabiliz.

g) Matxura konpondu da.

h) Gorabeherei buruzko txostena egin da.

i) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen gaineko txostena egin da, formatu egokian, matxuren historikoa eguneratzeko balio izanen duena.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arriskuak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizazio lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak.) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Instalazio domotikoak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Instalazio domotikoak, erabilera eremuak:

-Sistema domotikoak etxebizitzei aplikatuta.

-Magnitude fisiko nagusien (tenperatura, presioa, abiadura eta argiztapena, besteak beste) transdukzioa.

-Etxeko instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

Etxebizitzen automatizazioan erabiltzen diren sistema teknikoak:

-Automata programagarria duten automatizazio sistemak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

-Sistema automatikoak instalatu aurrekoak: kanalizazioak, hodiak, kutxak eta egitura, besteak beste.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea.

Etxebizitzetako kontrol eremuak muntatu eta konfiguratzea:

-Zenbait kontrol eremu dituzten instalazioak.

-Sistema desberdinen arteko koordinazioa.

-Kableatu berariazkoak eta komunak etxebizitzetako instalazio domotikoetan.

-Etxebizitzetako kontrol eremuak programatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Etxebizitza domotiko bateko kontrol eremuak planifikatzea.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuak mantentzea:

-Berariazko neurgailuak sistema domotikoetan.

-Kontrol elementuen doikuntzak.

-Zuzenketarako eta prebentziorako mantentze-lanak instalazio domotikoetan.

-Eremuen mantentzea sistema domotikoetan.

-Sistemak mantentzea instalazio domotikoetan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak:

-Instalazio automatikoetako ohiko matxurak: zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea instalazio domotikoetan.

-Sistema domotikoetako mekanismo eta hargailuak berritzea.

-Instalazio domotikoetako gorabeherei buruzko txostenak.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan, helburu nagusia da ikasleek oinarrizko trebetasunak har ditzatela, etxebizitzetako instalazio automatizatuak instalatu eta mantentzeko lanetarako erremintak, materialak eta tresnak behar bezala erabiliz, lanbidean eskatuko zaien adinako kalitate eta segurtasunez; horretarako ezinbestekoak dituzte tituluan ezarritako lanbide gaitasunak:

-Muntaketa eta mantentze-lanei lotutako logistika ezartzea, instalazio eta ekipamenduen dokumentazio teknikoa interpretatuz.

-Instalazio eta ekipamenduak konfiguratu eta kalkulatzea, haien osagaien kokapena eta neurriak zehaztuz eta erregelamenduetan agindutakoa betez.

-Instalazioa edo ekipamendua muntatu edo mantentzeko aurrekontua egitea.

-Etxebizitzetako instalazio elektriko automatizatuei lotutako ekipamendu, elementu osagarri eta kanalizazioak muntatzea kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

-Instalazio eta ekipamenduak mantendu eta konpontzea, haien elementuak ikuskatu, doitu eta aldatzeko lanak eginez, berriz funtziona dezaten, kalitatez, segurtasunez eta ingurumena errespetatuz.

-Instalazio edo ekipamenduen funtzionamendua egiaztatzea, funtzionamendu eta segurtasun probak eginez, hura abian edo zerbitzuan jartzeko.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean azaldutako ordena bera da. Edukiak bi multzo handitan banatzen ahal dira:

-Instalazio domotikoen konfigurazioa:

Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

Zentral alarma-hartzaileen bidezko sistema domotiko trinkoak.

Automata programagarriak dituzten automatizazio sistemak.

Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak.

Irrati-frekuentzia bidezko hari gabeko sistemak.

-Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea:

Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

Muntatze lanak: kableatua, gailuen instalazioa eta konexioak, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

Sistema domotiko desberdinen programazioa eta konfigurazioa.

Zuzenketarako eta prebentziorako mantentze-lanak instalazio domotikoetan.

Matxurak diagnostikatu eta konpontzea: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu. Lan unitateen multzoak moduluko ikaskuntzaren bitartez emaitza egokiak lortzea ahalbidetu behar du.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman dadila iradokitzen da, eta haietan txerta dadila; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Modulu teoriko-praktikoa da eta ordenagailuak, proiektagailua eta Interneterako sarbidea izanen dituen gela batean emanen da. Gainera, lantegi bat erabili beharko da instalazio automatizatu domotikoekin zerikusia duten praktikak egiteko.

Modulu honen barnean lantegietan egiten diren irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio jarduerak inguruko enpresen ohiko praktikari begira eginen dira, ikasleek lan munduan eskatuko zaizkien trebetasunak lor ditzaten.

Lantegi-gelan egin beharreko jardueren bitartez ikasleek ikasi behar dute:

-Oinarrizko instalazio domotikoak diseinatzen:

Argiztapena erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

Lokiak erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

Pertsianak erabat edo neurri batean kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

Klimatizazio instalazioak (hoztekoak eta berotzekoak) diseinatzen.

Kearen, gasaren eta uraren alarmak kontrolatzeko instalazioak diseinatzen.

Sarkinen kontrako instalazioak diseinatzen.

-Etxebizitzetako instalazio automatizatuen eskemak interpretatzen eta irudikatzen.

-Segurtasuna kudeatzeko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Sarkinen kontrakoak eta kearen, gasaren eta uraren alarmak):

Sarkinen kontrako instalazioak muntatzen eta mantentzen, zentral alarma-hartzaileen bidezko sistema domotiko homologatuekin.

Kea, gas jarioak eta ur jarioak detektatzeko alarma instalazioak muntatzen eta mantentzen.

-Ongizatearen eremuko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Klimatizazioa, argiztapena, pertsiana eta olanen kontrola, lokien kontrola, ureztatze zonak):

Argiztapen instalazioak muntatzen eta mantentzen, sakagailu eta mugimendu-sentsoreen bitartez zati batean edo osorik pizten diren horietakoak.

Pertsiana eta olanak kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, igo eta jaisteko sakagailuen eta haize-, euri- eta argi-sentsoreen bidezkoak.

Lokiak kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, pertsonen segurtasunerakoak, osorik edo zati batean aktibatzen direnak.

Klimatizazio instalazioak (hoztekoak eta berotzekoak) muntatzen eta mantentzen.

Eremukako ureztaketa kontrolatzeko instalazioak muntatzen eta mantentzen, hezetasun-sentsore eta tenporizadoreen bidezkoak.

Energiaren kudeaketaren arloko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen, tarifa elektrikoen ordutegi-bereizketaz baliatuz.

Beroa metatzeko instalazioak (metagailu estatikoak, metagailu dinamikoak, zoru bero-emailea etab.) muntatzen eta mantentzen, gaueko tarifen ordutegi-bereizketak baliatuz (eguneko 14 ordutan energia merkeagoa baita) ordutegi-tenporizadoreak erabiliz.

-Komunikazioen kudeaketaren arloko instalazio elektriko automatizatuak muntatzen eta mantentzen. (Urrutiko kontrola telefono eta Internet bidez):

Urrutiko kontroleko instalazioak muntatzen eta mantentzen, telefono-modemaren edo IP moduluen bidezkoak, instalazioa telefonoz edo Internet bidez kontrolatzekoak.

Ikasleak motibatzeko eta beren ikaskuntza prozesuaz gogoeta eragiteko, komenigarria litzateke jarduera bakoitza amaitutakoan ikasleek txostena egitea. Beraz, interesgarria litzateke testu tratamenduko programak, kalkulu orria eta marrazkien diseinua erabiltzea.

Azkenik, Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluko beste moduluekin koordinaturik jarduera integratzaile bat egitea gomendatzen da. Hor determinazio analitikoren bat eginen litzateke, etapaz etapa, metodoen hautapenetik hasi eta emaitzen azterketaraino. Horretarako komenigarria litzateke lanbide moduluak ematen dituzten irakasleak aldian behin biltzea, ikaskuntzaren emaitzak hobetzeko balio dezaketen esperientzia eta prozeduren berri elkarri emateko.

Lanbide modulua: Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

Kodea: 0364.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioen osagai eta ekipamenduak ezagutzen ditu, haiek osatzen dituzten atalak eta haien ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telebista-zirkuitu itxiko eta detekzio elektronikoko (sarkinak, sua eta gasa, besteak beste) instalazioei buruzko araudia interpretatu da.

b) Telebista-zirkuitu itxiko eta detekzio elektronikoko instalazio motak (barnealdekoak, kanpoaldekoak, bideo adimenduna eta detekzio aktiboa, besteak beste) deskribatu dira.

c) Instalazio mota bakoitzaren funtzio-blokeak identifikatu dira.

d) Funtzio-bloke bakoitzak instalazioaren multzoan duen berariazko funtzioa deskribatu da.

e) Eskemetan ageri diren sinboloak benetako elementuekin lotu dira.

f) Alarma seinalea kable bidez eta haririk gabe transmititzeko ekipamenduak deskribatu dira.

g) Ekipamenduen funtzioak eta ezaugarriak deskribatu dira.

2. Telebista-zirkuitu itxiko instalazio txikiak eta segurtasun elektronikoko sistemak konfiguratzen ditu, eskemak eginez eta ekipamendu eta osagaiak hautatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen funtzionalak eta teknikoak identifikatu dira.

b) Instalazioaren krokisak eta eskemak egin dira emandako zehaztapenetan oinarrituta.

c) Konfigurazioan eragina duten ezaugarri fisikoak eta ingurumen-baldintzak identifikatu dira (argiztapena, tenperatura, haize-lasterrak, oztopoak eta sarbideak, besteak beste).

d) Instalazioaren osagai eta ekipamenduen parametroak kalkulatu dira (estaldura, galerak, atenuazioak eta helmena, besteak beste).

e) Ekipamenduak eta materialak hautatu dira merkataritzako katalogoetan.

f) Aurrekontuak egin dira.

g) Instalazioa konfiguratzean araudia aplikatu da.

3. Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzen ditu kokapen-planoak eta eskemak interpretatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Tresnak, materialak, ekipamenduak eta neurgailuak bildu dira.

c) Instalazioaren zuinketa egin da.

d) Muntaketa-arazoetarako konponbideak proposatu dira.

e) Kanalizazioak, euskarriak eta ekipamenduak kokatu eta finkatu dira.

f) Kableak jarri eta etiketatu dira.

g) Hari gabeko ekipamenduen parametroak konfiguratu dira.

h) Ekipamenduak konektatu dira fabrikatzailearen zehaztapenei jarraituz.

i) Funtzionamenduaren parametroak egiaztatu dira.

j) Kalitate irizpideak aplikatu dira muntaketan.

4. Ekipamenduak prest jartzen ditu bistaratze- eta kontrol-softwarea instalatuz eta konfiguratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak konfiguratzeko berariazko softwarea instalatu da.

b) Ekipamenduak sarean konfiguratu dira (IP kamerak, web Server eta bideograbagailu digitalak, besteak beste).

c) Biltegiratze sistema programatu da zehaztapenen arabera.

d) Kanpoko bistaratze-zerbitzarien sarbidea konfiguratu da.

e) Bistaratze-softwarea instalatu da gailu finko eta mugikorretan.

f) Irudiak aztertzeko, jarraipena egiteko, kontrol biometrikoa egiteko eta matrikulak ezagutzeko -besteak beste- softwarea instalatu da.

g) Gailu finko eta mugikorrekin urruneko konexioa ezarri da.

h) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu da.

5. Alarmak kudeatzeko zentralak, transmisio-sistemak eta sistema lagungarriak instalatzen ditu, kokapen-planoak eta eskemak interpretatuz eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Planoak eta eskemak planak interpretatu dira.

b) Osagaiak eta ekipamenduak finkatu eta konektatu dira.

c) Detekzio-osagaiak konektatu dira (bolumetrikoak, infragorriak, gasa, sua, besteak beste).

d) Transmisio-ekipamenduak konektatu dira (telefono bidezkoa, satelite bidezkoa, besteak beste).

e) Detekzio eta alarma zentralak konektatu dira.

f) Detekzio eta alarma zentralak programatu dira.

g) Satelite bidezko transmisio-ekipamenduetatik datozen seinaleak hartu izana bistaratu da webgunean.

h) Seinaleak zenbait transmisio-formatu motatan hartu direla baieztatu da.

i) Telekontroleko eragiketetarako urruneko konexioa ezarri da.

