(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

15/2005 FORU LEGEA, abenduaren 5ekoa, haurrentzako eta nerabeentzako sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa Nota de Vigencia.

BON N.º 149 - 14/12/2005; corr. err., BON 16/01/2006Fecha de revisión: 30/11/2020



  ATARIKO TITULUA. Xedapen orokorrak


  I. TITULUA. Eskumenen banaketa

  I. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen eskumenak

  II. KAPITULUA. Entitate lankideak


  II. TITULUA. Adingabeen eskubide eta betebeharrak

  I. KAPITULUA. Printzipio orokorrak

  II. KAPITULUA. Eskubideen sustapena eta babesa

  III. KAPITULUA. Adingabeen betebeharrak


  III. TITULUA. Aurreneurriak


  IV. TITULUA. Babesa

  I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

  II. KAPITULUA. Arrisku egoerak

  III. KAPITULUA. Gerizagabetasuneko egoerak

  IV. KAPITULUA. Arrisku eta gerizagabetasuneko egoeretan hartu beharreko neurri babesleak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

  1. ATALA. Familiendako sostengua

  2. ATALA. Zaintza

  3. ATALA. Administrazioaren berehalako tutoretza eta tutoretza arrunta

  4. ATALA. Harrera

  5. ATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

  1. AZPIATALA. Irizpide orokorrak

  2. AZPIATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

  V. KAPITULUA. Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak

  VI. KAPITULUA. Norbera beregain izateko programak


  V. TITULUA. Jarduketak erreformako sisteman


  VI. TITULUA. Adingabeen zentroetako araubidea

  I. KAPITULUA. Antolamendu, funtzionamendu eta koordinazio araubidea

  II. KAPITULUA. Adingabe egoiliarren estatutua


  VII. TITULUA. Zehapen araubidea

  I. KAPITULUA. Arauhauste administratiboak

  II. KAPITULUA. Zehapen administratiboak


  ATARIKO TITULUA. Xedapen orokorrak


  I. TITULUA. Eskumenen banaketa

  I. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen eskumenak

  II. KAPITULUA. Entitate lankideak


  II. TITULUA. Adingabeen eskubide eta betebeharrak

  I. KAPITULUA. Printzipio orokorrak

  II. KAPITULUA. Eskubideen sustapena eta babesa

  III. KAPITULUA. Adingabeen betebeharrak


  III. TITULUA. Aurreneurriak


  IV. TITULUA. Babesa

  I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

  II. KAPITULUA. Arrisku egoerak

  III. KAPITULUA. Gerizagabetasuneko egoerak

  IV. KAPITULUA. Arrisku eta gerizagabetasuneko egoeretan hartu beharreko neurri babesleak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

  1. ATALA. Familiendako sostengua

  2. ATALA. Zaintza

  3. ATALA. Berehalako tutoretza administratiboa eta tutoretza arrunta

  4. ATALA. Harrera

  5. ATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

  1. AZPIATALA. Printzipio orokorrak

  2. AZPIATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

  V. KAPITULUA. Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak

  VI. KAPITULUA. Norbera beregain izateko programak


  V. TITULUA. Jarduketak erreforma sisteman


  VI. TITULUA. Adingabeen zentroen araubidea

  I. KAPITULUA. Antolamendu, funtzionamendu eta koordinazio araubidea

  II. KAPITULUA. Adingabe egoiliarren estatutua


  VII. TITULUA. Zehapen araubidea

  I. KAPITULUA. Arauhauste administratiboak

  II. KAPITULUA. Zehapen administratiboak


  VIII. TITULUA. Nafarroako Adingabearen Kontseilua Nota de Vigencia


Texto

AURKIBIDEA

ZIOEN AZALPENA

ATARIKO TITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua._ Xedea.

2. artikulua._ Ukitzen dituen pertsonak eta lurraldea.

3. artikulua._ Printzipio gidariak.

4. artikulua._ Ardurakidetza eta herritarren lankidetza.

5. artikulua._ Jarduketen plangintza eta programazioa.

6. artikulua._ Beharren azterketa eta jarduketak.

I. TITULUA. Eskumenen banaketa

I. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen eskumenak

7. artikulua._ Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eskumenak.

8. artikulua._ Nafarroako toki entitateen eskumenak.

II. KAPITULUA. Entitate lankideak

9. artikulua._ Kontzeptua eta baldintzak.

10. artikulua._ Jarduteko eta kreditatzeko prozedura.

11. artikulua._ Entitate lankideen eskubide eta betebeharrak.

12. artikulua._ Entitate lankideen kreditazioa kentzea.

II. TITULUA. Adingabeen eskubide eta betebeharrak

I. KAPITULUA. Printzipio orokorrak

13. artikulua._ Adingabeen eskubideen babesa.

14. artikulua._ Adingabeen eskubideen sustatzea eta zabaltzea.

15. artikulua._ Subsidiaritatea.

II. KAPITULUA. Eskubideen sustapena eta babesa

16. artikulua._ Bizitzeko eta integritate fisiko eta psikikorako eskubidea.

17. artikulua._ Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea.

18. artikulua._ Nortasunerako eskubidea.

19. artikulua._ Informazioa hartzeko eskubidea.

20. artikulua._ Pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna.

21. artikulua._ Gizartean parte hartzeko eta asoziazionismorako eskubidea.

22. artikulua._ Entzunak izateko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.

23. artikulua._ Osasuna babesteko eskubidea.

24. artikulua._ Hezkuntzarako eskubidea.

25. artikulua._ Kulturarako eta aisialdirako eskubidea.

26. artikulua._ Ingurumenerako eskubidea.

27. artikulua._ Gizarteratzeko eskubidea.

28. artikulua._ Eskubide ekonomikoak eta lanekoak.

III. KAPITULUA. Adingabeen betebeharrak

29. artikulua._ Adingabeen betebeharrak.

30. artikulua._ Debekuak, mugak eta jarduketak.

III. TITULUA. Aurreneurriak

31. artikulua._ Lehentasunak eta helburuak.

32. artikulua._ Aurreneurriak.

33. artikulua._ Ikastetxeen betebeharrak.

IV. TITULUA. Babesa

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

34. artikulua._ Babes sistema.

35. artikulua._ Neurri babesleak.

36. artikulua._ Neurri babesleak amaitzea.

37. artikulua._ Adingabeen egoeren erregistroa.

38. artikulua._ Esku hartzeko irizpideak.

39. artikulua._ Adingabe babestuen berariazko eskubideak.

40. artikulua._ Langile espezializatuak.

41. artikulua._ Balorazio Batzordea.

42. artikulua._ Epaileen eta poliziaren laguntza.

43. artikulua._ Haurrak eta nerabeak hazteko eta hezteko erantzukizuna.

44. artikulua._ Gurasoen eta semealaben arteko harremanerako eskubidea eta bizikidetasun.

II. KAPITULUA. Arrisku egoerak

45. artikulua._ Arrisku egoerak.

46. artikulua._ Administrazioaren jarduketaren helburuak.

47. artikulua._ Harturiko neurriak betearaztea.

48. artikulua._ Arrisku egoerak amaitzea.

III. KAPITULUA. Geriza-gabetasuneko egoerak

49. artikulua._ Eskumenak.

50. artikulua._ Gerizagabetasuneko egoerak.

51. artikulua._ Gerizagabetasuneko egoera deklaratzeko prozedura.

52. artikulua._ Gerizagabetasunaren aurka.

53. artikulua._ Jarduketa babesleen bukaera.

IV. KAPITULUA. Arrisku eta geriza-gabetasuneko egoeretan hartu beharreko neurri babesleak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

1. ATALA. Familiendako sostengua

54. artikulua._ Kontzeptua eta edukia.

55. artikulua._ Familiak sostengatzeko jarduketak.

56. artikulua._ Familia onuradunaren lankidetza.

57. artikulua._ Erabiltzeko irizpideak.

2. ATALA. Zaintza

58. artikulua._ Kontzeptua, eskumenak eta edukia.

59. artikulua._ Zaintza gauzatzeko kasuak.

60. artikulua._ Zaintza gauzatzea, iraupena eta helburuak.

61. artikulua._ Borondatezko zaintza.

62. artikulua._ Zaintza amaitzea.

3. ATALA. Administrazioaren berehalako tutoretza eta tutoretza arrunta

63. artikulua._ Administrazioak tutoretza bere gain hartzea.

64. artikulua._ Berehalako laguntza.

65. artikulua._ Administrazioak tutoretza bere gain hartzeko prozedura.

66. artikulua._ Tutoretza arrunta.

4. ATALA. Harrera

67. artikulua._ Zaintza eta gerizagabetasuna formalizatzea.

68. artikulua._ Harrera motak.

69. artikulua._ Harreretan erabili beharreko irizpide orokorrak.

70. artikulua._ Harreraren jarraipena.

71. artikulua._ Harrera administratiboa eta judiziala.

72. artikulua._ Harreraren aldaketa.

5. ATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

1. AZPIATALA. Irizpide orokorrak

73. artikulua._ Adopzio nazionalari eta nazioartekoari buruzko printzipio orokorrak.

2. AZPIATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

74. artikulua._ Adoptatzeko baldintzak.

75. artikulua._ Lehentasunak adopzio nazionalean eta ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

76. artikulua._ Adopzioari buruzko argibideak.

77. artikulua._ Egokitasuna baloratzeko irizpideak adopzio nazionalean.

78. artikulua._ Adopzio nazionalerako proposamena.

79. artikulua._ Nazioarteko adopzioa.

80. artikulua._ Egokitasuna baloratzeko irizpideak nazioarteko adopzioetan.

81. artikulua._ Egokitasunaren deklarazioa.

82. artikulua._ Nafarroako Adopzioen Erregistroa.

V. KAPITULUA. Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak

83. artikulua._ Kontzeptua.

84. artikulua._ Jarduteko neurriak.

VI. KAPITULUA. Norbera beregain izateko programak

85. artikulua._ Kontzeptua eta jarduketak.

V. TITULUA. Jarduketak erreformako sisteman

86. artikulua._ Erreforma sistemaren menpeko adingabeak.

87. artikulua._ Eskumenak.

88. artikulua._ Neurriak betearazteko indarra duten printzipioak.

89. artikulua._ Neurriaren ondorengo sostengua eta jarraipena.

90. artikulua._ Neurriak betearazteko esparrua.

VI. TITULUA. Adingabeen zentroetako araubidea

I. KAPITULUA. Antolamendu, funtzionamendu eta koordinazio araubidea

91. artikulua._ Orotariko irizpideak.

II. KAPITULUA. Adingabe egoiliarren estatutua

92. artikulua._ Adingabe egoiliarren eskubideak.

93. artikulua._ Adingabe egoiliarren betebeharrak.

94. artikulua._ Adingabe egoiliarren hutsegiteak.

95. artikulua._ Neurri zuzentzaileak.

96. artikulua._ Prozedura.

VII. TITULUA. Zehapen araubidea

I. KAPITULUA. Arau-hauste administratiboak

97. artikulua._ Arauhauste administratiboak eta erantzuleak.

98. artikulua._ Arauhauste arinak.

99. artikulua._ Arauhauste larriak.

100. artikulua._ Arauhauste oso larriak.

101. artikulua._ Berrerortzea.

102. artikulua._ Arauhausteek preskribatzea.

II. KAPITULUA. Zehapen administratiboak

103. artikulua._ Zehapen administratiboak.

104. artikulua._ Zehapen osagarriak.

105. artikulua._ Zehapenen mailakatzea.

106. artikulua._ Zehapenek preskribatzea.

107. artikulua._ Kautelazko neurriak.

108. artikulua._ Zehapenen argitalpena.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena._Lehentasuna aurrekontuetan.

Bigarrena._Telebistako publizitatea eta programazioa.

Hirugarrena._Haurren Eguna.

Laugarrena._Foru lege honen sustapena.

Bosgarrena._Garapenerako laguntza.

Seigarrena._Haurrak eta nerabeak zaintzeko batzordeak.

Zazpigarrena._Baliabideak ebaluatzea.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena._Adopzioen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena._Eginiko jarduketen ikuskapena.

Hirugarrena._Erregistroan sartzea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Artikuluen izaera.

Bigarrena._Ordezko legeak.

Hirugarrena._Erregelamendu bitartezko garapena.

Laugarrena._Indarra hartzea.

ZIOEN AZALPENA

1

Azken urteetan gizartearen kontzientzia aldatuz joan da adingabeekiko eginkizunei dagokienez. Pertsona orori dagozkion berezko eskubideak ez ezik besteekiko menpekotasunagatik eman behar zaien babesaren ondoriozko eskubideak ere aitortzen zaizkie.

Adingabeen kontzepzio berri hau eta esparru juridiko egokia emateko kezka nazioarteko erakunde batzuek aitortu dituzte. Nabarmentzekoak dira Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa, Nazio Batuen Erakundeko Biltzar Nagusiak 1989ko azaroaren 20an onetsia, adingabeekiko kezka berri horri egiazki hasiera eman ziona, eta Europako Parlamentuaren A3-0172/92 Ebazpena, Haurren Eskubideen Europako Gutuna onetsi zuena.

Espainian, 1978ko Konstituzioak, 39. artikuluan, xedatzen du gizarte eta ekonomia arloetako politika zuzentzen duten printzipioetariko bat gisa agintari publikoek familiaren babes sozial, ekonomiko eta juridikoa, eta adingabeen babes integrala bermatu behar dutela.

Adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak Kode Zibilaren bidez adingabeak babesteko arauturiko ohiko erakundeak erabat berritu ez ezik aginte publiko guztiak, adingabeekin harreman bereziak dituzten erakundeak, gurasoak eta familia eta, oro har, herritarrak lotzen dituen esparru juridiko bat osatu ere egin du.

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 17., 18. eta 23. idatz-zatietan xedaturikoarekin bat, Foru Komunitateak eskumen osoa du gizarte laguntzaren, haur eta gazteendako politikaren eta adingabeak babestu, tutelatu eta gizarteratzeko erakunde eta establezimenduen arloetan, baita foru zuzenbide zibilaren arloan ere, abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 48. artikuluan xedaturikoaren arabera.

Abuztuaren 1eko 1702/1985, abuztuaren 1eko 1775/1985, urtarrilaren 24ko 274/1986 eta abenduaren 28ko 1681/1990 Errege Dekretuen bidez Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatu ziren Estatuaren eginkizun eta zerbitzu batzuk, gizarte laguntza eta zerbitzuen, adingabeen babesaren eta ongintzako fundazioen arloetakoak, eta Gizarte Zerbitzuen Institutu Nazionalaren eginkizun eta zerbitzuak.

Bestaldetik, Nafarroako Foru Komunitateak eskumena du liburutegien, kirolaren, aisialdiaren, ikuskizunen, elkarteen, hezkuntzaren, osasunaren, kontratuen, ingurumenaren, ekologiaren, enpleguaren, toki administrazioaren eta Nafarroako funtsezko zuzenbidearen edo Nafarroaren berezko antolaketaren berezitasunen ondoriozko prozedura administratiboaren arloetan, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 10., 14., 15. eta 19. idatz-zatietan eta 46., 47., 49.1.c) eta d), 53., 57. eta 58.1.b) artikuluetan xedaturikoarekin bat. Arlo horiek denak aipatzen dira foru lege honetan.

Arauzko esparru horretatik abiaturik, Nafarroako Foru Komunitateak adingabeak babestu eta erreformatzeko arloko eginkizunak egin izan ditu. Esperientzia baliagarri bat bildu du. Horrez gain, adingabeen babeserako berariazko programak ere burutu ditu, haiek Foru Komunitatean sustatu eta modu egokian laguntzeko behar direnak.

Hala ere, adingabeen babesean diharduten erakunde gehien-gehienek eta profesionalek komenigarritzat jotzen dute adingabeendako arreta integralari buruzko arau bat onestea. Horretan, orotariko ikuspegi batetik, gizarteko talderik ahulenetariko baten arazoei aurre eginen zaie. Izan ere, haurrak babestu beharrak, Konstituzioak agintari publikoei ezartzen dienak, ez ditu bakarrik ukitzen administrazioaren jarduketak babesgabetasuneko edo gatazka sozialeko egoerak, baizik eta, gehienbat, orotariko garapena bultzatu eta bizi maila duina bermatzen duten ongizaterako politikak ere bai. Funtsean, legezko testu bakar batean Nafarroako gizartean adingabeen prestakuntza eta garapen integrala ukitzen ahal duten arriskuak saihestu edo desagerrarazteko neurri, tresna eta jarduketak bildu nahi dira.

Orotariko ikuspegi hori nekez egin liteke onartuko ez balitz adingabeak laguntzeko erantzukizuna administrazio publikoei ez ezik gizarte guztiari ere dagokiola. Horregatik, haietariko bakoitzaren jarduketak koordinaturik, elkarlanean eta gizarteak parte hartuta egin daitezela lortzeko behar diren neurri eta tresnak biltzen ditu legeak.

2

Nafarroako Foru Komunitateak zuzenbide zibilaren arloan duen eskumenari dagokionez, Foru Hobetzeko 48. artikuluak xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa duela foru zuzenbide zibilaren arloan eta Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Foru Berria, indarra duena, foru lege baten bidez zaindu, aldatu eta garatuko dela.

Aurrekoa betez, adingabeendako arreta integralari buruzko berezko legeria, zuzenbide zibileko erakundeak bildu eta arautzen dituena, prestatzeko eskumenari dagokionez, hauxe da esatekoa: "Foru Berriaren garapenaren muga bakarrak, Konstituzioan aipatzen direnez gain, garatu beharreko xedearen, bere erakundeen eta erro historikoko sistema juridiko beregainak diren aldetik datozen printzipio gidarien ondoriozkoak dira".

Garbi dago, horrelaxe xedatzen baitu Foru Hobetzeak berak, Nafarroako Foru Komunitateak eskumen osoa duela foru zuzenbide zibilaren arloan. Beraz, Komunitate honek legezko xedapen zibilak prestatzen ahal ditu, baldin eta arlo horretan Estatuak dituen erabateko eskumenak errespetatzen baditu.

Izan ere, Espainiako Konstituzioko 149.1.8 artikuluak xedatzen duenez, Estatuak eskumen osoa du legeria zibilean, autonomia erkidegoek zuzenbide zibilak, foralak edo bereziak, dauden tokietan, Nafarroako Foru Komunitatean adibidez, zaindu, aldatu eta garatzeko duten eskumena galarazi gabe.

Eskumenaren gaiaz erabat bestelakoa da foru zuzenbide zibila Nafarroako Foru Komunitatean aplikatzeari dagokiona.

Lehenik, arlo horretan aipatu behar dira, alde batetik, foru izaera zibila eta, bestetik, eskualdeen arteko zuzenbide pribatua.

Nafar izaera foral zibila esatean, lehenik, Nafarroako zuzenbide zibilak pertsonei pertsonak izateagatik aitortzen dizkien ahalmen, eskubide eta ekintza guztien titulartasuna ematen duen egoera zibilaz edo norberaren gorabeherez ari gara eta, bigarrenik, Nafarroako zuzenbide zibila subjektu bati, bere lege pertsonala den aldetik, aplikatzeko gaitasuna ezartzen duen gorabehera edo loturaz.

Hori horrela, Kode Zibileko 14. artikuluak xedatzen du zuzenbide zibil komunarekiko edo berezi edo foralarekiko atxikipena auzotasun zibilaren araberakoa dela (Nafarroan foru izaera zibilaren araberakoa).

Bestaldetik, eskualdeen arteko zuzenbide pribatuari gagozkionean, lurralde berean suertatzen diren antolamendu juridiko ezberdinak aplikatzean sortzen diren liskarrak konpontzeaz ari gara. Zer zuzenbide material aplikatu behar den zehazteko, Kode Zibilean liskarrari buruz aipatzen diren arauak hartu beharko dira kontuan, arlo horretan Estatuak ez bestek baitu eskumena. (Konstituzioko 149.1.8 artikulua).

