(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

10/1996 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Fundazioen eta babes ihardueren tributu araubidea erregulatzen dueña Nota de Vigencia

BON N.º 86 - 17/07/1996; corr. err., BON 9/10/1996



  I. TITULUA. Fundazioen tributu araubidea

  I. KAPITULUA. Aplikazio eremua

  II. KAPITULUA Nota de Vigencia. Fundazioen helburuak eta horien onuradunak

  III. KAPITULUA Nota de Vigencia. Eratzeko betebeharrak, Estatutuak eta zuzkidura

  IV. KAPITULUA. Iharduteko betebeharrak Nota de Vigencia

  V. KAPITULUA. Patronatukideak Nota de Vigencia

  VI. KAPITULUA. Zergaaraubide berezirako baldintzak, hari atxikitzea eta hura galtzea Nota de Vigencia

  VII. KAPITULUA. Tributu araubidea

  1. SEKZIOA. Sozietateen gaineko Zerga

  2. SEKZIOA. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

  3. SEKZIOA. Toki tributuak


  II. TITULUA. Fundazioei egindako dohaintzen eta interes orokorreko ihardueretan lankidetzan egindako bestelako iharduketen tributu araubidea

  I. KAPITULUA. Foru Lege honen I. Tituluan arauturiko fundazioei egindako dohaintzen tributu araubidea

  1. SEKZIOA. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan subjektu pasibo direnek egindako dohaintzak

  2. SEKZIOA. Sozietateen gaineko Zergan subjektu pasibo direnek egindako dohaintzak

  3. SEKZIOA. Dohaintzen justifikazioa

  II. KAPITULUA. Interes orokorreko ihardueretarako, enpresek ematen dituzten laguntzen tributu araubidea

  III. KAPITULUA. Bestelako ihardueretarako, enpresek ematen dituzten laguntzen tributu araubidea

  1. SEKZIOA. Dohaintza gisa eskaintzeko eskuratzen diren artelanak

  2. SEKZIOA. Interes orokorreko ihardueretan eta artea sustatzekotan egindako gastuak

  IV. KAPITULUA. Onura fiskalak aplikatzeko baldintza komunak Nota de Vigencia


ZIOEN AZALPENA

Foru Legeak bi Titulu izanen ditu; lehena, "fundazioen tributu araubidearena" eta bigarrena, "fundazioei egindako dohaintzen eta interes orokorreko ihardueretan lankidetzan egindako bestelako iharduketen tributu araubidearena."

Fundazioa antolamenduak ezagutzen duen pertsona juridiko pribatua da; subjektu eskubidedun batek, fundatzaileak, ondasun batzuk etorkizunerako eskuragarri jartzen ditu, interes orokorreko helburu baterako etengabeko zerbitzuan.

Esan daiteke fundazioak helburu baten pertsonifikazioa direla. Ez dute elkartekide edo kiderik eta behin eratu ondoren, pertsona horien modura duten izatea eta konfigurazioa ez dago beste pertsona fisiko edo juridiko baten borondatearen menpe, fundatzaileak esleitu zien helburuaren iraupenaren menpe baizik.

Gaur egun maiz sortzen dira horrelako entitateak Administrazioak garatzerik ez dituen interes publiko edo orokorreko eginkizunak edo iharduerak gauzatzeko asmotan. Beraz, legezkoa eta arrazoizkoa da pentsatzea entitate horiek Administrazioarekin lankidetzan ari direla, usadioz egiten dituzten ihardueretan edo eginkizunetan eta, hori dela medio, zerga aldetik aldeko tratamendua behar dutela, alde batera utzita ahalmen ekonomikorik duten edo ez, helburu orokorrei edo onura publikokoei afektatuak izate horrek baitie galarazten beren gaitasun ekonomikoak zerga- ahalmenaren berezko ezaugarriak hartzea.

Foru Lege honetako I. Tituluan araututako tributu araubideak, I. Kapituluan ezartzen den bezala, bere egiten ditu fundazioak, batetik, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 44. Legearen edo Foru Berriaren babesean eratutakoak eta, bestetik, Fundazioei eta Interes Orokorreko Ihardueretan Partehartze Pribatuari eman beharreko Pizgarri Fiskalei buruzko azaroaren 24ko 30/1994 Legearen arabera edo gai horretan eskumenak dituzten Autonomi Komunitateen berezko arauteriaren arabera eratutakoak.

Foru Legeak galdatzen du fundazioek irabazi asmorik gabekoak izan behar dutela eta beren ondarea II. Kapituluan zerrendatzen diren interes orokorreko iharduerei etengabe afektaturik eduki beharko dutela. Halaber, ezartzen da onuradunak nahitaez pertsona kolektibo orokorretako edo zehazgabeetako partaideak izanen direla.

I. Tituluko III. Kapituluak ezartzen ditu entitatearen eraketarako betebehar formalak, horien estatutuen edukia eta fundazioaren zuzkidura, kenduezina eta atzeraezina izanen dena; esanguratsua da fundazioak duen zuzkidura nahikoa izanen dela dituen helburuak betetzeko.

Bertzalde, IV. Kapituluak fundazioek behin eraturik dituzten beharkizunak arautzen ditu, hau da, iharduteko beharkizunak eta horien artean fundazioaren onuradunak zehaztean printzipio batzuk errespetatu behar direla, hain zuzen ere, zabalkuntzarena, diskriminaziorik ez egitearena eta inpartzialtasunarena. Halaber, errenten %70, guttienik, fundazioaren helburuak gauzatzeko erabili beharko da.

Azkenik, kontularitzari, auditoretzari eta aurrekontuei dagozkien alderdiak zehatz-mehatz arautu dira.

V. Kapituluak entitateko patronatukideen karguak doakoak izanen direla dio, baita bateraezinak ere ordaindutako zerbitzuen edozein prestaziorekin.

VI. Kapituluak zehazten du nola eskuratzen edo galtzen den tributu-araubide berezia eta ezartzen du administrazio espediente bat izapidatu beharko dela eta Ekonomi eta Ogasun Departamentuak ebatzi beharko duela, zehazki edo tazituki. Departamentu horren esku geldituko da hasierako zein ondorengo betebeharrak, araubide berezia aplikatzea justifikatuko dutenak, frogatzeko ahalmena.

VII. Kapituluak fundazioei aplikagarri zaien tributu araubidearen erregulazio zehatza ezartzen du.

Lehenik eta behin, Sozietateen gaineko Zergari dagokion gaia aipatzen da 1. Sekzioan; bertan zerrendatzen dira errenta salbuetsiak, zerga oinarriaren zehaztapena, kengarriak ez diren kontusailak, berrinbertsioagatiko salbuespena, likidazio oinarria, karga-tasa, kuota osoa eta kenkariak.

2. Sekzioan Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan aplikagarri diren onurak ezartzen dira eta, orobat, zehazten fundazioak egindako eskurapenak salbuetsita egonen direla, beti ere ondasunak edo eskubideak fundazioaren berariazko helburua osatzen duten iharduerei etengabe afektaturik gertatzen badira.

3. Sekzioak Lurralde Kontribuzioaren eta Iharduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren salbuespena, kasu zehatzetan, arautzen du.

Bertzalde, Foru Lege honen II. Tituluak kontuan hartzen du fundazioei egiten zaizkien dohaintzei aplikagarri zaien tributu-araubidea, baita interes orokorra duten ihardueretan lankidetzan aritutako iharduketei dagokiena ere.

Titulu honetako I. Kapituluan arautzen diren fundazioen mesedetan egindako dohaintzek bide ematen diote dohaintza emaileari, pertsona fisikoari, Errentaren gaineko Zergaren kuotan dohaintzaren %20 kentzeko; dohaintza emailea pertsona juridikoa bada, dohaintzaren zenbatekoa kengarria den kontusailtzat hartuko da Sozietateen gaineko Zergan. Foru Legeak zehatz arautzen ditu dohaintza horren xede izan daitezkeen ondareko elementuak, baita Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergetan gehienez ere zer kopurutan aplikatu behar den ere.

Interes orokorreko ihardueretan egindako lankidetza iharduketetan, II. Kapituluan, fundazioei ordaindutako zenbatekoak kengarritzat hartzen dira Sozietateen gaineko Zergan edo Errentaren gaineko Zergan, enpresariak edo profesionalak edo pertsona fisikoak badira, eta kolaboratzailearen parte hartzea hedatzen duten lankidetza hitzarmenen bidez egiten badira.

III. Kapituluak, artelanak eskuratzeko jartzen diren zenbatekoen kenkariak ezartzen ditu, artelan horiek halako erakunde eta entitateei dohaintzan eskaintzen bazaizkie, baita zinema, antzerkia, musika, dantza eta liburu eta bideoen argitalpena sustatzeko ikuskizun publiko zehatzak antolatzeko gastuei dagozkienak ere.

Xedapen Gehigarrien artean Lehena nabarmentzen da, Fundazioen Erregistroa, izaera publikokoa, sortzen baitu; Foru Lege honetako 1. artikuluak aipatzen dituen entitateek Erregistro horretan eman beharko dute izena.

Xedapen Iragankorrak, orain arte eratutako fundazioei 1996eko abenduaren 31 arteko epea ematen die Foru Lege honetan araututako tributu-araubidean sartzeko.

Xedapen Indargabetzaileak, Foru Diputazioak 1976eko abenduaren 2an hartu zuen Erabakia, interes sozialeko deklaraturiko fundazioak arautzen zituena, ondoriorik gabe uzten du.

I. TITULUA. Fundazioen tributu araubidea

I. KAPITULUA. Aplikazio eremua

1. artikulua. Aplikazio eremua Nota de Vigencia.

Foru lege honetan ezartzen den zerga-araubidea halako fundazioei aplikatuko zaie non eratuak baitira Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioaren 42. Legean eta Nafarroako Fundazioei buruzko ekainaren 30eko 13/2021 Foru Legean ezarritakoaren babesean.

II. KAPITULUA Nota de Vigencia. Fundazioen helburuak eta horien onuradunak

2. artikulua. Fundazioen helburuak Nota de Vigencia.

1. Fundazioek ez dute irabazteko asmorik izanen eta beren ondarea interes orokorreko helburu hauek egiteari afektatuko zaio beti:

a) Helburu zibikoak, hezkuntzakoak, kulturalak, zientifikoak, kirolekoak, osasunekoak eta gizarte laguntzakoak.

b) Garapenerako lankidetza.

c) Ingurumenaren defentsa.

d) Gizarte ekonomiaren edo ikerketaren sustapena.

e) Boluntariotza sozialaren sustapena.

f) Antzeko izaera duten interes orokorreko beste helburu batzuk.