6. Jarraipen eta kontroleko ekipamenduak muntatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu dira.

b) Kanalizazioak, euskarriak eta ekipamenduak kokatu eta finkatu dira.

c) Kableak jarri eta etiketatu dira.

d) Kontrol eta deskodetze ekipamenduak konektatu dira (produktuak babestea, jarraipena egitea, fitxaketa, biometrikoa, hari gabekoak, besteak beste).

e) Elementu adierazleak eta eragingailuak konektatu dira.

f) Berariazko aplikazioaren softwarea (jarraipena, sarbideak eta presentzia, besteak beste) instalatu eta konfiguratu da.

g) Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu da.

h) Telekontroleko eragiketetarako urruneko konexioa ezarri da.

i) Pertsonen edo objektuen jarraipena egin da kokatze-sistemen bidez.

7. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen mantentze-lana egiten du, esku-hartzeak deskribatzen ditu eta akatsak haien arrazoiekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantendu behar diren elementuak identifikatu dira.

b) Zuzenketarako mantentze-lanaren kasuan, egiaztatu da matxura bat datorrela matxura-orrian adierazitakoarekin.

c) Hipotesi arrazoituak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

d) Matxura bilatu da, esku hartzeko prozedura teknikoa erabiliz.

e) Matxura konpondu da.

f) Aldatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu da.

g) Funtzionamenduaren parametroak neurtu dira, tresna edo software berariazkoak erabiliz.

h) Urrutiko mantentze-laneko eragiketetarako urruneko konexioa ezarri da.

i) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen gaineko txostena egin da, formatu egokian, matxuren historikoa eguneratzeko balio izanen duena.

j) Kalitate irizpideak errespetatu dira.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Mekanizatzeko eragiketetan erabili behar diren makinetako segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta norbera babesteko ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak, jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioak eta horiei lotutako instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean segurtasunerako eta norberaren babeserako hartu behar diren neurriak zehaztu dira.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Segurtasun elektronikoko instalazioen ekipamendu eta elementuak:

-Arriskuaren azterketa. Arrisku mailak. Aplikatu beharreko arauak.

-Sarkinak detektatzea. Detektagailu analogiko eta arruntak, ate eta leihoak ireki izana detektatzekoak, mekanikoak eta magnetikoak, mugimendu-detektagailuak, izpi infragorrien eta mikrouhinen bidezkoak, antimasking, akustikoak. Izpi infragorren eta mikrouhinen bidezko oztopoak.

-Suteak eta gasak detektatzea. Detektagailu optikoak, tenperatura-detektagailuak, termobelozimetrikoak eta beste batzuk. Ezaugarriak eta motak.

-Seinalizazio-elementu akustikoak eta argi-elementuak.

-Transmisio bideak. Kablea, zuntza, hari gabekoak. Telefono bidezkoak, telefonia finkoa, GSM eta GPRS. TCP/IP sarean.

-Alarmak kudeatzeko zentralak.

Telebista-zirkuitu itxiko instalazioen ekipamendu eta osagaiak:

-Bideoaren oinarrizko printzipioak. Aplikazioak. Ekipamenduak: grabagailuak, kamerak eta monitoreak segurtasun-sistemetan.

-Bideozaintzarako kamerak. Ezaugarriak eta motak: analogikoak eta IP, domoak, PTZ kontrola, besteak beste.

-Optikak, kokagailuak eta kameren osagarriak.

-Fokuak eta izpi infragorrizko argiztagailuak.

-Monitoreak, sekuentziagailuak, monitorizazio anitzeko sistemak. Bideo banagailuak. Bideo matrizeak.

-Telebista-zirkuitu itxiko sistemetan bideoa grabatzea. Tarteka grabatzea, alarma bidez, bideo-sentsore bidez eta beste hainbat teknikaren bidez.

-Bideozaintzako grabagailuak.

-Telemetria sistemak. Kontzeptua. Aginteak eta aginte-mahaiak.

-Sareko bideozaintza sistemak. Urruneko bistaratzea.

-Transmisio bideak: pare bihurritua, kable koaxiala, zuntz optikoa eta irrati-frekuentzia.

Instalazio txikiak konfiguratzea:

-Proiektu teknikoak interpretatzea. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen eskemak interpretatzea.

-Instalazioak kalkulatzeko eta konfiguratzeko programa informatikoak aplikatzea.

-Marrazketa tekniko aplikatua. Plano eta eskema normalizatuak. Sinbologia. Programa informatikoen aplikazioa.

-Aurrekontuak egitea. Katalogoak bilatu eta erabiltzea. Eragiketen sekuentzia, denboraren kontrola eta instalazioen balorazioa.

Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea:

-Instalazioaren zuinketa. Planoak eta eskemak interpretatzea.

-Muntatzeko teknika berariazkoak.

-Muntatzeko tresna eta lanabesak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Telebista-zirkuitu itxiko sistemetan ekipamenduak eta transmisio lineak muntatzea.

Berariazko softwarea instalatu eta konfiguratzea:

-Sarean integratzeko softwarea.

-Bideo-grabazioko sistemak programatzea.

-Ekipamenduak konfiguratzeko eta editatzeko softwarea.

-Softwarea instalatu eta konfiguratzea.

Zentralak eta elementu lagungarriak muntatzea:

-Muntatzeko teknika berariazkoak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Alarma zentralak muntatzea. Kabledunak eta hari gabekoak. Transmisio sistemak. Muntaketaren ezaugarriak.

-Seinaleak hartu eta bistaratu izana egiaztatzea. Kontraneurriak. Zentral alarma-hartzaileak. Urruneko konexioa. Alarma teknikoen zentralak. Urruneko kudeaketa. Gas, ke eta su zentralak eta detektagailuak.

Jarraipen eta kontrolerako ekipamenduak muntatzea:

-Sarrera-kontrolak muntatzea. Ezaugarriak. Aplikazioak. Osagarriak. Sistema biometrikoak. Konfigurazioa. Kudeaketarako softwarea.

-Presentzia-kontrolak muntatzea. Ezaugarriak. Aplikazioak. Osagarriak. Konfigurazioa. Kudeaketarako softwarea.

-Jarraipen eta kontrolerako ekipamenduak instalatzea. Produktuen babes elektronikoa. Ezaugarriak. Aplikazioak. Osagarriak. Sistema biometrikoak. Konfigurazioa. Kudeaketarako softwarea.

-Txandak kudeatu eta kontrolatzeko ekipamenduak muntatzea. Kudeaketarako softwarea. Konfigurazioa.

Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen mantentze-lana:

-Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen ohiko matxurak.

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Urrutiko mantentze-laneko eragiketak.

-Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xede nagusia da ikasleek oinarrizko trebetasunak eskura ditzatela telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak muntatu eta mantentzeko. Ikuspegi teorikotik, ahaleginak eginen dira ikasleak jabe daitezen instalazioaren osagai eta ekipamenduen parametroak kalkulatzeko eta instalazioa konfiguratu eta prest jartzeko jakintzaz nahiz mota horretako instalazioei aplikatzen ahal zaion araudiari buruzko jakintzaz. Ikuspuntu praktikotik, komeni litzateke ikasleek trebetasunak hartzea honelako instalazioen muntaketan behar diren erremintak erabiltzeko, haietan erabiltzen diren materialak ezagutzeko eta plano eta eskema normalizatuak irudikatzen eta interpretatzen jakiteko.

Egokien jotzen den edukien sekuentziazioa, hain zuzen ere edukien atalean ezarritako ordena bera da. Hortaz, edukien sekuentziazio hau hartzen ahalko da:

-Segurtasun elektronikoko instalazioen ekipamendu eta elementuak.

-Telebista-zirkuitu itxiko instalazioen ekipamendu eta elementuak.

-Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazio txikiak konfiguratzea.

-Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea.

-Berariazko softwarea instalatu eta konfiguratzea.

-Zentralak eta elementu lagungarriak muntatzea.

-Jarraipen eta kontrolerako ekipamenduak muntatzea.

"Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen mantentze-lana" izeneko multzoa eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzeari buruzko edukien multzoa, berriz, gainerako multzoekin batera eman daitezela iradokitzen da, eta haietan txerta daitezela; batez ere, prozedurazko izaera nabarmeneko alderdiak dituzten multzoetan.

Multzo horiek lan unitatetan banatuko dira eta lan unitate bakoitzak berez zentzua izanen du, helburuak, edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, ebaluazioa eta errekuperazioa definitzea ahalbidetuko baitu.

Modulu honetako konfigurazio, muntaketa eta instalazioari buruzko multzoen garapenean, komenigarria izanen da lantegi-gela bat izatea bere panel, maketa edo praktika-moduluekin, telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioak bertan muntatu ahal izateko, egiazko instalazioen kopia ahalik eta zehatzenak eginez. Modulu honetan komenigarria litzateke ikasleek erabilera pertsonaleko erremintak eta polimetroa eskura izatea.

Modulu honetarako komenigarria izanen da, halaber, balio anitzeko gela batean ordenagailuak izatea, telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioak diseinatu eta simulatzeko programa informatikoekin eta Interneterako sarbidearekin, eta merkataritzako katalogoen, proiektuen eta bibliografia espezializatuaren liburutegiarekin ere, ikasleek bertan egin ditzaten txostenekin eta dokumentazioarekin zerikusia duten lanak.

Programazio didaktikoetako lan unitateak garatzeko orientazio eta babes modura, oinarrizko instalazioei buruzko multzoetan garatzen ahal diren jarduera hauek egin daitezke:

-Segurtasun elektronikoko instalazioen ekipamendu eta elementuen ezagutza, sailkapena, ezaugarriak, erabilera eta konfigurazioa.

-Telebista-zirkuitu itxiko instalazioen ekipamendu eta elementuen ezagutza, sailkapena, ezaugarriak, erabilera eta konfigurazioa.

-Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen plano eta eskemak interpretatu eta irudikatzea. Eskema horiek programa informatikoen bidez egitea.

-Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatu, konfiguratu eta egiaztatzea: kamera finkoak eta domoak, telemetria, bideo-grabazioa, monitorizazio anitza, kable koaxialaren, pare bihurrituaren, zuntz optikoaren eta irrati-frekuentzia bidez transmititzea.

-Segurtasun elektronikoko instalazioak muntatu, konfiguratu eta egiaztatzea: sarkinak eta suteak detektatzea, alarma-zentrala, telefonia finkoaren, GSMren eta GPRSren bidez eta TCP/IP sareen bidez transmititzea.

-Jarraipen eta kontroleko instalazioak muntatu, konfiguratu eta egiaztatzea: produktuen babes elektronikoa, sarreren kontrola, presentzia-kontrola, GPS bidezko jarraipen-sistemak.

-Prebentziorako eta zuzenketarako mantentze-lanak lehenago egindako instalazio bakoitzean. Jarduera hori lehenago egindako instalazio bakoitzean integratuko da.

-Jarduera bakoitza amaitutakoan ikasleek hari buruzko txosten edo memoriak eginen dituzte euskarri informatikoan.

Lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako instalazioak

Kodea: 0365.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sare finko eta mugikorretako irrati-komunikazioko sistemen eta haiei lotutako instalazioen ekipamendu eta elementuak identifikatzen ditu, eta haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irrati-komunikazioko sare finko eta mugikorren egitura deskribatu da.

b) Irrati-difusiorako eta telebistarako transmisio sistemak deskribatu dira.

c) Irrati-komunikazioko sistemak sailkatu dira haien kokapen, teknologia eta estaldura kontuan hartuta.

d) Ekipamenduen arteko konexio-interfazeak eta enbor-sarearekikoak ezagutu dira.

e) Funtzio-bloke bakoitzak instalazioaren multzoan duen berariazko funtzioa deskribatu da.

f) Ekipamenduen, transmisio-bideen eta elementu lagungarrien ezaugarriak deskribatu dira.

g) Igorpen eta harrerarako ekipamendu bakoitza bere aplikazio bereizgarriekin erlazionatu da.

h) Instalazioko elementuak eta eskemetan ageri diren sinboloak elkarrekin lotu dira.

2. Sare finko eta mugikorren ekipamenduak eta elementu lagungarriak instalatzen ditu dokumentazio teknikoa interpretatuz eta konexioko eta muntaketako teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa (planoak eta eskemak, besteak beste) interpretatu da.

b) Ekipamenduak, materialak, tresnak eta neurgailuak hautatu dira.

c) Antenen elementu lagungarriak muntatu dira.

d) Antenak muntatu dira.

e) Komunikazio-armairuak eta haien elementu lagungarriak muntatu dira.

f) Irrati-komunikazioko ekipamenduak kokatu eta finkatu dira.

g) Ekipamenduak eta transmisio lineak etiketatu dira.

h) Hodi malguak elementu lagungarriekin konektatu dira.

i) Ekipamenduak konektatu dira hainbat transmisio bide erabiliz, (irrati-frekuentzia, parea, zuntz optikoa, besteak beste) elkarrekin nahiz elementu erradiatzaileekin.

j) Elikadura-sistema eta sistema erredundanteak (etenik gabeko elikadura sistemak eta fotovoltaikoa, besteak beste) konektatu dira.

