(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

65/2006 FORU DEKRETUA, OTSAILAREN 25EKOA, NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN OSAERA, ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 122 - 11/10/2006



  I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK


  II. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN EGINKIZUNAK


  III. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN OSAERA


  IV. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA


Atariko

Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legeko 53. artikuluak Nafarroako Taxien Kontseilua sortu zuen Nafarroako Foru Komunitatean taxi zerbitzuen arloan kontsulta eta aholkuetarako organoa izan dadin. Haren eginkizunak aipatzen ere ditu eta garraio arloan eskumena duen departamentuari atxikitzen dio.

54. artikuluak xedatzen du haren osaera, antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko dela.

Legezko xedapen hori betetzeko, foru dekretu honen xedea da Nafarroako Taxien Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzea.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluarekin ados, eta Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea Nafarroako Taxien Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzea da.

2. artikulua. Izaera eta atxikipena.

1. Nafarroako Taxien Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko taxi zerbitzuen arloko kontsulta eta aholkuetarako organoa da.

2. Nafarroako Taxien Kontseilua garraioen arloko eskumena duen departamentuari atxikiko zaio.

II. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN EGINKIZUNAK

3. artikulua. Eginkizunak.

Nafarroako Taxien Kontseiluak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Taxien sektorearen eta administrazio eskudunen arteko kontsulta organo gisa aritzea.

b) Administrazio eskudunekin lankidetzan aritzea taxi zerbitzuak gero eta hobeak izan daitezen eta gero eta erabiltzaile gehiagok erabil ditzaten lortzeko.

c) Taxiei buruzko uztailaren 6ko Foru Legean aipatzen diren kasuetan nahitaezko txostena ematea, hauetan hain zuzen ere:

c.1) Foru legeko 9. artikuluan aipatzen den taxi lizentzia indize orokor indarduna aldatzeko, udalerri edo baterako zerbitzurako eremu batean.

c.2) Udalerri edo baterako zerbitzurako eremu bakoitzerako foru legeko 16. artikuluan aipatzen den gehieneko baimen kopurua zehazteko arauak onesteko.

c.3) Eserlekuka ordaintzeko taxi zerbitzuak kontratatzeko baimenak eta bidaiarien aldi baterako baimenak emateko, foru lege honetako 37. eta 38. artikuluetan arautu bezala, hurrenez hurren.

c.4) Taxi zerbitzua emateko udalen artean koordinatzeko foru legeko 48. artikuluan aipatzen diren formulak ezartzeko.

c.5) Baterako zerbitzurako eremua aldatzeko, foru legeko 49. artikuluko 3. idatz-zatian eta xedapen gehigarri bakarreko 6. artikuluan xedaturikoarekin bat.

c.6) Iruñerriko taxi zerbitzuaren baterako eremuko taxi zerbitzuaren egoeraz berariazko azterlana egiteko, foru legeko xedapen gehigarri bakarreko 8. idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

d) Administrazio eskudunei txosten, proposamen eta iradokizunak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko taxien sektorea hobetzeko.

e) Taxiei buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea garatzeko arauen eta indarra duten beste arauen arabera dagokion beste edozein eginkizunetarako.

III. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN OSAERA

4. artikulua. Osaera.

1. Nafarroako Taxien Kontseiluak kide hauek izanen ditu: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hiru ordezkari, Nafarroako toki entitateen hiru ordezkari, taxi sektorearen hiru ordezkari eta erabiltzaile eta erabiltzaileen eta mugikortasun urria duten pertsonen hiru ordezkari. Honelaxe:

a) Lehendakaria: garraio arloko eskumena duen departamentuko kontseilaria.

b) Lehendakariordea: errepide bidezko garraioen arloan eskumena duen zuzendari nagusia.

c) Kideak:

c.1) Errepide bidezko garraioen arloan eskumena duen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu bateko zuzendaria.

c.2) Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari bat.

c.3) Iruñerriko Mankomunitatearen bi ordezkari.

c.4) Taxi sektorearen hiru ordezkari; Nafarroan legez osaturik daudenen artetik taxi sektorean ordezkaritza handiena duten hiru lanbide elkarteen ordezkari bana.

