(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

17/2001 FORU LEGEA, uztailaren 12koa, Nafarroan merkataritza arautzen dueña Nota de Vigencia Nota de Vigencia

BON N.º 86 - 16/07/2001



  LEHENBIZIKO TITULUA. Xedapen orokorrak

  I. KAPITULUA. Helburua eta aplikazio eremua.

  II. KAPITULUA. Txikizkako merkataritza

  III. KAPITULUA. Merkataria, sustatzailea eta operadorea


  BIGARREN TITULUA. Merkataritzaestablezimenduak Nota de Vigencia

  I. KAPITULUA. Merkataritzaestablezimendua: kontzeptua eta motak Nota de Vigencia

  II. KAPITULUA. Merkataritzaestablezimenduak jartzea Nota de Vigencia

  1. Atala. Aplikatu beharreko printzipioak Nota de Vigencia

  2. Atala. Merkataritzaerabileraren lurralde antolaketari eta hirigintza antolaketari buruzko araupetzea Nota de Vigencia

  3. Atala. Establezimendua baimentzea Nota de Vigencia

  III. KAPITULUA. Baimena behar duten beste saltoki batzuk Nota de Vigencia


  HIRUGARREN TITULUA. Merkataritza ordutegiak


  LAUGARREN TITULUA. Txikizkako merkatarien betebeharrak


  BOSGARREN TITULUA. Eskaintza bereziak

  I. KAPITULUA. Xedapen komunak

  II. KAPITULUA. Motak


  SEIGARREN TITULUA. Salmenta bereziak


  ZORTZIGARREN TITULUA. Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Behatoki Aholkuemailea Nota de Vigencia


  BEDERATZIGARREN TITULUA. Zehapen araubidea

  I. KAPITULUA. Eskumena eta prozedura

  II. KAPITULUA. Administrazio arauhausteak

  III. KAPITULUA. Isunak


  X. TITULUA. Merkataritza txikiari laguntzeko neurriak


  XI. TITULUA. Handizkako merkataritza


ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Hobekuntza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko Lege Organikoko 56.1.d) artikuluan xedatuaren arabera, Nafarroak eskumen osoa du barne merkataritzaren gainean, deusetan ukatu gabe prezioen politika orokorra, ondasunen zirkulazio librea lurralde nazionalean eta lehiaren defentsari buruzko legeria.

Foru lege honek gure Foru Komunitateko barne merkataritza -hari buruzko arau eta erregelamenduak sakabanaturik daude- antolatzen du. Espainiako Konstituzioko 38, 51 eta 131. artikuluek ezarritako esparruan oinarritzen da eskumen hori baliatzea. Halatan, aintzat hartu dira merkataritza modu berrien azterketa eta erregulazioa, enpresa askatasunaren defentsa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideen babesa eta bermea eta txikizkako merkataritzaren dinamizazioa, sektore sentibera hori ekonomian eta, oro har, gizartean gertatzen diren aldaketei azkar egokitzearren.

Nafarroako merkataritza sektorean aldaketa handiak ari dira gertatzen, ekoizleengan, kontsumitzaileengan eta bereziki merkatariengan eragina dutenak. Merkaturatzeko metodo eta sistema berriak sortu dira, dimentsio ertain eta handikoak, eta horren eraginez aldatzen joan dira merkataritzan zeuden saltzeko modurik usadiozkoenak.

Hartara, foru lege honen printzipio gidariek hirigintza eta ekonomia interesak harmonizatu nahi dituzte, usadiozko sektoreak kalterik izan ez dezan eta merkatuko lehentasun egoerarik gerta ez dadin; baina, aldi berean, kudeatu, administratu, saldu eta zerbitzu emateko modu berriak sustatu nahi dira, ahaztu gabe noski enpresa askatasunari zor zaion errespetua eta txikizkako merkatarien hainbat betebeharren aurrean kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes ekonomikoei zor zaien babesa.

Foru lege honek zortzi titulu ditu. Haietan zehazten da jarduteko esparrua eta definitzen da legearen helburua. Hainbat saltoki motaren kontzeptuaren araberako zerrenda egiten da, horien definizioa emanez, eta bereziki arautzen da saltoki handi eta ertainetarako merkataritza-lizentzia berariazkoa, eta horiek emateko irizpideak finkatzen dira.

Arautu egiten dira merkataritza ordutegiak, eskaintza bereziko salmentak eta salmenta bereziak, eta Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroa sortzen da.

Orobat arautzen dira etxez etxeko salmenta, kate edo piramide gisako salmenta eta aldizko salmenta.

Merkataritza elektronikoari eta handizkako merkataritzari buruz etorkizunean araudi osoa eman ahal izateko ere, hasierako erregulazioa ematen da.

Azkenik, lege testuan hitzez hitz jaso nahi izan dira merkataritza txikiari laguntzeko hainbat neurri, lehia librea ezertan ere galarazi gabe haren egitura hobetu eta modernizatzeko moduan egon dadin eta erabat lehiakorra izan dadin.

LEHENBIZIKO TITULUA. Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA. Helburua eta aplikazio eremua.

1. artikulua. Helburua.

Foru lege honen helburua da Nafarroako Foru Komunitateko txikizkako merkataritza arautzea, eta, horrela, merkataritza egiturak hobetu eta modernizatzea, bai eta eskaintza bereziak egiten dituzten zenbait jarduera normalizatzea ere.

2. artikulua. Printzipio gidariak Nota de Vigencia.

Foru lege honek hurrengo oinarrizko printzipioak izanen ditu, eta hurrengoak bultzatuko:

a) Nafarroako udaletako hiriguneetan txikizkako merkataritzaren sistemari eustea.

b) Merkataritzaren eskaintzan eta aniztasunean berdintasun eta aniztasun baldintzak betetzea.

c) Merkataritza-jardueren hazkundea harmoniatsua eta orekatua izatea, hiri ingurunean garapen iraunkorra lortzea helburu.

d) Zerbitzuen kalitatean maila handiari eustea.

e) Agente sozialen -bereziki, kontsumitzaileen- parte-hartzea merkataritzaren garapenean.

3. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean egiten diren merkatari tza jarduerei aplikatuko zaie foru lege hau.

Legedi berariazkoa duten txikizkako merkataritza jarduerek legedi horren osagarri izanen dute foru lege hau.

Lege hau aplikatzeko ez da kontuan hartuko txikizkako merkataria, aldi berean, eskaintzen dituen salgaien fabrikatzailea den edota salgai horien handizkako merkataria.

2. Hurrengoek berariazko arauak dituzte eta foru lege honen aplikazio eremutik at daude:

a) Nekazariek eta abeltzainek eginiko zuzeneko salmenta, nekazaritza eta abelazkuntzako produktuak egoera naturalean eta produkzio lekuan saltzen direnean, edo, baita ere, ekoizpena biltzeko kooperatibetan saltzen direnean.

b) Artisauek beren lantegietan, ferietan eta sektoreko azoketan eginiko produktu salmenta.

II. KAPITULUA. Txikizkako merkataritza

4. artikulua. Kontzeptua.

Foru lege honen ondorioetarako, txikizkako merkataritza da merkatuan produktu naturalak edo elaboratuak azken buruko hartzaileei helaraztea edo eskaintzea helburu duen jarduera profesionala, irabazi asmoz egina denean, eta kontuan izanik saltokia erabiliz edo erabili gabe egin daitekeela.

5. artikulua. Txikizkako merkataritzaren jarduera eta produkzioa nahiz handizkako banaketaren jarduera batera izatea Nota de Vigencia.

1. Foru lege honen eraginetarako, handizkako merkataritza-jardueratzat ulertzen da hartzaile gisa beste merkatari edo enpresari batzuk dituena, amaierako kontsumitzaileez bestekoak direnak.

2. Txikizkako jarduerak eta handizkako jarduerak establezimendu berean batera izateak ondorio gisa izanen du establezimendu horretako azalera osoa foru lege honetan ezarritakoei lotuta egotea, txikizkako jarduerarako erabiltzen den azalera establezimenduaren azalera osoaren hirutik bat baino gehiago denean.

6. artikulua. Kooperatibak eta antzeko forma juridikoak.

Kooperatibek edo antzeko beste forma juridiko batzuek ezberdindu egin beharko dute zer eskaintzen dien bazkideei eta zer beste guztiei. Bazkide ez direnei zer eskaintzen zaien horri aplikatuko zaio foru legea, eta bazkide direnei eta ez direnei zer eskaintzen zaien argi eta garbi agertzen ez denetan ere foru legea aplikatuko da.

7. artikulua. Merkataritzan aritzeko debekuak eta mugak.

1. Ezin izanen dira merkataritzan aritu, araudiak berariaz hori debekatzen dien enpresaburuez gain, enpresaburu indibidualak nahiz sozietateak, baldin eta, zertan aritzen diren, jarduera horretako arau bereziek esklusibotasunez aritzeko beharra ezartzen badiete.

2. Espreski debekatzen da azken buruko hartzaileari salgaiak erakutsi eta saltzea bai eta salgaien katalogoak, liburuxkak edo publizitatea igortzea edo ematea, baldin eta salgai horien jatorria merkataritzan aritzen ez diren pertsonak badira eta, pertsona horien jardueraren ondorioz, helburu nagusia bada merkataritza-eskaintzari atxikiriko maileguak, gordailuak eta antzeko eragiketak egitea, halako moduz non bata egitea ezinezkoa baita bestea egin gabe.

Edonola ere, horrelakorik badela uste izanen da erosleak aipatutako pertsonei salgaien eskabideak egiten badie edo haien saltokietan salgaiak erosten baditu Nota de Vigencia.

III. KAPITULUA. Merkataria, sustatzailea eta operadorea

8. artikulua. Merkataria.

Foru lege honen ondorioetarako, merkataritzat hau hartuko da: merkataritzan aritzeko ahalmena izan eta bere izenean, eta ohiko lanbide gisa, txikizkako merkataritzan aritzen den pertsona fisiko edo juridikoa.

9. artikulua. Sustatzailea.

Sustatzailea da 13, 14 eta 15. artikuluetan ezarritako saltoki bat proiektatu, sustatu edo eraikitzen duen pertsona fisiko edo juridikoa, eta haren funtzionamendua eta kudeaketa antolatzen duena, ondoren saltzeko edota zuzenean edo zeharka ustiatzeko.

10. artikulua. Merkataritzako operadorea Nota de Vigencia.

Operadoretzat hartuko da merkataritza-establezimenduaren baimena behar duen merkataritza-establezimendu baten titularra den pertsona fisikoa nahiz juridikoa.

11. artikulua. Sustatzaileen eta operadoreen eskubideak.

Sustatzaile eta operadoreen eskubidea da libre aritzea haien jardueran, arloko legedia muga dutela.

12. artikulua. Sustatzaileen eta operadoreen betebeharrak Nota de Vigencia.

Sustatzaileek eta operadoreek hurrengo betebeharrak dituzte:

a) Saihestu egin beharko dute edozein motatako lehia desleiala edo publizitate engainagarria.

b) Saihestu egin beharko dute monopolio gisa aritzea edo merkatua mendean balute bezala aritzea.

c) Merkataritza-instalazioaren ezarpenak sortzen dituen hirigintza-obra guztien gastuak bere kargura egitea, ingurumenaren gaineko eraginen zuzenketatik sortutako gastuak finantzatzea eta bere kontura zirkulazioa eta eskaerak eta baimenak adierazten dutenaren arabera sarbideak antolatzeko neurriak hartzea.

BIGARREN TITULUA. Merkataritza-establezimenduak Nota de Vigencia

I. KAPITULUA. Merkataritza-establezimendua: kontzeptua eta motak Nota de Vigencia

13. artikulua. Kontzeptu orokorra Nota de Vigencia.