3. Irrati-komunikazioko ekipamenduak konfiguratzen ditu, eta parametroak erlazionatzen ditu eskatzen den funtzionaltasunez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Softwarea identifikatu da ekipamendu mota eta ezaugarriak kontuan hartuta.

b) Softwarea kargatu da eta haren aintzatespen eta bertsioa egiaztatu dira.

c) Konfigurazio-parametroak hautatu dira ekipamenduaren ezaugarri, mota eta funtzionamendua kontuan hartuta (hargailua, deskodegailua eta transmisorea, besteak beste).

d) Ekipamendua parametrizatu da aplikazioa kontuan hartuta.

e) Urruneko sarbide mota hautatu eta konfiguratu da.

f) Ekipamenduaren funtzionaltasuna egiaztatu da.

g) Ekipamendu bakoitzaren softwarearen eta konfigurazio-parametroen historikoa egin da.

h) Banda eta frekuentziak esleitzean araudia bete da.

4. Irrati-komunikazioko ekipamenduak zerbitzuan jartzen ditu, proben planak interpretatuz eta betearaziz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduak, materialak, tresnak eta neurgailuak hautatu dira.

b) Ekipamendu eta gailuak elikadura sistemekin eta elementu erradiatzaileekin konektatuta daudela egiaztatu da.

c) Elikadura sistemek tentsioak ezarritako tolerantzia-tartearekin ematen dituztela egiaztatu da.

d) Ekipamendu eta gailuen funtzionamendua begiz egiaztatu da.

e) Uhin Geldikorren Erlazioaren neurketa egin da frekuentzia-banda bakoitzean eta transmisio lineetan, transzeptore eta antenen artean.

f) Doikuntzak egin dira Uhin Geldikorren Erlazioa ezarritako mugen barnean dagoela bermatzeko.

g) Seinale elektriko eta optikoak ekipamendu eta gailuekin integratzen direla egiaztatzeko probak egin dira.

h) Erradiazio eta estaldura neurketak egin dira.

i) Proba-orriak bete dira.

5. Irrati-komunikazioko ekipamenduen mantentze-lana egiten du, eguneratzeko eta prebentziorako mantentze-lana egiteko planak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tresnak eta neurgailuak hautatu dira.

b) Kableatua ikuskatu da eta ekipamendu eta gailuekin, elikadura sistemekin eta elementu erradiatzaileekin konektatuta dagoela egiaztatu da.

c) Ekipamenduak handitu dira.

d) Ekipamenduen funtzionaltasunak handitzeko softwarea instalatu da.

e) Funtzionamenduaren parametroak egiaztatu dira aplikazio informatikoen bidez.

f) Ekipamendu eta gailuak konfiguratu dira funtzionaltasun berrietarako.

g) Prebentziorako mantentze-planak interpretatu dira.

h) Elikadura-tentsioak egiaztatu dira eta elikadura sistema erredundanteen bateriak aldatu dira.

i) Ekipamenduen funtzionamendua egokia dela egiaztatu da alarma-adierazleen begizko ikuskapena eginez.

j) Txosten teknikoa egin da.

6. Matxura eta akatsak konpontzen ditu irrati-komunikazioetako instalazioetan, sintomak aztertuz, eta matxuren arrazoiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduen hardwarearen alarmak interpretatu dira anomaliaren edo funtzionamendu txarraren diagnostikoa egiteko.

b) Neurgailuak eta software-aplikazioak erabili dira anomaliaren arrazoiak zehazteko.

c) Matxura edo akatsa aurkitu da.

d) Matxuratutako ekipamendua aldatu da eta bateragarria dela egiaztatu da.

e) Ekipamenduak doitu dira behar bezalako tresnekin eta eskatzen den zehaztasunarekin.

f) Konfigurazio parametroak kargatu dira eta funtzionaltasuna egiaztatu da.

g) Funtzionamendu txarraren alarma jasotzean ekipamendu eta gailuekin urruneko konexioa ezarri da.

h) Ekipamendu eta gailuetan parametroak berrezarri dira urrunetik.

i) Funtzionaltasunaren ezaugarriak egiaztatu dira.

j) Txostena egin da, eta egindako jarduerak eta detektatutako gorabeherak azaldu dira.

7. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, lanabes, tresna eta makinak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Materialak, erremintak eta beste batzuk erabiltzean gerta daitezkeen istripuen arrazoirik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa- eta mantentze-lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Irrati-komunikazioetako instalazioen muntaketa- eta mantentze-eragiketak prestatzean eta egitean hartu behar diren segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko neurriak zein diren zehaztu da.

g) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

h) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

i) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Irrati-komunikazioetako sistemen ekipamendu eta elementuak identifikatzea:

-Irrati-frekuentziaren kontzeptua.

-Uhin elektromagnetikoen izaera. Irrati-espektroa. Hedapena.

-Modulazioa. Demodulazioa. Motak. Modulazio analogikoak. Modulazio digitalak. Uhin garraiatzaile anitzarekin transmititzea.

-Igorpena-harrera. Kontzeptuak. Funtzio blokeak. Simplex, erdi-duplex eta duplex transmisioak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak. Ezaugarriak. Protokoloak.

-Oinarrizko parametroak: potentzia, intermodulazioa, garraiatzailea/zarata, irabazia, parametro digitalak, BER, etab.

-Sare mugikorrak eta finkoak. Arkitektura. Funtzionamendua.

-Teknologiak eta zerbitzuak: PMR, TETRA, WIMAX, GSM, DECT, UMTS, besteak beste.

-Irrati-difusioko eta telebistako sistemak. Irratirako eta telebistarako irrati-lotura analogiko eta digitalak. Finkoak eta mugikorrak.

-Igorgailuak, hargailuak, berrigorgailuak, gapfillerrak, irrati eta telebista estudioak.

-Irrati bidezko sareak lurreko zerbitzu finkoetan. Sailkapena. Teknologiak.

-Transmisio bideak: gidatuak eta gidatu gabeak. Kablea, zuntz optikoa, uhin-gidak. Instalatzeko arauak. Transmisio lineak. Ezaugarriak eta parametroak.

-Antenak eta sistema erradiatzaileak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak. Orientazioa. Neurriak.

-Elementu lagungarriak: duplexoreak, konektoreak, banagailuak, nahasgailuak, besteak beste.

-Sinbologia normalizatua eta eskemak.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak eta sistema lagungarriak instalatzea:

-Planoak eta eskemak interpretatzea. Kokaera eta kokaleku planoak. Instalazio eta kanalizazioen plano orokorrak. Ekipamenduak armairu edota barrutietan banatzeko planoak. Banaketa- eta konexio-eskemak, eta bestelakoak.

-Planoak manipulatzea.

-Antenak eta elementu lagungarriak. Antenak instalatu, orientatu eta lerrokatzea.

-Komunikazio-ekipamenduak.

-Komunikazio-armairuak eta haien elementu lagungarriak.

-Interfaze fisikoak.

-Kable koaxialeko eta zuntz optikoko konektorizazio teknikak. Egiaztapenak.

-Elikadura-ekipamenduak. Etenik gabeko elikadura sistemak. Multzo elektrogenoak. Eguzki-plakak. Bihurgailuak. Bateriak eta kargatzeko metodoak.

-Instalazio txostenak egitea.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak konfiguratzea:

-Ekipamenduak kontrolatzeko eta konfiguratzeko softwarea.

-Irrati-komunikazioetako ekipamenduen eskuliburuak.

-Konfigurazioko parametro eta tresnak sare finko eta mugikorretan. Ezaugarriak.

-Egiaztatzeko metodo eta ekipamenduak. Egiaztatzeko tresnak eta softwarea.

-Irrati-komunikazioko ekipamenduen instalazio-softwarea eta utilitateak.

-Irrati-komunikazioetako ekipamenduen tokiko kudeaketarako softwarea.

-Urruneko sarbidea duten sistemak.

-Erregelamenduak eta estandarrak. Frekuentzien Esleipenaren Koadro Nazionala.

-Konfigurazio txostenak egitea.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak zerbitzuan jartzea:

-Neurtzeko tresnak: sare-analizagailua, espektro-analizagailuak, seinale-sortzaileak, kable eta antenen analizagailua, uhin-formaren monitorea, zarata-sortzailea, potentzia neurgailu analogiko eta digitala eta Uhin Geldikorren Erlazioaren neurgailua, besteak beste.

-Parametroen neurriak. Uhin Geldikorren Erlazioaren neurriak. Potentziak. Grafikak.

-Erradiazioa eta estaldura egiaztatzeko metodo eta ekipamenduak. Horien erregelamendua. Ezaugarriak eta aplikazioak.

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Segurtasun-protokoloak sare finko eta mugikorretan.

-Dokumentazioa lantzea: onarpenerako metodoa eta probak.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak mantendu eta handitzea:

-Neurtzeko lanabes, tresna eta prozedurak mantentze-lanerako (besteak beste kableatu-egiaztagailua, erreflektometro optikoa eta espektro-analizagailua).

-Mantentze planak.

-Aldizkako eragiketak. Fabrikatzaileen eskuliburuak.

-Gailuak eta ekipamenduak handitzeko metodoak.

-Ekipamenduen eskuliburu teknikoak.

-Proba-prozedurak. Egiaztatzea eta doitzea.

-Matxurei buruzko parteak eta emaitzen dokumentuak.

Parametroak eta funtzionaltasuna berrezartzea:

-Irrati-komunikazioetako sistemen zuzenketarako mantentze-planak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Elementuak aldatu eta doitzea.

-Neurketako tresna eta prozedurak.

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Parametroak berrezartzeko metodoak.

-Urruneko mantentze-lana.

-Egiaztapenak eta doikuntzak.

-Funtzionamenduari buruzko txosten teknikoak egitea.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea. Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak: oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea. Hondakinen sailkapena eta ingurumena kutsa dezaketen iturriak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua, ekipamenduak muntatu, mantendu eta konfiguratzeko beharrezkoa den prestakuntza ematea da. Hortaz, irrati-komunikazioko eta irrati-difusioko ekipamendu eta sistemak ulertzeko oinarri teoriko eta praktiko egokia beharrezkoa da.

Modulua garatzeko orientabide gisa, edukiak agertzen direneko ordena apur bat aldatzen ahal da, honela banatuta: lehenik, beharrezkoak diren alderdi teorikoak agertuko dira, lehenbiziko multzokoak (Irrati-komunikazioetako sistemen ekipamendu eta elementuak identifikatzea) eta planoen interpretazioari buruzkoak nahiz gainerako multzoetako beste atal batzuk -batik bat kontzeptualak- bilduta, esate baterako erregelamenduak, Frekuentzien Esleipenaren Koadro Nazionala, elikadura-sistemak eta beste batzuk.

Bigarren zatia funtsean praktikoa da. Zati horretan, gainerako eduki-multzoak jorratuko dira, ikasleak egin behar dituzten instalazioei modu sekuentzialean aplikatuta, lan praktikoa instalazio bakoitzaren oinarrizko azalpenekin konbinatuta, honako gai hauei buruz: sistemaren berezitasunak, instrumentazioa, muntaketa, mantentze-lana, etab. Oinarrizko instalazio hauek gomendatzen ahal dira:

-Irratian eta telebistan (lurrekoan) emititzea.

-Datuen irrati-loturak (WIMAX, LMDS edo bestelako loturetan oinarrituta).

-Puntutik punturako loturak dituen sare integratua. Irrati-difusioa terminal eramangarrietara, audio-datuetako mugikorretara, etab.

Iradoki dugun bezala, horietan instalatzeko, konfiguratzeko, zerbitzuan jartzeko, simulatzeko, mantentzeko eta funtzionalitaterako prozesuak eginen lirateke, hori guztia segurtasun-neurri egokiekin.

Hori egiteko gela edo espazio zabala beharko litzateke, antenetarako euskarriekin eta kableak pasatzeko gida nahikoekin, jarduera praktikoak muntatzeko eta desmuntatzeko.

Gelan irrati-loturak ere kokatzen ahalko lirateke, eta klimatologiak aukera ematen duenean, ikastetxeko eraikinen kanpoaldean lan egiten ahalko litzateke, horrek dakartzan zailtasun eta arriskuak kontuan hartuta.