Foru lege honetan aipatu eta foru zuzenbide zibila osatzen duten artikuluen aplikagarritasunari dagokionez, eta kontuan hartuz ezen, Kode Zibileko 14. artikuluan xedaturikoaren arabera, zuzenbide zibil komunarekiko edo berezi edo foralarekiko atxikipena auzotasun zibilaren araberakoa dela (edo foru izaera zibilaren araberakoa Nafarroan), antolamendu juridiko jakin baten aplikagarritasuna erabakitzeko liskarrei buruz Kode Zibilean ematen diren arauetatik ondorio hauek ateratzen ahal dira:

a) Nafarroako zuzenbide zibila nafar izaera zibila duten pertsona fisikoen lege pertsonala da.

b) Foru izaera zibila ez duten pertsonei beren lege pertsonala aplikatuko zaie, Kode Zibilean xedaturikoaren arabera.

c) Seme-alabatasunaren izaera eta edukia (adopzioaren bidezkoa barne) eta gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak seme-alaben lege pertsonalaren araberakoak izanen dira. Lege hori zehazterik ez bada, seme-alaben ohiko bizitokikoaren arabera joko da.

Adopzioaren bidezko seme-alabatasunaren izaerari eta edukiari dagokienez, foru zuzenbide zibila foru izaera zibila duten pertsonei aplikatuko zaie, eta halako izaera ez dutenei beren auzotasun zibilari dagokion lege pertsonala.

Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanei dagokienez, guraso-boterea besterik ez da ia-ia, seme-alaba adingabeak babesteko bestelako neurriek beren legezko araubidea baitute.

d) Nafarroan judizialki eginiko adopzioak, betebeharrei dagokienez, Nafarroako zuzenbideak xedatzen duenari jarraituko dio.

Hala ere, adoptatzekoak nafar izaera zibila ez badu, bere gaitasunari eta bere onarpenari doakiena bere auzotasun zibilari dagokion lege pertsonalaren araberakoa izanen da eta, adoptatzaileak edo Ministerio Fiskalak eskaturik, adoptatzailearen edo adoptatuaren lege pertsonalak edo haien ohiko bizitokiari dagokionak ezartzen dituen onarpen, entzunaldi edo baimenak eskatzen ahalko ditu epaileak.

e) Tutoretzari eta adingabeak babesteko bestelako erakundeei dagokienez, kasu hauek bereizten ahal dira:

_Tutoretza eta adingabeak babesteko erakundeak Nafarroako zuzenbide zibilaren araberakoak izanen dira adingabeek foru izaera zibila dutenean.

_Behin-behineko edo presako neurrietarako ere izanen du indarra Nafarroako zuzenbide zibilak adingabearen ohiko bizitokia Nafarroan dagoenean.

_Tutoretza eta Nafarroako agintari judizial edo administratiboek parte hartzen duten erakunde babesleak osatzeko izapidaketak, betiere, Nafarroako foru zuzenbide zibilaren arabera burutuko dira.

_Nafarroako Foru Komunitatean dauden eskutik utziriko adingabeei babesa eta hezkuntza emateko neurriak hartzeko ere erabiltzen ahalko da foru zuzenbide zibila.

Adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, eskutik uztea geriza-gabetasunarekin parekatuko da.

f) Azkenik, nabarmentzekoa da xedapen administratiboak, halakoak baitira adingabeak babesteko ematen diren guztiak, lurraldetasun-printzipioaren araberakoak direla. Hori dela eta, Nafarroako Foru Komunitatean dauden guztiei aplikatuko zaizkie.

3

Foru lege honek atariko titulu bat, zazpi titulu, zazpi xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta lau azken xedapen ditu..

Atariko tituluan foru legearen xedea azaltzen da, baita aplikazio esparrua eta adingabeendako arreta integrala zuzentzen duten printzipioak ere, ardurakidetza eta herritarren lankidetza bereziki.

I. tituluak, eskumenen banaketari buruzkoak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak izanen dituen eskumenak eta Nafarroako toki entitateei esleiturikoak arautzen ditu, baita adingabeei laguntzeko elkarlanean ari diren entitateen funtzionamendua eta kreditazioa ere, funtsezko osagaia baitira adingabeen eskubideak sustatu eta arazoei aurrea hartzearen langintzan gizarte zibilak jarduteko.

II. tituluak, adingabeen eskubide eta betebeharrei buruzkoak, hiru kapitulu dauzka. I. kapituluak, printzipio orokorrei buruzkoak, horiek sustatu eta zabaltzeko modua aztertu eta Nafarroako administrazio publikoen jarduketen subsidiaritate printzipioa biltzen du.

II. kapitulua, eskubideak sustatu eta babesteko moduari buruzkoa, foru lege honen funtsa da eta horregatik helburu hori lortzeko behar diren baliabide guztiak aipatzen dira bertan. Horregatik, kapitulu horretan Nafarroako administrazio publikoek adingabeen eskubideak bermatu, babestu eta sustatzeko burutuko dituzten jarduketak biltzen dira.

Halaber, III. kapituluan adingabeen betebeharrak ere aipatzen dira. Familia barruko bizitza garatzeko elkarlana eta portaera zibikoa nabarmentzen dira.

III. tituluak, aurreneurriak deritzonak, lehentasun gisa ezartzen ditu haiek. Aurreneurri horien helburuak eta mugarik gabe burutzen ahal diren jarduketak zehazten dira.

IV. titulua, babesa hizpide, administrazioak adingabeak defendatzeko jarduketen oinarria da eta sei kapitulu dauzka.

Kapitulu horietako lehenaren helburua orotariko xedapenak biltzea da, legea irakurtzen dutenek abiapuntutako behar duten definizioak emanez. Adibidez, babes sistema, babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoerak definitu eta administrazioak parte hartzeko irizpideak eta egoera horietariko batean dauden adingabeek dituzten berariazko eskubideak arautzen dira.

II. kapituluan arrisku egoerak eta horiek deklaratzean egin beharreko jarduketak deskribatzen dira.

III. kapituluan, geriza-gabetasuneko egoerak izenekoan, geriza-gabetasuna sortzen duten egoerak eta hori adierazteko prozedurako oinarrizko bermeak definitzen dira.

Kapitulu horretan garrantzi berezia du geriza-gabetasuneko egoera adierazten duten ebazpenen eta gorabehera berriak gertatzean adierazten den geriza-gabetasuna kentzeko eskaeren gaineko ebazpenen artean ezartzen diren bereizketak.

IV. kapituluan arrisku eta geriza-gabetasuneko egoeretako neurri babesleak eta horiek dakartzaten jarduketak arautzen dira. Bost ataletan dago banaturik.

Lehen atalean, familiendako sostengua izenekoan, neurri babesle gisa egiten ahal diren jarduketak aipatzen dira, familiari aurreneurri gisa eman beharreko sostengutik bereiziz. Lehentasunezkoa da neurri babesle gisa.

Bigarren atalak zaintza deritzon erakundea arautzen du. Nabarmentzekoa da zaintza iraunkor bihurtzeko aukera, geriza-gabetasuna adierazi beharrik gabe, adingabeendako onuragarritzat jotzen denean, guraso, tutore edo zaintzaileek eta Foru Komunitateko administrazioak erabakirik.

Hirugarren atalean, berehalako tutoretza administratiboari eta tutoretza arruntari buruzkoan, xedatzen da tutoretza onartzen duen ebazpen administratiboan adingabearendako hartu beharreko neurri eta jarduketak agertuko direla eta horiendako berehalako laguntza bermatuko dela, lehen harrerako zentroen edo familia hartzaileen bidez.

Halaber, xedatzen da, aurrekoa galarazi gabe, tutorea ohiko arauak betez izendatuko dela, adingabeekiko harremanengatik edo bestelako gorabeherengatik hari on eginez tutoretza bere gain hartzen ahal duten pertsonak daudenean.

Laugarren atalak harrera arautzen du tutoretza eta zaintza burutzeko modua den aldetik. Orotariko irizpide gisa, lehentasuna izanen du norberaren familia zabalean hartzeko aukerak beste familia batzuen gainetik, baldin eta adingabearendako egokia bada. Halaber, nahiagoko da adingabeak familietan hartzea egoitzetan baino.

Azkenik, bosgarren atalak, adopzio nazionalari eta nazioartekoari buruzkoak, berme batzuk ematen ditu adopzio prozedura irekitzen dutenendako. Administrazioak jarduteko izanen dituen irizpideak ezartzen dira. Nafarroako Adopzioen Erregistroa sortzen da, non hautatzealdia gainditu duten eskatzaile guztiek emanen baitute izena.

V. kapituluan, gatazka sozialeko egoeran bizi diren adingabeei buruzkoan, entitate publiko eskudunak beren buruei edo beste batzuei kalte egiten ahal dieten adingabeekin burutuko dituen jarduketak biltzen dira.

VI. kapituluak, norbera beregain izateko programei buruzkoak, adingabe izan bitartean arriskuan, geriza-gabetasunean edo gatazka sozialeko egoeran egoteagatik babesen bat edo jarduketa judizialen bat izan duten pertsonei Foru Komunitateko administrazioak laguntzen segitzeko konpromisoa aipatzen du, norberaren beregaintasun osoa eta gizarteratzea lortu artekoa.

V. tituluak, erreforma sistemako jarduketak deritzonak, delitu edo hutsegitetzat jotzen diren egintzak egin dituzten adingabeak ukitzen ditu, Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoko arauetan xedaturikoaren arabera zigor erantzukizunik eskatzeko adinik ez badute eta berriro gizarteratzeko neurriak behar badituzte. Harturiko neurriak betearazteko eskumena eta printzipioak arautzen ditu. Gainerako guztian, aplikatzekoa den Estatuko legeriara igortzen du.

VI. tituluak adingabeen zentroetako araubidea ukitzen du, bai babes sistemari, bai erreforma sistemari dagokionez. Zentro horiek antolatu, funtzionatu eta koordinatzeko araubidearen oinarriak eta bertan bizi diren adingabeen estatutua biltzen dira.

Azkenik, VII. tituluak, zehapen araubideari buruzkoak, adingabeendako laguntzaren arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak biltzen ditu.

4

Laburbildurik, proiektu honek adingabeak babesteko sistema eta haien eskubideen onarpena nabariarazten ditu. Esan bezala, adingabeei eman beharreko arreta integrala arautu nahi du. Arreta integraleko sisteman sustapena, aurreneurriak, babesa eta erreformako neurriak betearaztea biltzen dira batera, haiendako ongizaterik hoberena lortzearren.

ATARIKO TITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen arreta integrala bermatzea. Adingabeak babesteko eremu juridikoa, aurreneurri eta sustapenerako neurri eta ekintza administratiboak ezartzen ditu eta, orobat, organo jurisdikzionalek harturiko neurriak betearazteko esparruan erreforma sistemari atxikiriko adingabeak orientatu eta gizarteratzeko parte hartzeko modua. Haien eskubideak, haien interesen defentsa eta bizikidetzarako eremu guztietan izan beharreko garapen integrala bermatuko dira.

2. artikulua. Ukitzen dituen pertsonak eta lurraldea.

1. Foru lege honetan aipatzen diren neurriak aplikatuko zaizkie helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duten edo aldi baterako bertan dauden adingabe guztiei, beste administrazio batzuek izan ditzaketen ahalmenak galarazi gabe.

2. Halaber, foru lege hau aplikatuko zaie Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoari atxikirik dauden adingabe eta, kasua bada, adindunei ere.

3. Antolamendu juridiko ezberdinen arteko kontraesanak sortuz gero, foru lege honen aplikazio esparruari dagokionez Kode Zibileko 9. artikulutik 16. artikulura bitarte xedatu bezala eginen da.

4. Lege honen ondorioetarako adingabea izanen da Kode Zibilak ezarritako adin nagusira iritsi ez dena, baldin eta emantzipatuta ez badago edo aplikatzekoa zaion legean ezarritakoaren ondorioz adin nagusitasuna eskuratu ez badu.

5. Haurtzaroa izanen da pertsona jaiotzen denetik 12 urtera arteko aldia.

6. Nerabezaroa izanen da 13 urtetik adin nagusira arteko aldia.

3. artikulua. Printzipio gidariak.

Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenak erabiliz, adingabeei laguntzeko egiten dituzten jarduketak, foru lege honetan eta beste legeetan xedaturikoaren arabera, printzipio hauekin bat etorriko dira:

a) Adingabeen interesen eta dituzten eskubideen bermearen lehentasuna horien aurka izan litekeen beste edozein interes zilegiren gainetik.

b) Adingabeei buruz hartzen den edozein neurrik hezkuntzarako eta gizarteratzerako izan behar duen balioa.

c) Adingabeak familian integratzea eta gizarteratzea bilatzea, haiei beren familia eta gizarte ingurunean irautea bermatuz, haien interesei kalte egin ezik.

d) Zentroetan emanen den laguntza azken neurria izanen da, beste aukerarik ez dagoenean bakarrik hartuko dena, beste neurriek balio izan ez dutelako edo kasuaren gorabeherengatik hala komeni delako, ahal bada aldi baterako.

e) Babesgabetasunari eta gatazka sozialeko egoerari aurrea hartzea, adingabearen garapen pertsonal edo sozial egokia eragozten edo zailtzen duten gabeziak atzeman eta leuntzeko ahalegina eginez.

f) Administrazio publikoak eta adingabeen laguntzaren eta haien eskubideen sustapenaren arloan diharduten erakunde pribatuak elkarlanean, lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta jardutea.

g) Adingabeen eta haien familien arazoetan gizartearen parte-hartzea eta elkartasuna sustatzea, eta herritarrak sentiberatzea, bereziki babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoerei dagokienez.

h) Adingabeengan tolerantzia, elkartasuna, begirunea, berdintasuna eta, oro har, Konstituzioan bizikidetzarako aipatzen diren printzipio demokratikoak sustatzea.

i) Adingabeen alde egiten diren jarduketen isilpekotasuna.

j) Babesaren objektibotasuna, inpartzialtasuna eta segurtasun juridikoa, hartzen diren neurrien izaera kolegiatua eta diziplinen artekoa bermatuz.

k) Adingabe bakoitzarendako dagoen baliabiderik hoberena hautatzea, erakundeek parte hartuta.

4. artikulua. Ardurakidetza eta herritarren lankidetza.

1. Adingabe batekiko erantzukizunik duen orok haren garapen eta integrazio osoa bultzatzeko balio duten bizi baldintza duinak izateko laguntza eta zainketa eman beharko dio.

2. Lehenik eta behin adingabeen gurasoek edo tutoreek eta, aldi berean edo haien ordez, kasuan-kasuan, Nafarroako administrazio publiko guztiek, entitateek eta oro har herritarrek, Ministerio Fiskalak eta organo jurisdikzionalek, elkarrekin koordinaturik, lagundu behar dute foru lege honen bidez lortu nahi diren helburuak lortzen, nork bere esparruan, antolamendu juridikoak ezartzen dizkien betebehar, eskumen eta erantzukizunak erabiliz.

3. Pertsona edo agintari orok, eta, bereziki, beren lanbide edo eginkizunengatik adingabeei loturik dauden horiek, adingabe baten arrisku egoera bat edo ustezko geriza-gabetasuna antzematen badute, hari beharrezkoa duen berehalako laguntza emateaz gain, agintari eskudunei edo kargudunik hurbilenei horren berri emanen diete, neurririk egokienak har ditzaten, foru lege honetan xedaturikoarekin bat.

5. artikulua. Jarduketen plangintza eta programazioa.

1. Ekintzetan ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, foru lege honen esparruan gauzatu beharreko haurrentzako jarduketa guztien plangintza osoa eginen da, autonomia erkidegokoa eta tokian tokikoa; plangintza hori Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak eta toki entitateek egin beharko dute hurrenez hurren, horietako bakoitzak zer laguntza eta babes eginkizun dituen kontuan hartuta.

2. Haurrentzako laguntza eta babes politiken plangintzak Nafarroan hurrengo printzipioak izanen ditu gidari: ardura publikoa, unibertsaltasuna, integrazioa, esku-hartze normalizatua, aniztasuna, erakundeen arteko kooperazioa, elkartasuna eta parte-hartzea.

3. Nafarroako Gobernuak behar diren mekanismoak ezarriko ditu administrazioen arteko lankidetza bermatzeko arlo guztietan, bereziki familian, hezkuntzan, osasunean eta gizarte zerbitzuetan, eta, batik bat, toki entitateekin eta beste erakunde publiko batzuekin.

6. artikulua. Beharren azterketa eta jarduketak.

1. Lege honetan ezarritakoaren esparruan gauzatu beharreko jarduketen plangintzak, programazioak eta betetzeak aintzat hartu beharko dute beharren azterketa eta egindakoen jarraipena eta ebaluazioa.

2. Autonomia erkidegoko plangintzaren aurretik, eta haren oinarri izan dadin, Nafarroako haurren ongizatearen egoera ebaluatu eta ezagutzera emanen da, eta, horrela, zer behar dituzten erabakiko da.

3. Hobeki ezagutze aldera haurren egoera eta beharrak, bai eta haiei laguntzeko ekintzetan gure inguruan nagusi diren joera eta erantzunak ere, ikerketa bultzatuko da bai unibertsitateen bidez, bai eta arlo horretan azterketak eta lanak egiten dituztenen bidez, eta, halaber, prestakuntza jardueretan ere parte har dezaten bultzatuko da.

4. Era berean, ebaluazio sistema bat ere ezarriko da foru lege honek aurreikusten dituen jarduketak garatzeko baliabideak, zerbitzuak eta berariazko prozeduren eraginkortasuna eta kalitatea ebaluatzeko.

5. Gizarte zailtasunak dituzten haurrak eta nerabeak zaintzeko ondoz ondoko planen plangintza egin eta haiek garatuko dira, haien betetzearen gaineko ebaluazioa egin ondoren.

I. TITULUA. Eskumenen banaketa

I. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen eskumenak

7. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eskumenak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa da entitate publiko eskuduna, bere lurraldean, adingabeak babestu, haien arazoei aurrea hartu eta organo jurisdikzionalek harturiko neurriak betearazteko, foru lege honetan ezarririko baldintzetan, eta legeria zibilean eta arlo honetan aplikatzekoak diren Estatuko beste legeetan xedaturikoarekin bat.

2. Adingabeei buruzko eskumenak bere gain dituen departamentuak, bere egitura organikoari buruzko arauetan zehazten diren organo administratiboen bidez, eginkizun hauek izanen ditu:

a) Adingabeak babestu eta erreformatu eta haien arazoei aurrea hartzeko jarduketak zuzendu, planifikatu eta programatzea.

b) Toki entitateek arlo hauei buruz, zeinek bere esparruan, prestatu behar dituzten planen helburu, lehentasun eta gutxieneko edukiak zehaztea.

c) Adingabeen eskubideak sustatu eta aldezteko orotariko eginkizunak, gehienbat gizartea sentiberatzeko kanpainak antolatuz.

d) Foru Komunitateko administrazioko beste organo batzuekin, gainerako administrazio publikoekin eta foru lege honen esparruan diharduten entitate pribatuekin elkarlanean aritzeko jardunbideak sortzea eta haiek denek esparru horretan egiten dituzten jardueren jarraipena egin eta haiek ebaluatzea.

Hori horrela, urtero toki entitateek oroit-idazki bat igorri beharko diote adingabeak babesteko arloan eskumena duen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organoari, adingabeak babesteko esparruan eginiko jarduketa guztiak bilduko dituena.

e) Adingabeak babestu eta erreformatzeko eta haien arazoei aurrea hartzeko arloan egokiak diren baliabide eta programak eman, kudeatu eta sustatzea.

f) Babesgabetasuneko edo gatazka sozialeko egoeran bizi diren adingabeendako eta adingabe arau-hausleendako zerbitzu eta zentro guztiak baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

g) Adopzioarekin elkarlanean ari diren entitateak kreditatu, ikuskatu eta kontrolatzea.

h) Foru lege honetan aipatzen den Adingabeen Erregistroa kudeatzea.

i) Arlo honetako langile eta laguntzaileen prestakuntza eta espezializazioko ekintzak prestatu, gainbegiratu eta, kasua bada, gauzatzea.

j) Foru lege honen xede diren arloak aztertu eta ikertzeko programak antolatu eta garatzea.