Honakoak hartuko dira merkataritza-establezimendutzat: merkataritza-jarduera baliatu ohi duten lokalak eta izaera finko eta iraunkorreko instalazioak nahiz eraikuntzak, alde batera utzita banaka nahiz taldekako guneetan eginak diren eta alde batera utzita modu iraunkorrean nahiz egun edo sasoi jakinetan eginak diren.

Merkataritza-establezimendu izatetik kanpo geratzen dira bide publikoan kokatutako guneak, toki entitate eskudunen baimena dutenak txikizkako salmenta-jarduera ez-egonkorrean jarduteko.

14. artikulua. Sailkapen orokorra Nota de Vigencia.

Txikizkako merkataritza-establezimenduak, oro har, banakakoak edo kolektiboak izan daitezke; kolektiboen artean, berriz, bereizi behar dira merkataritza-guneak eta merkataritza-barrutiak.

15. artikulua. Merkataritzaestablezimendu kolektiboak Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendu kolektibotzat hartuko dira, foru lege honen eraginetarako, merkataritza-eremu bereko eraikin batean edo eraikin batzuetan kokaturiko establezimenduen multzo batek osatutakoak, non hainbat gisatako merkataritza-jarduerak egiten baitira.

Bi establezimendu edo gehiago merkataritza-eremu berekotzat joko dira baldin eta inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

a) Sarbide komuna, bide publikotik, merkataritza-eremu bateko merkatariek edo bezeroek bakarrik edo lehentasunez erabiltzen dutena.

b) Aparkaleku partekatuak edo elkarren ondokoak, betez ere merkataritza-eremuko bezeroek erabiltzekoak.

c) Merkatarientzako nahiz merkataritza-eremuko bezeroentzako zerbitzu komunak;

d) Izen komuna edo irudi komuna emanen dioten bestelako elementuak egotea.

2. Betiere, merkataritza-establezimendu kolektibotzat hartuko dira merkataritza-guneak eta merkataritza-barrutiak.

3. Merkataritza-gunea da batasun baten moduan kokatutako, pentsatutako eta kudeatutako merkataritza-establezimenduen, salmenta-guneen edo zerbitzuen multzo bat da.

4. Merkataritza-barrutia merkataritza-eremu berean bildutako merkataritza-establezimenduen multzo bat da.

Orobat hartuko dira merkataritza-barrutitzat merkataritza-poligonoak edo -kontzentrazioak, hau da, banakako merkataritza-establezimenduen nahiz merkataritza-establezimendu kolektiboen multzoa, egoitza-erabilera nagusiki duten lurzoru urbanizagarrietatik edo hiri lurzoruetatik kanpo daudenak eta haien artean 300 metro linealeko distantzian dauden txikizkako bi merkataritza-establezimendu edo gehiago daudenean.

Distantzia hori neurtuko da establezimenduko edozein puntutatik hasi (horren barne direla zerbitzuak eta aparkalekuak) eta establezimenduaren beste edozein puntutaraino, oinezkoentzako ibilbide ahalik eta laburrenetik joanda edo, oztopo fisiko nabarmenak daudenean, ibilgailuz eginiko ibilbidetik.

5. Honakoak ez dira merkataritza-establezimendu kolektibotzat hartuko:

a) Mugaz haraindiko eremuetako merkataritza-establezimenduak, nahiz eta merkataritza-eremu bakarrean egon.

b) Etxebizitzetarako, hoteletarako edo bulegoetarako eraikinen etxabeetan kokaturiko merkataritza-establezimenduak, baldin eta etxebizitzetarako erabilera nagusia duen hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian badaude.

1. Atala. Aplikatu beharreko printzipioak Nota de Vigencia

16. artikulua. Merkataritzaestablezimenduak jartzeko bete beharreko printzipioak Nota de Vigencia.

Txikizkako merkataritza-establezimenduak jartzeko edo ezartzeko, honako printzipioak bete beharko dira:

a) Zerbitzuak ematen dituztenek libreki ezartzeko askatasuna izatea eta enpresa-askatasuna egotea merkatuko ekonomiaren esparruan.

b) Zerbitzuen jarduera batean hasteko izapideak eta zerbitzu horietaz baliatzea erraza izatea.

c) Proportzionaltasuna baimenak ematerakoan, interes orokorraren alde.

d) Merkataritza erraztea udaletako hirigunearen barruan; halaber, hiriaren berritzea eta birsortzea erraztea.

e) Egoitza-erabileren eta merkataritza-jardueren artean harmonia daukan hiri-eredua indartzea.

f) Merkataritza-jardueren hazkunde harmoniatsua eta orekatua izatea, hiri ingurunean garapen iraunkorra lortzea helburu, lurraldearen gaineko ezarpenen eragina ahal den guztian gutxituz.

g) Mugikortasuna gutxitzea, azpiegitura publikoak kongestionatzen dituzten eta kutsadura atmosferikoa areagotzen duten beharrik gabeko joan-etorriak saihesteko.

h) Eskaintzaren eta operadoreen aniztasuna bermatzea, eta sektore guztietako herritar guztiei ahal diren aukera zabalenak eskaintzea, bereziki menpekotasun egoeran daudenei.

i) Aurrezkia eta efizientzia energiaren kontsumoan, eta energia berriztagarriak bultzatzea.

j) Jarduerak sortutako hondakinen kudeaketa egokia, hondakin horiek gutxitzera eta, bereziki, elikagaien hondakinak aprobetxatzera bideratutako neurriekin Nota de Vigencia.

2. Atala. Merkataritza-erabileraren lurralde antolaketari eta hirigintza antolaketari buruzko araupetzea Nota de Vigencia

17. artikulua. Lurraldearen antolamenduko planak Nota de Vigencia.

Lurraldearen antolamenduko planek lurraldean merkataritza-establezimenduak antolatzeko irizpideak jaso beharko dituzte beren determinazio lotesleen artean, eta aurreko artikuluan jasotzen diren aplikazio-printzipioei lotuko zaizkie.

Ondoko hauek hartuko dira irizpide orokor gisa:

a) Saltokiak non ezarri erabakitzean, udaletako hiriguneek lehentasuna izanen dute; hori horrela izanen da baita foru lege honen ondorioz udalez gaindiko planen menpe gelditzen diren establezimenduetarako ere.

b) Dotazio osagarria eta etxebizitza-erabilerei eta merkataritza-jarduerei lotutakoa.

c) Merkataritza-jardueren lurraldeko ezarpenak daukan eragina gutxitzea, zehazki honako esparruetan: mugikortasuna, kutsadura atmosferikoa, energiaren kontsumoa eta zoruaren okupazioa.

18. artikulua. Udal plan orokorrak Nota de Vigencia.

1. Udal plan orokorrek merkataritza-erabileraren araberakoak izan beharko dute, eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea ere bete beharko dute, bai eta foru lege honetan ezarritako printzipio eta irizpideak eta lurraldearen antolamenduko planak ere.

2. Udal planeamendu orokorrak, merkataritza-erabilera dela eta, honako determinazioak bete beharko ditu:

a) Merkataritza-erabilera generikora eta merkataritza-establezimendu handiaren erabilera berariazkora ondoen egokitzen den hiri lurzoruen eta urbanizagarrien mugaketa, foru lege honetako 16., 17. eta 19.6 artikuluetan jasotzen diren printzipioekin bat.

b) Merkataritza-erabilerako dotazio bat, etxebizitza kolektiboen eraikin bateko etxabeetan jarria, etxebizitza bakoitzeko 3 metro koadrokoa. Dotazio horretan ezin izanen da baimendu establezimendurik, baldin eta bere ezaugarriak direla-eta udalez gaindiko plan sektorial baten xede baldin bada.

c) Merkataritza antolatzeko eta hartara erakartzeko plan bat. Hiriguneetako eta dentsitate demografiko handiko etxebizitza-esparruetako merkataritza guneak edertzeko eta hirigintzaren aldetik hobetzeko neurriak edukiko ditu.

3. Atala. Establezimendua baimentzea Nota de Vigencia

19. artikulua. Merkataritzaestablezimenduak baimentzea eta ezartzea udalez gaindiko plan sektorial baten bidez Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendua jartzeko, oro har, ez da baimenik beharko.

2. Operatzaileak edo sustatzaileak sustatutako udalez gaindiko plan sektorial bat izapidetzearen mende geratuko da merkataritza-establezimendu handiak jartzea, bai eta jadanik jarrita daudenak handitzea ere, baldin eta hasierako azalera 500 metro koadro baino gehiago handitzen bada, eta behin bakarrik, fou lege honetan ezarritako irizpideekin bat.

3. Txikizkako merkataritza-establezimendu handitzat hartuko dira txikizkako merkataritzan aritzen diren establezimendu indibidual edo kolektiboak, baldin eta produktuak saltzeko eta erakusteko duten azalera erabilgarria 2.500 metro koadro baino handiagoa bada".

4. Azalerak zenbatzerakoan, produktuak saldu eta erakusteko azalera erabilgarritzat edo zerbitzuak erakusteko azalera erabilgarritzat hartuko da produktuak erakusgarri izaten dituena, ohiz ala noizik behinka, bai eta pertsonen pasabide diren lekuak, eta, orobat, produktuak aurkeztu, eman eta kobratzeko diren lekuak. Ez dira azalera erabilgarritzat hartuko, inola ere, bulegoak, aparkalekuak, jendeak bisita ez ditzakeen zamalanetarako eremuak eta biltegiak, eta, orokorrean, jendearen sarrera murriztuta duten leku edo instalazio guztiak.

5. Merkataritza-establezimendu handien kontzeptutik at geratzen dira udal merkatuak eta ibilgailuen nahiz erregaien, makineria industrialaren, lorezaintzako gaien eta eraikuntza nahiz saneamenduko gaien salmentakoak, bai eta mugaz haraindiko eremuetakoak ere.

6. Merkataritza-establezimendu handiak egoitza-erabilera nagusiko lurzoru urbanizagarrietan edo hiri lurzoruetan soilik instalatu ahal izanen dira. Egoitza-erabilera nagusitzat hartuko da ondokoa: etxebizitza kolektibo jarraituko 250 etxebizitzako edo 600 biztanleko egoitza-eremua, hektarea bakoitzeko 40 etxebizitzako egoitza-dentsitatea duena. Salbuespen gisa, orobat jarri ahal izanen dira berreskuratutako industria-eremuetan, hiriaren edo hiri-bilbearen zati badira.

7. Artikulu honetako 2. idatz-zatian aipatzen diren plan sektorialek jarduketa-eremuan indarrean diren lurraldearen antolamenduko tresnen determinazioak bete beharko dituzte, eta, betiere, sortzen den mugigarritasunari buruzko azterlan bat jasoko dute, bai eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko Planak eta Nafarroako Gobernuko departamentuek eska ditzaketenak ere.

20. artikulua. Merkataritzaestablezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabidea Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortu nahi duten interesdunek kasuan kasuko eskabidea aurkeztu beharko dute lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloko eskumena duen departamentuan edo, hala badagokio, instalatuko den udalerriko udalean.

