(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran�ais | English

LEXNAVARRA


Versin para imprimir

Versin en castellano

75/2006 FORU DEKRETUA, URRIAREN 30EKOA, DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO BATZORDEAREN OSAERAREN, ANTOLAMENDUAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA ONESTEN DUENA.

BON N.� 139 - 20/11/2006



  DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO BATZORDEAREN OSAERAREN, ANTOLAMENDUAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA

  I. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak

  II. KAPITULUA. NAFARROAKO DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO BATZORDEAREN JARDUEREN ANTOLAMENDUA


Atariko

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluak, Nafarroako Foru Komunitateak historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia eta zientziaren arloetako ondarearen arloan erabateko eskumena duela espresuki aitortu ondoren, eskumen bera xedatzen du, 10. idatz-zatian, Estatuaren titulartasunekoak ez diren artxiboei buruz.

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeak, 12. artikuluan, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea sortu zuen. Haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu baten bidez ezartzekoa da.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseilua ados dagoela, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko urriaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Erregelamendua onestea.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen osaeraren, antolamenduaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten da. Haren testua ondoren ematen da.

Xedapen Gehigarria Bakarra. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen osaera.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea foru dekretu honek indarra hartu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean osatuko da.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa. Vianako Printzea ErakundeaKultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria gaitzea.

Ahalmena ematen zaio Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariari foru dekretu honen bidez onetsi den Erregelamendua garatu eta betearazteko behar diren xedapenak agindu ditzan.

Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO BATZORDEAREN OSAERAREN, ANTOLAMENDUAREN ETA FUNTZIONAMENDUAREN ERREGELAMENDUA

I. KAPITULUA. Xedapen Orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Erregelamendu honen xedea Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzea da.

2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea organo ahoku emaile bat da, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari atxikia.

3. artikulua. Kontzeptuak.

Erregelamendu honetan kontzeptu hauek erabiltzen dira:

a) Sail dokumentala: entitate batek bere dituen eginkizun eta jardueren ondorioz eten gabe sortzen dituen dokumentuak, haien euskarria (papera, argazkiak, euskarri elektronikoa eta abar) eta haien data kontuan hartu gabe.

b) Identifikazioa: ebaluatu ahal izateko behar diren datuak emateko sail dokumental bakoitzaren miaketa.

c) Ebaluazioa: sail dokumental bakoitzaren identifikazioaren ondoriozko datuak aztertzen dituen artxibo-lana, artxibatze fase bakoitzean gordetzeko epeak zehaztearren eta suntsitu behar ote diren eta eskuratzeko zer araubide izanen duen erabakitzearren.

4. artikulua. Helburuak.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen helburua dokumentuen balorazio, hautapen eta eskuragarritasunari buruz ebaztea da, gorde edo suntsitu behar diren erabakitzeko, eta administrazio, zerga, lege eta ikerketaren arloetako irizpideen arabera eskuratzeko epeak finkatzeko.

5. artikulua. Eginkizunak.

1. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak artxiboen arloan eskuduna den zuzendari nagusiari proposamenak igorriko dizkio arlo hauetaz:

a) Dokumentu sailak suntsitu edo eten gabe gorde behar diren ebaluatzeko irizpideak eta artxiboko dokumentuen eskuragarritasunari buruzkoak finkatzeaz.

b) Nafarroako Administrazio Publiko guztien sail dokumentalak gorde edo suntsitzeko eta eskuratzeko epeei buruz orotariko erabakiak hartzeaz.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarendako, sortzen duen dokumentazioak osorik jarduteko, erdizka jarduteko eta ez jarduteko denborak ezartzeaz.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako, dokumentuak eskuratzeko epeak ezartzeaz.

e) Foru Komunitateko Administrazioaren funtsezko dokumentuak identifikatzeaz, larrialdiei eta hondamenei aurrea hartzeko plan baten barruan babes programa bat osatu beharko dutenak.

2. Gorde, suntsitu eta eskuratzeko epeei buruz erabakiak hartuko ditu, berezko ebaluazio batzorderik ez daukaten Administrazio Publikoetan aplikatzekoak, indarra duten legeekin bat.

3. Nafarroako beste artxibo sistema instituzional batzuetako ebaluazio batzordeek dokumentuak gordetzeko prestaturiko egutegiak gainbegiratuko ditu.