Tresna profesionalak egon beharko lirateke eskura, adibidez ordenagailu eramangarria, sare-analizagailua, eremu-neurgailua, espektro-analizagailua, potentzia-neurgailua, etab., baita gune zabaleko edo belaunaldi berriko sareetarako sarbidea, eta ekipamendu informatikoak eta ikus-entzunezkoak irakasle nahiz ikasleentzat. Gainera honako material eta osagai hauek eskura izan beharko lirateke: koadro-antenak, parabolikoak, UHFkoak, monopoloak, etab. Linea-buruko ekipamenduak: konfigurazio-armairuak, anplifikadoreak, diplexoreak, iragazkiak, bideratzaileak eta sareko elektronika, loturetarako E1 datu-txartelak dituen telefonogunea, kodegailuak eta hainbat motatako ekipamenduak: COFDM, WIMAX, etab.

Lanbide modulua: Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta

Kodea: NA07.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bezeroei arreta emateko prozesuan jarduketa-protokoloak eta eskaintzen diren produktu eta zerbitzuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezero baten aurrean agertu behar diren gizarte-trebetasunak deskribatu dira.

b) Bezero izan daitekeen pertsonaren portaera aztertu da.

c) Bezeroaren beharrizanak detektatu ahal izateko galderak idatzi dira.

d) Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezaugarriak azaldu dira.

e) Produktu elektronikoen katalogo eta salmenta-eskulibururik ohikoenak erabili dira.

f) Elektronika eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuei buruzko aholkua eman da.

g) Enpresa bateko enkarguen sarrera-kanalak identifikatu dira.

2. Aurrekontuak egiten ditu produktu eta zerbitzuen kostuak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prezio unitarioak eta sailez sail emandakoak nahiz baloraziorako beharrezkoak diren xehetasunak deskribatu dira.

b) Produktu eta materialen prezioak atera dira.

c) Sailez sail emandako prezioak kalkulatu dira.

d) Eskulanari dagozkion tarifak aplikatu dira.

e) Aurrekontua idatzi da berariazko programak erabiliz.

f) Teknologia berriak erabili dira, kontsultarako eta laguntzarako elementu gisa.

3. Salmenta-prozesua osatzen du, produktuak kobratzeko eta aurkezteko prozedura deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari kobratzeko modu batzuk eta besteak identifikatu dira.

b) Fakturatzeko eta kobratzeko prozesuen ezaugarriak azaldu dira.

c) Faktura bete da, datu guztiak adierazita.

d) Faktura kobratu izana simulatu da ordainketako formula edo modu batzuk eta besteak erabiliz.

e) Fakturazioa eta kudeaketa integratuko sistemak erlazionatu dira.

f) Dirua itzuli edo aldatzeko eragiketak egin dira.

g) Kutxako kontaketa eta itxiera prozesua deskribatu da.

h) Kutxako parte egokia bete da.

i) Datuen babesari buruzko araudia aplikatu da.

4. Produktu edo zerbitzuen banaketa antolatzen du, jarraitu behar diren prozedurak deskribatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskariak formulario batean idatzi dira. Formulario horretan agertzen dira enkargua jaso duen pertsonaren datuak.

b) Banatu beharreko enkargua nahiz haren ezaugarriak eta entrega-epea kontuan hartuta eragingarrienak diren garraiobideak deskribatu dira.

c) Ibilgailuak, egoera ezin hobean egoteko eta barnean entrega egiteko beharrezkoa den guztia edukitzeko bete behar dituen baldintzak identifikatu dira.

d) Entregatu beharreko produktuak ibilgailuan non jarri behar diren eta garraiatzeko zer egokitu behar den zehaztu da, produktuak ez hondatzeko.

e) Planoak, mapak eta kale-izendegiak erabili dira edozein euskarritan, helbideak aurkitzeko laguntza gisa.

f) Eskariak egiaztatu dira, entregako formularioekin eta jaso izanaren egiaztagiriekin.

g) Produktuaren entregari edo emandako zerbitzuei buruzko kalitate-kontrola egiteko puntu kritikoak zehaztu dira.

h) Ingurumenari, laneko arriskuen prebentzioari eta datuen babesari buruzko araudia aplikatu da.

5. Salmenta ondoko zerbitzuan bezeroen erreklamazio, kexa edo iradokizunak artatzen ditu, jarduketa-irizpide eta prozedurak erakutsiz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gatazka eta erreklamazioak ebazteko teknikak deskribatu dira.

b) Indarreko legediaren eraginpean dauden erreklamazioen alderdiak ezagutu dira.

c) Erreklamazioak aurkezteko prozesua deskribatu da.

d) Erraz konpontzen ahal diren erreklamazioetan bezeroari eskaintzen ahal zaizkion prozedura-alternatibak identifikatu dira.

e) Erreklamazioari buruzko informazioa transmititzeko protokoloa identifikatu da, aurretiaz ezarritako ordena hierarkikoaren arabera.

f) Zerbitzuaren kalitate-kontrolerako erabiltzen den informazioa antolatzeko erabiltzen diren informazio-sistemak -eskuzkoak nahiz informatikoak- ezagutu dira.

g) Salmenta ondoko jarraipenaren, gorabeheren, bezeroen eskari nahiz erreklamazioen informazioa erregistratu da, emandako zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta leialtasuna handitzeko adierazleak direlakoan.

h) Ingurumenari, laneko arriskuen prebentzioari, kontsumoari eta datuen babesari buruzko araudia aplikatu da.

6. Aholkularitza eta salmenta prozesu simulatua osorik aplikatzen du produktu edo zerbitzu baterako edo batzuetarako, telekomunikazioetako instalazioen, mikroinformatikaren eta ekipamendu elektronikoen sektorean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezero batek produktu edo zerbitzu bati buruz egindako balizko eskakizun bat hautatu da telekomunikazioetako instalazioen, mikroinformatikaren eta ekipamendu elektronikoen sektorean.

b) Eskatutako produktu eta zerbitzuen ezaugarriak deskribatu dira.

c) Behar diren baldintzak betetzen dituzten eta antzeko prestazio eta ezaugarriak dituzten produktuen marka eta modeloen alternatibak aztertu dira.

d) Bezeroaren eskakizunak ondoen betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak aukeratu dira.

e) Aurrekontu zehaztua egin da.

f) Aurkezpen publikoa egin da, eskaintzen denaren egokitasunaren aldeko argudioak emanez.

g) Produktu edo zerbitzuak helbide jakin batera banatu eta entregatzeko modua antolatu da.

h) Produktu edo zerbitzuaren salerosketarekin zerikusia duten agiriak bete dira: aurrekontu zehaztua, entrega-albarana, faktura...

i) Produktua itzultzeko baldintzei, bermeari eta erreklamazioetarako kanalari buruzko informazioa eman da.

Edukiak.

Bezeroarentzako arreta:

-Komunikazioaren osagaiak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta gizarte trebetasunak:

Entzute aktiboaren teknikak.

Proxemia.

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

Telefono bidezko komunikazioa.

-Bezeroen jokabideak. Bezeroen tipologia.

-Enpresak eskaintzen dituen elektronika, mikroinformatika eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen ezaugarriak. Katalogoak eta eskuliburuak erabiltzea.

-Aholkua ematean jarduteko eredua:

Negoziazio teknikak: Harremanetan jartzea eta bezeroaren beharrizanak deskubritzea. Argudiatzea. Eragozpenak tratatzea. Salmenta ixtea.

-Enkarguen sarrera-kanalak.

Aurrekontuak egitea:

-Aurrekontuaren osagaiak. Prezio unitarioak eta sailez sail emandakoak. Kalkulua.

-Kostu zuzenak eta zeharkakoak.

-Produktu edo zerbitzu bakoitza egiteko aurreikusitako denbora kalkulatzea. Materialen eta lanorduen prezioen tarifak.

-Aurrekontuak egiteko bitartekoak.

Salmenta prozesua amaitzea:

-Bezeroari kobratzeko moduak.

-Fakturatzeko eta kobratzeko prozedurak.

-Faktura. Beharrezkoak diren datuak.

-Ordaintzeko moduak.

-Fakturazioa eta kudeaketa integratuko sistemak.

-Dirua itzuli eta aldatzea.

-Kutxako kontaketa eta itxiera prozesuaren etapak. Kutxa-liburuak.

-Datuen babesari buruzko araudia.

Produktu edo zerbitzuen banaketa antolatzea:

-Enkargua egitea.

-Etxean entregatzeko inprimakia. Betetzea.

-Produktua garraiorako egokitzea.

-Garraioaren baldintzak.

-Planoak, mapak eta kale-izendegiak erabiltzea.

-Produktua entregatu izana egiaztatzea.

-Produktuaren instalazioa egiaztatzea.

-Kalitate-kontrola produktua edo egindako zerbitzua entregatu eta instalatzean.

-Ingurumenari, laneko arriskuen prebentzioari eta datuen babesari buruzko araudia.

Salmenta ondoko zerbitzuan erreklamazio, kexa edo iradokizunak artatzea:

-Gatazkei eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

-Erreklamazioak egiteko prozedura. Erreklamazioak kudeatzea.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

-Salmenta ondoko jarraipena.

-Kontsumoari eta datuen babesari buruzko araudia.

Aholkularitza eta salmenta prozesua osorik aplikatzea produktu edo zerbitzu baterako edo batzuetarako, telekomunikazioetako instalazioen, mikroinformatikaren eta ekipamendu elektronikoen sektorean:

-Ekipamendu elektronikoen sektoreko produktu eta zerbitzuen sorta.

-Erreferentziako dokumentazioa. Produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoen eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen katalogo teknikoak eta merkataritzakoak.

-Salmenta-eragiketetan prezioak kalkulatzea. Materialen eta lanorduen prezioen tarifak. Aurrekontuak egitea.

-Produktu edo zerbitzu elektronikoak aurkeztu eta erakustea: nabarmendu beharreko puntuak.

-Salmentak ixtea.

-Entrega antolatzea. Paketatzea. Produktu edo zerbitzua garraiatzea eta/edo entregatu edota instalatu izana egiaztatzea.

-Salerosketa-eragiketen dokumentazioa: aurrekontu zehaztua, emateen albarana, faktura eta beste agiri batzuk.

-Kontsumitzaileen eskubideak: bermeak eta erreklamazioen arreta.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoen eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen salmenta-prozesuan aplikatuko dituzten trebetasunak eta jarrerak berenganatzen dituzte. Modulu honen bitartez etorkizuneko teknikariak deskubritu egin behar du bezeroa enpresarentzat garrantzitsua dela, eta gainera, saltzaile aritzean bere jardueraren ardatz gisa bezeroarentzako zerbitzuaren kalitatea hartu.

Metodologia praktikoa izan behar da. Gomendagarria da autoikaskuntza sustatzea simulazio-jardueren bitartez: ikasleek produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoen eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen saltzaile/bezero rolak hartzen dituzte, eta komunikazioaren eta salmentaren fase guztiak modu praktikoan garatzen dituzte.

Modulu honetako atal egokian azaldu diren edukiak, honako sekuentzia honetan eman daitezela iradokitzen da:

-Bezeroarentzako arreta.

-Erreklamazio, kexa eta iradokizunak artatzea.

-Aurrekontuak egitea.

-Banaketa antolatzea.

-Salmenta prozesua amaitzea.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, hona hemen antzeko beste jarduera batzuk garatzeko erreferentzia gisa erabiltzen ahal diren jarduera batzuk, iradokizun gisa:

-Produktu elektroniko eta mikroinformatikoen sektoreko produktu eta zerbitzuen ezaugarririk garrantzitsuenak identifikatzea, eta sektoreko bezeroek erosteko dituzten motibazioekin erlazionatzea.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren jarraibideak ahozko azalpenetan eta telefono deietan aplikatzea.

-Produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoen eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen salmentak simulatzea. Simulatutako salmenta horietan, irakasleek edo beste ikasle batek bezeroarena egiten dute. Saltzaileak argudioak ematen ditu, zalantzak argitzen ditu, eragozpenei erantzuten die eta salmenta ixten du.

-Kostu unitarioak eta sailez sail emandakoak kalkulatzea eta aurrekontua egitea alegiazko hainbat kasutan. Kasu horietan, aldez aurretik produktu eta zerbitzu elektronikoen eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuen kostuaren osagaiak identifikatu dira.

-Bezero batekin gatazka egoera bat simulatzea eta konponbideak planteatzea.

