(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Fran�ais | English

LEXNAVARRA


Versin para imprimir

Versin en castellano

14/2005 FORU LEGEA, azaroaren 22koa, Nafarroako kultur ondareari buruzkoa.

BON N.� 141 - 25/11/2005; corr. err., BON 20/03/2006



  I. TITULUA. Xedapen orokorrak


  II. TITULUA. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua


  III. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa

  I. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena

  II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen deklarazioa

  III. KAPITULUA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa


  IV. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea

  I. KAPITULUA. Babes araubide orokorra

  II. KAPITULUA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezinen babes araubidea

  1. ATALA. Babes araubide orokorra

  2. ATALA. Interes kulturaleko ondasun higiezinen babes araubidea

  3. ATALA. Ondasun higiezin inbentariatuen babes araubidea

  4. ATALA. Garrantzi lokaleko ondasunen babes araubidea

  5. ATALA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarrien babes araubidea

  III. KAPITULUA. Interes kulturaleko edo inbentariatutako ondasun ezmaterialen babes araubidea


  V. TITULUA. Arloondareak

  I. KAPITULUA. Ondare arkeologikoa

  II. KAPITULUA. Ondare etnologikoa eta industriala

  III. KAPITULUA. Dokumentu ondarea

  IV. KAPITULUA. Ondare bibliografikoa eta ikusentzunezkoena

  V. KAPITULUA. Museoak


  VI. TITULUA. Kultur ondarearen sustapena eta zabalkundea

  I. KAPITULUA. Sustapena

  II. KAPITULUA. Zabalkundea


  VII. TITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena eta zehapen araubidea

  I. KAPITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena

  II. KAPITULUA. Zehapen araubidea

  1. ATALA. Arauhausteak

  2. ATALA. Zehapenak

  3. ATALA. Zehapen prozedura


  I. TITULUA. Xedapen orokorrak


  II. TITULUA. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua


  III. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa

  I. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena

  II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen deklarazioa

  III. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroa


  IV. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea

  I. KAPITULUA. Babes araubide orokorra

  II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezinen babes araubidea

  1. ATALA. Babes araubide orokorra

  2. ATALA. Interes kulturaleko ondasun higiezinen babes araubidea

  3. ATALA. Ondasun higiezin inbentariatuen babes araubidea

  4. ATALA. Garrantzi lokaleko ondasunen babes araubidea

  5. ATALA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen babes araubidea

  III. KAPITULUA. Interes kulturaleko deklaratutako edo inbentariatutako ondasun ezmaterialen babes araubidea


  V. TITULUA. Arloondareak

  I. KAPITULUA. Ondare arkeologikoa

  II. KAPITULUA. Ondare etnologikoa eta industriala

  III. KAPITULUA. Dokumentu ondarea

  IV. KAPITULUA. Ondare bibliografikoa eta ikusentzunezkoena

  V. KAPITULUA. Museoak


  VI. TITULUA. Kultur ondarearen sustapena eta zabalkundea

  I. KAPITULUA. Sustapena

  II. KAPITULUA. Zabalkundea


  VII. TITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena eta zehapen araubidea

  I. KAPITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena

  II. KAPITULUA. Zehapen araubidea

  1. ATALA. Arauhausteak

  2. ATALA. Zehapenak

  3. ATALA. Zehapen prozedura


Texto

SUMARIOA

ZIOEN AZALPENA

I. TITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua._ Foru legearen xedea.

2. artikulua._ Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak.

3. artikulua._ Printzipio orokorrak.

II. TITULUA. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua

4. artikulua._ Foru Komunitateko administrazioaren eskumenak.

5. artikulua._ Nafarroako toki entitateen eskumenak.

6. artikulua._ Administrazioen arteko elkarlanaren printzipioak.

7. artikulua._ Eliza Katolikoarekiko elkarlana.

8. artikulua._ Pertsona pribatuekiko elkarlana.

9. artikulua._ Nafarroako kultur ondarearen arloko departamentu eskuduna.

10. artikulua._ Nafarroako Kultura Kontseilua.

11. artikulua._ Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea.

12. artikulua._ Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.

III. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa

I. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena

13. artikulua._ Nafarroako kultur ondareko ondasun motak.

14. artikulua._ Interes kulturaleko ondasunak.

15. artikulua._ Interes kulturaleko ondasun higiezinen kategoriak.

16. artikulua._ Ondasun inbentariatuak.

17. artikulua._ Garrantzi lokaleko ondasunak.

18. artikulua._ Ondasun higiezin, higigarri eta ezmaterialak.

II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen deklarazioa

19. artikulua._ Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura.

20. artikulua._ Ondasun higiezin inbentariatuak interes kulturaleko deklaratzeko prozedura.

21. artikulua._ Ondasun higigarri inbentariatuak interes kulturaleko deklaratzeko prozedura.

22. artikulua._ Garrantzi lokaleko ondasunak interes kulturaleko deklaratzeko prozedura.

23. artikulua._ Deklarazioaren amaiera.

III. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroa

24. artikulua._ Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroaren sorrera.

25. artikulua._ Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroaren ezaugarriak.

26. artikulua._ Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa prestatu eta eguneratzea.

IV. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea

I. KAPITULUA. Babes araubide orokorra

27. artikulua._ Babes araubide orokorra.

II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezinen babes araubidea

1. ATALA. Babes araubide orokorra

28. artikulua._ Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen titularren betebeharrak.

29. artikulua._ Betebeharrak ez betetzea.

30. artikulua._ Babeserako aurretiazko kautelazko neurriak

31. artikulua._ Eraisketadebekua eta aurri espedienteak.

32. artikulua._ Lurralde antolamenduko eta hirigintzaplaneamenduko tresnak.

33. artikulua._ Ondasunen eskualdaketa.

34. artikulua._ Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinen inbentarioa.

2. ATALA. Interes kulturaleko ondasun higiezinen babes araubidea

35. artikulua._ Babes araubide berariazkoa.

36. artikulua._ Esku hartzeko baimena.

37. artikulua._ Babes plan bereziak.

38. artikulua._ Esku hartzeko irizpide orokorrak.

39. artikulua._ Beste babes neurri batzuk interes kulturaleko ondasun higiezinen kategoria batzuetan.

40. artikulua._ Inguruneak.

41. artikulua._ Lekualdatzeak.

3. ATALA. Ondasun higiezin inbentariatuen babes araubidea

42. artikulua._ Babes araubide berariazkoa.

43. artikulua._ Esku hartzeko baimena.

4. ATALA. Garrantzi lokaleko ondasunen babes araubidea

44. artikulua._ Babes araubide berariazkoa.

5. ATALA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarrien babes araubidea

45. artikulua._ Babes araubide berariazkoa.

46. artikulua._ Esku hartzeko baimena.

47. artikulua._ Esku hartzeko irizpide orokorrak.

48. artikulua._ Garraioak.

49. artikulua._ Salerosketa.

50. artikulua._ Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien katalogoa.

51. artikulua._ Ondasun higigarrien titularren eskubideak.

52. artikulua._ Bildumak.

III. KAPITULUA. Interes kulturaleko edo inbentariatutako ondasun ez-materialen babes araubidea

53. artikulua._ Babes araubidea.

54. artikulua._ Interes kulturaleko ondasun ezmaterialen inbentarioa.

V. TITULUA. Arlo-ondareak

I. KAPITULUA. Ondare arkeologikoa

55. artikulua._ Kontzeptua.

56. artikulua._ araubide juridikoa.

57. artikulua._ Nafarroako inbentario arkeologikoa.

58. artikulua._ Eskuhartze arkeologikoak.

59. artikulua._ Kautelazko neurriak obrak egitean.

60. artikulua._ Eskuhartze ezzilegiak ondare arkeologikoan.

61. artikulua._ Kautelapeko esparru arkeologikoak.

62. artikulua._ Egitura arkeologikoak desmuntatu eta tokiz aldatzea.

63. artikulua._ Ondasun arkeologikoen aurkikuntza.

64. artikulua._ Aurkikuntzasaria.

II. KAPITULUA. Ondare etnologikoa eta industriala

65. artikulua._ Ondare etnologikoa.

66. artikulua._ Ondare industriala.

67. artikulua._ Araubide juridikoa.

68. artikulua._ Nafarroako inbentario etnologikoa.

69. artikulua._ Ondasun etnologiko ezmaterialen babesa.

70. artikulua._ Ondare industrialaren babesa.

III. KAPITULUA. Dokumentu ondarea

71. artikulua._ Dokumentu ondarea.

72. artikulua._ Dokumentua zer den.

73. artikulua._ Araubide juridikoa.

74. artikulua._ Dokumentu ondarearen kontserbazioa.

75. artikulua._ Dokumentuen bizizikloa.

76. artikulua._ Edukitzaileen betebeharrak.

77. artikulua._ Artxiboa eta dokumentufuntsa: zer diren.

78. artikulua._ Nafarroako artxiboen sistema.

79. artikulua._ Nafarroako artxiboen errolda.

80. artikulua._ Dokumentazioaren eskuragarritasuna.

IV. KAPITULUA. Ondare bibliografikoa eta ikus-entzunezkoena

81. artikulua._ Ondare bibliografikoa.

82. artikulua._ Nafarroako ikusentzunezkoen ondarea.

83. artikulua._ Araubide juridikoa.

V. KAPITULUA. Museoak

84. artikulua._ Museoa eta bilduma museografiko iraunkorra zer diren.

85. artikulua._ Museo eta bilduma museografiko iraunkorretarako sarbidea.

86. artikulua._ Araubide juridikoa.

VI. TITULUA. Kultur ondarearen sustapena eta zabalkundea

I. KAPITULUA. Sustapena

87. artikulua._ Sustapen neurri ekonomikoak.

88. artikulua._ Mezenasgoa.

89. artikulua._ Kultur ondasunen bidezko ordainketa.

90. artikulua._ Zergaonurak.

II. KAPITULUA. Zabalkundea

91. artikulua._ Nafarroako kultur ondareko ondasunen eskuragarritasuna.

92. artikulua._ Dokumentazioa, informatizazioa eta zabalkundea.

93. artikulua._ Kultur ondareko ondasun higiezinen kudeaketa eta erabiltzeko lagapena.

94. artikulua._ Hezkuntza, ikerketa eta prestakuntza.

VII. TITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena eta zehapen araubidea

I. KAPITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena

95. artikulua._ Ikuskapena.

96. artikulua._ Legezkotasuna berrezartzeko neurriak.

97. artikulua._ Hertsatzeko isunak.

98. artikulua._ Egindako kalteen ordaina.

II. KAPITULUA. Zehapen araubidea

1. ATALA. Arau-hausteak

99. artikulua._ Arauhauste administratiboak.

100. artikulua._ Arauhauste arinak.

101. artikulua._ Arauhauste larriak.

102. artikulua._ Arauhauste oso larriak.

103. artikulua._ Subjektu erantzuleak.

2. ATALA. Zehapenak

104. artikulua._ Zehapen motak.

105. artikulua._ Arauhauste loturagabeak edo lotuak.

106. artikulua._ Zehapenen mailaketa.

107. artikulua._ Erantzukizunetik salbuestea.

108. artikulua._ Beherapena berehalako ordainketagatik.

3. ATALA. Zehapen prozedura

109. artikulua._ Eskumena.

110. artikulua._ Arauhauste eta zehapenen preskripzioa.

111. artikulua._ Zehapen prozedura.

112. artikulua._ Kautelazko neurriak.

113. artikulua._ Delitu edo hutsegite diren jokabideak.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa._Espainiako ondare historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak babesturiko ondasunak Nafarroako Kultur Ondarearen Erregistroan inskribatzea.

Bigarrena._Interes kulturaleko ondasunak eta inbentariatuak foru legearen indarrez deklaratzea.

Hirugarrena._Santiago Bidea Nafarroan babestu eta ezagutaraztea.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa._Foru lege honek indarra hartzean hasita zeuden prozedurak.

Bigarrena._Erregelamendu xedapenen indarra.

Hirugarrena._Nafarroako kultur ondareko ondasunen existentziaren berri emateko epea.

Laugarrena._Foru lege honek indarra hartu aurretik baimendutako indusketa arkeologikoak.

Bosgarrena._Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen salerosketan jarduten duten pertsona eta entitateen Erregistroan inskribatzeko epea.

Seigarrena._Monumentuetako osagaiak erretiratzeko epea.

Zazpigarrena._Hirigintza-planeamenduko katalogoetan jasotako higiezinak garrantzi lokaleko ondasun deklaratzea, foru lege honek indarra hartu aurretik txostena egin zaienean.

Zortzigarrena._Udalaren hirigintza-planeamendua, eraikin babestuen katalogorik ez denean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra._Indargabetzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa._Zehapenen berrikuspen eta eguneratzea.

Bigarrena._Nafarroako Gobernuari ahalmena ematea.

Hirugarrena._Indarra hartzea.

ZIOEN AZALPENA

1

Nafarroako Foru Komunitateak kultur ondare garrantzitsu eta askotarikoa du, bere historiaren fruitu dena eta mendeetan zehar bertan finkatu diren herriek aberastu dutena.

Kokatua dagoen lekuak azaltzen du zergatik bildu diren bertan hain kultura desberdinak eta zergatik utzi duten beren jaraunspen aberatsa, XXI. mendeko herritarren kultur ondarearen osagaia dena.

Nafarroan kulturak duen estimazioak Nafarroako Monumentuen Batzordean ditu sustrai instituzionalak. 1844an sortu zenean, bost pertsonaz osatua zen batzorde hori, "pertsona argiak eta gure antzinako gauzen kontserbatzaile arduratsuak". Batzorde haren esku-hartzeei esker kontserbatu ziren eta iraun zuten Nafarroako kultur ondarean giltzarri diren zenbait monumentu eta ondasun.

Haren oinordekoa, Vianako Printzea Erakundea, Foru Diputazio Txit Garaiak sortu zuen, Nafarroako kultura kontseilu gisa, 1940ko urriaren 20an. Haren eginkizun nagusiak hiru jardun-ildotan ezarri ziren: Nafarroako antzinako erresumaren ondare historiko eta artistikoa zaharberritu, kontserbatu eta zaintzea; Nafarroako historiari, zuzenbideari eta arteari buruzko ikerketak eta azterlanak bultzatzea; eta kultura zabaltzea argitalpen, liburutegi, museo eta erakusketa, ikastaro eta hitzaldien bidez.

XXI. mendean, nahitaezkoa da kultur ondarea kontserbatu, babestu, ugaritu eta zabaltzeko lanarekin jarraitzea, ulertu behar baita Nafarroako herriaren sustraietan dagoen ondasun bat dela, ahalik eta hobekien utzi behar zaiena hurrengo belaunaldiei. Nafarroako kultur ondarea berebiziko balioa duen ondasuna da, kontserbatzea ez ezik, handitzea eta ezagutaraztea ere merezi duena, horrela Nafarroa bere kulturan finkatua egonen baita Espainiako Estatuaren eta Europaren esparruan, haien zati baita naturaltasunez.

Nafarroako kultur ondarea babestu eta ugaritzeko eta haien zabalkunde-lana egiteko politika batek beharrezkoa du lehenbiziko elementuetako baten gisara bera arautuko duen lege-tresna bat, kasu honetan, foru lege bat, mailarik gorenean jasoko duena arauketa hori. Beraz, foru lege honen justifikazioa eta esanahia honako hau da: Nafarroako kultur ondarea zaintzeko eta hurrengo belaunaldien eskuetan jartzeko tresna efizientea izatea, Nafarroaren nortasunaren ondasun preziatu eta ezinbestekoa baita ondare hori.

2

Nafarroako Foru Komunitateak onartua du, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44. artikuluko zenbait epigrafetan, estatuarekin koordinaturik, kulturaren gaineko eskumen osoa, eta baita historia, arte, monumentu, arkitektura, arkeologia, eta zientzia arloko ondarearen gainekoa ere _horrek, halere, ez ditu ezertan galaraziko ondare hori esportazioaren eta lapurretaren aurka babesteko estatuak dituen ahalmenak_. Halaber, onartu du estatuaren titulartasunekoak ez diren artxibo, liburutegi, museo, hemeroteka eta gainerako kultur gordailuko zentroen gaineko eskumen osoa eta arte ederren sustapen eta irakaskuntzarekin lotura duten erakundeen gaineko eskumen osoa ere.

Gogoan izan behar da, gainera, Espainiako Konstituzioak, kulturaren eskuragarritasuna sustatu eta zaintzea agindu eta gero (44.1 artikulua) eta ingurumen egoki baterako eskubidea onarturik (45.1 artikulua), 46. artikuluan ezartzen duela botere publikoek Espainiako herrien historia, kultura eta arte ondarea eta hura osatzen duten ondasunak kontserbatzea bermatu eta ondare hori ugaritzea sustatu behar dutela, edozein delarik ere haien araubide juridikoa eta titulartasuna.

Beharrezkoa da, halaber, kontuan izatea kultur ondareari buruzko kezkak nazioarterainoko irismena duela, hori erakusten baitute, batetik, UNESCOren ekintzek, zeinen adierazgarri baitira, besteak beste, 1972ko Mundu Ondarea Babesteari buruzko Konbentzioa onartzea, edo, bestetik, Europako Kontseiluak, 1954an onetsi baitzuen Europako Kultur Hitzarmena. Berrikiago, Europar Erkidegoan _gaur egun Europar Batasuna_ Espainia sartzeak izan du bere eragina Espainia barneko zuzenbidean; izan ere, honela dio haren eratze itunean, 151. artikuluan: "Erkidegoak Estatu kideen kulturen loratzeari lagunduko dio, haien nazio eta eskualde aniztasuna errespetatuz, aldi berean kultur ondare komuna nabarmenaraziz".

3

Foru lege honek zazpi titulu ditu, 113 artikulu, hiru xedapen gehigarri, zortzi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen, eta zioen azalpen hau du hasieran, non arrazoitzen eta agertzen baitira legearen alderik garrantzizkoenak.

4

I. titulua xedapen orokorrei buruzkoa da, eta horregatik jasotzen ditu bere xedea eta oinarri dituen printzipioak. Gainera, Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen zehaztapen zabala ematen du. Nabarmentzekoa da, bereziki, printzipioei buruzko agindua, bertan ezartzen baitira Nafarroako kultur ondarea kontserbatu, ugaritu eta sustatzeko jardunbide ororen funtsezko ildoak.