2. Eskaria behar den bezala sinatuta aurkeztuko da eta, interesdunen ordezkariak dauden kasuetan edo interesdun anitz dagoenean, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

3. Eskaria bide telematikoak erabiliz aurkeztu ahal izanen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4 11/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

4. Interesdunek, eskabidean, adierazi ahal izanen dute posta elektronikoko zein helbidetan jaso nahi dituzten kasuko jakinarazpenak. Kasua bada, Administrazioak behar diren jakinarazpenak eginen ditu, apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

5. Interesdunek eskariak aurkezteko bide telematikoa aukeratzen baldin badute, eskariaren ale bat baizik ez dute aurkeztu beharko, eta behar den dokumentazioa erantsi beharko dute. Baldin eta eskaria aurkeztu izana ziurtatuko duen eskariaren kopia zigilatua lortu nahi badute, eskariaren beste kopia bat aurkeztu beharko dute, bai eta erantsitako dokumentazioaren ale bakoitzaren kopia bat ere.

6. Interesdunek, eremu euskaldunean, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan araututakoaren arabera, eskaria gaztelaniaz, euskaraz edo elebitan aurkeztu ahal izanen dute.

7. Eskaria, erantsi beharreko dokumentu guztiak edo erantsi beharreko dokumenturen bat Europako Batasuneko hizkuntza ofizialen batean aurkeztu nahi duten interesdunek dokumentu horien gaztelaniazko itzulpena, zinpekoa izan gabe ere, aurkeztu beharko dute.

21. artikulua. Merkataritzaestablezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabideari erantsi beharreko dokumentazioa Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendua jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabidean, interesdunek beren identifikazioari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bai eta arau honetan zehaztutako dokumentazio teknikoa eta administratiboa ere.

2. Honakoa izanen da eskatzailearen edo interesdunaren identifikazioari buruzko dokumentazioa.

a) Eskatzailea pertsona fisiko bat denean, NANaren kopia konpultsatua erantsi beharko da.

Eskatzailearen NANean agertzen den helbidea helbide fiskalaz beste bat denean, gainera, helbide horren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

b) Eskatzailea pertsona juridikoa denean, honakoak aurkeztu beharko dira:

Lehena. Entitatearen eratzeari buruzko notarioaren eskritura, bai eta eskritura hori aldatzeko geroan egiletsi diren gainerako eskriturak ere, halakorik balitz.

Aurkezten diren eskrituren kopiek kasuko erregistroan inskribatuta egon beharko dute, eta inskripzio hori egiaztatu beharko da.

Eratzeari buruzko eskrituran edo haren ondorengo aldatze-eskrituretan agertzen den eskatzailearen helbidea bere helbide fiskalaz beste bat denean, gainera, helbide horren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Bigarrena. Entitate eskatzailearen izenean agertzen denaren ordezkaritza-ahalordeari buruzko notario-eskritura.

Hirugarrena. Bidezkoa den kasuetan, Administrazioaren organoak edo entitate eskatzailearen eskumen asimilatuak dituen organoak emandako ziurtagiria aurkeztuko da. Ziurtagiri horretan, entitatearen kalifikazioaren berri emanen da, hain zuzen ere enpresa txikia edo ertaina den, eta haren akzioen osaeraren berri ere emanen da, eskaria aurkezten deneko egunari dagokiona.

3. Honakoa izanen da exijitzekoa den dokumentazio tekniko eta administratiboa:

a) Oroitidazkia eta oinarrizko proiektua, teknikari eskudunak sinatua, arau hauen arabera eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa onesten duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren arabera exijitzekoa zaion gutxieneko edukiarekin.

b) Eraikina kokatu nahi den lurralde-eremuari dagokion udalaren txostena, egin nahi den hirigintza-planeamenduaren erabilerarekin eta proiektuarekin ados dagoela adierazten duena.

c) Eraikina edo eraikinak ezarri nahi diren lursailak horretarako erabil daitezkeela behar adina ziurtatuko duen dokumentazioa.

d) Teknikari eskudunak sinaturiko azterlana, proiektuaren eraginak sorrarazitako mugikortasuna eta mugikortasun horrek ekarritako CO2ren emisio atmosferikoak ebaluatuko dituena.

Azterlanak osotasunez baloratu beharko du proiektuak sorrarazitako mugikortasuna eta, gainera, mugikortasunaren ondoriozko CO2ren emisio atmosferikoei buruzko gutxi gorabeherako kalkulu bat ere jaso beharko du, arauz baimendutako metodologia edo sistemak erabiliz. Emisio atmosferikoei buruzko kalkuluak, nolanahi ere, honako informazioa azalduko du: joan-etorriaren batez besteko distantzia; aurreikusten den ibilgailu-kopurua; ibilgailu motak/km banaketa; kongestionatutako bideetan -nagusietan nahiz bigarren mailakoetan- egonen diren joan-etorrien ehunekoaren kalkulua; ibilgailu motaren araberako batez besteko abiadura.

e) Nafarroako Gobernuko energiaren arloko departamentu eskudunak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko proiektua energia aurrezteko gomendagarrienak diren irizpideekin diseinatu dela.

e bis) Jarduerak sortutako hondakinak kudeatzeko plana, haiek gutxitzera eta zuzen tratatzera bideratua. Elikagai-hondakinik sortuz gero, haiek aprobetxatzeko plana, Nafarroako elikagaien bankuarekiko nahiz antzeko bestelako erakundeekiko akordioen bitartez Nota de Vigencia.

f) Ingurumen eraginaren azterlana eta, kasua bada, ingurumen eraginari buruzko adierazpena, betiere Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko arauetan erregulatutakoari jarraituz.

g) Eskatzaileak emandako ziurtagiria, zeinean zehaztuko baita, behin establezimendua ezarri ondoren, establezimenduaren eragin-eremuan salmentarako azaleran zenbateko ehunekoa izanen duen.

h) Sortzen den tasari dagokion zenbatekoa ordaindu izanari buruzko ziurtagiria.

4. Interesdunak ez ditu aurkeztu beharko jada merkataritzaren arloko eskumenak dituen Nafarroako Gobernuko departamentuaren eskuetan dauden dokumentuak, baina, behar izanez gero, departamentu horri dokumentuak aurkitzeko behar diren datu guztiak eman beharko dizkio.

5. Interesdunak administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkatu ahal izanen du aurreko ataleko b), c), g) eta h) ataletan zehaztutako dokumentuak lortu ez izana.

22. artikulua. Izapidetzeko onartzea merkataritzaestablezimendu bat jartzeko baimena udalez gaindiko plan sektorial baten bidez lortzeko eskabidea Nota de Vigencia.

1. Organo eskudunak egiaztatuko du interesdunak aurkeztutako dokumentazioa foru lege honetan eskatzen dena dela.

2. Aurkeztutako dokumentazioa legez exijitzekoa dena baldin bada, ebazpen bat emanen da, zeinaren bidez izapidetzeko onartuko baita merkataritza-establezimendu bat udalez gaindiko plan sektorial baten bidez jartzeko baimenaren eskabidea.

3. Interesdunak exijitzekoa den dokumentazioa aurkeztu ezean, Administrazioak huts hori zuzentzeko errekerimendua eginen dio, eta gutxienez ere hamar eguneko epea emanen dio horretarako.

Administrazioak errekerimendua egin ondoren eta interesdunak aintzat hartzen ez badu, Administrazioak baimena ezesteko ebazpena emanen du, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

4. Eskaria bestelako izapiderik gabe ezetsi ahal izanen da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren eta interesdunari entzun ondoren, ondorioztatzen denean nabarmen urratzen direla legedia eta lurralde antolamendu indarduna.

5. Egokitzat jotzen badu, Administrazioak interesdunari, irizpenak edo txostenak sinatzen dituzten teknikariei eta eraikina egin nahi den udal dermioko toki administrazioari errekerimendua egin ahal izanen die, aurkeztutako dokumentuak argitu edo osa ditzaten, eta horretarako epe bera emanen die.

Errekerimendua interesdunari zuzenduz gero, hura ez betetzeak 3. idatz-zatian zehaztutako akats-zuzenketa ez betetzeak izanen lituzkeen eragin berak izanen lituzke.

Errekerimendua toki administraziora zuzenduz gero, berriz, epea errekerimendu hori bete gabe iragan bada, ebazteko epea deuseztatu eta interesdunari beste errekerimendu bat igorriko zaio, epe berdinarekin. Bigarren errekerimenduari ere erantzunik ematen ez bazaio, prozedurak bere bidea eginen du eta administrazio eskudunak gaitasuna izanen du langile arduradunei diziplina-erantzukizuna exijitzeko, Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 42.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

23. artikulua. Udalez gaindiko plan sektorialaren edukia Nota de Vigencia.

1. Udalez gaindiko plan sektorialak Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 43. artikuluan ezarritako gutxieneko edukia izanen du. Halaber, foru lege honetako 25. artikuluan ezarritako irizpideen balorazioa bilduko du.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 43.3 artikuluan jasotzen den jardueraren bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlana urbanizazio-jarduerari dagokiola ulertuko da, eta inola ere ez merkataritza-establezimendu handiaren bideragarritasun ekonomikoari.

24. artikulua. Udalez gaindiko plan sektorialak egiteko prozedura Nota de Vigencia.

Udalez gaindiko plan sektorialak Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 45. artikuluan ezartzen den moduan egin eta onetsiko dira.

25. artikulua. Udalez gaindiko plan sektoriala onesteko irizpideak Nota de Vigencia.

1. Udalez gaindiko plan sektoriala onesteko, honako irizpideak eta alderdiak baloratu beharko dira.

a) Foru lege honetan eta Lurraldearen Antolamenduko Planetan ezarritako irizpideei jarraituz prestatu izana.

b) Proiektuak hiri-ingurunean eta hiri-esparruan duen eragina.

c) Lurraldeen arteko oreka.

d) Ingurumenean duen eragina. Ingurumenaren arloko arau sektorialen araberakoa dela ebaluatuko da. Halaber, eragindako mugikortasunetik heldu diren CO2ren emisio atmosferikoen kalkulua hartuko da kontuan; izan ere, proiektua kokatuta dagoen eremuko emisioen batez bestekoaren 100eko 20az azpikoak izan beharko dute, salbu eta ezarrita dagoen eremuko inguruabar bereziek ezinezkoa egiten badute emisio maila horretara iristea.

Betiere, establezimenduaren funtzionamendutik eta sortutako mugikortasunetik heldu diren CO2ren emisioari buruzko kalkuluak hirigintza-garapena bukatzen denerako kalkulatzen diren emisioen batez bestekoa baino ehuneko hogeitik beheitikoa izan beharko du.

e) Bide-sarea eta irisgarritasuna. Horretarako bereziki hartuko dira kontuan bide publiko kolektiboen bitartez iristeko modua egotea eta joan-etorriak larriago ez bihurtzea. Behar adinako bide publiko eta proportziozkoak (mugikortasun azterlanean aurreikusitako neurketaren 100eko 30) ez egoteak udalez gaindiko plan sektoriala ez onartzea ekarriko du, horretarako ezintasuna edo aparteko inguruabarrak justifikatu ezean.

f) Hondakinen kudeaketa eta eragin akustikoa. Eta sortzekoa den merkataritza-gunearen energia-kontsumoaren zenbatespena.

g) Merkataritza-kokapena eta formatuen aniztasuna, herritarrei ahal den aukera gehien bermatze aldera.

2. Halaber, merkataritza-establezimendu handiek honako baldintzak bete beharko dituzte:

a) Teknologikoki eskueran daudenean, ibilgailu elektrikoak kargatzeko hornigailu bat jartzea salmentarako azalera erabilgarriko 2.500 metro koadro bakoitzeko.

b) Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak eskatzen duen efizientzia energetikoaren sailkapena edukitzea.

26. artikulua. Udalez gaindiko plan sektorialaren indarraldia Nota de Vigencia.

Merkataritza-establezimendu handi bat ezartzea baimentzen duen udalez gaindiko plan sektorialak mugarik gabeko indarraldia izanen du, hurrengo artikuluan araututako salbuespen bakarrarekin.

