(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

49/2010 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 30EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN SISTEMA MIKROINFORMATIKOETAKO ETA SAREETAKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.ş 126 - 18/10/2010; corr. err., BON 26/09/2013



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


Zioen azalpena

1

Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Legeak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egitea ahalbidetu du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute lanbide heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barnean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta gizarte gaitasunen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, lan munduan sartzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Foru dekretu honen bitartez, Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 5eko 1538/2007 Errege Dekretuaren 17. artikulua aplikatuz, eta Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, honako curriculum honek abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua garatzen du, Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluetako curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen baitute: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barnean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lau lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lau lanbide kualifikazio horiek, alegia, Sistema Mikroinformatikoak, otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretuak arautzen duena, Sistema Mikroinformatikoen Muntaketa eta Konponketa, Departamentu Sareetako Eragiketak eta Sistema Informatikoetako Eragiketak, irailaren 14ko 1201/2007 Errege Dekretuak arautzen dituenak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortzen ahalko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, Nafarroarako elementu bereizgarriekin, tituludun hauek beren lanean eta lanbidean izanen duten inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun hauen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste zona batzuekin loturik dagoelako eta zona horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

Laugarren artikulua, berari loturik dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculum-osagaiaz ari da eta bi zatitan banaturik dago. Alde batetik titulu honen helburuak daude, eta bestetik lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atala. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakaskuntza- ikaskuntza jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen esparruan moduluen erreferentziazko sekuentziazioa arautzen da zikloko bi kurtsoetan, bai eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan zatitzeko modua ere. Zatiketa horrek, prestakuntza eskaintza arruntetan irakaskuntza-ikaskuntza jardueren antolaketa errazteaz gainera, bide ematen du lanbide prestakuntzaren beste eskaintza batzuei ekiteko; horien xedea langileen hobekuntza izan daiteke, edota gaitasuna ebaluatu eta onartzeko prozedurak eta prestakuntza eskaintzak berak bat egiten duten ibilbideen diseinua. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotzeak eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, izan ere heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren irakaslekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horiek horrela, Hezkuntza kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2010eko abuztuaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Informatika eta Komunikazioak lanbide arlokoa da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak.

b) Maila: 2-Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Informatika eta Komunikazioak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua. Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, bai eta produkzio sistemaren erreferentzia, haren Nafarroako ingurunea eta haren prospektiba ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. artikulua. Curriculuma.

1. Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute, zikloko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetako bakoitzerako. Programazio hori lan unitateen bitartez garatu eta zehaztuko da.

5. artikulua. Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Heziketa ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2.B) eranskinean garatu dira, abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2.B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan dauden arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik eman ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukiek modulu horretako eduki guztiak bildu behar dituzte.

4. Prestakuntza unitateen ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bereko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko betekizun akademikoak betez gero.

6. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik ziklora sartzeko bideak.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 31. eta 41. artikuluetan eta maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua dutenak sartzen ahalko dira Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako erdi mailako heziketa zikloan.

2. Halaber, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez, baldintza akademikoak betetzen ez dituztenak ere lanbide heziketan sartzen ahal dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak araututako proba bat gainditzen badute. Erdi mailako heziketa zikloetan bide horretatik sartzeko, hamazazpi urte eduki behar dira gutxienez, proba egiten den urtean beteak.

7. artikulua. Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzetan betiere.

2. Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluak sarbidea ematen du, hemezortzi urte eduki eta proba bat gaindituz gero, salbuespenak salbuespen, goi mailako heziketa zikloetarako, abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritako eran.

3. Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluak bide ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetara sartzeko, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoarekin bat.

8. artikulua. Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. Hezkuntzaren Kalitateari buruzko abenduaren 23ko 10/2002 Lege Organikoaren babesean Sistema Informatikoen Ustiapeneko teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak foru dekretu honen 4. eranskinean ageri dira.

2. Lanbide moduluetako sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

9. artikulua. Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5 B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua. Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie, bidezkoa denaren arabera. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onesten da eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez aurrekoen baliokideak diren titulazioak, irakasleen espezialitate desberdinetarako, foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira.

3. Eskatzen diren titulazioak eta titulua osatzen duten lanbide moduluak emateko bete behar diren gainerako baldintzak, ikastetxe pribatuetako edo hezkuntzakoak ez diren administrazioen zentro publikoetako irakasleentzat, foru dekretu honen 6.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua. Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen diren lanbide moduluei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzako den. Azalera nahikoa izanen da irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Irakaslekuetan altzari, ekipamendu eta lanerako tresna osagarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Irakaslekuetan erabiltzen diren makina eta ekipamenduetarako segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Hainbat ikasle taldek erabiltzen ahalko ditu irakaslekuak, heziketa ziklo eta hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituraz bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da ikasleei ikaskuntzaren emaitzen lorpena eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamendu, makina eta abarrekoek ongi ibiltzeko behar duten instalazioa edukiko dute. Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko dituzte.

b) Ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, irakasleku bakoitzean ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen modulu bakoitzeko ikaskuntza-emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

Abenduaren 14ko 1687/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Sistema Informatikoen Ustiapeneko teknikari tituluak, maiatzaren 2ko 497/2003 Errege Dekretuak ezarri duenak, Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluaren ondorio akademiko eta profesional berak sortuko ditu (azken horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren xedapen gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientazioko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauen indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2010-2011 ikasturtetik aurrera ezatzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarrita dauden eskaintza modalitateetako edozeinetan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruńean, 2010eko abuztuaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila.

a) Lanbide profila:

Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazio eta, hala badagokio, gaitasun unitateetatik titulu honetan biltzen direnen zerrenda.

b) Gaitasun orokorra.

Hauxe da titulu honetako gaitasun orokorra: sistema mikroinformatikoak, banakoak zein sarekoak, instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea, bai eta sare lokalak ere ingurune txikietan. Lan horietan sistemen eta sareen funtzionaltasuna bermatu behar da, eta kalitaterako, segurtasunerako eta ingurumenaren errespeturako protokoloak aplikatu behar dira.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

IFC078-2: Sistema mikroinformatikoak; ondoko gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0219-2: Sistema mikroinformatikoetan sistemako softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

-UC0220-2: Sare lokalen elementuak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea, ezarritako prozedurei lotuta.

-UC0221-2: Xede orokorreko pakete informatikoak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea.

-UC0222-2: Xede orokorreko pakete informatikoen eta aplikazio espezifikoen erabilera erraztea erabiltzaileari.

IFC298-2: Sistema mikroinformatikoen muntaketa eta konponketa; ondoko gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0953-2: Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea.

-UC0219-2: Sistema mikroinformatikoetan sistemako softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

-UC0954-2: Ekipamendu mikroinformatikoa konpontzea eta handitzea.

IFC299-2: Departamentu sareetako eragiketak; ondoko gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0220-2: Sare lokalen elementuak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea, ezarritako prozedurei lotuta.

-UC0955-2: Sare lokaletako komunikazio prozesuak monitorizatzea.

-UC0956-2: Sare pribatuak eta sare publikoak konektatzeko prozesuak egitea.

IFC300-2: Sistema informatikoetako eragiketak; ondoko gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0219-2: Sistema mikroinformatikoetan sistemako softwarea instalatzea eta konfiguratzea.

-UC0957-2: Sistema informatikoetako azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea.

-UC0958-2: Administrazio eta mantentze prozedurak egitea bezeroaren sistemako softwarean eta aplikazio-softwarean.

-UC0959-2: Sistema informatikoetako azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Sistema mikroinformatikoak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko eragiketen logistika zehaztea, haien dokumentazio teknikoa interpretatzea eta behar diren baliabideak antolatzea.

2) Ordenagailuak eta periferikoak muntatzea eta konfiguratzea, eta kalitatearekin eta segurtasunarekin ibiliko direla ziurtatzea.

3) Sistemako softwarea eta aplikazioak instalatzea eta konfiguratzea, eta kalitatearekin eta segurtasunarekin ibiliko direla ziurtatzea.

4) Ingurune txikietako sare lokalen kableatua eta elektronika eta sare handiekiko konexioa zuinkatzea, eta behar denean goragoko maila batera bideratzea.

5) Sare lokalak (kableatuak, hari gabekoak zein mistoak) instalatzea eta konfiguratzea, bai eta haien eta sare publikoen arteko konexioa ere, eta kalitatearekin eta segurtasunarekin ibiliko direla ziurtatzea.

6) Sare lokaletan instalatzea erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazio eta gailu konpartituak, haiek konfiguratzea eta mantentzea, eta beraien beharrizan eta betekizun zehatzei erantzutea.

7) Sistema mikroinformatikoetan eta sare lokaletan funtzionamendu probak egitea disfuntzioak aurkitu eta diagnostikatzeko eta konpontzeko.

8) Sistema mikroinformatikoak eta sare lokalak mantentzea eta haien osagaiak aldatzea, eguneratzea eta doitzea sistema ondo eta segurtasunarekin dabilela ziurtatzeko.

9) Sistemak huts egiten duenean edo datuak galtzen direnean, datuak eta aplikazioak berreskuratzeko prozedurak egitea informazioaren osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko.

10) Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatzea, sektoreko arauak eta erregelamenduak betez, hura mantentzeko eta bezeroei laguntzeko.

11) Bezeroek eskatuta, sistemak ezartzeko aurrekontuak prestatzea.

12) Bezeroei aholkuak eta laguntza ematea, eta behar den kasuetan goragoko maila batera bideratzea, haien beharrizanak asetzeko.

13) Agindutako lana antolatu eta garatzea, eta lan ingurunean harreman profesional egokiak izatea.

14) Informatikaren sektorean etengabean berritzeko eta egunean egoteko gogoa edukitzea.

15) Eskura dauden kontsulta bitartekoak erabiltzea eta kasu bakoitzean gorabehera edo zalantza ahalik azkarren onbideratzeko egokienak hautatzea.

16) Egiten diren lanetan segurtasunari, kalitateari eta ingurumenari buruzko protokolo eta arauak aplikatzea.

17) Produkzio helburuak betetzea, taldekideekin elkarlanean aritzea eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioei jarraituz aritzea.

18) Lanpostu desberdinetara eta lan egoera berrietara moldatzea, produkzio prozesuetako teknologiaren eta antolamenduaren aldaketen ondorioz.

19) Arazoak konpontzea eta bakarkako erabakiak hartzea, bere eskumeneko eremuan ezarritako arau eta prozedurei jarraituz.

20) Bere eskubideak baliatzea eta lan harremanek dakartzaten eginbeharrak betetzea, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat.

21) Bere lanbide karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikasteko aukerak aztertuz.

22) Enpresa txiki bat sortu eta kudeatzea; produktuen bideragarritasunari, produkzioaren plangintzari eta merkaturatzeari buruzko azterlana egitea.

23) Bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean modu aktiboan parte hartzea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

B) Produkzio sistema.

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Profesional honek batez ere zerbitzuen sektorean jarduten du, hain zuzen ere ekipamendu, sare eta zerbitzu mikroinformatikoak muntatzen, konpontzen eta saltzen dituzten enpresetan, edo kudeaketan sistema mikroinformatikoak eta datu sareak erabiltzen dituzten askotariko erakundeetan (ekoizpen arlo eta tamaina guztietakoak).

Hauexek dira jarduera eta lanpostu aipagarrienak:

-Ekipamendu informatikoak instalatzen eta konpontzen dituen teknikaria.

-Informatikako laguntza ematen duen teknikaria.

-Datu sareetako teknikaria.

-Sistema mikroinformatikoetako periferikoen konpontzailea.

-Mikroinformatikako saltzailea.

-Produktu mikroinformatikoen salmentaren arduraduna.

-Telelaguntzako operadorea.

-Sistemetako operadorea.

b) Nafarroako lurralde ingurunea.

Nafarroako enpresa gehienak metalaren industriakoak eta garraioaren, zerbitzuen, merkataritzaren eta eraikuntzaren arloetakoak dira. Zerbitzuen sektorea da informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gehien erabiltzen dituena. Enpresen esparruan ez dira erabiltzen industrian beste, baina etengabe hazten ari dira. Gainera, Nafarroako enpresek, oro har, IKTko ekipamendu ona daukate, eta geroz eta gehiago erabiltzen dituzte sare lokalak eta kudeaketako tresna informatikoak. Izan ere, geroz eta enpresa gehiagok ekipamendu informatikoak edukitzeaz gainera beren zerbitzu informatikoak sortzen dituzte, eta zerbitzu horietan zeregin garrantzitsua dute curriculum honetan zehazten den profila duten profesionalek. Ohiko beste jardun-esparru bat ekipamendu informatikoak hornitzen eta zerbitzu informatikoak ematen dituzten enpresak dira; hori dela eta, aholkularitzaren eta salmentaren inguruko oinarrizko prestakuntza ematea erabaki da.

c) Prospektiba.

Zerbitzuen sektorearen barruan, titulu honen lanbide profilaren bilakaeran teknikaria sistema mikroinformatikoetan eta sare lokaletan (ingurune txikiak) izaten diren ohiko arazoen konponketan espezializatzen ari da.

Teknologiaren bilakaeran joera sistemak geroz eta merkeagoak izatea da, eta Interneterako sarbidea ere merkatzen ari da. Horri guztiari esker gaur egun sistema informatikoak etxeko tresnatzat hartzen dira eta teknikariak etxeetan aritzen dira.

Teleoperazioa, urruneko laguntza teknikoa, lineako laguntza eta telezentroak ezinbesteko elementuak dira laguntza teknikoaren eskariari erantzuteko.

Muntaketa eta mantentze lanak hondakinen eta agente kutsatzaileen tratamenduari eta kudeaketari buruzko araudiari lotuta egin behar dira.

Sektorean enpresa txiki asko daude eta ondorioz profesionalak merkataritza lanetan eta administrazioan aritu behar izaten du.

Geroz eta enpresa gehiago ari dira Interneten eta goraka ari da horren bitartez burutzen diren eragiketen kopurua, eta ondorioz enpresek profil honetako langileak eskatzen dituzte sareko zerbitzuak instalatzeko eta mantentzeko.

Sektore honetan gertatzen ari diren aurrerapen azkarren eta aldaketa teknologikoen poderioz ezinbestekoa da profesionalak beren burua trebatzeko prest egotea.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak:

a) Sistema mikroinformatikoen osagai fisikoak eta logikoak antolatzea, eta haiei buruzko dokumentazio teknikoa interpretatzea haiek instalatzeko, muntatzeko eta mantentzeko behar diren bitartekoak eta baliabideak aplikatzeko.

b) Osagaiak eta periferikoak identifikatzea, mihiztatzea eta konektatzea tresna egokiak erabilita eta kalitatea eta segurtasuna bermatzeko prozedurak, arauak eta protokoloak aplikatuta, ordenagailuak eta periferikoak muntatzeko eta konfiguratzeko.

c) Sistema eragileak eta aplikazio programak instalatzeko prozedurak ezagutzea eta aplikatzea, kalitatearen inguruko protokoloak kontuan edukita, sistema mikroinformatikoak instalatzeko eta konfiguratzeko.

d) Ekipamenduak, transmisio lineak eta sare lokaleko gainerako elementuak nola dauden kokatuta irudikatzea, hedapenaren morfologia, baldintzak eta ezaugarriak aztertuz, sarearen kableatua eta elektronika zuinkatzeko.

e) Ekipamenduak, lineak, kanalizazioak eta sare lokal kableatu, hari gabeko edo mistoen gainerako elementuak kokatu eta finkatzea, muntaketa-prozedurak eta kalitate eta segurtasun protokoloak aplikatuz, sare lokalak instalatzeko eta konfiguratzeko.

f) Ekipamendu informatikoak, sare lokaletako gailuak eta konexio gailuak hedadura zabaleko sareekin lotzea, sare lokalak instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak eginez.

g) Osagai fisiko eta logikoetan matxurak eta disfuntzioak bilatu eta konpontzea, sistema mikroinformatikoak eta sare lokalak mantentzeko.

h) Osagai fisiko eta logikoak aldatzea eta doitzea, sistema mikroinformatikoak eta sare lokalak mantentzeko.

i) Informazioa interpretatzea eta aukeratzea, dokumentazio tekniko eta administratiboa prestatzeko.

j) Osagai fisiko eta logikoen eta laneskuaren kostua baloratzea, aurrekontuak egiteko.

k) Osagai fisiko eta logikoen ezaugarriak eta ahalbideak ezagutzea, bezeroei aholku eta laguntza emateko.

l) Aldaketa teknologikoak atzematea eta aztertzea, bide berriak aukeratzeko eta sektorearen barnean egunean egoteko.

m) Gorabeherak atzeman eta baloratzea, kausak zehaztea eta akatsak zuzentzeko zer egin behar den azaltzea.

n) Kalitaterako eta laneko eta ingurumeneko arriskuei aurrea hartzeko prozedurak aztertu eta deskribatzea, eta definitutako kasuetan arau estandarizatuak betetzeko zer egin behar den adieraztea.

ń) Produkzio prozesu bateko lan jarduerak baloratzea, eta prozesu orokorrari produkzioaren helburuak lortzeko zer-nolako ekarpena egiten dioten azaltzea.

o) Ikasteko eta lan egiteko aukerak identifikatu eta baloratzea eta lan merkatuko eskaintzak eta eskariak aztertzea nork bere lanbide karrera kudeatzeko.

p) Negozio aukerei antzematea, merkatuko eskariak identifikatuz eta aztertuz, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

q) Gizarteko eragile aktiboa den aldetik dituen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea, eta herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lan arlokoak arautzen dituen lege-esparrua aztertzea.

B) Lanbide moduluak:

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa Nota de Vigencia.

Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

KURTSOA

0221

Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

230

7

1.

0222

Postu bakarreko sistema eragileak

190

6

1.

0223

Bulegotikako aplikazioak

230

7

1.

0225

Sare lokalak

250

8

1.

NA04*

Oinarrizko ingelesa I

60

2

1.

0224

Sareko sistema eragileak

130

6

2.

0226

Segurtasun informatikoa

110

5

2.

0227

Sareko zerbitzuak

130

6

2.

0228

Web aplikazioak

90

4

2.

NA05*

Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta

70

3

2.

0229

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

70

3

2.

0230

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

1.

0231

Lantokietako prestakuntza

370

Lanaldian

2.

b) Lanbide moduluen garapena.

Lanbide modulua: Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0221.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekipamendu mikroinformatiko estandar baten integrazio-osagaiak aukeratzen ditu, haien funtzioak azaltzen ditu eta fabrikatzaile desberdinen prestazioak alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu mikroinformatikoa osatzen duten blokeak eta horien funtzioak azaldu dira.

b) Bus-arkitektura ezagutu da.

c) Mikroprozesadore moten ezaugarriak azaldu dira (maiztasuna, tentsioak, potentzia eta zokaloak, besteak beste).

d) Disipadore eta haizagailuen funtzioa azaldu da.

e) Plaka nagusiaren konfigurazioaren ezaugarri eta utilitate garrantzitsuenak azaldu dira.

f) Plaka nagusirako eta gainerako osagaietarako txasis motak ebaluatu dira.

g) Oinarrizko osagaiak (memoria-moduluak, disko finkoak eta horien kontroladoreak, bigarren mailako memorien euskarriak etab.) identifikatu eta manipulatu dira.

h) Moldagailu grafikoaren eta monitorearen funtzioa aztertu da.

i) Hainbat moldagailu identifikatu eta manipulatu dira (grafikoak, LAN moldagailuak, modemak, besteak beste).

j) Integrazio-osagaiekin batera dauden elementuak identifikatu dira (dokumentazioa, kontroladoreak, kableak eta utilitateak, besteak beste).

2. Ekipamendu mikroinformatiko bat mihiztatzen du, fabrikatzailearen planoak eta jarraibideak interpretatuta eta muntatzeko teknikak aplikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzeko behar diren erremintak eta tresnak hautatu dira.

b) Mihiztatu beharreko osagai guztien dokumentazio teknikoa interpretatu da.

c) Txasisa irekitzeko/ixteko sistema eta ekipamenduaren elementuak mihiztatzeko/desmihiztatzeko finkatze sistemak zehaztu dira.

d) Plaka nagusiak, mikroprozesadoreak eta hozte-elementuek osatutako hainbat multzo mihiztatu dira hainbat txasis motatan, jasotako zehaztapenei jarraituz.

e) RAM memoriaren moduluak, disko finkoak, irakurtzeko/grabatzeko unitateak mihiztatu dira bigarren mailako memoriaren euskarrietan eta beste osagai batzuetan.

f) Multzoaren oinarrizko parametroak konfiguratu dira, plaka nagusiaren konfiguraziora iritsita.

g) Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak exekutatu dira mihiztatutako multzoaren prestazioak egiaztatzeko.

h) Muntaketaren gaineko txostena egin da.

3. Parametro elektrikoak neurtzen ditu, seinale mota identifikatzen du eta bere unitate bereizgarriekin erlazionatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dagokion aparatuarekin neurtu beharreko seinale mota identifikatu da.

b) Magnitudea eta neurketa-bitartea hautatu dira eta aparatua neurtu beharreko magnitudearen arabera konektatu da.

c) Lortutako neurria balio tipikoekin erlazionatu da.

d) Ordenagailu pertsonal batentzako elikatze iturri baten blokeak identifikatu dira.

e) Elikatze iturri tipiko batek ematen dituen tentsioak zerrendatu dira.

f) Ordenagailu pertsonalen elikatze iturri tipikoetan tentsioak neurtu dira.

g) Etenik gabeko elikatze sistema baten blokeak identifikatu dira.

h) Etenik gabeko elikatze sistema baten puntu esanguratsuetan seinaleak neurtu dira.

4. Ekipamendu informatikoak mantentzen ditu, fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta disfuntzioak beren arrazoiekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ekipamenduaren hardwarean dauden arazoen berri ematen duten seinale akustikoak eta/edo ikusizkoak ezagutu dira.

b) Mikroprozesadorea gehiegi berotzeak eragindako matxurak identifikatu dira eta irtenbidea aurkitu da.

c) Ekipamendu mikroinformatiko baten matxura tipikoak (osagaien konexio txarra, bateraezintasuna, disko finkoetako arazoak, zikinkeria, besteak beste) identifikatu dira eta irtenbidea aurkitu da.

d) Hondatutako osagaiak ordeztu dira.

e) Ordeztutako osagaien bateragarritasuna egiaztatu da.

f) Osagaien eguneratzeak eta handitzeak egin dira.

g) Matxuren gaineko txostenak egin dira (konponketa edo handitzea).

5. Ekipamendu informatiko batean softwarea instalatzen du, memoria-euskarri batean biltegiratutako irudi bat erabiliz, eta jarraitu beharreko prozedura justifikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio estandar baten eta software aurreinstalazio baten arteko aldea ezagutu da.

b) Plaka nagusian konfiguratzen ahal diren abiarazte-sekuentziak identifikatu eta saiatu dira.

c) Ekipamenduak memoria osagarrien hainbat euskarritatik hasieratu dira.

d) Software aurreinstalazio baten irudiak egin dira.

e) Irudiak disko finkoan lehengoratu dira hainbat euskarritatik.

f) Partizioaren/diskoaren irudiak sortzeko utilitateak deskribatu dira.

6. Ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzeko joera berriak ezagutzen ditu, dituzten onurak deskribatzen ditu eta ekipamenduak erabiltzeko ezaugarrietara egokitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Txasis - plaka nagusi multzoa taxutzeko aukera berriak ezagutu dira.

b) Uneko plataforma erdimihiztatu (barebone) adierazgarrienetariko batzuen prestazioak eta ezaugarriak deskribatu dira.

c) Multimedia entretenimenduko ordenagailuen (HTPC) ezaugarriak, txasisak eta haiek mihiztatzeko erabiltzen diren osagai espezifikoak deskribatu dira.

d) Beste aplikazio-arlo batzuetan erabiltzen diren ekipamendu informatikoek behar dituzten ezaugarri bereziak deskribatu dira.

e) Informatika mugikorraren presentzia ebaluatu da, goraka ari den merkatu gisa, ezaugarri jakinak dituzten ekipamendu eta gailuek (sakelakoak, PDAk, nabigatzaileak, besteak beste) eskari handia baitute.

f) Modding-aren presentzia ebaluatu da, ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzearen ordezko korronte gisa.

7. Periferikoak mantentzen ditu, ekipamenduen fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta disfuntzioak beren arrazoiekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimaketa estandarreko periferikoetan arazo mekanikoak identifikatu eta konpondu dira.

b) Inprimaketa estandarreko periferikoetan kontsumigarriak ordeztu dira.

c) Sarrerako periferikoetan arazo mekanikoak identifikatu eta konpondu dira.

d) Irudi digital finkoak eta mugimenduzkoak atzitzeko periferikoen ezaugarriak eta prestazioak periferiko horiek izan litzaketen aplikazioekin lotu dira.

e) Beste multimedia periferiko batzuen ezaugarriak eta prestazioak periferiko horiek izan litzaketen aplikazioekin lotu dira.

f) Fotokopiatzeko, inprimaketa digital profesionalak egiteko eta filmatzeko ekipamenduen erabilerak eta aplikazio-esparruak ezagutu dira.

g) Prebentziozko mantentze teknikak aplikatu zaizkie periferikoei.

8. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Ekipamendu mikroinformatiko estandarren osagaiak aukeratzea:

-Sistema mikroinformatiko baten bloke funtzionalak identifikatzea:

Bloke bakoitzaren funtzio nagusiak.

Ordenagailuaren arkitektura. Sistemaren busak. Memoria helbideratzea. Prozesatzeko unitate zentrala eta haren elementuak. Sarrera-irteerako unitateak. Barne-memoria eta kanpo-memoria.

Sistemako softwarea eta aplikaziokoa. Datu motak. Informazioa: informazioaren irudikapena. Zenbakikuntza sistemak eta informazioa kodetzekoak. Informazioaren neurriak. Edukiera eta abiadura.

-Plaka nagusien osagaien funtzionaltasuna:

Plaka nagusiaren unitatea: plaka nagusiaren osagaien identifikazioa. BIOSa / CMOS-RTCa/ Botoi pila. Mikroprozesadorea kokatzeko zokaloak. RAM memoria kokatzeko zokaloak. CHIP-SET zirkuitu integratuak. Espantsio slotak: motak eta ezaugarriak. Sarrera-irteerako konektoreak. Kuartzo-kristalak.

Sistema mikroinformatikoaren busen arkitektura.

Mikroprozesadoreen ezaugarriak.

Tenperaturen kontrola sistema mikroinformatikoetan.

Plakan integratutako gailuak.

Memoria plaka nagusi batean.

Plaka nagusia konfiguratzeko programa: BIOS Setup.

Sarrera-irteerako konektoreak.

Plaka nagusiaren formatuak.

-Biltegiratze unitateak:

Diskoko biltegiratzearen arkitektura motak.

Disko gogor magnetikoen ezaugarriak.

Irakurtzeko eta grabatzeko unitate optikoak.

USB biltegi unitateak: kanpo diskoak; pendrive unitateak.

-Konexionatuaren estandarra-xingolak.

-Datuen sarrera-irteerako unitateak:

Inprimaketa unitateak: motak eta ezaugarriak.

Datuen sarrerako unitateak: teklatua eta sagua.

Moldagailu grafikoa eta monitorea.

Ekipamendu mikroinformatikoen osagaien merkatuaren azterketa:

Txasisa.

Elikatze iturria.

Mikroprozesadorea.

RAM memoria.

Disko finkoak eta disko-kontroladoreak.

Bigarren mailako memoriaren euskarriak eta irakurtzeko/grabatzeko unitateak.

Ekipamendu mikroinformatiko baten moldagailu grafikoa eta monitorea.

Sistema mikroinformatiko baten LAN eta WAN konektibitatea.