3. Bereziki, adingabeei buruzko eskumenak bere gain dituen departamentuak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Neurri babesleak hartu eta bertan behera uztea eta erreforma neurriak gauzatzea, Ministerio Fiskalari eta adingabeen arloan eskudun diren organo jurisdikzionalei dagozkien eginkizunak galarazi gabe.

b) Toki entitateekin elkarlanean aritzea, familiak sostengatzeko oinarrizko zerbitzuak eta espezializatuak garatzen.

c) Adingabeen harrera garatu, burutu eta begiratzea eta pertsona hartzaileak informatu, eskuratu, baloratu, prestatu, hautatu eta begiratzea.

d) Adopzioa eskatzen dutenak informatu, eskuratu, baloratu eta prestatzea eta adoptatu ondoren sostengatu eta bitartekotzan aritzea.

e) Adopzio nazionala eskatzen dutenen egokitasuna deklaratzea eta haiek hautatzea eta legeria zibilean aipatzen diren kasuetan hura eratzeari buruzko proposamena egitea.

f) Nazioarteko adopzioa eskatzen dutenen egokitasuna deklaratzea eta hasiera bateko banaketak onartu eta horien jarraipena bermatzea.

g) Arreta eta babeserako sistema publikoko baliabide bakoitzean jarduteko irizpide teknikoak ezartzea.

h) Adingabeei laguntzeko zentro eta zerbitzu bereziak sortzea.

i) Foru lege honek edo antolamendu juridikoaren gainerakoak egozten dizkioten beste guztiak.

4. Foru Komunitateko administrazioko departamentuak, zeinek bere eskumenak erabiliz, foru lege honetan adingabeendako ezartzen diren eskubideak sustatu eta aldezten arduratuko dira.

8. artikulua. Nafarroako toki entitateen eskumenak.

1. Nafarroako toki entitateei, gizarte zerbitzuen eta eskolatzearen zaintzaren arloetan dituzten eskumenen arabera, eginkizun hauek dagozkie:

a) Adingabeei eta haien familiei zuzen-zuzenean laguntzeko balio duten oinarrizko gizarte zerbitzuak sortu eta kudeatzea.

b) Familiak sostengatzeko zerbitzu espezializatuak, foru lege honetako 54. artikuluan arautzen direnak, sortu eta kudeatzea, salbu eta Foru Komunitateko administrazioak sortzen dituen zerbitzu espezializatuak edo guraso lanetan ari direnei edo ari litezkeenei argibideak eta prestakuntza ematekoak.

c) Antolamendu juridikoak, foru lege honek bereziki, adingabeei aitortu eta bermatzen dizkien eskubideak ezagutu eta erabiltze aldera adingabeak hezteko jarduketak eta haiek sustatu eta aldeztekoak garatzea.

d) Bere lurraldean planifikatzea adingabeak babestu eta haien arazoei aurrea hartzeko jarduketak, Foru Komunitateko administrazioaren plangintzan finkaturiko edukiekin bat, eta indarra duten legeetan ezarririko baldintzetan plangintza hura prestatzen parte hartzea.

e) Bere lurraldean babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoerei aurrea hartzeko jarduketak egitea, foru lege honek ezarririko esparruan.

f) Adingabeen arrisku egoerak atzeman, adierazi eta horietan parte hartzea, bereziki bere lurraldeko ikastetxeekin eta eskola eta osasun unitateekin elkarlanean, 47. artikuluko 1. idatz-zatiko a) eta b) letretan ezarririko kasuetan izan ezik.

g) Bere lurraldeko adingabe eta familien beharrei buruzko datuak bildu eta ikerlan eta estatistikak egitea, beste administrazio publikoen eskumenak deusetan galarazi gabe.

h) Foru Komunitateko administrazioan hezkuntzaren arloan eskudun den departamentuarekin elkarlanean, nahitaezko eskolatzea bermatu eta bereziki eskola absentismoari aurka egiteko behar diren neurriak hartzea.

i) Bere esparruan, gizartearen ekimenak, herritarren parte hartzea eta adingabeen eta oro har herritar guztien boluntario lana sustatzea, foru lege honetan arautzen diren jarduketa guztiei dagokienez.

j) Foru lege honen bidez esleitu zaizkien besteak eta antolamendu juridikoaren gainerakoak ematen dizkienak.

2. Nafarroako toki entitateek, gainera, eginkizun hauek egiten ahalko dituzte, Foru Komunitateko administrazioan eskudun den organoak eginiko kudeatzeko gomendioen barruan:

a) Adingabeak zaintzeko jarduketa material, tekniko edo zerbitzukoak.

b) Foru Komunitateko administrazioarekin elkarlanean aritzea, ikertzen, ebaluatzen, erabakiak hartzen, esku hartzen, begiratzen eta adingabeak familian integratzen eta gizarteratzen, foru lege honetan arreta eta babeserako aipatzen diren jarduketen esparruan.

c) Adingabe arau-hausleei ezartzen zaizkien neurrien betearazpen materialean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekin elkarlanean aritzea, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, eta adingabeak familian integratzeko eta gizarteratzeko jarraipena egiten eta sostengatzen jardutea.

II. KAPITULUA. Entitate lankideak

9. artikulua. Kontzeptua eta baldintzak.

1. Adingabeen laguntzarako entitate lankideak dira adingabeei arreta integrala emateko jarduera eta eginkizunetarako Foru Komunitateko administrazioak kreditatzen dituen elkarte, fundazio edo bestelako entitate pribatuak.

2. Baldintza hauek betetzen dituzten pertsona juridikoak kreditatzen ahalko dira adingabeendako arretarako entitate lankide gisa:

a) Legez eratuak eta erregistratuak egotea.

b) Beren estatutuetan edo eratze-arauetan adingabeen laguntza eta babesa helburu gisa agertzea.

c) Adingabeen laguntzarako erregelamendu bidez ezartzen diren eginkizunak burutzeko antolamendu eta diziplinarteko lantalde egokiak edukitzea.

d) Entitate horietan diharduten langileen prestakuntza eta gaitasuna bermatzea.

3. Entitate horiek ezin dute irabazi asmorik izan, honako legeetan aipatzen diren kasuetan badaude: Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan, organo jurisdikzionalek harturiko neurriak betearazteari dagokionez, eta Adingabeen babes juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan, nazioarteko adopzioaren arloko bitartekotza-entitate gisa kreditatzeko moduari dagokionez.

10. artikulua. Jarduteko eta kreditatzeko prozedura.

1. Entitate horiek, jardutean, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunaren jarraibide, ikuskapen eta kontrolak onartu beharko dituzte eta bakarrik arlo honetan aplikatzekoa den arautegian aipatzen diren mugen barruan hartzen ahalko dituzte beren gain zaintza eta bitartekotza eginkizunak. Ziurtatu beharko dute eginkizun horiek adingabeen onerako soilik direla.

2. Entitate horiek kreditatu eta kasuan kasuko erregistro administratiboan inskribatzeko prozedura erregelamendu bidez zehaztuko da. Eskatzaileei entzunaldia bermatuko zaie.

3. Entitate lankide gisa kreditatzeko ebazpen administratiboetan espresuki adierazi beharko dira adingabeei laguntzeko lan edo jarduerak, kreditazioaren xede direnak. Ebazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko dira.

4. Entitate lankideen menpeko adingabeendako zerbitzu, etxe eta zentroak ireki eta abian jartzeko, aldez aurretik administrazioaren baimena beharko da, indarra duten arauetan ezarririko baldintza eta prozedurekin bat.

11. artikulua. Entitate lankideen eskubide eta betebeharrak.

1. Foru Komunitateko administrazioko organo administratiboek lankidetza eta laguntza emanen diete entitate lankide kreditatuei.

2. Adingabeei laguntzeko eginkizunak, kreditazioaren xede direnak, egiteko, entitate lankideek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Antolamendu juridikoak adingabeei aitorturiko eskubideak errespetatzea.

b) Kreditazioaren xede diren lan eta jarduerak egitea, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak ematen dituen arau, jarraibide eta gidalerroekin bat.

c) Foru Komunitateko administrazioari erraztasunak ematea ikuskapen eta kontrol eginkizunak betetzeko.

d) Ezarririko erregistro administratiboetan erregistraturik irautea.

e) Erregelamenduetan aurreikusirik edo kreditazioetarako ebazpenetan espresuki ezarririk dagoen beste edozein.

12. artikulua. Entitate lankideen kreditazioa kentzea.

Organo eskudunak, aldebiko espedientean emandako ebazpen arrazoitu baten bidez, kentzen ahalko du entitate lankide gisa aritzeko kreditazioa, entitate horiek horretarako baldintza edo betebeharrak betetzen ez dituztenean.

II. TITULUA. Adingabeen eskubide eta betebeharrak

I. KAPITULUA. Printzipio orokorrak

13. artikulua. Adingabeen eskubideen babesa.

Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenen barruan, bermatuko dute adingabeei errespetatzen zaizkiela Konstituzioan eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuetan, bereziki Nazio Batuen Erakundeak 1989ko azaroaren 20an harturiko Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoan eta oro har antolamendu juridikoan adierazten diren eskubide eta askatasunak, eta zuzentasunez erabiltzen direla, salbuespenik gabe eta arraza, sexu, hezkuntza, kultura, erlijio, iritzi, jaioterri, egoera ekonomiko, egoera fisiko, psikiko edo zentzumenezko edo norberaren, familiaren edo gizartearen esparruko beste edozein egoeraren araberako bereizketarik edo bereizkeriarik egin gabe.

14. artikulua. Adingabeen eskubideen sustatzea eta zabaltzea.

1. Nafarroako administrazio publikoek behar diren ekintzak eginen dituzte adingabeen eskubideak ahalik eta gehien hedatzeko.

2. Horrez gain, behar diren baldintzak sustatuko dituzte, adingabeekiko ardura egokitasunez har dezaten gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek. Behar diren prestakuntzako baliabideak eta argibideak emanen dizkiete.

3. Arartekoa haurren eta nerabeen eskubideak babesteaz arduratuko da, eta, horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, honakoak besteak beste:

a) Jardutea, bere kabuz edo norbaitek eskubideen urraketari buruzko kexa jarri duelako.

b) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari jardun dezan eskatzea, foru lege honekin zerikusia duten gaietan.

c) Nafarroako Foru Komunitateko haurrek eta nerabeek duten egoera baloratzea urteko txostenean.

d) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari legean jasotako programak eta jarduketak benetan bete daitezen eskatzea.

15. artikulua. Subsidiaritatea.

Nafarroako administrazio publikoen jarduketa subsidiarioa izanen da gurasoei, tutoreei edo zaintzaileei dagokienaren aldean, haiek baitira, ahal duten ber, adingabeen garapen integralerako beharrezkoak diren bizi baldintzak ziurtatzeko arduradunak.

II. KAPITULUA. Eskubideen sustapena eta babesa

16. artikulua. Bizitzeko eta integritate fisiko eta psikikorako eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek aurreneurriak hartu eta edonolako bortizkeria, tratu txarrak, ankertasuna, manipulazioa, zabarkeria, esplotazioa edo sexu abusua sufritzen dituzten adingabeei lagunduko diete. Horrez gain, adingabeak babestuko dituzte edozein lan esplotazioren eta eskaletzaren kontra.

2. Aipatu diren egoerak atzeman eta salatzeko, koordinaziorako tresna egokiak ezarriko dira, gehienbat osasungintzan, hezkuntzan, gizarte zerbitzuetan eta polizian.

3. Foru lege honetan ezartzen diren babes neurriak deusetan galarazi gabe, Nafarroako administrazio publikoek adingabeen integritate fisko eta psikikoaren kontra jotzen duten gertaerak jakinaraziko dizkiote Ministerio Fiskalari eta bidezko diren legezko akzio guztiak egikarituko dituzte.

17. artikulua. Ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea.

Adingabearen gaineko Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoak (Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituen) aurreikusitakoaren arabera:

a) Haurrek eta nerabeek ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta bakoitzaren irudirako eskubidea dute, eta eskubide horretan sartzen dira familiaren egoitzaren eta gutunen bortxaezintasuna, bai eta komunikazioen sekretua ere.

b) Baldin eta aurreko letran aipatzen diren eskubideak urratu egiten badira informazioa jendartean hedatuz edo haurren eta nerabeen irudiak edo izenak hedabideetan erabiliz, eta era horretan haien intimitateari, ohoreari edo ospeari kalte egiten bazaio edo haien interesen aurka egiten bada, orduan, fiskaltzak legean aurreikusitako zuhurtasunezko eta babesteko neurriak eskatuko ditu berehala eta, hala badagokio, kalte-ordainak ere bai. Eta hala jardutea egokituko da haurrak edo nerabeak edo haren legezko ordezkariek baimena eman behar badute ere.

c) Horrelako kasuetan, haurren edo nerabeen legezko ordezkariek dituzten lege-akzioak gorabehera, fiskaltzak ere jardun ahal izanen du, bai bere kabuz, bai haurrak edo nerabeak berak eskatuta nahiz interesa duen beste edozein pertsona fisiko edo juridikok zein erakunde publikok eskatuta.

d) Gurasoek, tutoreek edo zaintzaileek eta botere publikoek errespetatu eginen dituzte eskubide horiek, eta babestu ere bai beste batzuek egin ahal dizkieten erasoetatik.

18. artikulua. Nortasunerako eskubidea.

Adingabeen nortasunerako eskubidea modu egokian bermatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak jarduketa hauek burutuko ditu:

a) Haurrak jaiotzen direneko ospitale publiko edo pribatuetan jaioberriak zalantzarik gabe identifikatzeko behar diren bermeak ezarriko ditu.

b) Halaber, behar diren neurriak hartuko ditu haur baten jaiotza Erregistro Zibilean inskribatzeko, inskripzio hori eskatzeko legezko betebeharra dutenek halakorik egiten ez dutenean.

19. artikulua. Informazioa hartzeko eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek erraztasunak emanen dizkiete adingabeei argibide zerbitzuak, agiriak, liburutegiak eta gainerako kultur zerbitzuak erabiltzeko.

2. Nafarroako administrazio publikoak arduratuko dira hedabide guztiek adingabeei kasu berezia egin diezaieten hezkuntza arloan, eta saiatuko dira adingabeek modurik izan ez dezaten beren garapenari kalte egin diezaioketen zerbitzuak telekomunikazioen bidez erabiltzeko.

3. Nafarroako administrazio publikoek begiratuko dute Foru Komunitatean adingabeendako debeku diren jarduerak sustatzen dituzten iragarkietan adingabeak ezin erabil daitezen.

20. artikulua. Pentsamendu, kontzientzia eta erlijio askatasuna.

Nafarroako administrazio publikoek jarduketak eginen dituzte gurasoak edo tutoreak elkarlanean ari daitezen adingabeen askatasun ideologikoa bermatzeko, eta horrela haien garapen integralari laguntzeko.

21. artikulua. Gizartean parte hartzeko eta asoziazionismorako eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek adingabe guztiek beren inguruko gizarte, kultur, arte eta josteta bizitzan parte har dezaten bultzatuko dute; halaber, adingabeak zer gaik ukitzen dituzten gai horietan esku har dezaten ere bultzatuko dute, duten garapenaren eta gaitasunaren arabera betiere. Horretarako, batetik, hurrenez hurren berariazko jarduketak eta zerbitzuak jarriko dira, eta, bestetik, adingabeei formulak, bitartekoak eta laguntzak jarriko zaizkie eskura, adieraz ditzaten, horien bidez, dituzten interes eta iritziak, haien eskariak jasotzeko bidea izan daitezen eta egiten dituzten proposamenak bideratzeko ere balia ditzaten.

2. Adingabeek, beren eskubideen sustapen eta defentsa jarduerei dagokienez nahiz haiei bideratutako laguntza eta babes jarduketei dagokienez, eskubidea dute ekimen eta proposamen jardueretan parte hartzeko.

3. Haur eta gazte elkarteak, fundazioak eta adingabeentzako beste antolamendu mota batzuk izan daitezen sustatuko dute administrazio publikoek, horietako kide izateko eta horien jardueretan parte hartzeko bideak erraztuko dituzte, nahiz eta ezinen diren behartu edo baldintzatu horrelako batean sartzera edo jarraitzera, eta funtzionatzeko eran legedia eta gizarte demokratiko bateko printzipio eta balioak errespeta ditzaten arduratuko dira administrazio publikoak.

4. Adingabeek boluntariotza-jardueretan parte har dezatela sustatuko dute administrazio publikoek.

22. artikulua. Entzunak izateko eta adierazpen askatasunerako eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek adingabeei bermatuko diete entzunak izateko eskubidea, bai familian bai edozein prozedura administratibotan, eta zuzenean diharduten esparru judizialean ere bai, legeek ezartzen duten moduan.

2. Eskubide hori adingabeen adinaren eta heldutasunaren arabera bermatu eta errespetatuko dute administrazio publikoek. Haien intimitatea zaindu eta, presa dela-eta edo guraso, tutore edo zaintzaileekin liskarrak gertatzean, horiek gabe ere erabiltzen ahal dutela ziurtatuko dute.

3. Adingabeari, zuzenean edo hura ordezkatzen duen pertsonaren bidez entzuna izatea eskatzen duenean, entzunaldia ukatzen bazaio, ukoa arrazoitua izanen da eta Ministerio Fiskalari eta haiei jakinaraziko zaie. Jurisdikzio zibil eskudunaren aurrean egokiak diren akzioak egikaritzen ahalko dira, aldez aurretik errekurtso administratiborik aurkeztu gabe.

4. Nafarroako administrazio publikoek adingabeen adierazpen askatasuna errazten duten baliabideak sustatuko dituzte.

23. artikulua. Osasuna babesteko eskubidea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak adingabeei bermatuko dizkie osasuna babestu eta sustatzeko eskubidea eta osasun laguntzarakoa, indarra duten legeetan xedaturikoarekin bat.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak adingabeei bermatuko die beren osasunari buruz argibideak hartzeko eskubidea eta, bereziki, jasan behar dituzten prozedura medikoei buruzkoak, beren adin, heldutasun eta egoera psikologikorako egokia den hizkera batean. Halaber, haien onarpena legez ezarririko baldintzetan lortu beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak haur eta nerabeei bermatuko die norberaren historia klinikoa eta, baldin badago, historia soziala ere isilpean edukia izan dadin, bai eta norberaren familia-egoerari eta egoera sozioekonomikoari buruzko beste edozein datu ere.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak begiratuko du haur eta nerabeek beraien osotasuna eta osasuna arriskuan jar ditzaketen esperimentu zientifikorik edo medikurik jasan ez dezaten beraiengan.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak adingabeei bermatuko die beren eskubidea osasun zerbitzuetan hartzen dituztenean guraso, tutore, zaintzaile edo bestelako ahaideek lagun diezaieten, salbu eta laguntza hori komeni ez denean, osasun arduradunek ematen dituzten jarraibideen arabera. Betiere, adingabeen interesak izanen du lehentasuna.

Erregelamendu bidez, guraso, tutore, zaintzaile eta ahaideak sartzeko arauak emanen dira, kreditatzeko arauak eta eskubide hori bermatzen duten kontrolak barne.

4. Nafarroako administrazio publikoek adingabeei bermatuko diete ospitalean dauden bitartean edo etxean suspertzen ari diren bitartean eskolako prestakuntzari lotzeko eskubidea. Eskola agintariek haien esku uzten dituzten langile eta baliabideez baliatuko dira, bereziki luzaz dirauten gaixotasunetan, baldin eta jarduera horrek beren ongizateari kalterik egiten ez badio edo tratamenduei eragozten ez badie.

Ospitaleetan, adingabeak bertara eraman behar direnean, haurrendako egokiak diren guneak sortuko dira. Horietan, jolasteko eskubidea erraztu eta adingabeen eskola eta familiarekiko loturak haustea eragotziko da.

5. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak bermatuko die berak tutelatzen dituen adingabe guztiei osasun laguntza publikoa. Horretarako, behar diren agiriak luzatuko ditu, gurasoei dagozkienez gain.

6. Adingabeak drogen erabilera eta trafikoaren kontra babestuko dira. Hori horrela, Nafarroako administrazio publikoek drogen kontsumoaren arriskuei buruzko argibideak, aurreneurriak eta hautabideak bultzatuko dituzte.