27. artikulua. Udalez gaindiko plan sektoriala iraungitzea Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Gobernuak merkataritza-establezimendu handi bat ezartzea baimendu duen udalez gaindiko plan sektorial bat iraungitzea erabaki ahal izanen du, baldin eta interesdunak ez badu hiru urteko epean jarduera abian jarri, betiere hari egoztekoa den arrazoiren batengatik.

2. Iraungitzeari buruzko deklarazioak espresa beharko du izan, eta interesdunari entzunaldia eman ondoren emanen da.

3. Iraungitzeari buruzko deklarazioa interesdunari eta jarduera kokatu nahi zen dermioko udalari jakinaraziko zaie.

28. artikulua. Merkataritzaestablezimendua jartzeko baimena eskualdatzea Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendua jartzeko baimena behar duten establezimenduak eskualdatzeko, Nafarroako Gobernuko merkataritzaren arloko departamentu eskudunari jakinarazi beharko zaio aurretik.

2. Interesdunak, aurreko idatz-zatian araututako komunikazioarekin batera, lehiaren defentsaren arloan exijitzen diren betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.

29. artikulua. Tasa Nota de Vigencia.

1. Merkataritza-establezimendua jartzeko baimena lortzeko eskabideak honako tasa hau sortuko du: proiektaturiko establezimenduaren erakustokiko eta salmenta-guneko azalera erabilgarriko metro koadro bakoitza bider 4 euro egitearen emaitza.

2. Tasa hori kasuko eskariarekin batera ordaindu beharko da. Tasa ez ordaintzeak prozedura ez abiatzea ekarriko du.

3. Foru lege honetako 22.4 artikuluaren arabera eskaria izapidetzeko ez onartzeari buruzko erabakiak ordaindutako tasa itzultzea ekarriko du.

III. KAPITULUA. Baimena behar duten beste saltoki batzuk Nota de Vigencia

30. artikulua. Azalera ertaineko txikizkako saltokiak Nota de Vigencia.

1. Azalera ertaineko txikizkako saltokitzat hartuko dira txikizkako merkataritzan -askotarikoan edo espezializatuan- aritzen diren saltoki indibidual edo kolektiboak, produktuak nahiz zerbitzuak saldu eta erakusteko duten azalera erabilgarria 1.500 metro koadrokoa baino gehiagokoa eta 2.500 metro koadrokoa baino gutxiagokoa bada, Iruñerrian edo 12.000 biztanle baino gehiagoko herrietan badago.

2. Holako saltokiak irekitzeko eta handitzeko, obra lizentziak eta irekitzeko lizentziak beharko dira eta udalek horiek emateko jarritako baldintzak bete beharko. Aurretik, hala ere, azterlan bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita saltokiak hirigintzan izanen duen eragina, bai eta nola antolatuko diren trafikoa eta aparkalekuak. Azterlanean argi eta garbi frogatuko da saltokia jarriko den lurra egokia dela hirigintzaren aldetik, eta adieraziko da zer azalera izanen den aparkalekuetarako eta horietako zenbat izanen diren saltokiaren barrenean.

31. artikulua. "Deskontu larriko" saltokiak deritzenak Nota de Vigencia.

1. Deskontu larriko" saltokiak dira errotazio handiko produktu eta kontsumo arruntekoak txikizka saltzen dituzten saltokiak, baldin eta produktuak saltzeko azalera 500 metro koadrokoa baino gehiagokoa bada eta hurrengo ezaugarrietako hiru badituzte gutxienez.

a) Autozerbitzu eran jarritako elikagaiak izatea nagusi.

b) Eskainitako salgaien ehuneko 50 baino gehiago izan daitezela saltokian egiten den negozioaren kate titularraren merkataritzako marketakoak.

c) Saltokiaren eskaintza guztira hartu eta erreferentzien kopurua mila baino gutxiago izan dadila.

d) Saldutako salgaiak biltzeko poltsek berariazko prezioa izan dezatela.

2. Holako saltokiak irekitzeko eta handitzeko, obra lizentziak eta irekitzeko lizentziak beharko dira eta udalek horiek emateko jarritako baldintzak bete beharko.

Obra lizentziak eta irekitzeko lizentziak emateko ezartzen diren baldintzenpean egonen dira aipatutako saltokiak.

HIRUGARREN TITULUA. Merkataritza ordutegiak

32. artikulua. Lanegunetako ordutegia Nota de Vigencia.

Merkataritza-establezimenduak lanegunetan irekitzeko eta ixteko ordutegia, zeina gehienez ere hamabost ordukoa izanen baita, merkatari bakoitzak libreki hautatuko du, betiere lan-araubidean langileei aitorturiko eskubideak ezertan kaltetu gabe.

Saltokiek asteko lanegunetan beren jardueran aritu ahal izateko izanen duten ordutegi orokorrak ezin izanen du laurogeita hamar orduko kopurua gainditu, eta lan arautegiari lotuko zaio.

33. artikulua. Jaiegunetako ordutegia Nota de Vigencia.

1. Igandeak eta jaiegunak ez dira egun baliodunak izanen Nafarroako Foru Komunitatean merkataritza-jardueran aritzeko, berariaz baimendutakoak izan ezik.

2. Merkataritzaren arloan eskumenak dituen departamentuak, azaroaren 1a baino lehenago, Nafarroako Merkataritzaren Kontseiluari entzun ondoren, hurrengo urteko egutegia ezarriko du, horren barne direla egun balioduntzat hartuko diren igandeak eta jaiegunak. Hamar izanen dira egun balioduntzat joko diren igande eta jaiegunak.

Hauek izanen dira aplikatuko diren irizpideak:

a) Hilabetean gehienez ere egun bat joko da balioduntzat, salbu eta abenduan, zeinean bi ezartzen ahalko baitira.

b) Urtean gehienez ere bi igande hartuko dira balioduntzat. Igandeok ezin izanen dira inola ere elkarren segidakoak izan.

3. Eskuduna den departamentuak egutegi hori aldatzeko aukera izanen du, baldin eta aldatzeko eskari arrazoitua jasotzen badu. Udalek, aldaketak egin nahi badituzte beren udalerrietarako, bi hilabeteko aurrerapenarekin egin beharko dituzte eskariak.

4. Merkataritza-establezimenduak igande eta jaiegun baimenduetan irekitzeko eta ixteko ordutegia, zeina gehienez ere hamabost ordukoa izanen baita, merkatari bakoitzak libreki hautatuko du, betiere lan-araubidean langileei aitorturiko eskubideak ezertan kaltetu gabe.

34. artikulua. Ordutegiei buruzko informazioa.

Saltoki guztietan, erraz ikusteko moduan jarri beharko da saltokiaren egutegia eta ordutegia, hala kanpoan nola barrenean, eta itxita dagoenean ere ikusteko moduan.

35. artikulua. Ordutegi askatasuna.

1. Ondasun eta zerbiztuen merkatuetan lehia areagotzeko presako neurriei buruzko ekainaren 23ko 6/2000 Errege Dekretu-Legeko 43.3 artikuluan ezarritako saltokiek askatasun osoa izanen dute zein egunetan eta zer ordutan irekitzen dituzten erabakitzeko.

2. Merkataritza lokalek ere zein egunetan eta zer ordutan irekitzen dituzten erabakitzeko askatasun osoa izanen dute baldin eta erakusketak egiteko bada edota produktu berri bat ateratzeko merkataritza ospakizun bat; betiere, ezin izanen da ezer saldu, eta, noiz eginen den, gutxienez hilabete lehenago jakinaraziko zaio ospakizunez arduratzen den departamentuari.

36. artikulua. Produktu kulturalak eta turistikoak besterik saltzen ez dituzten saltokiak.

1. Saltokiak zein egunetan eta zer ordutan irekitzen dituzten erabakitzeko askatasun osoa izanen dute produktu kulturalak eta turistikoak besterik saltzen ez dituzten saltokiek, hala museoetan, kultur erakusketetan, erakustaldietarako lokaletan eta abarretan daudenek, nola horietatik kanpo daudenek.

2. Produktu kulturalak dira helburu dutenak giza ezagutzak landu, garatu eta sorraraztea, bai eta ahalmen intelektualak erabiltzea ere. Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak eginen du, foru agindu bidez, produktu kulturalen zerrenda.

LAUGARREN TITULUA. Txikizkako merkatarien betebeharrak

37. artikulua. Betebehar orokorrak.

Txikizkako merkatariek hurrengo betebeharrak izanen dituzte:

a) Orokorrean, zer salgai eskaintzen dituzten, horiei dagozkien arauak. Bereziki bete behar dituzte produktuen osagaiei buruzko arauak, etiketatzeari buruzkoak, segurtasunari dagozkionak, bai eta, halaber, zer jarduera duten, merkataritza sektore horretako arau bereziak; saltokitik kendu egin beharko dituzte arau horiek betetzen ez dituzten ondasunak.

b) Administrazio eskudunaren aurrean frogatu beharko dute badituztela beharrezko baimen eta lizentzia guztiak.

c) Subjektu pasibo diren tributu guztiak ordainduta izatea.

d) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen babeserako arauak betetzea.

38. artikulua. Kontsumitzaileekiko oinarrizko betebeharrak.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babeserako arau orokorren eta erkidegokoen arabera, eta horien aplikazioa eragotzi gabe, txikizkako merkatariek hurrengoak bete beharko dituzte:

a) Salgaien ondoan publikoarentzako salmenta-prezioa erakutsiko dituzte.

b) Eginiko eragiketaren faktura, ordainagiria edo frogagiriren bat emanen dute, banakatua hala behar izanez gero, non eta kontsumitzaileak ez dion espresuki hori jasotzeari uko egiten.

c) Erreklamazio-orriak izanen dituzte kontsumitzaileen eskura.

d) Luzarorako diren produktuak saltzen dituztenean, berme-orria emanen dute.

e) Eskaintza bereziak egitean, ez dute bidegabeko publizitaterik erabiliko, publizitate nahasgarria bereziki.

f) Kontsumitzailearekin kontratua eginen dute eta ez dute abusuzko klausularik erabiliko.

g) Salgai seguruak merkaturatuko dituzte, eta laguntza teknikoa eskainiko duen zerbitzu egokia ere izanen dute.

39. artikulua. Prezioak erakustea.

1. Prezioak salgai dauden produktu guztietan agertu beharko du.

2. Prezioak zuzenean adierazi beharko dira, salgaian bertan edo haren ondoan; prezioak irakur erraza beharko du, tamaina egokiko letra eta zenbaki argiz adierazia; prezioak zehatza beharko du, eta debekatuta egonen da prezioak jakiteko kalkulu aritmetikoak egin behar izatea, non eta ez diren deskontu erraz batzuk, adierazitako prezioa oinarri hartuta; halaber, prezioak osoa izan beharko du, dagozkion garestitzeak eta deskontuak sartuta dituela, bai eta kontsumitzailearen gainekoak diren tributuak ere.

39.bis. artikulua. Hondakinen kudeaketa Nota de Vigencia.

Hondakinen arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera, txikizkako saltzaileek behar diren neurriak hartu beharko dituzte beren jarduerak sortutako hondakinak ahal den guztian gutxitzeko eta haiei tratamendu egokia emateko. Bereziki, elikagaien hondakinen kasuan, gomendatzen da aprobetxagarriak direnak bereiztea eta Nafarroako elikagaien bankuari eta antzeko beste erakunde batzuei ematea.

BOSGARREN TITULUA. Eskaintza bereziak

I. KAPITULUA. Xedapen komunak

40. artikulua. Kontzeptua.