OEM osagaiak eta "retail" osagaiak.

Gailuen kontrolatzaileak.

Ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzea:

-Ordenagailua muntatzeko sekuentzia.

-Erremintak eta tresnak.

-Aurreneurriak eta segurtasun arauak.

-Elikatze iturria mihiztatzea.

-Plaka nagusia mihiztatzea.

-Prozesadorea mihiztatzea.

-Prozesadorea hozteko sistema.

-RAM memoriaren moduluak finkatzea.

-Disko unitate finkoak finkatu eta konektatzea.

-Irakurtzeko unitateak finkatu eta konektatzea.

-Grabazioa bigarren mailako memoriaren euskarrietan.

-Gainerako moldagailu eta osagaiak finkatu eta konektatzea.

-Txekeatzeko eta diagnostikatzeko utilitateak.

-POST - BIOS hardwarea txekeatzea.

-Plaka nagusiaren oinarrizko parametroak konfiguratzea.

-Driver-ak aukeratzea, behera kargatzea eta eguneratzea.

-Muntaketari buruzko txostenak egitea.

-Osagaiak manipulatzea ekipamendu eramangarrietan.

-Sistema mikroinformatikoaren eskuliburu teknikoen interpretazioa.

Parametro elektrikoak irakurtzea:

-Seinale motak.

-Ereduzko balioak.

-Elikatze iturriaren blokeak.

-Etenik gabeko elikatze sistemak.

-Elikatze iturriaren irteerako tentsioak.

-Neurtzeko teknikak.

Ekipamendu mikroinformatikoak mantentzea:

-Prebentziozko mantentze teknikak.

-Ekipamendu mikroinformatikoan matxurak aurkitzea.

-Abisu-seinaleak: argiak eta soinuak.

-Ohiko akatsak.

-Neurgailuen deskripzioa eta erabilera.

-Ekipamendua abiaraztean gertatutako hutsegiteak aurkitu eta zuzentzea:

Hardwarearen hutsegiteak.

Sistemako softwarearen hutsegiteak.

-Hardwarea handitzea.

-Birus, spam, espioi eta abarren softwarea kentzea.

-Bateraezintasuna. Aztertzea eta aurkitzea.

-Sistemako softwarea mantentzeko teknikak:

Oinarrizko sistema eguneratzea.

Firewall-suebakiaren erabilera.

Fitxategi sistema eskaneatzea-txekeatzea.

Fitxategi sistema desfragmentatzea.

Birusen kontrako sistemak, spam-aren kontrakoak, adwarearen kontrakoak.

Partizioen kudeaketa.

Datu-berreskuratzea.

MBRa berreskuratzea.

Pasahitza berreskuratzea.

Erregistroa araztea.

BIOSa eguneratzea.

-Overclocking-aren teknika.

-Hardwarea handitzeko eta konpontzeko aurrekontuak egitea.

-Babeskopiak lehengoratzea.

-Matxuren gaineko txostenak egitea.

Softwarearen instalazioa:

-Ekipamendua abiarazteko aukerak.

-Hutsegiteak ekipamendua abiaraztean.

-Makina birtualak instalatzea proba-ingurune gisa.

-Partizioen/diskoen irudiak sortzeko utilitateak.

-Irudiak lehengoratzea.

-Bertsio berriak instalatzea.

-Eguneratzeak instalatzea.

-Birusen kontrakoak instalatzea.

-Espioien kontrakoak instalatzea.

-Babeskopiak egitea.

-Softwarea instalatzeko aurrekontuak egitea.

Joera berrietako aplikazioak ekipamendu informatikoetan:

-Bareboneen erabilera ekipamenduak muntatzeko.

-Ekipamendu eramangarriak aztertzea eta mantentzea.

-Informatika mugikorra.

Periferikoak mantentzea:

-Prebentziozko mantentze teknikak.

-Instalazioa, mantentzea eta arazoen konponketa:

Inprimagailuak.

Funtzio anitzeko gailuak.

Eskanerrak.

Txartel-irakurgailuak.

Biltegi unitateak: disko magnetikoak eta optikoak.

Teklatuak.

Saguak.

Beste batzuk.

-Kontsumigarriak. Ezaugarriak eta ordezpena. Bateragarritasuna.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa eta mantentze prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honek biltzen duen prestakuntza beharrezkoa da ikasleek trebetasun egokiak lor ditzaten ekipamendu mikroinformatiko eta periferiko arruntak muntatu eta mantentzeko lanetan aritzeko, arduradun batek gainbegiratuta, kalitate irizpideak aplikatuz, segurtasuna eta ingurumena zaintzeko baldintzak betez, ezarritako prozedura eta jarraibideei loturik. Ekipamendu mikroinformatikoen merkatuari buruzko ikuspegi orokor eta eguneratua ere hartuko dute. Aplikazio eremua hauxe izanen da: mahai gaineko ekipamendu mikroinformatikoak eta eramangarriak.

Ekipamendu mikroinformatikoak eta periferikoak muntatu, berrikusi eta mantentzeak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Ekipamendu mikroinformatikoen osagai fisiko guztiak identifikatzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoen osagaiak muntatu eta desmuntatzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoak txekeatzea eta monitorizatzea.

-Matxurak diagnostikatu eta konpontzea.

-Makina birtualak erabiltzea proba-ingurune gisa.

-Osagai fisikoak handitu eta/edo ordeztea.

-Ekipamenduak mantentzea, birus, espioi, spam eta abarren mehatxuei aurre eginez.

-Periferiko arruntenak abiaraztea eta mantentzea.

-Arlo honetako aldaketa eta berrikuntzetara etenik gabe egokitzea.

Dagokien atalean azaldu diren edukiak, lantegi-ikasgelan, hurrenkera honetan jorratzea iradokitzen da:

-Ekipamendu mikroinformatiko estandarren osagaiak.

-Ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzea.

-Softwarea instalatzea.

-Parametro elektrikoak neurtzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoak mantentzea.

-Periferikoak mantentzea.

-Joera berrietako aplikazioak ekipamendu informatikoetan.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Garatu beharreko edukiak kontuan hartuta, moduluari lotutako eginkizunak betetzea ahalbidetuko duten jarduerak proposatzen dira jarraian:

-Sistema mikroinformatiko baten elementu guztiak identifikatzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoak muntatu eta mihiztatzea.

-Sistemako softwarea eta prebentziozkoa instalatzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoak mantentzea.

-Periferiko arruntak instalatzea, mantentzea eta konpontzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoen merkatuko joera berriak aztertzea.

-Bezeroei ekipamendu mikroinformatikoen gaineko aurrekontuak egitea.

Modulua egokiro garatzeko baliabideei dagokienez, komenigarria izanen da lantegi-ikasgela bat izatea, bi gune desberdinetan banatuta. Hala, guneetako batean eduki teorikoak emanen dira eta bestean haien gaineko praktikak eginen dira.

Komenigarria litzateke software libreko software-erreminta, mantentze-aplikazio eta sistemak erabiltzea, eta/edo hezkuntzarako lizentziak, ikasle guztiek erabili ahal izan ditzaten tresna horiek praktikak egiteko.

Ekipamendu mikroinformatikoen merkatuan oraintsu agertu diren joerak kontuan izanik, guztiz gomendagarria da lantegi-ikasgelan ekipamendu mugikor-eramangarriak edukitzea, horrelako ekipamenduak mantendu eta mihiztatzeko lanak egin ahal izateko.

Halaber, mantentze eta mihiztatze lanetarako bakarrik erabiliko diren ekipamendu jakin batzuk edukitzea iradokitzen da; izan ere, lan horiek egiten ari diren bitartean ekipamenduak ezin izanen dira beste jarduera batzuetan erabili.

Modulu honek badu lotura Lanpostu bakarreko sistema eragileak izenekoarekin, zenbait alderditan:

-Bi moduluek jorratzen dituzte "Bloke funtzionalen identifikazioa" eta "Sistema informatikoa" gaiak hasierako edukietan. Inguruabar hori gogoan izan behar da koordinazioari begira eta eduki horiek ematean nondik jo behar den zehazteko.

-Komeniko da kontuan hartzea oinarrizko sistema eragileen softwarearen instalazioa koordinatu egin behar dela ekipamenduak mihiztatu, konpondu eta mantentzearekin. Koordinazio hori beharrezkoa da, mihiztatzen eta konpontzen ari den ekipamendua ez dagoelako erabilgarri; eta alderantziz, oinarrizko sistema eragilerik ez duen ekipamendua ere, ibili ez dabilelako.

-Halaber, komeni da praktikak batera egiteko aukera aztertzea, bi moduluekin zerikusia duten edukiak aplikatu behar direnean. Adibidez: "Bezeroei ekipamendu mikroinformatikoen gaineko aurrekontuak egitea", ezarri beharreko sistema eragileei eta hardwareari buruzko azterlana ere barne.

Azkenik, kontuan hartu beharko da modulu honen eta Sareko sistema eragileak izenekoaren arteko lotura, zeren, hori bigarren kurtsoan ematen bada ere, behar bezala koordinatu behar baitira oinarrizko sistema eragileen softwarearen instalazioa eta ekipamenduen mihiztatzea, konponketa eta mantentzea. Koordinazio hori beharrezkoa da, arestian esan bezala, mihiztatzen eta konpontzen ari den ekipamendua ez dabilelako; eta alderantziz, oinarrizko sistema eragilerik ez duen ekipamendua ere ez dabil.

Lanbide modulua: Lanpostu bakarreko sistema eragileak

Kodea: 0222.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Fitxategi sistemen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta haien motak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatiko baten elementu funtzionalak identifikatu eta deskribatu dira.

b) Informazioa kodetu eta erlazionatu da irudikapen sistema guztietan.

c) Prozesuak eta horien egoerak identifikatu dira.

d) Fitxategi sistemaren egitura eta antolaketa deskribatu dira.

e) Fitxategi baten eta direktorio baten atributuak bereizi dira.

f) Fitxategi eta direktorioen baimenak ezagutu dira.

g) Fitxategi sistema bat hautatzean sistema transakzionalek duten erabilgarritasuna eta horien ondorioak egiaztatu dira.

2. Sistema eragileak instalatzen ditu eta horien ezaugarriak ekipamenduaren hardwarearekin eta aplikazio-softwarearekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema eragilearen funtzioak aztertu dira.

b) Sistema eragilearen arkitektura deskribatu da.

c) Hardwarearen egokitasuna egiaztatu da.

d) Sistema eragilea aukeratu da.

e) Instalazio-plana egin da.

f) Instalazioaren oinarrizko parametroak konfiguratu dira.

g) Abiarazte-kudeatzaile bat konfiguratu da.

h) Instalazioaren gorabeherak deskribatu dira.

i) Softwarea erabiltzeko arauak (lizentziak) errespetatu dira.

j) Sistema eragilea eguneratu da.

3. Sistema eragileak konfiguratzeko oinarrizko lanak egiten ditu, eta eskakizunak interpretatu eta jarraitutako prozedurak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile-interfazeak propietateen arabera bereizi dira.

b) Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespenak aplikatu dira.

c) Fitxategi-sistema espezifikoak kudeatu dira.

d) Sistema eragilea berreskuratzeko metodoak aplikatu dira.

e) Sistema eragilea eguneratzeko konfigurazioa egin da.

f) Utilitateak instalatzeko/desinstalatzeko eragiketak egin dira.

g) Sistema konfiguratzeko morroiak erabili dira (sarerako sarbideak, gailuak, besteak beste).

h) Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak egin dira.

4. Sistema eragileak administratzeko oinarrizko eragiketak egiten ditu, eskakizunak interpretatzen ditu eta sistema optimizatzen du hura erabiltzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile- eta talde-profilak konfiguratu dira.

b) Tresna grafikoak erabili dira sistema-fitxategien antolaketa deskribatzeko.

c) Erabiltzailearen prozesuen gainean jardun da unean uneko beharren arabera.

d) Sistemaren zerbitzuen gainean jardun da unean uneko beharren arabera.

e) Memoria erabilgarria optimizatzeko irizpideak aplikatu dira.

f) Sistemaren jarduera analizatu da sistemak berak sortutako aztarnak abiapuntutzat hartuta.

g) Biltegiragailuen funtzionamendua optimizatu da.

h) Sistema-baliabide partekagarriak ezagutu eta konfiguratu dira.

i) Sistema eragilea konfiguratzeko informazioa interpretatu da.

5. Makina birtualak sortzen ditu, horien aplikazio eremua identifikatzen du eta software espezifikoa instalatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makina erreala eta makina birtuala bereizi dira.

b) Makina birtualak erabiltzearen alde onak eta txarrak azaldu dira.

c) Makina birtualak sortzeko software librea eta jabeduna instalatu dira.

d) Makina birtualak sortu dira sistema eragile libreak eta jabedunak abiapuntutzat hartuta.

e) Makina birtualak konfiguratu dira.

f) Makina birtuala sistema eragile ostalariarekin erlazionatu da.

g) Sistemaren errendimendua neurtzeko probak egin dira.

Edukiak.

Sistema eragileen karakterizazioa:

-Sistema informatikoa.

-Sistema informatiko baten oinarrizko softwarea.

-Sistema eragilearen kontzeptua. Sistema eragilearen elementuak eta egitura.

-Sistema eragilearen funtzioak. Baliabideak.

-Sistema eragilearen erabilera: agindu-modua, modu grafikoa.

-Sistema eragilearen prozesuak. Prozesuen egoerak.

-Lehentasuna.

-Egungo sistema eragileak.

Eragiketak fitxategi-sistemekin:

-Fitxategi-sistemak, fitxategia, direktorioa, atributuak, baimenak.

-Eragiketak fitxategiekin: izena eta luzapena, komodinak, atributuak, motak. Eragiketa ohikoenak.

-Eragiketak direktorioekin: izena, atributuak, baimenak.

-Eragiketa ohikoenak.

-Fitxategi-sistema aukeratzea.

-Fitxategi-sistemen motak eta horien ezaugarriak.

-Transakzioak. Sistema transakzionalak.

Sistema eragile libreak eta jabedunak instalatzea:

-Sistema eragileen karakterizazioa.

-Sistema informatikoa.

-Sistema informatiko baten oinarrizko softwarea.

-Sistema eragilea. Sistema eragilearen elementuak eta egitura.

-Sistema eragilearen funtzioak. Baliabideak.

-Sistema eragilearen erabilera: agindu-modua, modu grafikoa.

-Sistema eragilearen prozesuak. Prozesuen egoerak.

-Egungo sistema eragileak.

-Sistema eragilearen betekizun teknikoak.

-Instalazioa planifikatzea: partizioak, fitxategi-sistemak.

-Instalatu beharreko oinarrizko aplikazioak aukeratzea.

-Instalazioaren oinarrizko parametroak.

Oinarrizko lanak egitea sistema eragile libreetan eta jabedunetan:

-Sistema abiaraztea eta geldiaraztea. Saioak.

-Erabiltzaile-interfazeak: motak, propietateak eta erabilerak.

-Mahaigainaren hobespenak konfiguratzea.

-Direktorio-zuhaitzaren egitura.

-Konpresioa/deskonpresioa.

-Sistema eragilea eguneratzea.

-Sistema eragileari softwarea gehitzea/kentzea/eguneratzea.

Sistema eragileak administratzea:

-Erabiltzaile eta talde lokalen profilak kudeatzea. Pasahitzak.

-Fitxategi-sistema kudeatzea.

-Sistemaren prozesuak eta erabiltzaile-prozesuak kudeatzea.

-Sistemaren errendimendua. Sistemaren jardueraren jarraipena egitea.

-Zerbitzuak aktibatzea eta desaktibatzea.

-Baliabideak partekatzea.

-Sistema eragilearen konfigurazioari eta portaerari, instalatutako hardwareari eta aplikazioei buruzko datu-basea.

Makina birtualak konfiguratzea:

-Birtualizazioa eta makina birtuala: alde onak eta txarrak.

-Makina birtualak sortzeko softwarea (jabeduna eta librea): instalazioa.

-Sistema eragile libreetarako eta jabedunetarako makina birtualak sortzea.

-Makina birtualak konfiguratzea eta erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bitartez lanpostu bakarreko sistema eragileak instalatu eta ustiatuko dituzten profesionalak prestatu nahi dira. Behar adinako trebetasuna eman nahi zaie gauza izan daitezen lanpostu bakarreko sistema eragileak mantendu, konfiguratu eta instalatzeko, enpresa txiki eta ertainetan, eta halaber sistema eragilearen ezarpenaren eta erabileraren inguruan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko.

Eginkizun horien definizioak honelako alderdiak biltzen ditu:

-Sistema eragileak instalatzea eta eguneratzea sistema mikroinformatikoetan erabil daitezen.

-Sistema mikroinformatikoaren funtzionalitateak erabiltzea sistema eragilearen tresnen bitartez.

-Sistema eragilearen jardueraren eta errendimenduaren kontrola eta jarraipena.

-Sistema eragilearen baliabide partekatuak zehaztu eta erabiltzea.

-Sistemaren erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea, baita haien profilak eta baimenak ere.

-Birtualizatzeko mekanismoak erabiltzea, probak egiteko.

Modulu honetan, goian azaldutako edukiei ekiteko hurrenkera hau egokitzat jotzen da:

-Sistema eragileen karakterizazioa.

-Eragiketak fitxategi-sistemekin.

Eta jarraian multzo hauek, sistema eragile jabedunei dagozkienak lehendabizi eta sistema eragile libreei dagozkienak ondoren:

-Sistema eragileak instalatzea.

-Oinarrizko lanak egitea sistema eragileetan.

-Sistema eragileak administratzea modu grafikoan.

-Sistema eragileak administratzea komando-moduan.

-Lanen automatizazioa oinarrizko script-ekin/batch prozesuekin.

Eta bukatzeko, ondoko gai honi buruzko multzo bat:

-Makina birtualak instalatzea eta konfiguratzea.

Edukiak garatzeko modu hori aintzat hartuta, ondoren jarduera batzuk proposatuko dira, moduluko eginkizunetarako aproposak:

-Sistema eragileen karakterizazioa: proposatzen da ikasleek gaur egungo sistema eragileen elementuak eta egitura identifikatu eta definitu ditzaten, baita sistema eragile libreetan eta jabedunetan aplikatzen diren fitxategi-sistemen ezaugarriak, funtzionalitatea eta motak ere.

-Sistema eragile jabedunak instalatzea: ikasleak makinan erabilgarri dagoen hardwarearen ezaugarriak aztertuko ditu, eta ondoren sistema eragile jabeduna instalatuko du (eskuzko instalazioa, bere kasako instalazioa eta irudi bidezkoa).

-Sistema eragile jabedunean oinarrizko lanak egitea sistemaren funtzionamendu egokia lortzeko.

-Sistema eragile jabeduna administratzea modu grafikoan: sistema administratzeko lanak egitea modu grafikoan, haren ustiapen egokia lortzeko.

-Sistema eragile jabeduna administratzea komando-moduan, haren ustiapen egokia lortzeko.

-Oinarrizko script-ak/batch-kako prozesuak egitea: ikasleek script-en teoria aplikatuko lukete sistema eragile jabedunaren administrazio lanak automatizatzea xede duten oinarrizko aplikazioak egiteko.

-Aurreko proposamen horiek sistema eragile libreetarako ere balio dute.

-Makina birtualak instalatzea eta konfiguratzea: birtualizatzeko softwarea instalatzea iradokitzen da, makina birtualak sortze aldera, horiek aukera emanen baitute sistema eragile libreak eta jabedunak modu birtualean instalatzeko.

Egin litezkeen jarduerei dagokienez, bereziki azpimarratu behar da ikasleek gaitasun egokiak bereganatu behar dituztela sistema mantendu eta ustiatzeko, bai ingurune grafikoa bai aginduen ingurunea erabiliz.

Proposaturiko jarduera horiek edo egin litezkeen beste jarduera antzeko batzuk egokiro gara daitezen, komenigarria litzateke bi gune desberdin dituen lantegi-ikasgela edukitzea, gune batean eduki teorikoak emateko eta bestean praktikara eramateko. Komeniko litzateke ikasleek bakarka edo binaka lan egiteko adina ordenagailu pertsonal edukitzea. Gomendagarria litzateke, halaber, sistema eragileen azken bertsioak edukitzea, hala jabedunak nola libreak, baita behar adina instalazio-lizentzia ere.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, beharrezkoa da gogoan izatea modulu honek ondoko loturak dituela:

-"Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea" moduluarekin, "Bloke funtzionalen identifikazioa" eta "Sistema informatikoa" gaietan. Hori kontuan hartuko da koordinaziorako eta edukiak ematean nondik nora jo behar den zehazteko. Kontuan hartuko da, halaber, sistema eragileetako oinarrizko softwarearen instalazioa koordinatu egin behar dela ekipamenduen mihiztatzearekin, konponketarekin eta mantentzearekin, mihiztatzen eta konpontzen ari den ekipamendua ez dagoelako erabilgarri, eta alderantziz.

-Interesgarria litzateke baterako praktikak egitea, zeinetan hiru alderdiko koordinazioa planteatuko bailitzateke "Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea" eta "Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta" moduluekin batera, bezeroei ekipamendu mikroinformatikoen gaineko aurrekontuak egiteko, ezarri beharreko sistema eragileei eta hardwareari buruzko azterlanak ere barne.

-Modulu honek badu lotura Sareko sistema eragileak izenekoarekin ere, eta arretaz koordinatu behar lirateke makinetan sistema operatiboak instalatzeko lanak, diskoko leku fisikoak partekatu beharko dituztelako. Sistemak abiarazteko kudeatzaileak konfiguratuko dira, sistemak hasieratu ahal izateko. Koordinazio hori hala makina errealei nola makina birtualei aplikatuko zaie.

Lanbide modulua: Bulegotika aplikazioak

Kodea: 0223.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bulegotika aplikazioak instalatu eta eguneratzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta prozesuan egin beharreko urratsak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Instalazio prozesuaren faseak identifikatu eta ezarri dira.

b) Instalazio prozesuari buruzko zehaztapen teknikoak bete dira.

c) Aplikazioak konfiguratu dira ezarritako irizpideei jarraituz.

d) Gorabeherak dokumentatu dira.

e) Instalazioan edo sistema informatikoarekiko integrazioan sortutako arazoak konpondu dira.

f) Ekipamenduan instalazioaren osagaiak kendu eta/edo gehitu dira.

g) Aplikazioak eguneratu dira.

h) Software lizentziak errespetatu dira.

i) Aplikazio-inguruneetarako software soluzioak proposatu dira.

2. Dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta eginkizun horretan testu-prozesadoreen aukera aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Software aukerak eta tresna-barra pertsonalizatu dira.

b) Txantiloiak diseinatu dira.

c) Aplikazioak eta periferikoak erabili dira testu eta irudiak sartzeko.

d) Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako dokumentuak inportatu eta esportatu dira.

e) Dokumentuak egitean makroak sortu eta erabili dira.

f) Eskuliburu espezifikoak egin dira.

3. Kalkuluko dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta eginkizun horretan kalkulu orrien aukera aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Software aukerak eta tresna-barra pertsonalizatu dira.

b) Mota guztietako datuak eta erreferentziak erabili dira gelaxka, barruti, orri eta liburuetarako.

c) Formulak eta funtzioak aplikatu dira.

d) Hainbat motatako grafikoak sortu eta aldatu dira.

e) Makroak erabili dira dokumentuak eta txantiloiak egiteko.

f) Beste aplikazio batzuekin eta beste formatu batzuetan sortutako kalkulu orriak inportatu eta esportatu dira.

g) Kalkulu orria datu-base gisa erabili da: inprimakiak, zerrendak sortzea, datuak iragaztea, babestea eta ordenatzea.

h) Aplikazioak eta periferikoak erabili dira testuak, zenbakiak, kodeak eta irudiak sartzeko.

4. Bulegotikako datu-baseekin dokumentuak egiten ditu, eta eginkizun horretan datuak manipulatzeko eragiketak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu-baseak kudeatzeko sistema baten osagaiak identifikatu dira.

b) Datu-base erlazionalen elementuak identifikatu dira.

c) Bulegotikako datu-baseak sortu dira.

d) Datu-basearen taulak erabili dira (erregistroak txertatu, aldatu eta ezabatu).

e) Morroiak erabili dira kontsultak sortzeko.

f) Morroiak erabili dira inprimakiak sortzeko.

g) Morroiak erabili dira txostenak sortzeko.

h) Bilaketa eta iragazketa egin da biltegiratutako informazioaren gainean.

i) Makroak sortu eta erabili dira.

5. Irudi digitalak manipulatzen ditu, eta eginkizun horretan hainbat programaren aukerak aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudi-formatuak aztertu dira.

b) Irudiak periferikoen bitartez eskuratu dira.

c) Irudiak zertarako diren, hainbat bereizmenetako irudiekin lan egin da.

d) Irudi digitala editatzeko tresnak erabili dira.

e) Irudiak inportatu eta esportatu dira hainbat formatutan.

6. Bideo sekuentziak manipulatzen ditu, eta eginkizun horretan hainbat programaren aukerak aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bideo sekuentzia bat osatzen duten elementuak ezagutu dira.

b) Formatu mota eta kodek erabilienak aztertu dira.

c) Bideo sekuentziak inportatu eta esportatu dira.

d) Bideo sekuentziak baliabide egokiekin atzitu dira.

e) Bideo-tutorialak egin dira.

7. Multimedia aurkezpenak egiten ditu, eta eginkizun horretan konposatzeko eta diseinatzeko oinarrizko arauak deskribatu eta aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurkezpen-aplikazioen oinarrizko aukerak identifikatu dira.

b) Aurkezpen batekin lotutako ikuspegi motak ezagutu dira.

c) Tipografiak eta konposatzeko, diseinatzeko eta kolorea erabiltzeko oinarrizko arauak aplikatu eta ezagutu dira.

d) Aurkezpen-txantiloiak diseinatu dira.

e) Aurkezpenak sortu dira.

f) Periferikoak erabili dira aurkezpenak egiteko.

8. Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko eragiketak egiten ditu, eta eginkizun horretan erabiltzeko beharrak haien konfigurazioarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Posta elektronikoa osatzen duten elementuak deskribatu dira.

b) Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko oinarrizko beharrak aztertu dira.

c) Posta elektronikoko hainbat kontu mota konfiguratu dira.

d) Ekipamendu informatikoaren agendak gailu mugikorrekin konektatu eta sinkronizatu dira.

e) Helbide-liburuarekin lan egin da.

f) Posta elektronikoa kudeatzeko aukera guztiekin lan egin da (etiketak, iragazkiak, karpetak, besteak beste).

g) Agenda elektronikoaren aukerak erabili dira.

9. Aplikazioak erabiltzeko laguntza-teknikak aplikatzen ditu, eta eginkizun horretan gorabeherak identifikatu eta konpontzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ikus-gidak egin dira aplikazio bat erabiltzeko oinarrizko kontzeptuekin.

b) Bulegotika aplikazioak erabiltzearekin zerikusia duten arazoak identifikatu dira.

c) Erabiltzaile-eskuliburuak erabili dira aplikazioak erabiltzen irakasteko.

d) Aplikazioak erabiltzeko aholku emateko teknikak aplikatu dira.

e) Gorabeheren gaineko txostenak egin dira.

f) Informazioa babesteko eta berreskuratzeko beharrezkoak diren prozedurak aplikatu dira.

g) Eskura dauden baliabideak erabili dira (dokumentazio teknikoa, lineako laguntzak, laguntza teknikoa, besteak beste) gorabeherei irtenbidea aurkitzeko.

h) Gorabeherei denbora egokian eta espero zen kalitate-mailarekin aurkitu zaie irtenbidea.

Edukiak.

Aplikazioak instalatzea:

-Bulegotikako aplikazio motak. Pakete informatikoak eta suiteak.

-Software lizentzien motak. Software librea eta jabeduna, copyright-a eta copyleft-a.