2. Ez dira irabazi-asmorik gabeko entitatetzat hartuko helburuen fundatzaileak eta horien ezkontideak edo ahaideak, laugarren gradua barne, entitateek egiten dituzten jardueren hartzaile nagusiak badira edo haien zerbitzuen onura hartzeko baldintza bereziak badituzte.

Apartatu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko gizarte laguntzako jarduerak edo kirol jarduerak egiten dituzten entitateei, baldin eta balio erantsiaren gaineko zergatik salbuetsita badaude, ezta Espainiako ondare historikoko ondasunak mantentzea eta berreskuratzea xede esklusibo edo nagusia dutenei ere, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen eskakizunak betetzen badituzte.

3. Fundazioek jarduera ekonomikoak izaten ahalko dituzte baldin eta horien helburua fundazioaren xedeekin loturik badaude edo horien osagarriak nahiz gehigarriak badira.

4. Halaber, era guztietako jarduera ekonomikoetan esku hartzen ahalko dute sozietateetan duten parte-hartzearen bidez, foru lege honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. artikulua. Onuradunak.

Fundazioen onuradunak, pertsonek osatutako kolektibo orokorrak eta zehazgabeak izanen dira eta horrelakotzat hartuko dira enpresa bateko edo batzuetako langileek eta horien familikideek osatutako kolektiboak.

III. KAPITULUA Nota de Vigencia. Eratzeko betebeharrak, Estatutuak eta zuzkidura

4. artikulua. Eratzeko betebeharrak Nota de Vigencia.

1. Fundazioa inter vivos egintzen bidez eratzen bada, eskritura publikoak, Foru Berriko 42. Legean ezarritakoarekin bat aurreikusitako zehaztapenez eta fundatzaileak ezartzen dituen klausula eta baldintza zilegiez gain, alderdi hauek ere hartuko ditu kontuan:

a) Fundatzaileen izen-abizenak, adina eta egoera zibila, pertsona fisikoak badira, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoak badira; bi kasuetan nazionalitatea eta helbidea jarri beharko dira.

b) Fundazio bat eratzeko borondatea.

c) Fundazioaren zuzkidura, horren balorazioa eta horri ekarpenak egiteko modua eta errealitatea.

d) Fundazioaren Estatutuak; edukia hurrengo artikuluko baldintzei egokituko zaie.

e) Gobernu organoa osatzen duten pertsonen izen- deiturak, baita horien onarpena ere, fundazioa egiteko unean gauzatzen bada behinik behin.

2. Fundazioa hil ondorengo egintzen ondorioz eratzen bada, behar den agiriak aurreko zenbakiak aipatzen dituen alderdi guztiak bete beharko ditu.

5. artikulua. Estatutuak.

Fundazioaren Estatutuetan honako hauek agertuko dira:

a) Entitatearen izena, zeinetan Fundazioa izena agertuko baita.

b) Fundazioaren helburuak.

c) Fundazioaren helbidea eta horren iharduerak nagusiki garatuko diren lurraldearen esparrua.

d) Fundazioaren helburuak bete eta onuradunak zehazteko, baliabideak erabiltzeko oinarrizko erregelak.

e) Ondarearen destinoa, Fundazioa iraungitzen bada.

f) Gobernu eta ordezkaritza organoa, horren osaketa, fundazioko kideak hautatu eta ordezkatzeko erregelak, kargua uzteko arrazoiak, horren eskurantzak eta erabakiak eztabaidatu eta hartzeko modua.

6. artikulua. Aldaketak Nota de Vigencia.

Fundazioaren eratze eskritura edo estatutuak aldatu nahi badira, horren berri eman beharko zaio tributuen arloan eskumena duen departamentuari; horretarako, aldaketaren kopia baimendua erantsi beharko da.

7. artikulua. Fundazioaren zuzkidura Nota de Vigencia.

1. Zuzkiduran edozein motatako ondasunak eta eskubideak sartuko dira; zuzkidura kentzezina eta atzeraezina izateaz gainera, egokia eta nahikoa izan beharko du fundazioaren helburuak bete daitezen; behar den ikerketa ekonomikoarekin egiaztatuko da hori.

2. Ondarearen zuzkidura osatzeko ekarpenak jarraian egin daitezke. Horrela egiten bada, hasierako ordainketa ez da izanen fundazioaren borondateak aurreikusita duen zenbateko osoaren %25 baino txikiagoa; fundazioa eratzeko eskritura publikoa ematen den egunetik hasi eta bost urteko epean ekarri beharko da gainerakoa. Hori hala izanik ere, eskubideak direnean, tributuen arloan eskumena duen departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, eskubide horien izaera zein den, baldin eta ekarpen hori ziurtatzeko beharrezkoak diren bermeak ematen badira.

Halaber, legez zuzkiduratzat hartuko dira Fundazioa izaten den bitartean fundatzaileak edo patronatuak fundazioaren helburuei etengabe afektatutako ondasun eta eskubideak.

3. Zuzkidura dirutan egiten bada, zenbatekoa eurotan emanen da. Diruz egiten ez diren ekarpenak berdin kuantifikatuko dira, eta erabili diren balorazio irizpideak zehaztuko dira”.

4. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, hirugarrenek engaiatutako ekarpenak zuzkiduratzat har daitezke, beti ere bermaturik badaude. Inolaz ere ez da emariak biltzeko asmo soila horrelakotzat hartuko.

IV. KAPITULUA. Iharduteko betebeharrak Nota de Vigencia

8. artikulua. Iharduteko printzipioak, onuradunei eta interesatuei dagokienez.

Fundazioak beharturik daude:

a) Beren helburuen eta ihardueren berri ematera eta horien zabalkuntza egitera, egon daitezkeen onuradunek eta gainerako interesatuek ezagut ditzaten.

b) Fundazioaren onuradunak zehazterakoan irizpide hauek kontuan hartzea: inpartzialtasuna eta ez diskriminatzea.

9. artikulua. Errenten eta dirusarreren erabilera Nota de Vigencia.

1. Fundazioaren xedeak betetzeko erabili beharko da, gutxienez, fundazioaren kontabilitate-emaitzako zenbatekoaren ehuneko 70, hurrengo zenbakietan adierazten diren doikuntzekin zuzenduta.

Kontabilitate-emaitzaren gainerakoak, fundazioaren xedeak betetzeko erabiltzen ez denak, alegia, zuzkidura edo erreserbak gehitu beharko ditu, patronatuko akordioaren arabera.

2. Honako hauek ez dira diru-sarrera gisa sartuko:

a) Fundatzaileak edo hirugarren pertsonek zuzkidura gisa emandako ondasunak eta eskubideak besterentzegatik edo kargatzeagatik lortzen den kontraprestazioa, baita modu iraunkorrean patronatuak fundazioaren xedeari lotutako beste batzuenak ere, sortzen ahal izan zen gainbalioa barne.

b) Ondasun higiezinen (non entitatea bere berariazko xedeko jardueran aritzen baita) kostu bidezko eskualdaketan lortutako diru-sarrerak, betiere aipatu eskualdaketaren zenbatekoa berriro inbertitzen bada ondasun higiezinetan, zeinetan inguruabar hori gertatzen baita.

3. Ez dira inolaz ere diru-sarreratzat hartuko fundazioa eratzen denean edo geroago ere zuzkidura gisa jasotako ekarpenak edo dohaintzak.

4. Ez dira honako gastu hauek kenduko:

a) Fundazioaren xedeak betetzeko garatzen diren jarduerekin lotura zuzena dutenak, amortizaziorako eta jarduera horiei atxikiak dauden ibilgetuen hornikuntzarako zuzkidurak barne.

b) Fundazioaren xedeak betetzeko garatzen diren jardueren multzoari dagozkion gastu komunen zati proportzionala.

Zati proportzional hori zehaztuko da jarduera bakoitzari baliabideak benetan aplikatzetik ondorioztatutako irizpide objektiboen arabera.

Aipatu gastu komun horietan, halakorik bada, ondoko hauek sartzen ahalko dira: kanpoko zerbitzuak, langileria, finantzak, tribututakoak eta kudeaketa eta administrazioko bestelako gastuak, baita patronatuko kideek ordaina hartzeko eskubidea dutenenak ere, 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Zenbaketa horrek aipatzen dituen diru-sarrerak eta gastuak zehaztuko dira fundazioak egindako kontabilitatearen arabera, 11. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6. Fundazioaren xedeetarako egintzat hartzen da ekitaldi bakoitzean egindako gastu eta inbertsioen zenbatekoa, betiere fundazioaren estatutuetan zehaztutako horren berariazko xedeak betetzeko benetan erabili badira horiek, amortizazioetarako eta hornikuntzarako zuzkidurak izan ezik.

Errenten eta diru-sarreren erabileraren gaineko baldintza betetzen dela zehazteko, fundazioaren xedeak betetzeko erabili diren inbertsioak finantzatu badira zenbait ekitalditan banatu beharreko diru-sarrerekin (hala nola, diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak) edo besteren finantza baliabideekin, aipatu inbertsio horiek konputatuko dira diru-sarrerak konputatzen diren proportzio berean edo besteren finantzaketa amortizatzen den moduan.

7. Fundazioak errentak erabiltzen ahalko ditu aurreko 1. idatz-zatiak aipatzen duen proportzioan, haiek jasotzen dituenetik 4 urteko epean.

8. Memorian eman beharreko informazioaren ondorioetarako, fundazioaren xedeak betetzearen graduari dagokionez, 11.2 artikuluak aipatzen baitu, ehuneko 70eko portzentajea zer emaitzaren gainean aplikatzen den zehaztuko da eta fundazioaren xedeetarako erabiltzen diren gastuak eta inbertsioak, baita administrazioko gastuen zenbatekoa ere. Informazio hori ere sartuko da, aurreko ekitaldietako aplikatu gabeko saldoei dagokienez.

9. Fundazioaren ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak administratzeagatik zuzenean eragindako gastuen zenbatekoa, eta patronatuko kideek ordaina hartzeko eskubidea duten gastuena, ezin izango dira kopuru hauetatik gorakoak izan: bere funtsen ehuneko bost edo fundazioaren kontabilitate-emaitzaren ehuneko 20, artikulu honetan ezartzen diren doikuntzekin zuzendua.

10. Salbuespenez, artikulu honen 1. apartatuak aipatzen duen %70eko gutxieneko portzentajea txikiagoa izaten ahalko da entitatea sortu zeneko zuzkidura handitzea nahi denean, eta tributuen arloan eskumena duen departamentuak horretarako baimena ematen badu, horri eskaera aurkeztu ondoren.

Beste alde batetik, 7. apartatuan aurreikusten den lau urteko epea luzatzen ahal da errenten helburua egokitzen zaionean fundazioak prestaturiko eta tributuen arloan eskumena duen departamentuak onarturiko plan bati.

Idatz-zati honen aurreko paragrafoek aipatzen duten plana eskatu edo formulatu zenetik sei hilabete pasatu ondoren, ebazpen espresurik eman gabe, entitateak baietsitzat eman dezake haren proposamena.