Modulu honen garapenari euskarri hobea emateko, komenigarria litzateke ikus-entzunezko baliabideak eta komunikazio eta salmentei buruzko bideo didaktikoak erabiltzea. Horien bidez, irakaskuntza-ikaskuntza prozesu azkar eta eraginkorra egiten ahalko da, eta metodologia praktikoak errazago erabiliko dira. Halaber, gomendagarria da salmenta eragiketen kudeaketa integraturako programa bat eskura izatea.

Ikaskuntza bere testuinguruan errazago sartzeko, komenigarria da Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmentako irakasleak eta beste modulu batzuetako irakasleak koordinatzea, ikasleei aurrekontuak egiteko behar dituzten datuak (materialen kostua, eskulanaren tarifak, produktu edo zerbitzu bakoitza egiteko beharrezkoa den denbora) nahiz salmenta-tekniken aplikazioaren mendean egonen diren produktu eta zerbitzuen ezaugarriei buruzko informazioa emateko.

Azkenik, kontuan hartu behar da modulu honek "Enpresa eta ekimena" moduluarekin harremana duela, merkataritzako dokumentazioari buruzko edukiei dagokienez. Bikoiztasunak saihesteko, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke. Antzeko modu batean, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluarekin ere harremana du laneko arriskuen prebentzioari buruzko edukietan, horietan gai hori jorratzen baita lau eduki multzotan: arau-esparrua, parte hartzen duten eragileak, ebaluazioa eta planifikazioa laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Horregatik, hemen ere beharrezkoa da bi moduluetako irakasleen arteko koordinazioa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0366.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikarientzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde-lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazioetako instalazioen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Telekomunikazioetako Instalazioen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Telekomunikazioetako Instalazioen teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Lanbide arriskuen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuen azterketa.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Arriskuaren balorazioa.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Telekomunikazioetako instalazioen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, telekomunikazioetako instalazioen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legeriari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu daitezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako; horrela ikasleek moduluari buruzko jarrera positiboa hartuko dute.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez daitezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu daiteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Lanerako prestakuntza eta orientazioa eta Enpresa eta ekimena izeneko moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gizarte gastuak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman behar litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0368.

Iraupena: 380 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta ematen duen zerbitzuarekin erlazionatzen.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren egitura sektorean dauden enpresa antolamenduekin alderatu da.

c) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea, besteak beste.

d) Zerbitzua emateko lan prozedurak identifikatu dira.

e) Giza baliabideek enpresaren jarduera ahalik ongien garatzeko eduki behar dituzten gaitasunak baloratu dira.

f) Jarduera honetan ohikoen izaten diren barreiapen bideen egokitasuna baloratu da.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jarduera egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenarekiko errespetua agertu da.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, jasotako jarraibideak interpretatu eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu da egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, agertu zaizkion inguruabar garrantzitsuak jakinaraziz.

i) Bere jardueraren eta lan aldaketetara egokitzearen garrantzia baloratu da.

j) Arau eta prozeduren aplikazioaren erantzukizuna hartu du lana garatzean.

3. Instalazioak eta ekipamenduak konfiguratu eta baloratzeko lanetan parte hartzen du, eskemak eginez eta behar den dokumentazioa betez.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskemak marraztu dira, sinbologia egokia erabiliz.

b) Instalazioen kalkuluak egin eta neurriak zehaztu dira, araudi indardunari jarraituz.

c) Taulak eta tresna informatikoak erabili dira.

d) Instalazioaren zuinketa egin da, dokumentazio teknikoaren arabera.

e) Fabrikatzaileen eskuliburu teknikoak interpretatu dira.

f) Instalazioaren materialen eta laneskuaren aurrekontua egin da.

g) Hitzartutako segurtasun, kalitate eta ingurumen planak ezagutu dira.

h) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

4. Instalazioak eta ekipamenduak (barnealdeko instalazio elektrikoak, sonorizazioa, telebista-zirkuitu itxia, besteak beste) muntatzen ditu, indarra duen araudia, segurtasun arauak eta enpresako kalitate sistemakoak erabiliz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Elementuak, horien funtzioa eta muntaketan duten kokaera identifikatu dira.

c) Instalazioa eta ekipamenduak muntatzeko plana interpretatu da eta behar diren erreminta eta materialak aukeratu dira.

d) Elementu eta ekipamenduen konexioak egin dira, instalazioen eskemei jarraituz.

e) Muntaketaren fase bakoitzean erreminta egokiak erabili dira.

f) Instalazioa egin da, indarra duen araudia aplikatuz.

g) Pertsonen eta instalazioen segurtasunerako arauak bete dira.

h) Kalitate sistemako prozedurei jarraituz jokatu da.

i) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

j) Lantaldearekin bat egin du, ekimena eta interesa agertuz.

5. Instalazio eta ekipamenduak zerbitzuan jartzeko eragiketa eta tramiteetan laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio eta ekipamenduak zerbitzuan jartzeko plana interpretatu da.

b) Zerbitzuan jartzeko erreminta eta tresnak aukeratu dira.

c) Instalazioko elementuen (kontrol eta segurtasun elementuak eta errezeptore elektrikoak, besteak beste) funtzionamenduaren sekuentzia egiaztatu da.

d) Elementu eta ekipamenduak programatu, erregulatu eta kalibratu dira, beren funtzionaltasun-ezaugarrien arabera.

e) Instalazioaren funtzionamendu parametroak egiaztatu dira.

f) Behar bezala zerbitzuan jartzeko behar diren esku erremintak, tresna informatikoak eta instrumentuak erabili dira.

g) Segurtasun eta kalitate arauak eta indarra duten erregelamenduak bete dira.

h) Zerbitzuan jartzeko prozesurako eskatzen den dokumentazioa bete da.

6. Enpresaren kargurako instalazio eta ekipamenduen prebentziorako mantentze-lanak egiten ditu, mantentze plan egokiak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mantentze-planak interpretatu dira.

b) Erreminta eta tresna egokiak hautatu dira.

c) Funtzionaltasuna, argindar kontsumoak eta funtzionamendu parametroak egiaztatu dira, besteak beste.

d) Elementu eta ekipamenduak doitu eta birprogramatu dira.

e) Planaren desbideratzeak detektatu eta jakinarazi dira.

f) Prebentziorako mantentze-lanak egin dira, eskatutako segurtasun eta kalitatearen arabera.

g) Eragiketetan ingurumena errespetatzeko irizpideak erabili dira.

h) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

7. Instalazio eta ekipamenduetako matxura eta akatsen diagnostikoan eta konponketan parte hartu du, zuzenketarako mantentze-lanetako teknika eta prozedurak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira, neurketak eginez eta instalazio edo ekipamenduaren funtzionaltasuna aztertuz.

b) Hipotesiak proposatu dira matxuraren ustezko arrazoiei buruz eta instalazioan duten eraginari buruz.

c) Matxura aurkitu da, matxurak diagnostikatu eta bilatzeko berariazko prozedurei jarraituz.

d) Konponketa prozesua egiteko behar diren erreminta eta tresnak aukeratu dira.

e) Desmuntaketa egin da, ezarritako jarraibideei loturik, segurtasun eta kalitatez eta ingurumena errespetatuz.

f) Matxuratutako elementuak aldatu edo konpondu egin dira.

g) Instalazioaren lehengo funtzionaltasun baldintzak berriz ezarri dira.

h) Lan txukun eta garbia egin da, eta hitzartutako denborak errespetatu dira egindako lanetan.

i) Mantentze programetan ezarritako dokumentazioa bete da.

j) Taldekideekin batera lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

Lanbide modulu honek lagundu egiten du titulu honetako gaitasunak eta helburu orokorrak osatzen, ikastetxean lortu direnak alegia, edo ikastetxean nekez lor daitezkeen gaitasun bereizgarriak garatzen.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan.

0359 lanbide modulua: Elektronika aplikatua (290 h) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0359-PU01(NA)

Elektrotekniaren oinarriak

60

0359-PU02(NA)

Elektronika digitala I

60

0359-PU03(NA)

Elektronika digitala II

50

0359-PU04(NA)

Elektronika analogikoa I

60

0359-PU05(NA)

Elektronika analogikoa II

60

0360 Lanbide modulua: Ekipamendu mikroinformatikoak (130 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0360-UF01(NA)

Ekipamendu mikroinformatikoen oinarrizko instalazioa eta konfigurazioa

60

0360-UF02(NA)

Informatikako aplikazioak

30

0360-UF03(NA)

Ekipamendu mikroinformatikoen oinarrizko mantentze-laneko teknikak

40

0361 Lanbide modulua: Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak (220 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0361-UF01(NA)

Tokiko sareak

60

0361-UF02(NA)

Hari gabeko sareak eta VSAT sareak

40

0361-UF03(NA)

Telefonia pribatuko sistemak

60

0361-UF04(NA)

Sareen mantentze-lan eta azterketako teknikak

60

0362 lanbide modulua: Oinarrizko instalazio elektrikoak (190 h) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0362-PU01(NA)

Etxebizitzetako instalazio elektrikoak

50

0362-PU02(NA)

Lokaletako instalazio elektrikoak

40

0362-PU03(NA).

Makina eta motorren instalazio elektrikoak

40

0362-PU04(NA)

Instalazio elektrikoak mantentzea

40

0362-PU05(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0363 lanbide modulua: Megafonia eta sonorizazio instalazioak (130 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENa (h)

0363-UF01(NA)

Megafonia eta sonorizazio instalazioak ezagutu eta konfiguratzea

40

0363-UF02(NA)

Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatu, egiaztatu eta doitzea

50

0363-UF03(NA)

Megafonia eta sonorizazio instalazioetan akatsak konpontzea

40

0367 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0367-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0367-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0367-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0237 lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak (130 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0237-UF01(NA)

Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen konfigurazioa eta muntaketa

50

0237-UF02(NA)

Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen mantentzea

60

0237-UF03(NA)

Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa telekomunikazio azpiegitura komunetan

20

0238 lanbide modulua: Instalazio domotikoak (110 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0238-UF01(NA)

Instalazio domotikoen konfigurazioa

40

0238-UF02(NA)

Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea

50

0238-UF03(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0364 lanbide modulua: Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa (130 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0364-UF01(NA)

Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak konfiguratzea

50

0364-UF02(NA)

Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa muntatu eta mantentzea

60

0364-UF03(NA)

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

0365 lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako instalazioak (110 h) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0365-PU01(NA)

Irrati-komunikazioetako sistemen ekipamendu eta elementuak

40

0365-PU02(NA)

Irrati-komunikazioetako instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak

50

0365-PU03(NA).

Segurtasuna muntaketa elektrikoan

20

NA 07 lanbide modulua: Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta (50 h) Nota de Vigencia.

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA07-PU01

Bezeroarentzako arreta eta merkataritzako negoziazio prozesua

30

NA07-PU02

Salmentaren kudeaketa eta dokumentazioa

20

0366 Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h)

Kodea

Prestakuntza unitatea

IRAUPENA (h)

0366-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0366-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0366-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

B) Prestakuntza unitateen garapena.

Lanbide modulua: Elektronika aplikatua

Kodea: 0359.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Elektrotekniaren oinarriak.

Kodea: 0359 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Kalkuluak eta neurketak korronte zuzenean:

-Elektrizitatearen sorkuntza eta kontsumoa.

-Oinarrizko magnitude elektrikoak. Unitateak.

-Elektrizitatearen oinarrizko legeak.

-Neurgailuak. Neurtzeko prozedurak.

-Osagai pasiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Sorgailuak eta hargailuak. Lotura.

Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzea:

-Magnetismoa.

-Magnitude magnetikoak.

-Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarrekintzak.

-Faraday-ren legea.

-Bateragarritasun elektromagnetikoa: immunitatea eta emisibitatea.

Kalkuluak eta neurketak korronte alternoan:

-Korronte alterno baten ezaugarri bereizgarriak. Kalkuluak.

-Oinarrizko hargailuen (erresistentzia, harila eta kondentsadorea) portaera korronte alternoan.

-Potentziak korronte alternoan. Kalkulua.

-Potentzia faktorea.

-Neurketak korronte alternoan. Ekipamenduak eta prozedurak.

-Erresonantzia.

-Seinaleak bistaratzea.

Prestakuntza unitatea: Elektronika digitala I.

Kodea: 0359 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Zirkuitu digitalak muntatzea:

-Teknika digitalei buruzko sarrera: zenbaki sistemak.

-Ate logikoak: motak. Teknologiak. Integrazioa.

-Konbinaziozko zirkuituak: tipologiak. Oinarrizko aplikazioak. Azterketa.