Ordezkaritza elkartean afiliaturiko taxi lizentzien titularren eta lizentziarik gabeko baimenen titularren kopuruaren arabera neurtuko da.

c.5) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen bi ordezkari; Nafarroan legez osaturik daudenen artetik ordezkaritza handiena duten kontsumitzaile eta erabiltzaileen bi elkarteen ordezkari bana.

Ordezkaritza kide gehien dituzten elkarteei dagokie.

c.6) Ezintasunak dituzten eta aulki gurpilduna darabilten pertsonak nagusiki ordezkatzen dituen Nafarroako entitatearen ordezkari bat.

Ordezkaritza kide gehien dituen entitateari dagokio.

2. Garraio arloan eskumena daukan departamentuko kontseilariak izendatuko ditu Nafarroako Taxien Kontseiluko kideak eta haien ordezkoak, artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateek proposaturik.

3. Eguneko gaien zerrenda dela-eta beharrezkoa denean, lehendakariak beste entitate batzuk, adituak edo langile teknikoak eramaten ahal ditu Nafarroako Taxien Kontseiluko bilkuretara, aztertu beharreko gaietan aholkua eman dezaten. Horiek, betiere, hizpidea izanen dute, baina ez botorik.

4. Nafarroako Taxien Kontseiluaren osaerak balioa izanen du artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateetariko baten batek bere ordezkaririk ez izendatuagatik ere, baldin eta Kontseiluko kideen bi heren gutxienez baldin badaude.

5. artikulua. Kontseiluko kideen estatutua.

1. Nafarroako Taxien Kontseiluko kideek honako eskubide hauek dituzte:

a) Behar den aldeaz, esleiturik dauzkaten eginkizunak egiteko egoki diren argibideak eskuratzea, bileretako gai zerrenda daukan deialdia barne.

b) Bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

c) Boto eskubidea erabiltzea eta, bidezko bada, boto partikularra ematea, bai eta botoaren zentzua eta haren arrazoiak azaltzea ere. Agintariak edo Foru Komunitateko Administrazioko langileak diren Nafarroako Taxien Kontseiluko kideak ezin dira botorik eman gabe geldituko bozketetan.

d) Galderak eta eskaerak egitea.

e) Karguari dagozkion gainerako eginkizunak.

2. Titularrak ez badaude, gaixo badaude edo frogaturiko edozein gorabeherarengatik joaterik ez badaukate, ordezkoek ordeztuko dituzte Nafarroako Taxien Kontseiluan.

6. artikulua. Karguaren iraunaldia, ordezpenak eta karguuzteak.

1. Karguaren ondorioz kontseiluan egon behar duten kideek kargu hori duten bitartean egon beharko dute kontseiluan.

2. Karguagatik ez, beste bide batetik Kontseiluan parte hartzen duten kideen kargualdia lau urtekoa izanen da, baina nahi beste kargualdi egon daitezke.

3. Karguagatik ez beste bide batetik Kontseiluan sartu diren kide horietako baten tokia hutsik gelditzen bada, ordezkoa kargua utzi duen kideari zegokion kargualdia bukatu bitarte arituko da kontseiluan.

4. Arrazoi hauengatik utziko dituzte Nafarroako Taxien Kontseiluko kideek beren karguak:

a) Kontseiluan egoteko eskubidea ematen dien kargua uzten dutenean.

b) Izendatu zituen entitateak proposatuta.

c) Jatorrizko kidearen agintaldia bukatzeagatik.

d) Uko egiteagatik.

5. Nafarroako Taxien Kontseiluko kideek nork bere karguan iraunen du haien ordezkoak izendatu arte.

IV. KAPITULUA. NAFARROAKO TAXIEN KONTSEILUAREN ANTOLAMENDUA ETA FUNTZIONAMENDUA

7. artikulua. Lehendakaria.

1. Honako hauek dira lehendakariaren eginkizunak:

a) Nafarroako Taxien Kontseiluaren ordezkaritza edukitzea.

b) Ohiko eta ohiz kanpoko bilkuretarako dei egitea eta, kideen proposamenak kontuan hartuz, eguneko gai zerrenda ezartzea.

c) Bilkuretan buru, eztabaidetan hotsemaile aritzea eta hala behar denean eztabaidak etetea.

d) Bere botoarekin berdinketak desegitea, erabakiak hartu ahal izateko.

e) Nafarroako Taxien Kontseiluaren aktak eta erabakien ziurtagiriak ikus-onestea.

f) Nafarroako Taxien Kontseiluaren esku dauden kontuak behar den moduan bideratzeko egoki diren barne araubideko jarraibideak ematea.

g) Nafarroako Taxien Kontseiluak ezagutu behar dituen prozedurak ahalik eta hobekien instruitzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten eta agiriak eskuratzea.

h) Lehendakaria den aldetik dagozkion eginkizunak edo Nafarroako Taxien Kontseiluak bere izanik beste organo bati ez dagozkionak.