10. artikulua. Merkataritzako elkarteetan parte hartzea Nota de Vigencia.

1. Fundazioek ezin izanen dute merkataritzako elkarteetan parte hartu, nork bere izenean elkarteko zorren kargu egin behar badu.

Aurreko lerroaldeak aipatzen dituen elkarteetako partaidetzak zuzkiduran sarturik badaude eta partaidetza hori handiena bada, Fundazioak partaidetza horiek eraldatzeko behar diren iharduketak egin beharko ditu, horien erantzukizuna mugaturik geldituko den forma juridikoren bat hartzearren.

2. Aurreko zenbakiko lehenbiziko paragrafoan aipatzen diren merkataritzako sozietateetako partaidetzak ez diren beste batzuen titularrak badira, zuzenean edo zeharka, tributuen arloan eskumena duen departamentuan egiaztatu beharko dute partaidetza horien titulartasunak laguntzen duela fundazioaren helburuak hobeki betetzen eta ez dela hausten foru lege honetan ezarritako araubidea.

Tributuen arloan eskumena duen departamentuak foru lege honetan araututako tributu araubideaz baliatzea uka dezake, arrazoitu ondoren, justifikatzen ez bada partaidetza horiek betetzen dituztela lehenago aipatutako beharkizunak.

11. artikulua. Kontularitza, auditoretza eta aurrekontuak.

1. Foru lege honetako tributu araubideari atxikitzen zaizkion fundazioei derrigorrez aplikatuko zaizkie Kontabilitate Plan Orokorra irabazi asmorik gabeko entitateei egokitzeko arauak, Nafarroako Foru Komunitateak ezar ditzakeen espezialitateak gorabehera.

Sozietateen gaineko zergan salbuetsi gabe dauden ustiategietatik errentak lortzen dituzten fundazioek Merkataritza Kodean eta zerga horren arau erregulatzaileetan aurreikusitako kontabilitate-betebeharrak izanen dituzte. Entitate horien kontabilitatea eramanen da halako moduz non modua egonen den identifikatzeko zein diru-sarrera eta gastu dagozkien salbuetsi gabeko ustiategiei Nota de Vigencia.

2. Fundazioaren Patronatuak urtero burutuko ditu inbentarioa, egoeraren balantzea eta emaitzen kontua, zeinetan Fundazioko ekonomiaren, finantzen eta ondarearen egoera agertuko baita, eta fundazioaren ihardueren eta kudeaketa ekonomikoaren berri zehatza emanen duen oroit idazkia prestatuko du, zeinetan finantzazio koadroa eta fundazioaren helburuen betetze maila agertuko baitira. Horiez gainera, oroit-idazkian agertuko dira ondareko aldaketak eta gobernu, zuzendaritza eta ordezkaritza organoetan eman direnak.

3. Halaber, Fundazioaren gobernu organoak aurreko urteko dirusarreren eta gastuen aurrekontuaren likidazioa eginen du.

4. Aurreko 2. eta 3. idatz-zatiek aipatzen dituzten agiriak Nafarroako Zerga Ogasunean aurkeztuko dira hurrengo ekitaldiko lehen sei hilabeteetan, salbu eta egoera-balantzea eta emaitza-kontua, horiek sozietateen gaineko zergari dagokion aitorpenean aurkeztuko baitira Nota de Vigencia.

5. Fundazioetako kontuei kanpoko auditoretza eginen zaie, ekitaldia ixten den egunean, inguruabar hauetako bi gutxienez gertatzen badira:

a) Aktiboko partidek guztira 1.803.000 euro baino gehiago egitea.

b) Urteko sarreren zenbateko garbia 3.606.000 euro baino gehiago izatea.

c) Ekitaldian lanean izandako langileak batez beste berrogeita hamar baino gehiago izatea.

Halaber, kanpoko auditoretza eginen zaie beste kontu batzuei ere, horien egoera bereziak hala eskatzen badu fundazioaren patronatuaren iritziz edo tributuen arloan eskumena duen departamentuaren iritziz eta, betiere, ondarearen edo kudeatutako jardueren bolumenaren kopuruari dagokionez.

Auditoretzako txostenak tributuen arloan eskumena duen departamentuan aurkeztuko dira, txostenak jaulki ondoko hiru hilabeteko epean Nota de Vigencia.

6. Horrez gain, patronatuak hurrengo urteko aurrekontua prestatuko du eta tributuen arloan eskumena duen departamentuari igorriko dio, azalpen memoria batekin batera, ekitaldi bakoitzeko urriaren 1etik urtarrilaren 31ra bitarte Nota de Vigencia.

7. Aurreko 2., 3. eta 6. zenbakietan aipatzen diren dokumentuak tributuen arloan eskumena duen departamentuaren titularrak ezartzen duen moduan eta tokian aurkeztuko dira, eta hark erabakiko du zer prozedura erabiliz eta zer baldintzatan aurkeztu behar diren, baita baliabide informatiko edo telematiko bitartez aurkeztu behar diren edo ez Nota de Vigencia.

12. artikulua. Fundazioaren desegitea.

Elkarketaren kasuetan izan ezik, Fundazioa desegiten bada, haren ondarea erabiliko da interes orokorreko beste helburu batzuetarako, Fundazioak berak egindakoen antzekoetarako, alegia.

V. KAPITULUA. Patronatukideak Nota de Vigencia

13. artikulua. Doakotasuna Nota de Vigencia.

Foru lege honetan aurreikusitako araubideaz gozatzeko, fundazioetako patronatukide karguak doakoak izanen dira, inolaz ere galarazi gabe beren lanak sortutako gastu behar bezala egiaztatuak itzultzeko duten eskubidea. Kontzeptu horrengatik jasotzen diren diru kopuruek ez dute gaindituko pertsona fisikoen errentari buruzko zergaren araudian ezarritako mugak kargarik gabeko dietatzat jotzeko.

Pertsona horiek, gainera, ezin izanen dute partaidetzarik izan entitatearen emaitza ekonomikoetan, ez beraiek zuzenean ez tarteko pertsonen edo entitateen bitartez.

VI. KAPITULUA. Zerga-araubide berezirako baldintzak, hari atxikitzea eta hura galtzea Nota de Vigencia

14. artikulua. Betebeharrak Nota de Vigencia.

1. Foru lege honetan erregulatzen den zerga-araubideari atxiki nahi zaizkion fundazioek 13/2021 Foru Legean eta foru lege honetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak bete beharko dituzte.

2. Alabaina, hasierako zuzkiduraren zenbatekoa edozein dela ere, fundatzaileak edo fundatzaileek frogatu beharko dute hasierako zuzkidura egokia eta nahikoa dela fundazioaren helburuetarako; horretarako, aurreneko jarduketa-programa aurkeztu beharko dute, urtebeteko epea hartuko duena, azterketa ekonomiko bat erantsita, zeinak, batetik, frogatuko baitu programa bideragarria dela baliabide horiek soilik erabiliz, eta, bestetik, programako jarduera guztien finantzaketa jasoko baitu, osorik, xehatuta eta identifikatzeko moduan.

3. Fundazioak bere betebeharrak egunean izan beharko ditu sozietateen gaineko zergaren autolikidazioa aurkezteari dagokionez.

15. artikulua. Eskaera Nota de Vigencia.

1. Foru lege honetan ezartzen den zerga-araubideari atxiki nahi zaizkion fundazioek eskaera egin beharko diote:

a) Lehendakaritza arloko eskumena duen departamentuari, Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaerarekin batera, edo.

b) Tributu arloko eskumena duen departamentuari, Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribaturik egotearen frogarekin batera.

2. Tributuen arloko eskumena duen departamentuak zilegi izanen du interesdunei eskatzea fundazioaren eta horren estatutuen klausulen norainokoa zehaztasunez ezagutzeko beharrezkoak diren azalpenak eta datu osagarriak.

16. artikulua. Eskaera ebaztea Nota de Vigencia.

1. Eskaera ebazteko, tributu arloko eskumena duen departamentuak kontuan hartuko du ez bakarrik ea entitate eskatzaileak betetzen ote dituen eskatu zaizkion forma-betebeharrak, baizik eta, orobat eta bereziki, fundazioaren izaera substantiboa, 13/2021 Foru Legearen 4.1 artikuluak aipatzen dituen interes orokorreko helburuetarako lagungarri izan daitekeen heinean, azpimarra berezia jarriz entitatearen xedean eta helburuetan, dituen baliabideetan, hark antzeko beste erakunde batzuekin edo administrazio publikoarekin koordinaturik lan egiteko moduan, eta fundazioaren jardueren, prestazioen eta zerbitzuen proiekzio pertsonala zein lurralde-mailakoa.

2. Dokumentazioa azterturik eta kontuan hartuta 1. apartatuan xedatutakoa, tributu arloko eskumena duen departamentuak ebazpena emanen du, fundazioari zerga araubide berezia aplikatzeko baimena edo ukoa adieraziko duena.

3. Ebazpena sei hilabetean eman beharko da:

a) Fundazioen Erregistroko inskripzioaren egunetik hasita, 15.1.a) artikuluan aipatzen den kasuan.

b) Araubidea aplikatzeko eskaera egiten denetik hasita, 15.1.b) artikuluan aipatzen den kasuan.

Epe hori esanbidezko ebazpenik eman gabe iragaten bada, entitateak ulertzen ahalko du araubide hori aplikatzen ahal duela araubidea aplikatzeko eskaeraren aurkezpen-egunetik, baldin eta foru lege honetan eta 13/2021 Foru Legean aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

4. Aldeko ebazpena ematen bada, bertan zehaztuko da zer egunetatik aurrera aplikatzekoa izanen den zerga-araubide berezia.

17. artikulua. Zergaaraubidea egiaztatzea eta galtzea Nota de Vigencia.

Tributuen arloko eskumena duen departamentuak egiaztatuko du zerga araubide berezi horretaz baliatzeko beharrezkoak diren betebeharrak betetzen diren, eta, hala behar denean, fundazioaren tributu arloko egoeraren ondoriozko erregularizazioa eginen du.

Foru lege honetan eta 13/2021 Foru Legean ezarritako edozein baldintza urratzeak entitateari ekarriko dio urraketa gertatu den ekitaldiari dagozkion kuota guztiak ordaindu beharra, sozietateen gaineko zergarenak, tokiko tributuenak eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergarenak, betiere tributu horien gaineko araudiak agintzen duenaren arabera; eta, horiez gain, berandutze-interesak eta kasuan bidezko diren zehapenak.

Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharra izanen da oker aplikatutako emaitza eta diru-sarrerak lortu ziren ekitaldiari dagozkion kuotei buruzkoa, 13/2021 Foru Legearen 47. artikuluan ezarritako baldintzaren kasuan, eta urraketa gertatu den ekitaldiko eta aurreko lauretako kuotei buruzkoa, foru lege horren beraren 21. artikuluan jasotzen den kasuan, ezertan galarazi gabe kasu bakoitzean aplikatzekoak diren zehapenak.

VII. KAPITULUA. Tributu araubidea

1. SEKZIOA. Sozietateen gaineko Zerga

18. artikulua. Salbuetsita dauden errentak Nota de Vigencia.

1. Fundazioek erdietsitako errentak salbuetsita egonen dira kasu hauetan:

a) Fundazioaren xede soziala edo haren berariazko helburua osatzen duten ohiko jardueretatik ateratakoak badira, ustiapen ekonomiko baten bidez edo bestela.

b) Ondasunen edo eskubideen eskuraketen edo eskualdaketen ondorio direnean, edozein tituluren bidez, entitatearen desegitea edo likidazioa dela-eta lortutakoak barne Nota de Vigencia.

c) Kostu bidezko eskualdaketen ondorio badira, betiere fundazioaren xede edo helburu berariazkoa betetzeko gauzatu badira Nota de Vigencia.

d) Hirugarrenei lagatako ondare-elementuen ondoriozkoak, konparazio batera, sozietateen dibidenduak eta mozkinetako parte-hartzeak, interesak, kanonak eta alokairuak.

2. Bere xede berariazkoari ez dagokion ustiapen ekonomiko batekin lortutako etekin arruntak kargatu eginen dira, baina tributuen arloan eskumena duen departamentuak arestian aipatutako salbuespena aplikatzen ahalko die etekin horiei ere, baldin eta horiek sortu dituzten ustiapen ekonomikoak salbuetsita dauden ustiapen ekonomikoen ustiapen lagungarri edo osagarriak badira, edo entitatearen estatutuetan ezarritako helburuak lortzeko jardueren ustiapen lagungarri edo osagarriak badira.

Salbuespena eraginkorra izan dadin, aurretik ekonomia ustiapeneko jardunaren berri eman beharko zaio tributuen arloan eskumena duen departamentuari; departamentu horrek aurreko paragrafoan aipaturiko baldintzak betetzen diren egiazta dezake Nota de Vigencia.

19. artikulua. Zerga oinarria.

1. Zerga oinarria zergaldian dagoen errentaren zenbatekoa izanen da.

2. Zerga oinarria zuzeneko zenbatespenaren araubidearen bidez zehaztuko da eta, subsidiarioki, zeharkako zenbatespenaren bidez.

3. Zuzeneko zenbatespenaren araubidean, zerga-oinarria lortuko da osagai hauen batuketa algebraikoa egin ondoren Nota de Vigencia:

a) Kargatuta dagoen ustiapen ekonomiko baten jardunean erdietsitako etekinak, positiboak nahiz negatiboak.

b) Kargatuta dauden ondare-gehitzeak eta gutxitzeak.

Errentaren zenbatekoa erdiesteko Sozietateen gaineko Zergaren arauak aplikatuko dira, atal honetan xedatutakoa galarazi gabe.

20. artikulua. Gastu ezkengarriak.

Sozietateen gaineko Zergaren arauterian aurreikusitakoez gainera, honako gastu hauek ez dira gastu kengarritzat hartuko:

a) Errenta salbuetsiei zuzenean edo zeharka egotzitakoak.

b) Iharduera salbuetsiei afektatutako ondareko elementuen amortizaziorako erabilitako zenbatekoak.

Afektazio hori partziala bada, iharduera hori egiteari afektatutako ondareko elementuaren zatiaren amortizaziorako erabilitako zenbatekoak ez dira kengarriak izanen.

c) Emaitzetarako erabilitako zenbatekoak eta, bereziki, iharduera salbuetsiak sustengatzeko erabiltzen diren gerakinak, iharduera ekonomikoetatik ateratakoak.

d) Atxikipenei dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan deklaratutako zenbatekoaren gainean jasotako lan prestazioei esleitutako balioaren soberakina.

21. artikulua. Berrinbertsioagatiko salbuespena Nota de Vigencia.

Ondare elementuetako kostubidezko eskualdaketetan agerian jarritako ondare-gehikuntza zergagai direnak salbuetsirik geldituko dira, baldin eta eskualdaketa horien zenbatekoa Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 36. artikuluan xedatu bezala eta bertan ezarritako baldintzak beterik berrinbertitzen bada.

22. artikulua. Likidazio oinarri negatiboen konpentsazioa Nota de Vigencia.

Likidazio oinarri negatiboak konpentsatzen ahalko dira, ondoz-ondoko hurrengo hamabost urteetan bukatzen diren zergaldietako likidazio oinarri positiboekin. Aurretik bidezkoa den likidazioa edo autolikidazioa beharko dute likidazio oinarri negatibo horiek.

23. artikulua. Karga tasa.

Aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera zehazturiko likidazio oinarriaren karga tasa %10 izanen da.

24. artikulua. Kuota osoa.

Kuota osoa likidazio oinarriari karga tasa aplikatzearen ondorioz sorturikoa izanen da.

25. artikulua. Kuota likidoa eta kontura egindako ordainketen kenkaria.

1. Kuota likidotzat hartuko da kuota osoari sozietateen gaineko zergan ezarritako kenkari eta hobarien zenbatekoa kentzearen emaitza Nota de Vigencia.

2. Kuota likidotik honako kenkariok eginen dira:

a) Kontura egindako atxikipenak.

b) Kontura egindako dirusarrerak.

c) Ordainketa zatikatuak.

Kontzeptu horien zenbatekoa kuota likidoa baino altuagoa denean, Administrazioak itzuliko du soberakina, besterik gabe.

3. Ez da atxikipenik ez konturako dirusarrerarik ere eginen foru lege honen ondorioz salbuetsita dauden errentengatik, ezta hirugarrenei lagatzen zaizkien ondare elementuen ondoriozkoengatik ere, zeinen artean sartzen baitira sozietate, interes, kanon eta alokairuetatik datozen irabazietako dibidendu eta partaidetzak, ez eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo itzulketen ondoriozko ondare-gehikuntzengatik ere Nota de Vigencia.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa betetzeko, fundazioek, atxikipenaren egilearen edo konturako sarrerak egin behar dituenaren aurrean, egiaztagiri gisa aurkeztuko dute foru lege honetako tributu araubidea haientzat aplikagarria dela aitortzen duen ebazpenaren copia Nota de Vigencia.

26. artikulua. Kuota gutxiagotua Nota de Vigencia.

Aurreko artikuluak ezarritakoaren arabera zehaztutako kuota likidoa 1.202 euro minoratuko da zerga honen subjektu pasiboa fundazio bat denean, baldin eta fundazioa titulu honetako aplikazio-eremukoa bada, eta bakar-bakarrik doako prestazioak egiten baditu. Gutxiagotze hau aplikatu eta gero ateratzen den zenbatekoa ezin da inoiz negatiboa izan.

27. artikulua. Aitorpena aurkeztu beharra.

Titulu honetan aipaturiko entitateek zergaldi honetan lorturiko errenta guztiak aipatu beharko dituzte Elkarteen gaineko Zergaren Aitorpenetan, baita kargarik ez dutenak ere, halakorik bada.

28. artikulua. Ordezko xedapenak.

Sekzio honek arautzen ez duen orotan, Elkarteen gaineko Zergaren inguruko xedapenak aplikatuko dira, hala badagokio.

2. SEKZIOA. Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga

29. artikulua. Salbuespenak.

Fundazioak eskuratzen dituen ondasun eta eskubideak salbuetsiak izanen dira, haren xede sozial edo helburu nagusiari betiko lotuak egon behar baldin badute eta fundazioaren helburu edo xede nagusiari lotuta ez dauden ustiapen ekonomikoetan ez badira erabili behar, ezertan baino lehen.

Gainerako egintza eta kontratuak ere salbuetsiak izanen dira, Zergaren subjektu pasiboa Fundazioa baldin bada eta haiek afektatu eta erabiltzeko, arestiko lerroaldean zehazturiko baldintzak betetzen badira.

3. SEKZIOA. Toki tributuak

30. artikulua. Lurraldearen kontribuzioa.

Fundazioak bere izenean dituen ondasunak salbuetsiak izanen dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 137. artikuluan aurreikusitako moduan, beti ere kontraprestazioen bidez hirugarrenei lagatako ondasunak ez badira, fundazioaren xede sozial edo helburu nagusia lortzeko iharduerei lotuak baldin badaude eta, ezertan baino lehen, fundazioaren helburu edo xede nagusiari lotuta ez dauden ustiapen ekonomikoetan ez badira erabiltzen.

31. artikulua. Iharduera ekonomikoen gaineko zerga edo lizentzia fiskala.

Fundazioen xede sozial edo helburu nagusiaren inguruan egiten diren iharduerak salbuetsiak izanen dira, erregelamendu bidez aginduko den moduan.

32. artikulua. Prozedura. Konpentsazioa.

1. Sekzio honetan arautu diren onura fiskalez baliatu ahal izateko, Fundazioek Udal eskudunei eskaera egin beharko diete, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz, eta horrekin batera Foru Lege honen 16. artikuluak aipatzen duen erabaki zehatz edo tazitua aurkeztu beharko dute.

Tributuen arloan eskumena duen departamentuak kasuan kasuko toki entitateari jakinaraziko dio foru lege honen 17. artikuluan aipatzen den egiaztapenaren emaitza, kasuko tokiko tributuak ukitzen dituen heinean, bai eta artikulu horretan xedatutakoa aplikarazten duen edozein gorabehera ere Nota de Vigencia.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 57.2 artikuluan xedaturiko konpentsazio ekonomikoaren ondorioetarako, toki entitateek tributuen arloan eskumena duen departamentuari jakinaraziko diote zer onura fiskal ematen zaizkien fundazioei aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioz Nota de Vigencia.

Nafarroako Gobernuak, tributuen arloan eskumena duen departamentuaren bidez, diruz eta osoki konpentsatuko ditu toki entitateek, atal honetan aipatzen diren onura fiskalak ematearen ondorioz, jasotzen ez dituzten kopuruak Nota de Vigencia.

Zenbaki honetan aipatzen diren konpentsazioak gauzatzeko prozedura erregelamenduz zehaztuko da.