24. artikulua. Hezkuntzarako eskubidea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak ikaspostu-kopuru egoki eta behar adinakoa bermatuko du adingabeen eskola laguntza ziurtatzeko. Familiekin elkarlanean arituko da haien hezkuntza prozesuan.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak begiratuko du hezkuntzak adingabeei prestakuntza integrala eman diezaien, beren nortasuna taxutzeko modukoa. Haren helburua tolerantziaz, elkartasunez, askatasunez eta bereizkeriarik gabe jokatzeko eta Nafarroa garatzeko prozesuan beregaintasunez parte hartzeko gaitasuna lantzea izanen da.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa ahaleginduko da adingabeak lehen urteetan zaintzen dituzten zentro eta zerbitzuek, edozein delarik horien izen generikoa, saikapena edo titulartasuna, adingabeen gizarte eta hezkuntza arloetako laguntzari ekin diezaioten, harremanetarako, ohartarazteko, nork bere gorputza ezagutzeko eta beregaintasuna emeki-emeki lortzeko gaitasunak landuz. Haien prestazioak gehienbat adingabeen beharrak asetzeko eta haien ongizatea giro osasuntsu eta seguru batean sustatzeko bideratuko dira.

Ikastetxeek irakaskuntza, kirol eta aisialdirako instalazioak edukiko dituzte, adingabeen garapen integralerako egokiak direnak.

4. Nafarroako administrazio publikoek begiratuko dute nahitaezko eskolatzea indarra duten legeen arabera bete dadin. Adingabeak ikastetxeetara joan daitezen eta eskolan huts egin ez dezaten behar diren ekintzak koordinatu eta bultzatuko dituzte.

5. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa ahaleginduko da adingabeek Nafarroako historia, hizkuntzak, kultura, gizartea eta natura behar bezala ezagut ditzaten.

6. Ikastetxeetan guraso eskolak sustatuko dira, sostengurako, hezkuntzarako eta aurrea hartzeko neurri gisa.

7. Nafarroako Gobernuko hezkuntza arloko departamentu eskudunak beharrezko bitartekoak jarri beharko ditu haur eta nerabeen artean gerta litekeen edozein jazarpen eta indarkeria egoera antzemateari eta zuzentzeari lehentasuna emateko.

25. artikulua. Kulturarako eta aisialdirako eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek adingabeen jolaserako eta aisialdirako eskubidea eta kultur zerbitzuak eta kirola, artea eta astialdiko jarduerak erabiltzekoa sustatuko dituzte, funtsezko osagaiak baitira haien bilakaeran eta gizarteratze prozesuan.

Halaber, agintari eskudunek bermatuko dute jolasa, aisialdia eta kirola haien beharretara eta haien garapenera egokitzen direla.

26. artikulua. Ingurumenerako eskubidea.

Nafarroako administrazio publikoek, adingabeek ingurumen osasungarri eta kutsatugabea izateko duten eskubidea garatuz, honakoak bultzatuko dituzte:

a) Adingabeek natura errespetatu eta ezagutzea, eta ingurumen osasungarriaren garrantziaz konturatzea.

b) Hondakinen birziklatzeari eta naturako baliabideen erabilera arduratsuari buruzko prestakuntza, hedapen eta kontzientziazio programak eta ingurumena zaintzeko ohitura egokiak hartzea.

27. artikulua. Gizarteratzeko eskubidea.

1. Nafarroako administrazio publikoek ezgaitasunak dituzten adingabeei bermatuko diete beren egoerak ahalbidetzen duen gizarteratzerik handiena lortzeko erraztasunak emanen zaizkiela.

2. Nafarroako administrazio publikoek bermatuko diete beren egoera pertsonalagatik edo beren familien egoeragatik gizarteratzeko zailtasunak dituzten adingabeei behar duten laguntzarako eskubidea, eskola edo lanbide arloko prestakuntza bukatzeko, gizarteratzeari bide emateko eta gizarte bizitzako ekitaldietan erabateko parte-hartzea izateko.

3. Nafarroako administrazio publikoek Nafarroako Foru Komunitatean dauden atzerritar adingabeei bermatuko diete, edozein delarik haien legezko egoera, haien laguntzarako eta gizartean, hizkuntzan eta kulturan integratzeko erraztasunak ematen dizkieten baliabide eta zerbitzu publikoetarako eskubidea.

4. Foru Komunitateko administrazioak begiratuko du hezkuntza behar bereziak dauzkaten adingabeek hezkuntza eta lanbide arloko prestakuntza har dezaten, gizarteratzeko, norbera garatu eta errealizatzeko eta ahalik eta egoera normalduenean lanpostu bat lortzeko modukoa, haien asmo eta gaitasunen arabera.

5. Nafarroako administrazio publikoek, Nafarroako Foru Komunitatean dauden zentroetan, urritasun funtzionala duten 6 urte baino gutxiagoko adingabeei estimulazio goiztiarra bermatuko die, gizarteratzea ziurtatze aldera.

28. artikulua. Eskubide ekonomikoak eta lanekoak.

1. Nafarroako botere publikoek behar diren ekintzak bultzatuko dituzte adingabeen esplotazio ekonomikoa ekiditeko, eta, laneko legedian ezarritakoarekin bat, adingabeak babesa izanen dutela ziurtatuko dute, hau da, gutxieneko adinik gabe ez dutela lan eginen, edo ez dutela eginen lan arriskutsurik, osasunarentzat kaltegarria denik edo hezkuntza eta prestakuntza nahiz garapen integrala oztopatuko duenik.

2. Nafarroako administrazio publikoek ahalik eta modurik zorrotzenean aplikatuko dute administrazio publikoetako kontratuei buruzko legedian ezarritako debekuen araubidea baldin eta legedi horretan jasotako gertakarien ondoriozko kondenarik eta zehapenik atzeman badute eta delitu edo arau-hauste horrek adingabeen esplotazio ekonomikoa eragin badu edo horien lan eskubideen urratzea.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoek edozein herrialdetako adingabeen esplotazioa ekiditen laguntzeko konpromisoa abiapuntu hartuta bideratuko dituzte beren ekintzak.

4. Lanerako gutxieneko adina lortu eta lan merkatuan sartu nahi duten adingabeek administrazio publikoen laguntza jasoko dute prestakuntzarik eta gaikuntzarik egokienak bermatuta izan ditzaten, eta, horrenbestez, lan-munduratzerik egokiena izateko aukera izan dezaten, eta zailtasun gehituak dituztenei laguntza berezia emanen diete.

III. KAPITULUA. Adingabeen betebeharrak

29. artikulua. Adingabeen betebeharrak.

1. Legeria zibilak adingabeei beren guraso, tutore edo zaintzaileekiko ezartzen dizkien betebeharrez gain, familia, hezkuntza eta gizarte bizitzan parte hartzeari dagokionez, betebehar hauek izanen dituzte, besteak beste:

a) Nahitaezko hezkuntzan ikastea, horrela beren prestakuntza lortu eta beren nortasuna osoki garatzeko. Ikastetxera joan beharko dute eta bertan bizikidetzarako arauak errespetatu beharko dituzte.

b) Ikasketak egiten dituzten ikastetxeko irakasleak eta gainerako langileak, bai eta ikaskideak ere, errespetatzea.

c) Aitortzen zaizkien eskubideen titulartasunari eta erabilerari dagozkien betebehar eta erantzukizunak beren gain hartu eta betetzea.

d) Gizarteko bizikidetza arauekin bat datorren jarduera zibiko bat izatea, tolerantzia eta beste pertsonen eskubideen errespetua oinarri.

e) Ingurumena eta kultura ondarea eta ondare historikoa errespetatzea eta hura zaintzen eta hobetzen laguntzea.

f) Jabari publikoko ondasunak eta, bereziki, hiri-ondarea errespetatzea Nota de Vigencia.

2. Nafarroako administrazio publikoek ekintzak burutuko dituzte adingabeek beren betebeharrak burutu ditzaten.

30. artikulua. Debekuak, mugak eta jarduketak.

Erregelamendu bidez ezarri beharko dira debeku, muga eta jarduerak zenbait ekintza, bitarteko eta produkturen gainean, bereziki establezimendu eta ikuskizun publiko, argitalpen, ikus-entzunezko, telekomunikazio eta telematikako, publizitate, kontsumo eta merkataritzako produkturen gainean; hori, halere, ez da oztopo izanen egun dauden legezko arauak aplikatzeko.

III. TITULUA. Aurreneurriak

31. artikulua. Lehentasunak eta helburuak.

1. Adingabeendako arreta integralean lehentasuna izanen dute haien babesgabetasuneko eta gatazka sozialeko egoerari eta haien garapena eragozten duten gabezia larriei aurrea hartzeko jarduketek.

2. Aurreneurriek helburu hauek izanen dituzte:

a) Argibide, hedapen eta sustapenaren bidez, adingabeen eskubideak errespetatu eta bermatzen direla begiratzea.

b) Gizartean eta familian integratzea eta aisialdia jolaserako eta gizarteratzeko erabiltzea errazten duten jarduera publiko eta pribatuak sustatzea.

c) Adingabeek beren garapen integralari kalte egiten dioten baliabide, produktu eta jarduerak eskura ditzaten eragoztea.

d) Adingabeen arrisku egoerak sortzen dituzten faktoreak gutxitzea.

e) Gizarte eta familiaren ingurunea endekatzen ahal duten zergatikoak saihestea.

32. artikulua. Aurreneurriak.

Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenen barruan, gizarte zerbitzuak planifikatzean foru lege honen arabera zehazten diren aurreneurriak garatu eta bultzatuko dituzte, bereziki adingabeendako arreta integrala xede dutenak, jarduketa hauek erabiliz, besteak beste:

1. Adingabeen eskubideez sentiberatzeko esparruan:

a) Adingabeendako eta haien familiendako argibideak haien eskubideez eta haiek sorotsi eta babestera bideraturiko baliabideez. Horiek eskuratzeko bidea emanen zaie.

b) Adingabeen eskueran jartzea beren egoeraz zerbitzu publikoekin komunikatu eta kontsultatzeko bideak.

c) Adingabeen beharrez eta behar horiei erantzuteko modu egokiez konturaraztea.

d) Haurren eskaletza erauzteko aurreneurriak eta kontrola.

2. Hezkuntzaren eremuan:

a) Irakaskuntza nahitaezkoa ez den adinetan adingabeei laguntzeko zerbitzuak sustatzea. Zerbitzu horiek eskuratzeko lehentasuna emanen zaie ezgaitasunak dituzten adingabeei eta gizarte, kultura eta ekonomiaren aldetik behartsuenak diren giza taldeei.

b) Nahitaezko eskolatzearen bermea eta eskolako absentismoaren kontrola.

c) Eskola porrotari aurrea hartzea.

d) Ohiko eskola sistema onartzen ez duten adingabeendako, porrot egin dutenendako edo eskolara ez doazenendako gizarte garantiako heziketa programak garatzea.

e) Zailtasun bereziak dituzten adingabeak gizarteratzeko programak garatzea.

f) Ingurune behartsuetako adingabeendako ordaineko neurriak.

g) Haur eta nerabe etorkinentzako berariazko neurriak biltzen dituzten hezkuntza-programak garatzea. Programa horiek gauzatuko dira hezkuntza-arloko profesionalak, hezitzaile sozialak eta aipagai dugun populazio-talde zehatz honek beharrezkoa duen laguntzan adituak diren langile espezializatu guztiak aintzat harturik.

h) Zeharkako hezkuntza-programak taxutzea, helburu gisa dutenak eskola-jazarpenaren prebentzioa, genero-indarkeriarena _berdintasuna sustatuz_, eta jarrera xenofoboena _ezberdinak diren haiekiko errespetua eta haien integrazioa faboratuz_.

i) Ikastetxeetan haur eta nerabeek jasaten duten eskola-jazarpena kontrolatu eta desagerrarazteko programak taxutzea, langile kualifikatuen bitartez.

3. Osasungintzaren eremuan:

a) Osasunerako hezkuntza, egoerarik ahuleneko populazioa txertatzeko kanpainak, haurrengan ezgaitasunak sortzen dituzten gaixotasunei aurrea hartzeko berariazko ekintzak eta laguntza goiztiarreko programak garatzea.

b) Haurren bilakaerako etapa bakoitzerako egokia den hezkuntza, txera eta sexuaren eremukoa.

c) Alkohol, tabako eta bestelako drogen kontsumoari aurrea hartzea.

d) Beren buruei kalte egiten dieten portaerei haurrengan aurrea hartzea.

e) Istripuei aurrea hartzea, etxean bereziki.

f) Etorkizunean guraso izatekoak direnak prestatzea, erditzetik hasita. Osasun-etxeetako langileen bitartez antolatuko den prestakuntzak bere barrenean bilduko du aitatasun-amatasunaren arlo psikologikoko trebetasunak garatzea, egoera berri horren aurrean sortzen diren larritasun-egoerei buruzko ezagutza ahalbidetzeko, bai eta sor daitezkeen arazoen antzemate goiztiarra ere.

4. Familiendako sostengua:

a) Guraso arduratsu izateko hezkuntza sustatuko da; bereziki, honako hauei zuzendurikoa: guraso bakarreko familiei, gizarte-sarerik edo oinarrizko laguntzarik izan gabe buruko gaixotasun bat pairatzen duten seme-alabak dituzten familiei, eta etorkin diren familiei.

b) Familietan zigor fisikoaren erabilera desagerrarazteko programak.

c) Jarduketa sozial edo terapeutikoak, gurasoen eginkizunak egoki betetzeko, familiaren dinamika egokia garatzeko eta beren ingurunean deserrotzea saihesteko.

d) Gabezia ekonomiko eta materialen ondoriozko hutsuneak betetzeko dirulaguntzak, oinarrizko beharrei aurre egiteko.

e) Familiendako orientazio eta bitartekotza programak eta guraso bereiziei eta haien seme-alabei elkarrekin biltzeko erraztasunak emateko tresnak.

f) Etxez etxeko laguntza.

5. Gizarte harremanen, aisialdiaren eta animazioaren eremuan:

a) Adingabeek beren buruak babesteko programak, egoera arriskutsuei aurre egin ahal izan diezaieten.

b) Adingabeen kontrako bortizkeriari eta sexu abusuei aurrea hartzea.

c) Gizartearen kontrako portaeren eta delinkuentziaren kontra aurreneurri orokor edo bereziak hartzea, gizartearekin ongi moldatzen ez diren adingabeei gizarteratzen laguntzen dietenak.

d) Elkarlanerako, elkartasunerako, gizalegerako eta bortizkeriarik ezerako balore eta trebetasunak sustatzea.

e) Aisialdia modu egokian erabiltzeko orientatzea.

f) Helduarorako prestatzea.

6. Prestakuntza eta enpleguaren eremuan:

a) Enplegurako prestatu eta orientatzea.

b) Gazteen enplegua sustatzea. Sostengu berezia emanen zaie beren egoera pertsonal edo sozialarengatik laneratzeko zailtasun handienak dituztenei.

c) Lan esplotazioari aurrea hartzea.

33. artikulua. Ikastetxeen betebeharrak.

1. Ikastetxeetako arduradunek, eskola kontseiluek eta irakasleek elkarlanean aritu beharko dute toki entitateekin eta Foru Komunitateko administrazioan hezkuntzaren arloan eskumena duen departamentuarekin, nahitaezko eskolatzea bermatzeko. Hartarako, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eskoletan izandako ez-etortze justifikatu gabeak jakinaraztea.

b) Toki entitate eskudunekin adosturik, eskola absentismoari aurka egiteko behar diren neurriak hartzea.

2. Entitate pribatuekin eta partikularrekin izenpetzen diren hezkuntza itunetan espresuki adieraziko dira artikulu honetan aipatzen diren jakinarazpen eta elkarlan betebeharrak.

IV. TITULUA. Babesa

I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak

34. artikulua. Babes sistema.

1. Babesgabetasuneko gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak sartuko dira babes sisteman.

2. Babesgabetasuneko egoerak dira arrisku egoerak eta geriza-gabetasuneko egoerak.

3. Arrisku egoerak dira norberaren, familiaren edo ingurunearen gorabeheren ondorioz adingabearen garapen pertsonalari edo garapen sozialari kalte egiten diotenak, adingabeen guraso, tutore edo zaintzaileek haiek arintzeko beren erantzukizunak osorik beren gain hartzen ez dituztenean edo ezin hartu dituztenean, geriza-gabetasuna adierazi beharrik ez badago eta legez tutoretza hartu beharrik ere ez. Administrazio publiko eskudunek esku hartuko dute zailtasunak baztertu, gutxitu edo ordaintzeko eta geriza-gabetasuna saihesteko.

4. Geriza-gabetasuneko egoera da adingabeak zaintzeko xedez legeek ezarririko babes betebeharra ez betetzeagatik, bete ezin izateagatik edo ongi bete ez izateagatik sorturikoa, adingabeak beharrezkoa zaien laguntza moral edo materialaz gabeturik suertatzen direnean.

5. Foru lege honi dagokionez, gatazka sozialeko egoeran daude hartan moldatzeko zailtasun handiak dituzten eta, horren ondorioz, beren buruei edo beste pertsona batzuei kaltea egiteko arriskuan dauden adingabeak.

35. artikulua. Neurri babesleak.

Honakoak hartzen dira neurri babesletzat:

a) Arrisku egoerak deklaratu eta horietan esku hartzea.

b) Legearen aginduz tutoretza hartzea, geriza-gabetasuneko egoera deklaratu ondoren edo adingabeendako tutoreen izendapen judiziala sustatzea.

c) Tutoretza arrunta.

d) Familiarendako sostengua, horretarako emandako ebazpenean neurri gisa hartzen dela zehazten denean.

e) Adingabeen zaintza hartzea.

f) Epaile eskudunaren aurrean adingabea adoptatzeko proposamena egitea.

g) Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeei buruz V. kapituluan ezartzen diren neurriak.

h) Adingabeei on egiten dien beste edozein neurri, adingabearen egoera pertsonala, familiakoa eta soziala kontuan hartuz.

36. artikulua. Neurri babesleak amaitzea.

Aipaturiko neurri babesleak amaituko dira:

a) Adingabeak adin-nagusitasuna lortzean edo emantzipatzean.

b) Adingabea adoptatzean.

c) Epaileek ebazpen irmoa ematean.

d) Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunaren ebazpena, neurria hartzera bultzatu zuen egoera desagertu denean eta adingabearen intereserako komeni denean.

e) Neurria ezarri zuen ebazpenean eta, hala bada, haren luzapenean aurreikusiriko epea betetzea.

37. artikulua. Adingabeen egoeren erregistroa.

Administrazioak adingabeei laguntza eta babesa emateko jarduketan segurtasun juridikoa eta antolaketa egokia bermatzeko, Adingabeen Egoeren Erregistroa sortuko da. Horretan adingabe bat, foru lege honetan arauturiko jarduketa edo neurrien ondorioz, egon daitekeen egoerak eta hura adoptatzeko zergatikotzat jotzen diren beste batzuk idatzi eta ohartaraziko dira. Erregistroaren araubidea erregelamendu bidez garatuko da.

38. artikulua. Esku hartzeko irizpideak.

Neurri babesleak hartzerakoan, irizpide hauei jarraituko zaie kasuan-kasuan eskudunak diren administrazio publikoen jarduketa:

a) Adingabeen beregaintasun pertsonala, haien askatasuna, duintasuna eta banakako eta taldekako nortasun bereizgarriak errespetatzea.

b) Lehentasuna emanen zaio adingabeen familietan esku hartzeari. Ahaleginak eginen dira gurasoek eta beste ahaideek integrazio eta normalizazio prozesuan parte har dezaten. Posible denean, familian berean irauteko erraztasunak emanen zaizkie.

c) Adingabe bat familiatik bereiztea beharrezkoa denean, beste baliabide batzuk erabiliko dira. Posible denean, familiara itzuliko da. Behin betikoz bereiziz gero, ardura hartuko da ahalik eta lasterren bere behar eta ezaugarrietarako egokiena eta iraunkorrena den beste familia batean sartzeko, eta ahalegina eginen da, adingabeentzat kaltegarri ez denean, haurrideak elkarrekin egoteko eta jatorrizko taldearekin eta beste pertsona garrantzitsuekin harremanak izan ahal ditzaten. Bi kasuetan adingabeei bermatuko zaizkie beren beharretarako egokiak diren bizimodu eta hezkuntza.

d) Administrazioaren esku-hartzea mugatuko da babes egokia ziurtatzeko beharrezkoa den gutxienekora. Adingabeen eta haien familien bizitzan ahalik eta eragin txikiena izanen du.

e) Adingabeek, beren gaitasunen arabera, eta haien gurasoek, haiendako onuragarria bada, haien egoeraz eta hartu beharreko neurriez erabakiak hartzeko parte hartzea.

f) Diziplinartekotasuna kasuen diagnostikoan, erabakiak hartzean eta esku hartzean.

g) Burutzen ari diren neurrien betetze-maila begiratu eta kontrolatzea eta aldian-aldian berrikustea, kasuan-kasuan haiek mantendu, aldatu edo amaitzeko erabakia hartu ahal izateko.