-Ustiapen-inguruneen beharrak.

-Instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak:

Instalazio estandarra, gutxienekoa eta pertsonalizatua.

Eskakizun gutxienekoak eta optimoak.

Aplikazioaren konfigurazioa.

Osagaiak gehitzea eta kentzea.

-Aplikazio biltegiak. Bertsioen kudeaketa.

-Eguneratzeak.

-Arazoak diagnostikatu eta konpontzea (instalazioa egiten den bitartean).

Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea:

-Dokumentu motak: eskuliburuak, gorabeheren parteak, besteak beste.

-Aplikazioaren konfigurazioaren elementuak:

Inguruneko elementuak.

Aplikazioaren aukerak eta tresna-barra pertsonalizatzea.

Segurtasuna.

Formatu-elementuak.

Txertatze-elementuak.

-Estiloak. Dokumentu bat formateatzea:

Iturriak, paragrafoaren eta orriaren formatuak.

Goiburuak, orri-oinak eta oin-oharrak.

Eskemak: zenbakidun zerrendak eta buletak.

Testu automatikoak, hiperestekak, irudiak, organigramak, grafikoak.

Taulak erabiltzea.

Inprimakiak erabiltzea.

-Txantiloiak sortu eta erabiltzea.

-Dokumentuak inportatzea eta esportatzea. Dokumentu-formatuak eta horien bihurketa.

-Makroak diseinatzea eta sortzea:

Makroak grabatzea, makroak esleitzea hainbat elementuri.

Makro bat menu bati, tresna-barrako botoi bati eta abarrekoei lotzea.

-Hainbat motatako dokumentuak egitea (eskuliburuak, gorabeheren parteak, gutun pertsonalizatuak, helbide zerrendak, gutun-azalak, etiketak, besteak beste).

-Dokumentu handietarako tresnak:

Dokumentuaren mapa, edukien aurkibidea, atalak, dokumentu maisuak, liburu-markak, dokumentuak babestea, dokumentu batean beste fitxategi batzuk txertatzea.

-Dokumentuak konbinatzea: gutunak konbinatzea.

-Testuak eta irudiak sartzeko softwarea eta hardwarea erabiltzea (adibidez, eskanerra).

-Edizio aurreratua. WYSIWYG tresnak (edukiak eta aurkezpena bereiztea).

Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu orrien bidez egitea:

-Dokumentu motak.

-Aplikazioaren konfigurazio-elementuak:

Lan ingurunea pertsonalizatzea.

Inguruneko elementuak.

Formatu-elementuak.

Txertatze-elementuak.

Datu-elementuak: Ordenatu, iragazkia, inprimakia, egiaztapena.

-Oinarrizko kontzeptuak: liburua, orria, gelaxka, barrutia.

-Gelaxkak formateatzea.

-Estiloak.

-Datuak manipulatzea.

-Dokumentuak inprimatzea.

-Marrazkiak eta irudiak.

-Erreferentziak. Formulak eta funtzioak erabiltzea:

Data, testua, bilaketa eta finantza-funtzioak.

Formulak, morroiarekin.

Formula habiaratuak.

-Taula eta grafiko dinamikoak sortzea.

-Txantiloiak eta morroiak erabiltzea.

-Hainbat motatako dokumentuak egitea (aurrekontuak, fakturak, inbentarioak, besteak beste).

-Makroak diseinatzea eta sortzea:

Makroak grabatzea, makroak esleitzea hainbat elementuri.

Makro bat menu bati, tresna-barrako botoi bati eta abarrekoei lotzea.

-Taldean lan egiteko aukerak, bertsioak kontrolatzekoak, aldaketak egiaztatzekoak erabiltzea, besteak beste.

-Dokumentuaren segurtasuna.

-Dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

Bulegotikako datu-baseak erabiltzea:

-Datuen eredu erlazionalaren oinarriak.

-Datu-base erlazionalen elementuak: taulak, datu eremuak eta datu motak, indizeak, lehen mailako gakoak eta erreferentzialak, ikuspegiak.

-Datu-baseak sortzea: taulak sortzea eta erabiltzea.

-Morroiak erabiltzea: inprimakiak, kontsultak eta txostenak sortzea.

-Segurtasuna dokumentuetan.

-Dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

Irudiak manipulatzea:

-Irudien formatuak eta bereizmena:

-Irudi motak: bit-mapa, irudi bektoriala, galerarekin, galerarik gabe...

-Argazki-ukitua erabiltzea, irudia eta kolorea doitzea:

Irudia eta kolorea doitzea.

Hautapenak, maskarak eta geruzak manipulatzea.

Iragazkiak eta efektuak aplikatzea.

Kontrastea, distira, tonua eta argitasuna editatzea.

-Irudiak inportatzea eta esportatzea.

-Irudiak atzitzeko gailuak erabiltzea.

-Dokumentuak egitea ukitutako irudiak txertatuz.

Bideoak manipulatzea:

-Bideo formatuak.

-Bideoak inportatzea eta esportatzea.

-Bideoak sortzea, editatzea eta grabatzea:

Bideo formatuen bihurketa.

Denbora-lerroa manipulatzea.

Eszenen hautapena eta trantsizioa.

Azpitituluak eta audioa sartzea.

-Dokumentuetan txertatzea eta lotutako bistaratzaileak erabiltzea.

Aurkezpenak egitea:

-Lan ingurunea eta horren pertsonalizazioa.

-Diapositibak diseinatu eta editatzea:

Kolorea, lerrokadura, iturriak, formatuak eta edukiaren egitura erabiltzea, zehaztapen jakinen arabera.

Grafikoak, irudiak, marrazkiak eta organigramak.

Diapositibak, testuak eta objektuak formateatzea.

Objektuak estekatzea eta kapsulatzea.

Animazio efektuak eta trantsizio efektuak aplikatzea.

Soinua eta bideoa sartzea.

-Diapositibak, testuak eta objektuak formateatzea.

-Aurkezpenak inprimatzea.

-Aurkezpenak inportatzea eta esportatzea. web argitalpenetarako esportatzea.

-Aurkezpen eramangarriak (aurkezpen-tresnarik gabe egin daitezkeenak).

-Txantiloiak eta morroiak erabiltzea. Diapositiben maisuak.

-Aurkezpena egitea txantiloiak eta maisuak erabiliz.

-Makroak diseinatzea eta sortzea.

-Periferikoak erabiltzea aurkezpenak proiektatzeko.

Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea.

-Lan ingurunea (lokala eta lineakoa), konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Txantiloi eta sinadura korporatiboak.

-Berri-taldeak (news), konfigurazioa, erabilera eta mezuen sinkronizazioa.

-Posta kontuak. Motak.

-Kontuen kudeaketa.

-Helbide liburua. Inportatzea, esportatzea, helbideak gehitzea, banaketa-zerrendak sortzea, zerrenda beste bulegotika-aplikazio batzuen eskura jartzea.

-Postaren kudeaketa. Bidaltzea, ezabatzea, gordetzea, babeskopiak egitea, etab.

-Agendaren kudeaketa. Hitzorduak, egutegia, oharrak, egitekoak, etab.

-Gailu mugikorrekin sinkronizatzea.

Bulegotikako gorabeheretarako laguntza-teknikak aplikatzea:

-Gorabeheren tratamendua:

Gorabeheren parteak egitea.

Gorabeherak konpontzea.

Gorabeherak kudeatu eta kontrolatzeko aplikazioak (help desk).

-Aplikazioak erabiltzeko gidak eta eskuliburuak egitea.

-Erabiltzaileentzako prestakuntza.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen bitartez informazioaren teknologien erabileraren alorreko profesionalak prestatu nahi dira. Behar adinako trebetasuna eman nahi zaie gauza izan daitezen aplikazio informatikoak mantendu, konfiguratu eta instalatzeko, enpresa txiki eta ertainetan, eta halaber haietan gerta daitezkeen gorabeherak konpontzeko. Ildo horretan, modulu hau ikasi duen profesionalak gai izan behar du ustiapen-ingurunerako software egokiena bilatu eta aukeratzeko, hura instalatu eta exekutatzeko, sortzen diren arazoak konpontzeko, eta informatikan adituak ez diren software horren erabiltzaileei laguntza emateko.

Modulu honetan identifikatu beharreko software tresnak ondokoak izanen dira:

-Datu prozesadorea.

-Kalkulu orria.

-Datu-baseen kudeatzailea.

-Aurkezpenak egiteko tresna.

-Ikusteko eta editatzeko audio eta bideo tresnak.

-Postaren kudeatzailea eta agenda elektronikoa.

Modulu honetan dagokien atalean azaldu diren edukiak jorratzeko hurrenkera proposatzen da jarraian, kontuan izanik hobe dela irudi eta bideoen manipulazioari ekitea lehendabizi, eta geroago ikastea testu-dokumentuak, kalkulu orriak eta abarrekoak nola egin, horietan irudiak eta bideoak sartzea interesgarria izan daitekeelako.

-Aplikazioak instalatzea.

-Irudiak manipulatzea.

-Bideoak manipulatzea.

-Aurkezpenak egitea.

-Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea.

-Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu orrien bidez egitea.

-Bulegotikako datu-baseak erabiltzea.

-Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea.

-Bulegotikako gorabeheretarako laguntza-teknikak aplikatzea.

Garatu behar diren edukiei erreparatuta, jarraian lantegi-ikasgelarako jarduera batzuk iradokitzen dira, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagungarriak izan daitezkeenak:

-Aplikazioak instalatzea. Ikasleak dagoen hardwareari ongien egokitzen zaion aplikazioa hautatuko du. Instalazio klasikoa, pertsonalizatua, eta ondorengo desinstalazioa egiten ikasiko du.

-Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea. Ikasleak dokumentuak sortuko ditu (hutsean edo morroia erabiliz), haien edukia aldatuko du, aurkezpena (formatua) aldatuko die eta hainbat motatako fitxategietan gordeko ditu. Dokumentuak zirkular, txosten eta/edo eskuliburu erakoak izaten ahalko dira.

-Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu orrien bidez egitea. Ikasleak dokumentuak sortuko ditu (hutsean edo morroia erabiliz), haien edukia aldatuko du eta formulen bidez erlazionatuko du, aurkezpena (formatua) aldatuko die eta hainbat motatako fitxategietan gordeko ditu. Dokumentuak faktura, gastu-txosten eta/edo balantze erakoak izaten ahalko dira.

-Bulegotikako datu-baseak erabiltzea. Ikasleak, morroiaren bidez, datu-base huts bat sortuko du, taulak gehituko ditu, horien edukia aldatuko du eta erlazioak ezarriko ditu (1 - 1, edo 1 - N). Halaber, datuak formatu jakin batean aurkeztuko ditu (txostenak) eta kontsultak eginen ditu.

-Irudiak manipulatzea. Ikasleak irudi digitalen formatuak eta bereizmenak ezagutuko ditu, eta argazkiei ukituak emateko tresnak erabiliz oinarrizko lanak eginen ditu, hala nola iragazkiak eta efektuak aplikatu edo kontrastea, distira, tonua eta neurriak aldatu.

-Bideoak manipulatzea. Ikasleak bideoak atzitzeko gailuak erabiliko ditu eta bideo formatuak eta kodek erabilienak ezagutuko ditu. Bideoak ikusi eta editatzeko tresnak ere erabiliko ditu oinarrizko mailan. Besteak beste, formatuen bihurketa eginen du, eszenak hautatu eta manipulatuko ditu, eta azpitituluak eta audioa sartuko ditu.

-Aurkezpenak egitea. Ikasleak diapositibak sortu, diseinatu eta editatuko ditu. Diapositiba horiek aurkezpenak egin, esportatu eta inportatzeko erabiliko dira.

-Posta eta agenda elektronikoa kudeatzea. Ikasleak posta elektronikoa osatzen duten elementuak ezagutuko ditu, eta dokumentu erantsiak dituzten mezuak bidali eta hartuko ditu helbide-liburua erabiliz. Hainbat ekipamendutako agendak sinkronizatzeko lanak ere eginen ditu.

-Bulegotikako gorabeheretarako laguntza-teknikak aplikatzea: Ikasleak aplikazioak mantentzeko teknikak ezagutu eta aplikatuko ditu, informatikariak ez diren erabiltzaileei lagunduko die eta bulegotikako tresna baten ohiko arazoak konponduko ditu.

Horrelako jarduerak egiteko, komenigarria litzateke behar adina ordenagailu pertsonal izatea ikasleek bakarka edo bikoteka lan egin ahal izan dezaten.

Komeni litzateke, halaber, ikasgelan zerbitzariaren funtzioak beteko lituzkeen ekipamendu bat izatea, baita sareko konexioa ere. Interneterako sarbidea ere gomendagarria litzateke, baina ez da ezinbestekoa.

Bulegotikako pakete guztien azken bertsioak erabiltzea desiragarria litzateke. Dena den, askotarikoak direnez, eskura dauden ekipamenduen ezaugarrietarako pakete egokia aurkitzen ahal da. Interesgarria litzateke software jabedunaren lizentziak eskuratzea, enpresa txiki eta ertain gehienek horrelako programak erabiltzen baitituzte. Software libreko tresnak ere erabili behar lirateke, pixkanaka horrelakoak zabaltzen ari direlako enpresa munduan, kostuak aurrezte aldera.

Lanbide modulua: Sare lokalak

Kodea: 0225.

Iraupena: 230 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sare lokal kableatuen egitura ezagutzen du, aplikazio-inguruneen ezaugarriak aztertzen ditu eta horien osagaien funtzionaltasuna deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare lokalen funtzionamenduaren printzipioak deskribatu dira.

b) Sare motak identifikatu dira.

c) Sare lokalaren elementuak eta horien funtzioak deskribatu dira.

d) Transmisio bideak identifikatu eta sailkatu dira.

e) Sare lokalaren mapa fisikoa ezagutu da.

f) Sare lokalaren mapa fisikoa irudikatzeko aplikazioak erabili dira.

g) Dauden sare-topologiak ezagutu dira.

h) Aukerako egiturak identifikatu dira.

2. Sare lokal baten kableatua hedatzen du, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare lokalen printzipio funtzionalak ezagutu dira.

b) Sare motak identifikatu dira.

c) Transmisio bideak bereizi dira.

d) Instalazioaren kableatuaren eta hedatzearen xehetasunak ezagutu dira (kableatuaren kategoria, zein lekutatik igarotzen den, kanalizazioetarako euskarria, besteak beste).

e) Kanalizazioak eta hodiak hautatu eta muntatu dira.

f) Komunikazio-armairuak eta horien osagarriak muntatu dira.

g) Erabiltzaile-harguneak eta adabaki-panelak muntatu eta konektatu dira.

h) Erabiltzaile-harguneen eta adabaki-panelen arteko komunikazio lineak probatu dira.

i) Kableak eta erabiltzaile-harguneak etiketatu dira.

j) Eskatzen den adinako kalitatearekin eta segurtasunarekin lan egin da.

3. Sare lokal kableatuetan ekipamenduak elkarrekin konektatzen ditu, eta eginkizun horretan kableatu estandarrak deskribatzen ditu eta konektoreak muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sarearen muntaketa logikoaren plana interpretatu da.

b) Ekipamenduetan sare-moldagailuak muntatu dira.

c) Sare-kableetan (kobrea eta zuntza) konektoreak muntatu dira.

d) Komunikazio-armairuetan kommutazio-ekipamenduak muntatu dira.

e) Kommutazio-ekipamenduak adabaki-panelekin konektatu dira.

f) Instalazioaren konektibitatea egiaztatu da.

g) Eskatzen den kalitatearekin lan egin da.

4. Sareko ekipamenduak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan prestazioak deskribatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hari gabeko sareen ezaugarri funtzionalak identifikatu dira.

b) Hari gabeko sareen funtzionamendu-moduak identifikatu dira.

c) Hari gabeko sarbiderako moldagailuak eta puntuak instalatu dira.

d) Funtzionamendu moduak eta oinarrizko parametroak konfiguratu dira.

e) Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailuren arteko konektibitatea egiaztatu da.

f) Software egokia instalatu da.

g) Protokoloak identifikatu dira.

h) Oinarrizko parametroak konfiguratu dira.

i) Oinarrizko segurtasun mekanismoak aplikatu dira.

j) VLANak sortu eta konfiguratu dira.

5. Sare lokal bat mantentzen du, eta eginkizun horretan hardware edo software fabrikatzaileen gomendioak interpretatzen ditu eta disfuntzioen eta horien sorburuen arteko erlazioa ezartzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gorabeherak eta portaera ez normalak identifikatu dira.

b) Disfuntzioa hardwarearen edo softwarearen ondorio den identifikatu da.

c) Interkonexio gailuen ikus-seinaleak monitorizatu dira.

d) Komunikazio-protokoloak egiaztatu dira.

e) Disfuntzioaren sorburua aurkitu da.

f) Ekipamendu edo elementuak ordeztu eta funtzionamendua lehengoratu da.

g) Software disfuntzioak konpondu dira (konfiguratuz edo berriz instalatuz).

h) Gorabeherei buruzko txostena egin da.

6. Laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak eta ingurumena babestekoak betetzen ditu; arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurri eta ekipamenduak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Material, erreminta, tresna, makina eta garraiobideak erabiltzearen arrisku desberdinak eta arriskugarritasun maila identifikatu dira.

b) Makinak erabiltzean segurtasun arauak bete dira.

c) Ebaketa eta konformazioko makinak, erremintak eta materialak, besteak beste, erabiltzean gerta daitezkeen istripuen kausarik ohikoenak identifikatu dira.

d) Muntaketa eta mantentze lanetako makinetan erabili behar diren segurtasun elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak.) eta banakako babes ekipamenduak (oinetakoak, betaurrekoak eta jantziak, besteak beste) deskribatu dira.

e) Material, erreminta eta makinen manipulazioa eskatzen diren segurtasun neurriekin eta babes pertsonaleko neurriekin erlazionatu da.

f) Ingurunea kutsa dezaketen iturriak identifikatu dira.

g) Sortutako hondakinak sailkatu egin dira, gaika biltzeko.

h) Instalazio eta ekipamenduen ordena eta garbitasuna aintzat hartu dira arriskuei aurrea hartzeko lehenbiziko faktore gisa.

Edukiak.

Kableatua hedatzea:

-Kableatu egituratuaren sistemak. Kableatu horizontala. Kableatu bertikala.

-Sareak kableatzeko neurgailuak. Testerra eta ziurtatzeko instrumentua.

-Kableatua identifikatzea eta etiketatzea.

Sare lokalen karakterizazioa:

-Ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

-Sare mota nagusiak:

Sare lokalak (LAN). Sare kableatuak eta hari gabekoak.

Hedadura zabaleko sareak (WAN).

Banda-zabalera digitala.

-Sare lokalen elementuak:

Sare-txartel kableatuak eta hari gabekoak.

Transmisio bide haridunak eta hari gabekoak.

Errepikagailuak.

Kontzentratzaileak (hub-ak). Hari gabeko sarbide-puntuak.

Zubiak.

Kommutadoreak (switch-ak).

Routerrak.

-Sare lokalen oinarrizko topologiak.

-LAN Ethernet eta IEEE 802.3 teknologiak:

Sare estandarrak. OSI eredua: atarikoak. TCP/IP: atarikoak.

LANak eta datu-loturaren geruza.

MAC helbideak.

Datu tramen kontzeptua eta formatua.

Ingurunerako sarbidea kontrolatzeko metodoak. CSMA/CD.

Talka- eta difusio-domeinuak.

Sareen segmentazioa.

Sare lokal baten elementuak eta leku fisikoak identifikatzea:

-Lekuak.

-Komunikazio-gelak.

-Komunikazio-armairuak. Adabaki-panelak.

-Kanalizazioak.

-Transmisio bideak (pare bihurritua, zuntz optikoa, besteak beste):

Pare bihurrituko kable pantaila gabea (UTP).

UTP kableatu estandarrak: EIA/TIA 568.

UTP kableatuaren kategoriak.

UTP kable motak: zuzenekoa eta gurutzatua.

-Konektoreak eta sare-harguneak.

-Tresnak.

-Harguneak eta adabaki-panelak konektatzea.

-Kableak sortzea eta probatzea (UTP).

-Kableatua instalatzeko gomendioak. Etiketatzea.

-Transmisio bideak eta elementuak hari gabeko sare batean.

Ekipamenduak elkarrekin konektatzea sare lokaletan:

-Sare kableaturako moldagailuak:

Ethernet txartelak. Gaur egungo abiadurak.

Motak, konexio-atakaren arabera: PCI, PCMCIA, USB. Integratuak.

Konektore motak.

-Sareak elkarrekin konektatzeko gailuak: hub-ak, switch-ak eta routerrak.

-Hari gabeko sareetarako moldagailuak:

Ethernet txartelak. Gaur egungo abiadurak.

Motak, konexio-atakaren arabera: PCI, PCMCIA, USB. Integratuak.

Antenak.

-Hari gabeko sareak elkarrekin konektatzeko gailuak: sarbide-puntuak.

-Sare mistoak. Hari gabeko sareen bateragarritasuna Ethernet-ekin.

Sareko ekipamenduak instalatzea/konfiguratzea:

-Instalatzeko prozedurak.

-Protokoloak.

-TCP/IP. Egitura. IP motak.

-IPv4 helbideak eta sare-maskarak. IPv6:

Helbideratze estatikoa.

Helbideratze dinamikoa.

Helbideratze pribatua. Helbideratze publikoa.

Domeinu-izenak (DNS) ebaztea.

Helbideak ebazteko protokoloa (ARP).

-Sare-moldagailu kableatuak eta hari gabekoak konfiguratzea sistema eragile libreetan eta jabedunetan.

-Interkonexio gailuen oinarrizko konfigurazioa sare kableatuan eta hari gabekoan.

-Oinarrizko segurtasuna sare kableatuetan eta hari gabekoetan.

Sare lokal bateko gorabeherei irtenbidea aurkitzea:

-Estrategiak. Errendimenduaren parametroak.

-Gorabehera fisikoak eta gorabehera logikoak sare lokaletan.

-Sare kableatuak eta hari gabekoak monitorizatzea.

-Diagnostikorako tresnak. Komando eta programa ohikoenak (ipconfig, ping, traceroute, netstat, arp).

Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea:

-Arriskuak identifikatzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko neurriak zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzea muntaketa prozesuetan.

-Norberaren babeserako ekipamenduak.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzea.

-Ingurumena babesteko araudia betetzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek ordenagailu sare lokalen funtzioak, osagaiak eta motak aurkezten ditu. Modulu honetan aztertzen dira, funtsean, Ethernet sareen nondik-norakoak, kableatu egituratuaren oinarrizko printzipioak, sareko gailuak eta IP helbideratzea, eta helburua da LAN topologia sinpleak sortzea, bai kableatuak bai hari gabekoak.

Modulu honetan eduki teorikoa garrantzitsua da, baina komeni da gogoan izatea abstraktuegi gerta daitekeela OSI eredua erabiltzea sareak ulertzeko bide gisa. Komeni da, beraz, karga teoriko handiegirik ez sartzea; aitzitik, ereduaren geruza bakoitzaren funtzioak oinarri-oinarrian ulertzeko ahalegina egin behar da.

Garrantzi handikoa da eduki praktikoa ere: kableatua instalatzea eta behar bezala etiketatzea, komunikazio-armairuak, sare-txartelak, sareko gailuak, hala nola sarbide-puntuak, eta abar. Trebetasun praktiko horiek guztiek osatu behar lukete, neurri handian, zikloko curriculuma.

Komenigarritzat jotzen da modulu honetan ezarritako edukiak hurrenkera honetan antolatzea:

-Sare lokalen oinarrizko alderdiak.

-Sareetako kableatuaren eta komunikazio-armairuen instalazio fisikoa.

-Sare kableatu bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea.

-Hari gabeko sare bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea.

Modulu honek alderdi praktiko nabarmena duenez, komeni da lantegi-ikasgela edukitzea, non ikasleek kableatua hedatzen ahalko baitute. Era berean oso komenigarria litzateke ikasle bikote bakoitzeko armairu edo rack txiki bat edukitzea, bertan konexio guztiak egiteko adabaki-panelarekin eta horretatik komunikazio-gailuetara (hub-ak edo switsh-ak), alde batetik, eta erabiltzaileen harguneetara, bestetik.

Modulu honen helburuen lorpenari begira garatzen ahal diren jarduera motei dagokienez, moduluaren lehenbiziko zatian sareen funtsezko alderdiak ikastea izanen da jarduera nagusia. Hasteko, giza komunikazioa eta sarearena alderatzen ahal dira, eta haien arteko antzekotasunei erreparatu. Ondoren, sareak planeatzeko eta ezartzeko erabiltzen diren bi eredu nagusiak aurkeztuko lirateke: OSI eta TCP/IP. Ikasleek eredua "geruzaz geruza" uler dezaten lortu nahi da, ikasitakoa ereduaren geruzetako batean kokatuz beti. Adibidez, interkonexiorako gailuak (hub-ak, routerrak...) aipatzen direnean, gailu bakoitza ereduaren zein geruzatan dagoen zehaztuko litzateke.

Ikasleek ongi ezagutuko dituzte sareko gailu guztiak, sarea helbideratzeko eskemak eta, azkenik, sarean zehar datuak igortzeko erabiltzen diren bideak.

Gomendatzen da sareen tresnak eta utilitateak erabiltzea, hala nola trafiko analizatzaileak eta simulatzaileak, sare protokoloak eta kontzeptuak arakatzeko. Tresna horiek lagunduko dute sare bateko datu jarioa nola gauzatzen den ulertzen. Datuak LAN eta WAN sareetan zehar dabiltzan bitartean gertatzen diren enkapsulazio prozesuak ulertzen laguntzea garrantzitsua da. Aurkez litezkeen ariketa tipikoen artean hauxe aipa genezake: sare-analizatzailea erabiltzea Ethernet sareetako goiburu eremuak atzitzeko eta analizatzeko.

Moduluaren bigarren zatian (kableatuaren instalazio fisikoa), ikusiko da nola datuek seinaleak igortzen dituzten eta kodetu egiten diren sarean zehar ibiltzeko. Ezagutu beharrekoak dira banda-zabalera eta transmisio bideak beren konektore lotuekin. Gomendagarria litzateke sare baten diseinua eta kableatua egitea, moduluaren lehenbiziko zatian ikasitakoak baliatuta, zein kable diren egokiak eta gailuak nola konektatu behar diren zehazteko. Garrantzi bereziko gaiak izanen dira komunikazio-armairuen muntaketa, adabaki-panela, EIA araudiari jarraituz konexio malguak egitea, baita kableatua eta erabiltzaileen sarerako harguneak behar bezala etiketatzea ere.

Komeni litzateke zuzeneko konexioko kableak egitea switch-ak routerrekin konektatzeko eta ekipamendu bat switch batekin konektatzeko. Komeni litzateke, halaber, konexio gurutzatuko kableak egitea switch bat beste switch batekin konektatzeko, edo ekipamendu bat beste ekipamendu batekin zuzenean, edo are ekipamendu bat router batekin.

Kableatua manipulatzeko tresnak erabili beharko dira (aliketak, bihurkinak, kurrika etab.), baita aparatu espezifikoak ere (polimetroa, kableatuaren jarraitutasunaren neurgailuak, etab.).

Ohiko ariketen artean, kableatuaren analizatzaileei dagozkienak aurkez ditzakegu: lehenik, 5. kategoriako UTP kable bat ikusita, konexio zuzenekoa edo konexio gurutzatukoa den zehaztuko da. Gero kable analizatzaile bat erabiliko da zer kable mota den jakiteko eta, halaber, analizatzailearen bidez jakin daitezkeen ezaugarri arruntak zehazteko. Analizatzailea bera erabiliko da begi hutsez ezin bereizi diren kableetako baten bat egoera txarrean dagoen jakiteko.