II. TITULUA. Fundazioei egindako dohaintzen eta interes orokorreko ihardueretan lankidetzan egindako bestelako iharduketen tributu araubidea

I. KAPITULUA. Foru Lege honen I. Tituluan arauturiko fundazioei egindako dohaintzen tributu araubidea

1. SEKZIOA. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan subjektu pasibo direnek egindako dohaintzak

33. artikulua. Dohaintzen kenkariak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboek eskubidea izanen dute ondoren aipatzen diren dohaintzen eta doan emandako zerbitzuen ehuneko 25 zergaren kuotatik kentzeko, bai hasierako dotazioa egiten denean, bai ondoren egiten denean Nota de Vigencia:

1. Entitate jasotzaileak bere helburuak lortzeko egiten dituen iharduerak burutzeko asmoz ematen diren dohaintzak.

2. Interes kulturaleko ondasunen Erregistro orokorrean inskribaturiko ondasunei buruzko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zehazki eta banan-banan Interes Kulturaleko Ondasun deklaraturiko ondasunen dohaintza garbi eta soilak edo Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak aipatzen duen Inbentario Orokorrean sarturiko ondasunenak.

3. Kalitate ziurtatua duten artelanen dohaintza garbi eta soilak, museoetako iharduerak egitea eta arestiko zenbakian aipaturiko ondasunak sustatu eta zabaltzea helburu duten fundazioei egindakoak, beti ere artelan horiek jendaurrean jartzeko baldin badira.

Artelan horren kalitatea tributuen arloan eskumena duen departamentuan egiaztatu beharko da, eta hark emanen du horren askiespena. Horretarako, arlo horretan eskumena duen departamentuari txostena eskatzen ahalko dio Nota de Vigencia.

4. Entitate jasotzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta haren helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen edo eskubideen dohaintza garbi eta soilak Nota de Vigencia.

5. Artikulu honen 2. zenbakiak aipatzen dituen kategoriaren batean sartzen diren ondasunak zaindu, konpondu edo eraberritzeko egindako diru-dohaintzak, ondasun horiek dirua jaso duen fundazioarenak direnean.

6. Zerbitzuak doan ematea Nota de Vigencia.

34. artikulua. Kuotako kenkarien oinarria.

1. Aurreko artikuluko 2. eta 3. apartatuek aipatzen dituzten kasuetan, kenkariaren oinarria tributuen arloan eskumena duen departamentuak finkaturiko balioa izanen da. Horretarako, arlo horretan eskumena duen departamentuari txostena eskatzen ahalko dio Nota de Vigencia.

2. Arestiko artikuluko 4. zenbakian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria ondasunaren edo eskubidearen eskurapen balioa izanen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauterian ezarritakoaren arabera kalkulatua. Dohaintza hori emaileak berak egin edo ekoiztu badu, ekoizpenaren kostua hartuko da, behar bezala egiaztatu eta gero, betiere merkatuan duen balioa gainditu gabe Nota de Vigencia.

3. Aurreko artikuluaren 6. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria zerbitzuak ematearen kostua izanen da, lagatako ondasunen amortizazioa barne, behar denean Nota de Vigencia.

35. artikulua. Kenkarien muga Nota de Vigencia.

Kenkarien oinarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 64.1 artikuluan ezartzen den mugaren ondorioetarako zenbatuko da. Testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

36. artikulua. Ondarearen gehikuntza eta urripenak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorietarako, ez dira aintzat hartuko Foru Lege honen 33. artikuluak aipatzen dituen dohaintzen ondorioz ondarean sorturiko gehikuntzak edo urripenak.

2. SEKZIOA. Sozietateen gaineko Zergan subjektu pasibo direnek egindako dohaintzak

37. artikulua. Dohaintzengatiko kenkariak.

Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko, kenkaria egiteko modukotzat hartuko dira ondoren adierazten diren dohaintzen zenbatekoa eta dohainik ematen diren zerbitzu hauek Nota de Vigencia:

1. Entitate jasotzaileak bere helburuak lortzeko egiten dituen iharduerak burutzeko asmoz ematen diren dohaintzak.

2. Interes kulturaleko ondasunen Erregistro orokorrean inskribaturiko ondasunei buruzko urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, zehazki eta banan-banan Interes Kulturaleko Ondasun deklaraturiko ondasunen dohaintza garbi eta soilak edo Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak aipatzen duen Inbentario Orokorrean sarturiko ondasunenak.

3. Kalitate ziurtatua duten artelanen dohaintza garbi eta soilak, museoetako iharduerak egitea eta arestiko zenbakian aipaturiko ondasunak sustatu eta zabaltzea helburu duten fundazioei egindakoak, beti ere artelan horiek jendaurrean jartzeko baldin badira.

Artelan horren kalitatea tributuen arloan eskumena duen departamentuan egiaztatu beharko da, eta hark emanen du horren askiespena. Horretarako, arlo horretan eskumena duen departamentuari txostena eskatzen ahalko dio Nota de Vigencia.

4. Entitate jasotzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta bere helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen edo eskubideen dohaintza garbi eta soilak Nota de Vigencia.

5. Artikulu honen 2. zenbakiak aipatzen dituen kategoriaren batean sartzen diren ondasunak zaindu, konpondu edo eraberritzeko egindako diru-dohaintzak, ondasun horiek dirua jaso duen fundazioarenak direnean.

6. Zerbitzuak dohainik ematea Nota de Vigencia.

38. artikulua. Kenkariaren oinarria.

1. Aurreko artikuluko 2. eta 3. apartatuek aipatzen dituzten kasuetan, kenkariaren oinarria tributuen arloan eskumena duen departamentuak finkaturiko balioa izanen da. Horretarako, arlo horretan eskumena duen departamentuari txostena eskatzen ahalko dio Nota de Vigencia.

2. Arestiko artikuluaren 4. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, ondasunen eta eskubideen balorazioa irizpide hauen arabera eginen da Nota de Vigencia:

a) Dohaintza egiten duen entitateak ekoizturiko ondasun berriak badira, horien fabrikazio kostua, baina ez da izanen merkatuko batez besteko prezioa baino handiagoa.

b) Hirugarrenei erosi ondoren berriak ematen diren ondasunak badira, horien erosketa prezioa, betiere merkatuan duen batez besteko prezioa gainditu gabe.

c) Dohaintza egiten duen entitateak aurretik erabilitako ondasunak badira, horien kontabilitate-balio garbia, betiere dagozkion gutxieneko amortizazioak aplikatuta aterako litzatekeen prezioa gainditu gabe.

d) Eskubideak badira, horien kontabilitate-balio garbia, betiere merkatuan duen batez besteko prezioa gainditu gabe.

3. Arestiko artikuluaren 6. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria zerbitzuak ematearen kostua izanen da, lagatako ondasunen amortizazioa barne, behar denean Nota de Vigencia.

39. artikulua. Kenkarien gehieneko kopurua.

1. Dohaintza egiten duen entitatearen kasuetan, 37. artikuluko 2 eta 3. zenbakietan ezarritako kenkarien zenbatekoak ez du muga hauetan altuena gaindituko:

a) Kenkari hauen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 30 eta, hala behar denean, foru lege honen 42. eta 47. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena.

b) Dirusarreren muntaren 1000ko 3.

2. 37. artikuluaren 1., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritako kenkarien zenbatekoak ezin izanen du gainditu muga hauetako handiena Nota de Vigencia:

a) Kenkari hauen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 10 eta, hala behar denean, foru lege honen 42. eta 47. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena.

b) Diru-sarreren bolumenaren 1000ko 1.

3. Aurreko zenbakietako b) letran xedatutakoa aplikatu ondoren ezin izanen da zerga oinarri negatiboa atera.

4. Artikulu honetan jasotako kenkarien mugak bateragarriak izanen dira foru lege honen 42. eta 47. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoekin.

5. Ikerketa-erakunde publikoek edo teknologia zentroek gauzatzen dituzten jardueren antzekoak egiten dituzten fundazioei diru dohaintza eginez gero, kenkaria egiten ahalko da Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.1 artikuluko lehenbiziko paragrafoan ezarritako kuota osoan Nota de Vigencia.

40. artikulua. Dohaintzen ondorioz ateratako errenta positibo edo negatiboak.

Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako, ez dira aintzat hartuko Foru Lege honen 37. artikuluan azaltzen diren dohaintzen ondorioz sortzen diren errentak, positiboak edo negatiboak izan.

3. SEKZIOA. Dohaintzen justifikazioa

41. artikulua. Egindako dohaintzen justifikazioa.

Titulu honetan ezarritako kenkariak egin ahal izateko, dohaintzak benetan gauzatu direla egiaztatu beharko da, dohaintza jaso duen entitateak luzatutako ziurtagiriaren bidez. Honako datu hauek azaldu beharko dira ziurtagiri horretan:

a) Dohaintza emailearen eta entitate jasotzailearen izen-abizenak edo izen soziala eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.

b) Entitate jasotzailea Foru Lege honetan arautzen direnen artean dagoela adierazten duen idazkia, 16. artikuluak aipatzen duen ebazpenaren berri emanez, halakorik badago.

c) Dohaintzaren eguna eta zenbatekoa, dirubidezkoa izan bada.

d) Diru bidezko dohaintza ez denean, dohaintza gauzatu dela frogatzen duen agiri publikoa edo bestelako agiri egiaztatua, edo doan emandako zerbitzuen balorazioa Nota de Vigencia.

e) Entitate jasotzaileak dohaintzari eman nahi dion destinoa, haren helburu nagusien artean.

f) Dohaintza kenduezina eta erabaki hori atzeraezina dela adierazten duen idazkia.

II. KAPITULUA. Interes orokorreko ihardueretarako, enpresek ematen dituzten laguntzen tributu araubidea

42. artikulua. Interes orokorreko ihardueretan laguntzeagatiko kenkaria.

1. Sozietateen gaineko Zergaren likidazio oinarria kalkulatzeko, interes orokorreko ihardueretan lankidetzan aritzeko hitzarmenaren indarrez ordaindutako zenbatekoa kenkarien artean sartzen ahalko da.

Kenkari honen zenbatekoak ez du muga hauetan altuena gaindituko:

a) Kenkari honen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 5 eta, hala behar denean, foru lege honen 37. eta 47. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena.

b) Entitatearen dirusarreren muntaren 1000ko 0,5. Kenkari hau aplikatu ondoren ezin izanen da zerga oinarri negatiboa atera.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Errentan subjektu pasibo direnen kasuan, zuzeneko zenbatespeneko araubidean, iharduera enpresarial edo profesionalen batean aritzen badira, arestiko zenbakian xedatutakoa aplikatuko zaie eta iharduera horietatik datozen etekin garbiei dagokien zerga oinarriaren zatiaren gainean, %5 konputatuko da, gehienez ere.

3. Kenkariaren muga bateragarria izanen da foru lege honen 37. eta 47. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoekin.

43. artikulua. Lankidetza hitzarmena.

Interes orokorreko ihardueretako lankidetza hitzarmena, Foru Lege honen I. Tituluak aipatzen dituen fundazioek, beren helburuak lortzeko dirulaguntza hartzearen truk, laguntzailearen partaidetza zabaltzeko idatzizko konpromezua jasotzen duen hura izanen da.