5

II. tituluak administrazio esparruen eskumenak, haien arteko elkarlana eta administrazio antolamendua arautzen ditu. Eskumenei dagokienez, legearen testuan haiek garbi finkatzeko hautua egin da, zorrotz bereizteko zein diren Foru Komunitateko administrazioarenak, batez ere gaur egun Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak bere esku dituenak, eta toki entitateenak. Dena dela, administrazio publiko guztien arteko elkarlana beharrezkoa da gai honetan, guztien ahaleginak bateratzea beharrezkoa baita helburu bera lortzeko, Nafarroako kultur ondarea kontserbatu eta ugaritzea alegia. Kultur ondareari dagokionez, Europan erabakitako ildoen artean, eragile pribatuen parte-hartzea ere arautzen da.

Aipamen berezia merezi du Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioaren kultur arloko kontsulta eta aholku organoen arautzeak, Nafarroako Kultura Kontseiluarenak alegia, 1984an sortu zenetik sendotu egin baita Foru Komunitatean. Aholku administrazioak kulturaren arloan duen esparrua osatu egin da, alde batetik Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Baloraziorako Batzordearekin eta bestetik Dokumentuen Ebaluazio Batzordearekin, kultur ondareko ondasunen aniztasuna eta heterogeneotasuna barne-hartuz.

6

III. tituluan, Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasun motak eta haien erregistroa arautzen dira. Babes berezia mereziko duten kultur ondasunen artean hiru mota bereizten dira, beren kultur balioaren mailaren arabera: Interes kulturaleko ondasunak, ondasun inbentariatuak eta garrantzi lokaleko ondasunak.

Nabarmentzekoa da foru lege honetan kultur ondasunen kategoria bati ematen zaion lekua, ondasun ez-materialei, alegia: kulturaren beste forma batzuei dagozkie eta garrantzi handia dute Nafarroan. Orain interes kulturaleko ondasun nahiz ondasun inbentariatu gisa sailkatu ahal izanen dira.

Horientzat guztientzat ezartzen dira, beraz, sailkatzeko adierazpen administratiboaren prozeduraren oinarriak, eta garapena erregelamendu mailarako uzten da; izan ere, gerta liteke gai batzuk gehiago zehaztu beharra edo ondasunen arabera aldatu beharra.

Aurreko sailkapenarekin loturik dago horrela sailkaturiko ondasunak Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatu beharra. Foru legeak erregistro bakar bat ezartzeko hautua egin du, non sartuko baita babes bereziren bat premiazkoa duten arloren batean inskribaturiko kultur ondasun guztiak, horrela egin ahal izanen baita kudeaketa oso bat, eta argitasun eta kudeagarritasun handiagoa ahalbidetuko baitira, gaur egungo baliabide informatikoei esker.

7

IV. tituluan kultur ondareko ondasunak babesteko araubidea jasotzen da. Lehenik, babes araubide orokor bat ezartzen da, Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasun guztientzat, funtsean haiek kontserbatzera mugatua. Gero, leku gehiago emanez, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezinen araubide berezia zehazten da. Horiei buruz, lehenbizi, inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezin guztientzako araubide komun bat ezartzen da, non jasotzen baitira babesak beti berekin behar dituen oinarriak. Hurrena, ondasun mota bakoitzerako babes araubide berariazkoak bereizten dira.

Halaber, kontuan izan da bere xedapenak ahalik eta hobekien koordinatzea hirigintzako legeriarekin, horrela, koordinatuko baitira eta Nafarroako kultur ondarea babestera zuzenduko bi alderdi horien peko jarduketak.

8

V. tituluak arlo-ondareez dihardu. Titulu honetan foru legeak, Liburutegien Foru Legea badagoenez, hura du abiapuntu, eta kontuan hartzen du aurreikusia dagoela beste arlo-ondare batzuk gai bakarreko foru legeen bidez arautzea; beraz, bikoiztasunak eta arauen artean gerta litezkeen kontraesanak saihesteko, beharrezkoa da oinarrizko alde batzuk jasotzea eta gainerakoak arlo-ondare horien foru legeetarako edo erregelamendu garapenerako uztea.

Arlo-ondare hauek bereizten dira: Ondare arkeologikoa, ondare etnologiko eta industriala, dokumentu ondarea, ondare bibliografiko eta ikus-entzunezkoa eta museoak.

Ondare arkeologikoari buruzko kapituluan jarduera arkeologikoak tipifikatzen dira eta administrazio baimen pean ezartzen, eta jarduera arkeologiko ez-zilegiak zehazten dira. Ondare arkeologikoa, herrietakoa nahiz hirietakoa, zaintzeko elementu gisa, Nafarroako inbentarioa arkeologikoa eta kautelapeko esparru arkeologikoak sortzen eta arautzen dira.

Ondare etnologiko eta industrialarentzat Nafarroako inbentario etnologikoa sortzen da, foru lege honek oro har ezarritako ondasun ez-materialen babesa indartu eta osatzeko, eta arreta berezia jartzen zaio ondare industriala babesteari, ondare etnologikoaren osagai baita.

Ikus-entzunezkoen ondareak esanahi berezia hartu du berriki, eta babes berariazkoa merezi du horregatik; horretarako finkatu dira babesaren edukia eta edukitzaileen betebeharrak.

Dokumentu ondareari, ondare bibliografikoari eta museoei dagokienez, bakoitzaren foru lege arautzaileen esku uzten dira. Liburutegien kasuan egina da dagoeneko, baina dokumentu ondarearen eta Museoen kasuan etorkizunean onartu beharko da.

9

VI. tituluak Nafarroako kultur ondarea sustatzeko eta haren zabalkunde-lana egiteko arauak biltzen ditu. Interes publikoak, kultur ondasunen kasuan berezkoa baita, eskatzen du ondasun horien jabeei babes eta laguntza irmoa ematea. Foru lege honek sustapenerako zenbait neurri ekonomiko aurreikusten ditu, kultur ondasunak kontserbatzeko betebeharraren baldintzapekoak guztiak, eta eskuratzen, kontserbatzen, zaharberritzen edo hobetzen diren ondasunen espekulazioa saihestuko dela bermatzen bada bakarrik emanen direnak. Onartzen da, bestalde, Nafarroako Foru Ogasunarekin sortutako zor mota guztiak kultur ondareko ondasunak ordainketan ematearen bitartez kitatzeko aukera.

Foru lege honen asmoa da, halaber, Nafarroako kultur ondarearen zabalkunde-lana egitea, horrela lortuko baitugu herritarrek hartaz gozatu, hobeki ezagutu, estimarazi eta aintzat hartzea, eta baliozkotzat hartzea gizartearen eta turismoaren dinamizaziorako baliabide gisa, aldi berean ondasunen eta haien ingurunearen kontserbazio eta babes neurriak errespetatuz.

10

VII. tituluak ezartzen ditu eta arautzen, alde batetik, legezkotasuna berrezartzeko neurriak eta, bestetik, zehapen-ahalmena kultur ondarearen arloan gauzatzeko bidea. Hertsatzeko isuna arautuz, geroago hura ezartzeko aginduzko lege-baimena izateko beharra betetzen da, eta nola egin behar den eta zenbatekoa izan behar duen zehazten da.

Zehapen araubideari buruzko kapituluak jokabide arau-hausleen tipifikazioa jasotzen du, bai eta haien mailaketa eta zehapenak ere. Araua ongi aplikatzeko, jokabide aringarri eta astungarriak finkatzen dira, horrela lortu nahi baita arau-haustearen larritasunaren eta ezartzen zaion isunaren arteko egokitasuna.

11

Azkenik, xedapen gehigarriek, iragankorrek, indargabetzaileak eta azkenek bukaerako ukitua ematen diote foru legeari, eta horretarako jasotzen dira bertan legeak gauzatzerakoan izanen dituen alderdiak, eta bereziki aurreko araubide juridikoarekiko loturatik sor daitezkeen arazoak.

I. TITULUA. Xedapen orokorrak

1. artikulua. Foru legearen xedea.

Foru lege honen xedea da Nafarroako kultur ondarea babestu, kontserbatu, berreskuratu, ugaritu, ikertu, zabaldu eta hurrengo belaunaldien esku jartzea.

2. artikulua. Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak.

1. Honako hauek dira Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak: balio artistikoa, historikoa, arkitektonikoa, arkeologikoa, etnologikoa, dokumentala, bibliografikoa, industriala, zientifiko, tekniko edo kultur arloko besteren bat duten eta Nafarroan kokaturik dauden ondasun higiezin eta higigarri guztiak edo, Nafarroako lurraldetik kanpo egon arren, Foru Komunitatearentzat kultur aldetik garrantzi berezia dutenak.

2. Nafarroako kultur ondarearen osagai dira, halaber, Nafarroako kulturari buruzko ondasun ez-materialak, foru lege honetan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako herri kultura eta usadiozkoa osatzen duten ondasunak eta haien hizkuntza berezitasunak ere ondare ez-materialaren parte dira.

3. Nafarroako Foru Komunitateak bere lurraldetik kanpo dauden Nafarroako kultur ondareko ondasunak kontserbatzea bultzatuko du, eta, hala bada, haiek Nafarroara itzultzea.

3. artikulua. Printzipio orokorrak.

Nafarroako Foru Komunitateak, bere eskumenen esparruan, honako printzipio hauen arabera jardunen du Nafarroako kultur ondareari dagokionez:

a) Babesaren orokortasuna. Botere publikoen eta herritarren betebeharra da foru lege honetan ezarritako neurriak hartzea Nafarroako kultur ondareko ondasunak babesteko.

b) Erakundeen elkarlana. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak estatuaren administrazio orokorrarekin, autonomia erkidegoekin, toki entitateekin, Europako erakundeekin eta nazioarteko erakunde eskudunekin, elkarlanean arituko da Nafarroako kultur ondarea berreskuratu, kontserbatu eta ugaritzeko eta haren zabalkunde-lana egiteko.

c) Ondasunen titularrekiko elkarlana. Nafarroako administrazio Publikoak elkarlanean arituko dira, foru lege honetan ezarritakoaren esparruan, Eliza Katolikoarekin, jabe pribatuekin eta Nafarroako kultur ondareko ondasunen titular diren beste erakunde batzuekin, ondasunak kontserbatzeko, babesteko, erabiltzeko eta haien zabalkunde-lana egiteko.

d) Sustapena. Nafarroako administrazio publikoen aurrekontuek garrantzi berezia emanen diote Nafarroako kultur ondareko ondasunak kontserbatu eta ugaritzeari.

e) Eskuragarritasuna. Foru lege honetan ezarritakoaren arabera, Nafarroako kultur ondareko ondasunak eskuragarri egonen dira herritar guztiek haietaz gozatzeko aukera izan dezaten, horrela haien ezagupena eta estimua eta haiekiko begirunea bultzatzeko.

f) Zabalkundea. Administrazio Publikoek kultur ondareko ondasunak sustatuko dituzte eta haien zabalkunde-lana eginen dute. Haiei buruzko ikasketak, bestalde, Nafarroako hezkuntza-sistemaren barnean egonen dira.

g) Ondasunei balioa ematea: Nafarroako kultur ondareko ondasunak, haien egoerak eta ezaugarriek ez badute kontrakorik erakusten, babes-araubidearekin bateragarria den ingurumen, historiko, estetika eta turismo aldetik duten balioagatik hartuko dira aintzat.

II. TITULUA. Eskumenak, elkarlana eta antolamendua

4. artikulua. Foru Komunitateko administrazioaren eskumenak.

Foru Komunitateko administrazioak honako eskumen hauek ditu Nafarroako kultur ondareari dagokionez:

a) Nafarroako kultur ondareko ondasunak kontserbatu eta babestea, oro har, Konstituzioaren 149.1.28 artikuluak estatuari aitortzen dizkion eskumenak galarazi gabe.

b) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa kudeatzea.

c) Nafarroako kultur ondareko ondasunak babesteko, kautelazko neurriak hartzea eta lehentasunez erosi eta atzera eskuratzeko eskubideez baliatzea eta nahitaezko desjabetzapena egitea.

d) Nafarroako kultur ondareko ondasunak sustatzea eta haien zabalkunde-lana egitea.

e) Ikuskapena eta kontrola, eta zehapen araubidea aplikatzea, Nafarroako kultur ondareko ondasunei dagokienez.

f) Foru lege honek berariaz esleitzen dizkion gainerakoak.

g) Nafarroako kultur ondareko ondasunak babestu eta kontserbatzeko behar diren neurri guztiak hartzea, betiere antolamendu juridikoak beste administrazio publiko batzuei berariaz esleitzen ez badizkie.

5. artikulua. Nafarroako toki entitateen eskumenak.

Nafarroako toki entitateei ondoko eskumenak dagozkie, Nafarroako kultur ondareari dagokionez:

a) Beren lurralde esparruan dauden kultur ondareko ondasunak kontserbatu eta babestea.

b) Babeserako hirigintza-katalogoak prestatu eta kudeatzea eta haiek Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroarekin lotzea.

c) Kautelazko neurriak hartzea eta nahitaezko desjabetzapena erabakitzea, garrantzi lokaleko ondasunak kontserbatu eta zaintzeko, foru lege honetan ezarritakoaren arabera.

d) Babeserako plan bereziak prestatu eta aplikatzea, hirigintzako legeriak ezarritakoaren arabera.

e) Foru lege honek espresuki esleitzen dizkien gainerakoak.

6. artikulua. Administrazioen arteko elkarlanaren printzipioak.

1. Administrazio publikoen eta haien menpeko erakundeen arteko harremanek eraginkortasuna, koordinazioa, lankidetza, kooperazioa eta informazio trukea izanen dituzte gidari.

2. Toki entitateek eta kultur arloko departamentu eskudunak elkarrekin lan eginen dute foru lege hau betearazteko, beren esparru geografikoko kultur ondarea babestu, ugaritu eta ondorengoen esku jartzeko, eta beharrezko neurriak hartuko dituzte hondatu, galdu edo desegin ez dadin.

7. artikulua. Eliza Katolikoarekiko elkarlana.

1. Vatikanoak eta Espainiako Estatuak sinatutako akordioekin bat, Eliza Katolikoak, Nafarroako kultur ondarearen zati handi baten titularra denez, begiratuko du hura babestu eta kontserbatzeko eta haien zabalkundea haien zabalkunde-lana egiteko, betiere foru lege honetan ezarritakoari loturik, eta Foru Komunitateko administrazioko eta toki entitateetako organo eskudunekin elkarlanean arituko da horretarako.

2. Batzorde misto bat eratuko da Foru Komunitateko administrazioaren eta Eliza Katolikoaren ordezkariekin, eta bi erakundeen arteko koordinazio esparrua ezarriko du elkarlanerako jarduketa-planak landu eta garatzeko, Eliza Katolikoarenak izan eta Nafarroako kultur ondarekoak diren ondasunak berreskuratu, kontserbatu, babestu eta ugaritzeko eta haien zabalkunde-lana egiteko.

8. artikulua. Jabe pribatuekiko lankidetza.

1. Nafarroako kultur ondareko ondasun bat arriskuan, hondaturik edo suntsiturik ikusten dutenek berehala eman behar diote horren berri Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari. Hark salaketa zergatik jarri den aztertuko du, eta foru lege honetan xedatutakoaren arabera jokatuko du. Betiere, salaketa jarri duenari jakinaraziko dio, arrazoiak emanez, zer egin duen edo, bestela, salaketa artxibatu egin dela.

2. Publikoa izanen da Nafarroako administrazio publikoen eta administrazioarekiko auzitegien aurrean Nafarroako kultur ondarea babesteko asmoz foru lege honetan eta gainerako antolamendu juridikoan xedatutakoa bete dadin eskatzeko akzioa.

9. artikulua. Nafarroako kultur ondarearen arloko departamentu eskuduna.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak kultur arloko departamentu eskudunaren bidez gauzatuko ditu bere eskumenak.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako eskumenak gauzatzea ez da eragozpen izanen Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko administrazioko gainerako departamentuen organo kolegiatu eta koordinaziokoa den aldetik dituen eskumen horiek erabil ditzan.

3. Kultur arloko departamentu eskudunak honako organo hauek izanen ditu esleituak:

a) Nafarroako Kultura Kontseilua.

b) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea.

c) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.

4. Halaber, departamentu eskudunak beste erakunde edo entitate batzuen aholkuak izan ditzake, esate baterako, Nafarroan diren unibertsitateenak, profesionalen eta zientzialarien erakundeenak eta kultur entitate edo elkarteenak.

10. artikulua. Nafarroako Kultura Kontseilua.

1. Nafarroako Kultura Kontseilua Foru Komunitateko administrazioak kultur arloan duen kontsulta eta aholkularitzarako organoa da.

2. Kultur ondarearen esparruan, Nafarroako Kultura Kontseiluari honako eginkizun hauek dagozkio:

a) Foru Komunitateko administrazioari aholku ematea kultur ondarearen arloan.

b) Departamentu eskudunak eskatzen dizkion azterlanak egin eta txostenak ematea.

c) Departamentu eskudunak kultur ondarearen esparruko politika zehaztu eta gauzatzeko eskatzen dion laguntza ematea.

d) Kultur ondarea babestu eta ugaritzeko ekimenak plazaratu eta egoki iruditzen zaizkion neurriak proposatzea.

e) Nafarroako Foru Komunitateak haren kargu uzten dituen gainerako ahalmenak.

f) Foru lege honek eta antolamendu juridikoak bere esku uzten dizkion gainerako eginkizunak.

3. Nafarroako Kultura Kontseiluko kide berezko dira departamentu eskuduneko kontseilari titularra, kontseiluko burua izanen baita, eta departamentu horretan kultur arloko eskumenak dituzten zuzendaritza nagusietako titularrak. Erregelamenduz ezarritako kideez osatuko da, eta kulturaren arloan izen ona, jakintza espezializatua edo Kontseiluari ematen zaizkion funtzioen esparruan presentzia aitortua duten pertsonen artetik aukeratuko dira. Kideak beren eginkizunak betetzeagatik erregelamenduz ezartzen diren ordainsariak jasoko dituzte.

4. Erregelamenduz ezarriko da Nafarroako Kultura Kontseilua nola antolatu, osatu eta arituko den.

11. artikulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea.

1. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordea sortzen da, hurrengo idatz-zatian esleitzen zaizkion eskumenez baliatzeko Foru Komunitateko administrazioaren aholkularitza organoa izan dadin.

2. Balorazio Batzordeak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Foru Komunitateak eskuratu asmo dituen kultur ondasunak baloratzea, ondasun mota bakoitzerako erregelamenduz ezarritako diru kopurua hasiera batean gainditzen badute.

b) Foru Komunitateko administrazioak eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideez baliatu aurretik txostena ematea.

c) Foru Komunitateko administrazioak edo toki entitateek eskatzen dizkioten kultur ondasunen balorazioak egitea.

d) Legez edo erregelamenduz esleitzen zaizkion gainerakoak.

3. Balorazio Batzordeko kide izateko, funtzionarioak eta batzordeari ezarritako eginkizunetan gaitasun frogatua duten ospe oneko beste pertsona batzuk hautatuko dira, eta beti izanen da ogasunaren arloko eskumena duen departamentuko ordezkari bat kideen artean.

4. Erregelamenduz ezarriko da Nafarroako Balorazio Batzordea nola osatu, antolatu eta arituko den.

12. artikulua. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.

1. Nafarroako Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea sortzen da, hurrengo idatz-zatian esleitzen zaizkion eskumenez baliatzeko Foru Komunitateko administrazioaren aholularitza organoa izan dadin.

2. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Dokumentu sailak desegin edo modu iraunkorrean kontserbatu behar diren baloratzeko irizpideak eta artxiboko dokumentuen eskuragarritasunari buruzkoak finkatzea.

b) Dokumentuen balorazioa eta legeria indarduna kontuan harturik, Nafarroako dokumentu ondareko dokumentuak eskuratzeko baldintzak eta epeak erabakitzea.

c) Erregelamenduz erabakitzen diren gainerako guztiak

3. Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeko kide berezko da artxiboen arloan eskudun den Zuzendaritza Nagusiko titularra, batzordeko burua izanen baita. Erregelamenduz ezarritako kideez osatuko da, eta kulturaren arloan izen ona, jakintza espezializatua edo batzordeari ematen zaizkion funtzioen esparruan presentzia aitortua duten pertsonen artetik aukeratuko dira. Kideak beren eginkizunak betetzeagatik erregelamenduz ezartzen diren ordainsariak jasoko dituzte.

4. Erregelamenduz ezarriko da Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea nola osatu, antolatu eta arituko den.

III. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena, deklarazioa eta erregistroa

I. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen sailkapena

13. artikulua. Nafarroako kultur ondareko ondasun motak.

1. Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak, babesari dagokionez, honako mota hauetako batean sartuko dira:

a) Interes kulturaleko ondasunak.

b) Ondasun inbentariatuak.

c) Garrantzi lokaleko ondasunak.

d) Nafarroako kultur ondarea osatzen duten gainerako kultur ondasunak, foru lege honen 2. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, aurreko mota horietan sarturik ez daudenak alegia.

2. Aurreko idatz-zatiko a), b), eta c) letretan ezarritako motetako ondasunek babes berezia izanen dute eta, horretarako, Nafarroako Kultur Ondarearen Ondasunen Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, titulu honetako III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

14. artikulua. Interes kulturaleko ondasunak.

1. Honako hauek dira interes kulturaleko ondasunak: Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezin, higigarri nahiz ez-material aipagarrienak izan eta halakotzat aitortzen direnak foru lege honetan ezarritako prozeduraren arabera.

2. Bizirik dagoen egile baten obra ezin izanen da deklaratu interes kulturaleko ondasun edo inbentariatutako ondasun, salbu eta jabeak espresuki baimena eman badu edo administrazioak erosi badu.

15. artikulua. Interes kulturaleko ondasun higiezinen kategoriak.

Interes kulturaleko ondasun higiezinak honako kategoria hauetakoren batean sartuko dira:

a) Monumentuak: arkitektura edo ingeniaritza obrak diren ondasun higiezinak dira, edo eskultura lan erraldoiak, betiere historia, etnologia, arte, zientzia edo gizarte ikuspegitik interesgarriak direnak.

b) Multzo historikoa: kokapen-batasun jarraitu nahiz barreiatua osatzen duten ondasun higiezinen multzoa da, giza talde baten bilakabidearen adierazgarri den egitura fisiko batek baldintzatua, haren kulturaren lekukotasuna ematen duelako edo gizartearentzat erabilpen eta gozamen balioa osatzen duelako. Multzo historikoa da, halaber, ezaugarri horiek dituen edozein higiezingune banakatu, garbi zehazterik dagoen populazio batasun handiago batean sartua dagoena.

c) Leku Historikoa: leku edo paraje naturala da, balio historikoa duten antzinako gertaera edo oroitzapenei, kultur edo natur sorkuntzei edo gizakiaren obrei loturikoa.

d) Esparru arkeologikoa: leku edo paraje naturala da, metodologia arkeologikoz azter daitezkeen ondasun higigarri edo higiezinak dituena, bai atera direnean bai ateratzeko daudenean, dela lur azalean, dela lurpean edo urpean.

e) Kultur paisaia: paraje natural, interes etnologikoko leku edo eraikin edo instalazioen multzoa da, Nafarroako herriaren bizimoduari, kulturari edo tradiziozko jarduerei lotua.

f) Bide historikoa: kultura, historia, etnologia edo teknika aldetik garrantzi nabarmena duen bidea da.

g) Lorategi historikoa: eremu mugatu bat da, gizakiak elementu naturalak antolatu izanaren ondoriozkoa, batzuetan fabrikazko egiturak osagarri dituena eta interesgarritzat hartzen dena jatorriagatik edo iragan historikoagatik edo balio estetiko, zentzumenetako edo botanikoengatik.

16. artikulua. Ondasun inbentariatuak

Ondasun inbentariatuak honako hauek dira: Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarri, higiezin nahiz ez-materialak, baldin eta, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko baldintzarik ez bete arren, kultur aldetik garrantzi nabarmena badute eta halakotzat deklaratuak badira foru lege honetan ezarritako prozeduraren arabera.

17. artikulua. Garrantzi lokaleko ondasunak.

Garrantzi lokaleko ondasunak honako hauek dira: Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinak edo ondasun inbentariatuak, baldin eta, interes kulturaleko ondasun deklaratzeko baldintzarik ez bete arren, toki jakin batean kultur aldetik garrantzi nabarmena badute eta halakotzat deklaratuak badira foru lege honetan ezarritako prozeduraren arabera.

18. artikulua. Ondasun higiezin, higigarri eta ezmaterialak.

1. Foru lege honen ondorioetarako, ondasun higiezin dira, Nafarroako Foru Berriko 347. legean halaxe kalifikatutakoez gain, eraikinetatik bereizezin diren elementu guztiak eta haien zati edo apaingarrien zati direnak, edo garai batean hala izan zirenak.

2. Foru lege honen ondorioetarako, ondasun higigarri dira, Nafarroako Foru Berriko 347. legean halaxe kalifikatukoak eta balio historikoa, artistikoa, etnologikoa, arkeologikoa, bibliografikoa, dokumentala, teknologikoa edo zientifikoa izanik, garraiagarriak direnak eta higiezinen egiturari zorrozki lotuak ez daudenak, edozein delarik ere haien euskarri materiala.

3. Foru lege honen ondorioetarako ondasun ez-material dira Nafarroako kulturaren adierazgarri diren, ezaupide, teknika, usadio eta jarduerak eta halaber hizkuntzak, Nafarroan dituzten tokian tokiko bereizitasunekin.

II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen deklarazioa

19. artikulua. Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura.

1. Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko prozedura erregelamenduz finkatzerakoan, honako arau hauei jarraituko zaie:

a) Deklarazioa egiteko, beharrezkoa da administrazio prozedura egokiari hasiera ematea eta hura tramitatu eta ebaztea. Prozedurari ofizioz, organo eskudunaren erabakiz edo edozein pertsona fisiko nahiz juridikoaren eskaera arrazoituaren ondorioz emanen zaio hasiera, eta azken kasu horretan prozedurari hasiera emateko erabakia hiru hilabeteko epean hartu eta jakinarazi beharko da, eta, gainerakoan, eskaera ezetsi dela ulertu behar da.

b) Prozedurari hasiera emateko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta hogeita hamar egunez egonen da jendaurrean higiezinen kasuan.

c) Prozedurari hasiera ematearen lehen ondorio berehalako eta zuzenekoa honako hau izanen da: foru lege honek ondasun mota horientzat ezarritako babes araubidearen behin-behineko aplikazioa.

d) Ondasun higiezin bat interes kulturaleko deklaratzeko espediente bati hasiera ematen bazaio, udalak ez du emanen hura dagoen eremuan lurzatiketarik, eraikuntzarik edo eraispenik egiteko lizentziarik, eta etenda geldituko dira ordurako emanda daudenak. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da kultur arloko departamentu eskudunaren baimena.

e) Tramitazioan entzunaldia emanen zaie interesdunei, ondasun higiezin horiek beren udalerrian dituzten udalei eta beren eskumenak direla-eta ukiturik izan litezkeen Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei.

f) Ondasuna deskribatzeko beharrezkoak diren txosten teknikoak egon beharko dute deklarazio espedientean, eta baita interes kulturaleko ondasun deklaratzea arrazoitzeko garrantziari eta bakantasun bereziari buruzko txostenak ere. Horiez gain, beharrezkoa da Nafarroako Kultura Kontseiluaren aginduzko txostena ere. Deklarazio espedienteak ondasuna identifikatzeko elementuak izan behar ditu, eta baita hura babesteko beharrezkoak diren gainerakoak ere. Ondasun higiezinen kasuan, ezarriko du, foru lege honen 15. artikuluaren arabera, zein kategoriatan sartzen diren, zehaztuko ditu ondasun horien osagaiak, albo-jabetzak eta gehigarriak, eta ondasun horien ingurunea mugatuko du. Deklarazioak ingurunearen babes maila edo graduak finkatzen ahal ditu.

g) Ondasun higigarriak banaka edo bilduma gisa deklaratzen ahal dira interes kulturaleko.

h) Prozedura ebatzi eta jakinarazteko, hogei hilabeteko epea dago, prozedurari hasiera eman zitzaionetik kontatzen hasita, eta bestela iraungi eginen da. Espedientea iraungitzen bada, ezin emanen zaio hasiera berriro hurrengo hiru urteetan, ez bada titularraren eskariz.

i) Interes kulturaleko ondasun deklaratzea Nafarroako Gobernuari dagokio, organo eskudunak proposaturik betiere.

2. Deklarazioa Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatuko da eta estatuko administrazio orokorrari, ondasuna dagoen udalari eta interesdunei jakinaraziko zaie.

Halaber, deklarazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, bidezko ondorioetarako.

3. Ondasun higiezinei buruzko deklarazioa, monumentu edo lorategi historikoen kasuan, Jabetzaren erregistroari igorriko zaio, dohainik inskribatzeko, bidezko ondorioak izan ditzan.

20. artikulua. Ondasun higiezinak eta ondasun ezmaterial inbentariatuak interes kulturaleko ondasun deklaratzeko prozedura.

1. Ondasun higiezinak eta ondasun ez-material inbentariatuak interes kulturaleko ondasun deklaratzeko prozedura erregelamenduz finkatuko da, honako arau hauei jarraituz:

a) Deklarazioa egiteko, beharrezkoa da administrazio prozedura egokiari hasiera ematea eta hura tramitatu eta ebaztea. Prozedurari ofizioz, organo eskudunaren erabakiz edo edozein pertsona fisiko nahiz juridikoren eskaera arrazoituaren ondorioz emanen zaio hasiera, eta azken kasu horretan prozedurari hasiera emateko erabakia hiru hilabeteko epean hartu eta jakinarazi beharko da, eta, hala ez bada, eskaera ez dela onartu ulertu behar da.

b) Prozedurari hasiera emateko erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta hogeita hamar egunez egonen da jendaurrean.

c) Prozedurari hasiera ematearen lehen ondorio berehalako eta zuzenekoa honako hau izanen da: foru lege honek ondasun mota horientzat ezarritako babes araubidearen behin-behineko aplikazioa.

d) Tramitazioan entzunaldia emanen zaie interesdunei, ondasun higiezin horiek beren udalerrian dituzten udalei eta beren eskumenak direla-eta ukiturik izan litezkeen Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei.

e) Espedientean kultur ondareko ondasunen arlo-inbentarioren batean sartua dela jasota egon behar du, edo sartzea arrazoitzeko ezaugarriak badituela frogatu.

f) Prozedura ebatzi eta jakinarazteko, sei hilabeteko epea dago, prozedurari hasiera eman zitzaionetik kontatzen hasita, eta bestela iraungi eginen da. Espedientea iraungitzen bada, ezin emanen zaio hasiera berriro hurrengo hiru urteetan, ez bada titularraren eskariz.

g) Ondasun inbentariatu baten deklarazioa departamentu eskuduneko dagokion organoak eginen du.

2. Deklarazioa Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatuko da. Halaber, estatuko administrazio orokorrari jakinaraziko zaio, bidezko ondorioetarako.

21. artikulua. Ondasun higigarri inbentariatuak interes kulturaleko deklaratzeko prozedura.

1. Ondasun higigarri inbentariatuak deklaratzeko prozedura erregelamenduz finkatuko da, honako arau hauei jarraituz:

a) Deklarazioa egiteko, beharrezkoa da administrazio prozedura egokiari hasiera ematea eta hura tramitatu eta ebaztea. Prozedurari ofizioz, organo eskudunaren erabakiz edo edozein pertsona fisiko nahiz juridikoren eskaera arrazoituaren ondorioz emanen zaio hasiera, eta azken kasu horretan prozedurari hasiera emateko erabakia hiru hilabeteko epean hartu eta jakinarazi beharko da, eta, hala ez bada, eskaera ez dela onartu ulertu behar da.

b) Prozedurari hasiera ematearen lehen ondorio berehalako eta zuzenekoa honako hau izanen da: foru lege honek ondasun mota horientzat ezarritako babes araubidearen behin-behineko aplikazioa.

c) Tramitazioan entzunaldia emanen zaie interesdunei.

d) Espedientean kultur ondareko ondasunen errolda edo arlo-inbentarioren batean sartua dela jasota egon behar du, edo sartzea arrazoitzeko ezaugarriak badituela frogatu.

e) Ondasun higigarriak banaka edo bilduma gisa deklaratu ahalko dira ondasun higigarri inbentariatu.

f) Prozedura ebatzi eta jakinarazteko, sei hilabeteko epea dago, prozedurari hasiera eman zitzaionetik kontatzen hasita, eta bestela iraungi eginen da. Espedientea iraungitzen bada, ezin emanen zaio hasiera berriro hurrengo hiru urteetan, ez bada titularraren eskariz.

g) Ondasun higigarri inbentariatu baten deklarazioa departamentu eskuduneko dagokion organoak eginen du.

2. Deklarazioa Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatuko da. Estatuko administrazio orokorrari jakinarazio zaio, Espainiako ondare historikoaren ondasun higigarrien inbentario orokorrean sar dezan.

22. artikulua. Garrantzi lokaleko ondasunak interes kulturaleko deklaratzeko prozedura.

1. Ondasun higiezin bat toki entitateek egiten dituzten hirigintza-planeamenduko katalogoetan sartzen denean deklaratzen da garrantzi lokaleko ondasun, kultur arloan eskuduna den departamentuak txostena emanda, eta hirigintza arloko legeria indardunaren arabera behin betiko onartzen denean udalaren hirigintza-planeamendua. Horretarako, hirigintza arloko departamentu eskudunak udalaren hirigintza-planeamendua behin betikoz onesten duten ebazpenak igorriko dizkio kultur arloko departamentu eskudunari.

2. Deklarazioa Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatuko da.

23. artikulua. Deklarazioaren iraungipena.

Ondasun bati eman bazaio Interes kulturaleko ondasunaren, ondasun inbentariatuaren edo garrantzi lokaleko ondasunaren deklarazioa, hartarako jarraitutako tramite berdinen bidez deklarazio hori utz daiteke baliorik gabe, osorik edo hein batean, deklarazio hori.

III. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroa

24. artikulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroaren sorrera.

Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa sortzen da, eta bertan inskribatu beharko dira foru lege honetako 13. artikuluko a), b), eta c) letretako batean sartzen diren ondasunak.

25. artikulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroaren ezaugarriak.

1. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa bakarra izanen da ondasun mota eta kategoria guztietarako.

2. Erregistroa publikoa izanen da, eta beraz nornahik izan behar du sarbidea, salbu eta murriztea beharrezkoa bada ondasunak babesteko edo jabearen onespena beharrezkoa duten titulartasun pribatuko ondasunei buruzko datu berariazkoek hala ezartzen badute.

3. Erregistroaren edukia erregelamenduz finkatzerakoan, honako arau hauei jarraituko zaie:

a) Inskribatu beharreko ondasun bakoitzak bere folio edo erregistro-fitxa izanen du.

b) Interes kulturaleko ondasun edo ondasun inbentariatu deklaratzeko prozedura-espedienteen hasierako ebazpenak bertan jasota egonen dira.

c) Nafarroako kultur ondareko ondasun deklaratzeko administrazio egintzak inskribatu egin behar dira.

d) Ondasun bakoitzari dagokionez, gutxieneko identifikazio ezaugarriak deskribatuko dira.

e) Interes kulturaleko ondasun eta ondasun higigarri inbentariatu deklaratuetan eragina duten eskualdaketa, garraio eta esku-hartze guztiak inskribatu egin behar dira.

f) Interes kulturaleko ondasun deklaratuetan eragina duten ebazpen judizialak jaso egin behar dira.

g) Ondasun inskribatuetan eragina duten administrazio egintza guztiak jasoko dira.

26. artikulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa prestatu eta eguneratzea.

1. Kultur arloko departamentu eskudunari dagokio Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa prestatzea eta etengabe eguneratzea.

2. Administrazio publikoak, beste erakunde batzuk eta jabe pribatuak behartuak daude departamentu eskudunari Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroa eguneratzen laguntzera.

IV. TITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen babes araubidea

I. KAPITULUA. Babes araubide orokorra

27. artikulua. Babes araubide orokorra.