Moduluaren hirugarren zatian (Sare bateko ekipamenduak instalatzea eta konfiguratzea), sare-txartelen instalazio fisikoa eginen da eta txartelok behar bezala konfiguratuko dira dagozkien driverrekin. TCP/IP protokoloa konfiguratu beharko da, arreta berezia jarriz IP helbideratzeari eta haren parametroei.

Komeni da garrantzi berezia ematea hari gabeko sare batean ekipamenduak instalatu eta konfiguratzeari: sare-txartelak, sarbide-puntuak eta routerrak. Eta segurtasunarekin zerikusia duen guztia azpimarratu behar da.

Hona hemen ohiko ariketa batzuk:

-Ordenagailu sare txikia sortzea, sarearen topologia fisikoa eta logikoa konfiguratzea, gailuen arteko konektibitatea egiaztatzea, eta sarea dokumentatzea.

-Erabilgarri dagoen ekipamendu batean arp komandoa erabiltzea ARP cachearen sarrerak ebaluatzeko eta aldatzeko. Sare-analizatzaile baten bidez arp tramak kapturatzea.

-Hari gabeko sarbide-puntu bat konfiguratzea. Fabrikatzaileak emandako CDtik ondokoak konfiguratzea:

Pasahitz lehenetsia.

Sarbide-puntuaren izena.

IP helbidea zehaztea: estatikoa edo dinamikoa.

Sarbide-puntuaren IP helbide lehenetsia.

Sarearen identifikazioa: SSID.

WEP, WPA edo WPA2 sarbide-gakoak.

-Web nabigatzaile batetik sarbide-puntua konfiguratzea:

Sarbide-puntuan sartzea nabigatzailetik.

Sarbide-gakoak.

MAC helbideen iragazketa.

DHCP zerbitzua gaitzea/desgaitzea.

Sarrerako log-ak aktibatzea.

Azkenik, azpimarratu behar da "Sare lokalak" modulua bereziki koordinatu beharko dela "Sareko sistema eragileak" eta "Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea" moduluekin. "Sareko sistema eragileak" moduluan sistema eragileak instalatu eta konfiguratu behar dira (erabiltzaileak sortzea, baliabideak partekatzea, partekatutako baliabideetarako sarbidea, etab.) aldez aurretik diseinatuta eta maila fisikoan eraikita dagoen sare baten gainean. Bi moduluetako irakasleek ikasgela-lantegian egin beharreko ariketa praktikoen hurrenkera zehaztu behar lukete. Bestalde, "Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea" moduluan oinarrizko teknikak ikasten dira ekipamendu mikroinformatiko baten osagai nagusiak muntatu eta desmuntatzeko, besteak beste sare-txartelak, honako modulu honetako funtsezko elementuetarikoak, hain zuzen ere. Bigarren kurtsoko "Sareko zerbitzuak" moduluarekin ere honako honek badu zerikusia, batez ere hari gabeko sareen hedapenaren inguruan. Hori kontuan hartu beharko da, edukien gainjartzea ahal den neurrian saihesteko.

Lanbide modulua: Oinarrizko ingelesa I

Kodea: NA04.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hizkera formalean eta kontestualizazio irizpideak erabiliz idatzitako testu labur eta errazetan jasotako informazio idatzia ulertzen du; testu horiek eguneroko bizitzarekin edo dagokion lanbide arloko ohiko jarduerarekin lotuta daude.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduera arruntarekin edo lanbide jarduerarekin lotutako dokumentu labur eta erraz batean jasotako informazioa zuzen eta osotasunean interpretatzeko nahikoa gako-hitz ezagutu dira.

b) Informazioa identifikatu eta atera da, aurreikus daitekeena -izenak, datak, prezioak, orduak...- lanbidean erabili ohi diren eta ohiko hiztegia erabiltzen duten materialetatik, besteak beste, liburuxka, katalogo, eskuliburu eta abarrekoetatik, eta eguneroko bizitzako beste dokumentu batzuetatik (iragarkiak, menuak, ordutegiak).

c) Ohiko lanbide harremanetan trukatzen diren dokumentuetatik -merkataritza gutunak, faxak, mezu elektronikoak, formularioak...- informazio zehatzak atera dira, behar bezala tramitatzeko.

d) Lanbide jarduerari buruzko jarraibideak interpretatu dira, eta adierazitako ekintzak burutu edo simulatu dira.

e) Zehaztasunez identifikatu eta bereizi dira eguneroko bizitzan eta lanbide jardueran ohikoak diren seinale, idazkun, ordenagailuko mezu, etiketa, piktograma eta abarretan jasotako aholku edo oharrak, produktu, material, ekipamendu edo instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen arriskuak saihesteko.

f) Itzulpen tresnak egokiro erabili dira, eta, horretarako, erabileraren testuingurura eta eskatutako kohesiora egokitutako esanahia hautatu da.

2. Ahozko diskurtso errazetako informazioa ulertzen du, astiro emana, hizkuntza estandarrean, ohiko jarduerei edo aurreikus daitezkeen lanbide jarduerei buruzkoak; horretarako, mezua osotasunean aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Interes pertsonaleko gaiekin zerikusia duen ahozko diskurtso erraz baten ideia orokorra identifikatu da.

b) Hitzezko ohar errazetan jasotako zehaztasunak ulertu dira, ohiko jardueraren bat egiteko, besteak beste, garraio publikoa erabiltzeko; hala ere, batzuetan, diskurtsoa errepikatu behar da.

c) Aurreikus daitezkeen gaiei buruz ikus-entzunezko baliabideen bidez jasotako diskurtso arrunt batean, esate baterako bozgorailuaren bidezko abisu batean, oinarrizko informazioak ezagutu dira.

d) Telebistan emandako albiste bateko oinarrizko informazioa atzeman da, argitasunez, hizkuntza estandarrean eta irudiz lagunduta eman denean.

3. Testu errazak idazten ditu eta lanbide eremuan erabili ohi diren formulario edo agiri normalizatuak betetzen ditu, beharrezko zuzentasun gramatikala eta ortografikoa aplikatuta, erregistro neutroan edo formalean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errutinazko dokumentu errazak idatzi dira -aurkezpen gutunak, ohiko jardueren deskribapen laburrak, etab.-; horretarako, perpaus eta esaldi sinpleak erabili dira, kronologikoki modu koherentean lotzen edo antolatzen dituzten lokailuez josiak, hiztegi egokia erabili da eta, hala behar denean, testu-ereduak eta hasierako eta amaierako agurretarako, eskerrak emateko eta abarretarako formula estandarizatuak erabili dira.

b) Zuzen erabili dira egitura gramatikal errazak, nahiz eta oinarrizko akats sistematikoren bat egin, adibidez, aditz denborak nahastea.

c) Oinarrizko hiztegi orokorra erabili da, nahiko zabala eguneroko bizitzan eta lanbide ingurunean egoera eta gai ezagunetan gertatzen diren ohiko komunikazio beharrak betetzeko.

d) Gehien erabiltzen diren hitzak idatzi dira zuzentasun ortografikoarekin.

e) Mezu labur eta errazen gaineko oharrak hartu dira, informazio garrantzitsua jasoz; mezua errepikatzeko edo berriro esateko eskatuta, behar izanez gero.

f) Itzulpen tresnak erabili dira, koherentziaz eta testuingurua kontuan hartuz.

4. Eguneroko jarduera pertsonal eta profesionalei buruzko ahozko mezu errazak sortzen ditu; horretarako, oinarrizko egiturak erabiltzen ditu, eta oinarrizko komunikazio beharretarako hiztegi nahikoa erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzen erabili dira komunikaziorako esaldi eta formula estandarizatuak edo buruz ikasiak, ohiko egoerez aritzeko, batik bat diskurtso deskribatzaileetan.

b) Hiztegi nahiko zabala erabili da eguneroko bizitzan aurreikus daitezkeen egoeretan moldatzeko, eta egokia lanbide jarduerez mintzatzeko.

c) Mezuaren esanahiari eusteko behar adinako zuzentasun gramatikala lortu da, nahiz eta oinarrizko akatsak egin.

d) Diskurtsoa nahiko ahoskera argi eta ulergarriarekin egin da, nahiz eta atzerriko azentua nabarmena izan.

e) Diskurtsoa berriro formulatu da, baldin eta solaskideak hala eskatzen badu, ulergarritasuna hobetzeko.

5. Aurreikus daitezkeen gaiekin zerikusia duten elkarrizketetan beste pertsona batzuekin ingelesez hitz egiten du, oso elkarrizketa labur, erraz eta zuzena eginez eguneroko gaiei buruz edo lanbide jardueraren inguruan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanean edo astialdian egunero azaltzen diren gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzun dira.

b) Errutinazko egoerei buruzko elkarrizketa oso laburretan parte hartu da, mintzagai ezagunak jorratuz, nahiz eta elkarrizketa luzea egiteko gauza ez izan.

c) Aurreikus daitezkeen egoeretan, gizarteko elkartruke laburretan moldatzeko adina ulertu da, nahiz eta, batzuetan, solaskideek argi eta astiro emandako diskurtsoaren zati bat edo diskurtso osoa errepikatzeko eskatu.

d) Iritzi eta proposamen errazak azaldu dira, eta horrelakoei erantzun zaie, egoera informaletan eta pertsona ezagunekin.

e) Kortesiazko hitz eta formula egokiak erabili dira pertsonei hitz egiten hasteko, hasierako eta amaierako agurra egiteko eta barkamena eskatzeko.

f) Solaskidearen herrialdeak bereak dituen gizarte harremanetako konbentzioak aplikatu dira.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko hiztegia eta oinarrizko terminologia espezifikoa.

-Eguneroko bizitzan erabili beharreko hiztegia eta terminologia, batik bat, honako gaietarako: aisia eta astialdia, bidaiak, norberaren sentimenduak, bizi ohiturak eta errutinak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak...

Eduki gramatikalak:

-Aditz denborak: lehenaldi bakun eta jarraitua, geroaldia, I. motako baldintzazkoa, orainaldi perfektua.

-Boz pasiboa: orainaldi eta lehenaldi bakuna.

-Konparatiboak eta superlatiboak.

-Erlatibozko perpaus murrizgarriak.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: lokailuak.

-Puntuazio zeinuak.

Eduki funtzionalak.

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta profesionala emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Alderatzea eta erkatzea.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak, lehentasunak eta obligazioa adieraztea.

-Pertsonak eta errutinak deskribatzea.

-Testu erraz bateko gai nagusia identifikatzea.

-Interes pertsonal edo profesionaleko gai errazei buruzko testuak idaztea.

-Curriculum vitae-ak eta datu pertsonalak dituzten aurkezpen gutunak idaztea.

-Formularioak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, testuingurua kontuan hartuz erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Gai ezagunen gaineko informazio xumeak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Ohiko jarduera nagusiekin zerikusia duten galderak eta eskaerak egitea.

-Norberaren jarduerak deskribatzea, oraingoak zein lehengoak.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Orientabide didaktikoak.

Oinarrizko ingelesa I nahitaezko lanbide moduluak ikasleen hizkuntza gaitasuna indartzea du funtsezko helburu. Bereziki nabarmentzen ditu lanbide bizitzako ohiko komunikazio egoeretan aise moldatzea ahalbidetuko dieten trebetasunak.

Hainbat azterlan egin dira enpresa nazionalen eskarien gainean, hizkuntzak jakiteari dagokionez, eta langileak aukeratzeko garaian hizkuntza gaitasunak neurtzeko erabiltzen diren metodoak ere aztertu dira, eta agerian geratu da hizkuntzaren ezagutza espezializatu gabea eskatzen dela. Hala eta guztiz ere, hezkuntza maila honetan ingelesa ikasteko modulu honek eskaintzen duen prestakuntzak oinarri gisa balio du nagusiki, lanbide profilean zehazturiko gaitasunak lortzeari begira. Ez zaio uko egiten, ordea, ikasleen komunikaziorako gaitasuna hobetzeari eguneroko bizitzako egoeretan ingelesez moldatu ahal izan daitezen. Horregatik, hizkuntza trebetasun espezifikoak garatzeko bideak eman behar zaizkie ikasleei. Hizkuntzaren ikaskuntza lanbidean izanen dituzten beharrei egokitu behar zaie.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, helburu horri begira, nabarmenki praktikoa den ikuspuntu batetik bideratu behar da. Gramatikaren irakaskuntza aurreko kurtsoetan ikasitakoaren berrikuspen gisa hartu behar da eta ikasleentzat egiazko interesa duten komunikazio egoeretan txertatu. Horrela ikasleak errazago ohartuko dira ikasi behar duten hizkuntzan nahikoa trebe moldatu beharra dutela. Horregatik, iradokitzen da eginkizunen bidezko irakaskuntza-ikaskuntza metodologia erabiltzea, edo, bestela esanda, helburu zehatzak dituzten jarduerak erabiltzea, ikasleak hizkuntzan sakonago eta aktiboago murgiltzera bultzatzen dituztenak.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan eginen diren jarduerak egokiro diseinatu behar dira, ikasleak komunikazio egoera ahalik eta egiazkoenetan koka ditzaten. Teknikari honen lanbide profila kontuan izanik, irakurriaren ulermena bereziki indartu beharra dago. Komeni litzateke irakurketa eraginkorrerako teknikak sustatzea, hala nola scanning eta skimming izenekoak, bereziki baliagarriak izanen baitira ikasleen lanbide jardueran. Teknika horiek ikasle bakoitzaren espezializazioaren arloan izanen dute testuingurua, neurri handian. Ikasleek datuak, informazioak eta hiztegi espezifikoa aterako dituzte beste modulu batzuetako jardueretan maiz erabiltzen dituzten egiazko dokumentuetatik.

Idazmena ere arreta bereziz landuko da, gaitasun hori nagusiki zein ingurunetan erabiliko den ahaztu gabe. Hortaz, kontuan hartu beharko dira esparru honetan gehien erabiltzen diren komunikazio bideak, hala nola posta elektronikoa, aurkezpen elektronikoak, Interneteko foroak eta beste batzuk, dituzten berezitasunekin (netiquette arauak).

Baliabideen erabilerari dagokionez, informazioaren teknologiak oso tresna baliotsuak dira ikasleak benetako komunikazio egoeretan kokatzeko. Haietako batzuk lehen aipatu dira, eta beste batzuk gehitzen ahal zaizkie, batez ere Internet, baliabideen iturri agortezin hori, eskuratzen erraza eta, askotan, doakoa. Teknikari honen lanbide ingurunean, beraz, nahiko erraza izanen da egiazko materialak eskuratzea. Egiazko materialtzat jotzen ditugu hartzaile jakin batzuei zuzendutakoak, beren edukiak, ideiak eta informazioak jakinarazteko helburuarekin, funtsean, sortzen direnak, hizkuntzaren erabileraz bereziki arduratu gabe. Era berean, hor azaltzen da, jakina, titulu honetako gainerako modulu teknikoekin koordinatu beharra, ikasgelan erabiliko diren egiazko materialen iturri baitira.

Arreta jarri behar zaion beste kontu bat gaitasun soziolinguistikoen garapena da, gaitasun horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesu osoa kutsatu behar baitute. Garrantzitsua da, prestakuntza helburudun honen esparruan, bermatu ahal izatea ikasleek badakizkitela hizkuntza erabiltzeko konbentzioak, adeitasunezko arauak, erregistro desberdinak eta horiek behar bezala erabiltzearen garrantzia, eta, oro har, ingelesa ama hizkuntza duten herrien idiosinkrasia ongien definitzen duten ezaugarri kulturalak.

Ebaluazioari dagokionez, iradokitzen da prozesu horren ardatza izan dadila ikustea nola baliatzen dituzten ikasleek beren hizkuntza ezagutzak eta trebetasunak eta zenbateko gaitasuna duten komunikaziorako estrategia desberdinak erabiltzeko. Helburu horri begira seinalatu dira modulu honetako ebaluazio irizpideak eta, ildo berean, hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparrua oso bitarteko baliotsua izan daiteke ebaluazio tresnak diseinatzeko.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0230.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimenari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartearen aurrerabidearekin eta pertsonen ongizatearen gehikuntzarekin duten lotura identifikatu dira.

c) Ekimenaren kultura zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektorean abiatzen den enpresaburu baten ekimenaren nondik norakoa aztertu da.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera definitzen du, ingurunearen gaineko eragina baloratuz eta balio etikoak kontuan hartuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko negozio ideia zehatz bat definitu da, abiapuntutzat hartuko dena enpresa plana egiteko.

b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

c) Negozio ideiaren egokitasuna, ase gabeko beharrak, ideiak dakarren berrikuntza edo hobekuntza, merkatuan bete nahi den nitxoa edo hutsunea eta ideiaren esparru den sektorearen prospektiba baloratu dira, hori guztia enpresa plana egiteko abiapuntu izanen baita.

d) Aztertu da ea enpresaren jardueran zer nolako eragina duten enpresak erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

e) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE (enpresa txiki edo ertain) batek bere mikroingurunean eta makroingurunean dituen mehatxuak eta aukerak identifikatu dira, AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak) azterketa baten barnean.

f) Enpresa kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

g) Enpresen erantzukizun sozialaren fenomenoa eta enpresaren estrategiaren osagai gisa duen garrantzia aztertu dira.

h) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresa baten balantze soziala egin da eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu dira, bai eta sortzen dituzten onura sozialak ere.

i) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbide onak identifikatu dira.

j) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

3. Produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana egiten du enpresarentzat, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa bateko oinarrizko eginkizunak deskribatu dira, eta sistema kontzeptua aztertu da enpresari aplikatuta.

b) Fase hauek definitu dira: produkzioa edo zerbitzua, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

d) Antolaketaren eta langileriaren eredua definitu da, produkzioaren edo zerbitzuaren beharrak edo/eta merkatuaren eskakizunak kontuan harturik.

e) Horniduraren funtsezko alderdiak definitu dira: hornitzaileak aukeratzea eta materialak aukeratzea.

f) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, bai eta finantzabideak ere.

g) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

h) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

i) Kontabilitateko informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu dira, batez ere enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

j) Ahuleziak eta indarrak aztertu dira, AMIA azterketa osatuz.

k) Produkzio planaren inguruko guztia eta bideragarritasun ekonomiko finantzarioaren gaineko azterlana enpresa planean sartu dira.

l) Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko ETE bat sortzeko erabakia aurrera eramatearen egokitasuna baloratu da.

4. Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresa bat sortu eta abian jartzeko urratsak egiten ditu, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko desberdinetarako ezarritako tratamendu fiskalak bereizi dira.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu dira.

e) Erreferentziako tokian sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin da.

f) Forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak, laguntzak eta diru-laguntzak enpresa planean sartu dira.

g) ETE bat abian jartzeko aholkularitza eta kudeaketa administratiboa enpresatik kanpo lortzeko bideak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta agiriak betetzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontabilitateko informazioa gordetzeko teknikak aztertu dira.

b) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu dira.

c) Zerga egutegiko zerga motak bereizi dira.

d) Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Enpresa ekimena:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa plana: negozioaren ideia sistema mikroinformatikoen eta sareen esparruan.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta espezifikoaren azterketa.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Enpresako produkzioaren, antolaketaren eta giza baliabideen plana, eta bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana:

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

Administrazio eginkizunak:

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak lortzen dituzte beren ekimena garatzeko enpresaren esparruan, hala autoenpleguan nola inoren konturako lanean erantzukizunak eta eginkizunak beren gain hartzeko garaian.

Metodologia teoriko praktikoa erabili behar litzateke, azken horretan irakaskuntza ikaskuntza prozesu osoa bereziki azpimarratuz, ondokoak direla medio:

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreari buruzko informazio iturriak erabiltzea.

-Kasu praktikoen eta talde dinamiken bitartez, ekintzaileen jarrerak ulertu eta baloratzea, eta sistema mikroinformatikoen eta sareen sektorean haien beharra norainokoa den zehaztea.

-Enpresaburuekin, enpresa elkarte eta sindikatuen ordezkariekin eta administrazioekin harremanak izatea, jarduera osagarrien bidez (solasaldiak, bisitak etab.), ikasleen espiritu ekintzailea eta sektorearen ezagutza sustatzeko.

-Sektoreko ETEentzako kudeaketa administratiboko programak erabiltzea.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektorearekin zerikusia duen enpresa plan baten proiektua egitea, negozioa abian jartzearen alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioaren eta giza baliabideen antolaketa, merkataritzako ekintza, administrazio eta finantza kontrola, eta gizarte erantzukizunaren justifikazioa.

"Enpresa eta ekimena" moduluaren garapenean edukiek duten hurrenkera sekuentziazio irizpide logikoen ondorio da, eta honela banatu liteke ikasturteko hiruhilekoen artean:

-Ikasleek ez dute ezagutzen lan eginen duten sektorearen errealitatea. Horregatik, hasierako jarduerek sektore horretara hurbildu behar dituzte eta lanbide jardueran behar diren ekintzarako gaitasunak zein diren erakutsi behar diete.

-Hurrengo urratsean, ikasleei negozioaren ideia definitzeko erronka ezartzen ahal zaie. Horretarako, inguruko mehatxuak eta aukerak baloratu behar dituzte eta enpresaren helburuak planteatu, bai eta horiek lortzeko estrategiak eta ekintzak ere.

-Helburuak eta horiek lortzeko bideak definiturik, ikasleek enpresa plana egin dezakete, enpresa eratzeko prozesuan aurrera jarraitu ala ez erabakitzeko.

-Aurrera eginez gero, ikasleek enpresarentzako forma juridiko egokiena hautatzearekin zerikusia duten jarduerak egin behar lituzkete, eta enpresaren kudeaketa administratiboari dagozkion alderdi nagusiak ezagutu.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Autodiagnostikorako hainbat motatako testak egitea, ondokoak baloratzeko: negozio ideiaren inguruko proiektuaren heldutasun maila, ekintzaile baten gaitasun eta trebetasun orokorrak, eta produktua edo zerbitzua salduko den merkatuari buruzko ezagutza.

-Bai enpresa barnean bai gizarte ingurunean praktika onak aplikatzeari buruz ikertzea.

-Enpresa plana egitea, ondoko jarduketen bitartez:

Planaren helburuak ezartzea.

Ekintzailearen gaitasunak eta kualifikazioak identifikatzea enpresa proiektuari dagokionez. Behar izanez gero, prestakuntza planifikatzea.

Produktuaren edo zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak, asetzen dituen beharrak, berezitasunak, xede duen merkatua, bezeroengana iristeko erabiliko diren bideak eta beste datu interesgarri batzuk deskribatzea.

Merkatuaren azterketa egitea: eskariaren analisirako inkesta prestatzea eta lortzen diren datuak aztertzea. Inguruko lehia aztertzea. Produktu edo zerbitzu bera merkaturatzen duten enpresen zerrenda eta konparazio-azterketa egitea.

Marketin plana egitea, banaketa bideak, prezio politikak eta sustapen estrategiak azalduz.

Produkzio prozesua diseinatzea: beharko diren azpiegitura eta instalazioen azterlana egitea, fabrikazioaren edo zerbitzuaren prozesua diseinatzea, horniduraren aurreikuspena egitea eta izakinak baloratzeko metodo desberdinekin ariketak egitea.

Egindako proiektuaren arabera enpresan beharko diren lanpostuak identifikatzea, eta bakoitzaren eginkizunak azaltzea, eta hori guztia grafikoki adieraztea organigrama batean.

Hasierako inbertsioa osatzen ahal duten oinarrizko kontzeptuak eta horiek finantzatzeko eskura dauden bideak jakinik, haien aurreikuspena egitea, proposaturiko enpresa proiektuaren beharrak asetzeko.

Salerosketa kasuak garatzea, enpresa jarduerarako oinarrizko agiriak erabiliz: eskabidea, albarana, faktura, txekea, ordainagiria eta kanbio letra.

Emaitza desberdinak dituzten egoera balantzeak aztertzea.

Zailtasun maila desberdinetako egoera balantzeak egin eta finantza adierazleen bitartez aztertzea.

AMIA sistemaren bidez zenbait egoera aztertzea, gero sistema hori enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Forma juridiko bakoitzaren alde onak eta txarrak identifikatzea, prestatu den enpresa proiektuari aplikatzeko.

-Enpresa planean eragina duten eraketa eta administrazio izapide berariazkoak eta orokorrak banan-banan azaltzea.

-Nahitaezkoak diren kontabilitate eta zerga betebeharrak identifikatzea.

-Zergen arloan Estatuko arauek Nafarroako Foru Komunitatekoekin dituzten desberdintasunak azaltzea.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposaturiko jarduerak egiteko eta, kasua bada, azalpen jarduerak egiteko. Teknika horrek talde lanaren estrategiak aplikatzea ahalbidetuko luke. Estrategia horiek aztergai izanen dira "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluan.

Bestalde, "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluek elkarrekin lotura estua dute, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak, gastu sozialak eta beste gai batzuk azaltzen dituzten edukietan, hain zuzen ere. Hortaz, bikoizketak saihestearren, bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa litzateke.

Azkenik, komenigarria litzateke koordinazioa izatea "Enpresa eta ekimena" moduluko irakasleen eta irakasle teknikoen artean, ondoko gaietan, adibidez:

-Enpresaburuekin harremanak izatea, ikasleek hurbiletik ezagutu ahal dezaten beren prestakuntzaren helburu den eta ziur aski lana emanen dien sektorearen errealitatea.

-Ikasleek enpresa plana egiteko eskatzen dituzten datuak: produkzio prozesua, instalazioa, enpresa hornitzaileen zerrendak, materialen prezioak eta beste batzuk.

Lanbide modulua: Sareko sistema eragileak

Kodea: 0224.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sareko sistema eragilearen funtzioak ezagutzen ditu, eta sareko sistema eragile berrienak ere bai.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko sistema eragilearen kontzeptua ezagutu da.

b) Sareko sistema eragilearen funtzioak ezagutu dira.

c) Sareko sistema eragile baten osagai nagusiak ezagutu dira.

d) Sareko sistema eragile berrienak eta horien arteko diferentzia nagusiak ezagutu dira.

2. Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema informatikoaren bateragarritasunari buruzko azterketa egin da.

b) Instalazio moduak bereizi dira.

c) Zerbitzariko diskoaren partizioak planifikatu eta egin dira.

d) Fitxategi sistemak hautatu eta aplikatu dira.

e) Instalatu beharreko osagaiak hautatu dira.

f) Instalazioak automatizatzeko prozedurak aplikatu dira.

g) Ingurune pertsonalaren konfigurazioan hobespenak aplikatu dira.

h) Sareko sistema eragilea eguneratu da.

i) Zerbitzariaren eta bezero ekipamenduen arteko konektagarritasuna egiaztatu da.

j) Instalazio prozesu osoaren eta gorabeheren gaineko dokumentazioa egin da.

k) Makina birtualetan sareko sistema eragileak instalatu dira.

3. Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzaile-kontuak konfiguratu eta kudeatu dira.

b) Erabiltzaile-profilak konfiguratu eta kudeatu dira.

c) Ekipamendu-kontuak konfiguratu eta kudeatu dira.

d) Taldeen helburua, motak eta esparruak bereizi dira.

e) Taldeak konfiguratu eta kudeatu dira.

f) Erabiltzaileak taldeetako kide izatea kudeatu da.

g) Erabiltzaile eta talde lehenetsi eta berezien ezaugarriak identifikatu dira.

h) Erabiltzaile-profil mugikorrak planifikatu dira.

i) Sareko sistema eragile baten tresnak erabili dira erabiltzaileak eta taldeak administratzeko.

4. Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Direktorio-zerbitzuaren funtzioa, elementuak eta nomenklatura identifikatu dira.

b) Domeinuaren kontzeptua eta funtzioak ezagutu dira.

c) Konfiantza harremanak ezarri dira domeinuen artean.

d) Direktorio zerbitzua instalatu da.

e) Direktorio zerbitzuaren oinarrizko konfigurazioa egin da.

f) Elementu elkarteak erabili dira administrazio ereduak sortzeko.

g) Direktorio zerbitzuaren egitura aztertu da.

h) Domeinuak administratzeko tresnak erabili dira.

i) Domeinuan bezeroak sartu dira.

5. Sistema-baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatu eta segurtasun mailak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Baimenaren eta eskubidearen arteko aldea ezagutu da.

b) Partekatuko diren sistema-baliabideak identifikatu dira, baita zein baldintzatan partekatuko diren ere.

c) Partekatuko diren sistema-baliabideei baimenak esleitu zaizkie.

d) Sareko inprimagailuak partekatu dira.

e) Ingurune grafikoa erabili da baliabideak partekatzeko.

f) Segurtasun mailak ezarri dira sareko baliabide partekatuetarako bezeroen sarbidea kontrolatzeko.

g) Taldean lan egin da sistema-baliabide partekatuetarako sarbidea egiaztatzeko.

6. Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, erabilitako tresnak deskribatzen ditu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Monitorizatzeko programen ezaugarriak deskribatu dira.

b) Biltegiragailuetan errendimendu arazoak identifikatu dira.

c) Sareko sistema eragilearen jarduera behatu da sistemak berak sortutako aztarnak abiapuntutzat hartuta.

d) Sisteman instalatutako softwarea mantentzeko lanak egin dira.

e) Sistemaren atazak automatizatzeko eragiketak egin dira.

f) Sareko sistema eragilea konfiguratzeko informazioa interpretatu da.

7. Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan baliabideak partekatzearen abantailak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hainbat sistema eragileren artean baliabideak sarean partekatzeko beharra identifikatu da.

b) Sarearen konektagarritasuna egiaztatu da agertoki heterogeneo batean.

c) Baliabideak sarean partekatzea ahalbidetzen duten zerbitzuen funtzionaltasuna deskribatu da.

d) Baliabideak sarean partekatzeko zerbitzuak instalatu eta konfiguratu dira.

e) Sareko fitxategi-sistemetan sartu da sistema eragile desberdinak dituzten ekipamenduetatik.

f) Inprimagailuetarako sarbidea erabili da sistema eragile desberdinak dituzten ekipamenduetatik.

g) Taldean lan egin da.

h) Segurtasun mailak ezarri dira sareko baliabide partekatuetarako erabiltzailearen sarbidea kontrolatzeko.

i) Instalatutako zerbitzuen funtzionamendua egiaztatu da.

j) Bezero ekipamendu bat integratu da sareko sistema eragile batekin baino gehiagorekin, jabedunak nahiz libreak izan.

k) Sareko sistema eragile desberdinak antolatu dira edozein bezero ekipamendu integratu ahal izateko, autentifikazio bakarraren bidez.

Edukiak.

Sareko sistema eragileen atarikoak:

-Sareko sistema eragilearen kontzeptua.

-Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak.

-Sareko sistema eragilearen funtzioak.

-Osagaiak.

-Zerbitzaria eta bezeroa.

-Sareko sistema eragile berrienak.

Sareko sistema eragileak instalatzea:

-Softwarearen eta hardwarearen betekizun teknikoak egiaztatzea.

-Instalazioa prestatzea:

Sistema eragilea aukeratzea.

Partizioak eta fitxategi-sistema.

Abiaraztearen kudeatzaileak.

-TCP/IP konfigurazioa.

-Sareko sistema eragilea instalatzea:

Metodoak.

Automatizazioa.

Bere kasako instalazioak.

Sareko sistema eragileak makina birtualetan instalatzea eta horietan bezero-zerbitzari zerbitzuak konfiguratzea.

Instalazioa sarean: irudien bidez; R.I.S. (Remote Installation Service) zerbitzariaren bidez.

-Funtzionamendua egokia dela egiaztatzea.

-Sareko sistema eragileak eguneratzeko prozedurak.

-Instalazioari eta gorabeherei buruzko dokumentazioa egitea.

Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea:

-Erabiltzaile-kontua eta talde-kontua.

-Erabiltzaile-profilen motak: profil mugikorrak.

-Taldeak kudeatzea:

Erabiltzaile taldeak.

Talde-kontuak.

Motak eta esparruak.

Propietateak.

Taldeak erabiltzeko estrategiak.

-Sistemako erabiltzaile eta talde lehenetsiak eta bereziak.

-Erabiltzaile-kontuak: txantiloiak.

-Ekipamendu-kontuak kudeatzea.

-Erabiltzaileak eta taldeak administratzeko tresnak.

Domeinuak kudeatzea:

-Direktorio-zerbitzua eta domeinua.

-Direktorio-zerbitzuaren elementuak.

-Domeinuaren funtzioak.

-Direktorio-zerbitzua instalatzea:

Instalazioa sistema eragile desberdinetan.

Oinarrizko konfigurazioa.

-Domeinuak sortzea.

-Domeinu batek administratzen dituen objektuak:

Erabiltzaile orokorrak.

Taldeak.

Ekipamenduak.

-Domeinuen arteko konfiantza harremanak sortzea.

-Elementu elkarteak sortzea: nomenklatura.

-Domeinuari bezeroak gehitzea.

-Domeinuak administratzeko tresnak erabiltzea.

-Administrazioa delegatzea.

Sareko baliabide partekatuak kudeatzea:

-Baimenak eta eskubideak.

-Sarearen bidez fitxategiak eta direktorioak partekatzea.

-Sarean partekatutako baliabideak konfiguratzea.

-Baliabide partekatuaren baimenak konfiguratzea.

-Sarean partekatutako inprimagailuak konfiguratzea.

-Baliabide partekatuetarako sarbidearen segurtasuna.

-Erabilera sare homogeneoetan.

Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea:

-Sareko sistema eragilea abiaraztea.

-Sistema abiaraztean izandako hutsegiteak deskribatzea: konponbideak.

-Sareko sistema eragilearen errendimendua kontrolatzeko eta horren jarraipena egiteko tresnak erabiltzea.

-Sareko sistema eragilearen zerbitzuei dagozkien prozesuak kudeatzea.

-Babeskopiak eta leheneratzeak egitea.

-Sistemaren atazak automatizatzea.

Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea:

-Agertoki heterogeneoak deskribatzea.

-Baliabideak partekatzeko sareko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

-Sarean partekatutako baliabideak konfiguratzea.

-Sarean partekatutako baliabideen segurtasuna.

-Sare heterogeneoak erabiltzea.

Orientabide didaktikoak.

Hainbat motatako ekipamendu informatikoetan sareko sistema eragileak instalatzeko eta mantentzeko lanak egiteko gai izanen diren profesionalak trebatu nahi dira lanbide modulu honen bitartez.

Profesional horiek askotariko eginkizunak izanen dituzte. Izan ere, instalatze eta eguneratze lanak egiteaz gain, sistema eragilearen prozesu aktiboak monitorizatu beharko dituzte, baliabide partekatuak kudeatuko dituzte sare homogeneoetan nahiz heterogeneoetan, eta modu egokian erabili beharko dituzte sistema eragileak eskaintzen dituen tresnak.

Moduluaren edukien tratamenduari dagokionez, komenigarritzat jotzen da sistema eragile jabedunekin zerikusia duten edukiak ematea lehendabizi, sistema eragile libreak baino hedatuago daudelako. Ondoren sistema eragile libreei buruzko edukiak jorratuko lirateke, eta azkenik, modulua amaitzeko, ingurune heterogeneoak hartuko lirateke aztergai. Hona hemen, beraz, proposaturiko sekuentzia, lehenik eta behin sistema eragile jabedunen inguruan eta gero sistema eragile libreen inguruan garatuko litzatekeena:

-Sareko sistema eragileen atarikoak.

-Sareko sistema eragileak instalatzea.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

-Domeinuak kudeatzea.

-Sareko baliabide partekatuak kudeatzea.

-Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea.

Eta sareko sistema eragile libreen eta jabedunen integrazioari buruzko multzo batekin amaituko genuke.

Edukien sekuentziazio horrekin batera, modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzea helburu, garatu beharreko jardueren gaineko iradokizun batzuk aurkeztuko dira jarraian:

-Sareko sistema eragileak instalatzea eta eguneratzea.

Sareko sistema eragileen instalazio garbiak eginen lirateke (disko gogorra edo partizioa formateatuta dagoela). Eguneratze lanak ere eginen dira, adabakiak instalatuz edo bertsio berriagoak instalatuz.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

Erabiltzaile-kontu berriak sortuko dira, eta geroago aldatu edo kentzen ahalko diren baimenez hornituko dira. Erabiltzaile-talde berriak ere konfiguratuko dira beren baimenekin, eta erabiltzaileak elkartuko dira.

-Domeinuak kudeatzea.

Mota honetako jarduera batean, sarea zatitu eginen da domeinuak erabiliz, eta domeinu horren kudeatzailea nor den zehaztuko da. Domeinuan ekipamendu berriak sartuko dira.

-Sare homogeneoetako baliabide partekatuak kudeatzea.

Domeinu-kontrolatzaile baten eta horren ekipamendu bezeroen baliabideak partekatzeko behar diren lanak egin daitezela proposatzen da. Baliabide horiek fisikoak (inprimagailuak) zein logikoak (karpetak) izaten ahalko dira.

-Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea.

Abiaraztean gertatutako hutsegiteak aurkitu eta deskribatzea da jarduera honen helburua. Sareko sistema operatiboaren errendimendua kontrolatu eta hobetzeko eta haren jarraipena egiteko tresnak erabiliko dira. Babeskopiak eta leheneratze lanak eginen dira.

-Sareko sistema eragileak integratzea sare heterogeneoetan.

Kasu honetan helburua litzateke ekipamenduak gehitzea domeinuari, bai sistema eragile librea dituzten ekipamenduak, bai sistema eragile jabedunak dituztenak, domeinu-kontrolatzaile libreekin zein jabedunekin.

Jarduera horiek edo antzeko beste batzuk egiteko, komenigarria litzateke ikasgela-lantegi bat erabiltzea, ongi bereizitako bi gune izan behar lituzkeena: batean eduki teorikoak emanen lirateke, eta bestean, zati praktikoa egiteko, ekipamendu informatikoak eta interkomunikaziorako gailuak edukiko lirateke. Desiragarria litzateke, baita ere, sistema eragile jabedunen nahiz libreen azken bertsioak edukitzea, eta instalatzeko behar adina lizentzia eskuratzea.

Modulu honek zikloko gainerakoekin dituen loturei dagokienez, ikasleek finkatuta eduki behar dituzte "Erabiltzaile bakarreko sistema eragileak" moduluan garatzen diren gaitasunak, sistema eragile bat erabiltzearekin zerikusia duten lanak (instalazio errazak, oinarrizko administrazioa, atazen automatizazioa etab.) egiteari dagokionez, baita "Sare lokalak" moduluan hartutako gaitasunak ere. Horrez gain, sarea osatuko duten ekipamenduen arteko komunikazio logiko eta fisiko egokia egiaztatzeari dagokionez, beharrezkoa izanen da "Sareko zerbitzuak" moduluan ikasten diren gai batzuk koordinatzea: urruneko administrazioaren ingurukoak, eta esleitutako atakak zerbitzuak ongi egiten dituela egiaztatzeari buruzkoak. Halaber modulu honek baditu elkarguneak "Segurtasuna" moduluarekin, adibidez, firewall-aren konfigurazioa, babeskopiak egitea, segurtasun kopien motak (osoa edo partziala, maiztasuna). Horregatik komeniko da behar adinako koordinazioa ezartzea, alderdi horiek bi moduluetan izanen duten tratamenduari dagokionez.

Lanbide modulua: Segurtasun informatikoa

Kodea: 0226.

Iraupena: 110 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Sistema informatikoetan segurtasun pasiboko neurriak aplikatzen ditu, inguruneen ezaugarriak deskribatzen ditu eta beharrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Informazioa seguru mantentzearen garrantzia baloratu da.

b) Segurtasun fisikoaren eta logikoaren arteko aldeak deskribatu dira.

c) Ekipamendu eta zerbitzarien kokapen fisikoaren ezaugarriak eta giro-baldintzak definitu dira.

d) Sistema informatikoak fisikoki babesteko beharra identifikatu da.

e) Etenik gabeko elikatze sistemen funtzionamendua egiaztatu da.

f) Etenik gabeko elikatze sistemak aplikatzeko puntuak hautatu dira.

g) Sarbide-kontroleko zerrendetan oinarritutako segurtasun politikaren ezaugarriak eskematizatu dira.

h) Pasahitzen politika ezartzearen garrantzia baloratu da.

i) Sistema biometrikoak erabiltzeak dakartzan abantailak baloratu dira.

2. Biltegiragailuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan egindako prozedurak deskribatzen ditu eta informazioaren osotasuna segurtatzeko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Biltegiratze-politikari buruzko dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Informazioa biltegiratzeari datxezkion faktoreak (errendimendua, erabilgarritasuna, eskuragarritasuna, besteak beste) kontuan hartu dira.

c) Biltegiratze metodo nagusiak sailkatu eta zerrendatu dira, sareko biltegiratze sistemak barne.

d) Biltegiratze erredundanteko eta biltegiratze banatuko teknologiak deskribatu dira.

e) Babeskopiak egiteko estrategiak hautatu dira.

f) Maiztasuna eta txandakatze-eskema kontuan hartu dira.

g) Babeskopiak egin dira, hainbat estrategia erabiliz.

h) Biltegiratze-euskarri urrunekoen eta aldagarrien ezaugarriak identifikatu dira.

i) Biltegiratze-euskarri urrunekoak eta aldagarriak erabili dira.

j) Funtzionatzen ari diren sistemen babeskopiako irudiak sortu eta leheneratu dira.

3. Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzen ditu, haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta sistema informatikoa erabiltzeko beharrekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kontingentzia-planei jarraitu zaie segurtasun-hutsegiteen aurrean jarduteko.

b) Software maltzurraren mota nagusiak sailkatu dira.

c) Sistemak aldian behin eguneratu dira, izan litzaketen ahulguneak zuzentzeko.

d) Sistemetan instalatzen diren aplikazioen jatorria eta egiazkotasuna egiaztatu dira.

e) Software maltzurra detektatzeko eta ezabatzeko aplikazio espezifikoak instalatu, probatu eta eguneratu dira.

f) Datuak berreskuratzeko teknikak aplikatu dira.

4. Sare informatikoetan transmititutako informazioaren pribatutasuna segurtatzen du, eta eginkizun horretan ahulguneak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sareko zerbitzuak inbentariatzeko eta kontrolatzeko beharra identifikatu da.

b) Ingeniaritza sozialeko teknikek iruzur informatikoetan eta informazio-lapurretetan duten eragina kontrastatu da.

c) Publizitateak eta zabor-postak sortzen duten trafiko bolumena ahalik eta gehien murriztearen garrantzia ondorioztatu da.

d) Sare kableatuak monitorizatzea eragozteko neurriak aplikatu dira.

e) Hari gabeko sareetan erabiltzen diren protokoloen segurtasun-propietateak sailkatu eta baloratu dira.

f) Besteak beste, sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala bezalako identifikazio sistemak deskribatu dira.

g) Ekipamendu edo zerbitzari batean suebakia instalatu eta konfiguratu da.

5. Segurtasunari eta datuen babesari buruzko legeria eta araudia ezagutzen ditu eta horiek ez betetzearen ondorioak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Datu pertsonalen babesari buruzko legeria deskribatu da.

b) Biltegiratutako informazio pertsonalerako sarbidea kontrolatzeko beharra zehaztu da.

c) Datu-fitxategien tratamenduan eta mantentzean esku hartzen duten lege-figurak identifikatu dira.

d) Dagozkion datu pertsonalak jendearen eskueran jartzeko betebeharra kontrastatu da.

e) Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko egungo legeria deskribatu da.

f) Informazioaren segurtasuna kudeatzeari buruzko arauak kontrastatu dira.

Edukiak.

Segurtasun pasiboko neurriak aplikatzea:

-Segurtasun informatikoa: kontzeptuak, ahulguneak, mehatxuak, erasoak, arriskuak.

-Ekipamendu eta zerbitzarien kokapena eta babes fisikoa:

Hardwarearen babesa.

Segurtasun fisikoaren plana.

-Etenik gabeko elikatze sistemak (UPS). Ezaugarriak. Motak.

Biltegiragailuen kudeaketa:

-Informazioa biltegiratzea: errendimendua, eskuragarritasuna, irisgarritasuna.

-Biltegiratze erredundantea eta banatua:

RAID. Motak.

Lukuak.

-Biltegiratze urrunekoa eta aldagarria:

NAS sistemak.

SAN sareak.

-Kriptografia: Datuak enkriptatzea.

-Babeskopiak eta babes irudiak:

Babeskopiei buruzko politika.

Kopiak egiteko softwarea.

Konprimatzea eta enkriptatzea.

-Biltegiratzeko baliabideak. Disko magnetikoak eta optikoak. Flash memoria, zintak...

Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzea:

-Partizioak. Eguneratzeak eta adabakiak.

-Segurtasuna hari gabeko komunikazioetarako protokoloetan.

-Segurtasuna garraioan: tunel seguruak, IPSec, VPN...

-Sarbide-kontroleko zerrendak.

-Pasahitzen politika.

-Identifikazio digitala. Sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala.

-Babeskopietatik datuak berreskuratzea.

-Software maltzurra. Sailkapena. Babesteko eta desinfektatzeko tresnak.

-Sistema edo zerbitzarietan suebakiak erabiltzea.

Pribatutasuna bermatzea:

-Transmititzen den informazioaren pribatutasuna bermatzeko metodoak.

-Iruzur informatikoak eta informazio lapurretak. Kasuak.

-Kriptografia: kontzeptuak. Aplikazioak.

-Identifikazio sistemak: sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala.

-Monitorizazioaren kontrola sare kableatuetan.

-Segurtasuna hari gabeko sareetan.

-Suebakiak ekipamendu eta zerbitzarietan: kontzeptuak eta funtzionalitateak.

Segurtasunari buruzko legeria eta arauak betetzea:

-Datuen babesari buruzko legeria.

-Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta posta elektronikoari buruzko legeria.

Orientabide didaktikoak.

Segurtasun informatikoaren eremua izugarri zabala da, eta konplexutasun handia izan dezake. Horregatik, modulu honi ekiteko orduan ezinbestez kokatu behar gara titulu honetan ezarritako maila eta gaitasun orokorra dituen teknikariarentzako abiapuntu egokian. Modulu honen bidez ikasleek behar adinako ezagutza eta trebetasunak eskuratu behar dituzte antolakunde baten baliabideek izan ditzaketen arrisku, kalte eta mehatxuak identifikatu ahal izateko, sistema informatiko batean ezarritako informazio sistemari eta hardware eta software gailuei dagokienez; hau da, inplikatutako segurtasun esparrua definitu behar da. Behin hori identifikaturik, ikasleek prebentzio, detekzio eta berreskuratze mekanismoak (segurtasun mekanismoak) erabiltzen ahalko dituzte, halako moduan non sisteman dagoen informaziorako sarbidea eta hura aldatzeko ahalmena pertsona, ekipamendu edo programa baimendunek bakarrik izanen baitute, bakoitzak bere baimenaren mugen barnean, modu lokalean edo urrunekoan.

Trebetasun horiek garatzeak ondoko lanetan parte hartzeko aukera emanen die:

-Ekipamendu eta zerbitzariak ingurune seguruetan instalatzea, bai sare kableatuetan bai hari gabekoetan.

-Biltegiragailu mota guztien beharrak, kokapena eta ezaugarriak ezagutzea.

-Segurtasun politika egokiak aplikatzea. Babeskopiak. Informazioa berreskuratzea.

-Sarbideen kontrola.

-Transmititzen den informazioaren pribatutasuna bermatzen duten metodoak erabiltzea: kriptografia, identifikazio sistemak...

-Software maltzurraren kontrako babesa.

-Informazioaren babesari eta segurtasunari buruzko legeria eta araudia aplikatzea.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak dagokien atalean azaldutakoak dira, baina hurrenkera honetan gara daitezela iradokitzen da:

a) Segurtasun informatikoa: kontzeptuak, ahulguneak, mehatxuak, erasoak. Atal honetan sartuko litzateke e) multzoko "Iruzur informatikoak eta informazio lapurretak" gaia.

b) Segurtasun pasiboko neurriak aplikatzea.

c) Biltegiragailuen kudeaketa. Kriptografiako kontzeptuak geroago landuko lirateke, e) multzoan.

d) Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzea.

e) Pribatutasuna bermatzea. Kriptografia multzo honetan ikastea iradokitzen da, nahiz eta c) atalean diskoen enkriptatzea aipatzen den. Suebakiak eta hari gabeko sareak ere hemen landuko lirateke, sare kableatuez gain, nahiz eta d) atalean ere azaltzen diren segurtasun aktiboko mekanismo gisa; berdin dio zein ataletan jorratu, baina bietan aipatu behar dira.

f) Informazioaren babesari eta segurtasunari buruzko legeria eta araudia aplikatzea.

Edukien sekuentziazio horrekin bat, jarraian zenbait proposamen azalduko dira gara litezkeen jardueren tipologiari buruz, betiere uste izanik badela lantegi-ikasgela bat, behar bezala hornitua behar diren ekipamenduekin eta Interneterako sarbide azkarrarekin:

a) Segurtasun informatikoa: gomendagarria litzateke sistema informatiko batek izan ditzakeen ahulgune, mehatxu, eraso eta abarren azterketa teorikoa egitea (aurkezpenak, bideoak...), edo are eskemak egitea.

b) Segurtasun pasiboko neurriak aplikatzea. Sistema informatikoaren makina eta instalazioen kokapen fisikorako baldintzarik onenak aztertuko lirateke. UPS gailuren batekin sistemaren etenik gabeko elikaduraren funtzionamendua egiaztatzeko probak egin daitezke.

c) Biltegiragailuen kudeaketa. Gomendagarria litzateke hainbat biltegiragailu mota erabiltzea, urrunekoa, aldagarria (NAS, SAN), informazio bikoizteko eta, halaber, osagai bikoiztuak edukitzeko (diskoak, adibidez). Diskoak enkriptatzeko eta RAID disko erredundanteak kudeatzeko programak erabiltzea. Babeskopiak egiteko tresnak erabiltzea.

d) Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzea. Multzo honetan komenigarria litzateke ikasleekin batera lantzea sistema informatiko bat konfiguratzeko egin behar diren urrats guztiak, baita haietako bakoitza segurtasunez konfiguratuta uzteko erabiltzen ahal ditugun mekanismo edo tresnak ere. Bestalde, komeni da disko gogorren partizioak egitea diskoak kudeatzeko tresnak erabiliz, baimendutako erabiltzaileen zerrenda zehaztea, pasahitzen politika ezartzea, eta sistema eragilearen eta softwarearen eguneratzeen eta segurtasun adabakien instalazioa egitea.

e) Pribatutasuna bermatzea. Birusen eta programa maltzurren kontrako programak eta/edo erregistroa aldatzea eragozten duten utilitateak Interneten bilatzea iradokitzen da, gero horiek instalatu eta konfiguratzeko. Posta-software bat konfiguratzen ahal da, sinadura elektronikoa ahalbidetzen duen kriptografiako sistema batekin (adibidez, PGP-GPG) lan egin ahal izateko. Halaber, suebaki bat instalatzea edo haietakoren bat konfiguratzea komeni ote den baloratu daiteke.

f) Legeria irakasteko, dokumentazioa irakurtzera behartzen duten galdera sortak erabiltzea iradokitzen da. Interesgarria litzateke delitu informatikoetan aditua den abokaturen baten laguntza eskatzea aldian behin.

Iradoki diren jardueren tipologiari dagokionez, kontuan izan behar da komeni litzatekeela bai sistema informatiko kableatuekin zein hari gabekoekin lan egitea, hainbat ekipamendu mota erabiliz: eramangarriak, mahai gainekoak...

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, bistan da guztiekin duela nolabaiteko lotura kontrolari edo segurtasunari eragiten dieten alderdietan, baina bi modulu hauekin koordinatu behar litzateke nagusiki:

-"Sareko sistema eragileak" moduluarekin, sistema informatikoko erabiltzaileen eta taldeen kudeaketa, sistemako baliabide partekatuen kudeaketa eta sistemaren monitarizazioa partekatzen ditu. Utilitate eta tresnen tratamendua "Sareko sistema operatiboak" moduluan egitea iradokitzen da. "Segurtasuna" moduluan, berriz, segurtasunaren inguruko praktikak eginen lirateke haiekin.

-"Sare lokalak" eta "Sareko zerbitzuak" moduluekiko koordinazioa beharrezkoa da, hari gabeko sareen segurtasunari buruzko edukiak ez errepikatzeko.

Lanbide modulua: Sareko zerbitzuak

Kodea: 0227.

Iraupena: 150 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Dinamikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare-parametroak konfiguratzeko mekanismo automatizatuen funtzionamendua ezagutu da.

b) Eskaintzen dituzten onurak identifikatu dira.

c) Sare-parametroak konfiguratzeko eskaera batean esku hartzen duten prozedurak eta jarraibideak azaldu dira.

d) Sare-parametroak dinamikoki konfiguratzeko zerbitzu bat instalatu da.

e) Zerbitzua prestatu da sare lokal bateko sistemei oinarrizko konfigurazioa esleitzeko.

f) Esleipen dinamikoak eta estatikoak egin dira.

g) Zerbitzuan konfiguratzeko aukera gehigarriak integratu dira.

h) Parametroak behar bezala esleitu direla egiaztatu da.

2. Izenak ebazteko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Izenak ebazteko zerbitzu baten beharra izaten duten agertokiak identifikatu eta deskribatu dira.

b) Izenak ebazteko mekanismo nagusiak sailkatu dira.

c) Izen sistema hierarkikoen egitura, nomenklatura eta funtzionaltasuna deskribatu dira.

d) Izenak ebazteko zerbitzu hierarkiko bat instalatu da.

e) Zerbitzua prestatu da sare publikoetako zerbitzarietatik datozen erantzunak biltegiratzeko eta sare lokaleko ekipamenduei zerbitzatzeko.

f) Eremu berri bati dagozkion izenen erregistroak gehitu dira, posta-zerbitzariei eta ezizenei dagozkien aukerekin.

g) Taldean lan egin da bi zerbitzariren edo gehiagoren artean eremu-transferentziak egiteko.

h) Zerbitzariak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu da.

3. Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategiak transferitzeko zerbitzuaren utilitatea eta eragiteko modua ezarri dira.

b) Fitxategiak transferitzeko zerbitzu bat instalatu da.

c) Erabiltzaileak eta taldeak sortu dira zerbitzarian urrunetik sartzeko.

d) Sarbide anonimoa konfiguratu da.

e) Dauden sarbide moduetan mugak ezarri dira.

f) Zerbitzarirako sarbidea egiaztatu da, bai modu aktiboan bai modu pasiboan.

g) Bezeroekin probak egin dira komando-lerroan eta modu grafikoan.

4. Posta-zerbitzariak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan erabiltzeko eskakizunak identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Posta elektronikoa bidaltzen eta hartzen esku hartzen duten protokoloak deskribatu dira.

b) Posta elektronikoko zerbitzari bat instalatu da.

c) Erabiltzaile-kontuak sortu dira eta horien sarbidea egiaztatu da.

d) Posta-kontuetarako ezizenak definitu dira.

e) Posta-zerbitzariaren bidegabeko erabilerak eragozteko metodoak aplikatu dira.

f) Zerbitzuak instalatu dira erabiltzaile-postontzietan dagoen posta urrunetik jaso ahal izateko.

g) Posta elektronikoko bezeroak erabili dira posta bidaltzeko eta hartzeko.