Laguntzailearekiko konpromezu hori ezin izanen da gauzatu, inolaz ere, errenta edo mozkinetatik datozen diru kopuruak banatuz.

III. KAPITULUA. Bestelako ihardueretarako, enpresek ematen dituzten laguntzen tributu araubidea

1. SEKZIOA. Dohaintza gisa eskaintzeko eskuratzen diren artelanak

44. artikulua. Artelanak eskuratzeagatiko kenkaria.

1. Sozietateen gaineko Zergaren zerga oinarria kalkulatzeko orduan, artelanen eskurapenaren edo tasazioaren balioa kenkarien kontusailen artean sartzen ahalko da, baldin eta artelan horiek Foru Komunitateari, Estatuari, beste Administrazio Publiko bati edo Unibertsitate Publikoei zein erregelamendu bidez adieraziko diren bestelako entitateei, dohaintza gisa, eskaintzeko eskuratu baldin badira.

2. Eskurapen balioa ondorengo artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulaturiko tasazioaren balioa baino altuagoa bada, kenkaria egiteko azken hori hartuko da aintzat. Horrelako kasuetan, enpresak hala nahi badu, dohaintza gisa emateko eskaintza bertan behera uzten ahalko du.

3. Kenkaria dohaintza onesten den zergaldi berean egin beharko da, baina ez da zerga oinarri negatiborik onartuko.

4. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Errentan subjektu pasibo direnen kasuan, zuzeneko zenbatespeneko araubidean, iharduera enpresarial edo profesionalen batean aritzen badira, kenkaria iharduera horietatik datozen etekin garbiei dagokien zerga oinarriaren zatiari aplikatuko zaio.

5. Artikulu honetan aurreikusitako kenkaria eta Foru Lege honen 33. eta 37. artikuluetan aurreikusitakoak bateraezinak dira, ondasun berari baldin badagozkio.

45. artikulua. Beharkizunak.

Aurreko artikuluak aipatzen duen kenkaria lortu ahal izateko, beharkizun hauek bete beharko dira:

a) Artelana, gehienez ere, urte bateko epean eman beharko zaio entitate jasotzaileari, eskaintza onartzen denetik hasita.

b) Dohaintza onartu baino lehen, tributuen arloan eskumena duen departamentuak txostena emanen du, ondasunaren balorazioari eta artelanaren kalifikazioari buruzkoa. Horretarako, arlo horretan eskumena duen departamentuari laguntza eskatzen ahalko dio Nota de Vigencia.

c) Dohaintza egiteko eskaintza, ondasuna erosi eta hilabeteko epearen barruan egin beharko da.

d) Eskaintza egin eta eskualdaketa gauzatu bitarteko epean, dohaintza emaileak ezin izanen ditu artelanaren balioa jaisteagatiko zuzkidurak egin.

46. artikulua. Artelana zer den.

Kapitulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, artelantzat hartuko dira Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen arauterian horrela sailkaturiko artegai, antzinako gai eta bildumatzeko gaiak, balio historiko edo artistikoa baldin badute.

2. SEKZIOA. Interes orokorreko ihardueretan eta artea sustatzekotan egindako gastuak

47. artikulua. Gastuen kenkaria.

1. Sozietateen gaineko zergaren zerga oinarria kalkulatzeko, honako ihardueretan erabilitako dirua kenkarietan adierazten ahalko da:

a) Laguntza, hezkuntza, kultura, zientzia, ikerketa eta kirol iharduerak, boluntariotza soziala sustatzekoak edo antzeko izaera duten interes orokorreko bestelako iharduera edo ikuskizun publikoak antolatzea edo burutzea, erregelamendu bidez adieraziko diren baldintzetan.

b) Zinea, antzerkia, musika eta dantza sustatu eta garatzeko iharduerak burutzea eta liburuak, bideoak eta fonogramak argitaratzea, erregelamendu bidez adieraziko diren baldintzetan.

2. Kenkari honen zenbatekoak ez du muga hauetan altuena gaindituko:

a) Kenkari honen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 5 eta, hala behar denean, foru lege honen 37. eta 42. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena.

b) Entitatearen dirusarreren muntaren 1000ko 0,5. Kenkari hau aplikatu ondoren ezin izanen da zerga oinarri negatiboa atera.

3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Errentan subjektu pasibo direnen kasuan, zuzeneko zenbatespeneko araubidean, iharduera enpresarial edo profesionalen batean aritzen badira, artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie eta iharduera horietatik datozen etekin garbiei dagokien zerga oinarriaren zatiaren gainean, %5 konputatuko da, gehienez ere.

4. Kenkariaren muga bateragarria izanen da foru lege honen 37. eta 42. artikuluetan eta hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoekin.

IV. KAPITULUA. Onura fiskalak aplikatzeko baldintza komunak Nota de Vigencia

48. artikulua. Onura fiskalak aplikatzeko baldintza komunak Nota de Vigencia.

Titulu honetan aurreikusitako onura fiskalen aplikazioak honako baldintza izanen du: entitate onuradunek Zerga Administrazioari informazioa ematea, zerga-araudian ezarritako epeetan, jasotako dohaintzei eta ekarpenei buruz.

Xedapen Gehigarriak

Lehena. Fundazioen erregistroa Nota de Vigencia.

1. Lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuan Fundazioen Erregistroa eratzen da. Erregistro horretan inskribatu beharko dira foru lege honen 1. artikuluak aipatzen dituen fundazio guztiak.

Inskripzio hori erregelamendu bidez emanen den epearen barruan egin beharko da, eta horrekin batera foru lege honen 4. artikuluak aipatzen dituen alderdiak adierazi beharko dira.

Erregistroa publikoa izanen da.

2. Tributuen arloan eskumena duen departamentuak Fundazioen Erregistroari adieraziko dio nork eskuratu edo galdu duen tributu araubide berezia, hantxe ager dadin, baita eraketa eskrituran edo estatutuetan egindako aldaketak ere.

3. Lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuko Fundazioen Erregistroan inskribatzen ahalko dira, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioko 42. Legearen babesean sortutako fundazioez gainera, Estatuko edo arlo horretan eskumenak dauzkaten autonomia erkidegoetako araudiaren arabera eratu eta beren estatutuak geroan aldatu dituztenak, hain zuzen ere beren egoitza soziala Nafarroan ezartzeko eta beren jarduerak nagusiki Foru Komunitatean gauzatzeko.

Halaber, atzerriko fundazioak inskribatzen ahalko dira lehendakaritzaren arloan eskumena duen departamentuko Fundazioen Erregistroan, baldin eta beren jarduerak nagusiki Foru Komunitatearen lurralde eremuan garatzen badituzte.

4. Erregistroaren egitura eta funtzionamendua erregelamendu bidez finkatuko dira.

Bigarrena Nota de Vigencia

1. Foru lege honetan arauturiko tributu araubidea honako hauei aplikatuko zaie:

1.º Bertan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituztela, Estatuko edo gai honetan eskumena duten autonomia erkidegoetako araudiari jarraituz eratu diren fundazioei.

2.º Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan edo gai honetan autonomia erkidegoek dituzten xedapenetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituzten elkarte onura publikoko deklaratuei.

3.º Garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak, garapenerako nazioarteko lankidetzaren arloan eskuduna den Ministerioko Erregistroan inskribatuak nahiz erregistro horretan inskribatu gabe egon arren inskribatzeko eskabide formala egin dutenak, fundazioaren edo elkartearen forma juridikoa badute eta foru lege honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

Inskribaturik ez daudenen kasuan, inskribatzeko eskabidea egiten denetik sei hilabete igarota inskripziorik egin ez badute, lortutako onura fiskalak eta eskubideak ezeztatuko zaizkie Nota de Vigencia

2. Zerga-araubide honen aplikazioa baldintzatuta egonen da Nafarroako Foru Ogasunari frogatzera bete egiten direla kasu bakoitzean aurreko 1. apartatuan ezarritakoarekin bat eskatzen diren betekizunak, eta apartatu horretan aipatzen diren entitateek betetzera 13/2021 Foru Legearen 48.3 eta 49. artikuluetan eta foru lege honen 14.3 artikuluan fundazioei ezartzen zaizkien eskakizunak Nota de Vigencia.

Hirugarrena Nota de Vigencia

Irabazi asmorik gabeko entitateak foru lege honetan ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu, ez dira aplikatuko bertako II. tituluan ezarritako kenkariak, ez-betetze hori gertatzen den ekitaldiari dagozkionak.

Laugarren xedapen gehigarria. Baldintzak ez betetzea Nota de Vigencia.

Fundazioek eta foru lege hau aplikatu beharra duten gainerako entitateek ez badituzte betetzen lege honetan ezarritako baldintzak, legearen 17. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako ondorioak izateaz gain, ez zaizkie aplikatuko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.d) eta e) eta 173.1.e) artikuluetan aurreikusitako salbuespenak.

Bosgarrena Nota de Vigencia

I. tituluko VII. kapituluko 1. eta 3. ataletan aurreikusitako araubidea honako hauei aplikatuko zaie:

a) Eliza Katolikoa eta Estatu Espainiarrarekin lankidetza-hitzarmenak sinatuak dituzten eliza, sinesbide eta komunitate erlijiosoei.

b) Egoitza Santuaren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako ekonomiari buruzko akordioaren V. artikuluko erlijio elkarte eta entitateei, baita jarraian agertzen diren lege testuetan aipatzen diren entitateei ere, baldin eta entitate horiek betetzen badituzte lege horrek irabazi-asmorik gabeko entitateei araubide hori aplikatzeko eskatzen dizkien baldintzak: Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 5. apartatua; Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legearen 5. apartatua, eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 4. apartatua.

c) Espainiako Gurutze Gorriari eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari.

Seigarrena Nota de Vigencia

Foru lege honen 33. eta 43. artikuluen artean (biak barne) aurreikusitako araubidea honako entitate hauei egindako dohaintzei eta horiekin sinatutako lankidetza hitzarmenei aplikatuko zaie:

a) Foru Komunitate, Estatu, autonomia erkidego, toki entitate eta unibertsitateei.

b) Eliza Katolikoa eta Estatu Espainiarrarekin lankidetza-hitzarmenak sinatuak dituzten eliza, sinesbide eta komunitate erlijiosoei.

c) Egoitza Santuaren eta Espainiako Estatuaren artean sinatutako ekonomiari buruzko akordioaren V. artikuluko erlijio elkarte eta entitateei, baita jarraian agertzen diren lege testuetan aipatzen diren entitateei ere, baldin eta entitate horiek betetzen badituzte lege horrek irabazi-asmorik gabeko entitateei araubide hori aplikatzeko eskatzen dizkien baldintzak: Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 5. apartatua; Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legearen 5. apartatua, eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 4. apartatua.

d) Espainiako Gurutze Gorriari.

e) Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari.

f) Erregelamendu bidez zehaztuko diren entitateei.