-Zirkuitu sekuentzialak: tipologiak. Azterketa eta aplikazioak.

-Formatu analogikotik digitalera eta digitaletik analogikora bihurtzeko zirkuituak.

-Neurketarako tresnak zirkuitu digitaletan.

-Mantentze-lanak zirkuitu digitaletan, eta neurketak aplikazio zirkuituetan.

Prestakuntza unitatea: Elektronika digitala II.

Kodea: 0359 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Zirkuitu mikroprogramagarrien aplikazioa:

-Mikroprozesadoreen eta mikrokontroladoreen egitura.

-Lotutako logika. Memoriak. Periferikoak. Motak eta aplikazioak. Teknologiak.

-Programak kargatzea. Exekutatzea. Funtzionamendu-probak.

-Mikroprozesadoreak eta mikrokontroladoreak dituzten zirkuituetarako tresnak eta softwarea.

Prestakuntza unitatea: Elektronika analogikoa I.

Kodea: 0359 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Oinarrizko zirkuitu analogikoak muntatzea:

-Osagai aktiboak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Erdieroaleak. Diodoak. Diodo motak. Ezaugarriak. Aplikazioak eta diseinuak.

-Transistore bipolarrak eta unipolarrak. Transistore motak. Ezaugarriak. Aplikazioak, muntaketa eta diseinua.

-Anplifikadoreak. Transistoreak dituzten anplifikadoreak, hainbat aplikaziotarako.

-Potentzia zirkuituak. Potentzia-erdieroaleak. Motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

-Zirkuitu tenporizadore eta osziladoreak. Osziladore senoidalak eta erlaxaziozkoak.

-Osagai aktiboak dituzten zirkuituen neurketak, telekomunikazioetarako.

Prestakuntza unitatea: Elektronika analogikoa II.

Kodea: 0359 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Elikadura iturrien karakterizazioa:

-Elikadura iturri motak.

-Osagaiak iturri linealetan. Transformadorea. Artezgailua. Iragazketa. Erregulazioa. Motak, ezaugarriak eta neurriak.

-Iturri kommutatuak. Ezaugarriak. Funtzio-blokeak eta oinarriak.

-Neurketak eta seinaleak bistaratzea elikadura iturrietan.

Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen muntaketa:

-Tipologiak. Anplifikadore operazionalak. Hainbat aplikazio eta erabilera. Instrumentazio anplifikadoreak, isolamendu anplifikadoreak eta bestelakoak.

-Mota bakoitzaren funtsezko ezaugarriak.

-Oinarrizko zirkuituen muntaketa eta simulazioa.

-Anplifikadore operazionalak dituzten zirkuituen aplikazioak telekomunikazioan, instrumentazioan, kontrolean, iragazkietan, etab.

Lanbide modulua: Ekipamendu mikroinformatikoak

Kodea: 0360.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu mikroinformatikoen oinarrizko instalazio eta konfigurazioa.

Kodea: 0360 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Ekipamendu mikroinformatikoak muntatu eta konfiguratzea:

-Sistema mikroinformatiko baten funtzio blokeak.

-Plaka nagusia eta mikroprozesadorea. Plaka nagusiaren formatuak. Mikroprozesadoreen ezaugarriak eta bilakaera.

-Ekipamendu mikroinformatikoen osagaiak.

-Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea.

-Ordenagailu baten muntaketa-sekuentzia. Aurreneurriak eta segurtasun oharrak.

-Azterketa eta diagnosi utilitateak.

Sistema eragileak instalatzea eta konfiguratzea:

-Sistema eragileen kontzeptua.

-Sistema eragileen osagaiak eta egitura.

-Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea.

-Erabiltzaile eta tokiko taldeen profilak kudeatzea. Pasahitzak.

-Fitxategi-sistema kudeatzea.

-Sistemaren prozesuak eta erabiltzaile-prozesuak kudeatzea.

-Sistemaren errendimendua. Sistemaren jardueraren jarraipena egitea.

-Zerbitzuak aktibatzea eta desaktibatzea. Baliabideak partekatzea.

-Sistema eragilea, instalatutako hardwarea eta aplikazioak konfiguratzeko eta horien portaera analizatzeko datu-basea.

Periferikoak instalatzea:

-Inprimagailuak: motak, zehaztapenak eta funtzionamendua.

-Irudiak kapturatzeko eta digitalizatzeko periferikoak.

-Beste multimedia periferiko batzuk: besteak beste soinua eta irudia.

-Sarrerako periferikoak.

-Industria erabilerako periferikoak.

-Periferiko batzuen eta besteen oinarrizko mantentze-lana.

Prestakuntza unitatea: Aplikazio informatikoak.

Kodea: 0360 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Tresna informatikoak erabiltzea:

-Testu tratamendua eta prozesaketa.

-Datu baseak sortzea.

-Aurkezpenak sortzea.

-Posta elektronikoaren kudeatzaileak eta web nabigatzaileak.

-Interneteko utilitateak erabiltzea.

-Telefonia eta bideokonferentzia.

-Beste aplikazio batzuk.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu mikroinformatikoen oinarrizko mantentze-laneko teknikak.

Kodea: 0360 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Ekipamendu mikroinformatikoen mantentze-lana:

-Prebentziorako mantentze-lana egiteko teknikak.

-Ekipamendu mikroinformatiko batean matxurak detektatzea.

-Abisu-seinale argidunak eta akustikoak.

-Ohiko hutsegiteak.

-Hardwarea handitzea.

-Bateraezintasunak.

-Aplikazioak instalatzea (besteak beste, antibirusak eta optimizazio tresnak).

-Partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateak.

-Irudiak lehengoratzea.

-Software-aplikazioak instalatzea (besteak beste, antibirusak eta optimizazio tresnak).

Lanbide modulua: Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

Kodea: 0361.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Tokiko sareak.

Kodea: 0361 - UF01(NA).

Iraupena: 60 ordu.

Datuen tokiko sareen azpiegiturak osatzen dituzten ekipamendu eta osagaiak:

-Sare motak. Topologia fisikoa eta logikoa.

-Datu sareen konfigurazioak.

-Transmisio teknikak.

-Tokiko sare motak (besteak beste Ethernet eta Fast Ethernet).

-Hari gabeko tokiko sareak eta VSAT sareak. Ezaugarri funtzionalak.

-Kableatu egituratua. Sartzeko azpisistemak.

-Kable motak (besteak beste pare bihurritua eta zuntz optikoa). Konektoreak.

-Armairuak. Motak eta ezaugarriak.

-Banaketako ekipamendu eta elementuak (besteak beste huba, switcha eta routerra).

-Banaketa panelak.

Telefonoguneak eta datu sareak dituzten telefono instalazioen kanalizazio eta kableatua:

-Planoak eta eskemak interpretatzea. Konexioen eskemak. Eskema elektrikoak.

-Ekipamenduak armairu edota barrutietan banatzea.

-Muntatzeko tresna eta lanabesak.

-Kanalizazioak, hodiak eta osagarriak konformatu eta muntatzea.

-Erabiltzaile-hartuneak muntatu eta konektatzea.

-Etiketatu eta markatzea.

Datu sare kableatuen azpiegiturak instalatzea:

-Muntatzeko tresna eta lanabesak.

-Armairua konfiguratzea.

-Hornidura elektrikoa: sare elektrikoarekin konektatzea: babesak. Armairuaren lur-konexioa.

-Muntaketako tresna eta lanabes orokorrak eta pare bihurriturako eta zuntz optikorako bereziak.

-Kablea prestatzea. Kolore kodea. Zuritzea. Erretiluan jartzea eta bridekin eustea.

-Konektoreak konektatzea, kable mota batzuk eta besteak erabiliz. Konexioak egiteko teknikak. Konexio panelak.

-Telefonia panela. Seinalizazioa eta etiketatua.

-Tokiko sare baten azpiegitura egiaztatzea.

-Txosten teknikoak egitea.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea, tokiko sareak instalatzean.

Prestakuntza unitatea: Hari gabeko sareak eta VSAT sareak.

Kodea: 0361 - UF02(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzea.

-Transmisio teknikak (besteak beste infragorriak, VSAT, mikrouhinak, irratia eta laserra).

-VSAT sareak. Ezaugarriak. Ekipamenduak.

-Hari gabeko tokiko sareak (WLAN eta Bluetooth, besteak beste). Ezaugarriak.

-Hari gabeko sarbide-puntuak.

-Antenak eta hari gabeko ekipamenduak muntatu eta instalatzeko teknikak.

-Antenak orientatzeko prozesua.

-Hari gabeko sareak monitorizatu eta aztertzeko softwarea.

-Txosten teknikoak egitea.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea, hari gabeko sareak eta VSAT sareak instalatzean.

Prestakuntza unitatea: Telefonia pribatuko sistemak.

Kodea: 0361 - UF03(NA).

Iraupena: 60 ordu.

PBX telefonoguneen karakterizazioa.

-Telefonia. Telefonia sarearen egitura fisikoa. Oinarrizko telefono-sarea, Zerbitzu integratuen sare Digitala, ADSL, IP telefonia (VoIP), DECT sistemak eta GSM loturak.

-Funtzio blokeak: besteak beste kontrol-sistema, kommutazio-unitatea, konexio-sistema, eta lotura-atakak.

-Telefonogune motak eta ezaugarriak.

-Sare publikoekin konektatzeko interfazeak.

-Eskemak eta telefonoguneen konexioak.

-Zerbitzu integratuak: besteak beste, deien banaketa automatikoa, ordenagailuekiko konexioa, ahots eta datuen integrazioa, eta VoIP bidezko zentralen interkonexioa.

-Lotutako zerbitzuak: besteak beste mezuak, megafonia eta grabazioa.

-Telefonia-sistema txikiak konfiguratzea.

-Telefonoguneak hautatzea.

-Telefonoguneko osagaiak hautatzea. Kanpoko lineako txartelak: besteak beste linea analogikoak eta RDSI.

-Terminalak hautatzea, besteak beste luzapen analogiko eta digitaletarako, kontsoletarako, PC gaineko telefoniarako eta faxerako.

-Osagai lagungarriak hautatzea.

-Eskemak egitea.

-Instalazioaren dokumentazioa.

-Aurrekontuak egitea.

-Aplikatzeko softwarea. Instalatzea eta konfiguratzea.

Telefonoguneak instalatzea.

-Instalatzeko eta abiarazteko eskuliburu teknikoak interpretatzea.

-Telefonoguneak kokatu eta muntatzea.

-Elikadura elektrikoa, lur-konexioa eta etenik gabeko elikadura sistemak.

-Lineekin, luzapenekin eta bestelako zerbitzuekin konektatzea.

-Terminalak instalatzea.

-Programazio softwarea instalatzea.

-Programazioak kargatu eta probatzea.

-Ahots eta datu zerbitzuak konfiguratzea. Ahots-mezuak.

-Programazio moduluak konfiguratzea.

-Zerbitzu-modulua konfiguratzea: musika, postontzia, telefono-zerrenda.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea, telefonia pribatuko sistemak instalatzean.

Prestakuntza unitatea: Sareen mantentze-lan eta azterketako teknikak.

Kodea: 0361 - UF04(NA).

Iraupena: 60 ordu.

Telefonia-sistemen eta datu-sareen mantentze- eta konpontze-lanak egitea:

-Operadoreen zerbitzuak egiaztatzea.

-Instalazioen eta telefonoguneen ohiko matxurak.

-Datuen tokiko sareen ohiko matxurak.

-Mantentze-lanak egiteko eta matxurak aurkitzeko erabiltzen diren neurgailuak.

-Telefonoguneetan eta telefonia-sistemetan mantentze-lana egitea eta osagaiak aldatzea.

-Sareetan matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak.

-Telefonoguneak eta sareak handitzea.

-Kableatu eta kanalizazioak konpontzea.

-Tokiko sareen prebentziorako mantentze-lana. Sareetako hutsegiteen ohiko arrazoiak.

-Matxurak diagnostikatu eta aurkitzeko teknikak. Instalazioko osagaiak aldatu eta doitzea.

-Sare baten ohiko parametroak (besteak beste ACR, NEXT eta FEXT). Seinale-mailak.

-Neurketako tresna eta prozedurak. (sare-egiaztagailua, kableatu-egiaztagailua, erreflektometro optikoa, espektro-analizagailua eta eremu-neurgailua, besteak beste).

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Txosten teknikoak egitea.

-Arauak.

-Pertsonen eta ekipamenduen segurtasuna.

-Telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunak. EIA/TIA.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea, telefonia-sistemen eta datu-sareen mantentze-lanean.

Lanbide modulua: Oinarrizko instalazio elektrikoak

Kodea: 0362.

Iraupena: 200 ordu.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako instalazio elektrikoak.

Kodea: 0362 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea:

-Elementuak eta mekanismoak etxebizitzetako instalazio elektrikoetan.

-Instalazio komunak etxebizitza eta eraikinetan.

-Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barneko instalazioei aplikatuta.

-Irudikapenerako konbentzionalismoak. Ikur normalizatuak instalazio elektrikoetan.

Etxebizitzetan babes-koadroak muntatzea:

-Aginte eta babeseko gailu orokor eta indibidualak instalazio elektrikoetan.

-Koadroen osaera eta ezaugarriak.

-Babesgailuen ezaugarri orokorrak.

-Lur-konexioa.

-Muntatzeko teknikak.

Etxebizitzetan instalazio elektrikoak muntatzea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Tresna elektrikoa.

-Kanalizazio elektrikoak.

-Eroaleen konexio elementuak.

-Bilgarriak.

-Muntatzeko teknikak.

-Etxebizitzen eta eraikinen barnealdeko instalazioen baldintza orokorrak.

-Elektrifikazio mailak eta zirkuituen kopurua.

-Etxean erabiltzen diren argiztagailuak.

Prestakuntza unitatea: Lokaletako instalazio elektrikoak.

Kodea: 0362 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazioak lokaletan muntatzea:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Lokalen berariazko ezaugarriak. Besteak beste kanalizazioak, babesak.

-Potentzien aurreikuspena.

-Babes-koadroak. Tipologia.

-Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa. Zehaztapenak.

-Muntatzeko eta mekanizatzeko teknikak. Krokisa.

-Eroaleak. Mota eta sekzioak.

-Argiztagailuak. Lanpara eta luminaria motak.

-Larrialdietarako zirkuitua eta argiak.

-Instalazioen dokumentazioa.

Prestakuntza unitatea: Makina eta motorren instalazio elektrikoak.

Kodea: 0362 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Makina txikien instalazio elektrikoak:

-Motor elektriko motak.

-Makina elektrikoen eragingailuak (sakagailua, etengailua eta zundak, besteak beste).

-Motor monofasikoen abioak.

-Motor trifasikoen abioak.

-Motor monofasikoetarako oinarrizko automatizazioak.

-Motor trifasikoetarako oinarrizko automatizazioak.

-Motor elektrikoen kontrol elektronikoa.

-Makina elektrikoen babesa.

-Makinen instalazioen neurketak (abioko intentsitatea, gehieneko potentzia, potentzia-faktorea eta faseen desoreka, besteak beste).

Prestakuntza unitatea: Instalazio elektrikoen mantentze-lana.

Kodea: 0362 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Mantentze-lanak eta matxuren detekzioa instalazio elektrikoetan:

-Segurtasun irizpideak instalazio elektrikoetan.

-Etxebizitzetako instalazioen ohiko matxurak. Zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea.

-Tentsioa, intentsitatea eta jarraitutasuna neurtzea.

-Potentzia elektrikoak eta potentzia faktorea neurtzea.

-Instalazio elektrikoak mantentzea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan.

Kodea: 0362 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Megafonia eta sonorizazio instalazioak

Kodea: 0363.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Megafonia eta sonorizazio instalazioak ezagutu eta konfiguratzea.

Kodea: 0363 - UF01(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Megafonia eta sonorizazio osagaiak identifikatzea:

-Megafonia instalazioak. Motak eta osagaiak. Osagaien sinboloak.

-Soinu errefortzuko eta megafoniako sistemak. Mono sistemak, estereo sistemak eta soinu inguratzaileko sistemak.

-Aurretiazko sistemak. Potentzia sistemak. Anplifikadoreak. Nahasketa-mahaiak.

-Mikrofonia. Mikrofonoak hautatzea. Hari gabeko mikrofonoak. Bozgorailuak.

-Barrutien akustika. Oihartzuna eta erreberberazioa. Erreberberazio-denbora neurtzea.

-Instalazioak eraikin publiko eta industrialetan.

-Megafonia industriala. Segurtasuneko eta larrialdiko megafonia. Araudia.

-Soinu instalazioak ibilgailuetan.

-Seinalea editatu eta tratatzeko programak.

Megafonia eta sonorizazio instalazio txikiak konfiguratzea:

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen proiektuen dokumentazioa. Planoak eta sinbologia instalazioetan.

-Sonorizazio sistemak diseinatzeko irizpideak.

-Osagaiak eta ekipamenduak. Konfiguratzea, kalkulatzea eta hautatzea.

-Araudia eta erregelamenduak.

Prestakuntza unitatea: Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatu, egiaztatu eta doitzea.

Kodea: 0363 - UF02(NA).

Iraupena: 50 ordu.

Megafonia eta sonorizazio instalazioak muntatzea:

-Megafonia sistemak instalatzea. Prozesuak, ekipamenduak, materiala eta bitartekoak.

-Barnealdeko, kanpoaldeko eta ibilgailuetako megafonia instalazioen muntaketa-teknikak.

-Potentzia akustikoaren banaketa logikoa.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea megafonia eta sonorizazio instalazioen muntatze-lanean.

Megafonia eta sonorizazio instalazioak egiaztatzea, doitzea eta osagai eta parametroak neurtzea.

-Megafonia instalazioen unitate eta parametro bereizgarriak.

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak megafonia eta sonorizazio instalazioetan.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioak doitu eta prest jartzea.

-Seinale/zarata erlazioa. Distortsio harmonikoa.

-Potentzia akustikoaren banaketaren neurriak.

-Instalazioaren behin betiko planoak.

-Instalazioa zerbitzuan jartzea.

Prestakuntza unitatea: Megafonia eta sonorizazio instalazioetan akatsak konpontzea.

Kodea: 0363 - UF03(NA).

Iraupena: 40 ordu.

Megafonia eta sonorizazio instalazioetan matxurak eta akatsak konpontzea:

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen mantentze motak.

-Mantentze-lanen eskuliburuak eta zerbitzu-eskuliburuak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Erabili beharreko ekipamendu eta bitartekoak. Neurtzeko tresnak.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen matxura motak.

-Megafonia eta sonorizazio instalazioen konponketa- eta mantentze-lanetarako tresna eta lanabesak.

-Akatsak diagnostikatu eta bilatzea.

-Egiaztapenak, probak eta neurketak. Erabili beharreko ekipamendu eta bitartekoak.

-Akatsak konpontzea.

-Segurtasuna, laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea megafonia eta sonorizazio instalazioen mantentze-lanean.

-Mantentze-lanen liburua eta matxuren historikoa.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0367.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0367 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak telekomunikazioetako instalazioen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia telekomunikazioetako instalazioen esparruan.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0367 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Telekomunikazioetako instalazioen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-"Kontabilitate" kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0367 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Telekomunikazioetako instalazioen sektoreko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Kodea: 0237.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen konfigurazioa eta muntaketa.

Kodea: 0237 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Telekomunikazio azpiegituretako elementuen identifikazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioak. Barrutiak eta erregistroak. Kanalizazioak eta sareak.

-Antenak eta transmisio lineak. Irrati antenak. Telebista antenak. Motak eta elementuak.

-Barneko telefonia eta interkomunikazioa. Telefonia sistemak: kontzeptuak eta aplikazio eremua. Telefonoguneak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak. Telekomunikazio azpiegitura komunetako sinbologia. Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio eremua. Sarreren kontrola eta segurtasuna. Sare digitalak eta goraka datozen teknologiak.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazio txikien konfigurazioa:

-Eraikinetako telekomunikazio zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia.

-Antenen instalazioen konfigurazioa. Parabolak, mastak, dorreak eta muntaketako osagarriak. Linea-buruko ekipamenduak. Banaketarako elementuak. Sareak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexiorako elementuak. Telebista eta irrati antenen instalazioak, banakakoak eta telekomunikazio azpiegitura komunetakoak. Elementuak eta atalak. Tipologia. Ezaugarriak. Antena instalazioetako sinbologia.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen konfigurazioa. Ekipamendu eta elementuak. Transmisio bideak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak telefonia eta interkomunikazioko instalazioetan. Telefonia eta interkomunikazio instalazioetako sinbologia.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketa.

-Telekomunikazio azpiegitura komunen dokumentazioa eta planoak.

-Antena instalazioen muntaketa. Muntatzeko teknika berariazkoak. Muntatzeko tresna eta lanabesak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Telefonia eta interkomunikazioko instalazioen muntaketa. Muntatzeko teknika berariazkoak. Muntatzeko tresna eta lanabesak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Kalitatea telekomunikazio azpiegitura komunen muntaketan.

Prestakuntza unitatea: Etxebizitzetako telekomunikazio azpiegitura komunen mantentzea.

Kodea: 0237 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Telekomunikazio azpiegitura komunen instalazioak egiaztatzea, doitzea eta elementu eta parametroak neurtzea:

-Neurtzeko tresnak eta prozedurak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan.

-Funtzionamendu parametroak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioetan. Doikuntzak eta prest jartzea.

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioa zerbitzuan jartzea.

Telekomunikazio azpiegitura komunetako ekipamendu eta instalazioetan matxurak eta akatsak bilatzea:

-Telekomunikazio azpiegitura komunetako ohiko matxurak.

-Irizpideak eta berrikuspen guneak.

-Eragiketa programatuak.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Segurtasunari buruzko araudia. Ekipamendu eta elementuak. Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen konponketa:

-Telekomunikazio azpiegitura komunak konpondu eta mantentzeko tresna eta lanabesak.

-Matxurak konpontzea.

-Kalitatea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna eta arriskuen prebentzioa telekomunikazio azpiegitura komunetan.

Kodea: 0237 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa:

-Segurtasun arauak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak telekomunikazio azpiegitura komunetako instalazioen muntaketan.

Lanbide modulua: Instalazio domotikoak

Kodea: 0238.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Instalazio domotikoen konfigurazioa.

Kodea: 0238 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Instalazio domotikoak, erabilera eremuak:

-Sistema domotikoak etxebizitzei aplikatuta.

-Magnitude fisiko nagusien (tenperatura, presioa, abiadura eta argiztapena, besteak beste) transdukzioa.

-Etxeko instalazioen aplikazio eremuak.

-Instalazio domotikoen funtsezko elementuak: sentsore eta eragingailuak, kontrolagailuak eta elementu osagarriak.

Etxebizitzen automatizazioan erabiltzen diren sistema teknikoak:

-Automata programagarria duten automatizazio sistemak.

-Eremu-busaren kableatu berariazkoa duten sistemak.

-Korronte garraiatzaileen bidezko sistemak.

-Hari gabeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Instalazio domotikoak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0238 - UF02 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaketa:

-Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

-Etxebizitzetako instalazio domotikoetako elementuak kokatu eta muntatzea aplikazio eremuaren arabera.

-Sistema automatikoak instalatu aurrekoak: kanalizazioak, hodiak, kaxak, egitura, besteak beste.

-Muntatze lanak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsore eta eragingailuen konfigurazioa.

-Elementuak programatu eta konfiguratzea.

Etxebizitzetako kontrol eremuak muntatu eta konfiguratzea:

-Kontrol eremu desberdinak dituzten instalazioak.

-Sistema desberdinen arteko koordinazioa.

-Kableatu berariazkoak eta komunak etxebizitzetako instalazio domotikoetan.

-Etxebizitzetako kontrol eremuak programatzea eta zerbitzuan jartzea.

-Etxebizitza domotiko bateko kontrol eremuak planifikatzea.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuak mantentzea:

-Berariazko neurgailuak sistema domotikoetan.

-Kontrol elementuen doikuntzak.

-Zuzenketarako eta prebentziorako mantentze-lanak instalazio domotikoetan.

-Eremuen mantentzea sistema domotikoetan.

-Sistemak mantentzea instalazio domotikoetan.

-Segurtasun baliabide eta ekipamenduak.

Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak:

-Instalazio automatikoetako ohiko matxurak: zantzuak eta ondorioak.

-Matxuren diagnostikoa: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun elementuak.

-Matxurak konpontzea instalazio domotikoetan.

-Sistema domotikoetako mekanismo eta hargailuak berritzea.

-Instalazio domotikoetako gorabeherei buruzko txostenak.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan.

Kodea: 0238 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

Kodea: 0364.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak konfiguratzea.