1. Nafarroako kultur ondareko ondasunen titularren betebeharrak honako hauek dira:

a) Ondasunak Nafarroako kultur ondareko ondasun gisa kontserbatu, babestu eta mantentzea.

b) Ondasunak erabiltzea kontserbazioak ezartzen dituen baloreekiko egokia den moduan.

c) Galdu, desegin edo honda ez daitezen ahalegintzea.

d) Administrazio publikoei ondasunei buruzko datu zehatzak ematea, haiek ezagutu, kontserbatu eta babestu ahal izan ditzaten, eta helburu horretarako aztertzeko aukera ematea.

2. Botere publikoek Nafarroako kultur ondarea kontserbatu, babestu eta aberats dadin bermatuko dute, foru lege honetan ezarritakoaren arabera.

3. Administrazio publikoen lana bereziki zuzenduko da kultur ondareko ondasunak erabilera aktiboetan eta beren izaeraren araberakoan erabil daitezen erraztera, hori baita haiek kontserbatzeko eta zaharberritzeko interes soziala sustatzeko bidea.

II. KAPITULUA. Nafarroako kultur ondareko ondasunen erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri eta higiezinen babes araubidea

1. ATALA. Babes araubide orokorra

28. artikulua. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen titularren betebeharrak.

Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen jabeek nahiz edukitzaileek honako betebehar hauek dituzte:

a) Edozein titulu, kausa edo inguruabarrengatik interes kulturaleko ondasunekin eta ondasun higigarri inbentariatuekin egindako edozein eskualdaketa, garraio edo esku-hartzeren berri administrazio publikoei ematea, eta gauza bera ondasun inskribatuek jasandako kalte eta bestelako eraginei buruz ere.

b) Interes kulturaleko ondasunak erregelamenduz erabakitzen diren baldintzetan jendeak bisitatzeko moduan edukitzea, aldez aurretik ezarritako egun-orduetan, eta baita ikertzaileen eskura ere, aldez aurretik eskabide arrazoitua aurkezten badute. Ezin ukatuko da baimena, ez baldin badaude, kultur arloko departamentu eskudunaren iritziz, uko hori justifikatzen duten arrazoiak. Bermatu beharra dago, betiere, pertsonak eta familiak duten intimitate eskubideari zor zaion begirunea.

c) Ondasun higigarriak Foru Komunitateko administrazioak edo Estatuko administrazio orokorrak antolatu edo sustatutako aldi baterako erakusketetarako maileguan uztea; administrazioek, noski, titularren aldeko behar adinako bermea eskaini behar dute. Betebehar horren denbora-muga, oro har, urtebete bakoitzeko hilabetekoa izanen da.

d) Foru lege honek edo antolamendu juridikoak ezartzen dizkien gainerako guztiak.

29. artikulua. Betebeharrak ez betetzea.

1. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen titularrek foru lege honetako 28. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ez dituztenean, Foru Komunitateko administrazioak zilegi du beharrezkoak diren neurriak subsidiarioki hartzea, titularrari errekerimendua egin ondoren, eta kasu horretan jabearen kargura izanen dira administrazioaren jarduketak sortutako gastuak.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak zuzenean egin ditzake beharrezko esku-hartzeak, eta ondasunaren titularrari berehala emanen dio horren berri, hura kontserbatu edo babesteak hala eskatzen badu.

3. Foru lege honetako 27. eta 28. artikuluetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, departamentu eskudunak zilegi du hertsapen isunak ezartzea foru lege honetan xedatutakoaren arabera.

4. Interes kulturaleko ondasunen titularrek foru lege honetako 27. artikuluko a), b) eta c) letretan ezarritakoak ez betetzea gizartearen intereseko kausa izanen da Foru Komunitateko administrazioaren nahitaezko desjabetzapenera jotzeko.

5. Foru Komunitateko administrazioaren ondasun higigarrien kasuan, zilegi du zentro publikoetan aldi baterako gordailuan edukitzeko agintzea, harik eta esku hartzera behartu zuten arrazoiak desagertu eta babes egokia bermatu arte.

6. Foru lege honetako 27. artikuluko a), b) eta c) letretan ezarritako betebeharrak ez betetzeak ahalbidetuko die toki entitateei foru lege honetan aurreikusitako neurri subsidiarioak edo zuzenekoak hartzea, baita nahitaezko desjabetzapenera edo hertsapen isunetara jotzea ere, beren lurraldean kokaturik dauden garrantzi lokaleko ondasunen kasuan.

30. artikulua. Babeserako aurretiazko kautelazko neurriak.

Foru Komunitateko administrazioak zilegi du edozein eraispen eragoztea eta edozein esku-hartze edo obra etetea, ondasun baten osotasuna gordetzeko edo Nafarroako kultur ondareko bereziki babesturiko ondasunen kategorietan gero sartzeko, behar diren kautelazko neurriak hartzen baditu. Kautelazko neurriak ez dira luzatuko bi hilabetetik aurrera, eta horien barnean, hala bada, dagokion deklarazio prozedurari hasiera eman beharko zaio.

31. artikulua. Eraisketadebekua eta aurriespedienteak.

1. Kontserbatzeko betebeharra gorabehera, babes bereziko kategorietakoren batean sartutako ondasun higiezin baten edo sartzeko espedientea hasia duen baten aurri-espediente bati hasiera ematen bazaio, kultur arloko departamentu eskuduna legitimaturik egonen da espediente horretan interesdun gisa esku hartzeko, eta toki entitateak behartuak egonen dira jakinaraztera espedienteari hasiera eman izana eta ematen diren ebazpen guztiak.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, babes bereziko kategorietan sarturiko eraikinen baten aurri-egoera deklaratzen bada, foru lege honek ezartzen duen babesak izanen du lehentasuna, eta babes hura beharrezko egin zuten ezaugarrien arabera konpondu eta zaharberritu beharko da.

3. Babes bereziko kategorietan sarturiko eraikin bat eraitsi nahi bada, aurri-deklarazio irmoa eta kultur arloko departamentu eskudunaren baimena behar dira aurretik. Eraistekoa den hori zenbaterainokoa izanen den zehaztuko du baimenak, eta, higiezinaren babesa beharrezko egin zuten balioak kontserbatzeko bidezko bada, baita berreraikuntza ere.

4. Baldin eta aurri-deklarazioa foru lege honek edo bestelako lege edo erregelamenduzko xedapenek ondasunaren titularrari ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondorioa bada, titularraren kargura berregin edo kontserbatzea eskatuko da.

32. artikulua. Lurralde antolamenduko eta hirigintzaplaneamenduko tresnak.

1. Lurraldearen antolamenduko eta hirigintza-planeamenduko tresnek, bai eta plan eta programen ingurumen ebaluazioak eta ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren menpean ezartzen diren proiektuek ere, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko edo Nafarroako inbentario arkeologikoan jasotako ondasunen kontserbazioa eta babesa bermatzeko zehaztapenak izan behar dituzte dokumentazioan.

2. Gorabehera horiek edo higiezinen kultur ondarean eragina izan dezakeen beste edozein zehaztapen jasotzen den idatz-zatian, kultur arloko departamentuaren txostena izan beharko da, eta haren zehaztapenak espedientearen ebazpenean sartuko dira.

3. Txosten eskaera arlo bakoitzeko legeriak ezartzen duen organismoak eginen du, eta hark ezarritako epean eman beharko da, isiltasunak ezetza adieraziko baitu.

33. artikulua. Ondasunen eskualdaketa.

1. Interes kulturaleko ondasunen edo ondasun higigarri inbentariatuen jabariaren edo erabilera eta gozamen eskubide errealen eskualdaketa kostu bidezkoa egin nahi dutenek kultur arloko departamentu eskudunari jakinarazi beharko diote beren asmoa, eta eskuratzailea nor den, prezioa, ordainketa-modua eta eskualdaketaren gainerako baldintzak adierazi.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako jakinarazpenaren ondoko bi hilabeteen barnean, departamentu eskudunak eroslehentasuneko eskubidea gauzatu ahal izanen du bai bere alde, bai irabazi asmorik gabeko beste erakunde batzuen alde edo zuzenbide publikoko beste edozein entitateren alde.

3. Jakinarazpena egin ez bada edo modu desegokian egin bada edo jakinarazpenean aipatzen diren baldintzez bestelakoetan egin bada eskualdaketa, departamentu eskudunak bere esku izanen du, eroslehentasun eskubiderako ezarritako baldintza berdinetan, atzera eskuratzeko eskubideaz baliatzea, betiere eskualdaketaren ezagupen fedemailea izan eta sei hilabeteko epean.

4. Toki entitateek zilegi dute halaber eroslehentasuneko eta atzera eskuratzeko eskubideaz baliatzea beren mugapean dauden interes kulturaleko ondasun higiezin deklaratuei buruz, artikulu honetan ezarritako baldintzen arabera, eta hori egin ahal izan dezaten, departamentu eskudunak jasotzen dituen jakinarazpenen edo egindako eskualdaketen ezagupen fedemaileen berri eman beharko die. Eroslehentasuneko eta atzera eskuratzeko eskubideen lehia gertatzen bada, departamentu hark izanen du lehentasuna.

5. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarriak eliza-erakundeen esku baldin badaude haien edozein egoitza edo dependentziatan, ezin eskualdatuko dira kostu bidezko nahiz dohaintzazko tituluz, ez eta partikularrei nahiz merkataritzako entitateei laga ere. Ondasun horiek Foru Komunitateko administrazioari, estatuari, zuzenbide publikoko entitateei edo elizaren beste erakunde batzuei soil-soilik besterendu edo laga ahal izanen zaizkie.

6. Ez dira baimenduko, ez eta Jabetzaren erregistroan inskribatuko artikulu honek aipatzen dituen ondasunei buruzko jabari-eskualdaketen eskritura publikoak edo erabilera eta gozamen eskubide errealen eratze edo eskualdaketakoak, hemen ezarritakoa betetzen dela jasota geratzen ez baldin bada.

7. Artikulu honetan ezarritakoak ez ditu ezertan galarazten estatuko legeriak estatuko administrazio orokorrari onartzen dizkion eroslehentasuneko eta atzera eskuratzeko eskubideak. Betiere, Nafarroako administrazio publikoei artikulu honetan ezagutzen zaizkien eskubideen subsidiariotzat joko dira estatuko eskubide horiek.

34. artikulua. Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinen inbentarioa.

1. Kultur arloan eskumena duen departamentuak Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinen inbentarioa eginen du, eta bertan dokumentatuko dira Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezin interesgarri guztiak, edozein delarik ere haien titulartasun juridikoa.

2. Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinen inbentarioan sartu behar diren ondasun higiezinen titularrak departamentuarekin elkarlanean arituko dira inbentario hori egiten. Horretarako, aztertzen utzi eta daukaten informazioa eman beharko dute behar bezala dokumentatzeko.

2. ATALA. Interes kulturaleko ondasun higiezinen babes araubidea

35. artikulua. Babes araubide berariazkoa.

1. Ondasun higiezin bat interes kulturaleko ondasun bihurtzen duen deklarazioan jasotako zehaztapenek lehentasuna izanen dute ondasun horri buruz hirigintza planetan jasotakoen aldean; izan ere, haiek deklarazio horretan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio, dela planak prestatzean, dela ondoko aldaketen bidez.

2. Eraikuntza eta bizigaitasun araudi sektorialen aplikazioa ondasunaren kultur balioen kontserbazioaren menpe egonen da.

36. artikulua. Esku hartzeko baimena.

1. Interes kulturaleko ondasun higiezinen gainean edo haien ingurunean egin nahi den edozein esku-hartzetarako, beharrezkoa da alde aurretik kultur arloan eskudun den departamentuak baimena ematea. Eskaera hori obra-baimena tramitatzen duen toki entitateak aurkeztuko du, eta bi hilabeteko epean ebatzi beharko da, bestela, ezetsi egin dela ulertu ahal izanen baita.

2. Planteaturiko esku-hartze motaren araberako dokumentazio teknikoa erantsi beharko zaio eskaerari, eta hark ondasuna identifikatu eta haren egungo egoera eta proposatutako esku-hartzea jasoko du, eta gainera erregelamenduek beharrezkotzat dauzkaten gainerako agiriak, besteak beste, zuzendaritza lanetan jardun behar duten pertsonen akreditazio tekniko eta profesionala. Horrez gain, esku-hartzea gauzatuko dutenen fidagarritasun teknikoa frogatu beharko da.

3. Baimen hori ez da beharrezkoa hurrengo artikuluaren arabera onetsitako planeamendua garatzen duten multzo historikoetako, leku historikoetako eta esparru arkeologikoetako esku-hartzeetan, betiere monumentu ez diren higiezinetan edo haien inguruneetan baizik ez badute eragina.

37. artikulua. Babes plan bereziak.

1. Toki entitateek udal plan orokorra garatzeko, babes plan bereziak egin beharko dituzte, hirigintzako legerian ezarritakoaren arabera, multzo historiko, leku historiko eta esparru arkeologikoetarako, zeinek behin betiko onespena baino lehen kultur arloko departamentu eskudunaren aldeko txostena beharko baitute. Txostena hiru hilabeteko epean eman beharko da, babes plan bereziaren dokumentazio osoa jasotzen denetik. Epe hori igarotzen bada aldeko txostenik eman gabe, aldekoa izan dela ulertuko da.

2. Plan hori behin betiko onetsi arte, obra baimenak emateko edo multzo historiko, leku historiko edo eremu arkeologiko deklaratzeko espedientea hasi aurretik emandakoak exekutatzeko, nahitaezkoa da kultur arloko departamentu eskudunak emandako aldeko ebazpena, eta, dena dela, ez da onartuko ez lerrokadura berririk, ez eraikigarritasunaren aldaketarik, ez lurzatiketarik, ez eransketarik.

38. artikulua. Esku hartzeko irizpide orokorrak.

1. Interes kulturaleko ondasun higiezinetan egiten diren esku-hartzeak ondasun horiek kontserbatzeko, historiaren ikuspegik hobeki ulertzeko, alde formal eta eraikuntzakoen adierazpen eta arkitektura balioak berreskuratzeko eta egokitasun funtzionala hobetzeko eginen dira.

2. Aldez aurreko txosten bat izanen du, gorabehera horiek arrazoituko dituena, eta ondoko txosten bat, emaitzak jaso eta dokumentatzeko.

3. Ez da zilegi izanen ondasunaren zatiak deuseztatzea, salbu eta irauteko edo interpretazio historiko hobea izan dezan beharrezkoa denean, edo ez deuseztatzeak ondasunari kalte nabarmena egiten badiote, eta kasu horietan, behar bezala dokumentatu beharko da.

39. artikulua. Beste babes neurri batzuk Interes kulturaleko ondasun higiezinen kategoria batzuetan.

1. Monumentuen eta lorategi historikoen fatxada eta estalduretan ezin paratuko dira iragarkiak, burdin hariak, antenak, zirkulazio seinaleak, hiri-hondakinen biltontziak eta ageriko hodiak, eta debekatua egonen da haiek desitxuratu edo ikuspegia oztopatzen duen edozer eraikitzea.

2. Multzo historikoetan hirigintza eta arkitektura aldetik duten egitura mantenduko da, bai eta ingurunearen ezaugarri orokorrak ere. Salbuespen izanen dira higiezinen ordezkapenak, are haien zatienak are, eta multzoaren osotasunaren kontserbazioari laguntzen dioten heinean bakarrik egin ahal izanen dira. Lehendik dauden hiri-lerrokadurak mantenduko dira, salbu eta babes plan berezian baimen espresa badago multzoaren kontserbazioa hobetzeko aldaketak egiteko.

3. Leku Historiko, Esparru Arkeologiko eta Kultur Paisaietan ez da zilegi izanen iragarkiak paratzea, edo burdin hari, antena eta ageriko hodirik egotea, salbu eta interes kulturaleko ondasunarekin lotura badute eta harmonian baldin badaude harekin.

4. Interes kulturaleko ondasun deklaratutako ondasun higiezinetan, ondare balioa interes etnografikoan oinarritua badute, ezin kenduko dira deklarazioaren funtsean egon ziren funtzio edo erabilera desagertuen adierazgarri diren osagaiak.

5. Zerbitzu publikoak iragartzen dituzten errotuluak paratzeko, higiezinari berari buruzko informazioa ematen dutenak barne, nahitaezkoa izanen da, udal lizentziaz gain, kultura arloan eskudun den departamentuaren baimena.

40. artikulua. Inguruneak.

1. Interes kulturaleko ondasun higiezin baten ingurunea da bai ondasunaren eremu bera, bai haren jarraian edo tarteekin dauden lurra eta eraikuntzak, betiere ondasunaren osagai izan gabe, haren berezko esanahian zeresana edo eragina dutenak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak zilegi du, ofizioz edo toki entitateen eskariz, gizarte interesa dela-eta nahitaezko desjabetzapena erabakitzea, interes kulturaleko ondasunak erabili edo begiestea galarazten edo oztopatzen duten higiezinen kasuan, edo ingurumen aldetik haien harmoniari kalte egiten diotenen edo kontserbatzeko arriskua dutenen kasuan.

41. artikulua. Lekualdatzeak.

1. Interes kulturaleko ondasun higiezinak ezin dira bereizi ingurunetik.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, behar-beharrezkoa denean tokiz aldatzea, ezinbestean edo gizarte interesak beharturik, kultur arloko departamentu eskudunaren aldeko txostena beharko da aldez aurretik, hiru hilabeteko epean emanen dena; epe hori betetzen bada txostenik eman gabe, aurkakoa dela ulertuko da.

3. ATALA. Ondasun higiezin inbentariatuen babes araubidea

42. artikulua. Babes araubide berariazkoa.

1. Ondasun higiezin inbentariatuen babes araubidea deklarazioan finkatutakoa izanen da, eta espresuki ezarriko ditu kontserbaziorako neurririk egokienak.

2. Ondasun higiezin bat ondasun inbentariatu bihurtzen duen deklarazioan jasotako zehaztapenek lehentasuna izanen dute ondasun horri buruz hirigintza-planetan jasotakoen aldean; izan ere, haiek deklarazio horretan ezarritakoari egokitu beharko zaizkio, dela planak prestatzean, dela ondoko aldaketen bidez.

3. Eraikuntzari eta bizigaitasunari buruzko araudi sektorialen aplikazioa ondasunaren kultur balioen kontserbazioaren menpe egonen da.

43. artikulua. Esku hartzeko baimena.