Zazpigarrena Nota de Vigencia

Foru Lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legearen 39. artikuluko 7. zenbakiko b) letraren eta 74. artikuluko 7. zenbakiaren edukina aldatuko da, honela esanen baitute:

Bat.-39.7.b) artikulua.

"b) Foru Lege honen 74. artikuluko 7. zenbakiak aipatzen dituen dohaintzak."

Bi.-74.7 artikulua.

"7. Dohaintzengatiko kenkariak.

Fundazioen eta Babes Ihardueren tributu araubidea erregulatzen duen Foru Legean aurreikusitakoak.''

Zortzigarrena

1. Oinordekotzaren, Ondarearen, Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen tributu zorraren ordainketa egiten ahalko da urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera zehazki eta banan-banan Interes Kulturaleko Ondasun deklaraturiko ondasunen bidez, Espainiako Ondare Historikoa osatzen duten ondasunen bidez edo Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak aipatzen duen Inbentario Orokorrean sarturiko ondasunen bidez, erregelamendu bidez adieraziko diren baldintzetan.

Tributu zorra ordaintzen ahalko da, halaber, Nafarroako Gobernuak ondorio honetarako soilik, interes kulturalekoak deklaratzen dituen beste ondasunen bidez.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Sozietateen gaineko Zergen ondorioetarako, ez dira aintzat hartuko ondasun horiek ematearen ondorioz sortzen diren ondare gehikuntza edo urripenak, ez eta errenta positibo edo negatiboak ere.

Bederatzigarren xedapen gehigarria. Alderdi politikoentzako dohaintzak Nota de Vigencia.

Pertsona fisikoek alderdi politikoei emaniko diruzko nahiz ondasunezko dohaintzei, alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak ezarritako mugen barrenean, foru lege honetako II. tituluko 1. kapituluan aurreikusitako dohaintzengatiko kenkariak aplikatuko zaizkie, hartan ezarritako beharkizun eta baldintzen arabera.

Hamargarren Xedapen Gehigarria. Mezenasgo sozialerako zerga pizgarriak Nota de Vigencia.

1. Entitate onuradunei emandako dohaintzek, baldin eta xedapen gehigarri honetan aurreikusitako araubidearen aitorpena jaso badute Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentutik edo Nafarroako Berdintasunerako Institututik, xedapenean ezarritako onura fiskalak izanen dituzte.

2. Ondorio horietarako, entitate onuradunak izanen dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitatea izatea. Edozein kasutan, irabazi-asmorik gabeko entitateak izanen dira fundazioak, onura publikoko elkarteak, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak (garapenerako lankidetzaren arloan eskuduna den Ministerioko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan inskribatuak), gizarte-ekimeneko kooperatibak (Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribatuak) eta aurreko entitate guztien federazioak eta elkargoak.

b) Helburu sozialak izatea, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arlokoak. Edozein kasutan ulertuko da gai hauei lotutako xedeak edo jarduketa-eremuak dituzten entitateek helburu sozialak dituztela: desgaitasuna, mendekotasuna, bazterketa, adingabeentzako arreta gizarte zerbitzuetan, presoak eta preso ohiak, etxegabeak, etorkinak, gutxiengoak, droga-mendekotasunen eta beste adikzio batzuen prebentzioa eta tratamendua, adineko pertsonak, garapenerako lankidetza edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Gai horiek direla eta, Gizarte Zerbitzuen eta Baimen Berariazkoen Erregistroan, garapenerako lankidetzaren arloan eskuduna den Ministerioko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan edo Nafarroako Foru Komunitateko Emakume Elkarteen Zentsuan daude inskribaturik.

c) Nafarroan jarduera egin izana b) letran aipatutako eremuren batean, 3. idatz-zatian aipatzen den eskaera aurkeztu aurreko azken 4 urteetan. Edozein kasutan ulertuko da azken 4 urteetan Nafarroan jarduera egin dutela ekitaldi horietan guztietan Nafarroako administrazio publikoetatik diru-laguntzaren bat jaso dutenak.

d) Jasotako errenta eta diru-sarreren 100eko 70 edo gehiago, horiek eskuratzeko gastuak kendu ondoren, interes orokorreko helburuetara bideratzea, eta gainerakoa ondare zuzkidura edo erreserbak handitzera bideratzea, horiek eskuratu eta 4 urteko epean, gehienez ere.

e) Diru-laguntza publikoen entitate onuradunei ezarritako gardentasun betebeharrak betetzea.

3. Entitate interesdunek Eskubide Sozialetako Departamentuari edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eskatu beharko diote xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidean sartzeko, departamentu eta erakunde horien titularrek onesten duten eredua erabiliz. 2. idatz-zatian aipatzen diren betebeharrak betetzearen frogagiriak erantsiko zaizkio eskabideari, kasua bada.

Ez da beharrezkoa izanen betebehar horiek betetzearen frogagiriak aurkeztea ondorioztatzen bada horietako bat betetzen dela administrazio publiko baten erregistro batean inskribatuta egoteagatik edo Nafarroako administrazio publikoetatik diru-laguntzak jasotzeagatik, edo administrazio publiko bati edozein prozedura edo tramitetan emandako dokumentazioaren azterketatik. Kasu horietan, aski izanen da dagokion prozedura edo erregistroa aipatzea.

4. Xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidean sartu ondoren, dohaintzen onuradun diren entitateek araubide hori mantentzeko eskatu beharko diote eskubide sozialen arloan eskumena duen departamentuari, hurrengo ekitaldiko lehenbiziko zortzi hilabetean, departamentu horren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren titularrek onesten duten eredua erabiliz. Horrez gain, epe horretan, entitate horien ordezkariek erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko dute, frogatzekoa 2. apartatuan ezarritako betebeharrak betetzen dituztela, bai eta entitatearen kontuak ere, salbu tributuen arloan eskumena duen departamentuan dagoeneko aurkeztu badituzte tributu araudia betetzeko.

Eskubide Sozialetako Departamentuari eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuari dagokie egiaztatzea ezarritako baldintzak betetzen direla, entitate eskatzaileen jarduera eremuaren arabera.

5. Eskubide sozialen arloan eskumena duen departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren titularrak 3. eta 4. apartatuetan aipatzen diren eskaerak ebatziko ditu, entitateen xede soziala gizarte zerbitzuen edo garapenerako lankidetzaren arlokoa bada, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebatziko ditu, berriz, entitatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arlokoa bada.

Pertsona berberei dagokie xedatzea entitate batek xedapen horretan ezarritako araubidea erabiltzeari utzi behar diola, egiaztatzen dutenean betebeharren bat betetzen ez duela.

Hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi behar da ebazpen hori. Epe hori igarota ebazpen espresurik jakinarazi ez bazaio, eskaera aurkeztu duen entitate interesdunak zilegi du ulertzea eskaera baietsi dela administrazio isiltasunaren bidez.

Hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi behar da araubidea erabiltzeari uzteko ebazpena. Epe hori igarota ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, prozedura iraungiko da.

6. Pertsona fisioen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, entitate onuradunei dohaintza egiten badiete, eskubidea izanen dute, emandako lehenbiziko 150 euroetan, zergaren kuotatik 100eko 80 kentzeko. “Inter vivos” dohaintza ezeztaezin, soil eta hutsetan emandako zenbatekoak hartuko dira kontuan, bai eta 2. idatz-zatian aipatzen diren entitateekin egindako lankidetza hitzarmenen ondorioz emandakoak ere, entitateak, edo, hala bada, Eskubide Sozialetako Departamentuko zerbitzuko edo Nafarroako Berdintasunerako Institutuko titularraren ebazpenean jasotako jarduerak, 5. idatz-zatian aipatzen direnak, finantzatzera bideratzen badira. 150 eurotik gorako zenbatekoek 100eko 35eko kenkaria egiteko eskubidea izanen dute. 150 euroko muga hori subjektu pasibo bakoitzeko eta zergaldiko aplikatuko da.

Doako zerbitzu-emateetan, kenkariaren oinarria egindako gastuen kostua izanen da, irabazi-marjina kontuan izan gabe.

Kenkarien oinarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen Testu Bateginaren 64.1 artikuluan aipatzen den mugaren ondorioetarako kontatuko da.

7. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek entitate onuradunei dohaintzak edo zenbatekoak ematen badizkiete betiere aurreko idatz-zatian ezarritako kasu, baldintza eta helburuekin, onura fiskal hauek izanen dituzte:

a) Zerga-oinarria zehazteko, dohaintzan emandako zenbatekoak kengarritzat hartuko dira.

b) Horrez gain, zergaren kuota likidoan dohaintzen zenbatekoaren 100eko 20ko kenkaria egiteko eskubidea izanen dute.

Zerga oinarrian kentzen ahal den zenbatekoa honako muga hauetako handiena adinakoa izanen da, gehienez ere:

– Kenkari honen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 30 eta, hala behar denean, foru lege honen 37., 42. eta 47. artikuluetan eta hamabigarren xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena Nota de Vigencia.

–Negozio zifraren zenbateko garbiaren milako 3.

Bestetik, kuotako kenkaria gauzatzeko, Sozietateen gaineko Zergaren araudian ezarritakoari jarraituko zaio, eta kontuan hartuko da Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 67.4 artikuluan ezarritako mugaren ondorioetarako Nota de Vigencia.

8. Bateraezina izanen da xedapen gehigarri honetan ezarritako onura fiskalak eta foru lege honetan ezarritako gainerakoak zenbateko berberetarako jasotzea.

9. Onura fiskal hauek aplikatzeko, entitate onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Dohaintzak edo lankidetza hitzarmenaren ondoriozko zenbatekoak egiaz eman direla eta entitateak edo, hala bada, xedeko jarduerak finantzatzeko egiaz erabili direla frogatzea, kasuan kasuko ziurtagirien bidez.

b) Emandako egiaztagirien edukia jakinarazi beharko diote zerga administrazioari, zerga-araudian ezarritako eredu eta epeekin.

10. Urte bakoitza bukatu baino lehen, Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak xedapen gehigarri honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate onuradunen zerrenda bidaliko diote zerga administrazioari.

Hamaikagarren xedapen gehigarria. Foru lege honen zergaonuren bateraezintasuna Nota de Vigencia.

Foru lege honen artikuluetan eta xedapen gehigarrietan araututako zerga onurak bateraezinak izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga pizgarriak arautzen dituen foru legean zenbateko berberetarako ezarritakoekin.

Hamabigarren Xedapen Gehigarria. Babesletza kontratuek eragindako publizitate gastuen zergaonurak Nota de Vigencia.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bateginean, ekainaren 13ko 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onartutakoan, 22 B) Hirugarrena artikuluan ezarritako zerga-onurak aplikatuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentu eskudunek interes sozialeko deklaratutako kirol, kultur eta gizarte laguntzako jardueren babesletza kontratuek eragindako publizitate gastuengatik ordaindutako diru kopuruetarako.