39. artikulua. Adingabe babestuen berariazko eskubideak.

Babestu beharreko adingabeek, foru lege honek eta antolamendu juridikoaren gainerakoak adingabe guztiei aitortzen dizkieten eskubideez gain, berariaz honakoak izanen dituzte:

a) Babestuak izateko, gurasoek nahi ez badute ere, arrisku egoera edo geriza-gabetasuna agertzen denean, eta, hamasei urte betetzen dituztenean, bereziki haien nahia kontuan har dadin, bizitza beregainerako prestatuak izateko.

b) Beren egoera pertsonalaren, hartu beharreko neurrien, horien iraupenaren eta edukiaren, eta dagozkien eskubideen berri izateko. Horretarako, esku hartzeko prozesuak diraueino, egiazko informazioa emanen zaie, ulergarria, beren egoerarako egokia, etengabea eta ahalik eta osatuena.

c) Beren iritzia adieraztean entzunak izateko eta, hamabi urte beteak dituztenean edo aski den heldutasun eta gaitasuna dutenean, beren kasuari buruzko erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzeko, hori dena legeria zibilean xedaturikoarekin bat haiek beren onarpena ematea beharrezkoa den kasuak deusetan galarazi gabe.

d) Beren beharrak bilatu eta asetzeko prozesuan subjektu aktibotzat joak izateko. Nafarroako administrazio publiko guztiek haien beregaintasun pertsonala gizarteari eta legeei dagokienez sustatu eta bermatu beharko dute.

e) Ahalik eta eraginkorrena eta azkarrena den tramitazioak ematen dien segurtasun juridikoa eta emozionala izateko, behin-behineko neurriak luzatzea eragotzi, behar-beharrezkoa denaz gain haien intimitatean esku sartzeak egotea saihestu eta jarduteko gaitasunaren mugak eta haien eta beren familien bizitzan esku sartzea ahalik eta gehien murrizteko.

f) Ahal dela, beren familiekin egoteko eta, harengandik bereiziak izan badira, ahal bezain laster, haiekin itzultzeko aukera kontuan har dadin eta, hori gauzatzerik ez bada, ahalik eta lasterren beste familia batean sartzeko eta jatorrizko taldearekin eta berendako garrantzitsuak diren beste pertsona batzuekin harremanak izateko, horrek babesaren xedean eraginik ez badu edo horri kalterik egiten ez badio.

g) Gizarteratzea errazten duten baliabideak izateko, beren kultur eta hizkuntza nortasunarekiko begirunetik abiatuta.

h) Beren familiek aski den laguntza eta sostengua izan dezaten adingabeak gutxieneko baldintzetan tratatu ahal izateko.

i) Harrera kasuetan, beren adinaren eta beren gaitasunaren arabera, beren eta beren familien historia ezagutzeko eta, jatorrizko familiagandik behin betikoz bereiziak izan badira, beren kultur eta gizarte aurrekariak ere bai. Horiek betiere errespetatuko dira.

j) Beren eta beren familien egoera erabat isilpekoa izan dadin, salbu eta eraginkortasunez esku hartzeko behar-beharrezkoa den heinean, betiere haien onerako.

k) Ministerio Fiskalarekin eta beren babesaren arduradun tekniko eta administratiboekin zuzenean harremanak izateko.

40. artikulua. Langile espezializatuak.

1. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak langile espezializatuak izanen ditu, erregelamendu bidez ezartzen diren osaera, eginkizun eta atxikipenak izanen dituztenak.

2. Lantalde espezializatuak osatzen dituzten langileak, beren lanean ari direnean, agintaritzat joko dira. Langile horiek administrazioko edozein organori lankidetza eta elkarlana eskatzen ahalko diote. Organo horiek behar den informazio eta laguntza aktiboa eman beharko diete, foru lege honetan arautzen diren jarduketak bete ahal izateko.

41. artikulua. Balorazio Batzordea.

1. Balorazio Batzordea da organo kolegiatu eskuduna babesgabetasuneko edo gatazka sozialeko egoera deklaratu beharraz eta adingabeak babesteko hartu beharreko neurriez informatzeko. Foru Komunitateko administrazioko langile espezializatuek osatuko dute.

2. Haren osaera, eginkizunak, ezaugarriak eta funtzionamendua erregelamendu baten bidez zehaztuko dira.

42. artikulua. Epaileen eta poliziaren laguntza.

1. Adingabeen guraso, tutore edo zaintzaileak ados ez egoteagatik edo bestelako eragozpen larri batzuk egoteagatik, kasua ikertzea edo jadanik erabakiriko babes neurriak eragotzi edo ezinbidetuz gero, agintaritza judizialari eskatuko zaio behar dena xeda dezala neurri horiek betearazteko, deusetan galarazi gabe adingabeen bizi edo integritaterako berehalako arriskuak saihestu eta beren oinarrizko eskubideak bermatzeko beharrezkoak diren berehalako neurriak hartzea.

2. Halaber, Segurtasun Indar eta Kidegoen lankidetza eta laguntza eskatzen ahalko da ezinezkoa denean administrazioak dituen baliabideen bidez bakarrik ikertzea edo neurri babesleak exekutatzea.

43. artikulua. Haurrak eta nerabeak hazteko eta hezteko erantzukizuna.

1. Haurrak eta nerabeak hazi eta hezteko erantzukizun oinarrizkoa aitari eta amari, tutoreari edo haien zaintza esleitu zaien pertsonei dagokie, indarrean dagoen legediak ezarritako eran. Erantzukizun hori gauzatzeko orduan, bermatu egin behar dituzte, ahal duten neurrian, haurren eta nerabeen garapen integrala lortzeko beharrezko bizi-baldintzak.

2. Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, zaindu egin behar dute gurasoek, edo guraso izanen direnek, tutoreek eta zaintzaileek beren erantzukizunak era egokian bete ditzaten, eta, horretarako, haur eta nerabeei eragiten dieten arlo guztietan diren zerbitzu guztiak jarriko dituzte haien eskura, baita diru-prestazioak ere, baldin eta horietarako eskubidea badute, bereziki oinarrizko errenta edo kasu bakoitzean aplikatzekoa den biziraupena.

3. Nafarroako administrazio publikoek, beren eskumenen esparruan, ordezko izanen dira haur eta nerabeak hazi eta hezteko eginkizunean.

44. artikulua. Gurasoen eta semealaben arteko harremanerako eskubidea eta bizikidetasuna.

1. Adingabeek eskubidea dute beren gurasoekin bizitzeko, indarrean dagoen legedian xedatutakoaren arabera bereiztea beharrezkoa denean izan ezik Era berean, eskubidea dute beste senitarteko eta hurbileko batzuekin bizi eta harremanak izateko, Kode Zibilaren 160. artikuluan ezarritako moduan, batez ere aitona-amonekin.

2. Aitarekin edo amarekin edo bietako batekin ere ez badira bizi, adingabeek eskubidea dute haiekin harremanak izateko, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ezarritako eran eta hark jarritako mugen barruan.

3. Aurrekoarekin lotuta, eta familia barruko gatazkak konpontzeko ordezko bide bat eskura jartzeagatik, Nafarroako administrazio publikoak familia-bitartekaritza arautu eta sustatuko du. Era berean, guraso eta seme-alaben arteko harremana bermatzeko modua emanen duten elkarguneak sortzea sustatuko du, egoera dela-eta ikustaldi jagotea komeni denean edo elkargunea neutroa izateak harremanari on egin liezaiokeela uste denean.

II. KAPITULUA. Arrisku egoerak

45. artikulua. Arrisku egoerak.

Hona hemen arrisku egoerak:

a) Guraso, tutore edo zaintzaileek adingabeei laguntza fisiko edo psikikorik ez ematea, horrek haien osasun fisiko edo emozionalerako kalte arina dakarkienean, oinarrizko beharretarako zabarkeria ez larria denean edo beren eskubideak erabiltzea eragozten duenean, baldin eta aurreikusten bada haien izaeragatik edo maiz gertatzeagatik iraun dezakeela edo adingabeek pairaturiko ondorioak larriagotzen ahal direla.

b) Aurreko idatz-zatian aipatzen diren pertsonak gai ez izatea adingabeei laguntza fisiko eta psikiko egokia emateko, hala egin nahi badute ere.

c) Adingabeen zigor fisiko edo emozionalak erabiltzea, haien garapenari kalte egiten badiote, bortizkeria larria edo etengabea ez izanagatik ere.

d) Familian modu egokian ezin erantzun zaien edonolako gabeziak edo familiak zerbitzu eta baliabide normalduen bidez tratatuak izateko bultzatu ezin dituenak, adingabeen gizarte bazterketa, egokitzapenik eza edo geriza-gabetasuna sortzen ahal dutenak.

e) Bananduriko edo banandu gabeko gurasoen arteko gatazka ageriko eta iraunkorra, beraien beharrak haurraren beharren aurretik jartzen dituztenean.

f) 34. artikuluko 3. idatz-zatian aipatzen diren guztiak, baldin eta, iraunez gero, adingabeen geriza-gabetasuna sortzen ahal badute.

46. artikulua. Administrazioaren jarduketaren helburuak.

Adingabeen arrisku egoeren kontra administrazioak eginiko jarduketek haien eskubideak bermatuko dituzte eta helburu hauek lortzen saiatuko dira:

a) Familia-ingurunea hobetzea, guraso, tutore edo zaintzaileen eta adingabeen beren lankidetzaz.

b) Faktore arriskuak desagerrarazi, indargabetu edo gutxitzea, adingabeen beharrak egokitasunez betetzeko gurasoak gaituz. Etxean gelditzeko baliabide tekniko eta ekonomikoak emanen zaizkie.

c) Zerbitzu eta baliabide normalduek adingabeen behar nagusiak egokitasunez betetzea.

d) Gurasoen jarduketen osagarri izatea, behar den heinean. Adingabeen itzulera bultzatuko da haien zaintza hartu denean.

47. artikulua. Harturiko neurriak betearaztea.

1. Arrisku egoerak atzeman eta deklaratzeko eta horietan harturiko neurriak betearazteko toki entitateek duten eskumena galarazi gabe, foru lege honetako 8. artikuluan xedaturikoarekin bat, haiek betearaztea Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari dagokio kasu hauetan:

a) Arrisku egoera deklaratzean familiatik bereizi eta, guraso, tutore edo zaintzaileek eskaturik, zaintza hartu beharra dagoenean.

b) Familiaren bereizketa saihesteko esku hartzeak berarekin guraso edo tutoreen lankidetza edo adostasuna ez duten jarduketak dakartzanean.

2. Halaber, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak neurri horiek betearaziko ditu kasuotan:

a) Adingabeak familia edo egoitza batean hartzeko aldia bukatzean beharrezkotzat jotzen bada emaniko sostengua luzatzea edo toki entitateek beren gain ezin hartu dituzten neurri berriak hartzea.

b) Toki entitate eskudunei egokiturik ere, horiek betearazten ez dituztenean.

Kasu horretan toki entitate eskudunei jakinaraziko zaie betearaz ditzaten.

3. Arriskua baloratzeko prozedura eta burutu beharreko jarduketak erregelamendu bidez garatuko dira. Betiere adingabeei (foru lege honetan ezarririko baldintzetan aski den adina edo heldutasuna eta gaitasuna dutenean) eta haien familiari entzuteko eta kasurako plan bat prestatzeko bermeak emanen dira.

48. artikulua. Arrisku egoerak amaitzea.

1. Arrisku egoerak amaituko dira:

a) Egoera sortu zuten gorabeherak desagertu edo behar bezala bideratzen direnean.

b) Foru lege honetako 35. artikuluan aurreikusiriko beste babes-neurri batzuk hartzen direnean, familiak sostengatzekoak galarazi gabe.

2. Arrisku-egoera amaituz gero halaxe jakinaraziko zaie egoera bera hasia zela jakinarazi zitzaien pertsona eta entitateei.

III. KAPITULUA. Geriza-gabetasuneko egoerak

49. artikulua. Eskumenak.

Adingabe bat geriza-gabetasuneko egoeran dagoela ohartuz gero, legeria zibilean eta foru lege honetan xedaturikoarekin bat, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari dagokio egoera hori deklaratu eta adingabeen berehalako tutoretza bere gain hartzea.

50. artikulua. Gerizagabetasuneko egoerak.

34. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoa galarazi gabe, honakoak dira geriza-gabetasuneko egoerak, besteak beste:

a) Adingabeak nahita abandonatzea.

b) Familia osatzen duten pertsonek edo beste norbaitek tratu txar fisiko edo psikiko larriak egitea edo, arinak izanez gero, kronikoak direnak, eta sexu abusuak, adingabeendako babesgabetasuna dagoenean.

c) Eskaletza, delinkuentzia edo prostituziora eragitea edo horien aurrean ez ikusiarena egitea.

d) Lan esplotazioa, aldian aldikoa edo iraunkorra, edo antzeko beste edozein esplotazio ekonomiko.

e) Adingabeez arduratzean utzikeria fisiko edo emozionala, larria edo kronikoa.

f) Adingabeen drogamenpekotasunera edo alkoholismora eramatea edo horiek onartu edo toleratzea.

g) Administrazioak zaintza bere gain hartzeko zergatikoak desagertzean zaintza berriro ez eskuratzea.

h) Adingabeak ez eskolatzea, ohituraz.

i) Bizi diren gizarte edo familiaren inguruneak adingabeen intergritate morala modu larrian endekatzea edo haren nortasunaren garapena eragoztea.

j) Familia unitatea osatzen duten pertsonen ohiko drogamenpekotasun edo alkoholismoa, bereziki adingabeen guraso-erantzukizuna dutenena, adingabeen garapenari eta ongizateari kalte egiten dionean.

k) Guraso, tutore edo zaintzaileen buru-nahasmen larria, guraso boterea, tutoretza edo zaintza normaltasunez burutzea eragozten dutenak.

l) Zaintza dagokien pertsonak ez egotea, edo horiek ezin egin dezaketenean edo adingabeei arrisku larriak eraginez egiten dutenean.

m) Adingabeak zaintzeko legeek ezarririko babestu beharra ez betetzeagatik edo ezin bete izateagatik edo gaizki betetzeagatik egitez sortzen den beste edozein egoera, ondorio gisa ekartzen duena haiek behar duten laguntzaz gabetzea.

51. artikulua. Gerizagabetasuneko egoera deklaratzeko prozedura.

1. Ebazpen arrazoitu baten bidez deklaratuko da geriza-gabetasuneko egoera eta hartuko dira behar diren neurriak, Balorazio Batzordeak txosten loteslea eman ondoren. Erregelamendu bidez ezartzen den prozedura beteko da.

2. Prozedura horrek entzunaldia bermatu beharko die adingabeei (foru lege honetan ezartzen diren baldintzetan aski den adina edo heldutasuna eta gaitasuna badute) eta haien familiei. Kasurako plan bat aurreikusi beharko du, adingabeak babesteko erabaki tekniko eta administratiboak eta hartu beharreko neurriak bilduko dituena.

3. Halaber, erregelamendu bidez prozedura laburtu bat ezarriko da kasu batzuetarako, hain zuzen ere, eskuratzen den lehenbiziko informazioaren ondoren, adingabeen egoera kritikoa atzematen denean, haien integritate fisko edo psikikorako arrisku larri eta berehalakoa atzematen denean edo lehenbailehen esku hartu beharra ondorioztatzen denean. Prozedura horretan kautelazko neurri guztiak sartuko dira. Prozedura horrek, diraueino, aurreko idatz-zatian aipatzen diren betebeharrak bermatu beharko ditu.

4. Ebazpenak Ministerio Fiskalari eta ahalik eta lasterren adingabeen guraso, tutore edo zaintzaileei jakinarazi beharko zaizkie eta, betiere, dagoen geriza-gabetasuna burutu eta haien tutoretza hartu eta berrogeita zortzi orduko epean.

5. Ahal den guztietan, ebazpena adingabeen arduradunei aurrez aurre jakinaraziko zaizkie esku hartzea sortu duten zergatikoak, horren ondorioak, hartu beharreko neurriak eta bidezko diren baliabideak modu argi eta ulergarrian azaltzeko aukera izateko.

52. artikulua. Gerizagabetasunaren aurka.

1. Estatuko legeria zibilean arautu bezala, adingabeen geriza-gabetasuneko egoera adierazten duten ebazpenen aurka errekurtsoak paratzen ahalko dira jurisdikzio zibilean, indarra duten legeetan ezartzen den moduan.

2. Hala ere, betiere adingabeen interesa, garrantzitsuagoa baita, kontuan hartuta, beste gorabeherarik agertuz gero, ebazpena eman zuen organoari eskatu beharko zaio geriza-gabetasunaren adierazpena bertan behera utzi dezala.

53. artikulua. Jarduketa babesleen bukaera.

Jarduketa babesleak bukatzeko zergatikoak:

a) Entitate publiko eskudunaren ebazpena, jarduketak eginarazi zituzten gorabeherak desagertu direla jotzen denean eta, halaber, adingabeen onerako denean.

b) Hasiera batean ezarririko mugaeguna edo epea edo erabakiriko luzapena bukatzea.

c) Epaileen ebazpen irmoa, legeetan ezarririko kasuetan.

d) Adingabe babestuek adin-nagusitasuna lortzea edo emantzipatzea.

e) Adingabe babestuak hiltzea, desagertzea edo behin betikoz Komunitatetik kanpora bizitzera joatea.

IV. KAPITULUA. Arrisku eta geriza-gabetasuneko egoeretan hartu beharreko neurri babesleak eta neurri horiek betearazteko jarduketak

1. ATALA. Familiendako sostengua

54. artikulua. Kontzeptua eta edukia.

1. Familiendako sostenguaren xedea da diru, material, gizarte, hezkuntza eta terapia arloetako laguntza ematea, familiaren ingurunea eta adingabeen beharrak asetzeko modua hobetzeko, familiaren bereizketa saihestearren edo, bereizketa gertatu izanez gero, familiara itzuli ahal dadin.

2. Sostengua toki entitateetako oinarrizko eta espezializaturiko zerbitzuen esku hartze teknikoaren bidez eta Foru Komunitateko administrazioko zerbitzu espezializatuen bidez burutuko da.

55. artikulua. Familiak sostengatzeko jarduketak.

1. Hona hemen familiak sostengatzeko jarduketa batzuk:

a) Aholkularitza eta orientazio teknikoa, guraso-eginkizunak ongi egiteko eta familiaren dinamika normaltzeko erraztasunak emateko.

b) Familien hezkuntza, guraso-eginkizuna betetzen dutenak seme-alabak artatu, hezi eta zaintzeko eginkizunetarako gaitzeko.

c) Familiaren esparruko esku hartze programak, familia zaindu edo birbatzeko eta haren baitako bizikidetza normaltzeko.

d) Adingabeek familietan duten bilakaeraren jarraipena egitea.

e) Eguneko zentroetan eta adingabeei laguntzeko zentroetan laguntzea, eskolatzea nahitaezkoa ez den adinetan.

f) Aldi baterako dirulaguntzak eta prestazio ekonomikoak.

g) Etxez etxeko laguntza, adingabeak etxean gelditu ahal daitezen eta haiek zaindu eta lagundu ahal izateko.

h) Gatazkei bitartekarien bidez konponbidea ematen ikastea indarkeriarako alternatiba gisa, bikotekideak modu zibilizatuan bereizteko laguntza-bitartekoak erraztuz.

i) Aurreko artikuluan aipatzen diren helburuak lortzen laguntzen duen beste edozein.