Kodea: 0364 - UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Segurtasun elektronikoko eta telebista-zirkuitu itxiko instalazioen ekipamendu eta osagaiak:

-Arriskuaren azterketa.

-Sarkinak detektatzea. Detektagailuak.

-Suteak eta gasak detektatzea. Detektagailuak.

-Seinalizazio-elementu akustikoak eta argi-elementuak.

-Alarmak kudeatzeko zentralak.

-Bideoaren oinarrizko printzipioak. Segurtasun sistemetan aplikatzea.

-Bideozaintzarako kamerak.

-Fokuak eta izpi infragorrizko argiztagailuak.

-Monitoreak, sekuentziagailuak, monitorizazio anitzeko sistemak. Bideo banagailuak. Bideo matrizeak.

-Telebista-zirkuitu itxiko sistemetan bideoa grabatzea.

-Bideozaintzako grabagailuak.

-Telemetria sistemak. Kontzeptua. Aginteak eta aginte-mahaiak.

-Sareko bideozaintza sistemak.

-Transmisio bideak: pare bihurritua, kable koaxiala, zuntz optikoa eta hari gabekoak.

Instalazio txikiak konfiguratzea:

-Proiektu teknikoak interpretatzea. Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen eskemak interpretatzea.

-Instalazioak kalkulatzeko eta konfiguratzeko programa informatikoak aplikatzea.

-Marrazketa tekniko aplikatua.

-Aurrekontuak egitea.

Prestakuntza unitatea: Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa muntatu eta mantentzea.

Kodea: 0364 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasun elektronikoko instalazioak muntatzea:

-Instalazioaren zuinketa. Planoak eta eskemak interpretatzea.

-Muntatzeko teknika berariazkoak. Pertsonen eta ekipamenduen segurtasunerako arauak.

-Alarma zentralak muntatzea. Kabledunak eta hari gabekoak. Transmisio sistemak.

-Seinaleak hartu eta bistaratu izana egiaztatzea. Zentral alarma-hartzaileak.

-Sarrera-kontrolak muntatzea.

-Presentzia-kontrolak muntatzea.

-Jarraipen eta kontrolerako ekipamenduak instalatzea. Produktuen babes elektronikoa.

-Txandak kudeatu eta kontrolatzeko ekipamenduak muntatzea. Kudeaketarako softwarea.

-Berariazko softwarea instalatu eta konfiguratzea. Sarean integratzeko, ekipamenduak konfiguratzeko eta editatzeko softwarea.

-Bideo-grabazioko sistemak programatzea.

Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen mantentze-lana:

-Telebista-zirkuitu itxiko eta segurtasuneko instalazioen ohiko matxurak.

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Ekipamendu eta baliabideak. Neurtzeko tresnak.

-Matxurak diagnostikatu eta bilatzea.

-Urrutiko mantentze-laneko eragiketak.

-Babes neurriak, seinaleak eta segurtasuna.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan.

Kodea: 0364 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Irrati-komunikazioetako instalazioak

Kodea: 0365.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Irrati-komunikazioetako sistemen ekipamendu eta elementuak.

Kodea: 0365- UF01 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

Irrati-komunikazioetako sistemen ekipamendu eta elementuak identifikatzea:

-Irrati-frekuentziaren kontzeptua.

-Modulazioa. Demodulazioa. Motak.

-Igorpena-harrera. Kontzeptuak. Funtzio blokeak.

-Irrati-komunikazioetako sistemak. Ezaugarriak. Protokoloak.

-Sare mugikorrak eta finkoak.

-Teknologiak eta zerbitzuak.

-Irrati-difusioko sistemak. Telebista sistemak.

-Igorleak, hartzaileak. Telebistako eta irratiko estudioak.

-Irratirako eta telebistarako irrati-lotura analogiko eta digitalak.

-Irrati bidezko sareak lurreko zerbitzu finkoetan.

-Transmisio bideak: gidatuak eta gidatu gabeak. Kablea, zuntz optikoa, uhin-gidak. Instalatzeko arauak. Neurriak. Antenak eta sistema erradiatzaileak. Neurriak.

-Elementu lagungarriak: duplexoreak, konektoreak, banagailuak, besteak beste.

-Sinbologia normalizatua.

Prestakuntza unitatea: Irrati-komunikazioetako instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

Kodea: 0365- UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea:

-Planoak eta eskemak interpretatzea.

-Antenak eta elementu lagungarriak.

-Komunikazio-ekipamenduak.

-Kable koaxialeko eta zuntz optikoko konektorizazio teknikak. Egiaztapenak.

-Elikadura-ekipamenduak. Etenik gabeko elikadura sistemak. Multzo elektrogenoak eta eguzki plakak.

-Kontrol softwarea.

-Irrati-komunikazioetako ekipamenduen eskuliburuak.

-Konfigurazioko parametro eta tresnak sare finko eta mugikorretan. Ezaugarriak.

-Irrati-komunikazioko ekipamenduen instalazio-softwarea eta utilitateak.

-Urruneko sarbidea duten sistemak.

-Erregelamenduak eta estandarrak. Frekuentzien Esleipenaren Koadro Nazionala.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduak zerbitzuan jartzea:

-Erreminta eta tresnak.

-Parametroen neurriak.

-Eragina eta estaldura egiaztatzeko metodo eta ekipamenduak. Erregelamendua.

-Zerbitzuan jartzeko prozedurak.

-Segurtasun-protokoloak sare finko eta mugikorretan.

-Dokumentazioa lantzea: onarpenerako metodoa eta probak.

Irrati-komunikazioetako ekipamenduen mantentze-lana:

-Neurketako erreminta, tresna eta prozedurak.

-Irrati-komunikazioetako sistemen mantentze-planak.

-Diagnostikoa egiteko softwarea.

-Egiaztapenak eta doikuntzak.

-Matxurak deskribatzeko parteak.

-Eskuliburu teknikoak.

-Txosten teknikoak egitea.

Prestakuntza unitatea: Segurtasuna muntaketa elektrikoan.

Kodea: 0365 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

Laneko arriskuei aurrea hartzea eta ingurumena babestea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Lanbide modulua: Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta Nota de Vigencia.

Kodea: NA07.

Iraupena: 50 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bezeroarentzako arreta eta merkataritzako negoziazio prozesua.

Kodea: NA07-PU01.

Iraupena: 30 ordu.

–Sarrera: enpresa eta bezeroa.

–Bezeroekiko harremanetan garatu beharreko teknikak eta komunikazio-trebetasunak.

–Produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoak eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuak aurkeztu eta erakustea: azpimarratu beharreko puntuak.

–Telekomunikazioetako instalazioen eta ekipamendu elektronikoen arloko enpresa batek eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezaugarriak.

–Merkataritzako negoziazio prozesua.

–Produktu eta zerbitzu elektroniko eta mikroinformatikoak eta telekomunikazioetako produktu eta zerbitzuak negoziatzea.

–Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.

Prestakuntza unitatea: Salmentaren kudeaketa eta dokumentazioa.

Kodea: NA07-PU03.

Iraupena: 20 ordu.

–Erreferentziako agiriak. Produktu elektronikoen katalogo teknikoak eta merkataritzakoak.

–Aurrekontuak egitea.

–Kobrantza eragiketak.

–Salgaia bezeroari ematea.

–Salerosketa eragiketen dokumentazioa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0366.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0366 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko loturaren balorazioa.

-Lanbide arriskua. Arrisku faktoreen azterketa.

-Detektaturiko arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun eta ingurumen baldintzei, baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuen azterketa.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0366 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanen azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0366 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerarako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta erremintak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde-lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

1/1990 Lege Organikoaren babesean ekipamendu eta Instalazio Elektroteknikoetako teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (1/1990 LOGSE)

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE)

Ekipamendu eta Instalazio Elektroteknikoak

Telekomunikazioetako Instalazioak

Banakako instalazioak etxebizitza eta eraikinetan

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

Instalazio automatizatuak etxebizitza eta eraikinetan

0238. Instalazio domotikoak

Barnealdeko instalazio elektrikoak

0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0367. Enpresa eta ekimena

Lantokiko prestakuntza

0368. Lantokietako Prestakuntza

1/1990 Lege Organikoaren babesean Kontsumoko Tresneria Elektronikoen teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Telekomunikazioetako Instalazioen teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

<table border=1 cellpadding=0 >  <tr>   <td >   HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE   MODULUAK (1/1990 LOGSE)

   </td>   <td >   HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE   MODULUAK (2/2006 LOE)

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Kontsumorako ekipamendu   elektronikoak

   </td>   <td >   Telekomunikazioetako   Instalazioak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Informazioko sistema   elektronikoak

   </td>   <td >   0360. Ekipamendu   mikroinformatikoak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Elektronika orokorra

   Elektronika digitala eta mikroprogramagarria

   </td>   <td >   0359. Elektronika aplikatua

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Oinarrizko instalazioak

   </td>   <td >   0362. Oinarrizko instalazio   elektrikoak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Administrazioa, kudeaketa eta   merkaturatzea enpresa txikietan

   </td>   <td >   0367. Enpresa eta ekimena

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Lantokiko prestakuntza

   </td>   <td >   0368. Lantokietako Prestakuntza

   </td>  </tr> </table>

 

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)  Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATURIKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak)

UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

UC0597-2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea

0363. Megafonia eta sonorizazio instalazioak

UC0598-2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea

0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

UC0599-2: Ahalmen txikiko telefonoguneak dituzten telefonia sistemak muntatzea eta mantentzea

UC0600-2: Datuen tokiko sareen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea

0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

EGIAZTATZEN AHAL DIREN GAITASUN UNITATEAK

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

UC0120-2: Irrati eta telebista seinaleak hartzeko instalazioak muntatu eta mantentzea eraikinetan edo eraikuntza multzoetan (antenak eta kable bidezkoak)

UC0121-2: Publikoarentzako telefonia zerbitzua erabiltzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak (barneko telefonia eta bideo-atezainak) muntatu eta mantentzea

0363. Megafonia eta sonorizazio instalazioak

UC0597-2: Megafoniako eta lokalen sonorizazioko instalazioak muntatzea eta mantentzea

0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

UC0598-2: Telebista-zirkuitu itxiko instalazioak muntatzea eta mantentzea

0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

UC0599-2: Ahalmen txikiko telefonoguneak dituzten telefonia sistemak muntatzea eta mantentzea

UC0600-2: Datuen tokiko sareen azpiegiturak muntatzea eta mantentzea

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0238. Instalazio domotikoak

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0359. Elektronika aplikatua

-Sistema elektronikoak

-Sistema elektrotekniko eta automatikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0360. Ekipamendu mikroinformatikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

-Sistema elektronikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0363. Megafonia eta sonorizazio instalazioak

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

-Instalazio elektroteknikoak

-Ekipamendu elektronikoak

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

0365. Irrati-komunikazioetako instalazioak

-Sistema elektronikoak

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0366. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

0367. Enpresa eta ekimena

-Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

NA07. Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta

-Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Bigarren Hezkuntzako katedraduna

-Bigarren Hezkuntzako irakaslea

-Espezialista

-Beste espezialitate batzuk*

* Hezkuntza Departamentuak, titulu horretan eskolak ematen dituzten beste irakasle batzuei modulu hau emateko baimena ematen ahalko die, baldin eta irakasle horiek aurretiaz esperientzia edo berariazko prestakuntza egiaztatzen badute.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientazioa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Sistema elektronikoak

Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak

-Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

-Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioa espezialitatea

-Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa

-Industria ingeniari teknikoa, Elektrizitatea espezialitatea, Industria Elektronika espezialitatea

-Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak

Merkataritzako antolaketa eta kudeaketa

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0359. Elektronika aplikatua

0360. Ekipamendu mikroinformatikoak

0365. Irrati-komunikazioetako instalazioak

0366. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0367. Enpresa eta ekimena

NA07. Produktu elektronikoen aholkularitza eta salmenta

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

0237. Etxebizitza eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura komunak

0238. Instalazio domotikoak

0361. Datu-sareen eta telefonia-sistemen azpiegiturak

0362. Oinarrizko instalazio elektrikoak

0363. Megafonia eta sonorizazio instalazioak

0364. Telebista-zirkuitu itxia eta segurtasun elektronikoa

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

D) Batxilergoko irakasgaiekin baliozkotzea.

LANBIDE MODULUA

BATXILERGOKO IRAKASGAIA

Elektronika aplikatua

Elektroteknia

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Gela teknikoa.

-Azpiegituren lantegia.

-Sistema elektronikoen lantegia.

-Balio anitzeko gela.

Iragarkiaren kodea: F1014421

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web