5. Web zerbitzariak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan erabiltzeko eskakizunak identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web zerbitzari baten funtzionamenduaren oinarri diren funtsak eta protokoloak deskribatu dira.

b) Web zerbitzari bat instalatu da.

c) Gune birtualak sortu dira.

d) Xede-gunea zerbitzarian sartzen den trafikotik bereizteko dauden aukerak egiaztatu dira.

e) Zerbitzariaren segurtasuna konfiguratu da.

f) Erabiltzaileen zerbitzarirako sarbidea egiaztatu da.

g) Kode-exekuzioa bereizi eta probatu da zerbitzarian eta bezeroan.

h) Zerbitzarian moduluak instalatu dira.

i) Bezeroaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioak segurtatzeko mekanismoak ezarri dira.

6. Urrunetik sartzeko metodoak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak deskribatzen ditu eta dagozkien zerbitzuak instalatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistemetan urrunetik sartzeko eta administratzeko metodoak deskribatu dira.

b) Komando-lerroan urrunetik sartzeko zerbitzu bat instalatu da.

c) Modu grafikoan urrunetik sartzeko zerbitzu bat instalatu da.

d) Bi metodoen funtzionamendua egiaztatu da.

e) Metodo bakoitzaren abantaila eta gabezia nagusiak identifikatu dira.

f) Urrunetik sartzeko probak egin dira izaera desberdineko sistemen artean.

g) Urrunetik administratzeko probak egin dira izaera desberdineko sistemen artean.

7. Hari gabeko sare seguruak hedatzen ditu, eta eginkizun horretan hautatutako konfigurazioa justifikatzen du eta ezartzeko prozedurak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hari gabeko sarbide-puntu bat instalatu da sare lokal baten barruan.

b) Sarbide-puntuaren protokoloak, funtzionamendu moduak eta konfigurazioaren parametro nagusiak ezagutu dira.

c) Konfigurazio egokiena hautatu da probatzeko hainbat agertokiren gainean.

d) Hari gabeko komunikazioetarako segurtasun mekanismo egokia ezarri da.

e) Hari gabeko hainbat gailu eta moldagailu mota erabili dira estaldura egiaztatzeko.

f) Sare publikoarekin eta sare lokaleko hari gabeko zerbitzuekin konektatutako hari gabeko bideratzaile bat instalatu da.

g) Bideratzailea sare lokaleko ordenagailuetatik konfiguratu eta probatu da.

8. Sare lokaletatik sare publikoetarako sarbidea ezartzen du, eta eginkizun horretan izan litezkeen agertokiak identifikatzen ditu eta software espezifikoa aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sare lokal pribatu baterako eta sare publiko baterako sarbidea duen sistema baten hardwarea instalatu eta konfiguratu da.

b) Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko atebidearen eginkizuna beteko duen aplikazio bat instalatu da.

c) Hautatutako aplikazioaren ezaugarri eta aukera nagusiak ezagutu eta bereizi dira.

d) Sare lokal pribatuaren sistemak konfiguratu dira atebidearen bitartez sare publikoan sartzeko.

e) Sarbidea kontrolatzeko prozedurak ezarri dira atebidearen bitartez transmititzen den trafikoa segurtatzeko.

f) Sare lokal pribatuaren eta sare publikoaren arteko komunikazioak bizkortzeko mekanismoak inplementatu dira.

g) Mekanismo mota hori aplikatzeko izan litezkeen agertokiak identifikatu dira.

h) Sistema bereko bi interfazeren edo gehiagoren artean sareko trafikoa birbidaltzea ahalbidetuko duen mekanismo bat ezarri da.

i) Sare jakin baterako sarbidea egiaztatu da beste sare batekin konektatutako sistemetatik.

j) Sare publiko batetik sare lokal pribatu bateko makina batean kokatutako zerbitzu batean sartzeko konfigurazioa ezarri eta egiaztatu da.

Edukiak.

Sistemak dinamikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzea:

-IP helbidea, sare-maskara, atebidea.

-DHCP protokoloa. Atakak. Bezero-zerbitzari eredua.

-DHCP. Barrutiak, baztertzeak, emateak eta erreserbak.

-DHCP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DHCP ekipamendu bezeroak konfiguratzea.

-Helbideak berritzeko komandoak.

Izenak ebazteko zerbitzuak instalatzea:

-Izen sistema lauak eta hierarkikoak.

-Izenetarako agintea delegatzea.

-Lehen mailako zonak eta bigarren mailakoak. Zona-transferentziak.

-Erregistro motak. SOA, NS, A, CNAME eta MX erregistroak.

-DNS protokoloa. Atakak. Bezero-zerbitzari eredua.

-DNS zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DNS izenak ebazteko ekipamendu bezeroak konfiguratzea.

-DNS izenen ebazpena egiaztatzeko komandoak.

Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzea:

-FTP protokoloa. Atakak esleitzea. Bezero-zerbitzari eredua.

-Erabiltzaileak eta taldeak. Sarbide anonimoa.

-Baimenak. Kuotak. Banda-zabaleraren muga.

-Datu-konexioa eta kontrol-konexioa.

-Kontroleko, autentikazioko, kudeaketako eta fitxategi-transferentziako komandoak.

-Transferentzia testu-moduan eta modu bitarrean.

-FTP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-FTP ekipamendu bezeroak instalatu eta konfiguratzea testu-moduan eta modu grafikoan. FTP komandoak.

Posta elektronikoko zerbitzuak kudeatzea:

-Posta elektronikoaren funtzionamendua:

Posta-helbidearen egitura. Erabiltzailearen identifikazioa. Domeinuaren identifikazioa.

Posta-mezuaren egitura. Mezuaren gorputza eta goiburua.

Posta elektronikoaren arkitektura. Erabiltzaile-agentea. Transferentzia-agentea.

-Mezuak behera kargatzeko protokolo eta zerbitzuak:

Postetxeko protokoloa (POP).

-Interneteko mezuak atzitzeko protokoloa (IMAP).

-Mezuak bidaltzeko protokoloa:

-Posta transferentziako protokolo sinplea (SMTP).

-Posta-kontuak, ezizenak eta erabiltzaile-postontziak. Erabiltzaile-kuotak.

-Posta-zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Posta-bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Web bidezko posta elektronikoko zerbitzuak.

Web zerbitzariak kudeatzea:

-HTTP protokoloa. Atakak. Bezero-zerbitzari eredua.

-Zerbitzari birtualak. Host goiburuko izena. Zerbitzari birtual baten identifikazioa.

-Sarbide anonimoa eta autentifikatua. Autentifikatzeko metodoak.

-Web zerbitzari baten instalazioa eta oinarrizko konfigurazioa.

Urruneko kudeaketa:

-Terminalak testu-moduan.

-Terminalak modu grafikoan.

-Urruneko administrazioa.

Hari gabeko sareak hedatzea:

-Sarbide-puntuak.

-Hari gabeko bideratzaileak.

-Segurtasuna hari gabeko sareetan.

Sare pribatuen eta sare publikoen interkonexioa:

-Atebideak aplikazio mailan. Aurrememorian biltegiratzea.

-Sare-interfazeen arteko trafikoa bideratzea.

-LAN bat Internetekin konektatzea:

Router baten bidez konektatzea.

Proxy baten bidez konektatzea.

Sarbide-kontroleko zerrendak.

-Helbideen translazioaren taulak. NAT.

-Sare pribatu birtualak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honek TCP/IP ereduko aplikazio protokolo ezagunenak aurkezten ditu, erabiltzailearekiko informazio trukea ahalbidetzen dutenak, hain zuzen ere. Besteak beste, DNS, DHCP, HTTP, SMTP, TELNET eta FTP protokoloak dira. Horrez gain, barnean hartzen ditu hari gabeko sareen hedapena eta sare pribatuen eta publikoen interkonexioa, batez ere Internetekoa. Interkonexio hori hardware bidez (routerrak) edo software bidez (proxyak) egin daiteke.

Beraz, TCP/IP ereduko aplikazio geruza deritzona landu behar da funtsean, eta horrek eduki teoriko garrantzitsua dakar. Oinarri sendoa eduki behar da TCP/IP ereduko garraio geruzari buruz, zehazki bezero-erabiltzaile eredu deritzonari buruz, baita ataken kontzeptuaz eta horien esleipenaz ere. Behin TCP/IP garraio geruza ulerturik, lehen aipatutako zerbitzu edo aplikazioen azterketari ekiten ahal zaio, garraio geruzak eusten baitie horiei guztiei.

Aplikazioen oinarri diren protokoloak ezagutu ondoren, aplikazio horiek ezagutzeko modurik onena da haiek instalatu eta konfiguratzea eta diseinatzean ezarri zitzaizkien eginkizunak ongi betetzen dituztela egiaztatzea. Horregatik, moduluak alderdi praktiko oso garrantzitsua izan behar du. DHCP, DNS, WEB eta abarreko zerbitzarien instalazioak egin behar dira, eta horretarako, zerbitzu edo aplikazio bakoitzerako zerbitzari bat erabili ordez, makina birtual izenekoak erabil daitezke.

Zerbitzari gisa makina birtualak erabiltzeak abantaila handia dakar, alegia, PC erreal berean hainbat zerbitzari eduki daitezkeela hainbat makina birtualetan. Adibidez, makina batean web zerbitzaria eduki nahi bada eta beste makina batean DNS zerbitzaria, DHCP zerbitzaria eta proxya, bi makina birtual erabil daitezke, baina makina erreal batean ibiltzeko.

Ekipamendu bezeroak ere makina birtualetan instalatzen ahal ditugu eta haietan konfiguratu nabigatzaileak, posta-bezeroa, FTP bezeroak, zerbitzariekiko elkarrekintzarako beharrezkoak direnak.

Modulu honetan dagokien atalean aipatutako edukiei ekiteko hurrenkera hau iradokitzen da:

-TCP/IP garraio maila. Bezero-zerbitzari eredua. Atakak esleitzea.

-Sareko zerbitzu klasikoak. DNS zerbitzaria. DHCP zerbitzaria. Telnet zerbitzaria.

-Intranet-internet sare bateko zerbitzariak. Web zerbitzaria. FTP zerbitzaria. Posta-zerbitzaria.

-Sare pribatuen eta sare publikoen interkonexioa.

Eduki horiei loturik, lantegi-ikasgelan egiteko jarduera batzuk iradokiko dira jarraian. Lau jarduera praktiko aurkeztuko dira. Lehenbiziko hirurek sareko zerbitzuekin zerikusia dute eta, http protokolorako zehazten badira ere, beste edozein protokolotarako egokitu daitezke. Beste jarduerak proxy zerbitzuekin zerikusia du.

1. jarduera. Webgune baten administrazioa (http protokoloa).

Web zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea ikasgelako ekipamendu batean (makina birtuala) eta behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzea ikasgelako beste ekipamendu batetik, hainbat nabigatzaile erabiliz, eta datu paketeak atzituz sare-analizatzaile batekin, http protokoloaren eskaerak eta erantzunak aztertzeko.

2. jarduera. Protokoloen arteko interakzioa: DNS eta HTTP.

Bi zerbitzari instalatu eta konfiguratzea bi ekipamendu desberdinetan (makina birtualak); horietako batek http zerbitzuak emanen ditu (web zerbitzaria) eta besteak izenak ebazteko zerbitzuak emanen ditu (DNS). Haien funtzionamendua egiaztatzea ikasgelako beste ekipamendu batetik, eta datu paketeak atzitzea sare-analizatzaile batekin, DNS eta HTTP protokoloen arteko interakzioa aztertzeko.

3. jarduera. FTP bezeroen erabilera.

FTP bezero bat erabiltzea modu grafikoan eta komando-moduan, web zerbitzari gisa ariko den ikasgelako ekipamendu batera fitxategiak kargatzeko.

4. jarduera. Sare publikoetarako sarbidea sare lokaletatik.

Barneko sarearen eta sare publikoaren arteko ate gisa diharduen makina zerbitzari batean proxy zerbitzariaren softwarea instalatzea, eta sarbide-kontroleko zerrendak definitzea, webgune jakinetarako sarbidea eman edo ukatzen dutenak, domeinu-izenaren, IP helbideen edo hitz jakinen arabera.

Gorago aipatu den moduan, baliabideen erabilerari dagokionez, zerbitzari eta bezeroak instalatu eta konfiguratzearekin zerikusia duten praktikak egiteko komeni da makina birtualak erabiltzea. PC erreal batean hainbat ekipamendu birtualizatu ahal izateko beharrezkoa da PC horretan behar adinakoak izatea bai RAM memoriaren tamaina bai disko gogorraren edukiera, bestela ez baititugu izanen ariketa praktikoak egiteko behar ditugun baliabideak.

Halaber desiragarria litzateke Interneteko konexioa edukitzea, ikastetxeak erabiltzen duen konexiotik bereiz. Horrela, ikasleek Internetekin konektaturik jarduerak egiten ahalko dituzte ikastetxeko gainerakoei traba egin gabe.

"Sareko zerbitzuak" moduluak badu lotura zikloko beste modulu batzuekin, bereziki "Sare lokalak" moduluarekin eta, neurri txikiagoan, "Segurtasun informatikoa" moduluarekin. Sare lokalekiko lotura oso zuzena da, modulu horretan finkatzen baitira sareko zerbitzuak instalatu eta konfiguratzeko erabili behar diren oinarri teoriko-praktikoak. Hari gabeko sareen gaia ere bi moduluetan ageri da: "Sare lokalak" moduluan sare-txartelen eta sarbide-puntuen instalazioari eta konfigurazioari dagokien guztia ageri da; eta "Sareko zerbitzuak" moduluan, berriz, bideratzaileak, funtsean hari gabekoak, eta horien eta kanpoko sareen arteko konektagarritasuna. Hori guztia koordinatzeko ahalegina egin behar da, beraz, baina iradokitzen da "Sare lokalak" modulua dela esparru egokia hari gabeko sareen gaia jorratzeko. "Sareko zerbitzuak" moduluan, berriz, komeni litzateke hari gabeko bideratzaileekin zerikusia duen guztia jorratzea, sareen interkonexioarekin zuzeneko lotura izateagatik.

Lanbide modulua: Web aplikazioak

Kodea: 0228.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Marka-lengoaiak erabiltzen ditu sarean zehar informazioa transmititzeko, eta eginkizun horretan dokumentuen egitura aztertu eta haien elementuak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web-arekin zerikusia duten marka-lengoaien ezaugarri orokorrak identifikatu dira.

b) Marka-lengoaiaren etiketa eta atributu nagusien funtzionaltasuna ezagutu da.

c) HTML eta XHTML lengoaien arteko aldeak zehaztu dira.

d) Web dokumentuak sortzeko edizio-tresnak erabili dira.

e) Web dokumentuetan multimedia elementuak sartu dira.

f) Estilo orriak erabiltzearen onurak identifikatu dira.

g) Estilo orriak aplikatu dira.

h) Web dokumentuetan script-ak erabiltzearen onurak identifikatu dira.

2. Eduki-kudeatzaileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien aplikazioak identifikatzen ditu eta eskakizunen arabera konfiguratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eduki-kudeatzaileak instalatzeko beharrezkoak diren eskakizunak identifikatu dira.

b) Rol desberdinak dituzten erabiltzaileak kudeatu dira.

c) Eduki-kudeatzailearen interfazea pertsonalizatu da.

d) Funtzionamendu probak egin dira.

e) Eduki-kudeatzailea eguneratzeko lanak egin dira, segurtasunari dagozkionak batik bat.

f) Beharrezkoak diren moduluak eta menuak instalatu eta konfiguratu dira.

g) Eduki-kudeatzaileak berak eskaintzen dituen segurtasun mekanismoak aktibatu eta konfiguratu dira.

h) Foroak gaitu dira eta sartzeko arauak ezarri dira.

i) Funtzionamendu probak egin dira.

j) Kudeatzailearen edukien babeskopiak egin dira.

3. Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan gunearen egitura eta sortutako direktorio-hierarkia deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gunearen egitura eta sortutako direktorio-hierarkia ezagutu dira.

b) Aldaketak egin dira gunearen estetikan edo itxuran.

c) Profil pertsonalizatuak manipulatu eta sortu dira.

d) Besteak beste, foroen eta kontsulten bidezko komunikazioen funtzionaltasuna egiaztatu da.

e) Edukiak hainbat formatutan inportatu eta esportatu dira.

f) Babeskopiak eta leheneratzeak egin dira.

g) Guneak izan dituen sarreren eta erabileraren txostenak egin dira.

h) Gunearen segurtasuna egiaztatu da.

4. Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien aplikazioak identifikatzen ditu eta fitxategien osotasuna egiaztatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzu baten xedea zehaztu da.

b) Web fitxategiak kudeatzeko hainbat aplikazio deskribatu dira.

c) Web fitxategiak kudeatzeko tresna bat instalatu eta egokitu da.

d) Erabiltzaile-kontuak sortu eta sailkatu dira, erabiltzaileen baimenen arabera.

e) Fitxategiak eta direktorioak kudeatu dira.

f) Informazio gehigarriko fitxategiak erabili dira.

g) Fitxategi eta direktorioen gainean indexatzeko irizpideak aplikatu dira.

h) Fitxategi-kudeatzailearen segurtasuna egiaztatu da.

5. Web bulegotikako aplikazioak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web bulegotikako aplikazioen xedea zehaztu da.

b) Web bulegotikako hainbat aplikazio deskribatu dira (testu-prozesadorea, kalkulu orria, besteak beste).

c) Web bulegotikako aplikazioak instalatu dira.

d) Erabiltzaile-kontuak kudeatu dira.

e) Erabiltzaileen sarbidean segurtasun irizpideak aplikatu dira.

f) Instalatutako aplikazio bakoitzaren prestazio espezifikoak ezagutu dira.

g) Aplikazioak elkarlanera zuzenduta erabili dira.

6. Mahaigaineko web aplikazioak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mahaigaineko hainbat web aplikazio deskribatu dira.

b) Aplikazioak instalatu dira posta elektronikoko zerbitzua web sarbidez hornitzeko.

c) Aplikazioak konfiguratu dira posta-zerbitzari batekin integratzeko.

d) Erabiltzaile-kontuak kudeatu dira.

e) Posta elektronikorako sarbidea egiaztatu da.

f) Web egutegiko aplikazioak instalatu dira.

g) Instalatutako aplikazioen (hitzorduak, egitekoak, besteak beste) prestazio espezifikoak ezagutu dira.

Edukiak.

Marka-lengoaiak erabiltzea web ingurunean:

-HTML etiketak eta atributuak identifikatzea.

-HTML eta XHTML lengoaien arteko egiturazko aldeak.

-HTML eta XHTML lengoaien bertsioak.

-Web diseinurako tresnak.

-Estilo orriak.

Eduki-kudeatzaileak instalatzea:

-Sistema eragile libreetan eta jabedunetan instalatzea:

-Erabiltzaileak eta erabiltzaile taldeak sortzea.

-Interfaze grafikoa erabiltzea. Ingurunea pertsonalizatzea.

-Eduki-kudeatzaileak eskaintzen dituen funtzionalitateak.

-Sindikazioa.

-Eduki-kudeatzaileen funtzionamendua.

-Eduki-kudeatzailearen eguneratzeak.

-Moduluak eta menuak konfiguratzea.

Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzea:

-Elementu logikoak: komunikazioa, materialak eta jarduerak.

-Sistema eragile libreetan eta jabedunetan instalatzea:

-Erregistro moduak. Lotutako interfaze grafikoa.

-Ingurunea pertsonalizatzea. Nabigazioa eta edizioa.

-Ikastaroak sortzea zehaztapenei jarraituz.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

-Funtzionalitateak aktibatzea.

Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea:

-Instalazioa.

-Nabigazioa eta oinarrizko eragiketak.

-Kudeatzailearen administrazioa. Erabiltzaileak eta baimenak. Erabiltzaile motak.

-Baliabide partekatuak sortzea.

Web bulegotikako aplikazioak instalatzea:

-Instalazioa.

-Instalatutako aplikazioak erabiltzea.

-Erabiltzaileak eta lotutako baimenak kudeatzea.

-Segurtasuna egiaztatzea.

Mahaigaineko web aplikazioak instalatzea:

-Web postako aplikazioak.

-Instalazioa.

-Erabiltzaileak kudeatzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen xedea da ikasleei behar bezalako trebetasunak ematea web-ean eskuratzen ahal diren tresna eta baliabide berriak ezagutu, lortu, konfiguratu eta erabiltzeko, segurtasun irizpideei jarraituz. Interneten egiten duten bilaketan, dokumentu digitalen kudeaketarako tresna baliagarriak bereizteko, horien instalaziorako eskakizunak ezagutzeko eta segurtasunez erabiltzeko prest uzteko gaitasuna garatu behar dute. Modulu honetan identifikatu beharreko tresnak ondokoak izanen dira:

-Web fitxategiak eta edukiak kudeatzeko sistemak, bide ematen dutenak laguntza-egitura bat (framework deritzona) sortzeko, web-erako egokitutako edukiak eta dokumentuak sortu eta administratzeko.

-Ikasgela birtualak kudeatzeko sistemak. Urrutiko ikaskuntzarako ikastaroak sortu ahal izateko plataforma instalatzea.

-Web fitxategiak kudeatzeko sistemak. Aurreko sistemen osagai gisa, FTP gisa edo web aplikazioen zerbitzari gisa.

-Bulegotika sistemak web-ean, prozesadoreak, kalkulu orriak eta suite informatikako programak, Internetetik eskuragarriak.

-Mahaigaineko web aplikazioen sistemak. Postaren konfigurazioa.

Modulu honetan garatu beharreko edukiak dagokien atalean azaldutakoak dira, baina hurrenkera honetan gara daitezela iradokitzen da:

-Web aplikazioei buruzko sarrera. Sarrera eta web orrien eraikuntza, argitalpena izan ezik; gomendagarria litzateke argitalpena "Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea" izenburuko multzoaren barnean egitea.

-Web aplikazioak. Komeni litzateke ardatz gisa hartuko diren aplikazioak gai izatea, web orriak argitaratzeko ez ezik -horrelako aplikazioak (e) multzoan aztertuko dira-, baita gainerako multzoetan erabili beharreko elementuak sortzeko ere.

-Bulegotikako web aplikazioak.

-Mahaigaineko web aplikazioak.

-Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea.

-Eduki-kudeatzaileak instalatzea.

-Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzea. Atal honetan sartuko litzateke wikien eta foroen eraikuntza, bai eta (b) multzoan jorratutako multimedia elementu, irudi, soinu eta abarrekoak ere, urrutiko ikaskuntzaren kudeatzailearen testuinguruan kokatuta.

Edukien sekuentziazio horrekin bat, jarraian zenbait proposamen azalduko dira gara litezkeen jardueren tipologiari buruz, betiere uste izanik badela lantegi-ikasgela bat, behar bezala hornitua behar diren ekipamenduekin eta Interneterako sarbide azkarrarekin:

-Web orriak sortzea estilo orriekin, eta arakatzaile baten bidez emaitza bistaratzea. Azken praktika gisa, web orria argitara liteke doako gune batean, dela 1. multzoa amaitutakoan, dela 5. multzoa (web fitxategien kudeaketa) lantzeko unean.

-Sarean bilatzea eta bertako tresnak erabiltzea: laster-marka sozialak, blogak sortzea, wikiak, gehitzaileak eta sindikazioa, zerbitzu bat pertsonalizatzea edo azken erabiltzaileari egokitzea, foroak, etab. Irudiak eta bideoak biltegiratzea. Doako tresnak bilatzea podcast, videocast eta abarrekoak sortzeko.

-Eduki-kudeatzaile bat instalatzea. Erakunde jakin baten dokumentuak eta karpetak sortu, editatu eta antolatzea.

-Urrutiko ikaskuntzaren kudeatzaile bat instalatzea. Oinarrizko ikastaro bat sortzea eta hura osatzen duten elementuak erabiltzea. Maila honetan landu beharreko funtzioak mugatu behar lirateke, edukiak gehiegi hazi litezkeelako.

-Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea: atal honek hainbat elementu lantzeko aukera ematen du eta gomendagarria litzateke atal honetan "Sareko zerbitzuak" moduluarekin koordinaturik aritzea, litekeena baita horren edukien artean izatea FTP zerbitzuak, web aplikazioen zerbitzariak eta eduki-kudeatzaile batean fitxategiak kudeatzeko zerbitzurako osagaiak.

-Web bulegotikako aplikazioak: testu-tratamenduko online zerbitzuak, kalkulu orriak... atzitu eta erabiltzea.

-Mahaigaineko web aplikazioak: posta (posta programa bat konfiguratu), agenda, egutegia. Sarean hainbat tresna daude eskura, eta software librekoak dira. Behin instalaturik, mahaigainetik edo makinatik web-erako sarbide gardena ematen diote erabiltzaileari.

Iradoki diren jardueren tipologia dela eta, komeni litzateke gogoan izatea ondoko baliabide hauek, besteak beste, erabiltzen ahal direla:

-Orri sinpleak sortzeko aukera asko dago. Komeni litzateke Internetetik behera kargatzea web orriak sortzeko doako edizio tresnak; eta/edo bestelako aukerak erabil daitezke, hala nola software jabeduna eta/edo web orriak editatzeko hezkuntza-lizentziak; eta testu editore xumeren bat ere bai.

-Arakatzaileek web dokumentuak nola interpretatzen dituzten ezagututa, bilaketak egiten eta programa libre nahiz jabedunak behera kargatzen eta instalatzen aritu ondoren, sarean dauden beste web aplikazio erabilgarri batzuk azter litezke:

-Laster-marka sozialak

-Online tresnak: irudi eta argazkiak biltegiratzea, bideoak editatzea, musika editatzea...

-Blogak sortzea.

-Podcast, videocast eta abarrekoak.

-Eduki-kudeatzaile bat bilatzeko, haren eskakizunak ezagutzeko eta hura instalatzeko software librean hainbat aukera daude. Gainera, Teknologia Berrietarako eta Hezkuntzarako Programan irakasle guztiek eskuratzen ahal dute eduki-kudeatzaile baten dokumentazioa, eta Interneten ere dokumentazio ugari dago.

-Urrutiko ikaskuntzaren kudeatzaile edo ikasgela birtual bat bilatzeko, haren eskakizunak ezagutzeko eta hura instalatzeko, Mooddle plataforma erabiltzea gomenda liteke, edo pareko plataformaren bat, irakasleak hartarako prestakuntza eta dokumentazioa izanez gero. Erabiltzaile elkarteenak ere erabil daitezke.

-Web bulegotikako aplikazioetarako, berriz, baliagarriak izanen lirateke testu-tratamenduko online zerbitzuak, kalkulu orriak eta beste batzuk.

-Eta mahaigaineko web aplikazioak, posta, agenda, egutegia eta abarrekoak eskuratzeko, badira hainbat tresna sarean, software librekoak. Behin instalaturik, mahaigainetik edo makinatik bertatik web-erako sarbidea ematen dute.

Bestalde, software librea erabiltzeaz gainera gomendagarria da beste aukera batzuk ikustea, hezkuntza-lizentzietatik hasi eta software jabedunerainokoak.

Beste modulu batzuekiko loturari dagokionez, komenigarria litzateke "Sareko zerbitzuak" moduluarekin koordinaturik aritzea edukietako "Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea" atalean. Izan ere, adiera zabalean izenburu horrek barnean har ditzake FTP zerbitzuak eta web aplikazioen zerbitzariak (Apache/IIS), sareko zerbitzuen moduluan sartuak, edo bestela, fitxategiak kudeatzen dituzten eduki-kudeatzaileen osagaiak. (Horiek guztiak UPLOAD web fitxategiak kudeatzeko erabil daitezke). Interesgarria litzateke aztertzea ea komeni den FTP zerbitzuen eta web zerbitzarien instalazioa "Sareko zerbitzuak" moduluan sartzea, eta erabilera, aldiz, web aplikazioei buruzko modulu honetan.