2. Jarduketa horiek eta 32. artikuluan aipatzen direnen artetik egiten ahal diren besteek neurri babesle izaera izanen dute hartzen den ebazpenean hala zehazten denean.

56. artikulua. Familia onuradunaren lankidetza.

1. Sostengatzeko neurri eta jarduketen onuradun den familiak lagundu beharko du esku-hartzeari ezarririko helburuak lortzeko.

2. Familia onuradunak lankidetzarik eskaini ezik edo neurriak eta jarduketak eragotziz gero, horiek bertan behera utzi eta beste batzuk hartzen ahalko dira, geriza-gabetasunaren deklarazioa barne.

57. artikulua. Erabiltzeko irizpideak.

Babesteko lehentasunezko neurri gisa, familiak sostengatzeko neurria hartuko da adingabeen beharrak asetzeko eta famili ingurunea hobetzeko. Horrela adingabeei bermatuko zaie bertan gelditzeko duten eskubidea garapen integrala lortzeko moduan.

2. ATALA. Zaintza

58. artikulua. Kontzeptua, eskumenak eta edukia.

1. Foru lege honi dagokionez, zaintza da babesgabetasuneko egoeraren ondorioz adingabeak babesteko hartzen den neurri bat.

2. Foru Komunitateko administrazioari dagokio zaintza bere gain hartzea eta legeria zibilean aipatzen diren eduki eta betebeharrak dakartza berarekin.

3. Zaintza gauzatuko da harreraren figuraren bidez.

59. artikulua. Zaintza gauzatzeko kasuak.

Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak kasu hauetan erabakiko du zaintza gauzatzea neurri babesle gisa:

a) Geriza-gabetasunaren deklarazioaren ondorioz, legearen aginduz adingabeen tutoretza bere gain hartzen duenean.

b) Guraso-boterearen titular, tutore edo zaintzaileek horrela eskatzen dutenean, betiere frogatzen badute gorabehera larriengatik ezin direla adingabeez arduratu. Zaintza gauzatuko da ezintasun hori egiaztatu ondoren.

c) Epaileak, legezko kasuetan, hala erabakitzen duenean.

60. artikulua. Zaintza gauzatzea, iraupena eta helburuak.

1. Zaintza gauzatzeak berarekin ekarriko du adingabe bakoitzarekin banakako esku hartze bat. Hori Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunaren eta guraso-boterearen titular, tutore, zaintzaile, entitate publiko eta pribatu eta hartzaileen arteko lankidetza aktiboaren bidez gauzatuko da.

2. Zaintzaren gauzatzearen lehen helburua da adingabeei babesgabetasunaren ondorioen tratamendu egokia ematea eta bereizketaren ondorioak arintzea. Halaber, bere beharrizan fisikoak, hezkuntzakoak, psikologikoak eta sozialak ere ase beharko ditu.

3. Adingabeen zaintzak ahalik eta gutxien iraunen du, erabaki hori hartzeko gorabeherek dirauteino.

4. Aldi horretan, adingabeen onerako bada, ahaleginak eginen dira adingabeen familia eta gizartearekiko harremanak ahalik eta gutxien aldatzeko. Beren ingurunetik ahal bezain hurbil geldituko dira, eta jatorrizko familiara itzul daitezela izanen da beti helburu. Kasurako planaren arabera harreman horiek mugatuz gero, berehala jakinaraziko zaie bai Ministerio Fiskalari bai epaileari, onets dezan. Kasurako planean aurreikusirik badago adingabeak beren familietara itzultzea, lehen unetik helburu horrekin lan eginen da, eta familiei, 55. artikuluan aipatzen diren jarduketen bidez, behar den sostengua emanen zaie.

5. Adingabeentzat edo besterentzat kaltegarri izan daitezkeen egoera, jarduera edo portaerak aintzat harturik, adingabeei mugak jartzen ahalko zaizkie, neurri pedagogikoen bidez. Ez da inola ere haien oinarrizko behar edo eskubideekiko begirunea urratuko eta ez da arriskuan jarriko haien integritate fisko edo psikikoa.

6. Zaintzaren gauzatzean edozein aldaketa egiteko erabakiak arrazoitua izan beharko du, baita zentroz aldatzeari buruzkoak ere, eta adingabeei eta, kasua bada, haien familiei entzun ondoren hartuko da. Guraso edo tutoreei, Ministerio Fiskalari eta agintaritza judizialari jakinaraziko zaie erabaki ondoren.

7. Ministerio Fiskalari goi mailako zaintzarako dagozkion eskumenak galarazi gabe, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari dagokio harturiko zaintza neurria jarraitu eta begiratzea. Horretarako aldian-aldian behar diren argibideak bilduko ditu.

8. Zaintzaren ondoriozko harrera bukatzean, 55. artikuluan aipatzen den sostengua luzatzea komenigarria eta egokia ote den edo beste neurri edo jarduketa batzuk hartzea baloratuko da, adingabeak gizarteratzeko prozesua erraztu edo sendotzearren.

9. Ahaleginak eginen dira gurasoak seme-alabei laguntzen ardura daitezen. Horretarako, dirua daukatenek lagundu beharko dute zainketaren kostua finantzatzen, eta administrazioari ordainduko diote hark haien ahalmenak aintzat hartuz erabakitzen duena, edo zuzenean beren gain hartuko dituzte gastuak.

10. Foru Komunitateko administrazioaren zaintzan dauden adingabeen arlo zibileko eta zigor arloko defentsa Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak hartuko du bere gain, hurrengo artikuluan arautzen diren borondatezko zaintzako kasuetan izan ezik, kasu horietan adingabeen guraso edo legezko ordezkariek beren gain hartuko baitute haien defentsa.

61. artikulua. Borondatezko zaintza.

1. Guraso edo tutoreek, gorabehera larriengatik, adingabeak ezin zaindu dituztenean, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari eskatzen ahalko diote behar den denborarako zaintza bere gain har dezala. Organo horrek, alegaturiko zergatikoak egiaztatu eta ebaluatu ondoren, larriak izan beharko dutenak, adingabeen zainketa eragozten dutenak eta beste baliabide batzuen bidezko laguntza ezinbidetzen dutenak, aldi baterako hartuko du bere gain zaintza. Luzaz iraunez gero, geriza-gabetasuna deklaratuko du.

2. Adingabeen zaintza onarturik, idatziz gauzatu beharko da, erregelamenduz ezarriko den prozeduraren bidez. Zaintzaren baldintza orokorrak eta gauzatzeko modua eta gurasoek edo tutoreek izaten segituko duten erantzukizuna bilduko dira. Adierazi beharko da horiek neurria onartzen dutela eta gorabehera haiek jakinarazi zaizkiela.

3. Guraso edo tutoreak eta Foru Komunitateko administrazioko organo eskuduna zaintza gauzatzeko moduaz elkarrekin ados ez badaude, administrazioak agintaritza judizialari eskatzen ahalko dio adingabeen interesak gordetzeko beharrezkotzat jotzen diren neurriak har ditzala.

4. Artikulu honetako lehen idatz-zatian arau orokor gisa ezarririkoa galarazi gabe, zaintza luzatzen ahalko da, adingabearen geriza-gabetasuna deklaratu beharrik gabe, harendako onuragarritzat jotzen denean eta gurasoek edo tutoreek eta Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak espresuki hala erabakitzen dutenean.

62. artikulua. Zaintza amaitzea.

Adingabe baten zaintza amaituko da ekintza babeslea amaitzen denean eta kasu hauetan:

a) Kode Zibileko 173. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren zergatikoak gertatzean.

b) Hasiera batean ezarririko mugaeguna edo epea edo erabakiriko luzapena bukatzean.

c) Aurreikusiriko helburuak neurriaren bidez lortu direla jotzen denean, neurria desegoki izatera iritsi denean edo lehentasunezko beste batek ordezten ahal duenean.

d) Borondatezko zaintzaren kasuan, eskatu zuten pertsona berek eskaturik, zaintza erabakitzearen zergatikoak desagertu direla egiaztatu ondoren.

Hala ere, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak, geriza-gabetasuneko egoera egoteagatik, egokitzat jotzen ez badu gurasoek edo tutoreak zaintza amaitzeko aurkezturiko eskaera, berehala geriza-gabetasuna deklaratu beharko da.

3. ATALA. Berehalako tutoretza administratiboa eta tutoretza arrunta

63. artikulua. Administrazioak tutoretza bere gain hartzea.

1. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari dagokio geriza-gabetasuneko egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzea.

2. Administrazioak tutoretza bere gain hartzeko ebazpena arrazoitua izanen da eta bertan adingabeendako onuragarrienak diren neurri eta jarduketak adieraziko dira.

64. artikulua. Berehalako laguntza.

Administrazioak tutoretza bere gain harturik, adingabeek berehalako laguntza hartuko dute lehenbizikoz hartuak izateko zentroetan edo horretarako gaitzen diren familia hartzaileetan. Behin-behineko neurri horiek haien beharretarako jarduketarik egokiena zehazteko behar-beharrezkoa den denbora iraunen dute bakarrik.

65. artikulua. Administrazioak tutoretza bere gain hartzeko prozedura.

1. Adingabeen tutoretza, legeria zibilean xedaturikoarekin bat, harrera delakoaren bidez burutuko da.

2. Horrez gain, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak beste edozein neurri edo jarduketa erabaki ahalko du, adingabeen onerako bada, haren egoera pertsonala, familiakoa edo soziala kontuan hartuz, adingabeak jatorrizko familietara itzul ahal daitezen, haien onerako bada.

3. Administrazioak tutoretza bere gain hartzeak berarekin dakar Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari adingabeen eginkizun pertsonalak, legezko ordezkaritza eta ondarearen administrazioa esleitzea, legeria zibilean ezartzen denaren arabera.

4. Foru Komunitateko administrazioaren tutoretzan dauden adingabeen arlo zibileko eta zigor arloko defentsa Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuak hartuko du bere gain.

66. artikulua. Tutoretza arrunta.

Aurreko artikuluek xedatua galarazi gabe, tutorea arau arruntak betez izendatuko da, adingabearekiko harremanengatik edo bestelako gorabeherengatik hari on eginez tutoretza bere gain hartzen ahal duten pertsonak daudenean.

4. ATALA. Harrera

67. artikulua. Zaintza eta gerizagabetasuna formalizatzea.

Geriza-gabetasuneko egoeran dauden adingabeen tutoretza eta zaintza harreraren bidez formalizatuko dira.

68. artikulua. Harrera motak.

1. Legeria zibileko arauekin bat, familietan edo egoitzetan izaten ahalko da harrera.

2. Legeria zibilean ezarririkoaren arabera, harrera, helburuak kontuan hartuz, mota hauetakoa izan daiteke: bakuna, iraunkorra eta adoptatu aurrekoa.

3. Adingabeak babesteko figura horren edukia eta prozedura erregelamendu bidez garatuko dira.

69. artikulua. Harreretan erabili beharreko irizpide orokorrak.

Harreretan, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak irizpide hauek erabiliko ditu:

a) Adingabeak beren ingurunean gelditzearen alde lan eginen da. Ahaleginak eginen dira familia zabalean har daitezen, salbu eta neurri hori adingabeen onerako ez denean.

b) Lehentasuna ematen zaio haurra familietan hartzeari, egoitzetan hartzearen gainetik.

c) Adingabeen eta haien familia naturalen arteko harremanak erraztuko ditu, haietara itzul ahal daitezen.

d) Saiatuko da anai-arreba guztien zaintza hartzaile bakar bati esleitzea.

e) Harrera behar-beharrezkoa den denborarako izanen da bakarrik. Ahaleginak eginen dira adingabeak gizarteratzeko eta hezkuntza, osasun eta lan arloetako sistemak erabil ditzaten.

f) Ahaleginak eginen dira harrera mota adingabeen behar zehatzetarako egokiena izan dadin eta adingabeak familietatik hurbil egon daitezen, adingabeen eta familien arteko harremanak sobera alda ez daitezen, harreman horiek komenigarritzat jotzen ez direnean izan ezik.

70. artikulua. Harreraren jarraipena.

Foru lege honetako 40. artikuluan aipatzen diren langile espezializatuek, gizarte zerbitzu oinarrizkoek lagundurik, familietan eta egoitzetan egiten diren harreren aldian aldiko jarraipena eginen dute. Jarraipen horretan adingabeen eta horien odol-familien egoera eta bilakaera eta harreraren funtzionamendua ebaluatu eta dokumentatuko dira. Halaber, familia biologikoarekin lan eginen da, adingabearen itzulera prestatzeko.

Familiako harreretan, neurriak ezarriko dira erregelamenduko garapenaren bitartez harrerako familiek dituzten beharrizanei erantzuna emateko, eta behar diren laguntza ekonomikoak emanen dira, materialak nahiz bestelakoak, familia ingurunea hobetzeko eta adingabeari baldintza egokietan arreta emateko.

71. artikulua. Harrera administratiboa eta judiziala.

1. Harrera administratiboa, hots, alde guztiek onartzen dutena, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak formalizatuko du, legeetan ezartzen diren eduki eta onarpenekin.

2. Baldin eta epaile batek deklaratu beharrekoa bada harrera, hots, aldeek onartzen ez dutenean, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak harreraren proposamena eginen dio organo jurisdikzional eskudunari.

3. Hala ere, behin-behineko harrera erabakitzen ahalko da, epaileek ebazpenik ematen ez duteino iraunen duena eta legeria zibilean ezarririkoarekin bat formalizatuko dena.

72. artikulua. Harreraren aldaketa.

Harrera mota aldatzen ahalko da edo, epaileen erabakiz ezarritako harreren kasuan, epaitegi eskudunari alda dezala eskatzen ahalko zaio, adingabeendako onuragarritzat jotzen denean erregelamendu bidez ezartzen den prozeduraren arabera.

5. ATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

1. AZPIATALA. Printzipio orokorrak

73. artikulua. Adopzio nazionalari eta nazioartekoari buruzko printzipio orokorrak.

Neurri babesle hori proposatzean, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak printzipio orokor hauek hartuko ditu kontuan:

a) Adopzioa eskatzen dutenen erregistroa eskabidearen dataren arabera eginen da. Hala ere, ezaugarri bereziak dituzten adingabeak adoptatzeko, antzinatasun hurrenkerak ez du lehentasunik izanen.

b) Adingabeen adopzioa sustatuko da bakarrik, familiaren egoera zehatz-mehatz baloratu ondoren, adingabeak familian ezin geldi daitezkeenean edo hartara ezin itzul daitezkeenean.

Egoera hori adingabeak adoptatzeko aukerei buruzko agiri bakoitzeko kasurako planean adieraziko da.

c) Adingabeak beren familia berrietan erabat integratzen direla bermatzeko, adoptatu aurretik familian hartzeko aldi bat ematen ahalko da, onuragarria den ikustearren.

d) Adopzio arloko jarduketa guztiak isilpekoak izanen dira.

e) Adopzioa eskatzen dutenek beren eskabidean ezin eginen dute inolako bereizkeriarik adingabeen sexu edo arrazagatik.

f) Adoptatzekoari, 12 urte baino gehiago baditu, onarpena eskatuko zaio. Adin hori baino txikiagoa bada, entzunen zaio eta haren iritzia baloratuko da, behar den sena badu.

g) Adoptatzeko eskabidea bost urtetik bost urtera gaurkotuko da, eskabide berri baten bidez. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari aldatzen diren identifikazio datu guztiak jakinaraziko zaizkio.

h) Ororen gainetik, adingabeen interesek lehentasuna izanen dute haren kontra izan daiteeken beste edozein interes zilegiren aldean.

2. AZPIATALA. Adopzio nazionala eta nazioartekoa

74. artikulua. Adoptatzeko baldintzak.

Adopzioa eskatzen dutenek adoptatzen ahalko dute baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Nafarroan bizitzea.

Salbuespen gisa, Nafarroako Foru Komunitatean adingabe batzuendako familia egokirik egon ezik, adingabeen interesa, goragokoa baita, kontuan hartuz, adopzioa eskatzen dutenak Nafarroako Foru Komunitatean ez bizitzea onartzen ahalko da.

b) 25 urte baino gehiagoko adina izatea, ezkongai, alarguna, dibortziatua edo ezkondua izatea edo bikote egonkorra osatzea. Adopzioa bi ezkontideek edo bikote egonkorrak batera eginez gero, aski da haietariko batek izatea adin hori. Betiere adoptatzaileak gutxienez ere hamalau urte gehiago izan beharko ditu adoptatuak baino.

c) Geriza-gabetasuneko egoeran dauden adingabeen adopzioari dagokionez, aurreko letran esaten denaz gain, beharrezkoa da, alde batetik, adoptatzaileen batez besteko adinaren eta adingabe adoptatuaren adinaren arteko aldea ez izatea 45 urte baino gehiagokoa, eta adoptatzaileetariko batek ere ez ditzala izan 60 urte baino gehiago Nota de Vigencia.

d) Adingabea zaintzea eragozten duen gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea.

e) Guraso-erantzukizunaz gabetu ez izana edo hartaz gabetua izateko egoeran ez egotea.

f) Adopzioa bikote batek eskatuz gero, frogatzea bi urte egin dituztela elkarrekin bizitzen Nota de Vigencia.

g) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak egokitzat joak izatea.

h) Ez edukitzea zigor-aurrekaririk. Behar den ziurtagiriarekin egiaztatu beharko da hori.

75. artikulua. Ezaugarri bereziak dituzten adingabeak Nota de Vigencia

Foru lege honi dagokionez, honakoak dira ezaugarri bereziak dituzten adingabeak.

Tratamendu kronikoa behar duten ezgaitasun edo gaixotasun larria duten adingabeak.

Osasun txostenaren arabera ezgaitasun bat garatzeko aukera asko dituzten adingabeak, gaur egun horrelakorik ez badute ere.

Anai-arreben taldeak.

Bi urte baino gehiagoko adingabeak.

Porrot egin duen aurreko beste adopzio bat izan duten adingabeak.

Foru Komunitateko Administrazioko organo eskudunak adoptatuak izateko proposaturiko adingabeak, baina gurasoek horrelakorik onartu gabe, eta, beraz, prozesu judizial luze bat aurreikusten denean.

Beren garapenean eragina duten edo besteei lotzeko gaitasuna eragozten duten arazo emozionalak dituzten adingabeak.

Beste autonomia erkidegoetatik etorritako adingabeak.

76. artikulua. Adopzioari buruzko argibideak.

Adingabe baten adopzioa eskatzen dutenek eskubidea izanen dute orotariko argibideak hartzeko, prozeduraz, adingabeen ezaugarriez eta hautatu eta baloratzeko orotariko irizpideez.

77. artikulua. Egokitasuna baloratzeko irizpideak adopzio nazionalean.

Baloratzeko irizpideak erregelamendu bidez ezarriko dira. Betiere, foru lege honetan ezarririko orotariko printzipioak errespetatuko dira.

78. artikulua. Adopzio nazionalerako proposamena.

Bidezko diren kasuetan, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak agintaritza judizialari igorriko dio legeria zibilean ezarririko betebehar eta prozeduren arabera egokienak diren adoptatzaileen aldeko adopzio-proposamena.

79. artikulua. Nazioarteko adopzioa Nota de Vigencia.

Oro har, ez da izapidetzeko onartuko nazioarteko adopzioko eskabide bat baino gehiago.

Salbuespenez, atzerrian adingabea adoptatzeko prozesua errazte aldera, nazioarteko adopzioko beste eskabide bat izapidetzea onartu ahalko da beste herrialde batean baldin eta, lehen herrialdean espedientea sartu zenetik hiru urte iraganda, ez bada adingabe bat esleitu eskatzaileei egozterik ez dagoen arrazoiak direla eta.

Nazioarteko adopzioko egokitasunari buruzko bigarren ziurtagiria jasotzeko, norberaren nahiz familiaren egoeraren berrazterketa egin beharko da aldez aurretik.