1. Eskaintza bereziko salmenta da txikizkako merkatariak egiten duen jarduera, zeinaren bitartez azken buruko kontsumitzaileari baldintza multzo hobea eskaintzen baitio, eta, beraz, azken horrek eskaintza bereziko salgaiak lehen baino merkeago eros baititzake, edo bestelako abantaila batzuk izan.

2. Eskaintza bereziko salmentaren aurretik behar adinako informazioa eman beharko da; hurrengoak argi agertu beharko dira:

a) Eskaintza bereziko produktua edo produktuak.

b) Salmentaren baldintzak.

c) Eskaintza bereziaren epea; gutxienez, elkarren segidako bi egunekoa izanen da, eta, gehienez, hogeitamar egunekoa Nota de Vigencia.

d) Merkatariak izakin nahikoa beharko du eskaintzari aurre egiteko.

41. artikulua. Aurretik inbentarioan egoteko beharra.

Eskaintza berezi bat egiteko, eskainitako salgaiak merkatariaren izakinetan egondakoak behar dute; ezin dira salgaiak eskuratu eskaintza bereziak egiteko helburuarekin soilik, non eta ez diren produktu berriak ateratzeko eskaintzak. Hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izanen saldoak besterik saltzen ez dituzten saltokiak izateko.

42. artikulua. Ordainbideak.

Edozein eskaintza edo salmenta berezi egiten duen merkatariak adierazi egin beharko dio kontsumitzaileari zein ordainbide erabiltzen ahal dituen eragiketan, eta hori saltokiaren kanpotik ikus daitekeen publizitate orokor gisa jarriko du.

43. artikulua. Eskaintza berezien iraupena.

1. Eskaintza berezi orotan edo eskaintza bereziko salmentaren publizitatea egiten den guztietan, merkatariak, betiere, kontsumitzaileen eskaria asetzeko adina izakin beharko du, non eta azken salmentak ez diren.

2. Edonola ere, ulertuko da eskaintza bereziak ez duela eskaria asetzen baldin eta eskaintza bereziko salgaiak ez badira nahikoa merkataritza egun oso bateko eskaria asetzeko; hori, hala ere, ez da eragozpen izanen merkealdien iraupenari buruz ezarritakoa aplikatzeko.

3. Produktuekin batera opariak ematen direnean, enbasean eskaintza berezi horren iraupena adierazi beharko da.

4. Aurreko kasuan, fabrikatzaileak edo merkatariak, dagokionak, oparia eman beharko dio kontsumitzaileari, baldin eta horretarako eskubidea produktuak salgai zeudenean eskuratu bazuen, nahiz eta eskaintza berezia iraungita izan.

5. Aurreko arauez kanpo, eta merkealdietarako ezarritako arauez kanpo, salmenta berezian ez da beharrezkoa izanen iraupena adieraztea.

44. artikulua. Eskaintza bereziko salgaiak.

1. Merkatariak ezin izanen du mugatu erosle bakoitzak eskaintza bereziko produktuen edo produktuaren zenbat ale eros ditzakeen.

2. Merkatariak, asko saltzen dela ikusita ere, prezioa ezin izanen du aldatu.

3. Eskaintza nahikoa ez denean eskaria asetzeko, ezin izanen da erosleak baztertzeko irizpiderik ezarri.

4. Eskaintza bereziek inbentarioaren erdia hartzen ez badute, ezin izanen da iragarri neurri orokorra dela.

5. Eskaintza bereziko salgaiak argi eta garbi bereizi beharko dira beste salgaietatik, bai eta saltokian batera izan daitezkeen bestelako eskaintza berezietatik ere.

45. artikulua. Prezio bikoitza.

Eskaintza berezi orotan eta publizitatea egiten den guztietan, produktu batek prezioan duen aldea mezu erakargarri gisa helarazten bazaio kontsumitzaileari, merkatariak produktu bakoitzean ezarri beharko du zer prezio zuen horrek lehen eta zer prezio orain.

II. KAPITULUA. Motak

46. artikulua. Merkealdiko salmenta.

1. Merkealdiko salmentatzat joko da jendeari saldu aurretik finkatutako prezioa baino merkeago eskaintzen zaizkion salgaien salmenta zein ohiko prezioa merkatzea dakarten baldintza berezietan egiten dena Nota de Vigencia.

2. Merkealdiko salmenta merkatariaren irizpidearen arabera finkatuko da, eta hark libreki erabakiko du haren iraupena, honako parametroei erreparatuta Nota de Vigencia:

a) Merkealdiak urtean bi denboralditan egin ahalko dira; bata urte hasieran eta bestea udan, usadio eta ohiturei eta salmenta handieneko epeei jarraikiz Nota de Vigencia.

b) Merkealdi horiek gutxienez astebete eta gehienez bi hilabete iraunen dute Nota de Vigencia.

c) Denboraldi bakoitzaren hasierako eta amaierako datak foru aginduz finkatuko ditu departamentu eskudunaren kontseilariak Nota de Vigencia.

d) Merkatari bakoitzak foru aginduko irizpideei Nota de Vigencia jarraikiz hautatzen dituen merkealdi egunak saltoki bakoitzaren kanpoaldean adierazi beharko dira, saltokia itxita dagoenean ere jendeak ikusteko moduan Nota de Vigencia.

3. Eskaintza bereziak ez dira merkealdi gisa aurkeztu ahal izanen baldin eta ez badira gutxienez ere dauden salgai guztietatik erdiak prezio murriztuarekin eskaintzen. Merkealdiko eskaintzak ez baditu salgai guztiak hartzen, merkatu direnak behar bezala identifikatu eta besteetatik bereiziko dira.

4. Ezin izanen dira merkealdian eskaini:

a) Salgai zaharkituak; horrek ez du eragotziko saltokian bertan horiek saldo gisa saltzea.

b) Merkealdia hasi aurreko hilabetean saltokiak bere ohiko eskaintzan salgai izan ez dituenak.

c) Merkealdia hasi aurreko hilabetean edozein eskaintza motatan salgai jarri direnak.

d) Hondatuta daudenak.

47. artikulua. Saldoak.

1. Saldoko salmentatzat joko da hondatuta daudelako, erabiltzen ez direlako edo zaharkituta daudelako, salgaiak merkatuan duten balioa baino merkeago eskaintzea jendeari. Salmenta mota hori nahitaez iragarri beharko da izen horrekin edo, bestela, "hondarren salmenta" izenarekin.

2. Saldo gisa eskaintzen diren salgaiek merkataritza jarduera horri hasiera eman baino sei hilabete lehenagotik izan beharko dute merkatariarenak, salmenta sistema horretan aritzen diren saltokiak alde batera utzita.

3. Merkatariak espresuki identifikatu beharko du salgai akastun eta hondatuen eskaintza.

4. Merkatari orok modu iraukorrean eskaini ahalko ditu bere salgaiak saldo gisa baldin eta gainontzeko salgaietatik eta eskaintzetatik behar bezala bereizita badaude.

5. Saldoetara soilik eta modu iraunkorrean dedikatzen diren saltokiek argi eta garbi adierazi beharko dute hori kanpoaldean. Saltoki horiek soilik saldu ahalko dituzte saldo gisa besteen salgaiak eta saldo gisa saltzeko berariaz erositako salgaiak.

48. artikulua. Azkensalmentak.

1. Azken-salmenten araubidea Txikizkako merkataritza arautzen duen urtarrilaren 15eko 7/1996 Legeko 30 eta 31. artikuluek ezartzen dute. Halere:

2. Enpresa bat zenbait saltokiren titularra bada, saltoki horietan guztietan gertatu beharko da merkataritza jardueraren etenaldi osoa edo zatizkoa. Salmenta gune bakar baten etenaldi osoa edo zatizkoa etenaldi oso edo zatizkotzat barik lokal aldaketatzat joko da.

3. Munta handiko obrak egiteko azken-salmentak soilik abiatu ahalko dira horretarako lokala itxi behar baldin bada.

4. Salgaien azken-salmenta saltzen ohi zen lokal berean zein hari atxikitakoetan egin behar da, lokalaren berehalako itxierako eta ezinbesteko kasuetan salbu.

5. Azken-salmenta egiten duen merkatariak haren berri eman beharko dio Nafarroako Gobernuko Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari azken-salmenta egiazki hasi baino hamar egun lehenago, eta aurreikusitako iraupena, eskainitako salgaiak eta azken-salmentaren zergatia azalduko ditu. Jakinarazpen horren kopia jendaurrean jarri beharko da.

Merkatariak, horretarako bidezko arrazoirik badu, hilabeteko luzapena eskatu ahalko dio Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari. Eskabidea erregistroan sartu eta hamabost egun iraganik berariazko ebazpenik eman ez bada, eskaera onartutzat joko da.

49. artikulua. Salmenta opariduna.

1. Salmenta opariduntzat joko da merkatariak erosleari beste produktu edo zerbitzu gehigarri bat eskaintzea edo ematea, prezio oso murriztuan zein doan, zuzenean zein zozketa edo lehiaketa batean parte hartuz, eskaintza bereziko produktu horien salmenta sustatzearren.

2. Sustatzen diren zerbitzu eta objektuen kalitatea geroago salmenta arruntaren bidez emanen direnen bera izanen da, eta debekatuta dago prezioa igotzea salmenta opariduneko eskaintzak dirauen bitartean.

3. Produktuaren ontzian edo bilgarrian jasota agertuko dira opariak emateko betebeharrari aurre egiteko merkatariak duen izakin kopurua eta lehiaketa, zozketa zein gisakoak arautzen dituzten oinarriak, eta bestela, behar bezalako zabalkundea emanen zaie eta ezin izanen dira aldatu eskaintzak dirauen bitartean.

4. Jokoari buruzko legeria bete beharko du zozketa eta lehiaketa orok baldin eta parte-hartzaileak hasierako ordainketa egin behar badu, salbu eta zozketa edo lehiaketako partizipazio edo baleak produktuak erostean emandako opariak badira.

5. Erosketaren une berean edo gehienez ere eskatzen zaizkionak bete eta bi hilabeteko epean eskuratu beharko zaizkio erosleari sustapenetako objektuak edo pizgarriak.

6. Debekatuta dago oparia jasotzeko baldintza izatea beste edozein produktu edo zerbitzu erostea. Betiere, legerian kontsumitzaileentzako ezarritako eskubideak eta interesak errespetatuko dira.

SEIGARREN TITULUA. Salmenta bereziak

50. artikulua. Kontzeptua.

1. Foru lege honen ondorioetarako, salmenta berezi dira urrutiko salmenta, herriz herrikoa, automatikoa eta enkante publikokoa.

2. Titulu honetan arautzen ez denetan, Txikizkako merkataritza arautzen duen 7/1996 Legeko III. Tituluari jarraikiko zaio, honen osagarri baita Nota de Vigencia.

51. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroa Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroa sortzen da, merkataritza alorreko eskumena duen Zuzendaritza Nagusiaren menpeko izanen dena. Izaera publiko eta administratiboa izanen du, eta honako atalak:

a) Urrutiko salmentako merkatariak

b) Herriz herriko salmentako merkatariak

c) Salmenta automatikoko merkatariak

d) Enkante publikoko salmentako merkatariak

2. Erregistro horrek baliabide tekniko eta informatiko egokiak izanen ditu, legeek halako baliabideak erabiltzeko eta industria- zein merkataritza-sekretuak babestutako arloei buruzko dokumentuak eskuratzeko jartzen dituzten mugekin.

3. Estatuak zein gainontzeko autonomia erkidegoek antolatutako gisa bereko edo antzekoekin koordinatuta egon beharko du erregistroak, eta haiekin lankidetzan aritzeko betebehar berezia izanen du.