Gomendagarria litzateke, halaber, "Bulegotika aplikazioak" moduluarekin koordinaturik lan egitea, eduki batzuk modu lokalean eta online emateko arriskua saihesteko.

Lanbide modulua: Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta

Kodea: NA05.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Bezeroekin jarduteko protokoloak eta eskaintzen zaizkien produktu eta zerbitzuak deskribatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroaren aurrean agertu behar diren trebetasun sozialak deskribatu dira.

b) Balizko bezeroaren portaera aztertu da.

c) Bezeroaren beharrak detektatzeko balio duten galderak idatzi dira.

d) Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ezaugarriak zehaztu dira.

e) Mikroinformatikako katalogo eta eskuliburu ohikoenak erabili dira.

f) Mikroinformatikako produktu eta zerbitzuen gaineko aholkuak eman dira.

g) Enpresa batean eskariak sartzeko bideak identifikatu dira.

2. Aurrekontuak egiten ditu, produktu eta zerbitzuen kostuak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Unitateko prezioak eta prezio banakatuak deskribatu dira, eta horien baloraziorako beharrezkoak diren xehetasunak azaldu dira.

b) Produktu eta materialen prezioak atera dira.

c) Prezio banakatuak kalkulatu dira.

d) Laneskuari dagozkion tarifak aplikatu dira.

e) Aurrekontua egin da programa espezifikoak erabiliz.

f) Teknologia berriak erabili dira kontsultarako eta laguntzarako.

3. Salmenta prozesua burutzen du, eta eginkizun horretan kobrantzarako eta produktuak aurkezteko prozedura deskribatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezeroari kobratzeko moduak identifikatu dira.

b) Fakturazio eta kobrantza prozesuen ezaugarriak zehaztu dira.

c) Faktura bete da, behar diren datu guztiak jarriz.

d) Fakturaren kobrantza simulatu da, ordaintzeko hainbat bide edo formula erabiliz.

e) Fakturazioa kudeaketa integratuko sistemekin erlazionatu da.

f) Dirua itzultzeko edo aldatzeko eragiketak egin dira.

g) Kutxako kontaketa eta itxiera prozesua deskribatu da.

h) Kutxako gaztigua bete da.

i) Datuak babesteko araudia aplikatu da.

4. Produktu edo zerbitzuen banaketa antolatzen du, eta horretarako erabili behar diren prozedurak azaltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskabideak inprimaki batean idatzi dira eta eskaria jaso duen pertsonaren datuak bertan jarri dira.

b) Eskabidearen arabera, banaketarako garraiobide egokienak eta horien ezaugarriak deskribatu dira, eta emateko epea zehaztu da.

c) Produktuak eramanen dituen ibilgailuak bete behar dituen baldintzak eta barruan eduki behar dituen gauza guztiak identifikatu dira.

d) Produktuak hondatu ez daitezen ibilgailuan nola kokatu eta egokitu behar diren zehaztu da.

e) Edozein euskarritan, planoak, mapak eta kale izendegiak erabili dira helbideak bilatzeko.

f) Eskabideak egiaztatu dira, inprimakiekin eta hartu izanaren agiriekin erkatuz.

g) Gune kritikoak zehaztu dira, produktuaren edo zerbitzuaren emateari kalitate kontrola egiteko.

h) Ingurumen araudia, laneko arriskuei aurrea hartzekoa eta datuak babestekoa aplikatu dira.

5. Salmenta ondoko zerbitzuan bezeroen erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzen ditu, eta jarduteko irizpide eta prozedurak ezagutzen dituela erakusten du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gatazkak eta erreklamazioak ebazteko teknikak deskribatu dira.

b) Indarra duen legeriak erreklamazioen zein alderditan duen eragina ezagutu da.

c) Erreklamazioak aurkezteko prozedura deskribatu da.

d) Konponbide errazeko erreklamazioa egiten duen bezeroari prozeduraren ordez eskaintzen ahal zaizkion aukerak identifikatu dira.

e) Erreklamazioari buruzko informazioa transmititzeko protokoloa identifikatu da, aurrez ezarritako ordena hierarkikoari jarraituz.

f) Zerbitzuaren kalitate-kontrolerako informazioa antolatzeko erabiltzen diren informazio sistemak ezagutu dira, eskuzkoak eta informatikoak.

g) Salmenta ondoko jarraipenari buruzko informazioa, gorabeherei buruzkoa eta bezeroen eskaera eta erreklamazioei buruzkoa erregistratu da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta bezeroaren atxikimendua areagotzeko.

h) Ingurumen araudia, laneko arriskuei aurrea hartzekoa, kontsumoari buruzkoa eta datuak babestekoa aplikatu dira.

6. Simulatutako aholkularitza eta salmenta prozesu osoa aplikatzen dio mikroinformatikako zerbitzuen eta sareen sektoreko produktu/zerbitzu bati edo gehiagori.

Ebaluazio irizpideak:

a) Bezero batek produktu edo zerbitzu bat erosteko egin lezakeen eskakizun bat hautatu da, zerbitzu mikroinformatikoen eta sareen sektorean.

b) Eskatutako produktu eta zerbitzuen ezaugarriak azaldu dira.

c) Eskakizunak betetzen dituzten eta antzeko prestazio eta ezaugarriak dituzten marka eta modelo guztiak aztertu dira.

d) Bezeroaren eskakizunak ongien betetzen dituzten produktu edo zerbitzuak aukeratu dira.

e) Aurrekontu banakatua egin da.

f) Jendaurreko aurkezpen bat egin da, eskaintzen den produktua zergatik den egokia argudiatuz.

g) Produktu edo zerbitzuak banatzeko eta helbide jakin batean emateko lana antolatu da.

h) Produktu edo zerbitzuaren salerosketarekin zerikusia duten agiriak bete dira: aurrekontu xehakatua, garraio-agiria, faktura...

i) Argibideak eman dira produktua itzultzeko baldintzez, bermeaz eta erreklamatzeko moduaz.

Edukiak.

Bezeroentzako arreta:

-Komunikazioaren osagaiak. Pertsonen arteko komunikazioa hobetzen duten trebetasun pertsonalak eta sozialak:

Entzute aktiboko teknikak.

Proxemia.

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa.

Telefono bidezko komunikazioa.

-Bezeroen portaerak. Bezero motak.

-Enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen ezaugarriak. Katalogo eta eskuliburuen erabilera.

-Aholkularitzan jarduteko eredua:

Negoziatzeko teknikak: bezeroarekin harremanetan jartzea eta haren beharren berri jakitea. Argudiatzea. Eragozpenen tratamendua. Salmenta ixtea.

-Eskariak sartzeko bideak.

Aurrekontuak egitea:

-Aurrekontuaren elementuak. Unitateko prezioak eta prezio banakatuak. Kalkulua.

-Kostu zuzenak eta zeharkakoak.

-Produktu edo zerbitzu bakoitza prestatzeko epea kalkulatzea. Materialen prezioen eta lanorduen tarifak.

-Aurrekontuak egiteko baliabideak.

Salmenta prozesuaren amaiera:

-Bezeroari kobratzeko moduak.

-Fakturatzeko eta kobratzeko prozedurak.

-Faktura. Behar diren datuak.

-Ordaintzeko moduak.

-Fakturazioa eta kudeaketa integratuko sistemak.

-Dirua itzultzea eta aldatzea.

-Kutxako kontaketa eta itxiera prozesuaren urratsak. Kutxako liburuak.

-Datuak babesteko araudia.

Produktu edo zerbitzuen banaketa antolatzea:

-Eskaria formalizatzea.

-Produktua bezeroari bere helbidean emateko inprimakia. Nola bete.

-Produktua garraiorako egokitzea.

-Garraiatzeko baldintzak.

-Mapa, plano eta kale-izendegien erabilera.

-Produktua bezeroari eman zaiola egiaztatzea.

-Produktua instalatu dela egiaztatzea.

-Kalitatearen kontrola produktua bezeroari eman eta instalatzean edo zerbitzua egitean.

-Ingurumen araudia, laneko arriskuei aurrea hartzekoa eta datuak babestekoa.

Salmenta ondoko zerbitzuan erreklamazio, kexa edo iradokizunak jasotzea:

-Gatazka eta erreklamazioei aurre egiteko teknikak.

-Erreklamazioak egiteko prozedura. Erreklamazioen kudeaketa.

-Erreklamazioen kudeaketan tresna informatikoak erabiltzea.

-Salmenta ondoko jarraipena.

-Kontsumoari eta datuen babesari buruzko araudia.

Aholkularitza eta salmenta prozesu osoa aplikatzea mikroinformatikako zerbitzuen eta sareen sektoreko produktu/zerbitzu bati edo gehiagori.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko produktu eta zerbitzuen gama.

-Erreferentziako agiriak. Produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen eta sareen katalogo tekniko eta komertzialak.

-Salmenta eragiketetan prezioak kalkulatzea. Materialen prezioen eta lanorduen tarifak. Aurrekontuak egitea.

-Produktu edo zerbitzu mikroinformatikoak aurkeztea eta erabilera erakustea: azpimarratu beharreko puntuak.

-Salmentak ixtea.

-Entrega antolatzea. Paketatzea eta enbalatzea. Garraioa, eta produktu edo zerbitzua eman eta/edo instalatu dela egiaztatzea.

-Salerosketa eragiketen dokumentazioa: aurrekontu xehakatua, garraio-agiria, faktura eta beste agiri batzuk.

-Kontsumitzaileen eskubideak: bermeak eta erreklamazioak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleei trebetasun eta jarrera egokiak erakustea produktu eta zerbitzu mikroinformatikoak saltzeko prozesuan aritzeko. Teknikarigaia modulu honen bitartez jabetu behar da bezeroak garrantzi handia duela enpresarentzat, eta bezeroentzako zerbitzuaren kalitatea hartu behar du bere saltzaile lanaren ardatz.

Metodologiak praktikoa izan behar du. Gomendagarria da ikasleek simulazio-jardueren bitartez bere kasa ikas dezaten sustatzea: ikasleek produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen saltzailearen eta eroslearen paperak eginen dituzte. Horrela modu praktikoan garatuko dituzte komunikazioaren eta salmentaren fase guztiak.

Modulu honetako beste atal batean azaldu diren edukiei hurrenkera honetan ekitea iradokitzen da:

-Bezeroarentzako arreta.

-Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.

-Aurrekontuak egitea.

-Banaketa antolatzea.

-Salmenta prozesuaren amaiera.

Ikaskuntzaren emaitzak lortzeko jarduera batzuk iradokitzen dira jarraian, antzeko jarduera gehiago garatzeko erreferentzia gisa har daitezkeenak:

-Mikroinformatikaren sektoreko produktu eta zerbitzuen ezaugarri nagusiak identifikatzea eta sektoreko bezeroen erosteko motibazioekin erlazionatzea.

-Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioaren arauak aplikatzea ahozko azalpenetan eta telefono deietan.

-Produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen salmenta simulatzea, irakasleak edo beste ikasle batek bezeroarena egiten duen bitartean. Saltzaileak argudioak emanen ditu, zalantzak argituko ditu, eragozpenei erantzunen die eta salmenta itxiko du.

-Aldez aurretik produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen kostuaren osagaiak identifikatuta daudela, kostu banakatuak eta unitarioak kalkulatzea eta aurrekontua egitea.

-Bezero batekiko gatazka simulatzea eta konponbideak aurkeztea.

Modulu honen garapenari hobeki laguntzeko, komenigarria litzateke ikus-entzunezko baliabideak eta komunikazioari eta salmentei buruzko bideo didaktikoak erabiltzea, horrela irakaskuntza-ikaskuntza prozesua arina eta eraginkorra izanen baita eta errazago erabiliko baitira metodologia praktikoak. Gomendagarria da, halaber, salmenta eragiketen kudeaketa integraturako programa bat edukitzea.

Ikaskuntza testuinguruan hobeki kokatze aldera, komenigarria da "Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta" moduluko irakasleak beste moduluetako irakasleekin koordinatzea, ikasleek aurrekontuak egiteko behar dituzten datuak biltzeko: materialen kostua, laneskuaren tarifak, produktu edo zerbitzu bakoitza prestatzeko behar den denbora eta salmenta teknikak aplikatuko zaizkien produktu eta zerbitzuen ezaugarriei buruzko informazioa.

Azkenik, kontuan izan behar da modulu honek merkataritzako dokumentazioari buruzko edukietan "Enpresa eta ekimena" moduluarekin duen lotura. Bi lanbide modulu horiek ematen dituzten irakasleen arteko koordinazioa beharrezkoa da bikoizketak saihesteko. Era berean, modulu hau "Lanerako prestakuntza eta orientazioa" moduluarekin lotuta dago laneko arriskuen prebentzioaren inguruko edukietan. Gai hori lantzeko lau eduki multzo handi osatu dira: arau esparrua, esku hartzen duten eragileak, ebaluazioa, eta laneko arriskuen prebentzioaren plangintza. Bi modulu horietako irakasleen arteko koordinazioa ere beharrezkoa da, beraz.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0229.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Norberaren nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu dira erabakiak hartzeko.

b) Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu dira tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilarekin zerikusia duen lanbide jarduerarako zer nolako gaitasunak eta jarrerak eskatzen diren zehaztu da.

d) Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten prestakuntza- eta lanbide-ibilbideak identifikatu dira.

e) Etengabeko prestakuntzak laneratu ahal izateko eta produkzio prozesuaren eskakizunetara moldatzeko gakoa den aldetik duen garrantzia baloratu da.

f) Lana bilatzeko prozesuan zein teknika erabiltzen diren zehaztu da.

g) Tituluarekin zerikusia duten lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi dira.

2. Talde lanaren estrategiak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta eragimena baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu dira Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Egiazko lan egoera batean eratzen ahal diren lantaldeak identifikatu dira.

c) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

d) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

e) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

f) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

g) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarrietako bat dela aitortu da.

h) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, bai eta gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbideko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburu eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak eta betebeharrak zehaztu dira.

d) Kontratazio mota nagusiak sailkatu dira eta zenbait kolektiboren kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu dira.

e) Indarra duen legedian lana eta familiako bizitza ongi uztartzeko ezarrita dauden neurriak baloratu dira.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen kausak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboetako neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu dira.

i) Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu dira.

j) Lanaren antolaketaren ingurune berriak bereizten dituzten ezaugarriak identifikatu dira.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu dira.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoerak banan-banan aipatu dira.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barnean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden aldeak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzaren sistemako prestazioak sailkatu dira eta baldintzak identifikatu dira.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia-prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta laguntzako prestazioak bereiziz.

5. Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua identifikatzen du eta prebentzioaren kulturak enpresako arlo eta jarduera guztietan duen garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Lan baldintzen eta langilearen osasunaren arteko lotura azaldu da.

d) Izan daitezkeen arrisku faktore ohikoenak sailkatu dira.

e) Arrisku faktoreen ondorioz gerta daitezkeen lanbide kalteak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) sailkatu eta deskribatu dira.

6. Enpresan laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten eragileak identifikatzen ditu, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu dira, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudian ezarritako irizpideen arabera.

b) Prebentzioan parte hartzen duten eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

c) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren zehaztu da.

d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

7. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko jarduerak dituen arrisku faktoreak eta horietatik etor daitezkeen kalteak identifikatu dira.

b) Sistema Informatikoetako eta Sareetako teknikariaren lan inguruneetan ohikoenak diren arrisku egoerak sailkatu dira.

c) Enpresako arriskuen ebaluazioa egin da, arriskuak identifikatu eta baloratu dira, prebentzio neurriak proposatu dira eta horien eraginkortasunaren jarraipena eta kontrola egin dira.

d) Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu da.

8. Enpresa txiki bateko arriskuei aurrea hartzeko plana egiten parte hartzen du, lan inguruneko arrisku egoeren azterketatik abiaturik, eta prebentzio neurriak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu da.

b) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne.

c) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazio plana proiektatu da.

d) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

e) Mota guztietako segurtasun seinaleen esanahia eta eremua aztertu dira.

f) Larrialdietan jarduteko protokoloak aztertu dira.

g) Zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

h) Lehen sorospenetarako oinarrizko teknikak identifikatu dira, istripuaren lekuan aplikatu behar direnak kalte mota desberdinei aurre egiteko. Halaber, botika-kutxaren osagaiak eta erabilera azaldu dira.

i) Langilearen osasuna zaintzeko betekizunak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide karrerako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeak identifikatzea.

-Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariarekin erlazionatutako tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko segurtasun eta osasunaren arau esparrua eta oinarrizko kontzeptuak:

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Arrisku profesionala. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

Prebentzioaren kudeaketan parte hartzen duten agenteak eta haien erantzukizunak:

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

Arrisku profesionalen ebaluazioa:

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Berariazko arriskuak sektoreko industrian.

-Segurtasun baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Inguruneko baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

Arriskuen prebentzioaren plangintza eta prebentzio eta babes neurrien aplikazioa enpresan:

-Prebentzioaren plangintza enpresan. Prebentzio plana eta horren edukia.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko ETE batentzako larrialdi plana egitea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera berdintasun baldintzetan garatzeko, sistema mikroinformatikoen eta sareen sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien hurrenkerari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari eta Gizarte Segurantzari buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, ikasleak motibatu ohi dituztelako.

Jarraian laneko segurtasunaren eta osasunaren inguruko edukiak aurkez litezke, eta gero gatazkaren kudeaketari eta lantaldeei ekin. Azkenik lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientazio probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: epe ertain eta luzerako lan helburuak ezartzea, beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak. Helburu errealistak ezartzea, oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea bai gure ingurune hurbilenean bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz (Eures sarea, Europass, Ploteus eta beste batzuk).

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa garatzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin alderatzea.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata-ordainagiriak egitea.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal izan dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak edota Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebazten ahalko dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

"Lanerako prestakuntza eta orientazioa" eta "Enpresa eta ekimena" moduluen edukietako batzuk elkarri estu lotuta daude. Ekintzaileen ezaugarrien azterketa, lanpostuen deskribapena, kontratuak, hitzarmen kolektiboak, nominak eta gastu sozialak, besteak beste, bi moduluetan aztertzen dira kontrako ikuspegietatik begiratuta, eta hori ikasleentzat guztiz baliagarria izan daiteke ekintzaile gisa edo inoren konturako langile gisa lan munduan ongi moldatzeko.

Halaber arreta eman beharko litzaioke lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekiko loturari, lan osasunaren eta segurtasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza

Kodea: 0231.

Iraupena: 380 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta enpresak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin lotzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu egitura eta enpresako arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu dira.

b) Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu dira: hornitzaileak, bezeroak, produkzio sistemak, biltegiratzea eta beste batzuk.

c) Produkzio prozesuko lan prozedurak eta teknikak identifikatu dira.

d) Langileen gaitasunak produkzio jardueraren garapenarekin erlazionatu dira.

e) Sareko elementu bakoitzak enpresaren jardueraren garapenerako duen garrantzia interpretatu da.

f) Merkatuaren ezaugarriak, bezero eta hornitzaile mota eta horiek enpresaren jardueraren garapenean izan dezaketen eragina lotu dira.

g) Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze bideak identifikatu dira.

h) Enpresaren egituraren alde onak eta txarrak ezagutu dira, bestelako enpresa erakundeekin alderatuta.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etiko eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren araberakoak.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ondokoak ezagutu eta justifikatu dira:

-Lanpostuak langileari eskatzen dizkion jarrera eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna, segurtasuna, ardura, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuei aurrea hartzeko beharrezkoak diren jarrerak eta babes pertsonaleko neurriak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagozkion jarrera-eskakizunak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren ondo egitearen esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide jardueran laneko arriskuei aurrea hartzeko aplikatu behar diren arauak eta Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Legearen funtsezko alderdiak identifikatu dira.

c) Norbanakoak babesteko arauak aplikatu eta ekipamenduak erabili dira, lanbide jardueraren arriskuen arabera eta enpresaren arauak betez.

d) Egindako jardueretan ingurumenaren errespetuzko jarrera argia agertu da eta hari lotutako barne eta kanpo arauak aplikatu dira.

e) Lanpostua edo jarduera egiten den eremua ongi antolatua, garbi eta oztoporik gabe eduki da.

f) Jasotako jarraibideak interpretatu eta bete dira eta esleitutako lanaren ardura hartu da.

g) Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorrak ezarri dira eta tratu atsegin eta adeitsua eman zaie.

h) Taldeko gainerako kideekin koordinaturik lan egin da eta gertatzen den aldaketa, behar garrantzitsu edo ustekabeko ororen berri eman zaie.

i) Norberaren jardueraren garrantzia aintzat hartu da eta enpresaren produkzio prozesuen garapenean esleitutako zereginen aldaketetara moldatu eta eginkizun berrietan integratu beharra baloratu da.

j) Konpromiso arduratsua hartu da zeregin eta jarduera guztietan arauak eta prozedurak aplikatzeko.

3. Ekipamendu informatikoak muntatzen ditu, kalitate sisteman ezarritako prozesuei jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Ekipamenduen elementuak eta osagarriak kokatu, finkatu eta konektatu dira.

c) Sistemako softwarea kargatu dela egiaztatu da.

d) Periferikoak instalatu dira.

e) Haien funtzionamendua egiaztatu da.

f) Ekipamendu eta tresnak kalitate irizpideen arabera erabili dira.

g) Taldean lan egin da, ekimena eta interesa agertuz.

4. Matxuren diagnostikoan eta konponketan parte hartzen du, eta eginkizun horretan mantentze zuzentzaileko teknikak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Matxura bilatzeko esku-hartzearen plana egin da.

b) Matxura edo akatsen zantzuak identifikatu dira.

c) Matxuraren kausari buruzko hipotesiak proposatu dira.

d) Elementuak muntatu eta desmuntatu dira.

e) Matxuraren konponketan tresnak eta/edo softwarea erabili dira.

f) Matxura aurkitu eta dokumentatu da.

g) Matxura eragin duten osagaiak aldatu dira.

5. Sistema eragileak eta aplikazioak instalatzen ditu, lan plana eta bezeroaren beharrak errespetatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan aginduak ulertu dira.

b) Sistema eragilea eta aplikazioak instalatzeko eragiketak egin dira.

c) Sistema eragilea eskakizunen arabera konfiguratu da.

d) Instalazioaren ondoren ekipamenduaren funtzionamendua egiaztatu da.

e) Dokumentazioa bete da, enpresako prozedurak erabiliz.

f) Datuak leheneratu dira, ezarritako segurtasun arauak aplikatuz.

6. Sare lokaleko eta Interneteko zerbitzuak dituzten instalazio txikiak instalatu, abian jarri eta mantentzeko lanetan parte hartzen du, eta esku-hartzea dokumentatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Hardwareari eta softwareari buruzko dokumentazio teknikoa interpretatu da.

b) Instalazioaren elementuak identifikatu dira.

c) Kanalizazioak muntatu dira.

d) Konexioak egin eta egiaztatu dira.

e) Sareak monitorizatu dira.

f) Kontroladoreak instalatu dira.

g) Komunikazio-moldagailuak instalatu dira.

h) Oinarrizko segurtasun parametroak zehaztu dira.

i) Zerbitzuari eta mantentzeari buruzko eskuliburua egin da.

7. Erabiltzaileari laguntzen dio, aplikazioak ustiatzean azaltzen diren arazoak konponduz, enpresaren arauekin bat.

Ebaluazio irizpideak:

a) Erabiltzailearen beharrak identifikatu dira.

b) Erabiltzailearekin komunikatzeko teknikak aplikatu dira.

c) Informazioaren babeskopiak egin dira.

d) Arazoa konpondu da enpresak adierazitako epeetan.

e) Erabiltzaileari aholku eman zaio aplikazioaren edo ekipamenduaren funtzionamenduari buruz.

8. Besteak beste edukiak, urrutiko ikaskuntza edo fitxategiak kudeatzen dituzten sistemen instalazioan, konfigurazioan edo mantentze lanetan parte hartzen du, ezarritako lan planari jarraituz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan plana ulertu da.

b) Bete behar diren eskakizunak identifikatu dira.

c) Informazioaren babeskopiak egin dira.

d) Lan plana garatu da, ezarritako kalitate arauak betez.

e) Lan planaren garapena eta emaitza dokumentatu dira.

f) Informaziorako sarbidean segurtasun irizpideak aplikatu dira.

g) Egindako aldaketak egiaztatzeko funtzionaltasun probak egin dira.

h) Ezarritako aldaketak dokumentatu dira.

i) Egindako lanen berri eman zaio erabiltzaileari.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak bete-betean eskuratzen, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan.

0221 lanbide modulua: Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea (230 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0221-UF01(NA)

Ekipamendu mikroinformatikoak: atarikoak

60

0221-UF02(NA)

Mahai gaineko ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea eta mantentzea

60

0221-UF03(NA)

Ekipamendu mikroinformatiko eramangarriak muntatzea eta mantentzea

60

0221-UF04(NA)

Ekipamendu mikroinformatikoetan periferikoak instalatzea eta mantentzea

50

0222 lanbide modulua: Lanpostu bakarreko sistema eragileak (190 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0222-PU01 (NA)

Lanpostu bakarreko sistema eragile jabedunak administratzea eta ustiatzea

70

0222-PU02 (NA)

Lanpostu bakarreko sistema eragile libreak administratzea eta ustiatzea.

70

0222-PU03 (NA)

Lanpostu bakarreko sistema eragileak agindu-komando moduan administratzea eta ustiatzea

50

0223 lanbide modulua: Bulegotika aplikazioak (230 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0223-UF01(NA)

Bulegoko aplikazio informatikoak I: testu-prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpen elektronikoa

60

0223-UF02(NA)

Bulegoko aplikazio informatikoak II: datu-baseak

30

0223-UF03(NA)

Multimedia: hastapenak

60

0223-UF04(NA)

Sareko bulegotika

40

0223-UF05(NA)

Bulegotika aplikazioen instalazioa eta laguntza

40

0225 lanbide modulua: Sare lokalak (250 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0225-PU01 (NA)

Sare lokalen oinarrizko alderdiak

70

0225-PU02 (NA)

Sare lokalen kableatuaren instalazio fisikoa

60

0225-PU03 (NA)

Sare kableatu bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea

60

0225-PU04 (NA)

Hari gabeko sare bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea

60

NA04 lanbide modulua: Oinarrizko ingelesa I (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA04-UF01

Oinarrizko ingelesa I

60

0230 lanbide modulua: Enpresa eta ekimena (60 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0230-UF01(NA)

Enpresa ekimena: negozio ideiak

20

0230-UF02(NA)

Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa

20

0230-UF03(NA)

Enpresa abian jartzea

20

0224 lanbide modulua: Sareko sistema eragileak (130 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0224-PU01 (NA)

Sareak administratzea sistema eragile jabedunen inguruneetan

50

0224-PU02 (NA)

Sareak administratzea sistema eragile libreen inguruneetan

50

0224-PU03 (NA)

Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak gehitzea

30

0226 lanbide modulua: Segurtasun informatikoa (110 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0226-UF01(NA)

Oinarrizko kontzeptuak eta segurtasun pasiboko neurrien aplikazioa

30

0226-UF02(NA)

Segurtasun aktiboko mekanismo oinarrizkoak aplikatzea

40

0226-UF03(NA)

Pribatutasuna bermatzea

40

0227 lanbide modulua: Sareko zerbitzuak (130 h) Nota de Vigencia

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0227-PU01 (NA)

TCP/IP sareko zerbitzuak

40

0227-PU02 (NA)

Intranet-Internet zerbitzariak

50

0227-PU03 (NA)

Sare pribatuen eta publikoen interkonexioa

40

0228 lanbide modulua: Bulegotika aplikazioak (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0228-UF01(NA)

Web aplikazioak eta fitxategien kudeaketa

30

0228-UF02(NA)

Edukiak eta ikaskuntza kudeatzeko sistemak

60

NA05 lanbide modulua: Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta (70 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA05-UF01

Bezeroentzako arreta

20

NA05-UF02

Merkataritzako negoziazio prozesua

30

NA05-UF03

Salmentaren kudeaketa eta dokumentazioa

20

0229 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa (90 h)

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0229-UF01(NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0229-UF02(NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

40

0229-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken ebazpena

20

Lanbide modulua: Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea eta mantentzea

Kodea: 0221.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu mikroinformatikoak: atarikoak.