Nazioarteko adopzioko bigarren eskabidea egiten denean, izapidetze bikoitza dagoela jakinarazi beharko zaio adopzioa eskatu zaion bigarren herrialdeari.

Nazioarteko adopzioko bi eskabide aldi berean izapidetzen baldin badira eta Foru Komunitateko Administrazioak adostasuna ematen badio bi herrialdeetako batetik heldu den adingabe bat esleitzeari, interesdunei entzunaldia eman ondotik, ebazpen bidez aginduko da izapidetzen ari den beste eskabidearen administrazio-espedientea artxibatzeko.

80. artikulua. Egokitasuna baloratzeko irizpideak nazioarteko adopzioetan.

Baloratzeko irizpideak erregelamendu bidez ezarriko dira. Betiere, foru lege honetan ezarririko irizpide eta printzipio orokorrak errespetatuko dira.

Hala ere, nazioarteko adopzioetan abiapuntuko herrialdean eskatzen diren arau eta betebeharrak kontuan hartu beharko dira.

81. artikulua. Egokitasunaren deklarazioa Nota de Vigencia.

1. Eskatzaileek elkarrizketa batzuk egin beharko dituzte Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak hautatzen dituen teknikariekin, adoptatzeko egokitasun psikologiko eta sozialik ote duten erabakitzeko. Erregelamendu bidez, elkarrizketa horien kopurua eta ezaugarriak zehaztuko dira.

2. Egokitasunik eza deklaratuz gero, horretarako zergatikoak aipatu beharko dira.

3. Egokitasun deklarazioa zortzi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, adopzio eskabidea eta harekin nahitaez aurkeztu beharreko dokumentazio guztia familiaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiaren erregistroan edo Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein erregistrotan edo tokitan sartzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori ebazpen espresa eman eta jakinarazi gabe iraganez gero, onartutzat emanen da egokitasun deklarazioaren eskabidea. Egokitasun edo ezegokitasun deklarazioei buruzko ebazpen espres nahiz ustezkoen aurrean, interesdunek haien aurka egin ahalko dute jurisdikzio zibilean, aldez aurretik inolako administrazio erreklamaziorik aurkeztu gabe.

Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42. artikuluan ezarritako kasuan eta moduan bertan behera utzi eta luzatu ahalko da ebazpena emateko eta jakinarazteko legeak ezartzen duen gehieneko epea.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, ebazpen arrazoitu bidez, alde baterako eten ahalko du nazioarteko adopzioen espediente berrien izapidetzea herrialde jaki baterako, baldin eta heinik ez badago edo heinik eza aurreikusten bada dagoeneko izapidetzen ari diren adopzioen kopuruaren eta hartan egiten diren esleipenen artean, eta espediente kopurua mugatu behar baldin bada espedienteak izapidetu ahal izateko.

Horretarako arrazoi objektiboak baldin badaude, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, ebazpen arrazoitu bidez, nazioarteko adopzio eskabideen aurkezpena itxi ahalko du, edo aurrerago berriz ireki.

5. Arestiko idatz-zatian ezarritako supostuetan, ebazpena interesdunei jakinarazi beharko zaie.

82. artikulua. Nafarroako Adopzioen Erregistroa Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Adopzioen Erregistroa sortu da.

2. Nafarroako Adopzioen Erregistroaren araudia erregelamendu bidez garatuko da.

V. KAPITULUA. Gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak

83. artikulua. Kontzeptua.

1. Foru lege honi dagokionez, gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeak dira, babes sisteman sartuak, ez-egokitzapen larriarengatik beren buruei edo besteei kalte egiteko arriskuan egon daitezkeenak.

2. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunaren jarduketaren helburu nagusia izanen da adingabeak banakako hezkuntza tratamendu baten bidez gizarteratzea, gehienbat bere gizarte ingurunean. Lan hori aldi zehatz baterako eginen da.

84. artikulua. Jarduteko neurriak.

1. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeei laguntzeko neurriak hartuko ditu, hala nola:

a) Orientazioa eta jarraipena. Horien funtsa hezkuntza programa espezializatu bat izanen da.

b) Lanean hasi baino lehen lanerako prestakuntza ematea, lanerako eta lanean hasi baino lehenagoko lantegietan.

c) Gizarte, hezkuntza edo terapia arloetako laguntza espezializatua. Horretarako, gabezia nabarmenak atzeman ondoren, profesionalen esku-hartzea onartu beharko dute. Neurri horrek adingabeak zentro espezializatu batean sartzea ekar dezake berarekin. Hala eta guztiz ere, zentro espezializatu batean sartzea beti beste neurri batzuetan -esate baterako, familia-hezitzailearen esku hartzea, familiako terapia eta abar- porrota izan ondoren planteatuko da.

2. Aurreko neurriak gauzatzeko, adingabeek eta haien familiek beren gogoz hartutako konpromisoa eduki beharko da, parte hartzekoa.

3. Konpromisorik ez badago, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak organo judizialari baimena eskatzen ahalko dio. Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio.

VI. KAPITULUA. Norbera beregain izateko programak

85. artikulua. Kontzeptua eta jarduketak.

1. Norbera beregain izateko programak dira hamasei urtetik gorako adingabeei edo neurri administratibo edo judizialen baten xede izan diren adindunei profesional batek jarraipen pertsonalizatua egitekoak. Denbora-epe zehatz baterako izanen dira. Konpromiso baten edo prestakuntzarako programa baten bidez burutuko dira eta haien helburua heziketa arloko beharrak betetzea izanen da, emeki-emeki gizarteratuz eta lan munduan sartuz joan daitezen eta independente eta beregainak izan daitezen, egoitza batean harreran emandako denbora bukatzean.

2. Norbera beregain izateko programetan dirulaguntzak ematen ahal zaizkie bertan parte hartzen duten adingabeei. Kasuaz arduratzen den profesionalak zuzenean gainbegiratuko ditu laguntza horiek, eta programa garatzeko komenigarriena den moduan pagatuko dira.

3. Hamasei urte bete dituzten adingabeek eta arrisku egoeragatik, geriza-gabetasuneko egoeragatik edo gatazka sozialeko egoeragatik babesen edo jarduketa judizialen baten xede izan diren adindunek eskatzen ahalko dute norbera beregain izateko programa batean parte hartzea.

4. Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak lankidetza hitzarmenak edo itunak izenpetuko ditu beste administrazio batzuekin eta entitate publiko eta pribatuekin, programa horietan diharduten adingabeei laneratzen laguntzeko.

V. TITULUA. Jarduketak erreforma sisteman

86. artikulua. Erreforma sistemaren menpeko adingabeak.

1. Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan aipatzen diren adingabeak dira erreforma sistemaren menpekoak, gizarteratzeko neurriak behar badituzte.

2. Organo jurisdikzionalek ezarririko neurriak betetzearen esparruan egiten den esku hartzea gehienbat hezkuntza kontuetarako izanen da eta haren helburua adingabe arau-hausleen garapen integrala eta gizarteratzea eta haiek familian integratzea lortzea izanen da.

87. artikulua. Eskumenak.

1. Foru Komunitateko administrazioari dagokio adingabeen jurisdikzioa arautzen duten estatuko arauak betetzeko adingabeen epaileek harturiko neurriak betearaztea.

2. Epaileen ebazpena Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari jakinarazi ondoren, berak neurriak betetzeari dagozkion kontu zehatzak erabakiko ditu, ebazpen hartan xedatzen denarekin bat.

3. Halaber, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari dagokio Ministerio Fiskalak edo adingabeen epaileek arau-hausleei buruz igortzen dizkioten kasuak baloratzea, jurisdikzio horretan espedientea irekitzea bidezko ez denean, largestea erabakitzen denean edo arloa arautzen duten legeetan aurreikusiriko gainerako kasuetan. Orduan, aplikatzekoak diren neurri eta jarduketa administratiboak zehaztu eta betearaziko ditu.

4. Horretarako, aurreko idatz-zatietan aipatzen diren eginkizunak betetzeko behar diren zerbitzu, erakunde eta programak sortu, antolatu, kudeatu, ikuskatu, kontrolatu eta haien zuzendaritza-lana egitea ere hari dagokio.

88. artikulua. Neurriak betearazteko indarra duten printzipioak.

Neurri judizialak betearazteko Foru Komunitateko administrazioaren jardunbidean indarra izanen duten printzipioak, Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan ezarririko printzipioak galarazi gabe, honakoak izanen dira:

a) Neurria betearazteko prozesuan, ahaleginak eginen dira adingabeen interesek eta aitortzen zaizkien eskubideen errespetuak lehentasuna izan dezaten.

b) Neurri horiek betetzean, hezkuntzaren arloko edukia eta helburuak izanen dira nagusi.

c) Neurriak betearaztean, ahaleginak eginen dira jakinarazten denetik egiazki betetzen den arte ahalik eta denbora gutxien pasa dadin.

d) Esku hartzea bana-banakoa izanen da eta, ikuspegi integral batetik, adingabe arau-hausleen behar eta gorabeherak hartuko ditu kontuan eta bateragarria izanen da haien intimitatearekin eta nortasunarekin; horrez gain, haien adinaren eta haien heldutasunaren arabera haien iritziak eta haien nahiak gero eta gehiago hartuko dira aintzakotzat.

e) Adingabe arau-hausleen garapen pertsonala, beregaintasuna eta beren buruekiko erantzukizuna bultzatuko dira.

f) Ahal denean kasu eginen zaie adingabe arau-hausleei, orotariko zerbitzuen bidez. Ahaleginak eginen dira egoki den familian eta gizarte-ingurunean geldi daitezen, berezkoa dutenari lehentasuna emanez.

g) Adingabe arau-hausleak gizarteratzeko prozesuan familiaren, beren giro hurbileko pertsonen eta helburuen artean jarduera hori duten erakunde eta entitate publiko eta pribatuen parte hartzea eta lankidetza bultzatuko da. Erregelamendu bidez ezarriko dira gauzatzeko bideak.

89. artikulua. Neurriaren ondorengo sostengua eta jarraipena.

Organo jurisdikzionalak edo administrazioak ezarririko neurria bukatu ondoren, gizarteratzeko laguntza behar duten adingabe arau-hausleei Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunak orientatu edo sostengatzeko jarduketak eskainiko dizkie, gizartearekin egokitzea errazteko ekintzak luzatzen dituztenak.

90. artikulua. Neurriak betearazteko esparrua.

1. Erregelamendu bidez, adingabeen jurisdikzioa arautzen duen Estatuko legeriaren barruan organo judizialek hartzen dituzten neurriak betearazteko modua arautuko da.

2. Edukiaz, iraupenaz eta helburuez emaniko ebazpenean xedatuarekin bat betearaziko dira adingabeen epaileek ezarririko neurriak, indarra duten legeek agindu bezala.

3. Adingabeen onerako, neurriak betearazteko osagarri gisa, foru lege honetan aipatzen diren beste jarduketa batzuk ere egiten ahalko dira, familian integratzen direla egoki bermatzeko.

VI. TITULUA. Adingabeen zentroen araubidea

I. KAPITULUA. Antolamendu, funtzionamendu eta koordinazio araubidea

91. artikulua. Orotariko irizpideak.

Adingabeei laguntzeko zentroen antolamendua eta funtzionamendua, bai babes sisteman sartuak daudenena, bai erreforma sisteman sartuak daudenena, publiko zein pribatu, erregelamendu bidez garatuko dira, Estatuko oinarrizko legeen edukia errespetatuz, irizpide hauei jarraituz:

a) Gizarte eta hezkuntza arloan orotariko proiektu bat edukitzea eta adingabeei banan-banan laguntzea.

b) Adingabeak garatzeko egokia den bizkidetzarako eremu bat eskaintzea.

c) Adingabeen garapen integrala bultzatzen duten harremanak sustatzea.

d) Familian eta gizartean behar adina aldiz esku hartzea, adingabeak familian integratzea eta gizarteratzea errazteko.

II. KAPITULUA. Adingabe egoiliarren estatutua

92. artikulua. Adingabe egoiliarren eskubideak.

Adingabeek, egoitzetan bizi direino, antolamendu juridikoaren gainerakoan aitortzen zaizkienez gain, eskubide hauek dituzte:

a) Edozein arrazoi, baldintza edo gorabehera pertsonal edo sozialen ondoriozko bereizkeriarik gabe lagunduak izateko.

b) Zentroko langileen eta beste egoiliarren aldetik tratu duin bat hartzeko.

c) Eguneroko bizitzako oinarrizko beharrak, haien garapen egokiari bide ematen diotenak, beterik edukitzeko.

d) Zentroan indarra duen hezkuntza arloko egoeran intimitatea eta jabetza errespetatu dakizkien.

e) Haien historiala eta bertan ageri diren datuak isilpean erabil daitezen eta haiekin harremanak dituzten profesionalak isilpeari atxiki dakizkion.

f) Beren legezko egoera ezagutzeko eta beren banakako proiektua prestatzeko parte hartzeko.

g) Hamabi urte badituzte eta, adin hori ez badute, behar den sena badute, erabaki garrantzitsuetan entzunak izateko.

h) Ahaideekin eta beste pertsona batzuekin harremanak eta legez edo epaileek erabakirik ezarririko bisitak izateko.

i) Zentroko jarduerak, barrukoak zein kanpokoak, prestatu eta garatzeko modu aktiboan parte hartzeko.

j) Eguneroko bizitzan loaldi, lanaldi eta aisialdi orekatuak izateko.

k) Ahal den ber, beren nortasuna garatzeko bide eman dakien.

93. artikulua. Adingabe egoiliarren betebeharrak.

Egoitzetan daudeino, adingabeek, besteak beste, betebehar hauek izanen dituzte:

a) Zentroetako funtzionamendu eta bizikidetzarako arauak betetzea.

b) Zentroko langileen eta beste egoiliarren duintasuna eta eginkizunak errespetatzea.

c) Hezkuntza, lan eta prestakuntza arloetako jarduerak kemenez eta etekinez egitea.

94. artikulua. Adingabe egoiliarren hutsegiteak.

1. Adingabe egoiliarrek zentroetan egiten dituzten hutsak arinak, larriak edo oso larriak izanen dira subjektuaren bortizkeriaren, haren asmoaren, emaitzaren garrantziaren eta irainduriko pertsonen kopuruaren arabera.

2. Adingabe egoiliarren portaera hauek izanen dira hutsegite arinak:

a) Zentroko bizikidetzarako arauak arinki urratzea.

b) Zentroko edo kanpoko edonoren errespetuari arinki huts egitea.

c) Barne araubideko arauek debekatzen ez dituzten gauzak edo gaiak gehiegikeriaz eta modu kaltegarrian erabiltzea.

d) Zentroko gela, material eta tresnei eta besteren jabetzakoak diren gauzei kalte egitea edo horiek galaraztea, ardurarik gabe edo utzikeriaz erabiltzeagatik.

e) Artikulu honetako 3. idatz-zatian aipatzen diren egite edo ez-egiteak, urraketa edo kaltea larria ez bada, gertatzen diren gorabeheren arabera.

3. Adingabe egoiliarren portaera hauek izanen dira hutsegite larriak:

a) Zentroko bizikidetzarako arauak larriki urratzea.

b) Zentroko edo kanpoko edonoren errespetuari larriki huts egitea edo arinki eraso egitea, mehatxatzea edo zerbait egitera behartzea.

c) Beste adingabe egoiliar batzuk bultzatzea taldeka matxinadak egitera, men ez egitera edo nahasmenduak egitera, besteek kasurik egiten ez badiete.

d) Baimenduriko aldi baterako irteera baten ondoren ezarririko egunean eta orduan zentrora ez itzultzea, horrela jokatzeko justifikaziorik izan gabe.

e) Modu nabarmenean zentrotik ihes egiten saiatzea.

f) Zentroko langileen aginduei modu bidezkoan beren lanean ari direnean men ez egitea, edo modu pasiboan aginduei aurka egitea.

g) Zentroko gela, material eta tresnak edo beste pertsona batzuen gauzakiak nahita galaraztea, 300 euro baino gutxiago kostatzen badira.

h) Ausarkeriaz zentroko gela, material eta tresnei edo beste pertsona batzuen gauzakiei kalte egitea edo horiek galaraztea.

i) Barne araubideko arauetan debeku diren gauzaki edo gaiak zentroan sartu, eduki edo kontsumitzea, 4. idatz-zatiko g) eta i) letretan aipatzen direnak ez badira.

j) Erreibindikazio gisa beren buruak zauritzea edo nahitaezko lanak saihesteko itxura egitea zauriturik edo gaixo daudela.

k) Baimenduriko irteeretan kontrolatzeko ezarririko baldintza eta neurriak ez betetzea.

l) Artikulu honetako 4. idatz-zatian aipatzen diren egite edo ez-egiteak, ez betetzea edo kaltea oso larria ez bada, gertatzen diren gorabeheren arabera.

4. Adingabe egoiliarren portaera hauek izanen dira oso hutsegite larriak:

a) Zentroan edo kanpoan edonori eraso egitea, mehatxatzea edo zerbait egitera modu larrian behartzea.

b) Taldeka matxinada edo nahasmenduetan parte hartzea edo horietara bultzatu izana, halakorik gertatu bada.

c) Zentrotik ihes egitea edo horretarako laguntza ematea.

d) Zentroko langileek modu bidezkoan lanean ari direnean emaniko aginduei modu aktibo eta larrian aurka egitea.

e) Zentroko gela, material edo tresnak edo beste pertsona batzuen gauzak nahita galaraztea, 300 euro baino gehiagoko kalteak eragiten badira, eta haietan nahita txikizioak egitea.

f) Zentroko material edo tresnak edo beste pertsona batzuen gauzak lapurtzea.

g) Zentroan droga toxikoak, gai psikotropikoak edo sorgorgarriak sartu, eduki edo kontsumitzea.

h) Zentroan iskiluak edo pertsonendako arriskugarriak diren gauzak sartzea edo edukitzea.

95. artikulua. Neurri zuzentzaileak.

1. Adingabeek eginiko hutsetarako neurri zuzentzaileen eduki eta eginkizunak gehienbat hezkuntza arlokoak izanen dira eta zuzenean edo zeharka ez dute ekarriko gorputz zigorrik, elikagaiez gabetzerik, senideen bisita izateko duten eskubideaz gabetzerik, nahitaezko hezkuntzarako eta eskolara joateko eskubideaz gabetzerik, eta ez dute adingabeen duintasunaren kontra joko.

2. Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, adingabeei aplikatzen ahal zaizkien neurri zuzentzaileak honakoak izanen dira hutsegite arinen kasuan:

a) Ohartarazpena.

b) Zentroko jokoez gabetzea, egun batetik seira bitarte.

3. Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, adingabeei aplikatzen ahal zaizkien neurri zuzentzaileak honakoak izanen dira hutsegite larrien kasuan:

a) Egun batetik hamabostera bitarte asteburuetan irteerak galaraztea.

b) Jostetarako irteerak galaraztea, gehienez ere hilabetez.

c) Zazpi egunetik hamabostera bitarte zentroko jokoetan parte hartzeko debekua.

d) Erasokortasun, bortizkeria edo bizikidetzaren asaldatze larrien kasu nabarmenetan taldetik bereiztea, gehienez ere bi egunez.

e) Taldetik asteburu batean edo bitan bereiztea.

4. Adingabeen zigor erantzukizunari buruzko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan xedaturikoarekin bat, adingabeei aplikatzen ahal zaizkien neurri zuzentzaileak honakoak izanen dira hutsegite oso larrien kasuan:

a) Hamabost egunetik hilabete batera bitarte asteburuetan irteerak galaraztea.

b) Jostetarako irteerak galaraztea, hilabete batetik bira bitarte.

c) Erasokortasun, bortizkeria edo bizikidetzaren asaldatze larrien kasu nabarmenetan taldetik bereiztea, hiru egunetik zazpi egunera bitarte.

d) Taldetik hiru asteburutik bostera bitarte bereiztea.

5. Neurri zuzentzaileak mailakatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Adingabeen adina eta ezaugarriak.

b) Hezkuntza arloko banakako proiektua.

c) Hutsegitea zenbatean egin den nahita edo arduragabekeriaz.

d) Errepikatutako jokabidea izatea.

e) Ikastetxearen funtzionamendua asaldatzen ote den.

f) Beste egoiliarrei, langileei edo zentroko ondasun edo instalazioei eginiko kaltea.