52. artikulua. Etxez etxeko salmenta.

1. Etxez etxeko salmenta da saltzailearen saltokia ez den etxebizitza pribatuetan, aisia zein bilera tokietan, lantokietan eta antzekoetan egiten dena.

2. Mota horretako salmentaren publizitateak -kontsumitzaileari eman beharrekoa- ondokoak jasoko ditu:

a) Enpresaren identifikazioa eta helbidea.

b) Salmenta mota hori egin ahal izateko baimen zenbakia Nota de Vigencia.

c) Merkatuan zalantza izpirik gabe produktua edo zerbitzua identifikatzen uzten duten oinarrizko datuak.

d) Prezioa, ordaintzeko modua eta baldintzak eta bidaltzeko gastuak eta epeak.

3. Ez dira etxez etxeko salmenta kontzeptu horren barruan sartuko beste salmenta mota baten bidez erosi eta etxean jasotzen diren salgaiak.

53. artikulua. Aldizko salmenta Nota de Vigencia.

1. Aldizko salmentatzat joko da hilabete baino gutxiagoko epean jarduera horretarako merkataritzako izaera orokorra ez duten saltokietan herriz herriko salmenta izan gabe egiten dena.

2. Salmenta mota hori merkataritza arloko eskumena duen departamentuak baimendu beharko du.

Eskabidean ondokoak zehaztuko dira:

a) Saltzailearen identifikazioa.

b) Produktuen ezaugarrien deskribapena.

c) Baldintza fiskal eta administratiboak bete izana.

d) Lokala erabiltzeko titulua.

Eskabidean azaldutakoak justifikatzeko dokumentazioa ere erantsiko da.

3. Aldizko salmenta legeria berariazkoari atxiki gabeko enkantean egiten bada -enkantea da gainontzeko balizko erosleek baino prezio altuagoa eskaini duelako produktu bat norbaiti esleitzea-, produktua esleitzeko gutxieneko baldintzak zehazteko exijituko da.

54. artikulua. Baimena Nota de Vigencia.

1. Salmenta horiek aldez aurreko baimena beharko dute, Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuak emana, eta halakoetan aritzen diren merkatariek izena emanda izan beharko dute Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroan.

2. Aurreko idatz-zatiko zerrendako edozein salmenta motatan jardun nahi duten enpresek eskaera egin beharko diote Industri eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuari, oro har ondokoak kreditatuz:

a) Enpresaburuaren identifikazioa, eta halakorik egina badu, merkataritzako erregistroko inskripzioa eta identifikazio fiskala.

b) Garatuko den jarduerari buruzko txostena, eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuen zerrenda, jarduteko eremua eta Nafarroako saltokiak.

c) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete dituelako ziurtagiria.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion epigrafean alta emanda egotea eta hura ordaindu izana.

e) Erregelamendu bidez produktu zein zerbitzu bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzea eta salmenta mota bakoitza egin ahal izateko exijitzen diren baimen osagarriak edukitzea.

f) Enkante publikoko salmenta egiten bada, jabe eta lizitatzaileekiko harremanean enkantea egiten duen enpresak ezartzen dituen baldintza orokorrak.

3. Baimena emantzat joko da baldin eta eskaera erregistroan sartu zenetik edo eskatutako dokumentazioa osatu zenetik hasita hilabeteko epean berariazko ebazpena eman ez bada.

4. Eskatu den baimena soilik ukatu ahalko da baldin eta arestian azaldutako baldintzetako bat kreditatzen ez bada.

5. Baimena errebokatu ahalko da baldin eta enpresaren jarduera eteten bada edo horretarako baldintzak betetzen ez badira. Salmenta berezietan aritzeko baimena duten merkatariek baimen eskaeran emandako datuei buruzko aldaketa oro jakinarazi beharko diote administrazioari.

6. Salmenta berezietako baimenak zein haien gaineko aldaketak eta errebokatzeak ofizioz erregistratuko dira Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroan. Baimena erregistratzean ondoko datuak jasoko dira: enpresaren identifikazioa, salmenta mota, merkataritzako eskaintza osatzen duten produktu eta zerbitzuak, jarduteko eremua eta kontsumitzaileek erreklamazioak aurkezteko tokia.

7. Merkatariek baimenaren kopia bat izan beharko dute kontsumitzaileen eskura, eta erakutsi egin beharko dute baldin eta salmenta bi parteak aldi berean bertan daudela egiten bada.

55. artikulua. Kate edo piramide gisako salmenta.

Piramide edo kate gisako salmentatzat joko da kontsumitzaile edo erabiltzaileei produktuak edo zerbitzuak prezio merkean edo doan eskaintzea; horren ordainetan, kontsumitzaile edo erabiltzaileek, zuzenean nahiz zeharka, beste bezero batzuk edo halako salmenta-kopurua lortu behar izanen dute.

Debekatu egiten da kontsumitzaile nahiz erabiltzaileek kate edo piramide gisako salmentetan bitartekari izatea.

56. artikulua. Sari edo opariak banatzeko zozketak.

Merkatari batek edozein kontsumitzaile edo erabiltzaileri halako zozketa dela-eta sari edo opariren bat dagokiola esaten dionean, ezin izanen dio, ez zuzenean ez eta zeharka ere, horiek emateko inolako zerbitzu edo produkturik erosarazi.

ZAZPIGARREN TITULUA

Merkataritza lehiaketak Nota de Vigencia

57. artikulua. Kontzeptua Nota de Vigencia.

1. Merkataritza lehiaketa izena hartzen dute helburuok dituzten merkataritza izaerazko agerpenek: ondasun eta/edo zerbitzuen erakusketa, hedapena eta merkataritza sustapena, merkataritza eskualdaketa ondoriotzat izan dezaketen eskaintza eta eskaeraren hurbilpena erraztea eta merkatuaren gardentasuna bultzatzea. Merkataritza lehiaketen gaineko eskumena duen departamentuak aldez aurretik hala baimendurik, zuzeneko salmentak egin ahal izanen dira lehiaketen barruan.

2. Aurreko idatz-zatian azaldutako merkataritza lehiaketek "azoka" izena hartuko dute aldizka egiten direnean, eta "erakusketa" izena halako tarte jakinik ez dutenean.

3. Merkataritza lehiaketen sailkapena erregelamendu bidez zehaztuko da, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorriaren eta ezaugarrien arabera.

58. artikulua. Merkataritza lehiaketa ofizialak Nota de Vigencia.

1. Merkataritza lehiaketak ofizialtzat hartuko dira gai horretan eskumena duen departamentuak antolaketa eta ospakizuna baimentzen dituenean, erregelamendu bidez zehaztuko diren baldintzak aurretiaz bete badira.

2. Azoka ofiziala", "erakustazoka ofiziala", "azoka ofizial monografikoa", "areto ofizial monografikoa" edo antzeko izenak, eremuari erreferentziarik egiten ote dioten kontuan izan gabe, artikulu honetako aurreko idatz-zatian aipatzen diren merkataritza agerpenetan bakarrik erabili ahal izanen dira.

3. Merkataritza lehiaketen antolakuntza eta ospakizuna bera, erakutsi beharreko ondasun eta/edo zerbitzuen jatorria dela-eta Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldea bezainbesteko eremua edo zabalagoa hartzen dutenean, lege honen 56. artikuluan zehaztutako azoka erakundeen esku geratuko dira, erregelamendu bidez ezarritakoaren arabera.

4. Merkataritza lehiaketa bakoitzak lantalde bat izanen du antolatzaileei agerpenaren garapenerako eredu nagusiak adierazteko. Lantaldeko kideen izendapena merkataritza lehiaketa bakoitzaren erakunde antolatzailearen eskumen izanen da eta horrek merkataritza lehiaketaren eskumena duen departamentuari jakinarazi beharko dio; departamentuak, aldi berean, lantalderako ordezkari bat edo batzuk izendatu ahal izanen ditu. Lantaldearen osaketa, eskumenak eta jarduera erregelamendu bidez zehaztuko dira.

59. artikulua. Merkataritza lehiaketen batzordea Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Gobernuak, arlo horretan eskumena duen departamentuak hala proposatuta, Nafarroako merkataritza lehiaketen batzordea osatuko du, departamentuari atxikia, erakundeen eta gizarte- eta ekonomia-eragileen topagune izan dadin. Batzorde horren eskumena proposamenak egin eta azokei buruzko politika gaietan aholkuak ematea da.

2. Batzordearen zeregin, osaketa eta jardunbidea erregelamendu bidez zehaztuko dira. Bertan parte hartuko dute Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak, Merkataritza Ganberak, enpresaburuen elkarteek eta Foru Komunitatean eginen diren merkataritza agerraldietan inplikaziorik handiena duten ekonomia sektoreek.

60. artikulua. Merkataritza lehiaketak antolatzea Nota de Vigencia.

1. Titulu honek aipatzen dituen merkataritza lehiaketak ondorengoek antolatu ahal izanen dituzte:

a) Azoka erakundeek.

b) Beste erakunde antolatzaile publiko edo pribatuek.

2. Azoka erakundeak, berariazko nortasun juridikoa duten irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua merkataritza lehiaketak sustatu eta antolatzea izanen da.

3. Azoka erakundeak beren estatutuek arautuko dituzte, eta antolaketa, administrazio, eraketa eta desegiteari buruzko guztia ere arautuko dute, bai eta haien gobernurako organoen eskumenak ere; organo horietan ordezkatuta egonen dira Nafarroako Gobernua, erakundea dagoen tokiko udala eta Merkataritza Ganbera, eta horrek ez du eragotziko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek ere parte hartzea. Azoka erakundeen estatutuak merkataritza lehiaketen gaietan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak onetsi beharko ditu.

4. Eraketa egokirako eta azoka erakunde gisa jarduteko baldintza eta betekizunak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

61. artikulua. Merkataritza lehiaketen erregistro ofiziala Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko merkataritza lehiaketen erregistro ofiziala sortuko du, gai horretako eskumena duen departamentuaren menpean egonen dena.

2. Merkataritza lehiaketen erregistro ofizialak bi atal izanen ditu. Lehen atalean azoka erakundeek eta merkataritza lehiaketa ofizialen antolaketa helburutzat duten gainontzeko erakunde antolatzaileek eman beharko dute izena, erregelamendu bidez ezarriko diren baldintzak bete ondoren.

3. Bigarren atalean, baimendutako eta gai horretan eskumena duen departamentuak ofizialtzat hartutako merkataritza lehiaketek emanen dute izena, erregelamendu bidez zehaztuko diren baldintza eta epeak bete ondoren. Izena ematearen ondorioz, lehiaketa Nafarroako merkataritza lehiaketen egutegi ofizialean sartu ahal izanen da. Atal honetan emanen dute izena, halaber, eta egutegi ofizialean sartuko, dagokion agintaritzak nazioartekotzat hartzen dituen merkataritza lehiaketak.

62. artikulua. Dirulaguntzak eta bestelako laguntzak Nota de Vigencia.

Merkataritza lehiaketak egiteko dirulaguntzak edo bestelako laguntza publikoak lortu ahal izateko, aurreko artikuluan adierazitako erregistroaren bigarren atalean izena emanda egotea eskatuko da.

ZORTZIGARREN TITULUA. Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Behatoki Aholku-emailea Nota de Vigencia

63. artikulua. Behatokiaren eratzea eta osaera Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Behatoki Aholku-emailea eratzen da, Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretarako duen organo aholku-emaile gisa. Haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez garatuko dira.