2. Lehendakaria ez badago edo gaixo bada, edo lehendakaritza bete gabe baldin badago, lehendakariordea ariko da haren ordez.

8. artikulua. Idazkaria.

1. Errepide bidezko garraioen arloko eskumena daukan zuzendaritza nagusiko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikari bat arituko da idazkari lanetan Nafarroako Taxien Kontseiluan. Hizpidea izanen du, baina botorik ez.

2. Garraio arloan eskudun den departamentuko kontseilariak izendatu eta kargutik kenduko ditu Nafarroako Taxien Kontseiluko idazkaria eta haren ordezkoa.

Idazkari postua hutsik dagoenean, edo hura kanpoan edo gaixo dagoenean, ordezkoak ordeztuko du.

3. Nafarroako Taxien Kontseiluko idazkariak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Organo kolegiatuaren bileretan parte hartzea, hizpidearekin bai baina botorik gabe.

b) Nafarroako Taxien Kontseiluaren bilkuretarako dei egitea, lehendakariak hala aginduta, eta kideei hitzorduak ematea.

c) Nafarroako Taxien Kontseiluko kideen komunikazio egintzak jasotzea, hau da, jakinarazpenak, datu eskaerak, ziurtagiriak edo hark ezagutu behar dituen beste idazki guztiak.

d) Arazoak ebazteko prestatzea, bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea.

e) Onetsi diren kontsulta, irizpen eta erabakien ziurtagiriak ematea.

f) Idazkari karguari dagozkion gainerako eginkizunak.

9. artikulua. AntolaketaNota de Vigencia.

1. Nafarroako Taxien Kontseiluak osoko bilkuren edo batzorde iraunkorraren bidez funtzionatzen ahalko du.

2. Nafarroako Taxien Kontseiluko kide guztiek eta idazkariak osatuko dute Osoko Bilkura.

3. Batzorde Iraunkorrak kide hauek izanen ditu:

a) Errepideen barnako garraioaren arloko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu zuzendari bat, batzordeko buruaren eginkizunak beteko dituena.

b) 4 kide, Nafarroako Taxien Kontseiluko buruak izendatuak, honako hauek ordezkatzen dituzten Kontseiluko kideen artetik: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, taxiaren sektoreko lanbide elkarteak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak eta mugikortasun murriztuko pertsonak ordezkatzen dituen entitatea.

Taxiaren sektoreko lanbide elkarteen ordezkariak eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetakoak izendatzeko, Kontseiluko buruak elkarte horiek ordezkatzen dituzten kideak kontsultatuko ditu, aho batez egin dadin Batzorde Iraunkorreko kidea izendatzeko proposamena.

Ez bada horren gaineko adostasunik, txandakako izendapena eginen da urtebeterako, ordezkaritza handieneko elkartetik hasita.

c) Batzorde Iraunkorreko idazkaria Nafarroako Taxien Kontseilukoa bera izanen da.

4. Batzorde Iraunkorreko kideek arrazoi hauetako batengatik utziko diote karguari:

a) Nafarroako Taxien Kontseiluko kide izateari utzita.

b) Kargualdia bukatuta.

c) Karguari uko eginda.

5. Osoko Bilkurak berariazko batzordeak eratzea onesten ahalko du, baita haien funtzionamendua eta osaera ere.

6. Foru dekretu honen 3. artikuluan ezarritako eginkizunak dagozkio Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkurari.

7. Batzorde Iraunkorrak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Osoko Bilkurak eskuordeturik aritzea bere gain berariaz utzitako eginkizunetan.

b) Batzorde Iraunkorrak egiten dituen jarduketen berri ematea Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkurari.

c) Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkurako gai zerrendan aztertu beharreko gai eta kontuei buruzko txostenak eta proposamenak egitea, kontseiluko buruak gai zerrenda zehazteko duen eskumena galarazi gabe.

10. artikulua. Osoko Bilkura Nota de Vigencia.