4. Nafarroako dokumentu ondarearen zainketa bermatuko du eta, bidezko denean, artxiboen arloan eskumena duen departamentua suntsitu dela jakinaraziko zaio, behar diren ondorioak izan daitezen.

5. Ustez dokumentazioa eskuratzeko eta intimitaterako eskubideak urraturik dauzkaten pertsona eta entitateen erreklamazioei buruz txostenak eginen ditu.

6. artikulua. Osaera.

1. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak kide hauek izanen ditu. Denek hizpidea eta botoa izanen dute:

a) Artxibo arloan eskuduna den zuzendari nagusia, lehendakari lanetan arituko dena.

b) Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria, lehendakariorde lanetan arituko dena eta ez dagoenean lehendakaria ordeztuko duena.

c) Zortzi kide iraunkor:

c.1. Nafarroako Gobernuaren Administrazio Artxiboa kudeatzen arduratzen den atalburua, idazkari lanetan arituko dena.

c.2. Nafarroako Artxibo Sistemako artxiboetako goi mailako teknikaria, artxiboen arloan eskuduna den kontseilariak izendatua.

c.3. Legegintza eta koordinazioaren arloko arduradun bat edo haren ordezkoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak izendatua.

c.4. Nafarroako Artxibozainen Elkarteko lehendakaria edo haren ordezkoa.

c.5. Unibertsitateko irakasle kidegoetako bi irakasle, Gaur Egungo Historian edo Zuzenbidearen Historian espezialistak direnak, Nafarroako Kultura Kontseilariak proposatuak. Kontseilu horrek haien ordezkoak ere proposatuko ditu.

c.6. Administrazio Publikoko teknikari bat (arlo juridikokoa) edo antzekoa eta dokumentazioaren kudeaketaz arduratzen dena, bilkura batean ebaluatu beharreko dokumentazioaren ardura duen departamentu, erakunde, erakunde autonomo, sozietate publiko edo entitateko titularrak izendatuak. Erakunde berak izendatuko ditu haien ordezkoak.

2. Beharrezkotzat jotzen denean batzordeko lehendakariak ebaluatu beharreko dokumentazioan adituak diren gonbidatuei dei egiten ahalko die.

3. c.4 eta c.5 idatz-zatietan aipatzen diren kideek, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordera joateagatik, artxiboen arloan eskudun den kontseilariak foru agindu baten bidez ezarriko dituen dietak hartuko dituzte.

II. KAPITULUA. NAFARROAKO DOKUMENTUEN EBALUAZIORAKO BATZORDEAREN JARDUEREN ANTOLAMENDUA

7. artikulua. Funtzionamendua.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen funtzionamendua Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko III. tituluko III. kapituluan xedaturikoarekin bat etorriko da, berezitasun hauek berezitasun:

a) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak ohiko eta ohiz kanpoko bilkerak izanen ditu.

b) Ohiko bilkurak gutxienez sei hilabetean behin eginen dira. Ohiz kanpoko bilkurak lehendakariak aztertu beharreko gaien arabera beharrezko deritzonean eginen dira, berak hala erabakirik edo gutxienez kideen heren batek eskaturik. Azken kasu horretan, eskaeraren zergatikoak nahitaez gai zerrendan adierazi beharko dira.

c) Deialdia eta gai zerrenda batzordeko kideei igorriko zaizkie, irizpenaren xede diren ebaluazio txostenekin batera, gutxienez ere hamar egun baliodun lehenago. Ohiz kanpoko bilkuretan epea hiru egun baliodunekoa izaten ahalko da.

d) Organoaren osaerak balioa izan dezan, bilkurei eta erabakiei dagokienez, lehendakariak eta idazkariak edo haien ordezkoek eta gutxienez ere hiru kidek agertu beharko dute. Hiru kide horietarik bik nahitaez ebaluatu beharreko dokumentazioaren jabe den entitatearen ordezkariak izan beharko dute.

e) Batzordearen erabakiek balioa izanen dute sail dokumentala eta ondoriozko espedientea osatzen duten mota dokumentalak ukitzen dituen prozedura administratiboari buruzko legezko araua aldatzen ez deino.

f) Artxiboen arloan eskumena duen zuzendari nagusiak onetsiko ditu erabaki horiek ebazpen baten bidez. Ebazpen hori, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, nahitaez bete beharko dute dagokien unitateek.