Ondasun higiezin inbentariatuen gainean egin nahi den edozein esku-hartzetarako, beharrezkoa da aldez aurretik departamentu eskudunak baimena ematea. Eskaera hori obra-baimena tramitatzen duen toki entitateak aurkeztuko du, eta bi hilabeteko epean ebatzi beharko da, ezetsi egin dela ulertu ahal izanen baita bestela.

4. ATALA. Garrantzi lokaleko ondasunen babes araubidea

44. artikulua. Babes araubide berariazkoa.

Garrantzi lokaleko ondasunen babes araubide berariazkoa hirigintza arloko legeriak eta udalaren hirigintza-planeamenduak ezartzen dutena izanen da.

5. ATALA. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen babes araubidea

45. artikulua. Babes araubide berariazkoa.

1. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunen babes araubidea foru lege honen 27. eta 28. artikuluetan finkatutakoa da. Ezaugarri bereziak direla-eta ondasun higigarri batek babes araubide berezia beharrezkoa badu, haren deklarazioan finkatuko da, hark ezarriko baititu espresuki kontserbaziorako babes neurri egokienak.

2. Interes kulturaleko ondasun edo ondasun inbentariatu deklaratzeko prozedurari hasiera eman aurretik, kautelazko neurriak hartuko ditu Foru Komunitateko administrazioak, ondasunaren osotasuna mantentzeko beharrezkoak badira edo Nafarroako kultur ondareko ondasun mota horien artean geroago sartzeko komenigarriak badira. Kautelazko neurriak ez dira luzatuko bi hilabetetik aurrera, eta horien barnean eman beharko zaio hasiera, kasua bada, deklarazio prozedurari.

46. artikulua. Esku hartzeko baimena.

1. Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan egin nahi den edozein esku-hartzetarako, beharrezkoa da aldez aurretik kultur arloko departamentu eskudunaren baimena edukitzea. Baimen-eskaera bi hilabeteko epean ebatziko da, eta bestela ezetsi egin dela uler daiteke.

2. Eskaeretan proiektu tekniko bat izanen da, ondasuna bera eta haren egungo egoera zertan diren eta egin nahi den esku-hartzearen proposamena jasoko dituena, eta erregelamenduz eskatzen diren beste agiriez gain, gehitu beharko dira esku-hartzea zuzendu eta gauzatuko duten pertsonen prestakuntza tekniko eta profesionala egiaztatzen dutenak.

47. artikulua. Esku hartzeko irizpide orokorrak.

Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarri batean egiten den edozein esku-hartzetan honako irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Esku-hartzeak ondasunaren kontserbazioa eta hobekuntza izanen ditu xede.

b) Ondasuna ahalik eta gehien aztertu eta hobekien ezagutzeko ahaleginak eginen dira, proposatutako esku-hartzea ahalik eta egokiena izan dadin.

c) Esku-hartzeak ondasunaren kultur interesa eta esanahia zainduko ditu, eta horrek ez du galaraziko gaur egungo osagaiak, teknikak eta materialak erabiltzea, ondasunaren erabilera ahalik eta egokiena izan dadin, eta elementu edo garai jakin batzuk nabarmentzeko.

d) Ez da baimenik emanen ondasunaren zatirik deuseztatzeko, salbu eta irauteko edo interpretazio historiko hobea izan dezan beharrezkoa denean, eta, kasu horietan ere, behar bezala dokumentatuko da.

e) Esku-hartzearen txosten tekniko bat eginen da, eta bertan jasoko dira, zehatz-mehatz, erabilitako tratamentuak eta materialak, eta dokumentatzeko behar adinako dokumentazio grafiko eta fotografikoa gehituko da.

48. artikulua. Garraioak.

1. Interes kulturaleko deklaratutako ondasunak ezin dira esportatu. Interes kulturaleko deklaratutako ondasun higigarrien aldi baterako esportaziorako beharrezkoa da aldez aurretik espresuki estatuko administrazio orokorrak baimena ematea.

2. Ondasun inbentariatuen esportaziorako beharrezkoa da aldez aurretik espresuki estatuko administrazio orokorrak baimena ematea.

3. Kultur arloan eskudun den departamentuari emanen zaio Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasun higigarrien garraioaren berri, eta nondik nora eraman diren, eta aldi baterako edo behin betiko den adieraziko zaio. Baldintzak ezarriko dira garraiorako, ondasunaren osotasunari eta kontserbazioari kalte egin dakiekeela ikusten bada.

4. Ondasuna Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldetik kanpora garraiatu nahi bada, kultur arloan eskudun den administrazioari jakinaraziko zaio jomuga.

5. Behar den deklarazioan interes kulturaleko ondasun higiezin bati loturiko ondasun higigarrien kasuan, berri-ematea eskaera moduan aurkeztuko da, eta salbuespen gisa baizik ez da onartuko, ondasun haiek ondasun higiezinarenari lotua baitute beren atarramendua.

49. artikulua. Salerosketa.

1. Kultur ondarearen osagai diren ondasun higigarrien salerosketan jardun ohi duten Nafarroako pertsona edo entitateek hirugarrenei ondasun horiek saldu edo eskualdatu aurretik haien existentzia adierazi beharko diote Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari.

2. Gainera, kultur arloko departamentu eskudunak legeztaturiko liburu bat eraman beharko dute, non jasoko diren kultur ondarea osatzen duten ondasunen gainean egiten diren transakzioak. Gutxienez ondasuna identifikatzeko datuak jasoko dira, hots, argazki bat eta transakzioan esku hartu duten aldeak.

3. Kultur ondarearen osagai diren ondasunen salerosketan jardun ohi diren Nafarroako pertsona edo entitateen Erregistroa sortzen da, eta bertan inskribatu beharko dute jarduera horretan aritzen direnek. Erregelamenduz ezarriko dira inskripzioa egiteko modua eta erregistro horren antolamendua eta funtzionamendua.

4. Enkantegileek kultur arloko departamentu eskudunari jakinarazi beharko diote zer enkante egitekoak diren, egin baino hilabete lehenago gutxienez, edonolakoak direla ere enkanteak, baldin eta haietan kultur ondareko edozein ondasun besterendu nahi bada. Jakinarazpenean enkantea zein egun, ordu eta lekutan eginen den adieraziko da, baita enkantean ondasunak izanen duen hasierako prezioa ere. Kultur arloko departamentu eskudunak zilegi du eroslehentasun eta atzera eskuratzeko eskubideez baliatzea, foru lege honen 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.

50. artikulua. Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien katalogoa.

1. Kultur arloan eskumena duen departamentuak Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien katalogoa eginen du, eta bertan dokumentatuko dira Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarri interesgarri guztiak, edozein delarik ere haien titulartasun juridikoa.

2. Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien inbentarioan sartu behar diren ondasun higigarrien titularrak departamentuarekin elkarlanean arituko dira inbentario hori egiten. Horretarako, ondasun horien existentziaren berri emanen dute, haiek aztertzen utzi, eta daukaten informazioa eman beharko dute behar bezala dokumentatzeko.

3. Erregelamenduz ezarriko dira betebehar hori gauzatzeko antzinatasunaren eta balio ekonomikoaren irizpideak.

4. Kultur arloko departamentu eskudunari aurreko puntuan aipatzen diren ondasunetakoren baten existentzia jakinarazten zaionean, departamentuak hiru hilabete izanen ditu ondasun hori foru lege honek ondasun higigarrientzat ezartzen dituen babes kategorietakoren batean sartzeko tramiteei hasiera emateko.

51. artikulua. Ondasun higigarrien titularren eskubideak.

1. Ondasun bat Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatzeak honako eskubide hauek emanen dizkio titularrari:

a) Kultur arloko departamentutik kontserbaziorako laguntza teknikoa jasotzea.

b) Dirulaguntzak edo bestelako sustapen neurriak eskatzea, haren kontserbaziorako.

2. Ondasun higigarri bat Nafarroako kultur ondareko ondasun higigarrien katalogoan egoteak kultur arloko departamentu eskudunetik kontserbaziorako laguntza teknikoa jasotzeko eskubidea emanen dio titularrari.

52. artikulua. Bildumak.

1. Foru lege honen ondorioetarako, bilduma bat honako hau da: berariaz bildu edo metatu ondoren nahasturik edo modu monografikoan elkarturiko ondasun higigarrien multzoa.

2. Kultur Intereseko deklaratutako edo inbentariatutako ondasun higigarrien bildumak ezin sakabanatuko dituzte haien jabe, edukitzaile edo eskubide errealen titularrek, departamentu eskudunak aldez aurretik baimena ematen ez badu.

III. KAPITULUA. Interes kulturaleko deklaratutako edo inbentariatutako ondasun ez-materialen babes araubidea

53. artikulua. Babes araubidea.

Interes kulturaleko ondasun ez-materialen edo inbentariatuen babes araubidea haien deklarazioan finkatutakoa izanen da, eta espresuki ezarriko ditu kontserbaziorako eta zabalkunderako neurririk egokienak. Halaber, Foru Komunitateko administrazioak ondasun horien ezagupena osatu edo hobetzeko behar diren ikerketak sustatzeko neurriak hartuko ditu.

54. artikulua. Interes kulturaleko ondasun ezmaterialen inbentarioa

Kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroarako garrantzi kultural berezia duten ondasun ez-materialen inbentario bat eginen du, zeinean ondasun horien berri emanen baita, haien identifikazio eta babeserako.

V. TITULUA. Arlo-ondareak

I. KAPITULUA. Ondare arkeologikoa

55. artikulua. Kontzeptua.

1. Foru lege honen 2. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera ondasun higigarri eta higiezin historikotzat hartzen direnek osatzen dute Nafarroako ondare arkeologikoa; arkeologiaren metodologiaz aztergarriak izan beharko dute, eta lur azaletik, lurpetik nahiz urpetik atereak edo ateragabeak izan daitezke.

2. Ondare arkeologikoaren osagai dira, halaber, gizakiaren historiarekin eta haren jatorri eta aurrekariekin lotura duten eta arkeologiaren metodologiaz aztertzeko modukoak diren elementu geologiko eta paleontologikoak.

56. artikulua. Araubide juridikoa.

Jabari publikoko ondasun dira Nafarroako Foru Komunitateko ondare arkeologikoa osatzen duten guztiak eta aurkikuntzaz _halabeharrez edo bilatu ondoren_ edo esku-hartzez _baimenduez nahiz baimenik gabez_ agerian jartzen direnak. Halakoxeak dira horiez gain Nafarroako Foru Komunitatean egindako esku-hartzeen ondorioz lortutako erregistro arkeologikoko jatorrizko dokumentuak.

57. artikulua. Nafarroako inbentario arkeologikoa.

1. Departamentu eskudunak Nafarroako inbentario arkeologikoa osatu eta eguneraturik edukiko du, eta bertan agertuko dira aztarnategi eta aurkikuntza banakatu guztiak, definiturik eta haien hedadura mugaturik. Horretarako, bilaketa arkeologikoak sustatuko ditu eta eskatzen ahal die esku hartzeko baimenen titularrei ikertzen dituzten aztarnategiak eta egiten dituzten aurkikuntzak inbentariatzeko, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan.

2. Aztarnategi arkeologikoak beren lurretan dauzkaten titularrek inbentario hori egiten lagunduko dute, eta ikerlariei beren lana egiten utziko diete.

3. Kautelapeko esparru arkeologikoak sartuko dira Nafarroako inbentario arkeologikoan, foru lege honetan ezarritakoaren arabera haiek deklaratu ondoren.

4. Nafarroako inbentario arkeologikoa kontuan hartu beharko da lurraldearen antolamenduko eta hirigintza-planeamenduko tresnak egiterakoan, eta halaber plan eta programen ingurumen ebaluazioetan eta ingurumenaren eraginaren ebaluaziopean jartzen diren proiektuetan.

5. Katalogatutako aztarnategiak eta aurkikuntza banakatuak foru lege honen 13. artikuluan aurreikusitako motetan sartzen ez diren bitartean, Nafarroako inbentario arkeologikoak biltzen duen informazioa zabalkunde eta irismen murriztupean egonen da, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera.

58. artikulua. Arkeologia arloko eskuhartzeak.

1. Foru lege honen ondorioetarako, arkeologia arloko esku-hartzeak dira bilaketak, zundaketak, jarraipenak, indusketak, kontserbazio eta lehengoratze lanak, labar-artearen dokumentazioa, zabalkunde lanak eta beste edozein, baldin eta helburutzat badute ondare arkeologikoa osatzen duten ondasunak aurkitzea, dokumentatzea, ikertzea, ezagutaraztea edo babestea eta haietan edo haien ingurunean esku hartzea eskatzen badute.

2. Esku-hartze arkeologikoak programatuak edo urgentziazkoak izanen dira. Esku-hartze arkeologiko programatuak arkeologiaren arloko aurkikuntza, dokumentazio, ikerketa eta zabalkundeak soil-soilik eragindakoak dira, ondare arkeologikoa babesteko edo eragin kaltegarriak saihesteko asmoz egin ez direnak alegia. Urgentziazko esku-hartzeak, berriz, ondare arkeologikoko ondasunek desegin, hondatu edo kalteak jasateko arriskua dutenean egiten direnak edo dokumentatzeko eta babesteko aurreneurriak hartzera behartzen dutenak dira.

3. Esku-hartze arkeologiko guztietarako, bai programatuetarako bai urgentziazkoetarako, beharrezkoa da departamentu eskudunak aldez aurretik emandako baimen espresa. Eskabideak arrazoitu egin beharko du esku-hartzearen premia eta planteatzen den esku-hartzearen araberako dokumentazio teknikoa izan behar du erantsirik, erregelamenduz ezartzen diren baldintzen arabera.

4. Arkeologiaren arloko esku-hartze baterako baimenak ezarritako baldintzetan lanak egitera behartzen du titularra, eta gainera berreskuratutako ondasunen eta lortutako agirien inbentarioa eta gordailua egitera, txostenak eta memoria zientifikoa aurkeztera eta departamentu eskudunaren jarduera arkeologikoaren ikuskapen teknikorako erraztasunak ematera, eta hori guztia erregelamenduz erabakitzen diren modu eta epeetan.

59. artikulua. Kautelazko neurriak obrak egitean.

1. Obra bat egitean, Nafarroako lur publiko nahiz pribatuan, halabeharrez aurkituko balira balio arkeologikoa duten ondasun higigarri edo higiezinak, obren sustatzaileak edo zuzendaritza fakultatiboak berehala geldituko ditu kalte egin diezaieketen obrak eta kultur arloko departamentu eskudunari eta aurkikuntza gertatu den udal mugapeko agintariari adieraziko dio. Departamentu horrek aurkitutakoaren balioa zehazteko behar diren azterketak eginen ditu eta bi hilabeteko epean gehienez ere erabakia hartuko du, dela obrekin aurrera jarraitzekoa, dela ondasuna Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatu eta etenaldi bat ezartzekoa, aztarnak dokumentatzeko eta kontserbazio neurri egokiak hartzeko esku-hartze arkeologikoa bukatu arte.

2. Kultura arloko departamentu eskudunak ahalmena du Nafarroako ondare arkeologikoko ondasun baten eraisketa eragozteko eta edozein obra edo esku-hartzetan etenaldi bat ezartzeko, jarduketa hori arriskutsua denean kontserbazio edo dokumentaziorako.

3. Kultur arloko departamentu eskudunak zilegi du agintzea, ondare arkeologikoan eragina duten obrak egitea bultzatzen badu, Nafarroako eremu publiko edo pribatuetan edozein esku-hartze egitea, ondare arkeologikoa osatzen duten ondasunak badirelako susmo oinarritua baldin badu.

4. Obrak etenik uzteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emanen. Administrazioak etenaldiaren iraupena luzatzea zilegi du, beharrezkoa bada, ikerketa arkeologikoa burutzeko.

60. artikulua. Jokabide ezzilegiak ondare arkeologikoan.

Honako jokabide hauek ez dira zilegi:

a) Baimenik gabe egindako esku-hartze arkeologikoak edo baimenean ezarritako baldintzei nabarmenki aurka egiten dietenak.

b) Lur mugimenduak eta azaleko bilaketak, aztarna arkeologikoak aurkitzeko asmoz eta beharrezkoa den baimena izan gabe eginak.

c) Lur mugimenduak, eraispenak eta gainerako jarduketak, baldin eta ondare arkeologikoa desegin, hondatu edo arriskuan jar badezakete, foru lege honetako 59.1 artikuluan azaldutako baldintzetan egindako aurkikuntzen ondoren gertatuak, berri emateko eta obrak eteteko betebeharrak bete gabe.

61. artikulua. Kautelapeko esparru arkeologikoak.

1. Honako hauek dira kautelapeko esparru arkeologikoak: esparru garbi mugatuak, orube nahiz lurzatiak, non, frogabide materialak, dokumentazio historikoa edo ahozko tradizioa oinarri hartuz, susmatzen baita badaudela Nafarroako ondare arkeologikoa osatzen duten ondasunak.

2. Kautelapeko esparru arkeologikoak departamentu eskudunak mugatuko ditu, interesdunei eta dagokien toki entitateei entzunaldia eman ondoren, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko dira.

3. Kautelapeko esparru arkeologikoen babes araubidea foru lege honek ondare arkeologikoarentzat eta zehazki mugaketa-egintza adiministratiboan erabakitzen duena izanen da.

4. Hirigintza-planeamenduak bere antolamendu eremuan dauden kautelapeko esparru arkeologikoak jasoko ditu, eta haien babes araubidea aipatuko du.

5. Kautelapeko esparru arkeologikoetan obra baten jabeek edo sustatzaileek orube edo lurzatiaren balio arkeologikoari buruzko azterlan bat erantsi beharko diote baimen eskabideari, non jasoko baitira proiektuak ondare arkeologikoan duen eragina eta ezarriko diren babes neurriak. Toki entitateak kultur arloko departamentu eskudunari bidaliko dio espedientea, eta departamentuak bi hilabeteko epean eman behar du txosten lotesle bat. Epe hori bete eta ebazpen espresik ez bada, aldekoa dela ulertuko da.

62. artikulua. Egitura arkeologikoak desmuntatu eta tokiz aldatzea.