2. Honakoak izanen dira Behatokiaren eginkizunak:

a) Arloko administrazio eskudunek merkataritzari buruz eskatutako txostenak eta kontsultak egitea.

b) Merkataritza-sektorearen gaineko foru lege proiektuei buruz eta Nafarroako Gobernuaren gainerako xedapenei buruz informazioa ematea.

c) Urtero Nafarroako Foru Komunitatearen merkataritzaren egoerari buruzko txosten bat egitea, eta bereziki sektorea modernizatzeko planen garapenaren jarraipena egitea. Halaber, udal planetan sarturiko erakarpen planen jarraipena egitea.

d) Nafarroako merkataritza-establezimenduen erroldaren mantentze zuzena sustatzea, merkataritza lurraldean izanen duen banaketa egokiaren jarraipena egiteko tresna gisa, betiere sektorea ordezkatzen duten entitateekin eta Nafarroako toki entitateekin lan eginez.

e) Lurraldearen antolamenduko planen merkataritza-banaketaren printzipioak bete daitezen sustatzea eta foru lege honetako printzipioak lurralde-ekintzako planen idazketan integratzea.

f) Saltoki txikiak babesteko neurrien garapena sustatzea, hura laguntzeko planak garatuz lau urtez behin egin beharreko modernizazio eta lehiakortasun planen bitartez.

g) Nafarroako toki entitateei zuzendutako merkataritza ekintzako planen garapena sustatzea. Plan horiek erregio mailako ardatz-gune eta erregio-azpiko ardatz-gune gisa definituko dira Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planaren barruan, betiere dentsitate handiko bizitoki-eremuetan eta 4.500 biztanletik gorakoetan.

h) Erregelamendu bidez ezarritako bestelakoak.

3. Kontseilu Aholku-emailean behar bezala ordezkatuta egonen dira Nafarroako Foru Komunitatean sektoreko ordezkaritza duten eragile ekonomiko eta sozialak; alegia, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofiziala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Nafarroako Merkatari Elkarteen Federazioa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak, eta sektorean presentzia duten erakunde sindikalak eta enpresa erakundeak.

4. Nafarroako Txikizkako Merkataritzaren Behatoki Aholku-emailea Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikiko zaio.

5. Nafarroako Gobernuak, aurrekontuetako mugen barrenean, behar diren bitarteko ekonomikoak jarriko ditu Merkataritzaren Behatokiko kideek eskatutako azterlan eta txostenak garatzeko eta, bereziki, ordezkaritza duten eragile ekonomiko eta sozialek sektoreari laguntzeko proposaturiko neurriak lortze aldera interesekoak diren azterlanak egiteko.

BEDERATZIGARREN TITULUA. Zehapen araubidea

I. KAPITULUA. Eskumena eta prozedura

64. artikulua. Eskumena.

1. Merkataritza alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak foru lege honetan xedatuarekin bat etorriz abiaraziko ditu zehapen espedienteak.

2. Merkataritza alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari dagokio arau-hauste arinak direla-eta zehapenak ezartzea; berriz, Nafarroako Gobernuari dagokio arau-hauste larri eta oso larriak direla-eta zehapenak ezartzea.

65. artikulua. Prozedura.

1. Zehapen espedientea ofizioz zein salaketa baten bidez abiaraziko da, edo lurraldearen antolamendu alorreko eskumena duen departamentuak eskatuta, baldin eta arau-haustea haren esparruan eragina izan badezake.

2. Zehapen espedienteak, gutxienez ere, arau-haustearen inguruabarrak zehazten dituen txostena jaso beharko du, lortu ahal izan diren froga guztiekin batera. Arau-hausteak lurraldearen antolamendu alorreko eskumena duen departamentuaren esparruan eragina izan badezake, haren txostena nahitaezkoa eta loteslea izanen da.

3. Nahitaezko txosten hori eskatu denetik hiru hilabete iragan eta merkataritza alorreko eskumena duen departamentuak hura jaso ez badu, departamentuak zehapen espedientea ebatzi ahal izanen du.

4. Prozedura burutzeko gehieneko epea sei hilabetekoa izanen da.

66. artikulua. Prozedura penalak.

1. Foru lege honetan aipatzen diren arau-hausteak lege-hauste ere izan badaitezke, merkataritza alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak horren berri emanen dio Ministerio Fiskalari; halaber, debekatutako lehia-jarduerak izan daitezkeela uste baldin bada, Lehiaren Defentsako Auzitegiari jakinaraziko zaio, Lehiaren defentsari buruzko uztailaren 17ko 16/1989 Legearekin bat etorriz.

2. Merkataritzako alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak, kasua edozein dela ere, bertan behera utziko du administrazio espedientearen tramitazioa, harik eta instantzia haiek kasua artxibatu edo ebazpen irmoa eman arte; eta eten eginen da administrazio zehapenaren epea edo, zehapen ebazpena eman baldin bada, erabaki den zehapenarena.

3. Zehapen prozedura administratiboa bertan behera utziko da baldin eta Lehiaren Defentsako Auzitegian kausa penal edo prozedurazkoa abiarazi dela baldin badaki merkataritzako alorreko eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuak. Betiere, mantendu eginen dira hartu diren aseguru neurriak, aginte eskudunak haiek ordezkatzen dituzten beste neurri batzuk hartu arte.

67. artikulua. Erantzukizun administratiboa.

Erantzukizun administratiboa txikizkako merkataritzan diharduten saltokien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoei dagokie foru lege honetan ezarritako arau-hausteak direla-eta, baldin eta arau-hausteak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean gertatu badira.

II. KAPITULUA. Administrazio arau-hausteak

68. artikulua. Definizioa.

1. Merkataritza alorreko administrazio arau-hauste dira Txikizkako merkataritza arautzen duen urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean zehaztutako egite eta ez-egiteak, horietatik eratortzen ahal diren erantzukizun zibil edo penalak ezertan galarazi gabe.

2. Administrazioak duen zehatzeko ahala ezartzen duten oinarrizko printzipio eta arauak -Administrazio publikoen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko IX. tituluan jasotzen baitira- aplikatuko dira.

69. artikulua. Arauhausteen sailkapen eta tipifikazioa.

1. Txikizkako merkataritza arautzen duen urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean ezarritako tipifikazioari jarraikiz, arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke. Arau-hauste izanen dira orobat ondoren zehazten direnak.

2. Arau-hauste arintzat joko dira:

a) Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek ikuskatze lanak gauzatzeko eskatzen dituzten datuak emateari eta informazioa desegokia edo osoa ez dena ematea.

b) Merkataritza-establezimendu bat udalez gaindiko plan sektorial baten bidez baimentzeko baldintzak urratzen dituzten jardueretan aritzea, arau-hauste larriak edo oso larriak ez badira Nota de Vigencia.

c) Saltokia ireki eta ixteko ordutegiari buruz jendeari informatzeko betebeharra ez betetzea.

d) Nafarroako Foru Komunitateko salmenta berezien txikizkako merkatarien erregistroarekiko betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larritzat jotzen ez bada.

e) Salmentak sustatu eta prezioak adierazteko baliabideei buruzko arauak ez betetzea.

f) Oro har, foru lege honetan ezarritako betebeharrak ez betetzea, arau-hauste larri edo oso larritzat jotzen ez badira.

3. Arau-hauste larritzat joko dira:

a) Uko edo aurka egitea agintariek eta haien kudeatzaileek ikuskatze lanak gauzatzeko eta merkataritza kudeatzeko eskatzen dituzten datuak emateari eta informazioa desegokia edo osoa ez dena ematea, bortizkeria fisikoa zein berbazkoa edo beste edozein presiobide erabilita egiten bada.

b) Arauak hausten dituzten jarduerak eteteko errekerimendua ez betetzea.

c) Saltoki handi bateko merkataritza-azalera garbia handitzea horretarako baimenik izan gabe.

d) Saltoki handiak jarri diren eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte egitea.

e) Saltokia irekitzea igandean edo merkataritzako jarduerak egiteko baimenik ez dagoen jai egunean, foru lege honen 31. artikuluko salbuespenetan ez dauden egun horietako batean.

f) "Salmenta opariduna", "merkealdiko salmenta", "azken-salmentak" edo "saldoak" iragarki edo izenarekin saltzea, horiei legeak emandako ezaugarriak bete gabe.

g) Salmenta oparidunean, merkealdikoan edo azken-salmentan eskainitako objektuek kalteren bat -merkatuan duten balioa murriztuko duena- izatea.

h) Eskaintzaren publizitatea faltsutzea eskaintza bereziko salmentetan.

i) Salmenta opariduneko eskaintzak dirauen epearen barruan produktuaren prezioa edo kalitatea aldatzea.

j) Sustatze-opariak emateari buruz ezarritako araubidea ez betetzea.

k) Foru lege honetan ezarritako erregistroetan izena emateko betebeharra ez betetzea.

l) Arau-hausle berak, urtebeteren buruan, artikulu honetan ezarritako arau-hauste arinetako edozein behin baino gehiagotan egitea, hala aitortzen bada administrazioaren ebazpen irmo batez.

4. Arau-hauste oso larritzat joko dira:

a) Urtebeteren buruan bi arau-hauste larri edo gehiago egitea.

b) Eraikuntza jarduerak egiten hastea, nahiz eta obretarako udal lizentzia batez baimenduta egon, kasuko merkataritza-establezimendua jartzeko baimena lortu ez bada merkataritza-establezimendu handi bat jarri, zabaldu edo lekualdatzeko udalez gaindiko plan sektorial baten bidez Nota de Vigencia.

c) Baimenik ez duten saltokietan merkataritzan jardutea, baldin eta lege honen arabera baimena nahitaezkoa bada.

d) Saltoki handiak jarri diren eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte handi eta konponezinak egitea.

e) Arau-hausle berak, urtebeteren buruan, artikulu honetan ezarritako arau-hauste larrietako edozein behin baino gehiagotan egitea, hala aitortzen bada administrazioaren ebazpen irmo batez.

70. artikulua. Arauhausteek preskribitzea.

1. Foru lege honetan araututako zehapenek sei hilabeteren buruan preskribituko dute arau-hauste arinak badira, bi urteren buruan larriak badira eta hiru urteren buruan oso larriak badira.

2. Zehatutako ekintza egin denetik edo, arau-hauste jarraiak izanez gero, horiek egiten bukatu denetik zenbatuko dira epeak.

III. KAPITULUA. Isunak

71. artikulua. Isunen zenbatekoa.

1. Foru lege honetan eta urtarrilaren 15eko 7/1996 Legean xedatuari jarraikiz, arau-hausteak zehatuko dira ohartarazpenaren bidez ondoko mailaketaren araberako isunaren bidez:

a) Arau-hauste arina bada, ohartarazpena edo 500.000 pezeta bitarteko isuna.

b) Arau-hauste larria bada, 500.001 pezetatik 2.500.000 pezetara bitarteko isuna.

c) Arau-hauste oso larria bada, 2.500.001 pezetatik 100.000.000 pezetara bitarteko isuna.

2. Aurreko idatz-zatietan zehaztutako zenbatekoak foru dekretu bidez gaurkotu ahalko dira, Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, eta foru dekretu bidez ezarriko da, ezarri behar denean, zehapen ekonomikoen zenbateko baliokidea eurotan.

3. Betiere, egindako arau-haustearen eta arau-hauslearen arteko proportzionaltasuna gordeko da zehapenetan; horretarako, kontuan hartuko da arau-hauslea saltoki handia ala txikizkako saltokia den.

72. artikulua. Mailaketa.

1. Zehapenak mailakatzeko kontuan hartuko dira arau-hausteak gizartean duen eragina, arau-hausleak merkatuan duen nagusitasun egoera, eragindako kalteen izaera, ukitzen duen fakturazioaren bolumena, arau-hauslearen borondatezkotasun eta intentzionalitate maila, lortutako irabazien zenbatekoa, ahalmen ekonomikoa eta araua hausten emandako denbora.