6. Eraso egin zaion pertsonari barkamena eskatzeak, ondasunak itzultzeak edo kaltea konpontzeak bertan behera uzten ahal ditu neurri zuzentzaileak, jokabide arau-hauslea errepikatu ezik.

96. artikulua. Prozedura.

1. Neurri zuzentzaileak ezartzeko prozedura erregelamendu bidez garatuko da. Betiere adingabeei eskubide hauek bermatuko zaizkie:

a) 12 urte badituzte, betiere entzunak izateko, eta behar den sena badute ere bai.

b) Frogak aurkezteko.

c) Ikastetxean horretarako izendatzen duten pertsonaren aholkuak hartzeko.

2. Adingabe egoiliarrei ezartzen zaizkien neurri zuzentzaileak berehala Ministerio Fiskalari jakinaraziko zaizkio eta, adingabeak zentrora epaileen ebazpenaren ondorioz eraman badira, kasuan kasuko organo jurisdikzionalari ere bai. Halaber, Foru Komunitateko administrazioko organo eskudunari ere jakinaraziko zaizkio, espediente pertsonalean ager daitezen.

VII. TITULUA. Zehapen araubidea

I. KAPITULUA. Arau-hauste administratiboak

97. artikulua. Arauhauste administratiboak eta erantzuleak.

1. Arau-hauste administratiboak erantzuleen egiteak edo ez-egiteak dira, titulu honetan tipifikatuak, arlo zibilean edo penalean gerta litekeen erantzukizuna deusetan galarazi gabe.

2. Foru lege honetan tipifikatzen diren arau-hausteak diren egite edo ez-egiteak egozten ahal zaizkien pertsona fisiko edo juridikoak dira erantzuleak.

3. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

98. artikulua. Arauhauste arinak.

Arau-hauste arinak honako hauek dira:

1. Zentro edo zerbitzuetako titularrek adingabeei behar duten tratamendua eta laguntza ez ematea, haiei kalterik sortzen ez badiete.

2. Nahitaezko eskolatze aldian adingabeendako ikastokirik ez bilatzea.

3. Adingabeei edo haien familiei buruzko txosten sozial edo psikologikoak baimenduta ez dauden xedeetarako erabiltzea.

4. Foru lege honetan adingabeei aitortzen zaizkien eskubideak urratu edo saihesten dituzten egite edo ez-egite guztiak.

99. artikulua. Arauhauste larriak.

Arau-hauste larriak hauek dira:

1. Arau-hauste arinetan berrerortzea.

2. Adingabe baten balizko arrisku edo geriza-gabetasuneko egoera agintari eskudunei ez jakinaraztea.

3. Administrazioak kreditatu baino lehen, adingabeen harreran edo adopzioan bitartekotza-zereginetan esku hartzea.

4. Adingabeei buruz ematen diren ebazpen administratiboak ez betetzea.

5. Hedabideetan adingabeen irudi edo datu pertsonalak zabaltzea.

6. Neurri judizialen menpeko adingabeei gehiegizko neurri zuzentzaileak ezartzea edo adingabeen eskubideak murriztea epaileen erabakietan edo haiek dauden zentro edo erakundeen barne funtzionamenduari buruzko arauetan xedatzen denaz gaindi.

7. Zentroak edo osasun langileek jaioberriak identifikatzeko betebeharra ez betetzea, foru lege honetako 18. artikuluan xedaturikoaren araberakoa.

8. Arrazoirik gabe, adingabeen guraso-boterearen titularrek, tutoreek edo zaintzaileek adingabea ikastetxera joatea eragoztea.

9. Adingabeendako debeku diren jarduera edo ikuskizunetan haiek erabiltzea.

10. Adingabeei debeku duten establezimendu edo lokaletan sartzen uztea.

11. Adingabeendako kaltegarriak izan daitezkeen irudi, mezu, gauza edo argitalpenak saldu, hornitu, erakutsi edo zabaltzea edo Konstituzioan eta antolamendu juridikoaren gainerakoan aitorturiko eskubide eta printzipioak urratzen dituzten jarrera edo portaerak bultzatzen dituztenak.

12. Adingabeei bideoak, bideojokoak edo zuzenean edo zeharka bortizkeria edo delituak edo edozein bereizkeria mota bultzatzen dituen beste edozein ikus-entzunezko material saldu, alokatu, zabaldu edo pantailaratzea, bai halaber eduki pornografikoa dutenak edo Konstituzioan eta antolamendu juridikoaren gainerakoan aitorturiko oinarrizko eskubide eta askatasunen kontra jotzen dutenak.

13. Adingabeen egoeren erregistroa behar bezala ez erabiltzea.

14. Foru lege honetan adingabeei aitortzen zaizkien eskubideak modu larrian urratu edo saihesten dituzten egite edo ez-egite guztiak.

100. artikulua. Arauhauste oso larriak.

Arau-hauste oso larriak honako hauek dira:

1. Arau-hauste larrietan berrerortzea.

2. Aurreko artikuluan aipatzen diren arau-hauste larriak egitea, baldin eta adingabeen eskubideei kalte konpongaitz edo konponezina egiten badiete.

101. artikulua. Berrerortzea.

Berrerortzea gertatzen da arau-hauste baten erantzulea urtebeteko epean foru lege honetan ezarririko izaera bereko arau-hauste bat edo gehiago egiteagatik ebazpen irmo baten bidez zehatua izan denean.

102. artikulua. Arauhausteek preskribatzea.

Arau-hauste oso larriek hiru urte pasatzean preskribatuko dute; larriek, bi urte pasatzean; eta arinek, urtebete pasatzean, arau-haustea gertatzen denetik hasita.

II. KAPITULUA. Zehapen administratiboak

103. artikulua. Zehapen administratiboak.

Titulu honetan sailkaturiko arau-hausteak honelaxe zehatuko dira:

1. Arau-hauste arinak: idatzizko ohartarazpena edo 6.000 euro bitarteko isuna.

2. Arau-hauste larriak: 6.001etik 120.000 euro bitarteko isuna.

3. Arau-hauste oso larriak: 120.001etik 600.000 euro bitarteko isuna.

104. artikulua. Zehapen osagarriak.

1. Arau-haustearen erantzuleari, adingabeak babesteko dirulaguntzarik hartu badu, eskatuko zaio dirulaguntza itzul dezala.

Halaber, arau-hauste larri edo oso larrien kasuan, urtebetetik bost urte bitarteko epean gaitasuna kentzen ahalko zaio Foru Komunitateko administrazioaren edozein laguntza edo dirulaguntza hartzeko.

2. Arau-hauste larriak edo oso larriak izanez gero, erantzuleak adingabeei laguntzeko entitate lankidetzat jotzen diren zerbitzu, etxe funtzional edo zentroen titularrak izanez gero, aurreko lerroaldean aipatzen direnez gain, zehapen osagarriak honako bat edo batzuk izanen dira:

a) Arau-haustea gertatu zeneko zentroa, etxe funtzionala edo zerbitzua aldi baterako edo betikoz, osorik edo hein batean, ixtea.

b) Entitate lankide gisa aitortzen duen adierazpena bertan behera uztea.

c) Urtebetetik bost urtera bitarte gaitasuna kentzea Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoarekin kontratuak izenpetzeko.

3. Erantzuleei, hedabideen titularrak badira eta arau-hausteak hedabideen bitartez egin badira, zehapen osagarri gisa, 1. idatz-zatian aipatzen direnez gain, ezartzen ahalko zaie hedabide beretan zehapen-ebazpena zabaldu beharra.

4. Arau-haustea adingabeei debekaturiko produktu edo ondasunak saldu, hornitu edo ematea bada edo adingabeendako debeku diren establezimendu edo lokaletan sartzen uztea bada, zehapen osagarri gisa ezartzen ahalko da, 1. idatz-zatian aipatzen direnez gain, arau-haustea gertatu zeneko establezimendu, lokal, instalazio, esparru edo guneak bost urte bitarte edo betikoz ixtea.

105. artikulua. Zehapenen mailakatzea.

1. Zehapenak eta isunen zenbatekoa zehazteko, haiek bat etorri beharko dute arau-haustearen larritasunarekin. Gehienbat irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Arau-hausleak hutsegitea nahita edo arduragabekeriaz zenbatean egin duen.

b) Beren egoeragatik adingabeei, edo beste batzuei, eginiko edozein kalte.

c) Arau-haustearen oihartzun ekonomiko eta soziala.

d) Arau-hausteetan berrerortzea.

2. Arau-haustearen ondorioz lorturiko etekin ekonomikoa foru lege honetan ezarririko zehapenaren zenbatekoa baino handiagoa bada, zehapena etekinaren zenbatekoa berdindu arte handituko da.

106. artikulua. Zehapenek preskribatzea.

Arau-hauste oso larriengatik ezarririko zehapenek hiru urte pasatzean preskribatuko dute; larriengatik ezarririkoek, bi urte pasatzean; eta arinengatik ezarririkoek, urtebete pasatzean, ebazpena irmo bilakatu eta biharamunetik hasita.

107. artikulua. Kautelazko neurriak.

1. Ebazpenak emateko eskudun den organoak noiznahi ere, arrazoiak emanda, ebazpenaren eraginkortasuna eta prozeduraren bukaera ona ziurtatzeko eta arau-haustearen ondorioen iraupena saihesteko behin-behineko neurriak hartzen ahalko ditu.

Betiere, adingabeen integritate fisko eta psikikoa gordetzeko behar diren neurriak hartu beharko dira.

2. Kautelazko neurriek bat etorri beharko dute kasu bakoitzean lortu nahi diren helburuen garrantziarekin, proportzionaltasunarekin eta beharrekin.

3. Hartu ezik adingabeei edozein kalte egiten ahal zaiela aurreikusten den guztietan hartzen ahalko dira kautelazko neurriak.

4. Ezarririko kautelazko neurriak horiek hartzeko zergatikoak desagertu bezain laster kenduko dira edo adingabeak babesteko beharra beste modu batean betetzen denean.

108. artikulua. Zehapenen argitalpena.

Organo zehatzaileak erabakitzen ahalko du foru lege honetan arau-hauste larriak edo oso larriak egiteagatik aurreikusten diren zehapenak ezartzeko ebazpen irmoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela.

VIII. TITULUA. Nafarroako Adingabearen Kontseilua Nota de Vigencia

109. artikulua. Sorrera.

1. Nafarroako Adingabearen Kontseilua sortu da, haurren eta nerabeen sustapen, arreta eta babesaren arloan aholkularitza, parte-hartze eta kontsultarako eginkizunak dituen organo kolegiatu gisa.

2. Funtzionamenduaren ondoriotarako, Nafarroako Adingabearen Kontseilua atxikiko zaio adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuari.

110. artikulua. Eginkizunak.

1. Nafarroako Adingabearen Kontseiluak honako eginkizun hauek izanen ditu:

A. Aholku emanen du, aginduzko txosten ez lotesleen bidez, ondokoei buruz:

a) Adingabeen babesa arautzeko foru lege aurreproiektuak eta xedapen orokorren proiektuak.

b) Adingabeen babesari eta arretari buruzko planak eta programak.

c) Adingabeen babesaren arloko jarduketen urteko programa eta kasuko urteko oroitidazkia.

B. Kontsulta organoa izanen da eta txostenak eginen ditu Nafarroako Gobernuak edota haren departamentuek egiten dizkioten galdeei buruz.

C. Parte-hartze eginkizunak, toki entitateek eta gizarte erakundeek egiten dizkioten proposamenen eta ekimenen eztabaidaren bidez, adingabeekin zerikusia duten gaien inguruan:

a) Adingabeen babesarekin zerikusia duten planak, programak edo neurriak.

b) Adingabeekin zerikusia duten ikerketa programak, kongresuak, mintegiak edo antzekoak.

c) Legezko eta erregelamenduzko xedapenek zehazki esleitzen dizkioten gaiak.

2. Nafarroako Adingabearen Kontseiluak txostenak eskatu ahalko dizkie Nafarroako Gobernuko departamentuei eta Nafarroako Arartekoari, adingabeen eskubideen defentsaren eta babesaren arloan dituzten eginkizunak bete ahal izateko.

111. artikulua. Antolaketa.

1. Kontseilua eratzen denetik sei hilabeteko epean edo foru lege honek indarra hartzen duenetik gehienez ere bederatzi hilabeteko epean, Nafarroako Adingabearen Kontseiluko Osoko Bilkurak, lehendakariak proposatuta, bere antolakuntza eta funtzionamenduaren Erregelamendua onetsiko du.

2. Dituen eginkizunak bete ahal izateko, Kontseiluak baliabide materiak eta giza baliabide nahikoak izanen ditu. Baliabide horiek adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuak emanen dizkio.

3. Kontseiluak batzordeak eratu ahalko ditu, haren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduak xedatzen duenari jarraikiz.

112. artikulua. Kontseiluaren osaketa.

1. Gobernu Kontseiluak kide hauek izanen ditu, gutxienez:

a) Adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilaria, Kontseiluko lehendakaria izanen dena.

b) Adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko bi ordezkari. Horietako bat Kontseiluko lehendakariordea izanen da.

Lehendakariordeak lehendakariaren ordez arituko da hura kanpoan dagoenean, edo gaixo, edo haren postua aldi baterako hutsik dagoenean. Halaber, lehendakariak esleitzen dizkion edo erregelamendu bidez ezartzen diren eginkizunak izanen ditu.

c) Adingabeen babesarekin eta arretarekin lotura zuzena duen departamentu bakoitzeko ordezkari bat, zuzendari nagusiaren maila izanen duena.

d) Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, Nafarroako Gobernuaren kasuko erregistroan inskribatuta dauden eta adingabeen babesaren eta arretaren arloan diharduten erakunde edo elkarte nagusietakoak.

e) Gehienez ere sei ordezkari, bat entitate bakoitzeko, kasuko administrazio erregistroetan inskribaturik dauden eta adingabeen eskubideak defendatzeko eratutako elkarteetakoak.

f) Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioko lau ordezkari, zeinetatik hiruk, gutxienez, izanen baitute hautapen bidezko karguaren izaera.

2. Kontseiluko idazkariak zuzenbidean lizentziaduna eta adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko funtzionarioa izan beharko du, eta hitzarekin baina botorik gabe jardunen du.

3. Adingabeen babesaren arloan eskuduna den departamentuko kontseilariak izendatuko ditu kontseilukideak, lau urtetako. Ordezkatutako erakundeen proposamenei, halakorik egiten badute, jaramon egingo zaie.

Lehen xedapen gehigarria . Lehentasuna aurrekontuetan.

Foru Komunitateko administrazioak bere aurrekontuetan Foru Komunitate honetako adingabeak sustatu, lagundu, prestatu, babestu, gizarteratu eta integratzeko jarduerak eta aisialdirakoak kontuan hartuko ditu, lehentasunez. Saiatuko da, gainera, Nafarroako toki entitateek ere lehentasun hori beren gain har dezatela.

Bigarren xedapen gehigarria . Telebistako publizitatea eta programazioa.

Adingabeak telebistako publizitatearen eta programazioaren kontra babesteko, uztailaren 12ko 25/1994 Legean xedaturikoa izanen da aplikatzekoa. Horren bidez arautu zen nola eratxiki Espainiako antolamendu juridikoari 89/552/EEE Zuzentaraua, Europar Batasuneko estatuek telebista seinaleen irrati-hedapeneko jardueraren gainean hartzen dituzten lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu beharraren gainekoa.

Hirugarren xedapen gehigarria . Haurren Eguna.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitatean Haurren Egunaren ospakizuna bultzatuko du urtero, Nazio Batuen Biltzar Nagusiak hautaturiko egun berean.

Laugarren xedapen gehigarria . Foru lege honen sustapena.

Foru lege honetako xedapen guztiak zehatz-mehatz eta oso-osorik betetzeko eta horiek betearazteko jarduketen eraginkortasunik handiena lortzeko, Nafarroako administrazio publikoek bultzatuko dute lege hau ahalik eta gehien zabaldu eta ezagut dadila, bereziki adingabeen eta haien familien artean eta legean aipatzen diren esparruetan diharduten profesional, entitate eta erakundeen artean.

Bosgarren xedapen gehigarria . Garapenerako laguntza.

Herrialde guztietako, bereziki garatzen ari diren edo Hirugarren Munduan dauden herrialdeetako adingabeen bizimodua hobetzeko elkartasunari eta haurren eskubideak aitortu eta bermatzeko ardurakidetzari lotuz, garapenaren laguntzarako dirulaguntzak ematerakoan herrialde haietako haurrei lagundu eta babesteko proiektuak lehenetsiko dira.

Seigarren xedapen gehigarria . Haurrak eta nerabeak zaintzeko batzordeak.

Haurrak eta nerabeak zaintzeko batzordeak sortuko dira. Zerikusia duten departamentuek, toki entitateek, profesionalek, politikoek, elkarteek gurasoek, haurrek eta nerabeek hartuko dute parte.

Zazpigarren xedapen gehigarria . Baliabideak ebaluatzea.

Familiaren Zuzendaritza Nagusiak gehienez ere urtebeteko epean sakontasunez ebaluatuko ditu ditu erakundeen babesaren pean dauden adingabeentzat une honetan dauden baliabideak.

Lehen xedapen iragankorra . Adopzioen Erregistroan inskribatzea.

Foru lege honek indarra hartzean, Nafarroako Foru Komunitatean adopzioa formalki eskatu duten pertsonak Nafarroako Adopzioen Erregistroan inskribatuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra . Eginiko jarduketen ikuskapena.

Foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere urtebeteko epean, une horretara arteko egoerak eta neurri babesleak ikuskatuko dira, horretarako modurik badago, foru lege honetan xedaturikoarekin bat etor daitezen.

Hirugarren xedapen iragankorra . Erregistroan sartzea.

Epe berean, foru lege honetan ezarririko erregistroetan sartuko dira haren arabera sartu beharrekoak diren egintza eta egoerak, behar bezala ikuskaturik eta gaurkoturik.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

1. Indarrik gabe uzten da martxoaren 25eko 90/1986 Foru Dekretua, adingabeen adopzioei, familietan egiten diren harrerei eta laguntzari buruzkoa.

2. Indarrik gabe uzten dira foru lege honi kontra egiten dioten maila bereko nahiz apalagoko xedapen guztiak.

3. Foru lege honi aurka egiten ez dion guztian, indarrean dirau uztailaren 22ko 168/2002 Foru Dekretuak, nazioarteko adopzioaren gaietan lankide diren entitateak arautzen dituenak.

Azken xedapenetan lehena . Artikuluen izaera.

1. Foru lege honetako 2.3, 9, 11, 12, 34.2, 34.4, 36, 49, 50, 51.4, 51.5, 52.1, 53, 58, 59, 60.2, 60.3, 60.4., 60.6, 60.7, 61.1, 61.4, 62, 63, 64, 65.1, 65.2, 65.3, 66, 67, 68.1, 68.2, 71, 72, 73.f), 74, 77, 78 eta 80 artikuluak izaera zibilekoak dira eta Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 48. artikuluaren babesean ematen dira.

2. Beste artikuluak Espainiako Konstituzioko 148.1.20 artikuluaren eta Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 44. artikuluko 10, 14, 15, 17, 18, 19 eta 23. idatz-zatien eta 46, 47, 49.1.c) eta d), 53, 57 eta 58.1.b) artikuluen babesean ematen dira.

Azken xedapenetan bigarrena . Ordezko legeak.

1. Gizarte laguntzaren arloan, foru lege honetan eta aplikatzekoak diren foru legeetan aurreikusirik ez dagoen guztian Estatuko legeak aplikatuko dira ordezko gisa.

2. Foru zuzenbide zibilaren arloan, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioko 2. legean xedatu bezala eginen da.

Azken xedapenetan hirugarrena . Erregelamendu bitartezko garapena.

Nafarroako Gobernuak behar diren xedapenak emanen ditu foru lege hau garatu eta betearazteko, indarra hartu eta bi urteko epean.

Azken xedapenetan laugarrena . Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogei egunen buruan hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko abenduaren 5ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0523846

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web