8. artikulua. Ebaluazioaren prozedura.

1. Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, Administrazio Artxiboaren kudeaketaz arduratzen den unitate organikoak, berak erabakirik edo unitate administratibo batek eskaturik, lehendakariari eskaera bat aurkeztuko dio, ebaluatu beharreko sail dokumentalak adieraziko dituena.

2. Foru Komunitateko Administrazioa ez beste entitate batzuek nahi dutenean Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak egin dezala beren dokumentazioaren txostena, haiexek aurkeztu beharko dute eskabidea.

3. Bi kasuetan, eskabidearekin batera dokumentazioaz arduratzen denak sinaturiko txosten bat aurkeztuko da, non agiri hauek agertuko baitira:

a) Ebaluatu beharreko sail dokumental bakoitzerako identifikazio fitxa bat, artxiboen arloan eskumena duen kontseilariak foru agindu baten bidez onetsi duen ereduaren arabera.

b) Ebaluatu beharreko dokumentazioaren eredu edo kopia.

c) Sail dokumental bakoitzari buruzko berariazko arauen kopia.

d) Dokumentazioa suntsitu edo gordetzeko irizpideen txostena, arrazoiak emanda.

e) Irizpen hori emateko behar diren argibide guztiak.

4. Batzordeko lehendakariak aldez aurretik ezarririko hurrenkerari jarraituz aztertuko ditu txostenak Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak eta sail dokumental bakoitzerako erabaki bat hartuko du, non sistema osatzen duten artxibo guztietan gordetzeko epeak finkatuko baitira. Ebatziko ere da osorik edo hein batean suntsitzea edo behin betikoz gordetzea eta erabiltzaile guztien edo bakarrik batzuen eskura uztea. Kasu horretan murriztapena erabatekoa edo hein batekoa den zehaztuko da.

5. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak erabakia hartu ondoren, erregelamendu honetako 7 f) artikuluan xedaturikoarekin bat onetsiko da hori.

6. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeari dagokio onetsi eta argitaraturiko erabakiak betetzen ote diren begiratzea eta, bidezko bada, artxiboen arloan eskumena duen organoari proposatzea erabaki horiek beterazi ditzala.

7. Nafarroako Artxibo Sistema osatzen duten zentroen artetik dokumentuak suntsitzen arduratzen direnek, urtean urteko abenduaren 31 baino lehen, txosten bat igorriko diote Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeko lehendakariari, suntsitze akten zerrenda barne, gutxienez ere datu hauek bilduko dituena: sail dokumentalaren izena, sail suntsituaren zatiaren datak eta dokumentuen baluaziorako kasuan kasuko batzordearen erabakia.

8. Nafarroako dokumentu ondarea zaintzeko bermea ematen duen aldetik, aurreko lerroaldaren babesean igorririko txostenak ikuskatuko ditu batzordeak eta atzematen dituen akatsak artxiboen arloan eskumena duen departamentuari jakinaraziko dizkio, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. artikulua. Dokumentuak suntsitzea.

1. Artxibo sistema bakoitza osatzen duten zentroei dagokie dokumentazioa osorik edo hein batean suntsitzea, hura gordetzeko epearen arabera, erregelamendu honetan xedaturikoarekin bat.

2. Artxiboen eskumena duen zuzendaritza nagusiak, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak proposaturik, segurtasun eta isilpekotasun jarraibideei jarraituz suntsituko da dokumentazioa, erregelamendu honetako 7.f) artikuluan xedaturikoarekin bat.

3. Suntsitze akta egitea dokumentazioa sortu duen entitatearen ardura izanen da, suntsituriko dokumentuak adierazteko.

10. artikulua. Dokumentuak eskuratzeko epeak eta eskubideak.

1. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak ezarriko du sail dokumental bakoitza eskuratzeko epea. Epe hori ezarri arte, dokumentazioa eskuratzeko Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legeko 80. artikuluan ezarririko irizpideak erabiliko dira.

2. Dokumentuak sortzen dituzten erakundeek tramitatzen ari diren espedienteak, artxiboak eta erregistroak eskuratzeko eskubidea bermatuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedaturikoarekin bat.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, idazkaritza nagusi teknikoek bermatuko dute eskubide hori, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 11. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web