2. Isuna ez da izanen merkatariaren arau-hausteak ukitutako fakturazioaren ehuneko 5 baino gehiago arau-haustea arina izan bada, ehuneko 50 baino gehiago arau-haustea larria izan bada eta fakturazioaren bolumen osoa baino gehiago oso larria izan bada.

73. artikulua. Kautelazko neurriak.

1. Baldin eta osasunarentzako arriskurik bada, erabiltzaile eta kontsumitzaileen interes ekonomiko eta sozialak kaltetzeko arriskua larria bada, txikizkako merkataritza garatzeko eremuan lurraldearen eta ekologiaren antolamenduari kalte larriak eginez gero eta merkatuan funtzionamendua distortsionatzeko arriskua badago, administrazioak, eman litekeen ebazpenaren eraginkortasuna bermatzearren, ondoren zehazten diren kautelazko neurriak hartu ahalko ditu:

a) Faltsututako salgaiak, iruzurrezkoak eta bereizgarririk gabeak edo merkaturatzeko gutxieneko baldintzak betetzen ez dituztenak bahitzea.

b) Merkataritza jarduera etetea, akatsak zuzendu edo eskatutako baldintzak bete arte.

c) Derrigorrezko baimenak ez dituzten saltoki eta instalazioak behin-behinekoz ixtea, egoera horretan dauden bitartean.

2. Aipatutako behin-behineko neurriak hartzea merkataritza alorreko eskumena duen zuzendaritza nagusiari dagokio, eta erabaki arrazoituaren bidez eginen du.

74. artikulua. Zehapenak preskribitzea.

1. Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenek sei hilabeteren buruan preskribituko dute, falta larriengatik ezarritakoek bi urteren buruan eta falta oso larriengatik ezarritakoek hiru urteren buruan.

2. Zehapen ebazpena irmo denetik aitzina zenbatuko da preskripzio epea.

X. TITULUA. Merkataritza txikiari laguntzeko neurriak

75. artikulua. Kontzeptua.

Merkataritza txikiari laguntzeko neurritzat joko dira usadiozko merkataritza sustatzearren administrazio publikoek, edo merkatarien elkarteek, bultza ditzaketenak.

76. artikulua. Helburuak Nota de Vigencia.

1. Aurreko artikuluan aipatutako jarduerek helburu izanen dute merkataritza-formula desberdinen arteko oreka bilatzea eta merkataritza-sektore tradizionala eta haren lehiakortasuna mantentzea, bultzatzea eta modernizatzea, lehia librea ezertan kaltetu gabe. Horiezaz gainera, beste helburu hauek ere izanen dituzte:

a) Banaketaren arloko enpresa txiki eta ertainen gaitasun teknologikoa hobetzea.

b) Saltoki txiki eta ertainen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea.

c) Saltoki txikien eta ertainen enpresa-integrazioa sustatzea, sektoreko eta tokiko enpresa taldeetan, erosketa-zentraletan eta enpresa-integraziorako bestelako moduetan.

d) Nafarroako udaletan merkataritza-erakarpeneko planen garapena sustatzea. Plan horiek erregio mailako ardatz-gune eta erregio-azpiko ardatz-gune gisa definituko dira Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planaren barruan, betiere dentsitate handiko bizitoki-eremuetan eta 4.500 biztanletik gorakoetan.

e) Enpresen dibertsifikazioa sustatzea eta kalitate eta prestakuntza planak bultzatzea, bereziki bezeroaren arretari dagozkionak, enpresa txikiaren bereizgarri gisa.

f) Espezializaziorako, modernizaziorako eta kudeaketa hobetzeko neurriak eta tresnak sustatzea.

2. Helburu horiek garatzeko, Nafarroako Gobernuak, erakunde sozial, enpresarial eta profesionalekin ados jarrita, merkataritza txikia laguntzeko plan bat prestatuko du. Plan horretan, besteak, beste, foru lege honetan jasotako laguntza-neurriak jasoko dira.

77. artikulua. Laguntza neurriak Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Gobernuak, behar den erregelamendu bidezko garapenaren bitartez, merkataritzaren sektorera zabalduko ditu sektore industrialerako dauden laguntzak -esate baterako, inbertsioa eta enpleguaren sorrera sustatzea-, Nafarroako merkataritza txikia eta ertaina laguntzeko planetan aurreikusitako laguntza- eta lehiakortasun-neurriak garatzearen bitartez, betiere sektorearen berezko ezaugarriak kontuan harturik.

2. Nafarroako Gobernuak, eragile eta erakunde enpresarialekin batera, prestakuntza orokorreko plan bat eginen du, lanerako prestatzeko eta langileak birziklatzeko beharrizanei eta enpresa-kudeaketa hobetzeko prestakuntza berariazkoa izateko beharrizanei erantzuteko.

3. Nafarroako Gobernuak behar diren jarduerak eginen ditu saltoki txikien elkarteak sustatzeko, Nafarroako herrietako hiri-bilbea dinamizatzeko eta sektoreko modernizazioa laguntzeko bide gisa.

4. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako toki entitateekin eta merkatarien ordezkaritza duten elkarteekin batera, merkataritza-erakarpeneko planak garatuko ditu, Nafarroako herrietako merkataritzaren erakarpena antolatzeko, dinamizatzeko eta hobetzeko, horren barne direla irisgarritasunerako, mugigarritasunerako eta enpresa-ehunaren dinamizaziorako planak.

5. Nafarroako Gobernuak behar diren ekimen eta jarduerak abiaraziko ditu sektorea nazioan edo erkidegoan dauden programetara eta baliabideetara erraztasunez eta osotasunez iristeko, beste eremu batzuetan dauden laguntzak eta finantziazioa homogeneizatzeko xedez.

6. Egun dauden merkataritza ekipamenduen modernizazioa sustatzeko eta merkataritza-establezimendu handien kokapenak ukitutako merkataritza-eremuen gaineko jarduera-programak egiteko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako tokiko tributuei buruzko legedi berekia alda dadin bultzatuko du, eta horretarako, behar diren sustapen neurriak eta integratutako administrazio eta entitateekiko itunak sustatuko ditu.

Tributu horiekin biltzen den dirua hiri-merkataritza berritzeko eta hobetzeko programetara bideratuko da, lurraldearen antolamenduko jarraibideen arabera hartarako prestatzen den merkataritza-jarduerarako planean ezartzen diren lehentasunekin eta helburuekin bat.

XI. TITULUA. Handizkako merkataritza

78. artikulua. Kontzeptua.

Handizkako merkataritzatzat edo handizkako merkataritza jardueratzat joko da, foru lege honen ondorioetarako, irabazi asmoarekin eta bere bazkide edo elkarkideei zerbitzu ematearren modu profesionalean egindako jarduerak -txikizkako merkatariei produktu natural zein prestatutakoak eta zerbitzuak eskaintzea alegia- garatzea, horiek lege honetan arautzen diren txikizkako merkataritzako jardueratzat edo gisakotzat jotzen ez badira.

79. artikulua. Handizkako merkataritza.

Nafarroako Gobernuak handizkako merkataritzako saltokiei aplikatu beharreko arau berariazkoak emanen ditu.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenbizikoa

Foru lege honetan zein berau garatzeko erregelamenduetan arautzen diren merkataritza jarduera eta erregistro guztiak direla-eta, kontuan hartuko da betiere Datu Pertsonalen Tratamendu Automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan xedatua.

Bigarrena

Nafarroako Gobernuak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/31/CE zuzentarauarekin eta estatuko legeriarekin bat etorriz arautuko du merkataritza elektronikoa.

Hirugarrena

Saltoki handi batzuen kokapena eskualde irizpideei -edo gutxienez ere udalez gaindiko irizpideei- jarraikiz egiten da, eta halakoetan, haren eragin ekonomikoa (kontribuzioa, zergak, tasak...) banatu egin beharko litzateke saltokiaren eraginpeko udalen artean. Horretarako, Nafarroako Gobernuak aurreikuspen hau garatuko du toki ogasunei buruzko legediaren barruan, eta dirusarreren ehuneko 40 saltokia jartzen den udalarentzat izanen da (ehuneko 50 baldin eta udal bat baino gehiago ukitzen badu), eta gainerakoa eraginpeko udalen artean, horietako bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera.

Laugarrena

Nafarroako Gobernuak xedatuko du, toki zergei buruzko legediaren barruan, saltoki handi baten instalazioaren ondorioz udalek lortutako dirusarreren ehuneko 10 izatea, gutxienez ere, udal horietan usadiozko merkataritza sustatzeko.

Bosgarrena

Nafarroako merkataritza-establezimenduen errolda sortzen da, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari atxikia.

Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean merkataritza-establezimenduen titularrak diren pertsonek eta edozein eratako izaera juridikoko entitateek horren berri eman beharko diote merkataritza-establezimenduen erroldari. Horretarako komunikazio bat igorri beharko diote foru erkidegoko kudeaketa bateratuko bulegoari edo sektorea ordezkatzen duten eta lurraldean behar adinako presentzia duten enpresa-elkarteei. Elkarte horiek aldez aurretik entitate laguntzaile gisa gaitu beharko ditu merkataritzaren arloko eskumena duen departamentuak. Erroldarako eginiko komunikazioak erregelamendu bidez ezartzen diren moduaren eta baldintzen arabera egin beharko dira.

Gobernuak behar diren baliabide ekonomikoak jarriko ditu Nafarroako merkataritza-establezimenduen errolda garatzeko eta gaurkotuta edukitzeko Nota de Vigencia.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenbizikoa

Foru lege hau ez zaie aplikatuko saltoki handiei baimena emateko espedienteei baldin eta lurraldearen antolamendu eta merkataritza eremuetako behin betiko ebazpena foru lege honek indarra hartu baino lehen eman bada.

Merkataritza-lizentzia berariazkoa eskatzeko espedienteak foru lege honek indarra hartutakoan behin betikoz ebatzi gabe badaude, hemen ezarritakoarekin bat tramitatuko dira. Lege honek indarra hartzean dokumentazioa osatua duten eskaerei ez zaie tasa ordainaraziko.

Bigarrena

Foru lege honek indarra hartzean lege honetan ezartzen den erregistroetako batean izena eman beharra dakarren merkataritza jarduera batean jarduten badute, pertsona fisiko zein juridikoek urtebeteko epean eman beharko dute izena gehienez ere, izena emateko beharrezkoak diren dokumentuak eta datuak ezartzen dituen erregelamenduak indarra hartzen duenetik aitzina.

Hirugarrena

Foru lege honek indarra hartu baino lehen emandako merkataritza-lizentzia berariazkoek baliodunak izaten jarraituko dute. Halere, saltoki horiek handitu edo aldatu nahi badira, foru lege honetan ezarritakoa beteko da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe uzten dira foru lege honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta bereziki Azalera handiko instalazioen ezarpena lurralde eta hirigintza aldetik arautzen duen maiatzaren 10eko 154/1993 Foru Dekretua eta Merkataritzako ordutegiak arautzen dituen abenduaren 18ko 378/2000 Foru Dekretua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa

Nafarroako Gobernuari eta kasuan kasuko departamentu eskudunari ahalmena ematen zaie lege honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko behar diren xedapen eta egintzak eman ditzaten.

Bigarrena

Foru lege honetan aurreikusten ez denetan, Txikizkako merkataritza arautzen duen 7/1996 Legeari jarraikiko zaio, honen osagarri baita Nota de Vigencia.

Hirugarrena

Foru Lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren hamabian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0107408

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web