(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

19/1998 FORU LEGEA, abenduaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruzkoa Nota de Vigencia

BON N.º 147 - 09/12/1998



ZIOEN AZALPENA

1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legearen 22. artikuluak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuko langile-gastuen kapituluan sartu beharreko kontusail bat ezarri zuen, "unibertsitateko irakasleen ordainketak gehitzeko, indarra duen legeriaren arabera. Hala ere, aipatu kopurua erabiltzeko baldintza izango da Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen ordainketei buruz hartu duen erabakia, 1993ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin eta organo eskudunek proposatuta".

1. artikulua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, Gobernu Batzordeak proposaturik, Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatutako Lege Organikoaren 33. artikuluaren 1. idazatian esaten diren kidegoetakoak diren irakasle funtzionarioei ordainketa kontzeptuak emateko erabakia hartu ahalko du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak Parlamentuari bidaliko dizkio, ezagun ditzan, irakasleentzako ordainketa osagarria banaka emateko aintzat hartu dituen irizpideak, banakako osagarri hori betetzen hasi baino lehen

2. artikulua.

Unibertsitateko urteko aurrekontuan ondokoak zehaztuko dira:

a) Langileen gastuen kapituluaren barrenean, 1. artikuluan aipatzen diren ordainketa kontzeptuak aplikatzetik heldu den zenbateko osoa

b) Onuradun bakoitzari dagokionez, zenbateko oso hori banatzeko Gizarte Kontseiluak -Gobernu Batzordeak proposatuta- hartu dituen irizpideak, Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 46.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

c) Banakako ordainketa kontzeptu hauetako bakoitza jasoko duten pertsonen banakako zerrenda, bakoitzak jasoko dituen zenbatekoak zehaztuta

3. artikulua.

Lehenengo artikuluan aipatzen diren ordainketa kontzeptuak aplikatzeko urtean baimendutako gehieneko zenbatekoa, osotara, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeek ezarriko dutena izanen da Nota de Vigencia.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bizilekuko osagarria, irakasteaz arduratzeagatikoa eta irakasleak parekatzeko deiturikoak direla-eta, 1993ko urtarrilaren 1etik 1998ko urtarrilaren 1era bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileei emandako zenbatekoen aplikazioari buruzko erabakia Gizarte Kontseiluak hartuko du, Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, baina ezin izanen da aurrekontu ekitaldi bakoitzean benetan emandako zenbatekoa gehitu.

XEDAPEN IRAGANKORRA

1998ko aurrekontu ekitaldirako baimendutako gehieneko zenbateko osoa, 1998ko urtarrilaren 1etik aitzina ondorioak izateko aplikatu ahalko da, 1. artikuluan xedatutakoarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko abenduaren batean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A9811104

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web