Kodea: 0221 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Mikroinformatikako ekipamendu estandarren osagaiak aukeratzea.

-Sistema mikroinformatiko baten bloke funtzionalak identifikatzea.

-Sistema mikroinformatiko baten elementuen funtzioak eta ezaugarriak.

-Biltegiratze unitateak.

-Datuen sarrera-irteerako unitateak.

-Sistema mikroinformatikoaren osagaien elikadura.

-Sistemako softwarea instalatzea.

-Hardwarea instalatzea/handitzea.

Prestakuntza unitatea: Mahai gaineko ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0221 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ekipamendu mikroinformatikoen diagnostikoa, kontrola eta mantentzea.

-Mahai gaineko ekipamendu mikroinformatikoak mihiztatzea.

-Parametro elektrikoak neurtzea.

-Ekipamendu mikroinformatikoak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu mikroinformatiko eramangarriak muntatzea eta mantentzea.

Kodea: 0221 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ekipamendu mikroinformatiko eramangarriak mihiztatzea.

-Hardware osagaiak handitzea/instalatzea eta konfiguratzea.

-Ekipamendu mikroinformatiko eramangarriak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Ekipamendu mikroinformatikoetan periferikoak instalatzea eta mantentzea.

Kodea: 0221 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Sistema mikroinformatiko baten periferikoen funtzioak eta ezaugarriak.

-Parametro elektrikoak neurtzea.

-Periferikoak mantentzea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Lanbide modulua: Lanpostu bakarreko sistema eragileak

Kodea: 0222.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Lanpostu bakarreko sistema eragile jabedunak administratzea eta ustiatzea.

Kodea: 0222 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sistema eragileen ezaugarriak zehaztea.

-Eragiketak fitxategi-sistemekin.

-Sistema eragile jabedunak instalatzea.

-Oinarrizko lanak egitea sistema eragile jabedunetan.

-Sistema eragile jabedunak administratzea.

-Makina birtualak konfiguratzea eta instalatzea.

Prestakuntza unitatea: Lanpostu bakarreko sistema eragile libreak administratzea eta ustiatzea.

Kodea: 0222 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sistema eragileen ezaugarriak zehaztea.

-Eragiketak fitxategi-sistemekin.

-Sistema eragile libreak instalatzea.

-Oinarrizko lanak egitea sistema eragile libreetan.

-Sistema eragile libreak administratzea.

-Makina birtualak konfiguratzea eta instalatzea.

Prestakuntza unitatea: Lanpostu bakarreko sistema eragileak agindu-komando moduan administratzea eta ustiatzea.

Kodea: 0222 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Sistema eragile jabedunak administratzea komando-moduan:

-Administrazio eragiketak sistema eragile jabedunetan.

-Oinarrizko aginduak sistema-baliabideen administrazioan.

-Oinarrizko script-ak sortzea atazak automatizatzeko sistema eragile jabedunetan. Batch prozesuak.

Sistema eragile libreak administratzea komando-moduan:

-Administrazio eragiketak sistema eragile libreetan.

-Oinarrizko aginduak sistema-baliabideen administrazioan.

-Oinarrizko script-ak sortzea atazak automatizatzeko sistema eragile libreetan. Shell script-ak.

Lanbide modulua: Bulegotika aplikazioak

Kodea: 0223.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bulegoko aplikazio informatikoak I: testu-prozesadorea, kalkulu orria, aurkezpen elektronikoa.

Kodea: 0223 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Dokumentuak eta txantiloiak testu-prozesadoreen bidez egitea.

-Dokumentuak eta txantiloiak kalkulu orrien bidez egitea.

-Dokumentuaren segurtasuna.

-Dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

Prestakuntza unitatea: Bulegoko aplikazio informatikoak II: datu-baseak.

Kodea: 0223 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Bulegotikako datu-baseak erabiltzea.

-Taulak, eremuak, lehen mailako gakoak eta erreferentzialak.

-Inprimakiak, kontsultak eta txostenak sortzea.

-Segurtasuna dokumentuetan.

-Dokumentuak inportatzea eta esportatzea.

Prestakuntza unitatea: Multimedia: hastapenak.

Kodea: 0223 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Irudiak manipulatzea:

-Irudien formatuak eta bereizmena.

-Irudi motak: bit-mapa, irudi bektoriala, galerarekin, galerarik gabe...

-Argazki-ukitua erabiltzea. Irudia eta kolorea doitzea. Hautapenak, maskarak eta geruzak manipulatzea. Irudiak inportatzea eta esportatzea.

-Irudiak atzitzeko gailuak erabiltzea.

Bideoak manipulatzea:

-Bideo formatuak.

-Bideoak inportatzea eta esportatzea.

-Bideoak sortzea, editatzea eta grabatzea. Bideo formatuen bihurketa.

Aurkezpenak egitea:

-Diapositibak diseinatu eta editatzea.

Aurkezpenak inportatzea eta esportatzea. Web argitalpenetarako esportatzea.

-Aurkezpen eramangarriak.

-Txantiloiak eta morroiak erabiltzea. Diapositiben maisuak.

Prestakuntza unitatea: Sareko bulegotika.

Kodea: 0223 - UF04 (NA)

Iraupena: 40 ordu.

Posta eta agenda elektronikoaren kudeaketa.

-Lan ingurunea (lokala eta lineakoa), konfigurazioa eta pertsonalizazioa.

-Txantiloi eta sinadura korporatiboak.

-Berri-taldeak (news). Mezuen konfigurazioa, erabilera eta sinkronizazioa.

-Posta kontuak. Kontuen kudeaketa.

-Helbide liburua.

-Postaren kudeaketa. Agendaren kudeaketa.

-Gailu mugikorrekin sinkronizatzea.

Prestakuntza unitatea: Bulegotika aplikazioen instalazioa eta laguntza.

Kodea: 0223 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

Aplikazioak instalatzea:

-Bulegotikako aplikazio motak. Pakete informatikoak eta suiteak.

-Software lizentzien motak. Software librea eta jabeduna, copyright-a eta copyleft-a.

-Ustiapen-inguruneen beharrak.

-Instalatzeko eta konfiguratzeko prozedurak

-Aplikazio biltegiak. Bertsioen kudeaketa.

-Eguneratzeak.

-Arazoak diagnostikatu eta konpontzea instalazioa egiten den bitartean.

Bulegotikako gorabeheretarako laguntza teknikak aplikatzea:

-Gorabeheren tratamendua. Gorabeheren parteak egitea. Gorabeherak konpontzea. Gorabeherak kudeatu eta kontrolatzeko aplikazioak.

-Aplikazioak erabiltzeko gidak eta eskuliburuak egitea.

-Erabiltzaileentzako prestakuntza.

Lanbide modulua: Sare lokalak

Kodea: 0225.

Iraupena: 230 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sare lokalen oinarrizko alderdiak.

Kodea: 0225 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Datu-trama kontzeptua. OSI lotura maila.

-Helbideratze fisikoa. MAC helbideak. Unicast eta broadcast helbideak.

-ARP protokoloa.

-Talka-domeinua eta difusio-domeinua.

-Ingurunerako sarbide protokoloak: CSMA/CD.

-Topologia fisikoak.

-Sare-gailuak: zerbitzariak, bezeroak, sare-txartelak.

-Interkonexio elementuak: hub, switch eta routerrak, besteak beste, eta horien sailkapena OSI mailetan.

-Kableatu mota erabilienak, batik bat pare bihurrituko kable pantaila gabea eta horren kategoriak.

-IEEEk Ethernet sareetarako proposaturiko eredua: 802.3 eta geroagokoak.

-Hari gabeko sareak. Elementuak.

-Datu-pakete kontzeptua. OSI sareko maila.

-Helbideratze logikoa. IP helbideak. Sare-maskarak.

Prestakuntza unitatea: Sareen kableatuaren instalazio fisikoa.

Kodea: 0225 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Transmisio bide gidatuak eta gidatu gabeak. Kobrea eta zuntz optikoa, besteak beste. Lan tresnak.

-Kableatu egituratua. Kableatu bertikala (zuntza) eta horizontala (kobrea). Distantziak.

-Pare bihurrituko kable pantaila gabea (UTP). Kable kategoriak. EIA/TIA 568 araudia. RJ-45 konektoreak.

-Komunikazio-armairuak eta horien osagarriak muntatzea.

-Erabiltzailearen konexio-harguneak eta adabaki-panelak muntatzea.

-Kable zuzenak eta gurutzatuak eraikitzea.

-Kanalizazioak muntatzea.

-Kableatua etiketatzea, bai lanpostuetako harguneetan, bai banaketa-paneletik irteten den kablean.

-Kable-analizatzaileak.

-Kableatuaren ziurtapena.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Sare kableatu bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea.

Kodea: 0225 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Ethernet sare lokala osatzen duten gailu fisikoak instalatzea.

-Sare-txartelak instalatu eta konfiguratzea mahai gaineko ekipamenduetan eta eramangarrietan.

-Sare-protokoloak instalatu eta konfiguratzea. TCP/IP protokoloa.

-Diagnostiko-komandoak eta konektagarritasun probak.

-Oinarrizko suebaki bat instalatu eta konfiguratzea.

-Ekipamenduak identifikatzea sarearen barnean.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Prestakuntza unitatea: Hari gabeko sare bateko ekipamenduak instalatu eta konfiguratzea.

Kodea: 0225 - UF04 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Hari gabeko sare-txartelak instalatu eta konfiguratzea mahai gaineko ekipamenduetan eta eramangarrietan.

-Sare-protokoloak instalatu eta konfiguratzea. TCP/IP protokoloa.

-Diagnostiko-komandoak eta hari gabeko konektagarritasunaren probak.

-Hari gabeko sarbide-puntu bat konfiguratzea.

-Segurtasuna hari gabeko sareetan.

-Ekipamendu bezero batetik hari gabeko sareak aurkitzea.

-Diagnostiko-komandoak eta konektagarritasun probak hari gabeko sarean.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betetzea.

Lanbide modulua: Oinarrizko ingelesa I

Kodea: NA04.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko "Oinarrizko ingelesa I" lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimena

Kodea: 0230.

Iraupena: 60 ordu.

Prestakuntza unitatea: Enpresa ekimena: negozio ideiak.

Kodea: 0230 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko jardueran.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburu kontzeptua. Enpresa jarduerarako baldintzak. Izaera ekintzailea.

-Enpresa plana: negozioaren ideia sistema mikroinformatikoen eta sareen esparruan.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE baten ingurune orokorraren eta espezifikoaren azterketa.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE batek bere ingurunearekin eta gizarte osoarekin dituen harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-AMIA azterketa: mehatxuak eta aukerak.

-Marketin plana.

Prestakuntza unitatea: Enpresaren azterketa ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0230 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa, sistema gisa. Enpresaren oinarrizko eginkizunak.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzuaren deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen arloko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa. Inbertsio plana. Finantzaketa plana.

-Errentagarritasun atalasea.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Kontabilitateko informazioa aztertzea.

-AMIA azterketa: ahuleziak eta indarrak.

-Enpresa plana: produkzio plana, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0230 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Enpresa motak. Forma juridikoak. Frankiziak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio izapideak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakundeak.

-Enpresa plana: forma juridikoaren hautapena, administrazio tramiteak eta laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Sistema mikroinformatikoen eta sareen sektoreko enpresen kudeaketa administratiboa.

Lanbide modulua: Sareko sistema eragileak

Kodea: 0224.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: Sareak administratzea sistema eragile jabedunen inguruneetan.

Kodea: 0224 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sareko sistema eragileen atarikoak.

-Sareko sistema eragileak instalatzea.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

-Domeinuak kudeatzea.

-Sareko baliabide partekatuak kudeatzea.

-Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Sareak administratzea sistema eragile libreen inguruneetan.

Kodea: 0224 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Sareko sistema eragileak instalatzea.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

-Sareko baliabide partekatuak kudeatzea.

-Sareko sistema eragilea monitorizatzea eta erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea.

Kodea: 0224 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Sareko sistema eragile libreak eta jabedunak integratzea.

-Agertoki heterogeneoak deskribatzea.

-Baliabideak partekatzeko sareko zerbitzuak instalatzea, konfiguratzea eta erabiltzea.

-Sarean partekatutako baliabideak konfiguratzea.

-Sarean partekatutako baliabideen segurtasuna.

-Sare heterogeneoak erabiltzea.

Lanbide modulua: Segurtasun informatikoa

Kodea: 0226.

Iraupena: 110 ordu.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko kontzeptuak eta segurtasun pasiboko neurrien aplikazioa.

Kodea: 0226 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

Segurtasun pasiboko neurriak aplikatzea:

-Segurtasun informatikoa: kontzeptuak, ahulguneak, mehatxuak, erasoak, arriskuak...

-Ekipamendu eta zerbitzarien kokapena eta babes fisikoa.

-Etenik gabeko elikatze sistemak (UPS).

Biltegiragailuen kudeaketa:

-Informazioa biltegiratzea: errendimendua, eskuragarritasuna, irisgarritasuna.

-Biltegiratze erredundantea eta banatua. RAID: motak. Lukuak.

-Biltegiratze urrunekoa eta aldagarria.

-Kriptografia: datuak enkriptatzea.

-Babeskopiak eta babes irudiak.

-Biltegiratzeko baliabideak. Disko magnetikoak eta optikoak. Flash memoria, zintak...

Segurtasunari buruzko legeria eta arauak betetzea:

-Datuen babesari buruzko legeria.

-Informazioaren gizartearen zerbitzuei eta posta elektronikoari buruzko legeria.

Prestakuntza unitatea: Segurtasun aktiboko mekanismo oinarrizkoak aplikatzea.

Kodea: 0226 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Partizioak. Eguneratzeak eta adabakiak.

-Segurtasuna hari gabeko komunikazioetarako protokoloetan.

-Segurtasuna garraioan: tunel seguruak, IPSec, VPN...

-Sarbide-kontroleko zerrendak.

-Pasahitzen politika.

-Identifikazio digitala. Sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala.

-Babeskopietatik datuak berreskuratzea.

-Software maltzurra. Sailkapena. Babesteko eta desinfektatzeko tresnak.

-Sistema edo zerbitzarietan suebakiak erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Pribatutasuna bermatzea.

Kodea: 0226 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Transmititzen den informazioaren pribatutasuna bermatzeko metodoak.

-Iruzur informatikoak eta informazio lapurretak. Kasuak.

-Kriptografia: kontzeptuak. Aplikazioak.

-Identifikazio sistemak: sinadura elektronikoa eta ziurtagiri digitala.

-Monitorizazioaren kontrola sare kableatuetan.

-Segurtasuna hari gabeko sareetan.

-Suebakiak ekipamendu eta zerbitzarietan: kontzeptuak eta funtzionalitateak.

Lanbide modulua: Sareko zerbitzuak

Kodea: 0227.

Iraupena: 150 ordu.

Prestakuntza unitatea: TCP/IP sareko zerbitzuak.

Kodea: 0227 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Garraio maila. TCP eta UDP protokoloak.

-Bezero-zerbitzari eredua.

-Atakak.

-Zerbitzarien konfigurazio dinamikoaren protokoloa. DHCP.

-DHCP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DHCP ekipamendu bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Izenak ebazteko protokoloa. DNS.

-DNS zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-DNS ekipamendu bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Urruneko sarbideko protokoloak. Telnet.

-Urruneko sarbidea duten terminalak. Testu-modua. Modu grafikoa.

Prestakuntza unitatea: Intranet - Internet zerbitzariak.

Kodea: 0227 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-HTTP protokoloa. HTTP atakak esleitzea.

-Web zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-URL baten sintaxia.

-Web nabigatzaileak konfiguratzea.

-FTP protokoloa. FTP atakak esleitzea. Datu-konexioa eta kontrol-konexioa.

-FTP zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-FTP bezero bat instalatu eta konfiguratzea. Testu-modua eta modu grafikoa.

-POP eta SMTP protokoloak. Atakak esleitzea.

-Posta elektronikoko zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Posta elektronikoko bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

Prestakuntza unitatea: Sare pribatuen eta publikoen interkonexioa.

Kodea: 0227 - UF03 (NA).

Iraupena: 50 ordu.

-Internetekin konektatzeko behar den hardwarea.

-Interneterako sarbidearen hornitzaileak.

-Hari gabeko router bat instalatu eta konfiguratzea.

-Interneterako konexioa. Konfigurazio parametroak.

-Proxy zerbitzariak. Funtzionamendua.

-Proxy zerbitzari bat instalatu eta konfiguratzea.

-Proxy bezeroak instalatu eta konfiguratzea.

-Sare pribatu birtualak.

Lanbide modulua: Web aplikazioak

Kodea: 0228.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Web aplikazioak eta fitxategien kudeaketa.

Kodea: 0228 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Web aplikazioei buruzko sarrera.

-Web aplikazioak.

-Bulegotikako web aplikazioak.

-Mahaigaineko web aplikazioak.

-Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzea.

Prestakuntza unitatea: Edukiak eta ikaskuntza kudeatzeko sistemak.

Kodea: 0228 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

Eduki-kudeatzaileak instalatzea.

-Erabiltzaileak eta erabiltzaile taldeak sortzea eta mantentzea.

-Eduki-kudeatzaileak eskaintzen dituen funtzionalitateak.

-Eduki-kudeatzaileen funtzionamendua.

-Moduluak eta menuak konfiguratzea.

Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzea.

-Elementu logikoak: komunikazioa, materialak eta jarduerak.

-Erregistro moduak. Lotutako interfaze grafikoa.

-Ikastaroak sortzea zehaztapenei jarraituz.

-Erabiltzaileak eta taldeak kudeatzea.

Lanbide modulua: Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta

Kodea: NA05.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Bezeroentzako arreta.

Kodea: NA05 - UF01.

Iraupena: 20 ordu.

-Sarrera: enpresa eta bezeroa.

-Bezeroekiko harremanetan garatu beharreko teknikak eta komunikazio-trebetasunak.

-Produktu edo zerbitzu mikroinformatikoak aurkeztea eta erabilera erakustea: azpimarratu beharreko puntuak.

-Zerbitzu mikroinformatikoen eta sareen arloko enpresek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen ezaugarriak.

Prestakuntza unitatea: Merkataritzako negoziazio prozesua.

Kodea: NA05 - UF02.

Iraupena: 30 ordu.

-Merkataritzako negoziazio prozesua.

-Produktu eta zerbitzu mikroinformatikoen negoziazioa.

-Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.

Prestakuntza unitatea: Salmentaren kudeaketa eta dokumentazioa.

Kodea: NA05 - UF03.

Iraupena: 20 ordu.

-Erreferentziako agiriak. Produktu mikroinformatikoen katalogo teknikoak eta komertzialak.

-Aurrekontuak egitea.

-Kobrantza eragiketak.

-Salgaia bezeroari ematea.

-Salerosketa eragiketen dokumentazioa.

Lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Kodea: 0229.

Iraupena: 90 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0229 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

-Arrisku profesionala. Arrisku faktoreen azterketa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuei aurrea hartzeko oinarrizko arau esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Aurreneurrien kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko erantzukizunak.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuak ebaluatzea, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun, ingurumen eta ergonomia baldintzei zein psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskua baloratzea.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Norbera eta taldea babesteko eta prebentziorako neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Larrialdietarako plana egitea enpresa txiki edo ertain batean.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0229 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Lan zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanek sortzen dituzten eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikatu behar den hitzarmen kolektiboaren azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lana antolatzeko ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, gizarte elkartasunaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken ebazpena.

Kodea: 0229 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide karrerako interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak aztertzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean. Eures sarea.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: Europass mugikortasun agiria, Ziurtagiriaren Gehigarri Europarra eta Europako Hizkuntzen Zorroa.

-Autoenplegua baloratzea laneratzeko hautabide gisa.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantaldeen motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Ahozko eta bestelako komunikaziorako teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazka konpondu edo ezabatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

4. ERANSKINA

BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK.

10/2002 Lege Organikoaren babesean Sistema Informatikoen Ustiapeneko teknikari tituluan ezarritako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Sistema Mikroinformatikoetako eta Sareetako teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

<table border=1 cellpadding=0 >  <tr>   <td >   HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE   MODULUAK (LOGSE 1/1990)

   </td>   <td >   HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE   MODULUAK (LOE 2/2006)

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Sistema Informatikoen   Ustiapena

   </td>   <td >   Sistema Mikroinformatikoak   eta Sareak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Sare lokaletako zerbitzuak   instalatzea eta mantentzea

   </td>   <td >   0225. Sare lokalak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Ekipamendu eta sistema   informatikoak instalatzea eta mantentzea

   </td>   <td >   0221. Ekipamenduak muntatzea   eta mantentzea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Bulegotika aplikazioak eta   aplikazio korporatiboak ezartzea eta mantentzea

   </td>   <td >   0223. Bulegotika aplikazioak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Internet zerbitzuak   instalatzea eta mantentzea

   </td>   <td >   0227. Sareko zerbitzuak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Informazio atariak mantentzea

   </td>   <td >   0228. Web aplikazioak

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Administrazioa, kudeaketa eta   merkaturatzea enpresa txikietan

   </td>   <td >   0230. Enpresa eta ekimena

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   Sistema eragileak   erabiltzaile bakarreko eta erabiltzaile anitzeko inguruneetan

   </td>   <td >   0222. Lanpostu bakarreko   sistema eragileak

   0224. Sareko sistema   eragileak

   </td>  </tr> </table>

 

5. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO KORRESPONDENTZIA

A)      Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0219-2: Sistema mikroinformatikoetan sistemako softwarea instalatzea eta konfiguratzea

0222. Lanpostu bakarreko sistema eragileak

UC0958-2: Administrazio eta mantentze prozedurak egitea bezeroen sistemako softwarean eta aplikazio-softwarean

0222. Lanpostu bakarreko sistema eragileak

0226. Segurtasun informatikoa

UC0220-2: Sare lokalen elementuak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea, ezarritako prozedurei lotuta

0225. Sare lokalak

UC0221-2: Xede orokorreko pakete informatikoak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea eta mantentzea

0223. Bulegotika aplikazioak

UC0222-2: Xede orokorreko pakete informatikoen eta aplikazio espezifikoen erabilera erraztea erabiltzaileari

0223. Bulegotika aplikazioak

UC0953-2: Ekipamendu mikroinformatikoak muntatzea

0221. Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

UC0954-2: Ekipamendu mikroinformatikoa konpontzea eta handitzea

0221. Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

UC0957-2: Sistema informatikoetako azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea

0226. Segurtasun informatikoa

UC0955-2: Sare lokaletako komunikazio prozesuak monitorizatzea

UC0956-2: Sare pribatuak eta sare publikoak konektatzeko prozesuak egitea

0227. Sareko zerbitzuak

UC0959-2: Sistema informatikoetako azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea

0226. Segurtasun informatikoa

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

<table border=1 cellpadding=0 >  <tr>   <td >   GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

   </td>   <td >   EGIAZTATZEN AHAL DIREN   GAITASUN UNITATEAK

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0222. Lanpostu bakarreko   sistema eragileak

   </td>   <td >   UC0219-2: Sistema   mikroinformatikoetan sistemako softwarea instalatzea eta konfiguratzea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0223. Bulegotika aplikazioak

   </td>   <td >   UC0221-2: Xede orokorreko   pakete informatikoak eta aplikazio espezifikoak instalatzea, konfiguratzea   eta mantentzea

   UC0222-2: Xede orokorreko   pakete informatikoen eta aplikazio espezifikoen erabilera erraztea   erabiltzaileari

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0222. Lanpostu bakarreko   sistema eragileak

   0226. Segurtasun informatikoa

   </td>   <td >   UC0958-2: Administrazio eta   mantentze prozedurak egitea bezeroen sistemako softwarean eta   aplikazio-softwarean

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0225. Sare lokalak

   </td>   <td >   UC0220-2: Sare lokalen   elementuak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea, ezarritako prozedurei   lotuta

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0225. Sare lokalak

   0227. Sareko zerbitzuak

   </td>   <td >   UC0955-2: Sare lokaletako   komunikazio prozesuak monitorizatzea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0227. Sareko zerbitzuak

   </td>   <td >   UC0956-2: Sare pribatuak eta   sare publikoak konektatzeko prozesuak egitea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0226. Segurtasun informatikoa

   </td>   <td >   UC0959-2: Sistema   informatikoetako azpisistema fisiko eta logikoen segurtasuna mantentzea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0221. Ekipamenduak muntatzea   eta mantentzea

   0226. Segurtasun informatikoa

   </td>   <td >   UC0957-2: Sistema   informatikoetako azpisistema fisikoa mantentzea eta erregulatzea

   </td>  </tr>  <tr>   <td >   0221. Ekipamenduak muntatzea   eta mantentzea

   </td>   <td >   UC0953-2: Ekipamendu   mikroinformatikoak muntatzea

   UC0954-2: Ekipamendu   mikroinformatikoa konpontzea eta handitzea

   </td>  </tr> </table>

 

6. ERANSKINA

IRAKASLEAK

A)      Moduluak ematen dituzten irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0221. Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

Sistema eta aplikazio informatikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0222. Lanpostu bakarreko sistema eragileak

Sistema eta aplikazio informatikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0223. Bulegotika aplikazioak

Sistema eta aplikazio informatikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0224. Sareko sistema eragileak

Sistema eta aplikazio informatikoak

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0225. Sare lokalak

Informatika

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0226. Segurtasun informatikoa

Informatika

Bigarren Hezkuntzako katedradunak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

0227. Sareko zerbitzuak

Informatika

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0228. Web aplikazioak

Informatika

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0229. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0230. Enpresa eta ekimena

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN

ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

NA04. Oinarrizko ingelesa I

Ingelesa.

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA05. Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta

Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Bigarren Hezkuntzako katedradunak

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Espezialista.

Beste espezialitate batzuk*

(*) Hezkuntza Departamentuak modulu hau irakasteko baimena ematen ahalko die titulu honetan jardun dezaketen beste irakasle batzuei, horretarako behar den prestakuntza edo esperientzia badutela egiaztatuz gero.

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Lanerako Prestakuntza eta Orientazioa

Enpresa Zientzietako diplomaduna

Lan Harremanetako diplomaduna

Gizarte Laneko diplomaduna

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Informatika

Estatistikako diplomaduna

Kudeaketarako Informatikako ingeniari teknikoa

Informatikako Sistemen ingeniari teknikoa

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, Telematika espezialitatea

Merkataritzako Antolaketa eta Kudeaketa

Enpresa Zientzietako diplomaduna

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0221. Ekipamenduak muntatzea eta mantentzea

0222. Lanpostu bakarreko sistema eragileak

0223. Bulegotika aplikazioak

0224. Sareko sistema eragileak

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

Sistema Informatikoen Administrazioko goi mailako teknikaria

0225. Sare lokalak

0226. Segurtasun informatikoa

0227. Sareko zerbitzuak

NA04. Oinarrizko ingelesa I

NA05. Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta

Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

0228. Web aplikazioak

0229. Lanerako prestakuntza eta orientazioa

0230. Enpresa eta ekimena

Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

-Balio anitzeko gela.

-Gela teknikoa.

-Ekipamendu informatikoak instalatzeko eta konpontzeko lantegia.

Iragarkiaren kodea: F1014368

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web