Hamabigarren Xedapen Gehigarria. Ingurumen mezenasgorako pizgarri fiskalakNota de Vigencia.

1. Dohaintzak jasotzen dituzten erakunde onuradunek xedapen gehigarri honetan aurreikusitako araubidearen aintzatespena jaso badute ingurumen arloan eskuduna den departamentuarengandik, dohaintza horiek xedapen gehigarri honetan ezarritako zerga onurak izanen dituzte.

2. Horri dagokionez, entitate onuraduntzat joko dira honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

a) Irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea. Halakotzat joko dira, betiere, fundazioak, onura publikokoak deklaratutako elkarteak, arloan eskuduna den ministerioaren gobernuz kanpoko erakundeen erregistroan inskribaturik dauden ingurumen arloko gobernuz kanpoko erakundeak, Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribaturik dauden energiarekin lotutako kontsumo kooperatibak eta aurreko guztien federazioak eta elkarteak.

b) Beren xedeen artean jasota edukitzea naturaren kontserbazioa eta ingurumenaren babesa edo/eta ingurumen hezkuntza, ingurumen arloko boluntariotza, klima aldaketaren aurkako borroka eta energia-trantsizioa.

c) Nafarroan jardun izana b) letran aipatutako arloetakoren batean, 3. apartatuan aipatzen den eskaeraren aurreko azken 4 urteetan. Beti uste izanen da entitate batek Nafarroan azken lau urteetan jardun duela baldin eta ekitaldi horietan guztietan Nafarroako administrazio publikoetatik dirulaguntzaren bat jaso badu.

d) Gutxienez errenta eta diru-sarreren ehuneko 70 (horiek lortzeko gastuak kendu ondoren) interes orokorreko helburuetara bideratzea eta gainerakoa ondare-zuzkidura edo erreserbak handitzera bideratzea, eskuratu eta gehienez 4 urteko epean.

e) Dirulaguntza publikoak hartzen dituzten entitateei ezarritako gardentasun betebeharrak betetzea.

3. Erakunde interesdunek ingurumen arloan eskuduna den departamentuari xedapen gehigarri honetan aurreikusitako araubiderako sarbidea eskatuko diote, departamentu horretako titularrak onetsitako ereduaren arabera. Hala dagokionean, eskariarekin batera 2. apartatuan aurreikusitako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

Ez da baldintza horiek betetzen direla frogatzeko agiririk aurkeztu beharko haietako edozein betetzen dela ondorioztatzen bada administrazio publiko baten menpeko erregistro bateko inskripziotik, Nafarroako administrazio publikoek emandako dirulaguntzetatik edo lehenagoko prozedura edo izapideren batean administrazio publiko bati aurkeztutako dokumentaziotik; horrelakoetan nahikoa izanen da zer prozedura edo erregistro den adieraztea.

4. Xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidea aplikatu ondoren, dohaintzen erakunde onuradunek ingurumen arloan eskuduna den departamentuari hurrengo ekitaldiko lehenengo zortzi hilabeteetan araubide horren mantentzea eskatu beharko diote, departamentu horren titularrak onetsitako ereduarekin bat. Gainera, epe horretan, erakunde horien ordezkariek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko dute esanez 2. apartatuko betekizunak betetzen jarraitzen dutela. Adierazpen horrekin batera erakundearen kontuak aurkeztuko dituzte, salbuetsiz zerga araudia betez horiek jada zerga arloan eskuduna den departamentuan aurkeztu izana.

Ingurumen arloan eskumena duen departamentuari dagokio egiaztatzea ezarritako betekizunak betetzen direla.

5. Ingurumen arloan eskumena duen departamentuaren zuzendaritza nagusiko titularrak ebatziko ditu 3. eta 4. apartatuetan aipatutako eskaerak.

Pertsona horrexeri dagokio xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidea erreboka dadila ebaztea, baldintzaren bat betetzen ez dela egiaztatuz gero.

Ebazpen hori hiru hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da. Berariazko ebazpenik jakinarazi gabe gehieneko epea igarotzen bada, eskaria aurkeztu duten erakunde eskudunek eskaria administrazio isiltasunarengatik onetsi dela ulertuko dute.

Hiru hilabeteko epea izanen da, gehienez, araubidea onartu duen ebazpenaren errebokaziorako prozedura ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko. Gehieneko epea igarotzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, prozedura iraungi eginen da.

6. Erakunde onuradunei dohaintzak egiten dizkieten pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea izanen dute zergaren kuotatik dohaintzan emandako lehenengo 150 euroen % 80 kentzeko, ezeztaezinak, garbiak eta sinpleak diren “inter vivos” dohaintzetan. Gainera, 2. apartatuan aipatzen diren erakundeekin egindako lankidetza hitzarmenekin bat horiek finantzatzeko edo, hala dagokionean, horien jarduerak finantzatzeko ordaindutako zenbatekoekin gauza bera egiten ahalko dute. 150 euro baino gehiagoko zenbatekoei ehuneko 35eko kenkaria aplikatzen ahalko zaie. Subjektu pasibo bakoitzeko eta zergaldi bakoitzeko aplikatuko da 150 euroko muga.

Zerbitzu emateak doan egiten direnean, kenkariaren oinarria gastuen kostua izanen da, mozkinen tartea kontuan hartu gabe.

Kenkariaren oinarria konputatu eginen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 64.1 artikuluan aipatzen den mugaren ondorioetarako.

7. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek, entitate onuradunei dohaintzak egin edo diru kopuruak ordaintzen dizkietenean aurreko apartatuan ezarritako baldintza eta helburuekin, zerga onura hauek izanen dituzte:

a) Dohaintzan emandako zenbatekoak partida kengarritzat joko dituzte zerga oinarriaren kalkuluan.

b) Gainera, dohaintzan emandako zenbatekoen ehuneko 20ko kenkaria aplikatu ahalko dute zergaren kuota likidoan.

Zerga oinarrian aplikatutako kenkariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu honako hauetatik handiena:

1. Kenkari honen aurreko zerga-oinarriaren ehuneko 30 eta, hala behar denean, foru lege honen 37., 42. eta 47. artikuluetan eta hamargarren xedapen gehigarrian eta Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 17. artikuluan aipatzen direnena.

2. Negozio zifraren zenbateko garbiaren milako 3.

Bestalde, kuotaren murriztapena sozietateen gaineko zergaren araudian ezarritakoarekin bat aplikatuko da eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legearen 67.4 artikuluan ezarritako mugaren ondorioetarako zenbatuko da.

8. Bateraezina izanen da xedapen gehigarri honetan ezarritako onura fiskalak eta foru lege honetan ezarritako gainerakoak zenbateko berberetarako jasotzea.

9. Zerga onurak aplikatu ahal izateko, entitate onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ziurtagirien bidez frogatzea lankidetza-hitzarmenen itzalpean ordaindutako diru kopuruak edo egindako dohaintzak egiazkoak direla eta babesera bildutako entitateak edo, hala denean, jarduerak finantzatzea dutela helburu.

b) Emandako ziurtagirien edukia Zerga Administrazioari jakinaraztea, zerga araudian ezarritako ereduetan eta epeetan.

10. Urte bakoitza amaitu baino lehen, ingurumen arloan eskumena duen departamentuak xedapen gehigarri honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate onuradunen zerrenda bidaliko dio Zerga Administrazioari

Hamahirugarren Xedapen Gehigarria. Gizarte mezenasgoaren eta ingurumen mezenasgoaren lehentasunezko jarduerakNota de Vigencia.

Foru lege bidez ezarri ahalko da gizarte mezenasgoaren eta ingurumen mezenasgoaren zenbait jardueraren lehentasuna, bai eta haien onuradun izanen diren entitateena ere. Jarduera eta entitate horiei dagokienez, foru legeak bost ehuneko-puntu igo ahalko ditu, gehienez, hamargarren eta hamabigarren xedapen gehigarrietan ezarritako kenkarien ehunekoak eta mugak.

Xedapen Iragankorrak

Lehenbiziko xedapen iragankorra Nota de Vigencia

1. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 44. Legearen babesean eraturiko fundazioek 1996ko abenduaren 31ra arte izanen dute Foru Lege honetan arautzen den tributu araubideari atxikitzeko, beti ere Legean zehazten diren beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Horretarako, 15. artikuluan azaldu den eskaera egin beharko dute.

2. Arestiko 1. zenbakian emandako epearen barruan eskaera aurkezten ez duten fundazioak ezin izanen dira Foru Lege honetan aurreikusitako tributu araubideaz baliatu.

Kasu horietan, tributu araubide hori eskaeraren egunetik aurrera aplikatuko da.

Bigarren xedapen iragankorra. “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua dagoeneko lortu duten proiektuei aplikatzekoak zaizkien pizgarri fiskalak Nota de Vigencia.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legearen 8.3 artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu zuten urte anitzeko proiektuei emandako dohaintzek eta foru lege honen hamargarren xedapen gehigarrian –2017ko urtarrilaren 1ean indarrean den testuaren arabera– mezenasgo sozialerako ezarritakoek onura fiskal berberak izanen dituzte, betiere Gizarte Politiketako kontseilariak “Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua emateko deialdia onetsi zuen foru aginduan eta proiektu jakin bati zigilu hori ematen dion foru aginduan ezartzen diren betebeharrak eta baldintzak betetzen badira.

Urte anitzeko proiektuaren gauzatzea bukatzen den arte aplikatuko dira aipatu onura fiskalak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Foru Lege honek indarra hartzearekin batera baliorik gabe geldituko dira bertan adierazitakoari kontra egiten dioten lerrun bereko eta baxuagoko xedapen guztiak eta bereziki honako hauek:

-Foru Diputazioak 1976ko abenduaren 2an harturiko Erabakia.

-Sozietateen gaineko Zergaren inguruko xedapenak biltzeko, ekainaren 13ko 153/1986 Foru Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Testu Birbilduaren 9.m) artikulua, Foru Lege honek indarra hartzen duenetik aurrera ixten diren zergaldietarako.

-Irailaren 2ko 277/1992 Foru Dekretua, zerga ondorioetarako, fundazioak interes sozialekoak deklaratzeari dagokion orotan.

AZKEN XEDAPENA

Foru Lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Aurreko lerroaldean esandakoa gorabehera, I. Tituluaren VII. Kapituluko 1. Sekzioan bilduriko xedapenek aipatu egunetik aurrera ixten diren zergaldietan izanen dute ondorioa, eta II. Tituluaren I. Kapituluko bildurikoek, 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, Foru Lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakariordea, Juan Cruz Alli Aranguren.

Iragarkiaren kodea: A9605670

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web