1. Interes kulturaleko ondasun edo ondasun inbentariatu deklaratuak diren ondare arkeologikoko ondasunak ezin dira beren ingurunetik bereizi. Ezinbesteko edo gizarte intereseko arrazoiak tartean direnean, eman daiteke baimena desmuntatu edo tokiz aldatzeko, baina betiere sustatzaileak kultur arloko departamentu eskudunaren aldeko txostena eskatu beharko du. Txosten hori bi hilabeteko epean emanen da, ondasuna aurkitu den eremu arkeologikoko esku-hartzea bukatzen denetik, eta epe hori betetzen bada txostena eman gabe, aldekoa dela ulertuko da.

2. Ondare arkeologikoa osatzen duten gainerako ondasunak desmuntatu edo tokiz aldatzeko, ekimenaren sustatzaileak kultur arloko departamentu eskudunaren aldeko txostena behar du, eta alternatiba-azterlan bat aurkeztu beharko du horretarako. Txosten hori bi hilabeteko epean emanen da, eta epe hori betetzen bada eman gabe, aldekoa dela ulertuko da.

3. Egitura arkeologikoak desmuntatzen edo tokiz aldatzen badira, zientifikoki dokumentatuko dira osagaiak eta ezaugarriak, kultur arloko departamentu eskudunak erabakitzen duen lekuan berregitea, paratzea eta berreraikitzea bermatzeko.

4. Departamentu eskudunak zilegi du obra baten sustatzaileari ordainetako neurriak harraraztea, hark ondasunaren balioari kalte larria egiten dionean edo haren azaleraren ehuneko 25ean eragina duenean, eta ezar diezaioke egitura desmontatuak berregitea, ondasunari balioa itzultzeko jarduketak burutzea, edo arrazoituz finkaturiko balio-galeraren ordainetarako edozein neurri hartzea. Dena dela, aplikatu ahal izateko, baimena behar da, foru lege honen 58. artikuluan ezarritakoaren arabera, proiektuaren sustatzaileari eta ondasuna dagoen entitateari entzunaldia eman ondoren.

63. artikulua. Ondasun arkeologikoen aurkikuntza.

1. Ondare arkeologikoa osatzen duten ondasun higigarri edo higiezinak, halabeharrez edo zoriz aurkitzen badira edo esku-hartze arkeologiko baimendu baten ondorioz banaka agertzen badira, ahalik eta lasterren, eta beti berrogeita zortzi ordu baino lehen, jakinarazi eginen zaie kultur arloko departamentu eskudunari, dagokion toki entitateari edo segurtasun gorputzei eta indarrei, eta ez da haien berri emanen jendaurrean, harik eta jakinarazpen hori egiten den arte.

2. Jakinarazpena toki entitateari edo segurtasun gorputzei eta indarrei egiten bazaie, berrogeita zortzi orduko epean jakinarazio diote departamentu eskudunari. Era berean, hark toki entitateari eta aurkikuntza egin den lurzatiaren edo orubearen jabeari haren berri emanen diete, ondasunaren kontserbazio aldetik arriskua ikusten duenean.

3. Aztarna horiek aurkitutako lekuan edukiko dira harik eta departamentu eskudunak nora eraman erabaki arte, salbu eta desagertzeko edo hondatzeko arrisku larria badago; izan ere, kasu horretan atera eta dauden toki entitatearen edo departamentu eskudunaren esku edo agintzen den museo publikoan jarriko dira. Objektua hasieran zegoen lekuan geldituko da, lurrak mugitu behar badira handik ateratzeko eta urpeko aurkikuntza bat bada. Betiere, aurkitzaileak ondasunaren edukitza materiala baldin badu eta ez badu dagokionaren esku jarri, legezko gordailapenaren arauak aplikatuko dira.

4. Departamentu eskudunak aztarna arkeologiko aurkituen behin betiko gordailapena non egin erabakiko du, eta horretarako oinarrizko irizpidetzat honakoak hartuko ditu: aurkikuntzatik ahalik eta hurbilen gelditzea eta ondasunen kontserbazio eta segurtasun aldetik baldintza hoberenak izatea; horrek ez du galarazten, noski, museo antolamenduko beharrizan orkokorretatik sortutako beste irizpide batzuk aplikatzea.

64. artikulua. Aurkikuntzasaria.

1. Aurkitzaileak eta halabeharrez ondasuna aurkitu den lekuaren jabeak eskubidea dute ondasunaren balioaren erdia adinako diru kopurua erdibana jasotzeko, eskudirutako sari gisa kultur arloko departamentu eskudunak emana; balioa interesdunek eskaturik tramitaturiko espedientean zehazten den legezko tasazioak zehaztuko du. Aurkitzaileak edo jabeak bi baino gehiago badira, proportzio bera mantenduko da. Inola ere ez dute izanen ez aurkitzaileak ez lekuaren jabeak aurkitutako ondasuna bahian atxikitzeko eskubiderik.

2. Aurreko artikuluan ezarritako betebeharrak bete gabe aurkitzeak kendu eginen die aurkitzaileari eta, bere erantzukizunaren arabera, lekuaren jabeari, saria jasotzeko eskubidea, eta horrek ez du galaraziko izan ditzaketen zehapenak jasotzea.

3. Honako hauek ere ez dute sari-eskubiderik sortzen:

a) Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan sarturiko higiezin baten egitura arkitektonikoaren osagaiak aurkitzea, dena dela, kultur arloko departamentu eskudunari gehienez ere hogeita hamar eguneko epean jakinarazi beharko zaiona.

b) Jarduera arkeologikoak egiteko departamentu eskuduneko pertsona baimenduek egindako aurkikuntza.

c) Zilegi ez diren jardueren ondoriozko aurkikuntza.

d) Kautelapeko esparru arkeologiko deklaratu edo mugatuetan edo deklaratzeko edo mugatzeko prozesuan daudenetan egindako aurkikuntzak.

e) Administrazio publikoek sustatutako obretan egindako aurkikutzak.

II. KAPITULUA. Ondare etnologikoa eta industriala

65. artikulua. Ondare etnologikoa.

Nafarroako herriaren kulturaren eta bizimodu tradizionalaren adierazpena osatzen duten edo osatu duten ondasun material eta ez-materialen multzoa da Nafarroako ondare etnologikoa.

66. artikulua. Ondare industriala.

Nafarroako Foru Komunitateko jarduera produktibo, teknologiko eta industrialari loturiko jardueren adierazpena diren edo haiei loturik dauden ondasun higigarri eta higiezinek osatzen dute ondare industriala, Nafarroako historia ekonomiko eta sozialaren erakusgarriak baitira.

67. artikulua. Araubide juridikoa.

Ondare etnologiko eta industrialeko ondasunek Nafarroako kultur ondareko ondasun motetakoren batean sartzearen ondorioz izaten ahal dute babesa.

68. artikulua. Nafarroako inbentario etnologikoa.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroako inbentario etnologikoa egin eta eguneraturik edukiko du, eta bertan identifikatu eta deskribatuko dira interes etnologikoa duten lekuak eta ondasunak, bai materialak eta bai ez-materialak; horrez gain, lekuen eta ondasun higiezinen kasuan, non dauden adieraziko da, eta interes kulturaleko ondasun, ondasun inbentariatu edo garrantzi lokaleko ondasun gisa sailkatuak badira, hori ere jasoko da, eta baita haietan eragina duten gainerako babes arauak ere.

Bereziki begiratuko da industria-aurreko tresneria gordetzen duten eremuen kontserbazioa eta, berez edo ingurunearekin batera, Nafarroako Foru Komunitateko industria-aurreko jardueren adibide adierazgarriak badira.

2. Nafarroako inbentario etnologikoko ondasunen titularrek beren laguntza emanen dute inbentarioa egiteko. Horretarako, ondasun horien existentziaren berri emanen dute, haiek aztertzen utzi, eta daukaten informazioa eman beharko dute behar bezala dokumentatzeko.

3. Erregelamenduz ezarriko dira betebehar hori gauzatzeko antzinatasunaren eta balio ekonomikoaren irizpideak.

69. artikulua. Ondasun etnologiko ezmaterialen babesa.

1. Foru lege honen 53. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateko ondasun etnologiko ez-materialei buruz xedatutakoa ezertan galarazi gabe, kultur arloko departamentu eskudunak bultzatuko du eta beharrezko neurriak hartuko ditu haiek aztertu, ikertu, dokumentatu, erregistratu eta euskarri sendoan jasotzeko, geroko belaunaldien estimazioa eta haien esku jartzea bermatua egon dadin.

2. Ondasun ez-materialak Nafarroako Kultur Ondasunen Erregistroan inskribatzeak lehentasuna emanen die, gisa bereko gainerako jardueren artean, haiek babestearen, haien zabalkunde-lana egitearen eta dirulaguntzak eta laguntza ofizialak eskuratzearen ikuspegitik lor dezaketenari buruz.

70. artikulua. Ondare industrialaren babesa.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak, foru lege honetan ezarritako tresnen bitartez, Nafarroako Foru Komunitatearen industrializazio prozesuaren adierazgarri diren ondasun eta eremuak zaindu eginen ditu, eta bereziki multzo teknologikoak eta haiek edukitzeko eraikinak, bai eta garraiorako baliabideak eta bide azpiegiturak ere.

2. Debekaturik dago 1900 aurreko industriako makineria desegitea, salbu eta, ezinbesteko edo gizarte intereseko arrazoiak edo interes kulturalik eza dela medio, kultur arloko departamentuak horretarako baimen espresa ematen badu. Baimen-eskaerak bi hilabeteko epean ebatziko dira. Epe hori iragan eta ebazpen espresik eman ez bada, eskabideak ezetsi direla ulertuko da.

III. KAPITULUA. Dokumentu ondarea

71. artikulua. Dokumentu ondarea.

1. Honako hauek dira Nafarroako dokumentu ondarearen osagaiak:

a) Dokumentu publikoak, alegia Nafarroako Parlamentuak eta haren erakunde laguntzaileek beren eginkizunetan edozein garaitan sortu, kontserbatu edo bilduak.

b) Dokumentu publikoak, alegia Nafarroako administrazio publikoen organoek eta gainerako organismo publikoek eta haien menpekoak diren edo Nafarroako Foru Komunitatea partaide nagusi den enpresa eta entitateek eta baita zerbitzu publikoak kudeatzen dituzten pertsona pribatu fisiko nahiz juridikoek ere beren eginkizunetan edozein garaitan sortu, kontserbatu edo bilduak.

c) Fedemaile eta erregistro publikoen dokumentu publikoak.

d) Nafarroako Foru Komunitatean finkaturiko entitate eta elkarte politiko, ekonomiko, enpresarial, sindikal eta erlijiosoek edo kultur eta hezkuntza arloko entitate, fundazio eta elkarteek beren eginkizunetan sortu, kontserbatu edo bildutako dokumentuak, gutxienez berrogei urteko antzinatasuna badute.

e) Nafarroako Foru Komunitatean dauden dokumentuak, ehun urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak, edozein entitate pribatu edo pertsona fisikok sortu, kontserbatu edota bilduak.

f) Dokumentu publiko nahiz pribatuak, antzinatasuna alde batera utzirik, kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroako dokumentu ondarearen osagaitzat deklaratuak.

2. Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa arduratuko da gaur egun desagertuak diren erakunde edo entitate nafarren edo Nafarroan egoitza dutenen dokumentuak Nafarroako dokumentu ondarean sartzeaz.

72. artikulua. Dokumentua zer den.

Foru lege honen ondorioetarako, honako hau da dokumentua: hizkuntza natural nahiz kodetuan ahoz nahiz idatziz egindako edozein adierazpen, eta edozein adierazpen grafiko, soinuzko edo irudizko, edozein modutako euskarri material gaurko nahiz etorkizunekoan jasoa eta pertsonen jardueran sortua.

73. artikulua. Araubide juridikoa.

Dokumentu ondarearen babesa Nafarroako kultur ondareko ondasunetako motetakoren batean sartzearen bitartez egin ahal izanen da, eta, betiere, kapitulu honetan jasotako arau berariazkoak aplikatuz.

Horietan ezartzen ez den guztiari foru legeak ondasun higigarriei buruz ezartzen duena aplikatuko zaio.

74. artikulua. Dokumentu ondarearen kontserbazioa.

1. Debekatuta dago dokumentu ondare publiko nahiz pribatuko ondasunak deuseztatu edo desegitea, salbu eta, erregelamenduz ezartzen den prozedura eta moduaren arabera, organo eskudunak hala erabakitzen badu. Oro har, babes berezia izanen dute berrogei urte baino gehiago duten dokumentuek.

2. Inola ere ezin dira desegin halako dokumentuak, pertsona edo ente publikoen eskubide eta betebeharren froga-balioa daukaten bitartean.

75. artikulua. Dokumentuen bizizikloa.

1. Dokumentuen bizi-ziklotzat ulertzen dira dokumentuak dituen faseak, alegia, sortzen denetik lekukotasun historiko gisa duen garrantziagatik kontserbatzea edo balio administratiboa ahitua duela-eta desegitea erabakitzen den artekoak.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak, beraz, begiratuko du Nafarroako administrazio publikoek sortzen dituzten dokumentuak kontserbatzeko arauak bete daitezen, eta arduratuko da haien balio administratibo eta historikoaz, eskuragarritasunaz, kontserbazio epeez eta, hala egokitzen bada, deuseztatzeko epeaz, betiere, administrazio publikoen jardueraren lekukotasun gisa duten garrantziaren arabera, etengabeko kontserbazioa bermatua izan dadin.

3. Kontserbazio arauak organo eskudunak ezarriko ditu.

76. artikulua. Edukitzaileen betebeharrak.

1. Dokumentu ondareko ondasunen edukitzaileek, edozein delarik ere haien titulartasuna, honako betebehar hauek dituzte:

a) Dokumentu ondareko ondasunak babestu eta behar bezala antolaturik kontserbatzea, eta deuseztatu, desegin, zatitu edo urritu daitezen galaraztea, ongi kontserbatzeko egoera egokian edukiz. Betebehar hori ez betetzea aski izanen da ondasun horien nahitaezko desjabetzapenerako gizarte intereseko kausa sortzeko, edo administrazio publikoen kasuan, Nafarroako Artxibo Nagusian gordailatzeko agindua emateko, harik eta modu egokian kontserbatzea bermatzeko baldintzak izan arte.

b) Ikuskapenerako erraztasunak ematea.

c) Kultur ikerketa eta zabalkunderako erabiltzen uztea. Departamentu eskudunak zilegi du, interesdunaren eskariz, betebehar horren ordez ondasuna aldi baterako uztea, segurtasun eta ikerketa aldetik ondasunak edukitzeko baldintza egokiak dituen artxibo publiko batean.

2. Betebehar horiek erregelamenduz zehaztuko dira, babestu behar dutenaren kategoriaren arabera.

77. artikulua. Artxiboa eta dokumentufuntsa: zer diren.

1. Artxiboa, foru lege honen ondorioetarako, organismo edo instituzio bat da, dokumentuak eta dokumentu-funtsak kudeaketa administratiborako, informaziorako eta ikerketarako erabiltzeko antolatu, zaindu, kudeatu, deskribatu, eta kontserbatzeko eta haien zabalkunde lana egiteko eginkizunak berariaz betetzen dituena. Artxibo dira halaber dokumentu-funtsa edo funtsen multzoa.

2. Dokumentu-funtsa, foru lege honen ondorioetarako, dokumentu multzo organiko bat da, pertsona fisiko nahiz juridiko, publiko nahiz pribatu batek bere jarduera eta eginkizunak betetzean bere bizitzan zehar sortu edo jasotako dokumentuak prozesu naturalean bilduz osatua.

78. artikulua. Nafarroako artxiboen sistema

1. Nafarroako artxiboen sistema Nafarroako Foru Komunitatean kokaturiko artxibo arloko organo, zentro, zerbitzu eta bestelako baliabideez osatutako multzo koordinatua da, Nafarroako dokumentu ondarearen kudeaketa egokirako, babeserako, baloraziorako, kontserbaziorako, bilketarako, deskribapenerako eta zabalkunderako arau eta prozedura komunak erabiliz tratamenduen uniformitatea, elkar-osagarritasuna eta eraginkortasuna bermatzen dituena; horretarako, partaideen jarduketetako elkarlanaz eta koordinazioaz baliatuko da, bereziki teknologia berriak artxibo lanean sartzeari begira.

2. Honako hauek osatzen dute Nafarroako artxiboen sistema:

a) Departamentu eskuduna, sistemaren buruari dagozkion eginkizunak bere gain izanen dituena.

b) Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak edo sustraituak diren administrazio publiko guztien artxibo arloko organo, zentro, zerbitzu eta gainerako baliabideak, edozein delarik ere haien titulartasun publikoa eta dokumentazioaren antzinatasuna.

c) Nafarroako Kultura Kontseilua.

d) Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordea.

e) Hitzarmen edo bestelako elkarlanerako figuren bitartez sisteman sartzen diren artxibo pribatuen arloko gainerako organo, zentro, zerbitzu eta baliabideak.

f) Etorkizunean sor daitezkeen gainerako organoak, dokumentu ondarearen esparruan eskumenak baldin badituzte.

79. artikulua. Nafarroako artxiboen errolda.

Departamentu eskudunak, Nafarroako gainerako administrazio publikoekin batera, Nafarroako Artxiboen Errolda egin eta eguneraturik edukiko du eta zilegi du, horretarako, Erroldako ondasunen gainean eskubideak dituzten titularrei haien azterketa eta informazio egokiak eskatzea.

80. artikulua. Dokumentazioaren eskuragarritasuna.

1. Pertsona guztiek dute Nafarroako dokumentu ondarea osatzen duten dokumentuetako artxiboen eskuragarritasuna eta haiek kontsultatzeko eskubideaz baliatzeko aukera, eta baita haien edukiari buruzko informazioa eskuratzekoa ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriaren arabera, dokumentazioaren titularra edozein delarik ere.

2. Administrazio publikoen kasuan, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak ezarriko ditu eskuragarritasun epeak. Epe horiek finkatzen ez diren bitartean, eta betiere goragoko mailako legerian jasotako pertsonen eskubide funtsezkoak gordetzeko salbu _foru lege honek ezartzen duenarekin edo beste legeria berariazko baten oztopo egin baitezakete_, eskuragarritasunari gehienez ere jar dakiokeen gehienezko erreserba-epea berrogeita hamar urte da dokumentuaren datatik hasita, edo hogeita bost urte pertsona hil denetik, datu hori ezaguna bada.