1. Osoko Bilkura arrunta eginen da urtean behin gutxienez eta, berezia, Kontseiluko buruak deitzen duenean edo kideen gehiengoak eskatzen duenean Kontseiluko buruari zuzendutako idazki baten bidez; bertan, landuko diren gaien zerrenda berariaz adieraziko da.

2. Osoko Bilkurarako deia idazkiz eginen da hiru egun baliodun lehenago, gutxienez ere, eta gai zerrenda erantsiko zaio.

3. Osoko Bilkura lehen deialdian eratutzat joko da Kontseiluko burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak gutxienez biltzen direnean.

Bigarren deialdia lehenengo deialditik ordu erdira eginen da, besterik gabe. Horretarako beharrezkoa izanen da bertan egotea gutxienez Kontseiluko burua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta Kontseiluko kideen heren bat.

4. Hala ere, Nafarroako Taxien Kontseiluaren Osoko Bilkura balio osoz eratutzat joko da, bilera berezian eta deialdirik gabe, kide guztiak elkartu badira eta aho batez erabakitzen badute eztabaidatu eta akordioak hartzea.

5 Ezin eztabaidatu edo erabakiko da eguneko gai-zerrendan sartua ez dagoen ezer; bai, aldiz, Nafarroako Taxien Kontseiluko kide guztiak bildurik, gaia presazko deklaratzen bada gehiengoak horren aldeko botoa emanda.

6. Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkuraren erabakiek balioa izan dezaten, bertaratutakoen gehiengoak haien alde emandako botoa beharko da. Kontseiluko buruaren kalitateko botoaren bidez hautsiko dira berdinketak.

11. artikulua. Batzorde IraunkorraNota de Vigencia.

1. Kontseiluko buruak deituta bilduko da, hark egokitzat jotzen duenean, batzordeak burutu beharreko eginkizunak kontuan harturik.

2. Batzorde Iraunkorraren eraketa baliozkoa izateko, Kontseiluko burua eta idazkaria eta kideen erdiak, gutxienez, bildu beharko dira.

3. Batzorde Iraunkorraren erabakiek balioa izan dezaten, bertaratutakoen gehiengoak haien alde emandako botoa beharko da. Kontseiluko buruaren kalitateko botoaren bidez hautsiko dira berdinketak.

12. artikulua. AktakNota de Vigencia.

1. Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkurak edo Batzorde Iraunkorrak egiten duten saio bakoitzean, idazkariak akta eginen du, non nahitaez zehaztuko baitira agertu direnen izenak, bilerako gai zerrenda, tokia eta egun-orduak, eztabaidaturiko gai nagusiak eta hartutako erabakien edukia.

2. Nafarroako Taxien Kontseiluko Osoko Bilkurako edo Batzorde Iraunkorreko kideek eskatuta, hartutako erabakiaren kontrako botoa, abstentzioa eta horretarako arrazoiak, edo aldeko botoaren esanahia adieraziko dira aktan. Gehiengoaren erabakiarekin ados ez dauden kideek boto partikularra ematen ahal dute idatzita, 48 orduko epean, eta erabakiari erantsiko zaio.

3. Orobat, edozein kidek eskubidea du bere mintzaldia edo proposamena osorik transkriba dadin eskatzeko, baldin eta bertan edo Kontseiluko buruak dioen epean aurkezten badu bere mintzaldia zuzen islatzen duen testua, eta hala jasoko da aktan edo, bestela, haren kopia erantsiko da.

4. Aktak bilkura berean edo hurrengo bilkuran onetsiko dira, baina zilegi izanen da idazkariak ziurtagiria ematea hartutako erabakien gainean, akta ondoren onestea ezertan galarazi gabe. Horrelakoetan, egoera hori berariaz adieraziko da.

Azken Xedapenetariko Lehena. Arauetarako gaitasuna.

Ahalmena ematen zaio garraio arloan eskudun den departamentuko kontseilariari foru dekretu hau garatzeko behar diren arauak eman ditzan.

Azken Xedapenetariko Bigarrena. Lege osagarriak.

Foru dekretu honetan aurreikusirik ez dagoen guztian, Nafarroako Taxien Kontseilua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean organo kolegiatuen arloan aurreikusten den arautegian xedatu bezala eginen da.

Azken Xedapenetako Hirugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web