IV. KAPITULUA. Ondare bibliografikoa eta ikus-entzunezkoena

81. artikulua. Ondare bibliografikoa.

Honako hauetaz dago Nafarroako ondare bibliografikoa: liburutegiak, titulartasun publikoko bilduma bibliografikoak, lan inprimatuak, liburuak, liburuxkak, orri solteak, bai banakakoak bai seriekoak, betiere haiei buruz eskura diren datuen arabera, Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi edo bilduma bibliografikoetan ez badaude gutxienez hiru ale 1958.etik aurrerako inprimaketetan kopuru hori badela ziurtzat joko da.

82. artikulua. Nafarroako ikusentzunezkoen ondarea.

Honako hauek osatzen dute Nafarroako ikus-entzunezkoen ondarea: dokumentu zinematografiko, soinuzko edo ikus-entzunezkoak, edizio eta informazio digitalak eta antzeko dokumentuak, edozein delarik ere haien euskarri materiala, betiere haiei buruzko datuen arabera Nafarroako Foru Komunitateko liburutegi edo zerbitzu publikoetan ez badaude hiru ale, gutxienez; editaturiko film zinematografikoen kasuan aski izanen da ale bakarra izatea.

83. artikulua. Araubide juridikoa.

Nafarroako ondare bibliografikoa eta ikus-entzunezkoen ondarea Nafarroako kultur ondareko ondasunen kategorietakoren batean sartuz babestuko da eta foru lege honek ondasun higigarriei buruz ematen dituen xedapen orokorrak aplikatuko zaizkio.

V. KAPITULUA. Museoak

84. artikulua. Museoa eta bilduma museografiko iraunkorra zer diren.

1. Museoak jendearentzat zabalik dauden erakunde iraunkorrak dira, irabazi asmorik gabe eta gizartearen zerbitzuan eta haren garapenerako, arkeologia, historia, arte, etnologia, zientzia eta teknika edo kultur arloko balioa duten bildumak eskuratu, kontserbatu, ikertu, zabaldu eta erakusten dituztenak, ikerketa, intepretazio, hezkuntza eta gozamenerako.

2. Bilduma museografiko iraunkorrak dira pertsona fisiko edo juridiko batek kontserbatzen dituen kultur ondasunen multzo egonkorrak, zeinetan ezin diren bete, funtsen txikitasuna, baliabide eskasia edo teknikaririk eza dela-eta, museoei ematen zaizkien eginkizunak, baina haien titularrek bermatzen baitituzte, gutxienez, jendearen bisitak ordutegi egoki eta arautuan, bildumak kontserbatu, zaindu eta erakusteko oinarrizko baldintzak eta ikertzaileentzako sarbidea.

85. artikulua. Museoetarako eta bilduma museografiko iraunkorretarako sarbidea.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak bultzatuko eta bermatuko du herritarrek museoetarako eta titulartasun publikoko bilduma museografiko iraunkorretarako sarbidea izan dezatela, nahiz eta hori ez den oztopo izanen zaintzapeko ondasunen kontserbazioa dela-eta ezar daitezkeen mugetarako.

86. artikulua. Araubide juridikoa.

Nafarroako kultur ondareko ondasun motetakoren batean sartzearen bitartez babes daitezke museoak eta bilduma museografiko iraunkorrrak, eta, betiere haiek arautzen dituen foru legean jasotako arau berariazkoen aplikazioaren bitartez.

Horietan ezartzen ez den guztiari foru lege honek Nafarroako kultur ondareko ondasunei buruz ematen dituen xedapen orokorrak aplikatuko zaizkio.

VI. TITULUA. Kultur ondarearen sustapena eta zabalkundea

I. KAPITULUA. Sustapena

87. artikulua. Sustapen neurri ekonomikoak.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroako kultur ondareko ondasunen ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, berreskurapena, lehengoratzea eta zabalkundea bultzatuko ditu, dirulaguntzen eta bestelako sustapen neurrien bitartez.

2. Artikulu honetan aurreikusitako neurri ekonomikoak gauzatzean, beharrezko bermeak ezarriko dira kontserbatzen, lehengoratzen edo hobetzen diren ondasun horien bidezko espekulazioari bidea ixteko.

3. Ondasun bati artikulu honetan aipatzen diren laguntzetakoren bat eman eta zortzi urteko epean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak ondasun hori erosten badu, erosketa-prezioari laguntza eguneratuari dagokion diru kopurua kenduko zaio, konturako ordainketatzat hartzen baita.

4. Nafarroako kultur ondarea kontserbatzeko betebeharra betetzen ez dutenek edo aurreko bost urteetan foru lege honetan larritzat edo oso larritzat tipifikaturiko arau-hausteren bat egin dutenek ez dute aukerarik izanen artikulu honetan aipatzen den laguntzarik jasotzeko.

5. Artikulu honetan jasotako sustapen neurriak aplikagarriak zaizkie deklarazio prozedura hasia duten ondasunei ere.

88. artikulua. Mezenasgoa.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak Nafarroako kultur ondarearen babes, kontserbazio, lehengoratze, ugaritze, ikerketa, dokumentazio eta zabalkundera zuzenduriko mezenasgoko jarduketak bultzatuko ditu, eta baita entitate eta pertsona pribatuek egin dezaketen finantzaketa ere.

2. Aurreko idatz-zatian jasotako jarduketek, gainera, onura fiskalak eta bestelakoak izanen dituzte, arlo horretan Nafarroako legeriak ezarritakoaren arabera.

89. artikulua. Kultur ondasunen bidezko ordainketa.

1. Zilegi da Nafarroako Foru Komunitateko Ogasunarekin egindako zor mota guztiak osorik edo hein batean kitatzeko, kultur ondarearen ondasunak ordainketan ematea. Ogasun arloan eskuduna den departamentuak zilegi du ordainketan emandakoa onartzea, kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroako Foru Komunitatearentzat ondasun horiek duten interesari buruzko aldeko txostena ematen badu, eta txosten horretan Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Balorazio Batzordeak egindako balorazioa jasoko da, egin bada.

2. Zergak Nafarroako kultur ondareko ondasunen bidez ordaintzeko, tributu arloko foru legeria orokorrean, tributu bakoitzarenean eta haiek garatzeko erregelamenduan ezarritakoari jarraituko zaio.

90. artikulua. Zerga onurak.

Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunek tributu arloko foru legeriak ezartzen dituen onura fiskalak izanen dituzte.

II. KAPITULUA. Zabalkundea

91. artikulua. Nafarroako kultur ondareko ondasunen eskuragarritasuna.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak begiratuko du Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunak modu egokian egon daitezen kontserbazio, ezagutza eta zabalkunde aldetik.

2. Kultur arloko departamentu eskudunak Nafarroako kultur ondarearen erabilera eta gozamena bultzatuko ditu, gizartearen eta turismoaren dinamizaziorako baliabide gisa, aldi berean foru lege honek ezarritako ondasunen eta haien ingurunearen kontserbazio eta babes neurriak errespetatuz.

3. Kultura arloan eskudun den departamentuak sustatuko du pertsona guztiak iristea Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunetaraino, eta xede horrekin, ahal den neurrian, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, nolabaiteko ezintasun funtzional fisiko edo psikikoa daukaten pertsonek horretarako izan ditzaketen eragozpenak gainditu ahal izateko.

92. artikulua. Dokumentazioa, informatizazioa eta zabalkundea.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak foru lege honetan ezarritako inbentarioak, katalogoak, erroldak eta dokumentazioa prestatu eta eguneratzea bultzatuko du, bai eta haien informatizazioa eta ikertzaileen eta gainerako herritarren esku jartzea ere, eta, horrez gain, ikerketa eta zabalkunderako argitalpenen bidez haiek ezagutaraztea, multimedia euskarrietan aurkeztea eta Interneten edo antzeko sare telematikoetan jartzea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publiko guztiek, beren eskumenen esparruan, aldian-aldian kanpainak eginen dituzte Nafarroako kultur ondarearen zabalkunde-lana egiteko eta hari buruzko jakintza hedatzeko.

3. Departamentu eskudunak Nafarroako kultur ondarearen kanpo zabalkundea bultzatuko du, erakusketak, turismo informaziorako zerbitzuak, kultur trukeak eta hedabideekiko elkarlanak baliatuz.

4. Erregelamendu bidez arautuko dira Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen kanpoaldeko seinaleak, kartelen edo kasu bakoitzean egokiak diren bestelako bitartekoen bidez, jendeari ondasun bakoitzaren ezaugarririk azpimarragarrienen berri emateko. Araubide horren bidez ahalegina eginen da edukiak, ikonografia eta kanpo-irudia bateratzeko, alde batera utzita titulartasuna norena den eta haien babesaren ardura zein administraziok duen.

93. artikulua. kultur ondareko ondasun higiezinen kudeaketa eta erabiltzeko lagapena.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publiko guztien ardura izanen da Nafarroako kultur ondareko beren titulartasuneko ondasun higiezinak haien kultur balioekin ongi lotzen den jarduera publiko batean erabiltzea, horrela errazagoa izanen baita haiek kontserbatu eta ezagutaraztea eta haienganako estimua zabaltzea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoek, Nafarroako kultur ondareko beren titulartasuneko ondasun higiezinak hobeki kontserbatu, zaindu, lehengoratu eta ezagutarazteko komeni denean, zilegi dute ondasun horien erabilera lagatzea, behar den hitzarmena eginda, erakunde publikoei, entitate pribatuei eta hala eskatzen duten pertsonei, xede horiek modu egokian betetzea bermatzen badute. Toki entitate interesdunek lehentasuna izanen dute Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa titular den higiezinen lagapenean.

94. artikulua. Hezkuntza, ikerketa eta prestakuntza.

Foru lege honen helburuak betetzeko, Foru Komunitateko administrazioari dagokio honako hauek egitea hezkuntzaren, ikerketaren eta prestakuntzaren esparruetan:

a) Nafarroako kultur ondareak dituen berezko balioak ezagutu eta estimatzea bermatzen duen hezkuntza-politika garatu. Horretarako, hari buruzko ikasketak eta jarduerak bultzatu hezkuntza-sistemaren modalitate, maila eta gradu guztietan, eta bereziki derrigorrezko hezkuntzan.

b) Kultur ondarea kontserbatu, lehengoratu edo aberasteari buruzko gaien irakaskuntza espezializatua eta ikerketa bultzatu eta unibertsitateekin eta prestakuntza eta ikerketa espezializatuko zentro publiko eta pribatuekin elkarlanerako baliabideak ezarri.

c) Beharrezkoak diren baliabideak ezarri, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoetako funtzionarioek kultur ondarea babesteari buruzko prestakuntza berariazkoa jaso dezaten, bakoitzak bere eginkizunen arabera.

VII. TITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena eta zehapen araubidea

I. KAPITULUA. Legezkotasunaren berrezarpena

95. artikulua. Ikuskapena.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak zilegi du Nafarroako kultur ondareko ondasunetan egiten diren obra eta esku-hartzeak edozein unetan ikuskatzea. Ondasun horien jabe, edukitzaile eta eskubide errealen gaineko titularrek haiek ikustera sartzen utzi behar dute, ikuskapenerako beharrezkoa den guztietan.

2. Departamentu eskudunak izendaturiko ikuskatzaileak aginteko agentetzat hartuko dira, beren eginkizunetan ari direnean.

96. artikulua. Legezkotasuna berrezartzeko neurriak.

1. Legezkotasuna berrezartzeko, foru lege honetan ezarritako neurriak aplikatuko dira, kultur ondareko ondasunen jabeek beren betebeharrak betetzen ez dituztenean, eta lege honetan eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko legerian edo ingurumenari buruzkoan ezartzen diren gainerako guztiak kultur ondareko ondasunak babesten eta haietan egindako kalteak konpontzen laguntzen badute.

2. Toki entitate batek emandako hirigintza baimen batean foru lege honek ezartzen duenaren aurkako zerbait baldin badago, baimen hori eman zuenak berrikusi egin beharko du, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian ezarritako ofiziozko berrikuspen prozeduretakoren baten bidez. Obrak egiten ari badira, baimenaren ondorioak eten eginen dira eta hirigintzako legerian legez kanpoko baimenei buruz ezartzen dituen neurriak hartuko dira.

3. Baimena ezeztatu egiten bada aurreko idatz-zatian ezarritako prozeduraren ondorioz, legez kanpoko baimenei buruz hirigintzako legeriak xedatzen duenari men eginen zaio.

97. artikulua. Hertsatzeko isunak.

1. Kultur arloko departamentu eskudunak zilegi du hertsatzeko isunak jartzea foru lege honek ezartzen dituen betebeharrak eta bertan ezarritakoa betetzeko ematen diren ebazpen administratiboak benetan bete daitezen.

2. Hertsatzeko isunak ezartzen badira, aldez aurretik idatzizko errekerimendu bat egin behar da, eta bertan adierazi betebeharra betetzeko epea, ezar daitekeen isunaren zenbatekoa eta errekerimenduaren aurka modu arrazoituan errekurtsoa paratzeko epea. Dena dela, epea betebehar hori betetzeko behar adinakoa izanen da, eta isunaren zenbatekoa egin beharreko jarduketen 100eko 10ekoa izanen da, edo, halakorik ez bada, beste diru kopuru bat, 6.000 euro bitartekoa.

3. Baldin eta, hertsatzeko isun bat ezarri eta gero, hura ezartzea ekarri zuen okerra ez bada konpondu, administrazioak behar adina aldiz berrezarri ahal izanen du, harik eta betebeharra bete arte, eta epea ezin izanen da lehen errekerimendurako finkatutakoa baino txikiagoa.

4. Hertsatzeko isunek ez dute loturarik zehapen gisa ezar daitezkeenekin, eta haiekin bateragarriak dira.

98. artikulua. Egindako kalteen ordaina.

Departamentu eskudunak aginduko die Nafarroako kultur ondareari egindako kalteen erantzukizuna duten pertsona edo erakundeei, ezar daitekeen zehapena galarazi gabe, har ditzatela behar diren gainerako neurriak, egindako kalteak ordaintzeko, ondasunak berregiteko, errealitate fisiko mudatua lehengoratzeko edo ondasuna nahiz ingurunea lehen zegoen egoerara itzultzeko, inola ere haren ezaugarri eta kultur balioak faltsutu, aizundu edo hondatu gabe.

II. KAPITULUA. Zehapen araubidea

1. ATALA. Arau-hausteak

99. artikulua. Arauhauste administratiboak.

1. Kultur ondarearen arloko arau-hauste administratiboak dira foru lege honetan jasotako arauak hausten dituzten egintza edo ez-egiteak, bertan tipifikatu eta zehapena ezartzen zaienak.

2. Arau-hauste batetik sortutako erantzukizun administratiboak ezartzeak ez du galarazten arau-hausleari legezkotasuna berrezartzeko eta egindako kalteen ordaina emateko eskatzea.

3. Administrazioa ezin da inola ere gelditu legezkotasuna berrezartzera eta jokabide arau-hausleak egindako kalteak ordaintzera zuzendutako neurriak hartu gabe.

4. Kultur ondarearen arloko arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke.

100. artikulua. Arauhauste arinak.

Honako hauek dira arau-hauste administratibo arinak:

a) Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen egoerari buruz administrazioari informazioa emateko eta ikuskapenerako erraztasuna emateko betebeharra ez betetzea, edo foru lege honek ezartzen dituen baimenak ez eskatzea, betiere ondasun horien kontserbazioari batere kalterik egin ez zaionean.

b) Nafarroako kultur ondarearen osagai diren ondasunak Nafarroatik kanpora garraiatzea, aldez aurretik jakinarazi gabe.

c) Nafarroako kultur ondarearen osagai diren ondasunetan, edo haien ingurunean, obrak edo esku-hartze baimendu gabeak egitea, baldin eta haien kultur balioa desegiten ez bada eta baimena eman badaiteke.

d) Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen detekziorako, sistema, teknika eta metodoak baimenik gabe erabiltze hutsa.

e) Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen eskuragarritasunerako ezarritako betebeharrak ez betetzea.

f) Kontserbazioaren betebeharra ez betetzea, foru lege honen bidez babestutako ondasunei kalte larririk edo suntsipena ekartzen ez dienean.

g) Jarduera arkeologikoen ondorioz lortutako materialak agintarien esku jartzeko epea ez betetzea.

h) Jarduera arkeologikoen zuzendariek beren eginkizunak uztea.

i) Erregistroan inskribatzeko betebeharra, foru lege honen 49. artikuluak aipatua, ez betetzea.

j) Nafarroako dokumentu ondarea osatzen duten dokumentuen atxikipen ez-zilegia edo gordailapen okerra, beren zaintzapean dauzkatenek beren eginkizunak uztean ordezkoen eskura ez jartzea alegia, edo dagokion artxiboari ez bidaltzea.

101. artikulua. Arauhauste larriak.

Oso larritzat hartzen ez direnean, honako hauek hartuko dira arau-hauste administratibo larritzat:

a) Ondasun inbentariatuak desegitea.

b) Nafarroako kultur ondarean inskribatutako ondasunetan baimenik gabe edozein motatako obrak edo esku-hartzeak egitea, haien kultur balioak desegin, arrisku larrian jarri edo galtzea ekar badezakete.

c) Kontserbazio betebeharra ez betetzea, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribatutako ondasunei suntsipena edo kalte larria ekar badiezaieke.

d) Nafarroako Kultur Ondarearen Erregistroan inskribaturiko ondasunak Nafarroatik kanpora garraiatzea, aldez aurretik jakinarazi gabe.

e) Asmo txarrez, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunetan obrak edo esku-hartzeak egiteko lizentzia edo baimenei erantsitako txosten teknikoetan informazio erdizkakoa edo erabat zuzena ez dena ematea.

f) Asmo txarrez, Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan inskribaturiko ondasunak Nafarroatik kanpo garraiatzearen jakinarazpenean, informazio erdizkakoa edo erabat zuzena ez dena ematea.

g) Agintari eskudunak agindutako obren edo esku-hartzeen etendura ez betetzea. Errekerimendua berriro egin eta betetzen ez den bakoitzean, berriro eginen da arau-haustea.

h) Nafarroako ondare arkeologikoa osatzen duten aztarna edo ondasunak halabeharrez aurkitzen direnean, haren berri emateko betebeharra ez betetzea.

i) Jarduera arkeologiko baimendu gabeetan aritzea.

j) Material arkeologikoak bilatzeko edo berreskuratzeko metal detektagailuak edo bestelako detekzio tresnak baimenik gabe erabiltzea.

102. artikulua. Arauhauste oso larriak.

Honako hauek dira arau-hauste administratibo oso larriak:

a) Interes kulturaleko ondasunak legearen aurka desegin, tokiz aldatu edo garraiatzea.

b) Ondasun inbentariatu deklaratutako aztarnategi eta aztarna arkeologikoak desegitea, berariaz egiten bada, edo administrazioak espresuki emandako kontuz ibiltzeko aginduak ez betetzea.

103. artikulua. Subjektu erantzuleak.

1. Arau-hausteen erantzule dira pertsona fisiko nahiz juridikoak, baldin eta foru lege honetan arau-haustetzat tipifikaturiko jokabide edo omisioen egile, gaizkide edo estaltzaile badira, are ikusle hutsak besterik badira ere.

Egiletzat hartuko dira arau-haustea egitean zuzenean parte hartzen dutenak, beste batzuk bultzatzen dituztenak edo, arau-haustea gauzatzeko ezinbestekoa izan den egintza baten bitartez, egitatea burutzen laguntzen dutenak.

Konplizetzat hartuko da kooperatzaile beharrezkoaren jarreran sar ez daitezkeen lehenagoko edo aldi bereko egintzen bitartez arau-haustea egiten laguntzen duena.

Estaltzailetzat hartuko da arau-haustea egin eta gero hura ezkutuan gelditzeko egintzak burutzen dituena.

2. Erantzuleak dira halaber, kasuan-kasuan:

a) Jokabide arau-hauslea gertatzen den ondasunen jabeak, eskubide errealen titularrak edo edukitzaileak, espresuki edo isilbidez ontzat ematen dutenean, edo kultur ondareko ondasunei kalte egitea eragozteko beharrezko neurriak hartzen ez dituztenean.

b) Foru lege honen arabera legez kanpokotzat jotako obren edo esku-hartzeen zuzendari diren sustatzaile, eraikitzaile edo teknikariak, baimenik gabe egiteari, baldintzak ez betetzeari edo eteteko administrazio aginduei kasu ez egiteari dagokionez.

c) Kultur ondarea desegin edo hondatzea dakarten obra edo esku-hartzeen proiektuen egile diren profesional eta teknikariak.

d) Kultur ondarea desegin edo hondatzea dakarten obra edo esku-hartzeetarako lizentzia, baimen eta obra-proiektuei aldeko txostena ematen dieten teknikariak, haien edukia foru lege honen arabera arau-hauste garbia denean.

e) Foru lege hau betearazteko mandatua duten Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko agintari eta langileak, egitez edo ez-egitez ontzat ematen edo estaltzen badute ez betetzea.

3. Foru lege honen aurkako arau-hausteen erantzule dira, halaber, hemen ezartzen diren betebeharrak ez bete izanaren berri izanik, hortik etekina ateratzen dutenak.

2. ATALA. Zehapenak

104. artikulua. Zehapen motak.

1. Ondareari egindako kaltea ekonomikoki baloratu baldin badaiteke, egindako kaltearen balioa adinako isuna ezarriko zaio gutxienez arau-hausteari, eta egindako kaltea halako lau gehienez ere.

2. Gainerako kasuetan honako zehapenak ezarriko dira:

a) Arau-hauste arinak: sei mila euro bitarteko zehapena.

b) Arau-hauste larriak: ehun eta berrogeita hamar mila euro bitarteko zehapena.

c) Arau-hauste oso larriak: seiehun mila euro bitarteko zehapena.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritakoa gorabehera, zehapenaren zenbatekoa ezin izanen da inola ere arau-haustearen ondorioz lortutako etekin ekonomikoa baino txikiagoa.

4. Erantzukizuna duten subjektuei, kasuan-kasuan, zilegi da, artikulu honetan aurreikusitako isunez gain, honako zehapen gehigarriak ere ezartzea:

a) Legez kontrako jardueran erabilitako baliabide eta lanabesak dekomisatzea.

b) Profesionalen kasuan, kultur ondarearekin loturiko jardueretan Nafarroako administrazio publikoekin profesionalki esku hartzeko desgaitzea, bi urte arte arau-hauste arinetan; bost urte arte arau-hauste larrietan; eta hamar urte arte arau-hauste oso larrietan.

c) Bost urterainoko epean aukera guztiak galtzea Nafarroako administrazio publikoen deialdien ondorioz emandako dirulaguntza publikoak erdiesteko eta onura edo pizgarri fiskalak izateko eskubidea ere bai.

d) Bost urterainoko epean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarekin eta Nafarroako toki administrazioekin kultur ondarearen arloko kontratuak sinatzeko debekua.

105. artikulua. Arauhauste loturagabeak edo lotuak.

Arau-hauste bat baino gehiago duten erantzuleei, egindako arau-hauste bakoitzeko zehapen bat jarriko zaie, salbu eta arau-hausteen artean kausa-efektuko lotura baldin badago, orduan zehapen bakarra jarriko baita, hots, zehapenaren zenbatekorik handiena.

106. artikulua. Zehapenen mailaketa.

1. Ondoko inguruabar hauek larriagotu egiten dute kultur ondarearen arloko arau-hauste baten errudunen erantzukizuna:

a) Intentzionalitate edo errepikatze maila.

b) Administrazio publiko eskudunekin legez kontrako obra edo esku-hartzeak eteteko agindu administratiboak betetzen laguntza emateari uko egitea edo gaizki betetzea.

c) Jarduketa ustez legeztatzen duten egitatezko suposamenduak aldatzea, edo jarduketaren legezkotasuna frogatzen duten agiriak faltsutzea.

d) Berregintza. Berregintza deklaratuko da, aurretik arau-hauste bat egin eta zehapena jarrita, hura jakinarazi eta hurrengo urtean mota bereko beste arau-hauste bat egiten baldin bada. Horrelako kasuetan ezinbestekoa izanen da zehapen ebazpena irmoa izatea.

e) Arau-haustea egiteko, ofizio edo kargu publiko baten titularra izateaz baliatzea, salbu eta arau-haustetzat hartzen den egintza, preseski, kargu edo ofizioari berez dagozkion eginkizunak betetzean gertatu bada.

f) Kultur ondarearen arloko legedia betetzeaz arduratzen den agintaritzaren edo funtzionario publiko baten aurka indarkeria edo beste edozein koakzio mota erabiltzea edo erosten saiatzea.

2. Ondoko inguruabar hauek arindu egiten dute kultur ondarearen arloko arau-hauste baten errudunen erantzukizuna:

a) Arau-haustea ekarri duen jokabideak ukituriko kultur ondareko ondasunei kalte larririk egiteko asmorik ez izatea.

b) Obrak geldiaraztea edo jardueran nahiz lurzoruaren erabileran gelditzea, norberaren borondatez, kultur ondarearen arloko legezkotasunaz arduratzen den agintari edo funtzionario publikoak ohar egokia egin ondoren.

c) Kultur ondareko ondasunei kaltea egin ondoren, inork behartu gabe haren ordaina ematea edo kaltea gutxitzea.

3. Ondoko inguruabar hauek larriagotu edo arindu egiten dute, kasuan-kasuan, kultur ondarearen arloko arau-hauste baten errudunen erantzukizuna:

a) Jarduketaren gorabeherei buruzko ezaupide teknikoak norainokoak diren, erantzulearen lanbidearen edo ohiko jardueraren arabera.

b) Arau-hausteak ukitzen dituen ondasunen garrantzia eta balioa zenbaterainokoa den.

c) Arau-haustetik lortutako onura norainokoa den, edo kasua bada, arau-haustetik etor litekeen onura ekonomikoa batere kontuan hartu gabe jokatu izana.

d) Egindako kaltea zenbatekoa den, ikuspegi ekonomiko, sozial, historiko, artistiko edo sinbolikotik begiratuta.

e) Egindako kaltea konpontzearen zailtasun teknikoa zenbaterainokoa den.

107. artikulua. Erantzukizunetik salbuestea.

Kultur ondarearen arloko arau-hauste baten erantzuleak, zehatzeko eta legezko egoera berrezartzeko jarduketak hasi aurretik, egindako kalteak eta kaltetutako errealitate fisikoa lehengoratu eta konpontzen baditu, arau-hauste arinengatik legokiokeen erantzukizunetik salbuetsiko da. Arau-haustea larria edo oso larria denean, salbuetsita geldi liteke, gainerako inguruabarren arabera.

108. artikulua. Beherapena berehalako ordainketagatik.

Ezartzen den isunaren zenbatekoa 100eko 30 beheratu daiteke arau-hausleak isunaren gainerako zatia eta dagozkion kalte-ordainak hilabeteko epean ordaintzen baditu, zehapena jartzeko ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, betiere idatziz adierazten badu ezarritako zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela, eta epe horretan espresuki uko egiten badie aurkapen akzio guztiei.

3. ATALA. Zehapen prozedura

109. artikulua. Eskumena.

Honakoak dira foru lege honetan finkatutako zehapenak ezartzeko organo eskudunak:

a) Kultur arloko zuzendari nagusi eskuduna, arau-hauste arinetarako eta hogeita hamar mila euro bitarteko arau-hauste larrietarako.

b) Kultur arloko kontseilaria, ehun mila euro bitarteko arau-hauste larrietarako.

c) Nafarroako Gobernua, ehun mila eurotik gorako arau-hauste larri edo oso larrietarako.

110. artikulua. Arauhauste eta zehapenen preskripzioa.

1. Foru lege honetan ezarritako arau-hauste administratiboek honela preskribatuko dute: arinek bi urteren buruan, larriek bost urteren buruan eta oso larriek hamar urteren buruan.

Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin den egunetik hasiko da kontatzen.

2. Foru lege honetan aurreikusitako zehapenek honela preskribatuko dute: arinek urtebeteren buruan, larriek bi urteren buruan eta oso larriek, berriz, egin eta hiru urteren buruan, zehapen ebazpena irmo bihurtzen denetik.

111. artikulua. Zehapen prozedura.

Foru lege honetan finkatutako zehapenak ezarri aurretik kultur arloko departamentu eskudunak zehapen prozedura bat tramitatuko du, foru legeria orokorrean edo, halakorik ez bada, administrazio prozedura erkideari buruzko estatuarenean ezarritako printzipioen arabera.

112. artikulua. Kautelazko neurriak.

1. Zehapen prozeduren tramitazioaren ardura duten organoek, ebazpen arrazoituaren bidez eta interesdunari entzunaldia emanik, zehapen prozedura hastea onartu ondoren, neurriak hartuko dituzte, kultur ondareko ondasunak babestu eta kontserbatzeko.

2. Zehazkiago, kautelazko neurri gisa har daitezke jarduera ez- zilegian erabilitako baliabide eta tresneria dekomisatzea, jarduerak etetea, establezimendu edo lokalak ixtea, fidantzak ezartzea eta kultur ondareko ondasunen salerosketan jarduten duten pertsonek dauzkaten ondasunak kautelaz gordailatzea, zilegi den moduan eskuratuak dituztela frogatu ezin badute.

113. artikulua. Delitu edo hutsegite diren jokabideak.

1. Zehapena jartzeko eskumena duen organoaren ustez delitu edo hutsegite zantzuak baldin badaude, Fiskaltzari jakinaraziko dio, eta ez dio jarraipenik emanen zehapen prozedurari, harik eta agintaritza judizialak erabakia eman arte.

2. Halaber, administrazio organoak prozeduraren ibilbidea eten eginen du administrazioaren zehapen prozedura bati hasiera eman eta egintza berei buruzko prozesu penal bat abian dela jakin orduko.

3. Zehapen penala baldin badago, ez da administrazio zehapenik jarriko, nahiz eta kaltetutako errealitate fisikoa lehengoratzeko eta egindako kalteen ordaina emateko neurriak hartu ahal izanen diren.

Delitu eta hutsegitea badela ezin erabaki izan baldin bada, zehapen prozedurarekin jarraitu ahal izanen da, jurisdikzio eskudunak frogatutzat ematen dituen egintzetan oinarriturik, halakorik bada.

Lehen xedapen gehigarria . Espainiako ondare historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak babesturiko ondasunak Nafarroako Kultur Ondarearen Erregistroan inskribatzea.

1. Interes kulturaleko ondasun deklarazioa duten Nafarroako kultur ondareko ondasunek kalifikazio hori izaten jarraituko dute eta halaxe inskribatuko dira Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan.

2. Espainiako ondare historikoko ondasun higigarrien inbentario orokorrean inskribaturiko Nafarroako kultur ondareko ondasunak zuzenean sartuko dira ondasun inbentariatuen sailean eta halakotzat inskribatuko Nafarroako Kultur Ondareko Ondasunen Erregistroan.

Bigarren xedapen gehigarria . Interes kulturaleko eta inbentariaturiko ondasun deklaratzea foru legearen indarrez.

1. Interes kulturaleko ondasun deklaratzen dira foru lege honen indarrez:

a) Labar-artearen adierazpenak gordetzen dituzten haitzuloak, babesleku eta tokiak, eta historiaurreko adierazpen megalitikoak.

b) Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren titulartasuneko museoetako bildumetako ondasun higigarriak eta haien instalazioetarako baliatzen diren higiezinak.

2. Ondasun inbentariatu deklaratzen dira foru lege honen bitartez Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean agertutako hilarri diskoideak, XX. mendea baino lehenago eginak badira.

Hirugarren xedapen gehigarria . Santiago Bidea Nafarroan babestu eta ezagutaraztea.

Foru Komunitateko erakundeek Santiago Bidea osatzen duten bide historikoen multzoa babestuko dute, eta haiek ezagutarazteko eta ikuspegi kulturaletik haiei balioa emateko eginkizunean erromes-bide horrek zeharkatzen dituen gainerako erkidegoekiko elkarlana sustatuko dute. Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko arauek jasotako zedarritze- eta babes-xedapenez gain, egoki diren neurriak hartuko dira, bideak eta beren ingurua osoki seinalizatzeko eta erromes eta bisitariei informazioa eta laguntza emateko guneak sortzeko.

Lehen xedapen iragankorra . Foru lege honek indarra hartzean hasita zeuden prozedurak.

Foru lege honek indarra hartzean hasita zeuden prozedurak hasiera eman zitzaienean indarrean zeuden xedapenen arabera tramitatu eta ebatziko dira.

Bigarren xedapen iragankorra . Erregelamendu xedapenen indarra.

Foru lege honetan aurreikusitako erregelamendu arauek indarra hartu bitartean, orain arte indarrean zeudenak aplikatuko dira, honetan ezarritakoari aurka egiten ez dioten guztian.

Hirugarren xedapen iragankorra . Nafarroako kultur ondareko ondasunen existentziaren berri emateko epea.

Foru lege honek indarra hartzean Nafarroako kultur ondareko ondasunak dauzkatenek bi urte izanen dituzte horren berri emateko kultur arloko departamentu eskudunari, lehenago eman ez badiote, foru lege honek ezarritako babes bereziko ondasun sailetakoren batean sartu ahal izateko.

Laugarren xedapen iragankorra . Foru lege honek indarra hartu aurretik baimendutako indusketa arkeologikoak.

Foru lege honek indarra hartu aurretik jarduera arkeologikoetan aritzeko baimena duten pertsonek, baimendutako jarduerak erabat bukatuak ez baldin badituzte, honako hauek eman beharko dizkiote kultur arloko departamentu eskudunari foru lege honek indarra hartu eta bi urteko epean: bukaerako txostena, material grafikoa edo dokumentala, jardueren egunkaria eta aurkitutako material arkeologikoen inbentarioa. Gainera, departamentuak esaten dien museo edo zentroaren esku jarriko dituzte eskuratutako materialak.

Bosgarren xedapen iragankorra . Nafarroako kultur ondarea osatzen duten ondasunen salerosketan jardun ohi diren pertsona eta entitateen Erregistroan inskribatzeko epea.

Foru lege honek indarra hartzean kultur ondareko ondasunen salerosketan jardun ohi diren pertsona eta entitateentzat sortutako Erregistroan inskribatu behar dutenek urte beteko epea dute horretarako, hori arautzen duen Erregelamenduak indarra hartzen duenetik hasita.

Seigarren xedapen iragankorra . Monumentuetako osagaiak erretiratzeko epea.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik bi urteko epean foru lege honen 39. artikuluan aipatzen diren iragarki, burdin-hari, antena eta hodiak kendu egin beharko dituzte instalazio horien arduradunek.

Zazpigarren xedapen iragankorra . Hirigintzaplaneamenduko katalogoetan jasotako higiezinak garrantzi lokaleko ondasun deklaratzea, foru lege honek indarra hartu aurretik txostena egin zaienean.

Foru lege honek indarra hartu aurretik kultur arloko departamentu eskudunak txostena egin eta hirigintza-planeamenduko katalogoetan jasotako higiezinak ez dira garrantzi lokaleko ondasun deklaratutzat hartuko, salbu eta toki entitateak hala proposatzen badu, eta betiere departamentu hark egindako txostena eta hirigintzako legerian ezarritako tramitazioa beharko dira. Halaber, departamentu hark zilegi du toki entitateei eskatzea katalogo horietan sartzeko.

Zortzigarren xedapen iragankorra . Udalaren hirigintzaplaneamendua, eraikin babestuen katalogorik ez denean.

Eraikin babestuen katalogorik ez duten udalen hirigintza-planeamenduetan, Nafarroako kultur ondareko ondasun higiezinen katalogoan sarturiko jarduketak egiteko, kultur arloko departamentu eskudunaren txostena beharko da. Horretarako, departamentu horrek inbentarioan sarturiko ondasunen zerrenda bidaliko du herri horietako bakoitzera.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzea

Indarrik gabe gelditzen dira foru lege honek xedatzen duenaren aurkako maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak; horrek ez du ezertan galarazten lehen eta bigarren xedapen iragankorretan xedatutakoa.

Azken xedapenetako lehena . Zehapenak nola errebisatu eta eguneratu.

Nafarroako Gobernuak foru dekretuz eguneratuko ditu Foru lege honetan aurreikusitako zehapenen zenbatekoak.

Azken xedapenetako bigarrena . Nafarroako Gobernuari baimena ematea.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena . Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hiru hilabetera hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruean, 2005eko abenduaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0522889

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web